Issuu on Google+

o001_on

24/11/04

21:15

Pรกgina 1

O ARSOALDEA N 2004ko azaroa6. zenbakia

PATXI GALLEGO

MARRAZTEN PLATAKO ITSASARGIA, GAZTELU BAT ITSASOAN


o002_on

23/11/04

14:43

Pรกgina 1

PASAIAKO UDALA


o003_on

24/11/04

17:31

Página 1

gaiaksarrerakoa

Kale nagusitikJoxe Luix Agirretxe

Zoladuratik harantz z dut proiektua ikusi, oraintxe aurkeztu dituztelako lehiaketarako proposamenak, baina Lezoko Udalari nire poza adierazi beharrean naiz. Kale Nagusiko zoladura harriz iltzatua egiteko erabakiarekin bete-betean asmatu duela deritzot. Ez naiz horrek duen kostean sartuko, handia izanik ere, luzera, irabazian gertatuko garela uste baitut. Zulatzeko, harriak kendu eta jartzearekin aski izango da, ez dira asfaltoan geratzen ziren petatxuak eta mailak geratuko… Kale Nagusiari beste kuxi-

E

dade bat emango dio, beste eite bat, bertako etxeekin eta historiarekin bat egingo duena. Zoladurarekin batera, ordea, parte zaharra birgaitzeko osoko plan baten beharra sumatzen dut; etxe historikoen babesa, kultur ondarearen berreskurapen eta babeserako neurriak, parte zaharra nolakoa izatea nahi dugun zehaztu (oinezkoentzako soilik, erabilera mistoa —egunaren edo orduaren arabera—, eserlekuekin ala gabe, lorategiekin ala gabe, zein argiteria mota…), eta hori lortzeko epeak eta

baliabideak jarri beharra dago. Oker ez banago, gai honen inguruko lanketaren bat bada egina lehendik Udaletan. Merezi luke hura berraztertu, egokitu beharrekoa egokitu eta prozesu horri ekitea. Penaz ikusten ditut eskualdeko herri guztiak hankaz gora. Hirigintzako lan guztiak planifikaziorik gabe, behar besteko sakontasunik edo osotasunik gabe, eginak dirudite. Orain hemen zulatu, kale haren zoladura urratu, berriz tapatu eta handik bizpahiru hilabetera berriz, urratu… Ez da serioa.

 jakiteko

iritzia ON-EN DATUAK Argitaratzailea. Oiartzualdeko Hedabideak S.L. Egoitza. Santa Klara 22, Errenteria-Orereta (20100) Telefono zenbakia. 943 34 03 30 Fax zenbakia. 943 34 11 02 Posta elektronikoa. on@oarsoaldekohitza.info Lege gordailua. SS-607/04 Zenbakia. 6.a (2004ko azaroa) Urtea. I.a Maiztasuna. Hilabetekaria Zuzendaria. Libe Ibañez Publizitatea. 678 68 71 20 - 678 68 71 21 publi_oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info Harpidetza. 943 30 43 46 Bezero arreta. 943 30 43 46 Tirada. 2.200 ale Inprimategia. Leitzaran Grafikak (Andoain) Diseinua. Hitzeko Euskara eta Komunikazio Zerbitzuak Azaleko argazkia. Lander Garro

28 Jostunak.

04 Zutabeak.

Garai batean eskuz josten ziren arropak; horretarako gaztetatik trebatzen ziren jostunak eskoletan.

Xabier Oleaga, Maixux Rekalde, Koldo Izagirre eta Juanan Legorbururen iritzi artikuluak.

10 Sakonduz. Ehiza.

euskara

Kirola edo basakeria? Hausnaketa, Xabier Dorronsoro eta Arantza Iriarteren eskutik.

40 Indartzea.

nagusia

13 Klik.

13

Inaki Erkizia argazkilariaren eskutik, okindegien lanari buruzko erreportaje grafiko ikusgarria.

Euskararen Biziberritze Plana abiatu dute Oiartzunen. Azaroaren 27an ezabaketa eguna izan zen.

16

16 Elkarrizketa. Patxi Gallego komikilariarekin solasean.

22 Itsasargia. OHARRA Esku artean duzu O N aldizkariko 6. zenbakia, azarokoa alegia. O N hilabetero jasotzeko urteko 50 euroko laguntza eman behar zaio OARSOALDEKO H ITZAri.

Platako itsargiari buruzko erreportajea.

ON ESKUALDEKO ALDIZKARIAREN LAGUNTZAILEAK (erakunde publikoak)

22

Lezoko Unibertsitateko Udala

Oiartzungo Udala

Pasaiako Udala

03


o004_on

23/11/04

16:01

PĂĄgina 1



iritzia Puntua

Gizarte zibila

adira jendarteko harreman aberatsak, direla lagunartekoak, familiartekoak, lanekoak, eta beste. Baina hori baino gutxi gehiago, lau herrion, lau udalerrion, artean. Garapen eta azpiegitura mailara, iritsi da, hori bai, baina era berean horra mugatzen da eskualdeko espiritua. Eta ez da nahikoa, agian, komunikazioaren eraginaz definitiboki eraldatutako aro honek eskatzen duen hiri dimentsio berrien arabera antolatuko bagara. Artean, hala ere, horrela daude gauzak. Eskualdeak, proiektuen arabera zabalagoa edo murritzagoa, garapen kontuetarako balio dizu. Balio bakarrik ez, hori gabe ez dago azpiegiturazko garapenik egiterik. Giza harremanak eta eurei lotutako bizitza sozialerako gune, ordea, herriak, eta batzuetan auzoak, jarraitzen du nagusi izaten. Afektibotasuna, gertuan bakarrik. Horregatik agian ez ditugu kultur ekitaldiak, kasu, eskualde mailan antolatzen, herri dimentsioan ugari direnean. Eta daudenean elkarren alboko udalerrien arteko auzokide motako harreman on gisa aurkezten zaizkizu, baina ez gune bakar eta propioan ari direnekoa. Justu azpiegitura eta garapenaren alorrean gertatzen denaren aurkakoa. Batean Pasaia gara, edo Lezo, edo Errenteria edo Oiartzun; bestean, Oarsoaldea. Beraz, eskualdea garapenerako, herria giza harremanetarako. ESKUALDEA. Zertara dator hau guztia? Hona hemen: Eskualde izaera landu behar omen dugu hirugarren milurtekoak eboluzio hori eskatzen omen duelako. Aldizkari honek berak, eta txoko honek bereziki, logika horri erantzuten dio, urrunago joan gabe. Baina esan beharra dago, arestian aipatu bezala, badaudela eginbehar bakoitzerako gune propioak, batak bestea kendu gabe eskutik landu beharrekoak. Eta orokorretik zehatzera jota, kirru bat eginda

B

Xabier Oleaga

HILEKO ESALDIA

Ez hitz txarrik, ez ekintza onik. 04

bada ere, aipa dezadan gertutasun gizatiarra eta azpiegiturak lotzen dituen zerbait, aurreko burutaziora zuzeneko ekarpenik egingo ez badu ere. Eman dezagun gertuko bat hiltzen zaizula. Eman dezagun agnostikoa dela, ez ezelako erlijiori atxikitua. Eman dezagun gainera itzal publiko nabarmeneko pertsona dela. Non egiten diozu zor litzaiokeen neurriko hileta zeremonia soziala? Eta, batez ere, non egiten diozu zeremonia, hemengo lurrari datxekion euri ugaria bada? Duela aste gutxi gertatu zitzaigun Manu Aranburu gogoangarriaren heriotza dela eta. Baina atzerago kasu ugari izan dira, eta hurrengoetan ugariagoak izango dira. Bizitza zibilak, kasurako erlijiosoaren beste aldean, ez dauka gure artean agerpen publikoetarako aukerarik, eta daukanetan baldintza duinik gabeko agerlekuetan. Herri bakoitzak du zeremonia sozial erlijiosoetarako areto apaina. Eskualde osoan ez dago bat ere zeremonia sozial zibiletarako. GIZARTE ZIBILA. Asko hitz egiten da egunotan gai honetaz gure esparrutik kanpo ere. Katalunian bultzatutako bataio zibilak direla eta urak ondo harrotu dira. Elizaren hierarkiak ez du huts egin hitzordu honetara, ohiko dotrina immobilistarekin. Herritik gertu dauden apaizek, ordea, babestu egin dute urrats zibila. Baina hori baino haratago gizarte zibilaren gaia jarri da berriro mahai gainean, zeremonia sozialei dagokionean. Hemen ere norbaitek hartu beharko du aurrea bertako gabezia sozialki garrantzitsu horri erantzun bat emateko eta ziur naiz gure eskualdeko udalak ez direla izango. Gizarte zibil akonfesionalaren aldeko diskurtsoak egingo dizkizute udaletako agintean daudenek, baina ekimen praktiko konprometigarririk abiarazi ez, kasu honetan. Eta nor, udalak ez badira? Manurena dela eta, Udalak ez duela ohiturarik bere etxea halakoetarako uzteko, erantzun zitzaigun. Ezkontza zibiletarako bai, hiletetarako ez? Argi dago, gizartetik bertatik bultzatu beharko da lehen urratsa, honetan ere. Udalen aldetik, oraingoz: Ez hitz txarrik, ez ekintza onik.


o005_on

23/11/04

16:26

Pรกgina 1


o006_on

23/11/04

16:27

Página 1

iritziaaartikulua

Koma

Hiesa: ‘Gaitz madarikatua’?

uela aste pare bat honako datuak aurkitu nituen Berria egunkarian: Afrikan 25 milioi lagunek dute gaur egun GIB edo Giza Inmuno-Eskasiaren Birusa eta tuberkulosiaren baziloa. Tuberkulosiaren tratamendurik jaso ezean, pertsona horiek hilabete gutxi barru hiltzen omen dira. Osasunerako Mundu Erakundeko adituek diote tuberkulosiaren tratamendua jarraitzerik izanez gero, 500.000 lagun gutxiago hilko liratekeela Afrikan. Hotzikara sentitu nuen berri horretaz jabetzean. Afrikan, tratamendu egokiak jasotzeko baliabideak izango balituzte, ia milioi erdi lagunek bizirik jarraituko luke. Eta berehala pentsatu nuen: eta hemen zer? Badira gaixoak gure artean? Ezagutzen ditugu? Pertsona baten itxurak ez du inoiz adierazten kutsaturik dagoen edo ez, eta kutsaturik dagoen gehiengoak ez du inolako sintomarik kanporatzen. Eta tratamendu egokirik jasotzen dute? Gaitz horrek badu eraginik gure gizartean? Zenbateraino arduratzen gaitu? EZJAKINTASUNA. Gogoratzen naiz gaitz horren berri entzuten hasi ginenean gizartean sortu zen beldurra; gehienbat ezjakintasunak sortutako beldurra. Horren harira gogoratzen dut Durangoko eskola batean sortu zen iskanbila: Neska txiki baten gurasoei hiesa gaitza antzeman zieten eta eskolako beste gurasoek jarrera gogorra hartu zuten zuzendaritzaren aurrean: beren seme-alabak erretiratu egingo zituztela eskolatik aipatutako neska ez bazuten kanporatzen. Jendeak uste zuen nahikoa zela musu ematea edo eskua ukitzea kutsatzeko, gaitza harrapatzeko. Jaurlaritzak diru laguntza etetearekin egin zion mehatxu eskolari... Azkenean, arrazoia nagusitu zen: Neskak eskolan jarraitu zuen. Ezjakintasunaren adibide argia izan zen hura niretzat. Urteak igaro diren neurrian normalizatzen joan da hiesa gure gizartean. Orain ezagutzen ditugu kutsadurak jarraitzen dituen bideak: odol edo sexu-harreman bidezkoak. Dena dela zenbait gaixori galdetu beharko genieke ia zenbateraino sentitzen diren baztertuak. Horrela esaten zidan hie-

D

Maixux Rekalde

HILEKO ESALDIA

500.000 lagun gutxiago hilko lirateke Afrikan. 06

saren aurka lan egiten duen lagun batek: “Hasierako mesfidantzak irauten du oraindik; droga mundutik zetozela uste zutelako, edota itxurari bakarrik begiratzen ziotelako. Orain ez da hain gogorra, baina oraindik gaitza ez da behar bezala sozializatu gure gizartean”. Zenbateirano askatu da gure gizartea “gaitz madarikatuen” kontzeptutik? Txikia nintzenean harriturik utzi ninduen entzuteak seme-alaben gaitzak gurasoen gaiztakerien ondorioak zirela uste zuen jendea bai omen zela. Edozein gaixotasun jasaten duen edo jokaera desberdina azaltzen duen gizakiak baztertzen ditugunean, badirudi oraindik horrelako zerbait gertatzen dela gizartearen barruan. Azken pizarrak ote? ERAKUNDEAK. Zorionez, gizartearen gehiengoa gaixoei laguntza ematearen alde agertzen da. Badira erakunde ugari helburu hori dutenak, eta horien artean Oiartzunen 1994. urtean sortu eta bertan egoitza duen Harri Beltza erakundea. Beren helburuen artean daude “programa desberdinen bidez hiesaren transmisio eta prebentzioaren bideak zein diren informatzea eta baita seropositibo izateak suposatzen duenaz ere, errespetuzko jarrerak bideratzeko”. Ikasturteetan zehar hainbat eta hainbat ikastaro ematen dituzte eskola eta institutuetan, Gipuzkoa eta Nafarroako herri euskaldunetan, batez ere. Beste ekintza ugari ere gauzatzen dituzte Harri Beltza erakundeko kideek: GIB-hiesarekin bizi diren pertsonentzat eta haien ingurukoentzat laguntza taldeak osatzen dituzte, bizitza kalitatea hobetzeko, laguntza emozionala emateko, GIBaren froga egin nahi dutenei informazioa eta laguntza ahalbideratzeko, tratamendu egoki batek bizitzaren urteak luza ditzakela erakusteko, osasuntsu dagoen bitartean tratamenduak erantzun hobea duenetaz jabetzeko... Hala ere, kezkatzeko moduko datuak azaltzen dira gure gizartean: Kutsadura gorantza doa, seropositibo kopurua handitu egin da. Badirudi gaixotasunaren lehen olatua pasa eta prebentzio neurriak hartzeko lasaiagoak bihurtu garela. Zer egingo ote lukete Afrikan gure gizartean ditugun baliabideak izango balituzte? Badakigu haiek pobreak direla, ezin dituztela gure gizartean adina botika eskuratu. Hemen bezain lasaiak izango ote lirake? Finago jokatuko luketelakoan nago.


o007_on

24/11/04

21:33

Página 1

Lagundu OARSOALDEKO HITZA sendotzen Gero eta egunkari hobea izateko • Oarsoaldean gero eta ale gehiago zabaltzeko • Eskualdean beste proiektu batzuk sortzeko • Euskarari gero eta ekarpen handiagoa egiteko •

EMAN URTEAN 50 EUROKO LAGUNTZA Telefono zenbakia: 943 30 43 46 HITZAren harpidedunek abantailak izango dituzte: sariak, zozketak...

