Page 1

o001_on

30/12/10

15:40

Pรกgina 1

O ARSOALDEA N 2010eko abendua73. zenbakia

OROITZAPEN DEN

GERORA ATSEKABE ATSEKABE HANDIA HANDIA ERAGIN ERAGIN DU DU XABIER XABIER LETEREN LETEREN HERIOTZAK; HERIOTZAK; EZ EZ DA DA BEREHALAKOAN BEREHALAKOAN ISILDUKO ISILDUKO HAREN HAREN OIHARTZUNA OIHARTZUNA


o002_on

27/12/10

18:57

Pรกgina 1


o003_on

30/12/10

15:29

PĂĄgina 1

gaiaksarrerakoa

Kale nagusitikIbai Maritxalar

Artetasuna

A

dinagatik edo, aitatasuna darabilkit buruan. Sentimendu bat omen da, barrenean errotu eta inguruak elikatzen duena. Besteak beste hori baita gure beharra bizitza honetan, jaso eta eman, eta behar guztiekin bezala arrazoi bila hasi beharko dugu. Kontua da agian lehenago ez bezala orain aukera ugaridunak omen garela eta seme-alabarik ez izatea ere aukeren artean izateak erakargarri egiten du. Askatasuna. Ederra da askatasuna. Are gehiago horretara ohitu garenean eta batez ere libertateak mugak dituenean, bada ez bada ere. Sormenean inondik hasi behar badugu, askatasun hori limitatze-



tik hasiko gara, zentratzetik, fokoa bilatzetik. Nik sortze ahalmena lienzoan kokatzen dut, pintzelak eta ikatza direlarik tresnak. Izan zitezkeen pareta eta rodilloa edo kamera eta soinua, baina nik nire burua ziur sentitzen den horretara bideratzen dut. Aitatasunarekin ere antzeko sentimendua dut, nondik hasi, zer eskaini eta zeren truke. Prest al nago ezagutzen ez dudan eremu horretara amiltzeko? Zer jasoko dut ordainetan? Pinturak nire egoa elikatzen du, izan nahi dudan hori ahalbidetzen du, etiketatu. Sortzen dudana nire kontrolpean dago eta nahi dudan unean eta lekuan erakusten dut, ni ordezkatzen nau.

iritzia

Seme-alabak aldiz, bizitza propioa du eta hasierako menpekotasun horretatik askatzen denean nire kontrolpetik ihes egingo du eta horrek beldurtzen nau, ardura eternoak. Lagun batek bi seme-alaba ditu eta hegazkinei beldurra. Esaten du bakarrik hegan egiten duenean izerdi hotza soinean izaten duela, baina bi txikiekin hegan egin zuen aldian beldurra jasanezina bihurtu zitzaiola. Nik intentsitate horrekin bizi nahi dut sormena, beldurra eta itolarria sentitzeraino. Oraingoz pinturarekin jarraituko dut eta gero amilduko naiz izarren hauts bizigarrian eta noizbait ginaden gu ernai...

22

03 Zutabeak. ON-EN DATUAK Argitaratzailea. Oiartzualdeko Hedabideak S.L. Egoitza. Santa Klara 22, Errenteria-Orereta (20100) Telefono zenbakia. 943 34 03 30 Fax zenbakia. 943 34 11 02 Posta elektronikoa. on@hitza.info Lege gordailua. SS-607/04 Zenbakia. 73.a (2010ekoabendua) Urtea. VII.a Maiztasuna. Hilabetekaria Zuzendaria. Urko Etxebeste Publizitatea. 678 68 71 20 - 607 22 70 56 Harpidetza. 902 82 02 01 Tirada. 2.200 ale Inprimategia. Leitzaran Grafikak Koordinazioa. Olatz Mitxelena Azala. IĂąigo Uriz/Argazki Press. Diseinua. Hitzako Euskara eta Komunikazio Zerbitzuak

22 Angel Alonso. Mystikal filmaren zuzendariarekin solasean, pelikula sortzeko erabili duten teknika berritzailea hizpide.

Ibai Maritxalarren, Joxe Juan Ugalderen, Basagaitz GereĂąoren, Ane Badiolaren eta Mikel Varelaren idatziak. nagusia

12 Xabier Lete.

31 Klik.

Xabier Lete zendu berritan, sortzaile oiartzuarra gertutik ezagutu zutenen testigantzak ONeko erreportaje nagusian.

Eihartze Aramendiak Montenegron hartutako irudiak argazkiak Klik atalean.

31

12

OHARRA ON hilabetero jasotzeko, beharrezkoa da O A R S OA L D E KO HITZAren harpidedun izatea. Harpidetza: 902 82 02 01 Posta elektronikoa: on@oarsoaldekohitza.info.

ON ESKUALDEKO ALDIZKARIAREN LAGUNTZAILEAK (erakunde publikoak)

Gipuzkoako Foru Aldundia

Errenteriako Udala

Lezoko Unibertsitateko Udala

Oiartzungo Udala

Pasaiako Udala

03


o004_on

29/12/10

15:00

Pรกgina 1


o005_on

23/12/10

17:20

Página 1

iritzia Puntua

On, off eta, berriz ere, on ezo, Orratx eta ON. Hiru argi euskalgintzaren izarrerian, piztu eta itzaltzeko joko ezinbestekoan, euskarazko konstelazioan distira egin dutenak; eta distira egiten segituko dutenak. Egoera, pertsona eta gauza batzuek, itzaliagatik, ez dute inoiz argia galtzen. Are gehiago: beharrezkoak ere badira amatatze horiek izpi berriei bidea egiteko. Piztu eta itzaltzeko dinamika ebolutibo horretan Oiartzungo poeta handiaren agurra izan dugu berriki. Urtetako agur iragarria. Adiorik gabeko agurra. Eternoki izpika arituko den izar itzalia hau ere. Beste bat euskararen eta euskarazko konstelazioan. Zelai literariotik periodistikorako jauzia eginda, esan dezadan, ohorea izan dela, Xabier Oleaga handiaren lekukoa hartu ondoren, hilero-hilero, espazio aske honetatik, 16ko karakterez, times new roman letra moldean, 28,5 KB-ko dokumentu xumea ON aldizkarira bidaltzea. Espazio askea bai; inork zentsuratu ez duena. Behin agindu nuen espazio honetan zentsura informatiboaz bi hitz egingo nituela. Eta arlo horretan zera dut esateko, komunikabideetako langileok, inoren buruan existitzen ez duen inpartzialtasunaren eztabaida merkean erori gabe (kazetari inpartzialik ez dago inon, ez da inoiz izan, ezta izango ere), eskuarki ez dugu albistearen hartzailea idatzi edo esaten dugunaz intoxikatzen edo engainatzen, esaten ez dugunaz baizik. Albisteak propio isilpean uztea da intoxikazioa, engainua eta zentsura.

L

Joxe Juan Ugalde

INTERESEN SAREETATIK IHESI. Izan badira kirol desinformatibo hori gustuko duten sasi kazetariak eta arduradunak. Izan badira luma, ordenadore, kamera eta mikrofono salduak, erabiliak, interesatuak. Gorroto ditut. Bere traba, muga eta inpartzialtasun ezetik at, informazioarekin zintzo jokatzeko obligazioa du albisteak ematea ogibide duen profesionalak, deus ezkutatu gabe, eta hartzaileen artaldean, berea baino entzun nahi ez duten horietako bat baino gehiago dagoela jakinda ere. Ondokoa kontrolatzea joera baino ohitura duen gizarte honetan, zail da interesen sareetatik

iheska ibiltzea. Baina ez da ezinezkoa. Ezagutzen ditut egunero ihesaldi horretan ari diren kazetari profesional eta bestelako herritarrak. Horiek ez ditut gorroto. George Orwell-ek esana da adierazpen askatasuna jendeak entzun nahi ez duena esan ahal izatea dela. Esaldi horrek gizarteko esparru guztietarako balio du, izan komunikabide, alderdi politiko, antolakunde, familia edota lagunarte. Ariketa hori ere egin beharra du kazetari ororen atzean zentsuratu edo zentsuratzaile bat ikusten duenak. Ariketa hori egiten duenak zilegitasun erantsia du kazetari eta komunikabide desinformatzaileak biluzteko. Ondoan izango nau beti. Agindutakoa zor… hortxe, beraz, zentsuraz eta zentsuratzaileez esan behar nuena. Oraingoez eta lehengoez. Eta baita gerokoez ere. ON aldizkariko arduradunek puntua izeneko espazio hau eskaini zidatenean, salaketa-kazetaritza egiteko konpromisoa hartu nuen, esparru eta estilo erosoena ez izan arren. Lau urte igaro dira. Ia lau dozena artikulu. Horietako batzuk oraindik amaitu ez diren gai edo polemikei buruzkoak izan dira. Lerro horietan indar berezia jarri nahi izan dut alderdi politikoen eta botoa ematen dugun (edo duten) herritarren arteko harremanean, edo harreman ezean. Hortxe kokatu izan dut Pasaiako Kanpo Kaiaren inguruko afera. Alderdi eta agintari batzuk portua egin beharraz tematuta, eta, aldi berean, herri-partaidetza eta politikarako kultura berria aldarrikatzen… hasiera-hasieratik ulertezina. Piztu eta itzali oinarri duen azken artikulu honetan, Oceanak eta Euskadiko Biologoen Elkargo Ofizialak esandakoa aipatu nahi dut, kanpo kaia «legez kontrakoa dela», eta Jaizkibeleko atzealde hori garrantzia komunitarioko lekua eta Natura 2000 sarearen zati denez, kanpo kaia eginez gero, «Europako Batasuneko Habitat Zuzentaraua urratuko litzatekeela». Hori baino ez agurrerako. Urte berriak ekar diezagula Euskal Herri berri bat. Besarkada bat aldizkariko lankideei; zortea opa dizuet proiektu berrian. Besarkada bat zuri irakurle, elkarren ondoan izan bagara. Besarkada berezi bat ziega ilun horietako irakurleari.

