Page 1

o001_on

4/7/07

13:53

Página 1

MENDE BATEN

LEKUKOA ARRAUNAIñaki Mikeo, San Miguel Ligaz


o002_on

13/3/07

18:12

Pรกgina 1


o003_on

2/7/07

13:31

Página 1

gaiaksarrerakoa

Kale nagusitikAnder Fernandez

Kasualitateez irudikatzen ta imaginatzen ditut beren despatxu-tan, herrialdeko mapa mahai gainean zabalduta, kroasana ezker eskuan, eta kafeari nahigabe kolpetxo bat ukabilez. Kafeak mapako zatitxo bat marroixten du eta A ahaldunak B ahaldunari begiratzen dio harridura aurpegiz, gero, mapan kafeak egindako orbana. «Hor, baina!», dio ahopeka, eta hortxe kokatuko dute dena delako azpiegitura, guztien hoberako ingurunearen nahigabeko buru-eskaintza. Edo igual behin A ahalduna bolantean eta B

E

ahalduna gidakide herrialdean barrena zihoazela, milaka oilaskoz betetako kamioiak istripua izan eta oilaskoak ortzean ikusita, «hor zehar!», esan zuen A-k, ahopeka. Eta hor zehar egingo dute X-garren gerrikoa, dela autobide oxigenatzaile, zirkunbalazio zirkulaziozkoa edo B-ren kolesterol maila altua dela eta odol transfusio premiazkoa. Igandez mendira joaten dira A eta B ahaldunak emazte eta seme-alabekin, tortila bokatarekin. Halako batean itsaslabarreko mendi ba-

tetara joan litezke, itsasoa eta mendia biak bat dira hor eta ezin leku egokiagoarik topa igande perfektu batetarako, eguzkipean, olatuak mendean. «Hemen behean!», aldatzen da bat batean A, eta B-k baietz, han behean, hortxe egingo dutela portu berria. Eta emazte eta seme alabak txalo eta pozik, eta beste denak txiton, hala suertatzen dira gauzak, azken batean gure biziak kasualitateek txirikordaturik daudela onartzen baldin badugu. A-tik Z-rako ahaldunek ere badituzte beren argiuneak.

 iritzia ON-EN DATUAK Argitaratzailea. Oiartzualdeko Hedabideak S.L. Egoitza. Santa Klara 22, Errenteria-Orereta 20100 Telefono zenbakia. 943 34 03 30 Fax zenbakia. 943 34 11 02 Posta elektronikoa. on@oarsoaldekohitza.info Lege gordailua. SS-607/04 Zenbakia. 35.a (2007ko maiatza) Urtea. III.a Maiztasuna. Hilabetekaria Zuzendaria. Ekaitz Arrieta Publizitatea. 678 68 71 20 - 607 22 70 56 publi_oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info Harpidetza. 943 30 43 46 Bezero arreta. 943 30 43 46 Tirada. 2.500 ale Inprimategia. Leitzaran Grafikak Koordinazioa. Lander Garro Diseinua. Hitzako Euskara eta Komunikazio Zerbitzuak

05 Zutabeak.

20 Sustapen.

Joxe Juan Ugalde, Ander Fernandez, Ane Badiola, Mikel Susperregi, eta Joxe Mari Carrereren iritzi artikuluak.

Errenteria-Oreretako Kultur Sustapen Elkarteak 46 urte bete ditu; urrezko ezteien aurretik, ibilbide luzea gogoratu du ONek.

24 Batzokia.

nagusia

Errenteria-Oreretako Batzokiak ere urte mordoa egin du herriko erdigunean; eraikin erraldoia, ordea, eraitsia izan da, eta eraikinarekin, istorio ugari.

12 Futbol 7. Errenteria-Oreretan 800 futbolari baino gehiago elkartzen da urtero; lagunen areko liga jokatzen dute.

12 20

OHARRA ON hilabetero jasotzeko, beharrezkoa da O A R S OA L D E KO HITZAren harpidedun izatea. Hapidetza: 943 30 43 46 Posta elektronikoa: on@oarsoaldekohitza.info.

24

ON ESKUALDEKO ALDIZKARIAREN LAGUNTZAILEAK (erakunde publikoak)

Gipuzkoako Foru Aldundia

Errenteriako Udala

Lezoko Unibertsitateko Udala

Oiartzungo Udala

Pasaiako Udala

03


o004_on

12/12/06

16:07

Pรกgina 1

jaso nahi duzu? Egin zaitez Hitzako harpidedun 902 82 02 01

elkarrizketak, erreportajeak, gaurkotasuna, albisteak, bitxikeriak...