ON aldizkaria hemendik aurrera jasotzeko, HITZA diruz lagundu behar da.


o008_on

23/11/04

16:27

PĂĄgina 1

iritziazzenbat buru, hainbat aburu

Azken kokretaKote

Handik

Zubien ahula onostian ikusi dut M., gure herriko alderraia. Gure herriko alderraia ez da herria utzi eta munduan barrena dabilen norbait, herritarra izanik herrian bertan aterpe gabe bizi izan delako dugu alderraia M., bi mila metro bere munduaren perimetroak. Ahoz aho dabilena, asmatua den: herriko zurgin onena zenak tresneria guztia saldu eta kalean bizitzen hasi, emazteak utzi egin zuelako. Edanari eman zion. Herri txipiek behar izaten duten gauza sentimental horietarikoa gure M., drama hunkigarri bat. Antero harakinak txorizo ogitartekoa ematen zion goizero. Urteak egin zituen bertako eta arrotz elizako zimitorioan zumardiko aulkietan burdinola abandonatuan, Ongibehar Orokorrak herritik eramanda erreinsertatu edo arratxertatu edo bergizarteratu digun arte. Donostian ikusi dut M., bizarra eginik, txukun.

D

Koldo Izagirre

08

Bere gisako talde triste baten erdian, Caritasekoek emandako arropa zahar garbian sartuta terapiazko promenadan zihoala esanen nuke. Berak ere ikusi egin ninduen. Burua makurtu zuen, “Nekatua nengoen, zer nahi duk!� entzun nuen bihotzean. Herrian zelarik, norbait zen. Erredimitu egin dute M., baina menostu egin dute, bapeztu. Lapurreta egin digu Ongibehar Orokorrak, herrian zerbait dago eskas, heroirik gabe gelditu gara. Sakon sustraitua zegoen M. gure gizartean, gure udal ondasunean. Hala ere, niregatik behintzat, barkatua zagok, M. Jan ezak bero eta etzan hadi garbian, merezia daukak. Baina inoiz itzultzea pentsatzen baduk, ez hadila sobera berandutu: jendeak oroimena labur dik orain.


o009_on

24/11/04

14:10

Página 1

zenbat buru, hainbat aburuiritzia

Apunteak GORA. Zintzilik Irratiak 20 urte bete ditu aurten. Berau ospatzeko hitzaldiak, bideo emanaldiak, afariak eta jaiak antolatu zituen.

BEHERA. Errenteria-Oreretan eraikitzen ari diren biribilguneek gogaikarri bihurtu dute herria zeharkatzea.

GORA. Azaroaren 14an izan zen Behobia-Donostia lasterketa. Eskualdeko kirolari askok hartu zuen parte bertan.

Behobia-Donostia. GOIATZ LABANDIBAR

GALDERA. Azken asteetako eztabaidekin gutxituko ote dira ikastetxeetako bulling kasuak?

Zer dio?Antton Kazabon (idazlea)

Durangora pazkokoa egitera rosi, ez dut deus askorik erosiko, baina aurten ere ez dugu huts egin”. “Urtero etorri ohi naiz Durangora, baina ez dut erosteko asmorik”. “Batzuetan lanera, besteetan lagunekin egotera... Urteroko zita dugu Durangokoa, baina ez dut gauza handirik erosten. Emandako egutegiak eta horrelakoak hartu eta hortik aurrera deus gutxi”. “Liburuak eta diskoak erosteko nahiago ditut denda txikiak, erosoagoak dira”. “Aspalditik etortzen naiz Durangoko azokara lagunekin egotera eta zurrunbilo honetan sartzera, baina ez dut ia deus ere erosten. Buelta bat eman, bazkaldu eta etxera”. “Aurten ere hemen gaude, baina betiko martxan. Zerbait ikusi, jendearekin egon, nobedadeak begiratu, eta atzera etorritako bidetik bueltan. Ez da erraza izaten hainbeste jenderen artean zerbait lasai erostea”... Euskara eta kultur munduko sortzaile nahiz kontsumitzaile askoren errosarioa da goiko hori. Durangoko azokaren inguruan galdetu ondoren, eman ohi duten/dugun erantzuna. Hala ere, denok doaz/goaz zintzo arraio, hutsik egin gabe, Durangora azoka egunetan. Nola edo

E

hala, honekin edo harekin, bihar edo etzi... baina joan beharra dago. Urte guztiko gure kultur bekatuen barkamenerako penitentzia, nonbait. Gure euskararen arima zuritzeko garaia. Gure euskaldun kontzientziako tatxarik txikienak ere garbitzeko sasoia. Urtero elizara egiten den bisita bakarra: Gure urteroko pazkokoa. Urte berria indarberrituta has dezagun. Egunen batean gure Herria, Euskal Herria, normalizatua izango da. Gure hizkuntza, euskara, normalizatua. Gu geu, euskaldunak, herritar normalizatuak izango gara. Orduan, beharbada orduan, ez dugu pazkokoaren beharrik izango. Durangoko urteko elizkizun nagusitik ez dugu pasatu beharrik izango euskaldun kontzientzia kargarik ez izateko. Eta lasai asko erosiko ditugu liburuak nahiz diskoak, nahi dugun lekuan, nahi dugun garaian. Ez dugu denok egun berean azaldu beharrik izango leku berean, “gu ere hemen gaituk!” elkarri esateko, eta “oraindik bizi gaituk!” gure barrura oihukatzeko. Orduan, beharbada orduan.

hONa

B(z)alantzak asaiako arraun klubetako traineruak uretan balantzaka dabiltza dagoeneko. Hasi dira datorren denboraldia prestatzen eta pozik hasi ere. Azaroaren hamarreko H ITZA n irakurria: “Pozik gaude TKEko asanbladan hartutako erabakiekin”. Hiru argudio poza arrazoitzeko: dopinaren kontrako borroka, taldeen osaketarako arauak eta diru kontuak. Albistea osorik irakurri dudanean, balantzak, zalantza bihurtu zaizkit eta zalantzak, galdera: TKEk noren diruarekin ekin behar dio datorren denboraldiari? Diru publikoarekin orain arte bezala? Hala bada, zer esan behar dute beste kirolek? Arraunlariek zer pentsatzen ote dute?... Aztertu zituzten gaien artean dopinaz erabakitakoak eman dit atentzioa. Urtean lau analisi egingo dituzte eta uda honetan egindako frogetan oinarrituta, hematokrito tasaren muga %46an jarri dute —atletismoan eta txirrindularitzan %50ekoa

P

da—. Ezusteko odol azterketak egiteko aukera ere gogoan hartu omen zuten. Arraunlari koitaduak! Dopinaren beldurrez egotea bat da eta asmatuta dagoena asmatzea bestea. Dopinaren kontrako munduko agentziak jarritako arauak ez al dira nahikoak? Arraunketa, kirol amateurra da erabat eta arraunlaria ezinbestean mimatu beharreko lehengaia. Nago, arraunlariak gurean ez dituztela mimatzen —mimatu ezean dirua ez da ezten txarra—. Adibideak hor daude: San Pedroren garairik onenak aspaldi joan ziren, eta Illunbek eta Pasai Donibanek nahikoa egin dute aurten, onenen artean, atzean ibilita. Bitartean, Oarsoaldeko zortzi arraunlari ibili dira beste klubetan. Zergatik? Dirua al da arrazoi bakarra? Zenbat bandera bedeinkatuko ditugu? Irautea nahikoa al da? Ez gaitezen gehiegizko balantzarekin urperatu!

Juanan Legorburu

09


o010-011_on

24/11/04

17:41

Pรกgina 1

iritziassakONduz

Ehizak ez du tokirik gizartean Arantza IriarteAiako Harriko Parke Naturalaren erabiltzaileetako bat da Arantza Iriarte

EHIZA

oiartzuarra. Naturzaletzat jotzen du bere burua eta ehiztariak ez direnen eskubideetan sinesten du: Natura gozatzeko eskubide soilean.

Gizartea

Ehiztari ugari dago eskualdean. Ehiztariek diote ehiza animali kopuruaren kudeaketarako jarduera aproposa dela eta naturaren maitale direla haiek ere. Ehiztariak ez direnetako batzuk ez dute gustuko haien jarduera. Zerbaitetan ados daude denak: kudeaketa egokiagoa behar dela.

10

izaki kamuflatuak han eta hemen, ehiza-postuak, eskopetak, tiro hotsak txoko guztietatik, beruna, hildako animaliak nonahi. Udazkenean mendira joaten garenok, asteburuetan batez ere, ondo dakigu zer den hori. Ehiza garaia da, eta gure mendiak gerra-esparru batean bihurtzen dira, usoa eta ehiztariaren arteko gerra-esparru, besteen artean. Usoa, birigarroa, basurdea, usapala, oilagorra eta hegabera. Legez Oarsoaldean harrapatzen diren fauna-espezie preziatuenak. Legez kanpo harrapatutakoak askoz ere gehiago dira, espezie babestuak edo hegazti harrapariak barne. Ongi dakite hori Igeldoko Arrano-Etxean (Gipuzkoako basafauna berreskuratzeko zentroa), urtero ehundaka animalia zauritu iristen zaizkie. Hortxe dugu Biarnoan hildako Cannelleren adibidea, Pirineotako azken hartz-eme autoktonoa, eta basurde-uxaketa batetan ehiztarien eskuetan eroria. Gaur egun, ehizak jatorriz zuen zentzu guztia galdu du. Bizirauteko ehizak ez du lekurik gure gizartean. Animaliak hiltzea gustuko duten batzuen jarduera bihurtu da, besterik gabe. Ehiza, oinarrizko prozesu ekologiko gisa, batzuen bizia mantentzeko besteak hiltzeko beharra da, non ehiztaria ehizaki bilaka daitekeen, espezieen arteko oreka mantenduz. Gure inguruko ehiza motan ez da egoera hau inoiz emango, prozesu honetan bi partaideek ez baitute inoiz baldintza berdinetan jokatzen. Gizakiak bere arma sofistikatuak ditu, metro askoko distantziatik ehizakia hiltzeko ahalmena ematen dio.  EHIZAREN ERAGINAK. Gure eskualdean hainbat menditan kokatzen dira ehiza-lerroak, trepak, ehiza-postuak, edo ehiza oinez egiten da berez: Jaizkibelen, Ulian, Altamiran, Gaintxurizketan, San Markos, Txoritokietan, Aiako Harriko Parke Naturalean, eta abar. Oarsoaldeko ehiza-elkarteetan badakite ongi: Bizardia, Lartaun, San Huberto, Txepetxa, Galepertarrak,... Izan ere, Euskal Herrian, demografia altuenetarikoa duen lurralde batetan, jarduera armatu hau ia edozein bazterretan egin daiteke, horrek populazioaren bizi-kalitatean eta bere segurtasunean eragiten dituen kalte guztiekin. Horrela, ez da bateragarria ehiza-eredu hau bere ehiztarien dentsi-

G

tate ikaragarriarekin, eta Oarsoaldeko birikak diren mendietan ematen diren aisialdi-jarduerak (mendizaletasuna, perretxiko-bilketa, mendi-kirola, eta abar) eta natur kontserbazioaren beharrak. Ehizaren beste eraginak: espezie mehatxatuen egoeraren arduraren zati bat, postuen arteko distantzia legalak ez betetzea, ehiza-postu ilegal ugari, mendizaleekiko presio eta mehatxuak, isileko ehiztariak, lurraldearen gehiegizko okupazioa, ibilgailuen sarrera eremu babestu eta debekatuetan, lurjabeekiko mespretsua, eta abar.  KUDEAKETA. Azkenaldian askotan entzun dugu ehiztaria bere burua naturaren kudeatzaile izendatzen, ustez espezieen populazioa mantentzen eta orekatzen dutelako. Eta zinez basapiztien populazioa kontrolatu behar bada, zergatik ez dira, adibidez, hirietan usoekin egiten den bezala, Herri-Administrazioak arduratzen, gai hauetan adituak diren taldeak kontratatuz? Baina ehizaren inpaktuak oso zabalak dira. Ibilgailuekin ehiza posturaino joateak pista anitz irekitzea suposatzen du, inguruak jasaten duen eraldaketa ondorio delarik. Ehiza egun baten bukaeran, mendia kartutxoz eta berunezko perdigoiez beterik geratzen dira, eta honek kutsadura arriskutsua dakar. Urtero 3.000 tona berun jaurtitzen dira estatu espainiarreko mendietan, eta 100 urtetik 300 urtetara iraun dezake inguruan. Metal astun honek lurpeko urak kutsatzen ditu, eta kate trofikoan zehar gure jakietara iritsi eta gure hezurretan pilatzen da, gibel, giltzurrun eta neuronen gaixotasunak eraginez. 30.000-50.000 hegazti hiltzen dira urtero berunaren ondorioengatik. Gipuzkoako 20.000 ehiztariek presio handia eragiten dute gure lurraldean, eta ez dago hauek kontrolatzeko borontate politikorik, beste arrazoien artean, diru kopuru handia mugitzen dutelako. Armek, munizioak, txakurrek, ehiza arropak, es-