HILEKO ESALDIA «Izan gaitezen informazioarekiko kritiko, baita geure buruarekiko ere.»

05


o006_on

27/12/10

18:44

Pรกgina 1


o007_on

23/12/10

17:33

Página 1

artikuluairitzia

Koma

Urte Berriari begira... lbert Einsteinek duela mende bat esan zuen espazioa eta denbora ez direla magnitude estatikoak, Erlatibitatearen Teoria azaldu zuenean. Azaldu zigun denboraren eta espazioaren pertzepzioa ezberdina dela begiralearen abiadura kontuan hartzen badugu, baina nik uste dut azken aldagaia ahaztu zuela, begiralearen adina. Izan ere, zenbat eta urte gehiago denbora azkarrago pasatzen baita! Paper biluziaren aurrean jartzen naizen aldiro, sentsazio berdina daukat, denbora gainera datorkidala, gero eta azkarrago. Irailean idatzi nuen uda konturatu gabe etorri zitzaidala gainera, eta hona berriz ere, oraingoan gabonak direla ate joka datozenak, neguan gaudela gogoraraziz. Abendua hilabete arraroa da, kontraesanezko sentipen nahasiak dakarzkidana. Bapatean, hiri, herri eta etxeak argi eta apaingarri ugariekin mozorrotzen dira, bazter guztiak urre, zilar eta gorri kolorez margotuak, pinu zein gaur egungo alanbrezko diseinuzko zuhaitzak non-nahi, panpinak balkoietan zintzilik... multinazionalek saldu dizkiguten gabonen adierazgarriak dira. Hirietako erdiguneak eta merkatalguneak urteko beste edozein garaietan baino jende gehiago jasotzen dute, apaingarriak zein opariak erosteko beharra barneratu baitugu. Nik neuk, gabon komertzialak gustuko ez ditudan arren, inguruko zoramenak kutsatuta, apaingarriak eta opariak erosten ditudala aitortu beharra daukat, izan ere, zaila izaten da ezberdin jokatzea, eta maitasuna adierazteko maite zaitut esatea nahikoa den arren, eta alaitasuna azaltzeko barre algarak baino hobeagorik ez dagoen arren, errazagoa da guretzako denek egiten dugun bezala opariak erosi edota etxea apaintzea.

A Basagaitz Gereño

 N EG U KO

S OLSTI Z IOAR E N OSPAKIZUNETIK KONTSUMISMORA . Aben-

duaren 25ean erromatarrek neguko solstizio ospatzen zuten, eta agintariek herritarrak erlijio berrira –kristautasunera– erakartzeko kristauen gabon gaua sortu zuten III. mende aldera, eta gaur egun, kapitalismoak gabonak baliatzen ditu kontsumismo festa berria sortzeko. Beste erlijioak dituzten herrialdeetan ere, mendebaldearen antzera, ilar-

giari zein eguzkiari lotuta ziklo aldaketak erabili izan dituzte urte berriaren data zehazteko, eta nola ez, ospatzeko. Gerora erlijioarekin gehiago edo gutxiago nahastu dira ospakizun horiek, kontsumismoarekn nahastu diren antzera.

 JAI

PAGAN OA, K R I STAUA NAH I Z KONTSU M I STA, E LKARTZ E KO AITZAKIA.

Baina hasieran esan dudan bezala, sentipen kontrajarriak sortzen zaizkit niri garai honetan, tradizioak eta ohitura zaharrak beste kutsu hunkigarriagoa ere baitaukate, ospakizunak mahaiaren inguruan , esaterako. Jai egunak lagunekin eta familiarekin bazkariak eta afariak egiteko baliatzen dira. Kanpoan daudenak etxera bueltatzen dira, falta direnak oroitzen ditugu eta haurren alaitasuna hain gazte ez direnen nostalgiarekin elkartzen da. Urtean zehar lortzea ezinezkoa dena, gabon garaiak lortzen du; jendea elkartzea. Jai paganoa, kristaua nahiz kontsumista aitzakiatzat hartuta, urte osoko gauza onak gogoratzeko, eta txarrak ahazteko, famili nahiz lagun artean egon ahal izatea gauza paregabea da, eta ni neu behintzat ahalik eta etekin gehien ateratzen saiatzen naiz, bi astez familia eta lagunartean gozatuz. Alaitasunak gaixotasunak sendatzen laguntzen duela esaten da, eta urte berriari hasiera ona emateko alaitasun pixka bat da behar dugun bakarra. Maite ditugunekin indarrak berritzea, hasten dugun urtean gauzak ahalik eta hoberen egin ahal izateko. Eta honekin ez naiz ari denok urtero gure buruari jartzen dizkiogun helburuez: –azkenaldian irabazitako kilo guztiak gainetik kendu; bazterturik geneukan kirola egiten hasi; atzean utzitako ikasketak berriro hasi; liburu bat irakurri... –urte berria hasteko moduaz baizik. Honetarako ez da helburu zehatzik behar, nahikoa da urte berriak ekarriko dizkigun gauzei aurpegi honez aurre egitea. O ARSOALDEKO H ITZA k ere urte berriari begira erronka handia du, ez urte berriko helburua, proiektu helburu bat baizik, azaroaren 5ean martxan jarri zena. Has dezagun beraz urtea gogo biziz, guztion artean proiektu berria aurrera ateratzeko. Indarrak berritu eta zorte ON hitzari, berriketan(.info) jarrai dezagun.

HILEKO ESALDIA«Urte berri ON!» 07


o008_on

23/12/10

17:35

Página 1

iritziazzenbat buru, hainbat aburu

Azken kokretaIosu Mitxelena

Handik

Mila aldiz auzak mila aldiz pentsatzen dituen horietakoa naiz: zer jantzi, zer esan, zer bazkaldu, kafea non hartu, oporretan nora joan, zein kleenex marka erosi… mila aldiz pentsatzen dut dena. Gehiegi pentsatzen dut gehiegitan. Bada gauzak bi aldiz pentsatu gabe egiten dituen jendea; erabakiak hartzeko erraztasun galanta dute! Gertatzen zaizkien gauza onak «zorteak» bultzatuta gertatzen zaizkiela uste dute eta gauza txarrak justifikatzeko «patua» erabiltzen dute aitzakiatzat: «patuak hala nahi zuelako» gertatu da gertatu dena. Izan liteke… edo agian ez. Nik ez dut patuan sinesten. Pentsatu une batez nola egun arrunt batean hartutako erabaki batek bizitza osoa alda diezazukeen. Pentsatu, arratsaldeko kafea taberna batean hartzeak edo bestean hartzeak gauzak asko alda ditzakeela. Zer gertatuko litzateke gaur lanera autoan joan ordez autobusean joango bazina? Agian ez litzateke ezer aldatuko; agian guztia aldatuko litzateke. Pentsatu une batez, baina ez pentsatu gehiegi; ez baituzu seku-

G

Ane Badiola

08

la jakingo autobusean joanda gertatuko litzaizukeena. Zer edo zer egin aurretik mila aldiz pentsatzen dut, baita egin ondoren ere. Zerbaitek kezkatzen banau ez dut horren inguruan pentsatu besterik egiten. Polita da ikustea nola pertsona bakoitzak garrantzia maila desberdina ematen dion gauzei. Marokon izan nintzenean hala esan zidan bertako herritar batek: «Arazo batek konponbidea badu, zertarako kezkatu? Noizbait konponduko da! Eta arazoak konponbiderik ez badu, zertarako kezkatu? Konpondu ezin dena ez da konponduko!» Grazia puntu bat ere badu kontuak… Askotan pentsatzen dut ez nukeela hainbeste pentsatu behar. Bizitza erabaki txikiz osatzen da. Geroz eta gehiago pentsatu, orduan eta zailagoa da erabakitzea. Eta gehiago pentsatzetik ez dira erabaki zuzenagoak hartzen. Norberak erabaki dezala erabakiak mila aldiz pentsatu edo patuaren eskuetan utzi. Erabaki ezazue zenbat pentsatu nahi duzuen, baina gehiegi pentsatu gabe…


o009_on

28/12/10

15:56

Página 1

zenbat buru, hainbat aburuiritzia

Zer dio?Urko Etxebeste, ON aldizkariko zuzendaria

Zer dio? Nen atal honetan ohikoa da eskualdeko taldeetako, eragileetako eta elkarteetako kideek euren iritziak ematea, gaia edozein dela ere. Horretarako da Zer dio? Horretarako da ON. Hobe esanda, horretarako zen ON. Izan ere, zenbaki hau ONen azkena izango da. Eta atal honen funtsa, eta ONen oinarria berberak ziren: Oarsoaldeko taldeei, eragileei, elkarteei eta norbanakoei atea eta leihoa zabaltzea. Konplexurik gabe, lasai, sakon, eta gertu. Hala ere ONen aroa bukatu da. Iritsi da helmugara. Arrazoi asko tarteko, Oiartzualdeko Hedabideen Adminstrazio Kontseiluak (HITZAren eta ONen gidaritza eramateko erabaki gunea) ONen bidea agortutzat eman du. 2004ko ekainean eskualdeko herri aldizkarien