o005_on

2/7/07

15:47

Página 1



iritzia Puntua

Urrezko aurreskularia

z dut ukatuko: beti izan dut Aritz Salamanca aurreskularitan guztizko, faborito. Eta, azkenean, berak jantzi du gipuzkoar erako Euskal Herriko txapela Pasai Donibanen jokatutako txapelketan. Zorionik berorenak Aritzi. Eta zorionik beroenak, aldi berean, Alkarkideri eta Euskal Dantzarien Biltzarrari, tradizioaren sokari eutsiz, gisa honetako ekitaldiak antolatzeagatik. Lanetik, goizaldeko laurak aldera bidali nion sms mezua Aritzi; txapela irabazi zuela jakin nuenean. “Zorionak campeón” idatzi nion, txapeldun izateari, hizkuntz eta grafia desberdinez bada ere, indar handiagoa eman nahian. Txapelduna baita Aritz, aurreskuko urrats perfektuak egiten bezala, umiltasunean eta giza portaeran. Bi alderdi horiek, umiltasunak eta giza portaerak, beste dimentsio bat ematen diete aurreskulariaren urrats landuei. Ez nintzen Pasai Donibaneko txapelketa historikoan izan, baina, hala esan zidan Iraultza Dantza Taldeko dantzari eta lankide batek: “Izugarria izan da. Txapela irabazi ondorengo Agurrean, atzean lerroturik zituen aurkari guztiak sartu ditu, azken musika notek diosala egiteko eskaintzen duten denbora-tartean; banan bana eskua eman die lehiakideei, ondoren, haiekiko begirunea, aurrean zituen ikusleei erreberentziaz eskaintzeko”. Hori, pertsona txapeldun batek egiten du, dantzari txapeldun batek baino gehiago. Nolanahi ere, Aritz Salamancaren txapelak aparteko esanahia du: Lezoko Dantza Taldea, gaur egun Murixka, urrezko ezteiak ospatzen ari den urtean iritsi da. Ezin zuen borobilagoa izan.

E Joxe Juan Ugalde

ATZERA BEGIRATUZ. Historiarekin leial jokatzeko, ordea, ezin ditugu ahaztu, gerra aurretik eta ondoren, Lezon izandako dantzariak. Mende erditik gorako historiak, 1931n izan zuen sorburua: Bigarren Errepublika eratu zen urte historikoan;

HILEKO GALDERA

“… jantzi zuri, gerri, gorri…”. (Urretxindorrak).

Primo de Riveraren diktadura eta Alfonso XIII.-ren monarkia erori ondoren, libertate politikoen mugak zabaldu zituen urte seinalatuan. Ondorengo urteetan, Lezoko Alaitasuna eta Gure Borda elkarteen jai egunetan egin ziren aurreskulari txapelketak. Gabriel eta Bixente Kordero anaia lezoarrak ziren garaiko aurreskulari handiak, Pasai Donibaneko Etxeberria anaia txistularien doinutan murgiltzen zirenak. Lezon errenteriarrek erein zuten dantza. Batzokitik batzokira, Kortabarria eta Biktor izeneko errenteriarrak etorri ziren Lezora dantza erakustera. Hortxe dago, Aritz Salamancak ibai zabal bihurtu duen errekaren lehen ur tanta.

 1957ko MUGARRIA. Egungo dantza taldearen sorburuko mugarria, ordea, 1957an jarri zen. Dena den, lerro hauen bidez, eta Aritzen garaipenak ematen didan abaguneaz, zera aldarrikatu nahi dut: Lezoko Dantza Taldeak, aurten ospatzen dugun mende erdia baino bizitza luzeagoa duela. Ez ziren alferrik aritu, gerra aurretik eta ondoren, 1957ra arte sokari eutsi zioten dantzariak; gizon eta emakumeak. 1957an, bai, Patxi Larreak jarri zuen Dantza Taldea martxan. Bera izan da gaurko Dantza Taldearen lehen harria jarri zuena. Ia 30 urte egin zituen Dantza Taldeak Patxi Larrearen gidaritzapean, nekeak, asperdurak, esker txarrek eta bestelakoek lekukoa beste esku batzuetan utzi zuten arte. Mikel Kordero, Joxe Mari Egibar Etxe Txiki, Lurdes Esnaola, Marixabel Oroz, Xabin Lasa eta egungo murixkatarrak izan dira lekukoa eskutik eskura ibili dutenak. Historia horretan ageri da Lezoko taldetik Goizaldira joandako Mikel Pontesta. Bera izan zen gipuzkoar erako Euskal Herriko Aurresku Txapelketa irabazi zuen lehenengo dantzaria, 1981ean. 27 urte geroago, Lezoko Murixka Dantza Taldean, eta, aldi berean, Goizaldin diharduen dantzari batek irabazi du txapela. Taldearen urrezko ezteietan ekarri du titulua herrira. Urrezko titulua, urrezko dantzaria, urrezko urtea… Aritz, urrea balio duk. Eutsi horri! 05


o006_on

27/6/07

15:58

Pรกgina 1


o007_on

2/7/07

15:53

Página 1

artikuluairitzia

Koma

Haurren mapak

skola munduarekin harremanetan jartzen gaituen bidea da. Ez da, ordea, bide zuzena, bidezidorra baizik. Nora eramaten gaituen jakin baino, nondik abiatzen den dugu garrantzitsuena; zeharkatzen dituen baso, zelai, malkar eta errekak izango dira arreta deitzen digutenak. Hamaika leku miresgarri eta harrigarri ezagutuko dugu; hamaika jende liluragarri eta beldurgarri, harridurazko eta miresmeneko pertsonaiak. Eskola bidezidor bat da, mantso igarotzen dena, biltzen gaituen munduaz ohartu bitartean. Eta gu eskolan ibili ginen. Mapa politiko bat bazegoen, beste bat geografikoa. Bata koloretsua zen, eta herrialde ezberdinak zehazten ziren. Bestean, marroia eta berdea ziren nagusi, lautadak eta mendiak islatzen baitziren, eta zenbaitetan txuria, mendi garaien, benetan garaien, erakusgarri. Eta urdina errekak ziren, eta itsasoa. Baina gure itsasoa ez zen urdina. Mapa hartan ez zen gure itsasoa ageri. Orduan imaginatu egin behar genuen itsasoaren urdina. Mapak imaginatzeko tresnak ziren. Beste lurraldeak imajinatzeko leihoak. Bazegoen, ordea, beste bide bat lurralde apartekoak ezagutzeko: eskolako lagunen kontakizunak. Uda amaitu eta eskolak berriro hasten zirenean, opor garaiaren kontakizunak ezagutzeko parada izaten zen. Orduan jakiten genuen bidaia luzeak egiten zituztela ikaskideek; trenez, autobusez edo kotxez egindako trabesia amaigabeak. Lautada ezezagunak zeharkatzen, eguzki goriaren pean egindako erromes aldi luuuzeluuuzeak. Eta herria, “el pueblo”. Handik ekarritako jakiak: urdaiazpikoak, txorizoak... Udako lagunak. Piszina! Artean mapetan baino ez genituen ezagutzen lurralde horiek. Iberiar penintsulako irudi hartan bilatzen genituen. Gu, Galtzarabordan edo Donostiako hondartzetan, edo Gaztainoko zelaietan, edo Patxikun futbolean uda ematen genuenok, ikaskideen ahotik imaginatu baino ezin genituen egin urrutiko leku haiek. Baina hori aspaldian izan zen. Orain ba ote halakorik? Imaginatuko ote dituzte oraingo haur ikasle-