EHIZTARIAK

Ez dut uste ehiztariak natura miresteko gai direnik, ez baitira beste izakien eta gizakien eskubideak errespetatzeko gai


o010-011_on

24/11/04

17:41

PĂĄgina 2

sakONduziritzia

Ehiztaria eta naturzalea parruen alokairuek eta baimenek urtero 2.500 milioi euro mugitzen ditu estatu espainiarrean. Horregatik, ehiztariek erahiltzeko duten “eskubidea�, besteok animali biziez eta mendian egun lasai batez gozatzeko dugun eskubidearen gainetik jartzen da beti. Natura maitatzea ez da naturaren sorkuntza harrigarrienarekin, biziarekin, bukatzea; natura maitatzea bizia miretsi eta errespetatzea da. Ez dut uste ehiztariak natura miresteko gai direnik, ez baitira beste izakien eta gizakien eskubideak errespetatzeko gai. ERAGINA GUTXITZEA. Ehizaren jarduera intentsibo honek populazioan eta basafaunan dituen eraginak gutxitzeko bidean, bost neurri proposatzen ditu Foru Aldundiko Basafaunaren arduradunak: 1. Ehiza-postuen erdia ezabatzea: Oarsoaldeko mendi-lepo desberdinetan hegazti migratzaileak hiltzeko baimenduta daudenen artean. 2. Bost Seguritasun-Eremu sortzea: Populazioaren seguritasunerako bi, eta basafaunaren babeserako hiru: lehenik, Ulian eta Jaizkibeleko hainbat magaletan; bigarrenik, Aiako Harriko Parke Naturaleko Urumeaibarreko isurialdean, Gaintxurizketan eta Pikoketan 3. Basozaintzaren sarea handitzea: Jarduera armatu honetan kontrol askoz sakonagoa behar da ehiza-garaian Foru Aldundiaren aldetik. 4. Ehiza-baimenak mugatzea eta ehiztari kopurua gutxitzea: lurraldearen ahalmen ekologikoaren arabera, ezinezkoa delako ehiztari eta arma-kopuru hauek mantentzea (20.000 Gipuzkoan). 5. Berunezko perdigoiak merkatutik kentzea: eta beste metal batez ordezkatu,

honek eragiten duen kut s a d u r a saihesteko. Badira Holandan eta Danimark an erabiltzen diren beste material batzuk: altzairua, tungsteno-plastikoa, eta abar.

Xabier DorronsoroNaturazaletzat dauka bere burua Xabier Dorronsorok, eta ehiztaria ere bada. Bere ustez, mendia kutsatzen duten ehiztariak gutxiengo bat dira. Ehiza naturaren erregulaziorako tresna izan litekeela uste du lezoarrak.

dazken bete-betean gauden honetan, gizon eta emakumeek une bereziak bizi ditugu. Izan ere, ehiztari sentitzen garenontzat udazkena urt aro amestua da. Batzuk amaigabeko uso bandadekin, besteak egundoko basurdeekin eta beste batzuk oilagorrekin egiten dugu amets. Ametsa, zirrara, ilusioa... Udazkenero naturak eskaintzen digun ikuskizunaz gozatzeko ilusioa da, egun hauek ohi baino intentsitate handiagoz bizitzera bultzatzen gaituena. Ez nuke aipatu gabe utzi nahi ehiza munduan badela mendia zikintzen duenik (jaso dezatela nire gaitzespena; beraiek dira benetako ehiztarien izena zikintzen dutenak). Gutxiengo honen ekintzek ez dute gure jardunarekin zerikusirik. Zerriak eta gaizkileak, bizitzako beste edozein alorretan bezelatsu, badaude ehizan ere. Administrazioak ahalegin handiagoa egin beharko luke jendilaje hau zigortzeko.  BERRIZTAGARRIA. Aipatu nahi nuke ehiza baliabide natural berriztagarria dela. Kudeaketa egokia eginez gero (et a

U

egiten ari da nahiz et a hobetu behar izan) ez da inondik ere espezieen bizi iraupenarentzat arazo.

Batetik, ehiza erregulazio naturalerako onuragarria da: Ehizaren eraginez hiltzen diren animaliak ahulenak dira. Modu honetan geratzen diren animalien ondorengoen osasun genetiko eta biologikoa ziurtatuta geratzen da (diodan hau nabarmenagoa da ehiza larrian). Gainera, harrapari oportunisten (azeri, bele, mika,...) kopurua kudeatzeko tresna baliogarria da. Horrela, abereei eta animaliei kalte egiten dieten espezie kopurua maila egokian mantentzen da. Bestetik, kontraesana dirudien arren, ongi eginiko ehizak bizitza sortzen du. Adibidez, untxi eta erbien kopurua handitzeko ehiztarek jartzen dituzten jantokiak dozena bat espezie ez ehizagarrik erabiltzen dituzte. Eta janaria eskura izanik umaldi ugariagoak izaten dituzte. Animali gehiago izanik harrapari espezialistek (belatzak, gabiraiak, aztoreak, ...) etorkizuna ziurtatuta dute. Ez dut bailarako ehizaren egoera aztertuko. Hobera doa orokorrean, bai ehiza egiteko moduari dagokionez, eta baita animali kopuruari dagokionez ere. Uso kopurua, adibidez, hazten ari da urtez urte; gestio onaren adierazgarri. NATURA. Amaitzeko, gizartearen garapenak naturaren oreka apurtu duela aipatu behar. Naturaren arazoak ez datoz ehizatik soilik. Natura birrantolaltu eta kudeatu behar dugu ondorengoek hondare honetaz goza dezaten. Guztiok (ehiztari, ez ehiztari eta administrazioak) parte hartu behar dugu kudeaketa honetan; ehiza beharrezkoa da kudeaketa tresna modura. Gaur egun ehiztariak natura zaindu behar duenaren kontzientzia hartu du eta badaki ezin duela iraganeko gehiegikeriarik egin; funtsean, ehiztaria bera ere naturzalea delako. Eta oraindik zalantzak dituenari nirekin ehizara etortzeko gonbita luzatzen diot. Akaso zer pentsatua emango dio. 11


o012-013_on

24/11/04

14:12

Pรกgina 1

nagusiakklik

Eguneroko

OGIA Oilarrek makarrak kendu aurretik hasten dira lanean okinak, gainontzekoek goizero mahai gainean ogi egin berria izan dezagun Inaki Erkizia Datuak. 1963-02-17. Errenteria-

Orereta. Ibilbidea Bartzelonan

erreportaje eta sormen argazkigintza ikasi zuen. Kapitaneneako estudioan egiten du lan.



ESKULANA ETA TEKNOLOGIA. Goizaldean ekiten diote lanari okinek, 1:00etatik 3:00etara. Irina, ura, gatza eta legamia botatzen dituzte makinatara, eta makinak ematen dio lehen astindua ogi bilakatuko den oreari.

12


o012-013_on

24/11/04

14:12

Pรกgina 2

kliknagusia

 OREA. Teknologia berriek okinen lana makina bat erraztu badute ere, oraindik beharrezkoa da orea eskuz lantzea. Mimoz zaintzen dute: artistek buztina nola, halaxe ematen diote forma gerora ogi izango denari. Irinez betetako eskuekin lantzen dute irina, goxo. Beharrezkoa du mugimendu hau ogiak, gerora zapore guztia hartzea nahi bada.

13


o014-015_on

23/11/04

18:21

Pรกgina 1

nagusiakklik

KOKATU.



Banan bana kokatzen dituzte landutako oreak labean sartuko duten erretiluan. Azpiko aldean hexagono formako arraildurak ditu. Ogia azpikoz gora jarriz gero suma litezke forma hauek.

IREKIDURAK. Labean sartu aurretik ebakiak egiten dizkiote gainaldean. Beroa hobeto sar dadin egiten da hori, eta gerora hain ohiko bihurtu den ogi gaineko irudia sortzeko balioko du orean egindako irekidura horrek.

 14


o014-015_on

23/11/04

18:21

Pรกgina 2

kliknagusia



BERO. Labetik atera, eta prest daude ogiak saltzeko. Ogi bakoitza bere modukoekin ordenatzen da eta gero bakoitzak bide ezberdina hartuko du. Batzuk dendan salduko dituzte, besteak etxez etxe edo tabernaz taberna banatuko dituzte egunak aurrera egin ahala.

DENDA. Bi ikastetxeren artean dago Garmendia okindegia. Horregatik, jende askok haurrak eramateko ordua baliatzen du erosteko. Ogia eta egunkaria eskuan, egun berri bati ekiten diote.



15


o016-019_on

24/11/04

14:09

PĂĄgina 1

PATXI GALLEGOkomikilaria

“

Errealitatea baino iturri aberatsagorik ez dago� Testua: Jon MartinArgazkiak: Lander Garro eta Iùaki Berrio

abinaitor super-heroi euskaldunaren balentriak kontatzen ditu Patxi Gallegok komiki liburu mardulean. Komikigintza eta irakasle lana partekatzen dituen errenteriarrarekin bildu da ON.

X

Ikasle garaitan, klaseak marrazten pasatzen zituenetakoa izango zinen, ezta?

Datua

31 URTE. 1973ko apirilaren 10ean jaio zen Patxi Gallego Palacios. Errenteriarra da sortzez, baina azken urtetan Bilbon izan da bizitzen lana dela eta. Irakasle gisa aritzen da han eta hemen, baina azken urtean Errenteriara itzuli da kaleratu berri duen liburua prestatzeko . Besteak beste, Lau Haizetarako komikilaria izan zen aurretik. 16

Bai. Uste baino joko gehiago eman zidan marrazteak. Haur nintzela ez nintzen konturatu, baina orain ohartzen naiz garai hart an ez nuelan nire estatusagatik borrokatu beharrik izan. Tribuko aztia nintzen, marrazten nuelako. Irakasleek ere onartzen zidaten mahaia marrazkiz beterik izatea. Etxean ere marrazten zenuen?

Bai. Txikitatik izan dut mahai handi bat eta hori eskertu behar diet gurasoei. Nire territorioa zen hura. Haur nintzela etxean ez nintzen aspertzen. Marrazteko aprobetxatzen nuen denbora. Orain faltan sumatzen dut aspertzeko denbora. Marrazteko abilidadeak eramango zintuen Arte Ederrak ikastera, ezta?

Bai. Garrantzitsuena norberak norbere zaletasunak bultzatzea da, baina aitortu behar dut inork ez zidala Arte Ederrak ikasteko trabarik jarri. Hala ere, jendeak uste duenaren kontra, Arte Ederretan ez dizute marrazten erakusten, eta komikiak gutxiago. Jakina Arte Ederretan ikasi dudanak balio izan didala komikiak egiteko, baina izan ditudan eragin guztien arteko bat besterik ez zen izan karrera. Arte Ederretan nire kezka beretsuak zituzten pertsonak ezagutu nituen, eta akaso bestela irakurriko ez nituzkeen liburuak eta ikusiko ez nituzkeen filmak ikusi. Unibertsitateko egoera hori da: gehiago ikasten duzu dauzkazun harremanei esker irakasten dizutenari esker baino. Ondo marrazteko akademiatara joan beharra dago?

Ez dut uste. Nik kopiatuta ikasi nuen marrazten. Mortadelo eta Filemon edo Super Lopezen kopiak egiten nituen. Marrazkilari autodidakten kontuan ez dut asko sinesten, baina akademiatan erakusten dituzten proportzioak eta legeak ere ez dira egokiak komikilarientzat. Neroni ere ibili nintzen Foru Plazan zegoen akademia batean haur nintzela eta han ikasiak lagundu dit, baina beste k anon batzuk aplik atu behar zaizkio ikasitakoari. Proportzioak moldatu egin behar dira. Komikilariak martetarrak ga-


o016-019_on

24/11/04

14:09

PĂĄgina 2

komikianagusia rela dirudi, baina marrazkilariak gara, errealitatea beste era batera begiratzen ikasi dugunak. Zer da garrantzitsuagoa, abilidadea edo praktika?

Praktika asko behar da. Hasieran, denek bezala, nik ere ez nekien marrazten. Hala ere, uste dut berezko gaitasunetik ere baduela zerbait. Bietatik behar da, baina bada gauza bat beharrezkoagoa: behatzeko ahalmena. Kopiatzen ikastea denen eskutan dago, baina ikusitako zerbait marraztea ez. Esaten da haurrek hazi ahala galtzen duten esentzia bat badela. Sortzaileek esentzia hori mantendu egiten dute, ezta?

Nire ustez denak gaude haurtzarora itzultzen etengabe. Denek dugu haur txiki bat barruan. Haurrek duten kuriositatea eta fantasia ez genituzke galdu behar. Hori bai, dosifikatzen ikasi behar da. Komikiak artelanak al dira?

Ez dakit. Iban Zalduak literatur kritikatan komikien kritikak sartu ohi ditu. Horrela frogatu nahi du komikigintza literatura dela. Argi dago komikiek literaturarekin harremana badutela, baina nire ustez harreman handiagoa du zinearekin literaturarekin baino. Beste hizkuntza bat da. Koldo Almandozek behin idatzi zuen komikia pobreen zinema dela, eta guztiz ados nago. Paper zati batekin ia filme bat egin liteke. Musika bakarrik falta zaio. Sinesten duzu inspirazioan?

Gehiago sinesten dut lanean. Batzuetan ezin zara inspirazioaren zain egon. Gainera, inspirazioa iristeko ere eraginak izan behar dira. Zure jarduna lanean oinarritzen da, beraz.

Bai. Egunero tira bat egiteko gai diren komikilariak miresten ditut. Bertsolarien atzeko dohaia daukate. Niri asko kostatzen zait komiki bat egitea. Lehenengo ideia bat erabiltzen dut buruan bueltaka, eta gero hura orrialdetan eta binetatan banatzen dut. Lehenengo zirriborroak egiten ditut ar-

katzez eta eta gero ipintzen diet tinta. Perfekzionista samarra zara...