O

lekukoa hartzeko kaleratzen hasi zen hilabetekaria azken aldiz izango dute harpidedunek esku artean. Izan ere, OARSOALDEKO HITZAren sorrerarekin batera Lau Haizetara (ErrenteriaOrereta), Orratx! (Lezo) eta Branka (Pasaia) hilabetekariek bidea eten zuten eguneroko euskarazko informazioaren aldeko apustua egiteko, eta nolabait aldizkari horien estiloa eta lan egiteko modua bermatzeko sortu zuten, genuen, ON. Beharbada hilabetekariak egin duen bidearen balantzea egiteko erabili beharko nituzke lerrook. Baina esaldi bakarra nahikoa dela uste dut: oso-oso ona. Izan ere, ONen gainean hasieran jarri genituen helburu guzti-guztiak bete ditugu. Eta hori, neurri handian, ONek bere ibilbidean izan dituen koordinatzai-

leen lanagatik, eta aldizkariak izan dituen kolaboratzaile eta laguntzaile guztiengatik izan da. Elkarlanean, ia auzolanean egindako aldizkaria izan baita ON. Eta horrek euskarazko hedabideen alorrean segida izan behar duela uste dut, euskal prentsak garai latzak bizi dituelako, eta alor askotan euskal gizartea horrela lan egitera ohituta dagoelako. Baita Oarsoaldekoa ere. Horregatik, ziur izan, ONek oinordeko duina izango duela. Prestatzen ari gara. Nire esker ona ONek izan dituen koordintzaileei. Kolaboratzaileei eta noizbait ekarpenen bat egin dutenei ere doakiela nire besarkadarik beroena. Harpidedunei ere, noski, mila-mila esker. Ziur egon zaitezte, ON helmugara iritsi bada ere, euskarazko prentsa indartzen jarraituko dugula.

‘Aspektismoa/mirariak/ToysrUs’ spektismoari buruzko artikuloa idaztera nindoan. Gaia mamitsua da, inongo dudarik gabe: arrazismoa edota sexismoa existitzen diren heinean, bada geure aspektuari buruzko diskriminazioa, egungo enpresa zitalek haien lan elkarrizketetan burutu dezaketena, esaterako. Arazoa, ia beti bezela, Gobiernodespañatik dator. Beti ere Ameriketako Estatu Batuetatik ekarritako burugabekerien moda jarraituz aspektismoaren aurkako nolabaiteko arautzea aurrikusten ari direla beldur naiz. Nola finkatu «itsusia» zein den? Willem Dafoe itsusia al da? Penelope Cruz? Eta zer diozue Viggo Mortensenei buruz? Barbra Streisand? Kaosa. Erogabekeria. Berriro ere… «Zergatik baztertu ote du gizajo honek horrelako gai interesgarria?» pentsatuko duzue… «PSOEren gobernua lotsagarri uzteko aukera paregabea (hori egitea gustatzen zaionarekin)?»… Ba atzo bertan mirari bat gertatu zitzaidalako! Saskibaloira jolasten naiz, Allerru SBT lagun koadrilan (nabaria denez «talde» hitza aipatu ere ez dut egin gure aurtengo errekorra 2-8 delako, besteak beste…). Tolosara gindoazen -berriro ere galtzera-, hainbat kotxetan. Gure arteko aurreratze batean, taldeko pailazoari (neroni) ez zitzaion bere buru eta besoak leihotik kanpora ateratzea baino ideia bikainagorik bururatu. Eta hantxe atera ziren hegan , Forrest Gumpen lumaren antzera, nire betaurreko txatxi-guay-berri garestiak. Kamioi baten

A

azpian desagertzen ikusita, eta nere eta aurreko kotxeetan zeuden lagunen barre eztandak lortzeko helburua guztiz beterik , munduko tontoenen sailkapeneko lehen postua disfrutatzeari ekin nion. Aurpegiko malkoak garbitu bezain laster, lagunek hurrengo irteeran buelta eman eta betaurreko papila ikustera abiatzeko erabakia hartu zuten. Errepide nazionalaren lau karrilak atxilotuak izan gabe oinez gurutzatu eta gero (miraria hau ez da, denek bait dakigu Ertzaintza ez dela trafikoataz arduratzen; lanpetuegiak egon ohi dira abertzale errugabeak itzalpean uzten…), hantxe agertu zen gure jokalari/entrenatzailea betaurrekoak osorik, ukigabe, eskuetan zituela… MIRARIA, letra larriz idatzia. Mirariak existitu egiten al dira? Hala bada, egunen batean Gabonek suposatzen duten zentzugabekeria ulertu, eta behingoz jaien egutegitik ezabatzeko adorea izango al dugu? Arrautzezko turroiak, inork jaten ez dituen gauza txuri horietaz beteriko erretiluak, egun-egunean agurtu ere egiten ez gaituzten pertsonen "urteberrion" eta bi muxu lotsagarriak, Juan Carlos eta Superlopezen mezuak,TOYS r US, telebistako diru-biltze maratoiak (eskerrak Ramon Garcia eta Ana Obregon modaz pasatu diren!), Santa Claus Euskal Herrian ezin barneratuagoa, suziri/petardo/koheteak, egun madarikatu hori non haurrek abestu/kobratzeko esnatzen zaituzten…Urte berri on

hONa

Mikel Varela

09


o010-011_on

29/12/10

14:43

Página 1

iritziassakONduz

Juanra Cano

Hilaren errepasoa Beste buelta bat erriak eta auzoak bizirik dauden izakiak dira. Guk geuk, herritar garen heinean, egiten dugu hori posible. Horren baitan Oiartzungo Gurutze auzoan Berpiztu programa martxan jarri berri dute, auzo giroa berreskuratu nahian. Halako prozesu batek herritarren parte-hartzea ezinbestekoa du, hainbestetan atal honetan aipatutako parte-hartzea. Hala, Donostialdeko Zatikako Plana (PTP) aurkeztu nahi du urtarrilean Eusko Jaurlaritzak. Plan horrek, goikoek erabakitako azpiegitura erraldoi gehiago aurreikusten ditu Oiartzungo, Lezoko eta Irungo gune garrantzitsuak larriki kaltetuz. Oiartzunen, esaterako, Herri Batzorde bat eratu eta dagoeneko 2.000 alegaziotik gora aurkezteko asmoa dute. Lezon ere herritarrak mugitzen hasiak dira. Aldiz, herritarren parte hartzerik gabe, ErrenteriaOreretako Udal Gobernuak Ordenantza Zibikoa ezarri nahi du. Kalean ikusi dira dagoeneko partehartze-eza salatzeko afixak. Ordenantza horrek 58 artikulu izanen lituzke eta, haren baitan, pixak, alfonbren astintzeak, kartelen ezarpena eta abar arautuko lirateke. Beharrezkoa al da halako kontuetarako arau berriak ezartzea? Ez al dira nahiko gaur egun daudenak? Eta zertarako arau berriak, indarrean dauden beste zenbait betetzen ez direnean (frankismoaren arrastoak ezabatzeari buruzkoa, esaterako)? Arau horien artean Olibeteko bizilagunek pairatu behar dituzten Papresak sortutako zaratak sartuko al lirateke?

H

Berri Mazedonia amin handia sortu du Xabier Lete sortzaile oiartzuarraren heriotzak; handietako bat joan da…San Pedroko Ondartxo aldeak nolakoa izan behar duen hausnartzeko parte-hartze prozesua hasi da. Portuko Agintaritzak bertan egon ahal izatea eskatu du; ea zer dakarren guzti honek…Iker Larunbe atarrabiarrak irabazi du XXX. Euskadiko Gipuzkoar aurresku txapelketa…2011an Gipuzkoako Lurraldebus garraio txartela EuskoTren eta Renfera hedatzeaz gain, Xorrola Oiartzungo herri barruko garraiora ere helduko da Aldunditik iragarri dutenez…Anunciata Ikastetxeko ikasleek sari berri bat lortu dute Galiciencia lehiaketan, zorionak!!... Donibaneko Alabortza «ingurumen balio bereziko eremua» berreskuratzeko proiektuaren idazketa lizitaziora atera da…Errenteria-Oreretako Euskal Herrian Euskarazek 30 urte bete ditu; Zorionak eta eutsi goiari!...baita Toni Strubelli ere, Kataluniako Legebiltzarrerako Hauteskundeetan Solidaritat Catalana per la Independència (SI) alderdiaren izenean eserleku bat lortu duelako. Zorte on!

S

10


o010-011_on

29/12/10

14:43

Página 2

sakONduziritzia

Ez adiorik… ogoan dut 2007eko egun hura. Hutsune bat geratu zen ONen eta nirekin akordatu ziren. Nik nire zalantzak alde batetara utzi, eta erronkari eutsi nion. 40 hilabete baino gehiago izan dira hilero-hilero, hobeago ala okerrago, eskualdeko berri emanez. Orain, krisian murgilduta gauden heinean (aldaketa koiuntura bezala hartuta), haur jaio berriari lekua utzi behar diogu. Horregatik, nire azken zutabe honetan, eskerrak eman nahiko nituzke…Alde batetik, OARSOALDEKO HITZAko lagunei, emandako aukeragatik eta azaldutako pazientziagatik; inprentako lagunei, antza denez, nire argazkiarekin aspertu ez direlako; senideei eta lagunei, inspirazio iturri amaigabe izatearren; eskoletan nire testuak erabili dituzten horiei, autoestimua igotzen laguntzeagatik…eta zuei noski. Mila esker guztioi.