E Joxe Mari Carrere

HILEKO ESALDIA“Sinisten ez didaten haurrek ez dute ezer ulertzen

munduko misterioez”, Afrikar ipuin batean.

ek urrutiko lurraldeak, non dena da posible, non pasadizo harrigarriak gertatzen diren? Begira dezagun eskola bateko patioa. Biteri eskolakoa esaterako. Bertan ikusiko ditugu jolas garaian haurrak jolasten, beste edozein eskolan bezala. Zerbait aldatu da, ordea. Bertan jolasten, lasterka, saltoka, berriketan dabiltzan haurrak azal kolore ezberdinak erakusten dituzte, euren jatorriaren erakusgarri. Eta haur mundu horretan beste hainbat mundu elkartzen direla ikusiko dugu. Ez da nahikoa Iberiar penintsulako mapa lurralde horiek bilatzeko. Mapa handiagoa behar dugu. Mundua erakusten duen mapa handia behar dugu. Eta koloretan agertzen diren herri horien barnea irudika dezakegu. Nola irudikatuko dute, ordea, haur jostalari horiek ikaskide lagunaren herrialdea? Zer kontatuko ote diete? Ezagutuko ote dute euren gurasoen sorlekua? Jakingo ote dute zergatik ezin diren jaioterrira itzuli? Zer pentsatuko ote dute ikaskide lagunak kontatzen dienean kus-kus edo kakahuete krema, edo datilak ohiko jakia dutela beren etxean? Agian mahai ondoko lagun beltzari galdetuko dio ea bere gurasoen herrian lehoiak dauden; galdetuko al dio atzekoari basamortua hain zabala ote den; aurrekoari Errusian beti hotza eta elurra ote dagoen? Ahmedi galdetuko al diote bere aita pateraz etorri ote den? Zer-nolako mundua imaginatuko dute egungo haurrek ikaskideen ahoetatik? Ekuadorren bizi den amona ezagutzen al du Mariak? Nola ikusiko ote da irribartsu izerditzen ari diren haur horien barne begietan eskolako patioan biltzen den koloretako mundu hori? Hara hor galdera. Kolorez busti dira gure eskolak, mapa mundi bat bilakatu. Koloretan mintzo da euskara eta urrutiko lurraldeak imaginatzen jarraituko dute egungo ikasleak ere, mapa mundietatik kanpo daudenak, lagunaren ahotik sortzen direnak. Gu helduok, tematzen gara munduaren zoko horien berri ekartzen digutenei trabak jartzen. Izen-abizenak ukatzen dizkiegu, hamaika paper eskatzen diegu, bizitzeko eskubidea paper batek emago balu bezala, mugak zeharkatzen genituen garaiak ahaztuz, munduaren beste aldera abiatzen gineneko garaiak. Baina batez ukatu egiten diegu eskolako haur jostalariei lagunekin beraien mundu mapa osatzeko aukera, urrutiko lurraldeak imaginatzeko aukera, non pasadizo harrigarrienak gertatzen diren. 07


o008_on

2/7/07

15:56

Página 1

iritziazzenbat buru, hainbat aburu

Azken kokretaIosu Mitxelena

Handik

Nebaren apunteak aiatzak 5: «Koadrilako gainerako guztiak liburutegian daude, badakizu, ikasten. Berriketak hemendik, begiradak handik, pixa egitera altxa, trago bat herrikoan…» Ezer berezirik ez. Itxurakeria itxuraren gainetik. Hori bai, arratsalde osoa liburu artean pasa dutela esango dute gero; gezurra denik ere ezin esan… Zu terrazan zaude ordea, Coca-Cola eskuan, mutil lagunarekin hizketan... Selektibitatea. Zuri bost. Nebak 7,7 atera zuen eta etxean dituzu bere apunteak... Ekainak 6: Autobusean EHUra. Iritsi da irakasleek (egun tragiko) izendatzen duten hori. Seigarren infusioa sartu ostean erdi tontotuta daude inguruko gehienak, zenbaitzuk negar malkoei eutsi ezinean. Gajoak, haiek ez dute nebaren apunterik… Ohartzerako EHUn zaude, arduradunaren esanak entzuten. Etsitu zara, pegatina zuria non jarri behar duzun hamabigarren aldiz esan dizunean. Ekainak 7: Autobusean EHUra. Dosiak gora