Bai. Marrazkiak garbitzen igarotzen dut denbora gehien. Gehiegizko detaileek komunikazioa trabatu dezakete. Ez zara birtuosismoaren zale?

Birtuosismoa, horixe da: birtuosismoa. Ez du emaitzarik. Batzuek komiki minimalistak egiten dituzte eta oso emaitza onak lortzen dituzte. Ni nahiko perfekzionista naiz, kostrunbristagoa. Erabiltzen dudan umorea ez da hain absurdua. Agian nire mugetako bat hori da: hain sinple ez marraztea, baina nahi ere ez dut nahi. Marrazkiak landuz asko gozatzen dut. Espresioekin jolastea gustatzen zait. Begiradekin asmatzea. Borragoma asko erabiltzen duzu?

Batzuetan bai. Guztiz trabatzen zaren uneak izaten dira batzuetan eta marrazkia ez da ateratzen. Horrelakoetan lana utzi eta beranduago ekitea da onena. Zerbait marraztu eta denbora pasa ostean gauzak ezberdin ikusten dira. Perspektibak asko aldatzen ditu gauzak. Distantzia eta denborak mirariak egiten ditu. Zer sentitzen duzu marrazten ari zarenean?

Denbora azkar pasatzen da marrazten ari naizenean. Guztiz murgiltzen naiz istorioan. Pelikula batean bezala sentitzen naiz. Motel samarra naiz marrazten. Luma muturraz marrazten jarraitzen dut, errotuladorez akaso azkarrago amaituko nukeen, baina... Orrialde zuriak beldurrik ematen dizu?

Orrialde zuri bat hasiera da. Niretzat buru barruan dago orrialde zuria. Garrantzitsuena papera zikintzea da. Marrazten hasten bazara, sortzen zaizu zerbait. Xabinaitorren balentriak kontatzen dituen komiki liburua argitaratu duzu duela gutxi. Norentzat?

Helduentzat. Gazteek irakurtzen badute, gustatuko zaie; baina 30 urtetik gorakoek ulertuko dute  17


o016-019_on

24/11/04

14:09

Página 3

Unibertsitatean gehiago ikasten duzu dituzun harremanei esker irakasten dizutenari esker baino”  ongien. Ez da ohiko produktua.

Orain arte ez zegoen helduentzat euskarazko komiki liburu mardulik. Zertan oinarritu zara komikia sortzeko?

Liburuko gauza gehienak errealitatetik atera ditut. Ikusi eta puztu, karikaturizatu, egin ditut. Errealitatea baino iturri aberatsagorik ez dago. Pertsonaia gehienek ezagutzen ditudan pertsonen ezaugarriak dituzte, baita nire ezaugarriak ere. Eta nola hartuko dute ingurukoek beraien burua liburuan islatuta ikustea?

Hori da ikusteko dagoena. Agian batzuei ez die grazia handirik egingo, baina niri bost axola; ez dut lagunak egiteko idazten. Nola sortu zen Xabinaitorren balentriak kontatzeko ideia?

Betidanik egin nahi izan dut komiki luze bat. Lehen zirriborroak duela bost urteko agendan dauzkat. Hasieran, EAJko eta HBko bikote baten istorioa kontatu nahi nuen. Gero, Aznarren garai beltzetan, pentsatu nuen egora horretatik ateratzeko super-heroi baten laguntza beharko genuela.



AUTOKRITIKA. Begirada zorrotza du Gallegok. Errealitatean oinarrituta marrazten du eta guztiok gara errealitatea. Askok akaso ez du gustuko izango marrazkien kritikarako gaia, baina ez zaio askorik axola hori berari: “Ez dut lagunak egiteko idazten”, dio. Norbere buruaz barre egitea garrantzitsua dela uste du. Ikusi besterik ez dago bere buruaz egin duen erretratua... 18

Denak ari gara etengabe haurtzarora itzultzen. Haurren kuriositatea ez genuke inoiz galdu behar”

Berez, super-heroiak ez zaizkit gehiegi interesatzen. Horregatik sortu nuen heroi baten parodia. Barre egin nahi nuen, berez nahikoa sufritzen dugu eta. Euskalduntasunaren parodiatzat definitu liteke zure lana?

Bai, abertzaletasunaren eta euskalduntasunaren parodia da. Gure buruaz barre egitea ona da. Funtsean istorio lizun bat kontatu dut. Hori zen nire hasierako asmoa, baina onartu behar dut azkenean autokritiko samarra irten zaidala. Egurra denei ematen diezu liburuan.

Ni euskalduna naiz, eta ez dizkiot harriak bota nahi gure teilatuari.

Guraso askok ikastetxeengan delegatu dute beren seme-alaben hezkuntza”

Ez dakit ironia oso landuta dagoen Euskal Herrian. Hala ere, Vaya semanita gustatzen zaio jendeari, eta zer da hori gure buruari barre egitea ez bada? Gogoa eta beharra neukan gauza batzuk esateko eta ez dut nire burua zentsuratu. Beno, gutxi. Zerk ematen du joko gehiago, sexuak edo politikak?

Sexuak bakarrik ez du jokorik ematen. Politikak bai, denak gaudelako politizatuak herri honetan. Hala ere, liburuan ez dago inongo analisi politiko seriorik. Kulturak ere badu lekua. Musikariak, eskulturgileak... Oteiza behin baino gehiagotan aipa-

tzen duzu...

Arte Ederrak egin nituen, eta banekien zein zen Oteiza, baina eznuen sekula bere lanik irakurri. Hil zenean hasi nintzen bere liburua irakurtzen eta ohartu nintzen Oteiza edozelako sortzaile batentzat akuilu dela. Oteizaren edozein elkarrizketa entzutea plazer hutsa da, beti uzten zaitu zer esan ez dakizula. Liburua lan-ordu ugariren emaitza da, ezta?

Bai. Lana utzi, eta buru-belarri horretan jardun behar izan nuen. Zortzi-hamar orduz jarduten nuen egunero. Mariano Ferrerrekin esnatzen nintzen, lanean hasi eta bazkaltzeko gelditzen nintzen. 17:00etatik 20:00ak aldera arte jarduten nuen gero. Zerbikalak minduta izan nituen urte guztian zehar. Jende gutxi dago halako produktua egiteko prest. Inork ez dizkit lanean pas a ditudan ordu guztiak ordainduko. Lan nekagarria da orduan, fisikoki ere.

Etxean leku egokia dauk at marrazteko: mahai handi bat, baina ez da mahai

profesionala. Urtebetez jardun duzu komikia egiten, baina lehen irakasle gisa jarduten zenuen. Zer moduz moldatzen zinen?

Irakaskuntzaz kokoteraino nago, baina jan egin behar da.


o016-019_on

24/11/04

14:09

Pรกgina 4

komikianagusia Kokoteraino?

DBHko ikasleei ez diet neurria hartzen. Barre egiten digute irakasleei eta nahi duten guztia egiten dute. Lanerako gogorik ez dute, eta ezta errespeturik ere. Gainera, ikaragarri matxistak dira, eta geroz eta estereotipatuagoak daude. Kezkatuta nago. Balore nagusiena dirua da haientzat. Exijentzia maila asko jaitsi da. Ez dakit enpresatan eta unibertsitatean nola moldatuko diren... Ikastetxe guztietan hori?

Ez. Zenbait ikastolatan ez dut halakorik topatu. Gauzak bestelakoak al ziren zu ikasle zinenean?

Bai. Guraso askok ikastetxeengan delegatu dute beren semealaben hezkuntza. Eskolaren zeregina ezagutza maila bat ematea da, baina guraso eta psikologo lana egin behar izaten dugu maiz. Ni ikasle nintzenean gurasoetako bat beti zegoen etxean; gaur egun ia guraso guztiek egiten dute lan. Denbora libre gutxi dute seme-alabentzat. Ikasle askok maitasun falta ikaragarria du. Ikasle problematiko baten atzean ia beti etxeko arazoak izaten dira. Irakasle nabilenetik familiaren defendatzaile sutsu bihur-

tu naiz. Hala ere, ez dut uste ikasleak lehen baino gaiztoagoak direnik; pasiboagoak bai, agian. Nire ikasle garaitan irakasleak zartako bat jotzen bazigun, etxean beste zaplasteko bat jasotzen genuen. Orain joz gero...

Agian gurasoak etorri, eta jo egingo zaituzte! Haurrei zaplazteko bat garaiz ematearen aldekoa naiz ni. Haurrak traumatizatzeko beldurra dago orain, baina zartako bat garaiz jasotzen ez badute beranduegi izan liteke. Bestalde, lehen 14 urtetan ikasketak utzi zitzaketen hala nahi zuten ikasleek, orain 16 arte egon behar dute derrigor. Gutxi batzuk klase osoaren erritmoa moteltzen dute. 

19


o020-021_on

24/11/04

15:16

Página 1

pilota nagusiap

PILOTAREN unibertsitatea

Oiartzuarrek berebiziko zaletasuna izan dute betidanik pilotarako. Ahaztutako modalitate bat, errebotea, berreskuratu nahian dabiltza Testuak: Eihartze AramendiaArgazkiak: Hitza eta Jon Martin

20

iartzun eta pilota. Batak ezin bizi bestea gabe. Hamark ada askot an zehar elkarri eskutik helduta ibili da bikote banaezin hau, oraindik orain ere halaxe dabiltza, batera eta bestera. Oiartzuarrek beti izan dute pilotarako afizio handia, eskupilota dela, pala dela... Eta errebotea? Oroimenean ahazturik dagoen pilota modalitate euskaldunena da, eta plazara atera dadin ahaleginetan dabil talde eragilea. Anton Mendizabal talde eragileko bozeramailearekin bildu da ON. Oiartzunek eta Beheko Plazak, berebiziko garrantzia izan dute pilotaren historian. Are gehiago, Beheko Plaza oso plaza ona izan zen, baita sona handikoa ere. Bertan, orduko pilotari trebeenak aritu ziren pilotaz gozatzen, Indart, Urtxale, Zarpa eta Perkain, besteak beste. Egun errebotea ahaztua egonagatik XX. mende hasieran Oiartzunen hiru talde osatzeko adina pertsona zeuden, 24 pilotari, hain zuzen. Dena den, Espainiako gerra zibilak errebotea erabat ezabatu zuen herritik eta zaleetatik, oroimenetik ezabatzeraino. PILOTA SOROA. Pilota modalitate honek bote luzea eta laxoa ditu aitzindari, bi hauen garapena litzateke. Garai batean, bote luzea mendian jokatzen zen, ahalik eta eremu lauenetan. “Pilota soroa deitzen zitzaien lehen, artzainak egoten ziren lekuetan jokatzen baitzen”, dio Anton Mendizabalek. Garaiak aurrera, mendian jokatzetik herrian jokatzera iritsi zen, bote luzetik errebote izatera pasa zen. Horrela, Oiartzunen Kontzejupe aurrean hasi ziren jokatzen, Goiko Plazan. Lekua motz geratzen zela-eta plaza berria eraiki zuten, Beheko Plaza: “Errebotea oso ikusgarria den jokoa da, eta parte-hartzailea, bai jokalarien aldetik bai ikusleen aldetik ere”. Garatzen eta garatzen joan den jokamoldea da, hasiera batean eskuz aritzen ziren jokalariak

O


o020-021_on

24/11/04

15:15

Página 2

pilota nagusiap (bote luzean), ondoren tresna bat gehitu zitzaion: larruzko eskularrua, laxoa. Eta azkenik, errebotean saskia gehitu zitzaion; modalitate honetan eskua, larruzko eskularrua eta saskia erabiltzen dira aurreko guztiak bilduz. Zalet asuna berpizteko et a errebote-gosea eragiteko ahaleginetan dabil Oiartzungo talde eragilea. “Jokoa, giroa eta plaza bera ere berreskuratu nahi ditugu, hala eta guztiz ere ez da kontu erraza; izan ere, hutsetik hasi gara, dena berreraiki behar dugu eta ikaragarrizko ahalegina dakar horrek. Dena den, animoso gaude eta lortuko dugulakoan nago”, baieztatzen du talde eragileko bozeramaileak. BERRESKURATZEA. Taldea Oiarpe Kirol Elkartearen barnean sartuko da. Oiartzunen grina sortzeko talde eragile bat beharrezkotzat jotzen dute bultzatzaileek: “Talde eragilea oiartzuar gutxik osatuko dute, ia inor ez baita gogoratzen erreboteaz; aurrerago, kirol taldea sortu nahi dugu, hainbat oiartzuarrek eta kanpoko zenbait jokalarik osatua, txapelketetan parte hartzeko”, adierazi du Mendizabalek.  E NTR E NATZAI LEA. Kirol guztietan bezala entrenatzailearen papera berebizikoa da, baita proiektu honetan ere. “Erreboteko entrenatzaileak lan desberdinak burutuko lituzke. Alde batetik, kiroletako irakasleak koordinatuko ditu, klaseak nola eman, zer irakatsi… Bestetik, as-

tean behin eskola orduetatik kanpo gaztetxoei eskolak emango dizkie”, argitu du Mendizabalek. Entrenatzaileak bi eginkizun nagusi izango lituzke: bata, “Joko Garbi” jok amoldearen eskola sortzea, ikastola eta eskoletako

nesk a-mutilekin. Jokamolde honek ematen du saskiaren erabilpenaren funtsa. Bestea, Oiartzungo errebote talde nagusia prestatu eta zuzentzea izango litzateke, lehenbailehen lehiatzen hasteko. Mendizabalek dio entrenatzailea iparraldekoa izango dela ziurrenik: “Errebotean maisu dira, eta bera pilotaria bada are eta hobe, horrek taldea indartuko bailuke”.  HELBURUAK. Gazteen taldea osatu bitartean, Oiartzungo errebote talde nagusiak Gipuzkoako txapelketan eta E. Abril txapelketan jokatuko luke. Hasieran garrantzitsuena parte hartzea izango da, beste euskaldunekin lehiatzea, nahiz eta agian segituan kanporatuak izan. Oiartzunen Kontzejupea dago bote luzean aritzeko eta Beheko Plaza errebotean jarduteko, Madalensoro pilotaleku profesionala eta Haurtzaro ikastolako frontoia ere badaude. “Eremu txiki zein aberatsa lortuko genuke horrela; nekez topatuko genuke horrelakorik Euskal Herri osoan. Horrez guztiaz aparte, ikuskizun antzerako bat egin nahiko genuke, errebote partiduekin; giro aparta sortu, eta bide batez, gure kultura berreskuratu eta eraberritu”, dio itxaropentsu Antonek.