G

Nora goaz? ire kontrolatzaileek iragan zubian eragindako triskantzaren aurrean Gobernuak hartutako neurriek izutzen nautela aitortu beharra dut. Alarma Egoera eta, haren ondorioz ejerzitoari emandako eskumena oso aurrekari arriskutsuak iruditzen zaizkit. Agintariek inork bozkatu eta aukeratu ez duen merkatuaren mesedetan neurriak hartzen ari dira etengabe, eta hartzen jarraitzeko asmoa azaldu dute, herritar gehienon kaltetan noski. 11-Sren ondoren, segurtasuna lehen planora pasatu zen askatasunaren aurretik. Terrorismoaren aurkako borrokan edozer balio zela erabaki zuten eta estatuak inbaditzen eta neurri gabeko bortizkeria inpunitate osoz erabiltzen (horratx Wikileaksek hedatutakoa) hasi ziren (edo jarraitu zuten) munduan agintzen dutenek. Espainiako Estatuan eskubide politikoak urratzen jarraitu zuten, eta Europak, zirkulu horren bait an, estrategia hori berretsi egin du. Gobernutik igorritako propagandak kontrolatzaileek kasta pribilegiatua osatzen dutela zabaldu du; aurpegia behar da gero. Politikariek haien buruari soldatak jartzen dizkiote, karguak sortu, pentsioak ezarri, herritarren diruak bazkarietan eta festatan xahutu, haiekin nork lehiatu dezakeen erabaki (alderdien legea/lege elektorala adib.)…eta guk amen. Langabezi basatia, lan baldintza negargarriak, eskubide ekonomikoen eta sozialen etengabeko urraketa, ingurugiroaren txikitzea…eta paretak garbi, diktaduretan lez (Banksy izan ezean noski); denak txintxotxintxo Barçaren magia miresten. Grezian, Italian, Belgikan…mugitzen hasiak dira. Hemen zaila dago; mugitzen dena terrorista izateko bidean baitago, eta militarrak bertan dira, ordena berrezartzeko. Quo imus...

A

11


o012-017_on

28/12/10

15:27

PĂĄgina 1

Xabie Letenagusia

Xabier Lete, Oiartzunen eman zuen azken saioan, 2001eko abenduaren 15ean. Pagoartek antolatuta, Rainer Maria Rilke olerkariaren poemen errezitaldia eskaini zuen. Argazkia: Juantxo EgaĂąa

SENTIMENDUZKO

BERTSOEN POETA Xabier Leteren sorkuntzak ernamuina sorterrian bertan izan zuen, Oiartzunen; gerora ere estuki atxikita jarraitu zuen. Testua: Arantxa Iraola

12


o012-017_on

28/12/10

15:28

Página 2

Xabier Letenagusia ik askotan esan izan diat, bai publikoki ere, ni ez nintzela izan naizena izango, nere exkaxean bada ere, Oiartzungo Lekuonatarren etxea eta hango solas eta arguiuak izan ez balira. Han ikasi nizkian, ez bakarrik adierazpen herrikoiak, baita berrikuntza zekarten adierazpen moetak dastatzen ere; eta hoien artean zuek euskeratutako atzerritar kantak». Xabier Letek ( Oiartzun, 1944) 1999ko otsailaren 2an Andoni Lekuonari (Oiartzun, 1932) eskutitz batean idatzitako hitzak dira. Lekuonatarrak, estimu handiz gordetzen du gutuna; izango dira tentu urriagoz gordetako altxorrak. Iragan abenduaren 4an zendu zen poeta eta kantari handiak Oiartzunen eta eskualdean izan zuen bilakaeraren lekukotza gordetzen dute beste hainbat pertsonak ere. Kuttunki. Aparteko hutsunea utzi du Letek. Andoni Lekuonak oroimenean bizi-bizi ditu bizilagun zuten mutil gazte harekin izaten zituzten solasaldiak: «Sake-librean aritzen ginen… ateratzen zenari buruz. ‘Libre al daukak iluntzea?’, eta halaxe elkartzen ginen». Ordu txikiak sarri laztantzen zituzten kantari, solasean. Herria, hizkuntza, literatura eta kantuarekiko atxikimenduak elkartu zituen apurka-apurka Lete eta Lekuonatarrak. Adinagatik, Parisen egin zituen urteengatik, harremanik txikiena Leterekin segur aski berak izan zuela aitortzen du Andoni Lekuonak. Julen Lekuona anaiak (Oiartzun, 1938) , esaterako, gertuagokoa izan zuen; adin paretsuagokoak ziren, eta oholtza gainean sarri aritu ziren kantari batera, Ez dok Amairun, eta beste hainbat ekimenetan. Juan Mari Lekuonarekin (Oiartzun, 1927), halaber, oso harreman sendoa izan zuen Xabier Letek; poesiarekiko lilurak eta elkarrekiko miresmenak lotu zituen. Anaiak falta dira, ordea, eta poetarekin sendiak izan zuen adiskidetasunaren testigantza harro gordetzen du orain Andoni Lekuonak.

N

Xabier Lete, 1960an, Lartaun taldearekin atletismoa egiten; zutik daudenen artean, eskubitik hasi eta bigarrena da. Ondoan, apaizgai trajez jantzita, Julen Lekuona, adiskide handia. Argazkia: Adolfo Leibar

Xabier Lete, Oiartzungo Doneztebe elizan, 2004ko apirilaren 2an Ramon Lazkano konpositorea agurtzen. Musikariak ‘Otoitz baten gisan’ organorako obra estreinatu zuen, Pagoarteren ekimenez, Leteren poema batean oinarrituta. Erdian, Jon Bagues, Eresbilgo zuzendaria. Argazkia: Gari Garaialde

Gaztea zenetik ikusten zen basea bazegoela, abilidadea eta nortasuna bazituela” ANDONI LEKUONASoziologoa. Kantu egilea

 OROITZAPENAK. Imanol Irigoien idazle eta margolariak (Donostia, Altza,1940) Xabier Lete familiarteko harremanaren bidez ezagutu zuen. «Leteren amona eta gure amona ahizpak ziren». Altzatik Oiartzunerako bidea uda sasoian egiten zuten Imanolek eta senideek, familiartekoen etxera, bolada bat pasatzera. Hura

izan zen adiskidetasunaren abiapuntua. «Ni Xabier baino zaharxeagoa nintzen, hiru urte eta erdi». Famili giroko «tertuliak» oroitzen ditu, eta Xabier Letek, mutil kozkorretatik oholtza gainerako erakutsi zituen dohaina eta joera. «Gogoan dut Oiartzunen antzerki obra bat egin zela, bertako jendeak jokatuta, Eun dukat, Manuel

Lekuonarena; nik akaso izango nituen hamar bat urte, Xabierrek zazpi edo… Harrituta utzi gintuen». Xabier Lete pilotan oroitzen du kontzejupean. «Poliki aritzen zen». Futbolean. «Lartzabalera joan ohi ginen, oinez, Touringen partidak ikustera». Bertsotan. «Erraztasuna zuen». Atletismoa 13


o012-017_on

28/12/10

15:28

Página 3

Xabier Letenagusia



Galdetuz Xabier Leteren zein kanta duzu kuttunena? Zergatik? IMANOL IRIGOIEN

AMAIA ZUBIRIA

ANTTON VALVERDE

MAIDER ZABALEGI

Idazlea eta margolaria

Kantaria

Kantaria

Kantaria

«Nafarroa arragoa, kantuak daukan indarragatik. Iruditzen zait oso kanta sakona dela… Ez dakit nola adierazi. Gustatzen zait erruz».

«Galdera zaila da, baina, Ni naiz, esate baterako, asko gustatzen zait. Batetik, oso sintetikoa delako eta, era berean, oso zuzena, pragmatikoa».

«Izotz ondoko eguzki. Abesti hori gustatzen zait musika estilo hori oso ondo dihoakiolako Lizardiren letra horri…Ez da harritzekoa gustatzea».

«Haizea dator iparraldetik. Kanta horrek izugarrizko indarra duelako. Letra ederra da eta melodia ere izugarria. Batez ere indarra, hori nabarmenduko nuke».

egiten. «Lehiaketetan eta parte hartzen zuen». Eta hizketan, jostari, bihurri. «Ganberroa zen, histrionikoa oso. Grazi handia zuen». Jakiteko aparteko irrika ere oso gaztetan igarri zion. «Gogoratzen dut, nola behin, oso gaztea zelarik, 17 urte edo izango zituen, Michele Federico Sciaccaren liburu bat irakurtzen aurkitu nuen, osaba don Jose Bergaretxe apaizaren liburutegitik hartuta». Harrituta utzi zuen, berriro ere. «Mutil koxkor hark zer nolako bilakaera intelektuala izan zuen!».

dek. Berehala antzeman zuten elkarrekin bide komuna egin zezaketela. «Eta Julen Lekuonarekin

ere harremanetan jarri ginen». Oiartzungo kopla eta bertso zaharrak kantatzea hartu zuten hel-

buru. Bidean, gidari, luxuzko bide-erakusle bat izan zuten: Juan Mari Lekuona. Fruitua Ber-

Guztiaren gainetik, komunikatzailea izan dela esango nuke, grazi izugarrria zuen eta beti zehaztasun izugarriz mintzatzen zen ” IMANOL IRIGOIENIdazlea

 KANTAR I. Antton Valverde (Donostia, 1943) kantariak ere mutikotan ezagutu zuen Lete, uda sasoian Oiartzunen egiten zituen egonaldietan. «Beraneante moduan ikusten ninduen, eta adarra jotzen zidan». Aurrerago heldu zen bien arteko adiskidetasun irmoa, euskal kantagintzan lorratz apartekoa laga duena. Nahigabetuta laga du Valverde Leteren heriotzak: «Kolpe handia izan da». Ondo iltzatuta du memorian noiz erabaki zuten biek beren jarduera profesionalak batzea. «2930 urte izango genituen, Bergarako auzo batera joan ginen biok, Osintxura, bakoitza gure kaxara». Xenpelarren bertsoek eskaini zituen Letek, Txirritarrenak Valver14

Lete, Lartaun antzerki taldearen saio baten aurretik, kantari. Argazkia: Eugenio Arozenak utzitakoa


o012-017_on

28/12/10

15:29

Página 4

Xabier Letenagusia

EUGENIO AROZENA

ANE BADIOLA

JOXANJEL ARBELAITZ

ANDONI LEKUONA

Antzerki alorreko aditua

Kantaria

Xabier Leteren managerra

Soziologoa eta kantu egilea

«Nafarroa arragoa. Ez dakit, beharbada guk ibili genuen harreman horren adierazgarri sentitzen dut. Askotan jo dut kantu horretara».