M

Ane Badiola

08

egin du gaurkoan: hamabi infusio. Izan ere, osteguna omen da egunik gogorrena. Zu ere urduritzen hasi zara. Gaur latina, artea eta geografia. Milaka urtetako historia ordu eta erdiko azterketan. Ez zaitez harritu, hala izan behar duela dio sistemak! Eta sistemaren aurka ezin da ezer egin… Ekainak 8. Lengua Vasca y Literatura. Testua irakurri, eta mahaian eskola aurrekoen testuren bat ote duzun pentsatu duzu. Hau al da hamazazpi urteko gazte bati eskatzen dioten euskara maila? Ekainak 8: Alde Zaharra. Amaitu da. Inori ez zaio gogorra iruditu, baina hala izan dela esango dute denek; parrandarako aitzakia perfektua! Zuritoa eskuan sumatu duzu memorizatu duzun apurra ahazten ari zaizula... Eta trago bat hartu duzu sistema perfektu honen omenez... Nik, bitartean, gorde egingo ditut nebarenak, datorren urtean lehengusuari emateko. “Hi lasai, Ander, hortxe edukiko baitituk lehengusinaren apunteak...”.


o009_on

2/7/07

15:58

Página 1

zenbat buru, hainbat aburuiritzia

Maritxu Arramendi (Gaztañoko auzo elkarteko kidea)

Auzotarron erabakia errespetatu! Maritxu Arramendik Gaztañoko jaietako balorazioa egiten du idatzi honetan; horrez gain, auzoari dagozkion bestelako gaiak jorratzen ditu, ikuspegi kritikotik

adira 13 urte, urruneko eta gertuko aldi berean, auzoko jaiak berreskuratzeko asmoz gazte talde bat elkartzen hasi zela. 94ean lehen pausoa eman genuen: mendian barna, San Juan suak argituta; orduko errautsez, gure Maritxu Mozkorraren sua piztu zen. Gauza asko aldatu dira epe honetan, baina bada aldatu ez den zerbait: guztiok guztiontzako antolatzen ditugun jaiekiko maitasuna eta ilusioa. Auzoaren eta herriaren kolaborazioa eta maitasuna, izan ere, jaiak antolatzeko lehen osagaia izan dira. Baldintzarik gabeko babes hau gabe, ezin izango genukeen horrenbeste urtez aurrera egin. Bestetik, urteotan Errenteriako Udalak jarritako oztopoek, ekimenak –auzoetako jaiak barne– antolatzeko zailtasunak areagotu egin dizkigu. Urteetan, diru laguntzen erdia kendu izan digute, jaien egitarauaren edukia gustuko

B

ez zutelako. Hau gutxi balitz, diru laguntzen gaineko araudi berria jarri zuten, auzo elkarteen nahiz bestelako herriko elkarteen iritziaren aurka jarri ere. Araudi berriak, elkarteak diru gabe utzi ditu, itolarrian, eta, beraz, ekimenak antolatzeko baliabiderik gabe. Beste behin ere, Udaleko jauntxoek, Oreretako eta Gaztañoko herritarrok ordezkatu beharrean, erakundeak kortijo-ak balira bezala erabiltzen dituztela ikus dezakegu. Gaztañon, bestetik, hirigintza alorrean hainbat proiektu egin nahi dituzte, geure auzoa eta geure izaera erro-errotik aldatuz. Hitz batean, geure bizitza aldatuz. Eta hori, zertarako? Bada, espekulazioari bidea errazteko, gutxi batzuen patrikak gizentzeko... ondorioz herritarron etorkizuna hipotekatu arren. Oztopoak, intereskeria eta espekulazioa gaindituz, ordea, Gaztañoko auzotarrok lanean eta borrokan segiko dugu. Eta horren adibi-

de gisa ulertu beharko genituzke aurtengo jaiak ere, zeinak askoren lanari eta gaitasunari esker atera baitiren aurrera. Izan ere, auzoaren alde borrokatzeaz gain, auzoaz gozatzea eta disfrutatzea ezinbestekoa da. Bukatu aurretik, jaien alde borrokatu direnen artean, gure artean ez daudenak gogoratu nahi nituzke: Txirrita, beste bideetako bidezidorrean ibiltzea erabaki zuena, edota Eider, Aitzol, Mikel, Jitxo edota Lorentxa, gure artetik gaueko itzalek eramandakoak. Egoitzen eta Renatoren melodiak gure oroimenean hegaz jarraituko du, Mikel Arrastiaren, Altxuren eta Manu Aranbururen gomutarekin batera, hegalaldi librean. Jai hauek egiten lagundu diguten guztiak eskertu nahi nituzke azkenik, eskainitako lanagatik. Datozen urteetan ere horrelako jaiak antolatzen jarraituko dugulakoan. Gora Gaztañoko errepublika independente eta intsumitua!

hONa

Patxanga atxanga deitzen zitzaion Lezotik Errenterirako bidea egiten zuen autobusari. Poliki zijoalako, pentsatzen dut; berez motza zen bidea luzeago bihurtu nahiean edo. Hain bide laburra egiteko autobusa hartzea gehiegi iruditu izan zait betidanik, baita Beraungo institura oinez joaten ginenean ere. Gure denboretan, gainera, klaseak goiz eta arratsaldez zirenez, bi joan-etorri egiten genituen egunero. Batxilergo urte haietan guztietan patxanga gehienez dozena erdi alditan hartuko genuen: euri zaparradak aterkirik gabe harrapatuta, normalean. Ohikoa zen, hala ere, euritan joan, euritan itzuli –gerritik behera galtzak blai eginda– etxean bazkaldu eta –aldatu gabe–, berriro euritan, Beraun aldera, eta… buelta. Normala zen guretzat orduan, normala gertatuko zaion bezala Afrikako herrixka bateko emakume bati bere familiarentzat ura ekartzeko putzuraino egun erdiko bidaia egitea. Edo, hain urrutira joan gabe, hemen, gure ba-