21


o022-026_on

24/11/04

22:18

Pรกgina 1

nagusiaiitsasoa

IZAR BAT kostaldean

Itsasontzien lagun leiala, eta lehorrekoen bisitaleku ederra da Platako itsasargia. ONek farozainen zeregina argitu nahi izan du Testuak: Jon MartinArgazkiak: Jon Martin

Neurtitza Zu, egia bakartia, pasio gardena, betiko nire bakardadea, besarkada erraldoia zara; eguzkia, itsasoa, iluntasuna, estepa, gizona, bere desioa, jendetza urduria. Zer dira, zu baizik? Zugatik, bakardade, bilatu nituen behin zugan, nire bakardade, maite ditut orain. (Luis Cernuda, Farozainaren bakarrizketa)


o022-026_on

24/11/04

22:18

PĂĄgina 2

nagusiaiitsasoa

fiziorik bakartienetako bat da farozainena. ONek Plata itsasargiko farozainarekin hitz egin du bere lanari buruzko xehetasunak jakiteko. Bakartia ez ezik lotsatia izaki, ez du bere buruaz hitz egin nahi.

O

Itsasoaren koloreko begiak zituen farozainak; ilea zuria, bere buruaz beste egiten duten olatuen aparra bezala. Edo agian ez, baina hala iruditu zaigu. Ez dago argi Plata izena nondik datorren. Bertako farozainak ere zalantza egiten du. Bere ustez, zilar s alment atik

dator izen hori. Oiartzungo meategietatik ateratzen zuten zilarra Pasaiako portutik igarotzen zen, eta gaztelerazko plata hitzetik etor daiteke. Beste batzuk diote, gaskoieraz plata hitzak laua esan nahi duela. Litekeena da hau ere, izan ere, itsasargia kokatua dagoeneko itsaslabarra guztiz laua da, Jaizkibelgo zenbait zati bezala. Urpetik irtendako geruzak dira. Itsasotik begi-

ratuta guztiz laua ikusten da itsaslabarra. Marinelek Platako frontoia deitzen diote pareta horri. Farozain lana paregabea da bakardadearen maitaleentzat. Kaioen garrasiak dira bakarrik ez daudela ohartarazten dituzten seinale bakarra. Farozainek ez dute minuturik minutu argiaren zaintzan egon beharrik, baina egunero zaindu behar dute; eta bertan bizi. Bizitza lasaia da, baina hotzak eta hezetasunak ez dute barkatzen. Gizonezkoak dira farozain gehienak, eta gazteenak 30 urte ditu. AZKEN FAROZAINAK. Gaur egungo itsasargietan dauden farozainak azkenak dira. Lehen oposizio bidez iristen ziren langileak itsasargietara, eta aspaldian ez da oposiziorik izan. Orain daudenak jubilatzen direnean farozainak existitzeari utziko diote. Hortik aurrera, faroek guztiz automatikoak izan beharko dute. Beste lurralde batzuetan, AEBetan kasu, ikaragarrizko arazoak dituzte. Urteak dira farozainik ez dagoela, eta itsasargiak, zaharraren zaharrez, erori egiten dira. Elkarte zibilak sortu dituzte, faroak maite dituzten pertsonenak, eta beraien laguntzarekin berritzen dituzte faroak. Farozainak kexu dira itsasargien kudeaketa ere enpresa ikuspeg i a -


o022-026_on

24/11/04

22:18

PĂĄgina 3

nagusiaiitsasoa

 ren arabera aldatu delako. Ahalik

eta gastu gutxienarekin ahalik eta etekin gehien ateratzearen filosofiak akabatuko ditu farozainak. Itsasargia ez da argi bat bakarrik; etxe bat da, eremu bat. Inor bertan bizi bada, mantenduko du, ez da jendea sartuko eta ez dute ezer lapurtuko; baina zer gertatuko da farozainik gabeko itsasargiak daudenean?  E LKAR LANA. Gipuzkoako itsasargi bakoitzean farozain bana dago. Lehen bakoitza bere arazoekin isolatuta bizi zen, baina orain elkarlanean jarduten dute. Arazoren bat badago, telefono mugikorra hartu, elkarri deitu, eta berehala mugitzen dira behar haina farozain. Duela lau urte, adibidez, Gipuzkoako itsasargi guztiak margotu zituzten. Hainbeste farozain dituen penintsulako probintzia bakarra da Gipuzkoa. Gainontzeko lurraldeetan farozain bakoitzak itsasargi ugari ditu bere kargu. Bizkaian bi farozainek kosta guztiko faroak mantentzen dituzte. Farozainen zeregin nagusia mantenua da. Gauzak hondatu ahala konpontzen dituzte, berehala. Hondatu ez daitezen mante-

24

nu lana egiten dute. Horretarako, besteak beste, elektronika menderatu behar dute. LANA. Farozainena lan guztiz bokaziozkoa da. Gaur egungo farozainak Lan Publikoko Ministerioko funtzionarioak ziren lehen, baina funtzionario izateari utzi behar izan zioten farozain izateko. Badaude belaunaldiz belaunaldi farozain direnak ere. Getariako farozainaren aita ere farozaina zen. Its as argiko argia itzaltzen bada, berehala aldatzen dute, eta berdin egiten dute balizetako argiekin ere. Buiak aldatzea zailagoa izaten da. Kostaldetik milia batera dagoen buia konpontzeko derrigorrezkoa da its asoa bare egotea. Bestela, ezin izaten dute barkutik buiara pasa, bertan eutsi, eta lan egin. Batzuetan, hamar egun igaro izan dira konponketa egin aurretik. Jende askok pa-

seatzen du itsasargiaren inguruan, paregabeko parajeak baitira hangoak. Hasieran bisita ugari jasotzen zituzten, baina azkenerako nekagarria bihurtu zen. Noizean behin ikastetxeetako haurrak etortzen zaikie bisitan. Gustura hartzen ditu farozainak haurrak berean. Bisita guztiak ez dira hain desiragarriak, ordea. Itsasargia altu dago eta tximistak erakartzen ditu. Horregatik, tximistorratzak daude inguruetan. Bertara erortzen da tximisten %80, baina %20 inguruan erortzen dira eta batzuetan kalteak eragiten dituzte.

Datu teknikoak Platako itsasargia ez da birak ematen dituenetakoa. Distirak egiten ditu. Argia egiten du hiru segunduz, eta segundu batez itzali egiten da. 13 miliatara ikus liteke itsasoan. 150 urte inguru, nahiko berria da, beraz. Portuko trafikoa handitzen hasi zenean ohartu ziren itsasargi berri baten beharra zegoela.


o022-026_on

24/11/04

22:18

Página 4

nagusiaiitsasoa

Gaur eguneko itsasontziek GPS sistema erabiltzen dute. Horri esker momenturo jakin dezakete non dauden akats tarte oso txikiarekin. Lan hori itsasargiei zegokien garai batean. Ez da egiten duten lan bakarra, ordea. Posizioa emateaz gain, maniobrak egiten laguntzea ere faroaren zereginetako bat da. Batzuetan portura sartu nahian dabiltzan barkuek lema-kolpe bat eman behar izaten dute, eta halakoetan eskertzen dute itsasargiaren erreferentzia. GPSa oso erabilgarria da itsasontzientzat, baina ontzi txikiek ez daramate halako ekipamendurik, eta bistaz kontrolatu behar dute posizioa. Ez da itsasargien lana aldatu duen berrikuntza bakarra izan. Garai bateko faroetako argiak oliba oliozkoak ziren, edo petroliozkoak. Farozainek metxa igotzen ibili behar izaten zuten gastatzen zen aldiro, eta gauez esna egon behar izaten zuten. Orain itsasargiak automatikoki pizten eta itzaltzen dira, kaleetan bezala. Duela zenbait urte desagertu ziren petrolioz funtzionatzen zuten azken faroak, Platako farozainak ez du halakorik ezagutu. Akaso geratuko da bakarren bat. Irlatakoak izan ziren aldatzen azkenak. Orain denek elektrizitate bidez funtzionatzen dute. Farozainak lotan daudela,

itsasargia itzaltzen bada, alarmak jotzen du; beraz, lo egon litezke eta arrisku kasuetan soilik esnatu. Makina bat begizulo eragotzi ditu teknologiak. Itsasargia ez da kostaldean argia egiten duen bakarra. Balizak ere badaude. Portuetako buiatan dauden argiak dira balizak. Bestalde, badaude buiak ere. Pasaiako portuaren sarreratik milia batera (1.852 metro) buia bat dago. Portura sartu nahi duten barkuek bertan botatzen dute aingura portura sartzeko baimena eman arte.

Ez da erraza Pasaiako portura sartzea, nahiko arriskutsua da porturako sarrera. Barkuek sartzeko baimena jasotzen dutenean Senokozuluako itsasargiak norabide argia ematen die. Portuaren sarreran bi obelisko daude alde bakoitzean —berdea bata, gorria bestea— sarrera seinalatzen dutenak. Sarrera estu samarra da, eta sakonera ere ez da handiegia. Duela urte batzuk hondoa zartatu behar izan zuten sakonera handiagoa izan zedin. Nahiko arriskutsua da Pasaia-

ko zonaldea. Itsasoa bare badago, ez dago arazorik; baina haserre dagoenean nahiko lan izaten dute ontziek. Olatuak atzetik datozkie eta popa jotzen dienean okerrarazi egiten ditu —momentu batez guztiz zeihar jartzen dira—. Gero, olatu bera itsasontziaren azpitik igarotzen da eta orduan ontzia zuzentzen da Duela urte dezente —artean gaur egun Platako farozaina dena oraindik farozain ez zenean— hondoa jo zuen itsasontzi batek. Marinelek salto egin zuten uretara,  eta haietako bat hil egin zen.

25


24/11/04

22:18

Pรกgina 5

nagusiaiitsasoa 

BONBILA. Eskailera kiribil batean barrena bakarrik heldu liteke itsasargiaren puntara. Leku estua da itsasargiaren burua, nekez sartu litezke bi pertsona batera. Itsasargiaren arabera aldatu liteke bonbila mota. Senekozuluakoa, adibidez, Platakoa baino txikiagoa da. Platakoa 1.000 watioko bonbila halogenoa da. Bost zentimetro inguruko bonbilak dira. Lanparak kargadore bat du eta bonbila bat erretzen denean beste bat jartzen da, automatikoki. Batzuetan, ordea, biak erretzen dira, edo fusibleak egiten du salto, edo zirkuito guztiak. Kristalezko lupa batek estaltzen du bonbila. Zuzenagoa litzateke, hala ere, kristalezko lupa bakar bat bezala lan egiten duten zenbait lupak estaltzen dutela esatea. Agustin Fresnel zientzialaria ohartu zen lentea zenbait eraztunetan moztuz gero osotasunean funtziona zezakeela. Zerra hortzen forma dute kristalek. Lente bakarra ipiniko balute, beroak hautsi egingo luke. 13 miliatara ikus liteke bere argia... berriro ere jarriko dira ipurtargiak jeloskor.



o022-026_on



XX

ITSASARGIA. Gaztelu formako itsasargi dotorea daPlata. Faroaren puntara ailegatu aurretik terraza zabal bat dago. Eskualdeko terrazarik politena, zalantza askorik gabe. Alde batera begiratuta itsasoa ikus liteke, zeruertzeraino; bestea aldera begiratuta, eskualde osoa, Aiako Harriak bitarte. Kaioek ere gustuko dute, antza, eta beraien ibilerak paretak zikindu ez ditzan sokak ipintzen dituzte paretatik paretara.


o027_on

23/11/04

18:22

PĂĄgina 1

agendanagusia

DATOZEN HIRU HITZORDU 

1Hiesaren EGUNA Abenduaren batean Hiesaren Aurkako Nazioarteko Eguna izango da Testua: Jon Martin Argazkia: Jon Martin

ada egun bat etxeetako balkoiak eta herritar askoren paparrak lazo gorriz betetzen direna: abenduaren 1a. Harri Beltza da lazo horietako asko banatzen dituena. Eskualdeko hiesaren aurkako elkarte nagusiena da bera. Aurten ere, urtero bezala, kalera irtengo dira eta informazio-mahaiak ABENDUAK 1 ipiniko dituz- Hiesaren Aurkako te. E l k a r t e Eguna. xumea da Harri Beltzak Harri Beltza informazioeta Oiartzu- mahaiak jarriko nera muga- ditu eta tzen dira eskuorriak bere egitas- banatu. mo gehie- Donostian ekitaldi ugari nak. Iaz hiesa- antolatu dituzte ren inguruko beste elkarteekin kartelen era- elkarlanean. kusketa antolatu zuten. Aurten hiesaren froga egitearen komenientziaz ohartarazten duten eskuorriak banatuko dituzte eskualdeko buzoietan. Eta zuk, egin al duzu hiesaren froga? 

B

2

VIII. JAIZKIBELGO IGOERA. Eskualdean jokatzen den auto probarik garrantzitsuena izango da azaroaren 28an. Bezperan izango dira entrenamenduak. AZAROAK 2811:00etanLezo eta Hondarribi arteanLagun-Artea

3

MARTXEL TOLEDOGirizia elkarteko kidea

“Irabazleek Euskal Herria ordezkatuko dute nazioartean� uskal Herriko garrantzitsuenetakoa da Josetxo Gamio pala txapelketa. Euskal Herriko konfederazioaren lehen txapelketarako baliagarria izango da Oiartzungo txapelketa.