«Giza aberea. Batez ere, kantak duen indarrarengatik. Abesti horretan, inork planteatzen ez dituen gaiak jorratzen ditu, eta kritika egiten du, ikuspegi oso gogorretik».

«Xalbadorren heriotzean. Ez dakit esplikatzen. Barruraino sartzen den zerbait da. Badu kantu horrek sentimendu berezia».

«Xalbadorren heriotzean. Oso planteamendu polita du poesia bezala. Indar handia du, ez bakarrik musikak, baizik letrak ere bai. Musikaren zentzu bat zuen Letek, berezkoa».

tso zaharrak (1974) izan zen. «Diskoak arrakasta handia izan zuen eta egin genituen emanaldiek ere bai, jendeak primeran pasatzen zuen». Antton Valverdek Xabier Leterekin batera egindako bide oparoaren lehendabiziko urratsa izan zen hura. «Gero egin genituen jaialdi pila bat elkarrekin; biok batera, Lurdesekin batera [Lurdes Iriondo, Xabier Leteren emaztea], Pantxoa et a Peiorekin…». 1970eko hamarkada zen. Sormenaren loraldian zegoen Xabier Lete. Ohi zuen eran, bihurri, jostari. «Eskaintzen genuen, esaterako, Gorteetako parodia; ordu erdiko saioa-edo izaten zen». Franco hil berritan, politikaren eltzean zer egosten zen islatzen zuten, umorez. «Xabierrek egiten zuen Hernandez Gilena [Espainiako politikaria], eta besteok Carrillorena, Arzallusena eta horrela…». Jendearen algara sortzen zuten. Letek komunikaziorako zuen dohaina giltzarri izaten zela dio: «Umorea sentitu eta graziarekin adierazten zuen». Txundituta lagatzen zituen maiz kideak. «Egundalakoak botatzen zituen». Ondorengo hamarkadetan sorkuntzaren alorrean askotan jo du Valverdek Leteren poemetara; Valverderen doinuak ere sarritan erabili zituen Letek. «Oso ondo

ulertzen genuen elkar. Musikarako antzeko sentiberatasuna genuen, eta letretarako ere bai».

asmatzen du, ordea. Imanol Irigoienek eta Xabier Letek, esaterako, mutil koxkorretako ibileren ostean soldaduskan egin zuten topo berriro Arakan (Araba). Bizitzak, gero, beste hainbat atakatan elkartu zituen. Bertsotan oroi-

tzen du, esaterako, poeta, desafioan. Buruan jiraka ditu oraindik hari entzundako errimak. «Haren ezkontzaurreko afarietako batean izan nintzen, Hernanin, eta bota zioten bertso bati eman zion erantzuna ez dut berehalakoan ahaztuko…». Bertsotan oroitzen du Andoni Lekuonak ere Xabier Lete, dotore. «Bertsoak egiten jarriko balitz egingo lituzke oso ondo». Hain justu, bertsoak musikatu zituen sarri askotan, arrakastaz.

 BERTSOLARI. Denboraren joanak, urrundu egiten ditu sarri bideak, bereizi. Berriro ere lotzen

Errenterian, azken kantaldi handia «Aupa, Xabier!». Xabier Letek 1999ko irailaren25ean Errenterian Kilometroak jaiaren harira eskaini zuen emanaldia grabatuta dago, eta horiexek dira, Joxanjel Arbelaitzen arabera, entzuten diren lehen hitzak. Emazteak, Lurdes Iriondok, esan zizkion Leteri, saioa abiatu aurretik, adorea emateko. Xabier Leteren azken kantaldi handia izan zen. «Eta bere kontzerturik onenetarikoa». Ordurako eritasunak gorabehera ugari eragin zizkion poeta kantariari, baina bikain aritu zen. Bospasei kantu berri eskaini zituen, oraindik inoiz disko batean bildu ez direnak, eta Lurdes Iriondori eskaini zion emanaldia. «Grabazio oso ona» baliatuz, zuzeneko horrekin diskoa egiteko asmoa dute. Data jartzea baino ez zaie falta.

Xabier Lete, Kilometroak jaiaren harira Errenterian eman zuen kantaldia aurkezten. Argazkia: Orereta ikastola

 ONDARE OPAROA. Xabier Letek lagatako ondarearekiko miresmena ukaezina da elkarrizketatu guztietan. «Nik uste dut sentiberatasun handiko artista izan dela. Azken urteetako oldozketa filosofiko sakonetan sufrimendua ikusten da, berea, eta Lurdesena; baita errukiaren ideia ere», dio Irigoienek. Olerki zein kantuak «bitarteko» primerakoak baino ez direla uste du; Xabier Lete, beste ezeren gainetik, «komunikatzaile» bikaina izan dela. «Guztiaren gainetik, komunikatzailea izan dela esango nuke, grazi izugarria zuen eta beti zehaztasun izugarriz mintzatzen zen…». Horrez gain, oso gizon jantzia zela dio. «Oso irakurria zen, eta oso ondo jasotzen zuen irakurtzen zuena. Oso ondo mamitzen zuen». Bat dator horre15


o012-017_on

28/12/10

15:30

Página 5

Eugenio Arozena eta Xabier Lete, elkarrekin, 1977an antzerkiari buruzko hitzaldi batean. Argazkia: Eugenio Arozenak utzitakoa

Xabier Letenagusia

tan Andoni Lekuona ere: «Lektura handiko gizona zen». Dioenez, mutikotatik igarri zioten sorkutzarako sen bikaina. «Gaztea zenetik ikusten zen basea bazegoela, abilidadea eta nortasuna bazituela… Bazekien gauzak sakon aztertu eta estimatzen; alkantzu handiko gizona zen Xabier Lete». Txundiduraz oroitzen du Antton Valverdek ere Lete intelektuala. «Zer ez zuen irakurri? Eta, gainera, oso inteligentea zen…». Irakurritakoa barneratzeko zuen gaitasuna aparta zela dio.

POETA. Letek lagatako ondarean, Valverdek, batez ere, poesiagintzan egindako lana nabarmentzen du. «Musikarena, nahiz eta jendearentzako deigarriagoa izan, beretzako lagungarria zen», dio. «Beti musika izan du poesiagintzaren morroi, kolateral, lagungarri, oso lagungarri; baina inportanteena beretzako izan da hitza». Nolanahi ere, kantugintzari zenbait ale bikain utzi dizkiola uste du. Hitza eta musika lotzeko, izan ere, maisutasun aparta zuela dio. 16

Xabier Lete, teatro gizona Antzerkia ere egin zuen Xabier Letek. Gertuko guztiek nabarmentzen dute teatrorako, berez, zuen joera. Oiartzunen bertan jardun zuen, Lartaun eta Intxixu taldeetan. Lartaunekin egindako lanen artean, Gabriel Aristiren Justizia txistulari obraren estreinaldia nabarmentzen zuen berak, mugarri gisara. Eugenio Arozena (Oiartzun, 1940) izan zuen gertuko lagun bide horretan. Mutikotatik zuten elkarren berri: «Ni Altzibarkoa nintzen, hura kalekoa». Gaztetan hasi zen harremana. «Behin, Contadoresera bidean bizikletan lanera nindoala, antzerkia egin nahi nuen galdezka etorri zitzaidan Lete…». Harreman oparo baten abiapuntua izan zen. Ondo gogoan du adiskide zendu berria: «Dohai bat zuen Xabier Letek; gizon oso artistikoa zen, alderdi guztietan. Estilo berezi bat ematen zion edozeri, baita parranda bati ere». 1960ko eta 1970ko hamarkadetan jardun zuten batera. Aktore moduan, ederki moldatzen zen Lete. Ekarpenik handiena, hala ere, testugile moduan egin zuen, Karlistadaren kronika eta Txirritaren astolasterra antzezlanak idatzi zituen Intxixu taldearentzat. «1973an Altzateko jaun ere euskaratu zuen, baina galarazi egin ziguten», oroitu du Arozenak. Ordurako Urnietan zuen bizilekua Letek, baina herriko teatro taldearekiko harremanari eutsi egin zion. Apurka-apurka beste jarduera batzuei arreta handiagoa jarri zien poetak, apaldu egin zen harremana, baina ez du dudarik lagunak: «Teatroan sartu izan balitz, izen handia izango litzateke». Gizon jantzia zela dio, oso irakurria, prestatua, baina «herri gizon freskura» bizi-bizi mantendu zuena.