P

serritarrek astoarekin herrira jaisteko egiten zuten bidea, normala zen –batez ere mendian galduta zeuden baserritakoek–. Urte batzuk beranduago, Lezotik institura joateko autobusa jarri zuten (goraino, noski, Galtzarabordako hiru maldak ekidituz) eta ordutegi intentsiboa: goizez bakarrik eskolara. Gutxi batzuk oraindik oinez joaten jarraituko zuten, baina hori ez zen jada normala. Abraham Olano txirrindan joaten omen zen ikastolako autobusaren atzetik. Apunte epiko ederra bere biografiarako, baina jakin nahiko nuke zer pentsatzen zuten bere garaikideek orduan, autobuseko atzeko asientoan kristalari pegatuta, hari begira. Larre motzean hazitako haurrak omen dira osasuntsuenak eta orekatuenak… Baina zein zaila den gero eta komodoagoa den gizarte honetan larre motzean haztea! Esfortzu eta sakrifizio mailak giza gorputzean infinitoak direla demostratu digu historiak. Baina patxangarenak?

Mikel Susperregi

09


o010-011_on

2/7/07

16:01

PĂĄgina 1

iritziassakONduz

Juanra Cano

Hilaren errepasoa

Batzokia behera zkenean, Errenteriako Batzokia zena bota dute. Gogoan dut gaztetan, oso gaztetan, bertan zegoen Alameda zineman hainbat alditan egon izana. Zinemaz gain, frontoi bat ba omen zegoen eraikinaren barruan, nahiz eta nik ez nuen sekula ikusi; baina beno, ez dut datua zalantzan jarriko. Batzokiak, Zumardia eta Agirre Lehendakariaren plazak banatu egiten zituen, herritarrentzako hain beharrezkoak diren aisiarako guneak era absurdoan banatuz. Zorionak ba Errenteriako herritar orori, oso plaza majoa geratuko baitzaizue orain; baina nik, “Pastis 51� zioen murala betirako izango dut bihotzean.

A

Kaosa ilabete berriarekin batera Aldundiak txartel bakarra deritzona martxan jarri du. Nahiz et a beharrezkoa den neurri hau berandu iritsi zaigun, pozgarria izan da. Hala ere, arazo ugari sortu dira txartel honen inguruan; alde batetik,

H

10


o010-011_on

2/7/07

16:00

Página 2

sakONduziritzia

Irlanda

Iraultza

rlandatik beste bueltatxo bat emateko aukera izan dut. Bereziki erakartzen nauen irla horrek, izan ere, gure arazo politikoa –eta irtenbiderako bideak–, beraienarekin parekatu izan dituzte askotan. 2007 urtea hasi zenetik, gaelikoa Europar Batasuneko hizkuntza ofiziala bilakatu da. Nahiz eta ez duen gainontzeko hizkuntza ofizialen tratu bera jasotzen, orain arteko legedia ez baitute erabat itzuliko, ia 450 itzultzaile hasi dira lanean Europako instituzioetan, eta urtean 3,5 milioiko kostua izango du. 4 milioi biztanle ditu irlandar errepublikak, eta azken datuen arabera, gaelikoa %40 erabiltzen omen du. Ispilu ederra kasu honetan irlandarrena; lastima, gure kasuan, erabakia gure esku ez egotea.

orbaitek garbitasuna iraultzailea dela idatzi zuen. Esaerak zer pentsa eman zidan bere momentuan. Hauteskunde garaian gure auzo eta herrien itxura aldatu egiten da. Zenbaitetan, zurezko panelak jartzen dituzte, alderdi ezberdinetako propaganda arduradunek haien afixak jar ditzaten; bestetan, afixak zuzenean hormetara doaz. Autobus geltokietan, gero eta urriagoak diren telefono kabinetan, errepide ondoko panel erraldoietan…Photoshop bidez manipulaturiko hautagaien irudiak etengabe begira dauzkagu. Lider politiko nagusiek, haien alderdiko hautagaien alde egin dezagun, gutun pertsonalizatuak igortzen dizkigute etxera (hunkitu egin nintzen, ez bainuen Raxoi jaunaren gutunik espero). Ehunka kilo paper eta kola nonahi. Hauteskunde garaian, pentsalari anonimo horren hitzak datozkit gogora, eta iraultza ezinbestekoa dela ondorioztatzen dut beti.

I

N

txartel berriak eskuratzeko atzerapenak izan dira; bestetik, txartelak lortu dituztenek, ezarritako sistemen akatsak pairatu behar izan dituzte… eta horrez gain, ohiko txartelen salneurria hamabost zentimotan garestitu da. Politiko profesionalen hanka-sartzeak, nola ez, hiritarrek ordaindu behar ditugu berriz ere. 11


o012-015_on

2/7/07

16:10

Página 1

nagusiakkirola

FUTBOLERAKO

bokazioa

800 jokalari biltzen ditu Errenteriako Futbol 7 Txapelketak urtero-urtero; inguruko futbol zaleentzako ezinbesteko hitzordu bilakatu da Testuak: Lander GarroArgazkiak: Itsaso Garayar, Lander Garro eta Errenteriako Udal Patronatua.

utbola mugarik gabeko txorakeria da zale ez direnentzako, baina, zaletuentzako, pasioa da. Ikustea ez ezik, aritzea. Hori ere, berezkoa du futbolak: zaleak, askotan, futbolariak izandakoak dira, noizbat ligaren batean ibilitakoak, izar izateko bidean geratu zirenak, eskolan xume aritutakoak ere... Futbola, milioika milioi mugitzen dituen giza fenomenoa, erokeria eta ametsa, kirola eta negozioa. Futbolari profesionala izatea ia miraria da. Oso ona izan behar da, oso-oso ona, genioa ia, zortea eduki behar da, lagun egokiak,

F

12

ausardia... Hamaika faktore horiek elkartuz gero, agian futbolariak profesional izatea lortuko du. Hau horrela izan arren, futol talde guztiak jendez lepo ibiltzen dira beti; jokalariak, aukera –partida– bakoitzean hoberena erakusten saiatzen dira, begiraleren bat balego, horrek telefono kolpe bat jo dezan. Nabarmentzea izaten da erronka. Golak sartzen, golak gelditzen, zelai erdiko jokoa banatzen, atzeko lerroetan egurra ematen: zeregin guztietarako dago jokalari presturik. Adin batera iritsita, ordea, ametsa azukrea urean bezala desegiten da.