E

Sari erakargarria duzue aurten, ezta?

Bai. Irabazleek Euskal Herria ordezkatzeko aukera izango dute nazioarteko txapelketatan. Iaz Kaliforniara (AEB) joan ziren. Horrek partaidetza handituko duela uste duzu?

Ez dakit, edonola ere beti parte hartzen duen jende asko dago. Partaide kopuruak behera behintzat ez du egingo. Aldaketak egin beharrean izan zarete.

Bai. Aste Santuan jokatuko dira nazioarteko txapelketak eta horregatik partiden maiztasuna handitu egin beharko dugu, lehen mailan batez ere. Gainontzeko mailatakoak lasaiago jardungo dira. 

ABENDUTIK MAIATZERA Josetxo Gamio pala txapelketa. Larunbat arratsaldetan eta igande goizetan. Oiartzungo Madalensoro pilotalekuan. Girizia elkartea. 27


o028_on

23/11/04

18:23

PĂĄgina 1

jakiteko



Jostundegien

HARIRA Mende hasieran eskuz josten ziren arropa guztiak; emakumeen lana zen jostea, ikasi beharrekoa Testuak: IĂąaki ArbelaitzArgazkiak: Eugenio Figurski

itare bat, orratz bat, hari mutur bat et a oihal zati pare batekin janzki harrigarriak egin daitezke. Orain gehienok bukatuta erosten ditugu arropak, baina garai batean arropa guztiak eskuz josten ziren. Garai hartan emakumeen lana zen jostea. Neskak 14 urtera arrimatzean hasi ohi ziren jostun-eskolatan trebatzen, ezkontzen zirenerako ondo ikasita egoteko. Gauza errazekin hasi ohi ziren: botoiekin edo maindireekin. Beranduago etxeko arropak eta gortinak egiten ikasten zuten. Abilezia berezia zutenek jarraitzen zuten ezkondu ostean ere. Halakoek ofizial gisan lan egiten zuten maistrari lagunduz, eta bakarren batzuk maistra lanetan jardutera ailegatzen ziren.

T

 PILAKETAK. Beste hainbat ofiziotan bezala, jostunek ere lan asko pilatzen zitzaien boladak izaten zituzten. Aste Santuan eta Domu Egunean prozesioak izaten ziren, eta egun horietan dotore ibiltzeko arropa berriak enkargatzeko ohitura zeukan jendeak. Halakoetan lana gogor egin behar izaten zuten jostunek. Maiz 28

gau osoa ematen zuten josi eta josi. Eskuak lanpetuta, bai; baina ahoa libre izaten zuten emakumeek eta herriko txutxumutxuak berritu, txisteak kontatu, edo errezoak egiteko baliatzen zituzten elkarrekin lan egiten zuten tarteak. Antzeko zerbait gertatzen zen artatxikia aletzen zutenean ere. 1910ean ailegatu ziren lehen Agfak eta Singerrak Oiartzunera. Bada, oraindik ere, makina xahar haiekin pedalari eraginez jostea gustatzen zaionik. Makina elektrikoak ez ziren ohiko bilakatu etxeetan 60ko hamarkada arte.



JOXEPA INAXIREN ESKOLA. Goiko argazkian Joxepa Inaxi Telletxea, Olloki baserriko jostundegiko maistra; behekoan eskola hartako 1940. urteko ikasleak.

Olloki Gaur egun Landetxeko etxeak dauden lekuan zegoen Olloki baserria. Baserri hartara ezkondu zen Joxepa Inaxi Telletxea eta bertan jarri zuen jostundegia. 10 ikasle inguru izaten zituen urtero. 1970ean itxi zuen jostundegia Telletxeak, lanean 45 urte pasa ondoren. Lau urte beranduago hil zen. Oiartzungo jostundegirik famatuena zen Joxepa Anbruxiona, Ramona eta Romanarekin batera.


o029_on

23/11/04

18:23

Página 1

talaiatikjakiteko



GU SORTU GINEN ENBOR BERETIK... Biziraupenaren adibide hau Oiartzungo bidegorrian dago jasota, Altzibar eta Ergoien artean. Urak bezala, bizitzak ere bide egiten du. Zuhaitzek, enborra ebaki arren, bizirik jarraitu dute. Zuhaitzak —kantatzen baleki— “gu sortu ginen enbor beretik jaioko dira besteak” kantatuko luke, Xabier Leterena baino ahots sakonagoz. Kantatzen ez dute jakingo akaso, baina hitz egin egiten dute entzuteko tarterik hartzen duenarentzat.Testua: Jon MartinArgazkia: Allende Arnaiz 29


o030_on

23/11/04

18:24

Página 1

historia jakitekoh

AbizenaOlaizola Armarria.

Olaizola abizenaren armarrietako batean, urrezko fondoaren aurrean arte berde bat

ageri da eta basurde bat haren magalean. Bada Olaizola abizenari dagokion beste armarri bat ere; bertan, urre koloreko fondoaren aurrean bi zumar berde

agertzen dira kaxko baten gainean.

nola edo etxola esan nahi du.

Banaketa semantikoa. Ola + aitz + ola. Esanahia.

Abizenaren kokapena. Oiartzun. Gipuzkoan zehar. Bizkaian zehar. Argentinan zehar.

Olaizetik eratorritako abizena da. Olaizeko burdi-

Abizenaren hedapena. Oiartzun (1695). Hondarribia (1654). Azpeitia (1669). Zestoa (1824). Bilbo (1824). Donostia (1713).

BiografiaJulian eta Felix Lavilla (Errenteria) auza jakina da Errenteria musikarekin guztiz lotuta dugula. Lokera horren adibide garbiak dira, besteak beste, gaur dakartzagun Lavilla aita-semeak. Julian Lavilla Omeñaka, aita, Soriako Ágreda herrian sortu zen 1905eko urtarrilaren 28an. Iruñean zuen musikari-lana utzi eta 1928an Errenteriako Udal Akademiako solfeoko irakasle izatera etorri zen, eta hementxe egin zuen habia; Xenpelar kaleko Aduriz okindegiaren gaineko etxean, hain zuzen ere. Udal musika bandaren zuzendaria ere izan zen luzaro eta gure artean bizi izan zen 1955eko urtarrilaren 29an hil zen arte. Makina bat musika lan utzi zizkigun: arinak batzuk —bandek jotzekoak (besteak beste, Errenderi izeneko bat), dantza egitekoak...—, sakonagoak bestetzuk. Seme bakarra izan zuen, Felix Lavilla Munarriz, 1928ko ekainaren 28an jaioa. Familia harremanek hartaratuta Iruñean jaio eta egun Madrilen bizi bada ere, bere burua errenteriartzat daukan enbaxadorea dugu, inondik ere. Pianista bikainen artean aipatzen dute hemengo nahiz kanpoko adituek. Victoria de los Ángeles, Pilar Lorengar, Pedro Korostola (errenteriarra hau ere), Jessye Norman edo, urte askoan emazte izan zuen eta bere hiru seme-alaben ama den, Teresa Berganza bezalako kantari ospetsuekin batean mundu osoa jiratu du kontzertuak ematen. Orkestrak zuzentzen ere ibili

G

30

Zuretik

EZPALA Julian Lavilla eta Félix, bere semea, Errenteriako musikariak Testua: Elixabete Pérez Gaztelu (UD)Argazkia: Eresbil

izan da (Hannoverkoa, Northern Symphonic...) eta baita irakaskuntzan ere: AEBetako hainbat unibertsitatetan, Madrilen, Granadan... eman ditu eskolak. Munduratu duen langintzan kantua da nagusi: ahots bakarrarentzat, abesbatzentzat, herrikantuen bertsioak... Era askotakoak egin ditu, baina gehienak pianoak lagunduta kantatzekoak. 2005eko Musikastek Julian Lavilla omenduko du, heriotzaren lehen mendeurrenean. Ea datorren urtean ere Felix semea gure artean dugun aitaren omenaldian!

Aita-semeak Julian aitak batez ere dantzarako musika sortu zuen; Felix semeak, berriz, kantatzekoa. Aita-semeek elkar hartuta hainbat lan osatu zituzten; besteak beste, ezagunena, Ellena de Vergara zartzuela izan zen. Esaera zaharra ongi baino hobeki datorkie Lavillatarrei: Nolako zura, halako ezpala!

Fitxa (aita) Jaiotze data. 1905-01-28. Heriotza data. 1955-01-29. Sorterria. Ágreda (Soria). Bizilekua. 1928an Iruñean

zuen musikari lana utzi eta Errenteriara joan zen bizitzera. Lanbidea. Zuzendaria eta musikagilea.


o031_on

24/11/04

14:14

Página 1

historiajakiteko

ArgazkiaLezo

Efemerideak Oiartzun 1977. AZAROAK 1

Gerra Zibilean zendutako gudarien omenez, Frontoia izeneko mausoleoa eraiki zuten hilerrian. Udalak eraikitako mausoleaoren inagurazioa izan zen azaroaren lehenean. 1991. AZAROAK 6

Udalek Tecsa y Jauregizahar S.A. enpresari eman zizkion Landetxe etxadiko eraikuntza lanak. 1988. AZAROAK 5

Ibon Pikabea eta Andutz Labandibar Berako bertso-lehiaketan txapeldun izan ziren. 1988. AZAROAK 1

Herriaren izen ofizialtzat Oiartzun hautatu zuten udalbatzarrean. 1990. AZAROAK 25

Argia Eguna ospatu zen.

LEZOARRAK EHIZAN. Ehiza lezotar askoren zaletasuna izan da hainbat urtetan. Argazkian ikus daitekeenez pieza galantak ehizatzen zituzten noizbehinka, basurde pare hori kasu . Ehizarako arropak aldatu dira ordutik hona, gaur egungo jazkera sofistikatuagoa da askoz. Hala ere, ehiza txakurrek eta eskopetek ezinbesteko izaten jarraitzen dute.Argazkia: Lezoko Udala

1991. AZAROAK 12

Udalak Guardia Civilaren kuartela Babes Ofizialeko etxe bihurtu zuen.

krONika zaharraPasaia

Atzerritik MAITASUNEZ Euskaldun askok hartu zuten erbesterako bidea XX. mendeko lehen hamarkadetan; luze jo zuen herriaren atsekabeak. Testua: Antxon ElortegiArgazkia: Oarsoaldeko Hitza

asa den mende hasieran, Espainiak Afrikako iparraldean zeuzkan kolonietan kanpaina militarra burutu zuen. Kanpaina honetan euskaldun asko Marokon lehiatzera bidali zituzten; beste hainbatek nahiago izan zuen atzerrirako bidea hartu.

P

Horixe egin zuen, 1921ean, Euzkadi egunerokoan kronikari lanetan ziharduen Joxe Astigarraga Ondartza sanpedrotarrak. Alabaina, herriminak eta euskaltzaletasunak negu gorriaren beldurrik ez, orainak ere geroan irauten duena bazekielako edo:

Askok jo zuten erbestera gerra zela medio. HITZA

“Agur aberria eta euzkal-idazle maitiak! Tamalez betetako gau illun batean, nere uri maite Pasai Deun Kepa agurtuaz, aldendu naiz Euzkadi doaitsu ortatik, Argentinara joateko itxas-ontzia artzera. Guda beltz “hispano-marroqui” deritzayonak orrelako lanak ekarri ditu gure aberriaren gain. (...) Biotzez eskatzen dizuet euzkel-idazleoi, agur sutsu batekin, len baño guda gogorragoa egiteko arerio txar guzieri, zuek aberritik eta guk urrutiko ludiki-onetatik, aberriaren zoriona gerturatzeko. Artu nere agurrik zoriontsuena. Pasai Deun Kepako abertzale gustiok”. Ondartza 1921-9-29. 31


o032_on

23/11/04

18:58

Página 1

denbora-pasa jakitekod

Hitz gezidunakBegoña Amonarriz Mototsa

*

Materiale

Materiale

Ald. Izaro adibidez

Materiale

*

Materiale

Amerik. Materiale Ados Aireportu Iparr. Orain Aireportu Ald. Hitzak. Aireportu Bokal Aireportu euskalduna euskalduna euskalduna errepikatua euskalduna Materiale

Materiale

Materiale

Materiale

Materiale

Materiale

Materiale

Aireportu Aireportu Aireportu Aireportu Aireportu Aireportu Aireportu Aireportu euskalduna euskalduna euskalduna euskalduna euskalduna euskalduna euskalduna euskalduna Abenda

Materiale

Materiale

Materiale

Materiale

Materiale

Materiale Ald.