Musika izan du poesiagintzaren morroi, kolateral, oso lagungarri; baina inportanteena beretzat izan da hitza” ANTTON VALVERDEkantaria

«Neurri koadratuko doinuak erabiltzen zituen eta horiek errazta-

sun handia ematen dute letrak egiteko». Oraindik kantagintzari

Pagoarteren abaroan Oiartzunen azken saioa 2001. urteko abenduaren 15ean eskaini zuen Xabier Letek, Udaletxeko pleno aretoan, Pagoartek antolatuta. Rainer Maria Rilke poetari zion miresmena erakusteko errezitaldia izan zen, Karlos Gimenez pianista alboan zuela emandakoa. Begoña Bergaretxe ere ondoan izan zuen, eta ukitu berezia eman zion hark saioari: jatorrizko bertsioan irakurri zituen Letek euskaraz errezitatu zituen poesiak, alemanez. Pagoarterentzako urteko saio garrantzitsuenetarikoa izan zen, eta segida berezia izan zuen: Pagourte 2001 aldizkarian saioari buruzko elkarrizketa eskaini zuen poetak. Elkarrizketan parte hartu zuen Leteren gaztetako lagun Imanol Irigoienek, Pagoarteko kide gisara. Berriro elkartu zituen bizitzak. Rilkeri buruz mintzatu ziren, eta poetak barne kezkak zituen beste hainbat gairi buruz: erlijioa, adiskidetasuna, etika, poesia… Hitzak oiartzun.hitza.info-n berreskuratu du testu hori. Pagoarterekiko harremana ez zen horretan agortu. 2004. urteko apirilaren 2an, Oiartzungo Doneztebe parrokian, Ramon Lazkano konpositoreak Xabier Leteren poema batean oinarrituriko obra bat estreinatu zuen, propio elizako Cavaillé-Coll organorako idatzitakoa. Zentzu antzaldatuen poemategia liburuko hainbat olerki eman zizkion eskura poetak konpositoreari, eta hark horietan oinarrituz idatzi zuen organorako pieza: Otoitz baten gisan.

Leteren poesiak ale eder ugari emango dizkiola uste du. «Luze gabe aterako dituzte, edo ditugu, bere kantuekin egindako kanta gehiago…».

KANTARI. Lete baino gazteagoa da Joxanjel Arbelaitz (Oiartzun, 1953). Beti miretsi du: «Misterio pixka batekin begiratzen genuen, miresmen puntu batekin». Ibilbide joria egin dute elkarrekin. Xabier Leteren managerra izan da Arbelaitz igaro urteotan. Gipuzkoako Foru Aldundian Kultura diputatu zen sasoian hasi zen bien arteko harremana, Letek oholtza gaineko jarduna utzita zuela. Kosta zitzaion poeta berriro emanaldietara erakartzea. «Bost-sei aldiz eskaintza egin behar izan nion». Baina, behin hasita, ibilbide oparoa egin zuten. Arbelaitzen arabera, Letek maiz aitortu zion Ez dok Amairuko sasoiaren ostean, antolakuntza al-


o012-017_on

28/12/10

15:30

Página 6

xabierletenagusia

Lete, bere azken kantaldi handian, Errenterian, 1999ko irailaren 25ean. Argazkia: Orereta ikastola

Pertsona zuzen, zorrotz eta umoretsua zen, baina oso sakona, eta gizatasun handikoa” JOXEANJEL ARBELAITZXabier Leteren managerra

detik, «umezurtz» sentitu zuela maiz bere burua. Hala, kontzertuak ahalik eta lekurik eta baldintzarik egokienetan antolatzen saiatu zen Arbelaitz; antzokietan, musikari talde on batek lagunduta. Karlos Gimenezekin hasi zen Lete, Jabier Muguruza, Txema Garces eta sona handiko beste hainbat musikarirekin. ETBrentzako ere altxor aparta laga zuen, 13 saio grabatu zituen bertso zaharrekin. Harremanean, nahi baino gorabehera gehiago eragin zituen Xabier Leteren eritasunak. Pattalaldi ugari izaten zituen eta zaila izaten zen emanaldietarako hitzorduak zehaztea. Gogoan ditu, hala ere, hainbat kontzertu gogoangarri, horietako zenbait Madalensoro pilotalekuan egindakoak. Oiartzungo hainbat pertsonaia nola imitatzen zituen gogoan du Arbelaitzek, eta publikoa nola txunditzen zuen. Gogoan ditu Oiartzunen bertan egindako beste hain-

bat hitzordu berezi ere. «Zuberoa jatetxea zuen aski leku kuttuna; okasio handiak zituenean hara jotzen zuen». Lete gizona deskribatzeko orduan, bat dator, bera ere, beste kideekin. «Pertsona zuzena, zorrotza eta umoretsua zen, baina oso sakona, eta gizatasun handikoa». Oraindik Leteren aztarnak ale ugari lagako dituela dio. Besteak beste, Pier Paul Berzaitzek Leteren azken poema liburuarekin –Egunsentiaren esku izoztuak– kantu sorta bat egiteko asmoa martxan da. «Hautaketa egina utzi zuen Letek, Berzaitzekin batera». Letek lagatako literatur ondareari begira, lehen urteetako poesia liburuak agortuta daudela dio saminez, eta horiek berrargitaratzeari ezinbesteko deritzo. Inoiz egin ezinik ere geratuko dira beste hainbat egit asmo. «Esaterako, Jacques Brelen kantuekin egin nahi zuen monografikoa».

‘Poetaren heriotza’ (Andoni Lekuona) Poetaren heriotza! (bis) Horrek dakar guztiontzat bihotzean hotza. Poetaren heriotza! (bis) Negarrak du ilundutzen lagunen bihotza.

Lurpean dugu estali; (bis) Poetaren argiñoa guretzat da itzali. Lurpean dugu estali; (bis) Zure argi eta garra ezaiguzu bidali.

Herrian zinen txertatu (bis) Zure hitzak et’arnasak ginduen gu esnatu, Herrien zinen txertatu (bis) Zuri esker Euskal Lurra dugu guk maitatu

Andoni Lekuonak Gilbert Becaud-en doinu bat oinarri hartuta idatzitako kantua. Lehen aldiz, Julen Lekuona anaiaren hiletan kantatu zuen eta Juan Mari anaiaren eta Lurdes Iriondoren hiletetan ere bai ondoren. Xabier Leterenean abestu ezinik geratu zen, eta lerroon bidez utzi nahi izan du testigantza. 17


o018-020_on

badator...

18

30/12/10

16:16

Pรกgina 1


o018-020_on

30/12/10

16:17

Pรกgina 2

badator...

19


o018-020_on

badator...

20

30/12/10

16:17

Pรกgina 3


gizarteallarrugorritan

EÑAUT GANTXEGI4Aktorea

Etsaiak? Ni mundu guztiaren laguna naiz, ez dut etsairik” 4Testua: Urko Etxebeste Argazkia: Gari Garaialde/Argazki Press

G

eldirik egoten ez den horiet akoa da Eñaut Gantxegi (Baiona, 1974). Haur aroa Antxon eman zuen, baina nerabe zela Lezorako bidea egin zuen, bertan bizitzeko. Orain, bi herrien arteko bidea ondo ezagutzen du, batetik bestera maiz baitabil. Aktore lanari gogor eutsi dio, eta hainbat antzezlanetan parte hartu du zenbait antzerki talderekin. Irrati esataria izan da, telebist a kritikoa, musik a jartzailea... Kirolzale amorratua da ere bai. Euskal Telebistako Goenkale telesaileko azken denboraldiko aktorea da, eta beharbada, jendeak horregatik gehiago ezagutuko du bestelako zereginetatik baino. Goenkale-ko gaiztoa zara. Gaizto jaio al zinen, ala gaizto bihurtu zaituzte? Ez. Prentsa txarra besterik ez du pertsonaiak. Okerragoak dira zintzo plantak egiten dituzten arima beltzdun mafioso eskularru-txuridunak. Telebista kritikak egin dituzu Berria egunkarian. Orain, kritikak jasotzeko prest al zaude? Ez, oso gaizki hartzen ditut gainera. Gainera ni ez nintzen telebista kritikoa, telebista zitrikoa baizik. Estankoa duen familiako seme zara. Urte berriarekin batera indarrean jarriko den tabakoaren legea beteko al duzu?

Ni beti legearen aldekoa naiz, beraz, oraingo honetan zergatik egin salbuespena? Saskibaloia duzu pasio, edo txikitako frustrazio? Saskibaloia bizitzeko modu bat da, eta Los Angeles Lakers NBAko taldeak aurten berriro eraztuna irabaziko du. Oso ziur egon zaitezte horretaz. Besteak beste, DJ lanetan ibilitakoa zara hainbat tokitan. Zein abesti jarriko zenioke zure etsairik handienari? Zergatik? Etsaiak? Ni mundu guztiaren lagu-

na naiz, ez dut etsairik. Gutxien mait atzen dudanari hala ere bada kanta bat jarriko niokeena, Misfits taldearen Die die die my darling! Akordeoia ere jotzen hasi zinen. Motelegia al zinen teklatua astintzen Galdetu hortik ea nola mugitzen ditudan bestelako tekla batzuk... Artista polifazetikoa zara, beraz. Baina zer duzu poli-tik, eta zer fazetiko-tik? Poli-tik (Poli Díazengatik ariko zaretela uste dut ezta?) El potro se desboca filma, eta fazetiko-tik happening faxisten mirespena (Luis Ha-

ranburu Altunaren gidaritzapean, noski). Bizarrik gabe guapoago zaudela dionik bada. Modan al daude bizardunak? Baden horri pasaiozu nire telefono zenbakia. Bizardunak taldea modan baino bogan dago. Eta nire kasuan bizarrarena erlijio kontuengatik izan da. Antxo-Lezo: zuk eraiki al zenuen bi herrien arteko zubia? Nik tunela egin nuen, korrokoi eta arratoi zikinez beteriko azpimundua elikatuz. Zubia, maitasunak eta alaitasunak eraiki dute. 21


o022-025_on

27/12/10

16:19

PĂĄgina 1

nagusia ANGEL ALONSOZinema zuzendaria

“

Ohiko film bat egitea baino askoz ere zailagoa izan da� Testua: Jon Gonzalo Argazkiak: Iùaki Berrio

uropa guztian dekoraturik gabe egin den lehenengo filma Angel Alonso pasaitarrak zuzendu du. Mystikal du izena filmak eta hilabete honetan Euskal Herriko zinema aretoetan ikusi ahal izan da. Benetako aktoreak pertsonaia eta dekoratu birtualekin konbinatzen ditu Mystikal-ek, eta efektu bereziak ere baditu. Orain arte izandako harrerarekin pozik azaldu da Angel A l o n s o .