Ametsak, errealitatearekin egiten du t alk a, et a, aurrerantzean, lehiak interesa galtzen du. Profesionala izateko ez bada, zertarako sakrifikatu? Kontua horixe da, jok alari askok liga federatuak uzten dituztela, etorkizuna beltzez datorrela jakitun, baina, hala ere, futbolean tarteka segitzeko harra ezin itzali gelditzen direla. Non jokatu, norekin, noren kontra; horiek galderak. Jexus Mari Ertzibengoa Errenteriako Udaleko Kirol Patrunatuko kide da. Ez du funtzionariaren ohiko soslaia. Non dagoen oso

ondo daki, eta bere tokiak zeregin batzuk eskatzen dituela. «Nik kirol hezkuntza ikasi nuen, kirola gustuko dudalako, eta zale bezala egiten dut lan, ez funtzionari bezala». Lana erruz egiten du, inori ezer eskatu gabe, eta, gainera, ahotsa asko altxatu gabe –hau ere ezohikoa da funtzionarien artean—. Mundua ikusteko modu bitxi horrek eraman zuen Errenteriako Futbol 7 lehiaketa antolatzera. «Banekien inguruan hamaika jokalari dagoela jokatu ezinik, ezin bere neurriko lehiaketa txikia topatu, eta hori eskaintzea erabaki nuen», esan dio ON-i.


o012-015_on

2/7/07

16:10

Página 2

kirolanagusia Pentsatu, eta egin. Lehiaketa osatzeko egitura Donostialdeko lehiaketa batean aurkitu zuen, eta eredu hori pixka bat «hobetu» zuen. Tarifa apalagoak –600 euro ordaindu behar ditu talde bakoitzak urtero–, hasteko, eta baita antolakuntza egokiagoa ere. «Donostiako lehiaketan zelai asko erabiltzen dira, probintzi osokoak, eta taldeek azken egunera arte zain egon behar dute, non jokatuko duten eta zein ordutan jakin gabe. Guk partida guztiak Fanderian eta Beraunen jokatzen ditugu, eta txapelketa hasi aurretik banatzen dugu urte osoko egitaraua». 50 taldeko topea du lehiaketa honek. Igandetan aritzen dira, 9:00etatik aurrera. Bost saiotan, bost partida egiten dituzte; orotara, 25. Sinplea da. Tenoreko hasten dira, eta barandu gabe amaitzen dute. Gero, bakoitza bere etxera, edo mendira, edo bazkariren batera, edo... «Jendea oso lanpetuta bizi da», ohartarazi du Ertzibengoak, «eta ona da bakoitzak zein ordutan amaituko duen jakitea. Hori errespetatzea garrantzitsua da, aisialdia gure gizartean asko baloratzen delako». Talde bakoitzean 12 bat jokalari izaten da, eta talde bakoitzeko 7 jokalari zelairatzen dira –begibistakoa denez–. 800 jokalari biltzen dira, igandero-igandero, 25 partida horietan aritzeko. Zenbakia, edozein ikuspegitik begiratuta, guztiz harrigarria da. Gaur egungo gizartean elkar aritzeko joera gero eta eskasagoa da. Norbera bere kabuz antolatzen da, bere erara, bereekin eta beretzat. Halako batean, ordea, ezustean bezala, isil-isilik, Ertzibengoak 800 lagun elkartzea lortu du. Futbolaren mirariak dira, noski, baina ezin zaio Ertzibengoari meriturik kendu! Fanderia inguruan, bereziak dira igandeak. Lehen partidan aritu behar diren lagunak 8:30ean elkartzen dira, poltsak bizkarrean, begiak lo. Agurren ondoren, aldatu, eta, motzez jan-

Errenteriako Udal Kirol Patronatua Galtzarabordako kiroldegian dago; hantxe du bulegoa Juxux Mari Ertzibengoak.

DATUAK

50 talde biltzen dira, 800 jokalari inguru; 23 bat talde daude itxaron zerrendan, plaza noiz sortuko zain tzita, larrua berdegunean uztekotan zelairatzen dira, –kirol kazetaritzaren elekeria erabiltzearren–. Halaxe da, ordea, errealitatea. Ez da lehiaketa ofiziala, baina, salbuespen txikiak kenduta, jokalari guztiek dakite zer den lehiaketa, zer den amorrua, zer den hortzak estutzea, edo zer den azken balioa ere burrukatzea. Aurten bosgarren saioa izan da. Azken hiru urteetan bezala, overbooking-a izan dute, eta hainbat talde ezin jokatu geratu dira. 800 jokalari aritzen dira Errenteria-Oreretan, beste horrenbeste aritzen dira Donostian,

EZ FEDERATUAK

Futbolari ohiak dira, kasu gehienetan, jokalariak; federatutako futbolaren presiorik gabe aritzen dira eta, hala ere, bada jokatu ezinik geratzen denik. «Lehen urtean autobus geltokietan eta horrelakoetan txartelak jarri nituen, taldeak erakartzeko, baina, bigarren urtetik aurrera, ez dut propagandarik egin». Itxaron zerrendan 23 talde daude une honetan. Urtero, baten batek baja ematen du, baina aurten ez da horrelakorik gertatu; aurtengoak ariko dira datorren denboraldian ere. Besteek, zain jarraitu beharko dute. Dauden talden artean, noski, onak eta txarrak daude. Ez dugu txarrak zeintzuk diren esango, baina bai onak zeintzuk diren.