Ald. Aireportu Aireportu Aireportu Aireportu Aireportu Aireportu Eskuak lotu euskalduna euskalduna euskalduna euskalduna euskalduna euskalduna Materiale Aireportu euskalduna Ald. Mama ArrantzaraZazpigarren Materiale Materiale gozoa ko haria nota Aireportu Ald. Doia, Aireportu Ald. Toka Iseka euskalduna zintzoa euskalduna zenuen Materiale

Materiale

Materiale

Materiale

Aireportu Aireportu Aireportu Aireportu euskalduna euskalduna euskalduna euskalduna Zazpigarren hilabetea Materiale Materiale Materiale Aireportu Aireportu Aireportu Sufrea euskalduna euskalduna euskalduna Bihotz Materiale Materiale Materiale kolpeak Aireportu Errito Aireportu Aireportu euskalduna katolikoa euskalduna euskalduna Errep. Ura

Materiale

Materiale

Zezenaren Aireportu Aireportu eme euskalduna euskalduna Materiale

Materiale

Materiale

Aireportu Aireportu Aireportu euskalduna euskalduna euskalduna Galdegaia

Materiale

Materiale

Materiale

Materiale

Materiale

Hau bera

Materiale

Materiale

Materiale

Aireportu Aireportu euskalduna euskalduna Materiale

Materiale

Potasioa

Materiale

Txinako politikoa

Aireportu euskalduna

Materiale

Materiale

Aireportu Aireportu Aireportu Aireportu euskalduna euskalduna euskalduna euskalduna Materiale

Materiale

Materiale

Materiale

Aireportu Aireportu Noka. Aireportu Aireportu Aireportu Aireportu Aireportu euskalduna euskalduna Badiozu euskalduna euskalduna euskalduna euskalduna euskalduna Bat gehi Materiale Materiale Materiale Ald. jotakoa Materiale Materiale Materiale bat Aireportu Alai, Aireportu Aireportu Guraso Aireportu Aireportu Aireportu euskalduna kontent euskalduna euskalduna arrak euskalduna euskalduna euskalduna Materiale

Materiale

Materiale

Materiale

Materiale

Materiale

Bokala

Materiale

Aireportu Aireportu Aireportu Aireportu Aireportu Aireportu Aireportu euskalduna euskalduna euskalduna euskalduna euskalduna euskalduna Zuka, aizan euskalduna Materiale

Materiale

Materiale

Materiale

Aireportu Aireportu Aireportu Aireportu Iodoa euskalduna euskalduna euskalduna euskalduna Zeken, Materiale Materiale Materiale Materiale mizikin Aireportu Aireportu Aireportu Aireportu Kasik euskalduna euskalduna euskalduna euskalduna Aurreko Urkatu Materiale Materiale Materiale eguna Kontsonan- Aireportu Aireportu Aireportu tea euskalduna euskalduna euskalduna Anperioa

Materiale

Ald. Dago

Materiale

Materiale

Aireportu Aireportu Aireportu Artoaren euskalduna kontsonanteak euskalduna euskalduna Materiale

Materiale

Materiale

Materiale

Aireportu Aireportu Aireportu Aireportu euskalduna euskalduna euskalduna euskalduna Materiale

Materiale

Materiale

Materiale

Aireportu Aireportu Aireportu euskalduna euskalduna euskalduna Ald. Materiale Materiale Materiale Materiale Materiale Materiale Materiale Materiale Materiale Materiale Materiale Behiaren Aireportu Aireportu Aireportu Aireportu Aireportu Aireportu Aireportu Aireportu Aireportu onomato- Aireportu peia euskalduna euskalduna euskalduna euskalduna euskalduna euskalduna euskalduna euskalduna euskalduna euskalduna

*

Aireportu Aireportu euskalduna euskalduna

Laino

Materiale

Materiale

Aireportu Aireportu Aireportu euskalduna euskalduna euskalduna Peruko Materiale Materiale hiriburua Aireportu Aireportu Legez euskalduna euskalduna

*

Aireportu euskalduna Materiale Aireportu euskalduna

* udazkeneko produktuak

Pasarte kodetuaBegoña Amonarriz Nola asmatu. Goetheren esaldi bat azalduko zaizu ondoko lauki guztiak egoki bete ondoren. Joko honetan, zenbakiek hartu dute letra edo hizkien ordea. Letra bat —zeinek berea—, hartzen du gehienez zenbaki bakoitzak, eta batzuetan ez dira letra guztiak azaltzen. Zenbaki batzuei dagozkien letrak eman ditugu lagungarri gisa.

1

E2

3

N11

12

13

32

A4 K 5 14

15

6

7

8

D16

17

18

Z 9 1010 19

20

9

2

11

10

9

13

8

4

12

2

5

2

6

7

4

8

14

1

14

4

8

4

7

15

14

10

4

1

13

11

4

12

2

6

2

9

7

4

8

16

4

4

2

9

1

16

4

11

8

4

7

15

14

4

11

12

2

6

4

10

8

4

7

10

9

4

11

17

4

1

4

10

2

11

2

16

13

2

11

4

8

4

18

16

4

19

2

11

2

5

14

11

8

13

9

10

7

4

5

12

12

4

7

9

7

5

2

4

3

11


o033_on

24/11/04

17:21

Página 1

denbora-pasajakiteko

Soluzioak

Nor da hau G A Z B E M S

Z T A E

I

H I A

Z

I

H O D

T A U U

I N P A

Z T A A I

I R

P

A

N

A K

T O B A

Z T R E I

Z O I

I

E

A O

B I D

I

M A

I E P R A Z A

A R A

L K A

J

R A U

T A

O D O

N

A D

D A K

S I U

U M

A T I

K A K

M

O

HITZ GEZIDUNAK PASARTE KODETUA Zentzugabekeria oso gaixotasun berezia da; ez da gaixoa bera gaitza jasaten duena, aldameneko guztiak baizik.

Goetheren hitzak. ON-EN MAIATZEKO ARGAZKI LEHIAKETA non dago? zein auzo da?

irabazlea



ERANTZUTEKO EPEA Abenduak 13 (astelehena) NORA BIDALI Santa Klara 22, Errenteria-Orereta NOR DEN ESAN

HARPIDEDUNAREN IZENA / TELEFONOA

Lezoko Perrene auzoa

IRABAZLEARI SARIA Edergintza tratamentua Mari Jose zentroan Margari Goya ONen harpideduna izan da argazki lehiaketako bosgarren irabazlea. Masaje sesioa irabazi du sari gisa. Argazkian, Margari —ezkerrean— Lezea zentroko arduradunarekin.

PARTE HARTZEKO  ONen harpidedun izan behar da

33


o034_on

24/11/04

22:15

Pรกgina 1

jakitekoiibilaldia

IbilaldiaNondik-Nora Datuak Ibilaldia.

Pasai Donibaneko Pietatea ontziratzeko lekutik abiatutaPasai Donibaneraino. Zailtasuna.

Erraza. Luzera.

8,5 kilometro. Denbora.

Lau ordu. Desnibela. Gora. 547

metro. Behera. 547

metro.

Jaizkibel, inguruko

Jakin

ALTXORRA

Gure marmarra.

Jaizkibeldik goazela harritu egiten gaitu eskualdetik igotzen den marmarrak. Kantauri aldera eginez gero, marmarra isildu egiten da.

Eskualdean itsasoaz eta mendiaz aldi berean gozatzeko aukera daukagu Testuak: Felipe UriarteArgazkiak: Felipe Uriarte

asai Donibaneko Pietatea deituriko ontziratzeko lekuan hasiko dugu ibilaldia. Santa Ana Baselizara daramaten eskilarak igoko ditugu. Santa Anatik ezkerretara, Donibane gainetik doan bidea hartuko dugu eta berehala eskuinera, aldapa gora: Larrabide eta Gaztelutxo baserriak pasa, eta Puzkazarretan Jaizkibelgo errepidera irtengo gara. Margo txuri-gorriak daude bertan.

P

34

Errepidetik 500 metro egin, ezkerraldean dagoen taberna igaro, eta Jaizkibelgo ertzerantza joango gara, lehenengo Dorreraino. Gero gailurrera igoko gara. Bide beretik itzuliko gara, baina Puzkazarreta baserrira iritsi baino lehenago eskubitara dagoen pista hartuta. Pistak itsasertzeraino eramango gaitu, Kalaburtza deituriko badiaraino, eta handik Donibaneraino.

Goian, Jaizkibeleko paisaia; behean, hondarharriz egindako lau dorreetako bat.

Gure atxorra Itsasoirano jaisten diren maldak dira Jaizkibelgo alderik eder eta baketsuena; ziur aski Gipuzkoako kostalde osoko ederrenak. Joan zaitezte hara eta goza ezazue hango paisaiaz, laister Superportuak guzti hura akabatuko baitu.

Dorreak.

Pixkanaka erortzen ari dira. Superportua erakitzeko dirua badago, eta historiako aztarna hauek konpontzeko ez?


o035_on

24/11/04

15:16

PĂĄgina 1

sormenajakiteko

KritikaMusika

ON-line

Oskarbi, berriz Juan Mari BeltranEuskal Herriko musika herrikoiaren ezagupenik osoenetakoa duen pertsona da. Musikari honek, Herri Musikaren Txokoan dihardu lanean gaur egun eta emanaldi ugari eskaintzen ditu. skarbi gure artean plazaratu zenetik 40 urte igaro dira eta —erabat izan ez bazen ere— 20 urte taldeak eszenatokiak utzi zituela. Aldaketa sakonen garaian sortu zen Oskarbi taldea. 1966. urtean, frankismoaren aurkako politika eta ideologia pil-pilean zegoela. Euskal kantagintza berriaren aurrenetakoa izan zen Michel Labeguerie, gero etorriko ziren Ez Dok Amairu, Urretxindorrak, Pantxoa eta Pello eta, beste askoren artean, Oskarbi eta Oskorri. Hasieran Oskarbi taldearen errepertorioa kanpoko abesti ezagunen bertsioek osatzen zuten. Oteizak euskal kulturan sortutako mugimenduak eraginda ordea, gauzak asko aldatu ziren artearen eta kulturaren arlo gehienetan, eta Oskarbik ere bizi izan zuen aldaketa hori. 1968an Oskarbi taldea Luis Romero musikari pasaitarrarekin lanean hasi zen eta hasierako euskeratutako bertsioen errepertoriotik berezko estilo propioa zuen errepertoriora pasa zen.

O



Herri kanta zaharrak erabili zituzten eta baita Bitoriano Gandiaga, J. A. Artze eta Xabier Lete bezalako poeten hitzak ere. Bi ezaugarri nabarmen agertu ziren Oskarbi taldearen errepertorio berrian: Batetik, herri kantutegian aurkitzen zituzten aberastasun handiko forma literario eta musikalak. Bestetik, herrian momentu horretan bizi zen problematika; mugimenduekin bat egiten zuen testu literario konprometituen erabilera. Beste ezaugarri bat herri musika erabiltzeko eta tratatzeko izan zuten modua da: berritzailea eta atipikoa. Forma eta estilo oso landua, polifonia aberatsekoa eta erritmoari garrantzia handia emanez egiten zituzten beren kantak. Beren ahotsetan kanta zaharrek kutsu berria hartzen zuten eta, bestalde, kanta berriek bazuten zaharrekiko nolabaiteko lotura ere. Hogei urte horietan disko ezberdinetan grabaturik geratu ziren kanta asko egin zituzten, eta milaka pertsonaren aurrean emanaldiak eskaini zituzten.

URTETAKO LAN BOROBILA. 1966-2004 Oskarbi antologia. Esperantzari leiho bat diskak 34 kanta biltzen ditu. Taldearen ibilbidearen berri jakiteko aukera ezin hobea eskaintzen du duela gutxi plazaratu duten lanak. Argazkia: Hitza

Zintzilik,

SAREAN Irratiak 20 urte betetzen dituenean, zer hoberik webgunea aztertzea baino? Testua: Eneko Salaberria

rrenteria-Oreretako irratia da Zintzilik. Interneten denbora asko ez badarama ere, irratian 20 urte bete berri ditu. Irratia bezela, webgunea ere handitzen joan da eta gaur egun informazio asko ematen digu irratiari buruz. Gainera, Paskintzilik atalari esker gure inguruan gertatzen diren zenbait gauzen informazioa ere jaso dezakegu. Atal honetaz gain beste sei atal biltzen ditu orrialdeak: albistegiak, historia, programazioa, audioa, argazkiak eta loturak. Aipamen berezia behar du audio atalak. Bertan Internet bidez entzun ahal izango baititugu irrati libreek egiten dituzten emisioak. Zintzilikzaleak zaretenontzat ere garrantzitsua izan daiteke programazioa atala. Hemen, izenak esaten duen bezala, irratsaioen eta hauen errepikapenen ordutegiak azaltzen zaizkigu. Amaitzeko, Zintzilik Irratia entzun nahi duenak FM 107.00an du aukera, eta bestela www.sindominio.net/zintzilik helbidean jaso dezake informazioa.

E

35


o036_on

23/11/04

21:05

Pรกgina 1

jakitekozzerbitzuak

Telefono zenbakiak ERRENTERIA-ORERETA TOKI PUBLIKOAK Udaletxea 449600 Udaltzaingoa 344343 Kiroldegia (Galtzaraborda) 449690 Igerilekuak (Fanderia) 344423 INEM bulegoa 340895 / 340914 Babes Zibila 449696

IKASTETXEAK Orereta ikastola Langaitz ikastola Telleri ikastetxea Cristobal Gamon Koldo Mitxelena Don Bosco Beraun Berri

OSASUNA Anbulategiak Zentroa Beraun Larzabal

IKASTETXEAK Karmengo Ama (Trintxerpe) 390371 La Anunciata (Antxo) 513050 Pasaia-Lezo Lizeoa 526850

007940 / 007941 006570 007800

SINDIKATUAK ELA LAB CCOO CGT

510562 515653 518993 521210

KULTURA-EUSKARA Udal Euskaltegia Xenpelar AEK Euskaltegia Lau Haizetara euskara elkartea Ereintza kultur elkartea Iraultza dantza taldea Eresbil

449680 340233 340143 526553 515127 344419

LARRIALDIAK 520397 / 525458 341645 511233 525036 / 512298 513741 / 513706 510450 / 510454 512500

LEZO TOKI PUBLIKOAK Udaletxea Udaltzaingoa Aiton Borda Altzate igerilekua Bekoerrota kiroldegia Haurtzaindegia

524650 524003 527055 528244 510311 527342

OSASUNA Anbulatorioa

524516

KULTURA-EUSKARA Orratx! Kultur Elkartea

344626

IKASTETXEAK Haurtzaro ikastola Elizalde Herri Eskola

112 Oroitzene AEK Euskaltegia 519144 Tomas Garbizu musika eskola 529999 IKASTETXEAK Pasaia-Lezo Lizeoa Lezo herri eskola Lezo Institutua

526850 514804 511208

OIARTZUN TOKI PUBLIKOAK Udaletxea Udaltzaingoa Elorsoro Udal Kiroldegia Udal Igerileku Irekia Zaharren Egoitza

490142 493311 492552 493745 490538

492212 490193

PASAIA TOKI PUBLIKOAK Udaletxea 344034 Alkateordetzak: Antxo 510749 San Pedro 394289 Trintxerpe 004304 Udaltzaingoa 004300 Andonaegi kirol gunea (Ilunbe) 399753 Donibaneko kiroldegia 340423 397596 Zaharren egoitza (San Pedro) Pasaiako Portua 351844 / 350022

OSASUNA Osasun zentroa 491101 / 492604

OSASUNA Anbulatorioak Antxo Donibane Trintxerpe-San Pedro Babes Zibila

520195 515188 006550 400142

KULTURA-EUSKARA Herri Musikaren Txokoa Luberri gune geologikoa AEK

KULTURA-EUSKARA Udal Euskaltegia Pasaia Musikal Albaola elkartea

004340 396055 344478

493578 260593 493957

Garraioa RENFE 64 96 37

EUSKO TREN 902 54 32 10

HERRIBUS 49 18 01

AREIZAGA (San Pedro-Donostia) 45 27 08

INTERBUS (Hondarribikoa) 64 13 03

Ateak zabalik UDALETXEAK Errenteria-Orereta Asteguna: 08:00-14:00 Larunbata (errekaudazioa): 09:00-13:00 Lezo Asteguna: 08:00-13:30 Oiartzun Asteguna: 08:00-14:30 Pasaia Asteguna: 08:00-14:00 ANBULATEGIAK Errenteria-Orereta Iztieta. Asteguna: 08:00-19:30 Larunbata: larrialdiak Beraun. Asteguna: 08:00-17:00 Larunbata: 09:00-14:00 36

Egun osoz irekita egoten da

Larzabal.