E

Nola bururatu zitzaizun gisa honetako film bat egitea?

Gure ekoiztetxea (Dibulitoon) sortu zenetik animazioan eta hiru dimentsioetan egin dugu lan. Egun batean, ordea, urrats bat gehiago ematea pentsatu genuen. Benetako aktoreekin lan egitea zen gure asmoa. Gisa horretako film bat egiteko genituen aukerak aztertu eta aurrera egitea erabaki genuen. Ohiko film bat egitea baino errazagoa ala zailagoa al da?

Askoz ere zailagoa da. Animazio film bat eta ohiko film bat aldi berean egitea bezalakoa da, lan bikoitza. Dena den, abantaila handiak ditu, ohiko film batean egin ezin daitezkeen gauza asko egin daitezkeelako. Abantaila horiei etekina ateratzea da gakoa. 22

Zer nolako teknikak erabili dituzue? Nola egiten da film bat eszenatokirik gabe?

Aktoreak kamara aurrean jarri genituen, ohiko film batean bezala. Gure kasuan, ordea, aktoreek ez zuten ezer inguruan, ez zegoen eskenatokirik. Eszena bakoitza non eta nola egingo genuen azaltzen genien, eta haiek irudimena landu behar izaten zuten. Ondoren, ordenagailuarekin eszena bakoitzeko paisaiak eta irudiak marrazten genituen. Chroma Key izeneko teknika da. Telebistan chroma berdea erabiltzen dute, eta guk grisa erabili dugu. Hartara, kolore naturalagoak lortu ditugu. Oso film gutxi dira munduan horrela egin direnak, ezta?

Dozena bat baino gutxiago eta denak Europatik kanpo, Avatar, esate baterako. Europan, berriz, Mystikal da gisa honetako lehen filma. Orain arte, eszena batzuk grabatzeko erabili izan da teknika hau. Guk, ordea, film guztia egin dugu modu digitalean. Aktoreentzako ere ez da ohiko lana. Nola konpondu dira?

Hasieran beldurra ematen zien, baina gero oso ondo konpondu ziren. Oso pozik nago egin duten lanarekin. Haientzat erronka berezia izan da, eta gustatu zaiela


o022-025_on

27/12/10

16:20

Pรกgina 2

zinemanagusia

Erdi Aroko fantasiaren testuinguruan kokatzen da Mystikal filmean kontatzen den istorioa.

23


o022-025_on

27/12/10

16:20

Página 3

zinemanagusia

Angel Alonso, bere estudioan, errodajean erabili duten materiala eskuan.

Animazio film bat eta ohiko film bat aldi berean egitea bezalakoa da, lan bikoitza”

onartu didate. Egia esan, gurea ez da ohiko errodajea izan. Film guztia plato berean egin dugu, eta gure artean oso giro ona sortu da. Gran Hermano baten antzekoa izan da.

nera, proiektuak oso garapen positiboa izan du.

Orain dela bost urte hasi zineten film honetan lanean. Zergatik luzatu da hainbeste proiektua?

Familia osoari bideratutako fantasiazko filma da Mystikal, Erdi Aroan girotua. Eldyn mago ikaslea (Iban Garate) da pertsonaia nagusia. Hutsegite batek sortutako kalteak konpondu beharko ditu Eldynek, eta bide horretan Fira ninfa txikiaren laguntza borondatetsua izango du. Bidean era askotako pertsonaia fantastikoekin egingo dute topo Eldynek eta Firak. Abenturazko film bat

Ez dut uste hainbeste luzatu denik. Avatar filma egiteko hamabi urte behar izan dituzte, guk baino askoz ere baliabide gehiagorekin. Teknologia gure baliabideetara egokitu dugu eta ez dut uste denboran hainbeste luzatu garenik. Bost urte hauetan, gai24

Dena den, abantaila handiak ditu, ohiko film batean egin ezin daitezkeen gauza asko egin daitezkeelako”

Teknika kontuak alde batera utzita, zer kontatzen du filmak? Zein da pelikularen istorioa?

Film guztia plato berean egin dugu eta gure artean oso giro ona sortu da. Gran Hermano baten antzekoa izan da”

da, baina batez ere gazte baten bizitzaren ibilbidea kontatu nahi nuen. Nerabezaroa atzean utzi eta helduen munduan sartzen den gazte baten istorioa. Gustura gelditu al zara emaitzarekin?

Oso gustura. Film batean oso zaila da hasierako ideia bukaeraraino mantentzea, eta guk lortu dugula uste dut. Ez da film perfektua baina horrelako filma egiten dugun lehen aldia dela kontuan hartuta oso pozik gaude.


o022-025_on

27/12/10

16:21

Página 4

zinemanagusia

Zuzendaria Ángel Alonso García (1967, Pasai Antxo) zine zuzendaria 1983an hasi zen lehen film laburrak zuzentzen, Super 8an, eta haiei esker ezagutu zuen animazioaren mundua. Ondoren, Eskuz ekoiztetxearen partaide izan zen eta 1988an Juanba Berasategi sanjuandarrak zuzendutako Ipar Haizearen erronka filmean parte hartu zuen. 1991an Dibulitoon Studio SL ekoiztetxea sortu zuen Ricardo Ramón ekoizlearekin batera, beren istorioak independentzia osoz ekoiztu eta zuzendu ahal izateko. Lehen film luzea Ametsen lapurra (2000), 2001eko Goya Sarietarako animazio film onenen artean hautatu zuten. Gero etorri ziren Glup (2003), Supertramps (2004) eta Cristobal Molon (2006), bai eta Elamen Historia (2003), Kainen jokoa (2005), Inboluzioa (2006) eta Jostailuak (2007) film laburrak. ere.

Eldyn. Iban Garate. Oraindik zer ikasi franko duen azti aprendiz gaztetxoa.

Fira. Savitri Ceballos. Eldynen bidaia-lagun ederra izaki magikoa da, sentibera bezain kaskagogorra.

Morka. Maite Aguirre Sorgin itsu samarra, Eldynen irakaslea. Orekaren hiru ontzietako baten zaindaria. Eldyn trebatzea du helburu, bere ordez zaintzan jarrai dezan.

Ambroxius. Ramón Agirre. Aro modernoko azken Azti handia, hirugarren ontziaren zaintzailea.

Ekoiztetxea Dibulitoon Studio enpresaren jarduera nagusia OWSen animazio estudioak eta bere ikusentzunezko ekoizpenak sortzea da. Dibulitoon Studio 1991an sortu zen. Telebistarako serieak eta bestelako lanak garatzea izan du jarduera nagusia, bai eta nazioarteko merkatuan bertakotu diren Europako enpresa askoren aterpe izan.

Evaristo.Kiko Jauregi. Firaren lagun zaharra, herensuge eme eta eztitsua, bere espezieko azkena.

25


kolaboratzaileak

Hemen dauden guztien eta ez dauden beste askoren ekarpenak egin duelako posible

26


kolaboratzaileak

MILA ESKER GUZTIOI!

27


o028_on

29/12/10

14:46

Página 1

Horoskopoa Jaxinta Izarzabal

Aquarius. (Urtarrilak 21–Otsailak 19) Buruan duzun bidaia horrek ez dizkizu arazoak konponduko: ezin duzu arazoetatik ihes egin. Badakizu gezurtiari herrenari baina lehenago harrapatzen zaiola: lapurra zu izan zarela onartu eta kitto. Garaiz zaude! Piscis. (Otsailak 21–Martxoak 20). Orain arte izan zarena izateari ez utzi. Orrialdea pasatu eta pilatutako jakinduriari jarraitu, zure barneko ahots horri kasu eginez. Astro guztiak zurekin daude eta arrakasta besterik ez dizute ekarriko. Diru kontuetan arazorik ez, ezustean piloa jasoko baituzu. Aries.

(Martxoak 21–Apirilak 20). Jan eta lo, beti potolo. Baina badirudi ez zarela jabetzen. Horrela jarraituz gero bale itxura hartzen joango zara, et a zure bikoteak izurde antza dutenen alde egingo du, ziur. Ekin kirolari. Taurus. (Apirilak 21– Maiatzak 21). Oso ona zara idazten, baina idazteko aukera suertatu zaizunean, alferkerian erori zara. Horixe duzu arazoa. Dena nahi, baina ahaleginik gabe, eta horrela ezin da.