IRABAZLEAK

Niessen Elkartea, Vivaldi taberna eta Desira taberna izan dira aurtengo hiru faseetako irabazleak Guk esango ez bagenu ere, onak izaten jarraituko lukete, gainera. Datuek –zenbakiek– hala diote, eta datuak, jakina denez, egoskorrak izaten dira. Hiru fasetan banatzen da lehiaketa, eta, horregatik, hiru garaile izaten da urtero. Aurtengo hiru txapeldunak, Vivaldi Taberna, Niessen Elkartea eta Desira taberna izan dira. Hirurak ala hirurak maila dotorea dute, eskarmentu handiko jokalariak, eta ez dute beren trebezia erakusteko aukera alperrik galtzen. Ez da, ez, begiralerik izaten, baina, balego, jokaldi ederrak ikusiko lituzke, bai horixe!. 13


o012-015_on

2/7/07

kirolanagusia

16:09

Pรกgina 3


o012-015_on

2/7/07

16:09

Página 4

Futbol 7, irudietan 1-Abb Niessen; 2Altzibar; 3-Aratz taberna; 4-Beraun autozerbitzuak; 5-Emilio taberna; 6-Kaputxinos taberna; 7-Lay taberna; 8-Rodri taberna; 9-Urgain taberna; 10-Karlos harategia; 11-Iñaki bizikletak; 12-Cmc; 13-Larun eraikuntzak; 14Donosti tuning; 15Eguzki eraikuntzak; 16-Ederlan enkofratuak; 17Euskal Genetik; 18Euskosport; 19Otaño burdindegia; 20-Florida 165; 21Gabri iturgintza; 22Imprentalan; 23Irrintzi taberna; 24Izar; 25-Izargorri; 26-Izengabeak; 27K-os; 28-Lantxeta taberna; 29-Orelegi; 30-PC Byte; 31Pixelart estudioa; 32-Pizza Sprint Altza; 33-Rabanos de oro; 34-Spol Team; 35-Oarso sanitarioak; 36Super BM; 37Errota taberna; 38Urdanibia tailerrak; 39-Torpedo; 40Etxola taberna; 41Pasaiako Portu Agintaritza; 42Desira pub; 43Ikusle talde bat; 44Lehiaketaren une bat; 45-Aitak zelaian: haurrak ere; 46-Gerlariak aldageletara; 47 eta 48-Fanderiako futbol zelaia.

Niessen Elkartea.

Vivaldi taberna.

15


o016-019_on

2/7/07

16:15

Página 1

nagusiaggizartea Inaxito Albisuk hitz egin zuen 1961ean egindako inaugurazio ekitaldian. Erakundeetako ordezkariak ere izan ziren; Gipuzkoako Gobernadore Valencia Remon, Roberto Agirre apaiza, eta Luis Etxeberria alkatea, besteak beste.

AMETS EROEN zentzuzkotasuna

Hemendik gutxira 50 urte beteko ditu Kultur Sustapen Elkarteak –Asociación Fomento Culturalek–; alkohol zale talde batek sortu zuen elkartea Testuak: Xabier Aramendia ‘Urederra’Argazkiak: Lander Garro eta Errenteriako Udal Artxibategia 16


o016-019_on

2/7/07

16:15

Página 2

gizarteanagusia uela hiru bat hilabete, Txema Arenzanaren 50 años de historia. El atletismo en Errenteria durante el siglo XX liburuaren aurkezpenean, Inaxito Albisurekin topatu ginen. Hitz aspertuan ari ginela, Juan Carlos Merino alkatea hurbildu zitzaigun, eta Errenteriako Atletismo Taldea –Club Atlético Rentería– posible egin zuen Kultur Sustapen Elkarteak –Asociación Fomento Cultural– Errenterian izan zuen garrantziaz ohartarazteko zerbait egiteko erronka bota zion Inaxitori: «Hona bizitzera etorri nintzenean, Kultur Sustapen Elkartea hasierako urratsak ematen ari zen», esan zion, «elkarte horrek egin duena oso handia da; pasa nahi duzunean nire bulegotik, ea zerbait egiten dugun». Iñaxitoren gogoa berehala piztu zen eta gonbidapena hitz hutsean gera ez zedin, egitasmo potoloagoa izan zitekeenari hasiera emateko besterik ez bazen ere, ON aldizkarian Sustapen Elkarteari buruzko zerbait egitea erabaki genuen. «Denontzako ezagunak dira Errenterian aspaldi batean egiten ziren manifestaldiak. Bolada batean, gris-en aurrean korri egitea eguneko menuan sartzen zen. Hala ere, herriaren bizitzak itxura hori emanagatik, bazen elkarte xumea bezain handia eta aipagarria: Kultur Sustapen Elkartea», jakinarazi du Inaxitok. Lau urte barru elkartea jaio zeneko 50. urteurrena izango da. 1961ean jaio zen, eta, jaio orduko, garai hartako elkarteen izaeratik ezer gutxi zuela erakutsi zuen. «Sustapen Elkartearen arrakastak, elkarte honek norainoko originaltasuna, nolako ahotsa eta denontzat interesgarriak diren gaiak antolatzeko zer nolako gaitasuna duen adierazten du. Ez du batere zerikusirik orain arteko ateneoekin edo herri askotako kultur elkarteen filosofiarekin. Ekimen honen bidez egiten ari zaretena hain da handia, ezen gure herriaren kultur bizitzan aldaketa-

D

Betaurrekodun gizona, ezkerrekoa da Luis Etxeberria apaiza; bere ondoan dagoen biboteduna, berriz, Gobernadore Zibila da, Valencia Remon.