Asteguna:

08:00-17:00

Lezo

Asteguna:

08:00-15:00

Oiartzun

Asteguna: Pasaia Antxo. Asteguna: Donibane. Asteguna: San Pedro. Asteguna: Larunbata:

Oiartzun Egun osoz irekita egoten da Pasaia Egun osoz irekita egoten da

08:00-15:00

08:00-15:00 08:00-15:00 08:00-17:00 09:00-14:00

UDALTZAINGOAK Errenteria-Orereta Egun osoz irekita egoten da Lezo

IGERILEKUAK Errenteria-Orereta Galtzaraborda. Asteguna: 08:00-22:30 Larunbata: 09-00-13:30, 17:30-21:30 Igandea: 09:00-13:30 Fanderia. Asteguna: 07:00-22:00 Larunbata: 09:00-22:00 Igandea-jai eguna: 09:00-14:00 Lezo Asteguna: 07:30-22:30

Larunbata: Igandea-jai eguna:

08:00-20:00 10-00-14:00, 16:30-20:00

Oiartzun Asteguna: 07:00-22:00 Larunbata: 09:00-21:00 Igandea-jai eguna: 09:00-14:00 UDAL LIBURUTEGIAK Errenteria-Orereta Asteguna: 08:30-20:30 Lezo Asteguna: 16:00-20:00 Larunbata: 09:00-13:00 Oiartzun Asteguna: 10:00-13:00, 16:00-20:00 Larunbata: 10:00-13:00 Pasaia Asteguna: 10:15-12:45, 16:15-19:45 Larunbata: 10:15-12:45


o037_on

24/11/04

09:19

Pรกgina 1


o038_on

23/11/04

19:51

Pรกgina 1


o039_on

24/11/04

14:16

Página 1

hantxe/hi heujakiteko

MANOLO FOLGUEIRAGaliziako igeltseroa

Hemen gizarteratua G nago, baina herren euskara ez baitakit”

aliziarra da Manolo Folgueira, bi seme alaba ditu. ON-ek etxera deitu eta, “nor da?” erantzun zuen Folgueiraren alabak. Euskara da etxeko bigarren hizkuntza, eta lehena galiziera. Zergatik etorri zinen hona?

Lehenik Frantzian eta Katalunian egon nintzen, eta gero Galiziara itzuli nintzen, baina nire sorterria izan arren ez nengoen gustura. Langile kontzientzia eskasa zegoen. Gaur egun nire emazte denak Euskal Herrira etortzeko proposamena egin zidan. 1975ean etorri nintzen.

Testua eta argazkia: Iñaki Berrio

Zer gustatu zitzaizun hemen geratzeko?

Orokorrean  dena, jendearen jarrera, Izen-abizenak. borrokarako Manolo grina, herri Folgueira. bizia izatea. Adina. Nire bizitzeko 61 urte. moduarekin Herria. bat egiten du Vilarente. erabat. AraLanbidea. zoak izan diIgeltseroa. tudanean euskaldunek galiziarrek baino gehiago lagundu didate.

Fitxa

Zure semeak eta alabak euskaraz ederki egiten dute. Zu zer moduz moldatzen zara?

NOLA ESATEN DA GALIZIERAZ?... Eskerrik asko. Moitas Nire izena da... Ou meu

gracias edo moito obrigado. Ongi etorri. Benvindos. Agur. Adeu.



nome e... Nola duzu izena?

Como te chamas? Maite zaitut? Te quero.

NOLAKOA DA GALIZIAR HERRIA? Iraganean dagoen herria da, jendea ez da esnatzen. Gazteriak ere gutxi erantzuten du, nahiz eta prestaturiko gazteak izan. Borroka gutxi egin duen herria izan da orokorrean, kasu batzuk aparte. Lan egiteko besterik ez gaituzte hezi. Prestigeren ondotik berriz ere PPri bozkatu diote, eta hurrengo egunean kexu dira, ez daudela gustura esanaz. Ulertezina da.

Gaizki. Norabait joan eta bertako hizkuntza ezagutzea funtsezkoa iruditzen zait. Baina euskararekin ez dut lortu. Hemen gizarteratua sentitzen naizen galdetzen badidate, baietz esaten dut, baina herren nabilela, euskara jakin arte ezin esan integratu naizenik. Zein da zure etxean erabiltzen den hizkuntza?

Galiziera, jakina. Nire semeak eta alabak ni baino hobe hitz egiten dute galizieraz. Argi izan dut beti ezin zutela Galiziara joan eta gaztelaniaz hitz egin. 39


o040-041_on

24/11/04

22:19

Pรกgina 1

euskara

 uskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN) abiatuko du Oiartzungo Udalak. Azaroan 17an eman zuen prentsaurrekoan azaldu zituzten planaren nondik norakoak Patxi Goenaga Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Saileko kideak, Martin Beramendi alkateak, eta Rafael Bergaretxe euskara zinegotziak . Planaren helburua erakunde barruan eta udalerrian euskara sustatzea da; euskarazko produktuak eta zerbitzuak eskainitzea. Horretarako herri bakoitzaren euskalduntasun maila aztertzen dute, eta horren araberako plan berezitua prestatzen da EBPNarekin. Hiru helburu nagusi ditu planak. Lehenik, hizkuntza transmititzea, eskola, euskaltegi eta familiaren bidez. Bigarrenik, erabilera sustatzea, zerbitzuetan, teknologia berrietan, aisialdian, eta abar. Azkenik, hizkuntza elikatzea, hiztunak erraz eta kalitatez mintza daitezen.

E

 KONPROMISOAK. Plan na-

Biziberritze plana

BIZI-BIZI Oiartzunen Euskara Biziberritzeko Plana abiatu du Udalak, Jaurlaritzak eta Foru Aldundiak Testuak: Jon MartinArgazkia: Jon Martin 40

gusia betetzeko hamar konpromiso hartu ditu Udalak beregain: EBPNren garapen teknikorako solaskidea izendatu behar du; eta, orain arteko egitasmoen datu-bilketa egin, aztertu, eta Udaleko Erabilera Plana osatu. Ondoren, Plan Estrategikoaren iraupena erabaki eta proposamena luzatu beharko du, eta Euskara Aholku Batzordearen gaineko proposamena egin. Euskara Zerbitzuaren gaineko proposamena egitea ere konpromisoetako bat da, eta biziberritzeko planaren aurrekontua ere egin behar dute. Azken bi konpromisoak Komunikazio Planaren zirriborroa egitea, eta, Plan Estrategikotik abiatuz, lehenengo urteko Kudeaketa Plana osatzea dira. Udalak uste du EBPN oso ba-


o040-041_on

24/11/04

22:19

Pรกgina 2

albisteakeuskara

Ezabaketa EGUNA Euskal Herrian Euskarazek Ezabaketa Eguna deitzen du urtero azaroaren 27an; deialdia luzatu diote eskualdeari Testua: Jon MartinArgazkia: Hitza

uskal Herrian Euskarazek 25 urte beteko ditu aurten. Sortu zenez geroztik burutzen duen ekimena da Ezabaket a Eguna.

E

Azaroaren 27 batean egin zuten lehengoz eta geroztik egun hori errespetatzen dute urtero-urtero. Ezabaketa Egunaren helburua

Ttur-tturren kexua Euskararen Biziberritze Plan Nagusiak bietatik jaso du: txalo eta txistu. Ttur-ttur Euskalzaleon Bilguneak adierazi zuen euskararen normalizazioaren alde egin behar den guztia egiteko prest daudela, eta baita EBPNri beren ekarpenak egiteko ere, baina ez daude konforme Udalak egitasmoa gidatu duen moduarekin. Udalak EBPNa abian jartzeko asmoa azaldu zion Ttur-tturri, eta bilguneak bestelako hainbat plan ere bazeudela erantzun zion (Kontseiluarena, Elhuyarrek prestatutakoa, eta abar). Plan bakoitzaren aurkezpenak entzun, eta egokiena hautatzea eskatu zuen Ttur-tturrek. Kontseiluak egin zuen bere aurkezpena, baina Eusko Jaurlaritzako kideek ez zuten halakorik egin. Horregatik, euskalzaleon bilguneak dio Udalak hautua Ttur-tturren iritzia kontutan hartu gabe egin zuela.

euskaraz ez dauden seinale eta informazio panelak euskaratzea da. Horregatik, errepideetan gazteleraz edo elebitan dauden sei-

naleak ezabatzen dituzte urtero. EHEko kideen esanetan, hizkuntza eskubideen urraketa salatzeko modu bat da Ezabaketa Eguna. EHEk aurten ere deialdia egin zuen eskualde mailan nahi dutenek Ezabaketa Egunean parte har dezaten.

Abenduak 3, Euskararen Eguna Xabierko Frantzisko deunaren egunean, abenduaren 3an, ospatzen da Euskararen Eguna. Gaur egun ospatzen den eguna izanagatik, ez da gaur egun sortua. 1949an ospatu zen lehenengoz Euskararen Eguna. Errepublika garaian Eusko Ikaskuntzan, Euskaltzaleak Bazkunak bitarte, antolatutako antzerki eta olerti egunak, bertsolari egunak, eta antzerakoak dira egun honen aurrekari. 1995az geroztik Euskal Herritik kanpora bizi diren euskaldunek Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen dute. Eskualdeko ikastetxeek egitarau berezia prestatu ohi dute egun honetarako. Argitxo, haurrentza euskareran sinboloa. HITZA

Ttur-ttur Euskazaleon Bilgunearen prentsaurrekoa. GOIATZ LABANDIBAR

liagarria izango dela herrirako; beste herrietako esperientzian oinarritzen dira hori esateko. Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiak ere beste hainbat konpromiso hartu dituzte plana bideragarria izan dadin. Goenagak prentsaurrekoan esan zuen Oiartzun EAEko herririk euskaldunenetako bat dela, baina beti dagoela zer hobetua.

1999ko abenduaren 10ean sortu zen EBPN. Udalen, Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren elkarlanean oinarritzen da. Gaur egun 45 erakunde ari dira lanean Plan Nagusia onartu ondoren, eta 35 erakunde horretarako bidean dira. Errenteriako Udala ere Biziberritze Plana abiatzea aztertzen ari da.

Gurasoak ere euskaraz Oarsoaldeko euskaltegiek, ikastetxeek eta udalek elkarlanean gurasoak euskaduntzeko programa abiatu dute. 2004-2005 ikasturtean zehar ikastaroak emango dituzte. Guraso euskaldunentzat, erdaldunentzat eta mistoentzat izango dira ikastaroak. Batetik kantu, jolas eta ipuin ikastaroa izango da urte gutxiko haurrak dituztenentzat, eta, bestetik, gurasoen artean euskaraz egiten ohitzeko tailerra ere izango dute. Prezio eta iraupen ezberdina dute ikastarook eta ordutegiari dagokionez, haurrak ikastetxean dauden bitartean emango dira. Izena emateko seme-alaben ikastetxeetara jo behar da.

41


o042_on

24/11/04

12:53

Página 1

hizkuntza eskubideak euskarah

Euskararen gorabeherak

Eskubidea

Eskubidea dugu euskaraz ikasteko, prestakuntza maila guztietan inolako murrizketarik gabe”

Euskal Herrian Euskarazen ‘Bideak’ eskuliburutik hartua; HITZAn dago edonoren eskura

Esanak GORA. Euskara hutsean Lezoko trafiko seinale honetan euskaraz seinalatzen dituzte norabideak. Eskas dira halako seinaleak.

BEHERA. Euskara, hutsean Errenteria-Oreretako Nafarroa etorbideko trafiko seinale honetan, berriz, gaztelaniaz baino ez dute ematen informazioa. Eskasak dira halako seinaleak.

Gorputzarentzat odola dena da euskara gure herriaren nortasunarentzat. Beharrezkoa da denon konpromisoa. Arlo soziolaboralean fundazio bat sortzeko konpromisoa hartu dugu, lan mundua euskalduntzeko” RAFA DIEZ LAB sindikatuko kidea

“ Behatokia(euskararen eskubideen urraketak salatu ahal izateko telefono zenbaki berezia)

902 19 43 32 42

Sindikatuok egin dezakegun ekarpenik zehatzena normalizazio planak bultzatzen saiatzea da. Helburu handia da. One honetan zaila da, baina gure lana izango da pixkanaka gauzatzen joan dadin lanean hastea. ” LEIRE TXAKARTEGI ELA sindikatuko kidea


o043_on

24/11/04

10:15

Pรกgina 1


o044_on

24/11/04

10:17

Pรกgina 1


ON6