28

Gemini. (Maiatzak 22–Ekainak 21). Zorte txarra duzu aspaldian, eta alferrik da, ezin egoerari buelta eman. Saia zaitez ahalik eta hoberen eramaten, eta gogoratu, ekaitzaren ondoren beti datorrela barealdia. Iritsiko da, ziur, nahiz eta ez jakin noiz. Cancer. (Ekainak 22–Uztailak 23). Gauzak ez dira besterik gabe gertatzen. Zure maitalea ostiralero ikusten duzu, baina berak zure arreta falta ezin du jasan. Zu, aldiz, ez zara jabetzen. Hobe duzu adi egotea, bestela zure lagun onenarengatik utziko zaitu aurki. Leo. (Uztailak 24–Abuztuak 23). Zu bai zu zoriontsua: ederra zara... jatorra... maitemindurik zaude... baina hobe duzu zure umekeriekin kontuz ibiltzea eta daukazuna baloratzea, ingurukoak nazkatu baino lehen. Maite zaituztenekiko enpatia handiagoa erakusterik bai? Virgo. (Abuztuak 24–Irailak 23). Zure patua dela sinetsita zaude, eta egia da, patuari ezin aurre egin. Bidea, baina, era eta modu askotan egin daiteke, eta horretan baduzu eragiterik. Taupada bakoitza-

ri irribarre bana jarriz gero lor dezakezu. Libra. (Irailak 24–Urriak 23). Depresioak jota zabiltza eta inguruko guztiak nazkatuta dituzu. Baina dena itzuliko da berera zure tokia bilatzen duzunean. Gaur egungo koadrilan duzun giroa ez da zuretzat. Jarraitu bilatzen. Eskorpius. (Urriak 24–Azaroak 22). Gaur duzun lan elkarrizketa horretan dago gakoa. Erakutsi dakizun guztia. Ez izan beldurrik, balio duzu eta frogatzeko aukera emango dizute. Eutsi horri eta urrutira iritsiko zara. Ez izan zalantzarik. Sagitarius. (Azaroak 23– Abenduak 21). Bakarrik zaude azkenaldian, eta horretara iritsi behar izan duzu taldearen laguntzak duen garrantziaz jabetzeko. Ez ahaztu inoiz, bestela beti izango da marrazoren bat zu irensteko prest. Eta ez bidaiatzeari utzi, bizi poza erabat gal dezakezu eta. Capricornius. (Abenduak 22–Urtarrilak 20). Zure burua merkatzeak kalte egingo dizu. Duintasuna eta bertutea badira kontuan hartzeko moduko baloreak, eta ingurukoek galdu izanak ez du esan nahi zuk bide beretik joan behar duzunik.


o029_on

28/12/10

18:29

Página 1

azken balada ONeko azken zenbakian, atzera begira jarri eta atal honetarako egin duten lanari buruz hausnartu dute Exteban Martiarena, Arkaitz Oiartzabal ‘Xamoa’ eta Ander Lizarralde bertsolariek.    Exteban Martiarena Arkaitz Oiartzabal Ander Lizarralde

Agurrik ez

E

xteban Martiarena. Egi-

t asmo batin parte hartzeko aukera jasotzin,hiru egoera bizitzen ttit: aurrena poxa, geo barruko ahotsan errezua (nola esangouk bayetz? gai izango al yaz? ez al duk ridikulua ingo? eztuk baliyo, parra ingo ttek, hobetouk ezetz esatia ... )eta azkenik, beti bezela bayetz esateutenin,bertigua. Azken B aladakin hoixe pasa ziken. Hamakina zurrunka iñak gattuk geoztik!!!. Auskalo zenbatek jarraittuko zigun; denetik eongouk: akaso batzuk zaletu eta gustora letu ziutek, eongouk sinmas franko, baita letuta eta letu gabe) gu gutxietsi et a gaizki esaka aittu izanak. Denai mila esker eta besarkada bat. Andy, in ez izanan damuik eztit izango, ezta in izananare. Ander Lizarralde. Ez dit

uste jende asko aiko yunik gaizki es ak a, parra iñez...Barrutik hitzeintakun, holako erantzun gutxi jasotzen ttuk, ta gañea, problema erra zakak hola aitzen denak. Ni gustoa billi nak egiya santa, bateze, ne iritziya lasai botzeko lekua harrapatu ditelako, ta bizi gattuken mundo ostiy(h)ontan, ez duk xamurra izaten. Gu ixildu nahi gattikenak, lantegi erra hartu ber dik Xamoa! Arkaitz Oiartzabal ‘Xamoa’. Gustoa ibili nak

ni re, nik uste ez nin jende batengana alletu gattukela re esan tzitek, iritziyak baliyua hartu dik berrize balore esk alan, et a jendia (eo baten bat bintzat) irakurtzen jarri yeu! Izan littezkek adostasunak eta desadostasunak, baño iritziya ematia duk garrantzitsua, hoixe duk norbea izateko lenbiziko pausua, eta hortan ere

alegintxo bat in yeu. Bejondeizuela, oantxe hau irakurtzen ai zaztenai, desados bazaudete re! Exteban Martiarena. Ez jendik irakurri nahi zuna, ez politikoki egokiya zena, ez, iritzi propiyua azaltzen sayatu gattuk. Nik, egiya esan, hilabetero zuek biyekin bertso ofiziyo bat in ber nula mentalizatu niyun eta halaxe hartu dit gue kolaboraziyua . Hoi bai , bertsotan in berrin prosan in ber izan dugula. Zuen bertsua jaso ondoren , seittun erantzuten jartzen niyun, bapatin. Zenbattetan bixtan geatzen yun. Gustoa intako lana izan duk eta formato berriyan seitzeko aukera ematen baziutek, gauza batzuk argittuta, ni jarraitzeko prest niok. Irakurlik kontrakoik ezpadiyo, noski. Eta hi, Andy? Ander Lizarralde. Nire bai motel! Ez gattuk Socrates ta Platon, miño ixillik eote-

ko ez gattuk jayuk. Etzakit, gai haundiyik izango yaun idazteko miño lasai, mundo zelebri hontan izango yau zertaz hitzeiña. Bertsolayan lana hoi duk gañea, informatua eon gabe re, iñorrek miño geyo hitzeittia. Cubako gerrai buruz izan o Iraneko presidentin bizarrai ai, gu iritziya eman gabe ez gattuk geldittuko! Arkaitz Oiartzabal ‘Xamoa’. Hiru mosketeruk

aurrea seittuko yeu ordun. Ibilbide bat in yeu, gustagarriyagua izan littekena ro ez, iritzi bat, munduai beitzeko antiajo desberdiñak jarri ttiyeu mayan gañin. Azken lerruak izango ttukenez, eskertu in berko nikek proiektu hau aurrea eamateko ber genittin baliabidik eskeñi zizkiutekenei, nola ONeko lantalde hala zuri re, noizbehinkako eo hillabeteroko irakurliai. Esantakua, agurrik ez, bazpare; ikusi arte...

29


o030_on

27/12/10

17:15

PĂĄgina 1

denbora-pasa jakitekod

GurutzegramakBegoĂąa Amonarriz 1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

11

12

1 2

Soluzioak

3

GURUTZEGRAMAK

7

9

8

10

9 10

11

11

12

12

7

8

Z N

6

I N H I O A L D A I R R E

8

6

M O I

5

5

K A A B A B R E Z T A T A R I

4

7

N O A

3

E K A I N

6

4

T A L A L R K A S I R U O A T A O E B T U A A K A O S I

2

3

I R E Z A

5

2

E Z T I

1 1

9

10

11

12

I A Z I D I A P I T I A O N Z E N A T Z A E T B R I G A A U K L L U I G A N S O K

4

I LETRAZ HASTEN DIREN EUSKAL HERRIKO HERRIAK

Zeharka

Goitik behera

1. Lehengo urtean. Emakume izena. 2. *** Gipuzkoan, Goierrin. Bigarren pertsona. 3. Pixka. Ez eme. Nongoa atzizkia. 4. Lehena. Aldizkari hau. Hego Amerikako Estatua. 5. Ald, eman eta eman. Ald, Atturri izen frantsesean. 6. Ugaritasunaren atzizkia. Doi. Kamioi internazionalean. 7. Alienigen famatua. Bat gehi bat. Lehena. Zatoren bokalak. Roetgena. 9. Letoniako hiriburua. Ald, sekula sekulorun. Bi bokal berdinak. 10. Hautatuak. 11. *** Nafarroan, Bortzirietan. Agur. 12. Ald, irla greziarra, koskaren erdia. Kasik. Asuna.

1. *** Bizkaian, kostaldean. Lore mota. 2. Zezen zikiratu. Erleek egindako gai gozoa. Errep, gura. 3. Aitaren aita. Angula haien oraingo espektroak. 4. Erroa, soil. 5. Zinka, Ni frantsesez. Gozo. 6. Errep, gorotza. Zerga mota. Ald, oilategiko arerio. 7. Eta... eta gehiago. Zezena atera baino lehenagoko tronpetaren onomatopeia. 8. Ald, Armeniako mendia famatua. Juntagailua. Oxigenoa. 9. Galderatako hitza. Gar. Ald, Karibeko estatua. Sufrea. 10. Berrogehita hamar. Japoniako protokolo famatua. Lehena. Mina dierazteko. 11. *** Nafarroa beherean, gaztelua du. Seigarren hilabete. 12. Lehen pertsona filosofikoa. Astoari joango bada. Heldu naiz.

30


o031_on

27/12/10

17:28

Pรกgina 1

Argazkiak: Eihartze Aramendia

MONTENEGROKO

BERDETASUNEAN 31


o032-033_on

32

27/12/10

17:56

Pรกgina 1


o032-033_on

27/12/10

17:57

Pรกgina 2

33


34


o035_on

27/12/10

18:46

Pรกgina 1


o036_on

27/12/10

18:15

Pรกgina 1

ON73  

O ARSOALDEA N 2010eko abendua73. zenbakia ATSEKABE HANDIA ERAGIN DU XABIER LETEREN HERIOTZAK; EZ DA BEREHALAKOAN ISILDUKO HAREN OIHARTZUNAAT...