BAZKIDEAK

Kultur Sustapen Elkartea duela 45 urte sortu zen; 700 bazkide izan zituzten, baina gaur 40 dituzte ren hasiera suposa dezakeen». Tiempos de Silencio liburuaren egile Luis Martín Santos doktoreak esandako hitzak dira, Errenteriako Salón Victorian. «El alcoholismo como problema social» hitzaldia eskaini zuen; han esan zituen hitzok. Herri kulturaren arabera, egoera eroso batean inoiz egingo ez zenukeena eginarazi zaitzake premiak. Errenteriako kasuan, adibidez, alkoholiko anonimo batzuen beharrak bultzatuta sortu zen Sustapen.

 BOST PUNTAKO IZARRA. Sustapen elkarteaz hitz egiterakoan, ñabardurak garrantzitsuak direla ikusten dugu. Elkartearen logoa, adibidez: «Eugenio Royori kultura unibertsalaz jabetu eta jabearazteko asmoa genuela adie-

INTEGRAZIOA

Tren geltokira joaten ziren, Espainiako etorkinak erakartzeko; lana eta etxebizitza bilatzen zizkieten razi bezain laster bost kontinenteak islatu nahi izan zituen berak diseinatu anagrama horren bitartez», azaldu du Inaxito Albixuk. Hasiera hartan alkoholiko anonimoek ez zuten biltzeko tokirik eta batzarrak Inaxitoren etxean egiten zituzten, Leo, bere emaztearen laguntza ezin estimatuagoaz. Egun batean, bertako partaideen gorabeheraz ari zirela, Jose Urangak, Txapetxon izengoitiaz ezagunagoa zenak, Gaztaño auzoan lo egiteko erabiltzen zuen txabolan izugarrizko hotza pasatzen zuela esan zuen. «Agustin Cobosek etxetik alde egin zuen et a berehala besoet an hiru manta zituela itzuli zen. Orduan ulertu nuen elkartasun hitzaren benetako esanahia», kontatu du Inaxitok, hunkituta.

Elkartasunak elkartasun, alkoholiko anonimoen artean nork bere bizipenak elkarri kontatzeko joera handia zegoen. «Duela hamabi urte etxetik kanporatu ninduten mozkortia nintzelako eta eskolara inoiz joan ez banaiz ere, kultoa izan nahi nuke», bota zuen bilera horietako batean Txapetxonek. Esan eta egin. Alkoholiko anonimo horietako batek kultoa izateko museoak bisitatu behar zirela entzun zuela jakinarazi zien eta hurrengo igandean tabernaz taberna ibili beharrean, tranbia hartu eta San Telmo museora abiatu ziren hamar lagun. Museoan sartu eta berehala ordea, kalera itzuli ziren. «Nazk atu egin ginen. Ez genuen ezer ulertzen. Tranbia atzera hartu, eta Alamedan itzultzerakoan, harrituta geratu ginen egun hartako argitasunarekin», gogoratu du Iñaxitok. Igande arratsalde hartan edan ez izanak, burua argitu ez ezik, geroagoko Sustapen Elkartearen hazia ere sortu zuen. Alkoholaren mende egotea beraientzako oztopoa baino ez zela ikusiarazi zien pasadizoak. Gainera, Txepetxonek zera gogoratu 17


o016-019_on

2/7/07

16:14

Página 3

gizarteanagusia zuen –norbaitek es andakoa zen–: Jakintzak pertsona libre egiten zuela. Hori esan eta berehala, tabernatik atera eta Biteri eskola publikora abiatu ziren. «Bertako zuzendariari –Salamancako andre gazte bezain eder hari– bizimoduaz aldatu nahi genuen mozkortiak ginela adierazi genion, et a, ik astetxea 19:00et an ixten zutenez, 20:00etatik 22:00ak arte gelaren bat edo beste utziko ote zigun galdetu genion», gogoratu du Inaxitok. Zuzendariak behar zuten adina gela erabiltzeko baimena eman zien, baina hau eskatu zien: “No me quemen el colegio”. Hauxe izan zen Sustapeni sorrera eman zion alkoholiko anonimo kezk atu et a zoragarri hauen aportazioa. Inaxitok, bestetik, horrelako ekimen bat elizaz aparte antolatzearen zergatia azaldu dio ON-i. «Txikitan, mojekin eta fraideekin ikasita nengoen. Beraientzako ni “de los buenos” nintzen, eta eskola nacional-etara joaten zirenak, berriz, “de los malos”. Izugarrizko herra hartu nien ikastetxe erlijiosoei, eta gaiztoen taldekoa izan nahi nuenez, ikastetxe publiko hartara jo genuen. JOC –Juventud Obrera Católica– zenetik, baina, asko edan genuen, batez ere, Frantziakotik. Juanjo Garciaren bidez, Pariseko Alkoholiko Anonimoen elkarteko presidenteari bertan sartzeko zer egin behar ote genuen galdetu nion. “Edateari lagatzeko desioa izan behar duzue, besterik ez”, erantzun zidan. Handik aurrera, Miami-ko fraile dominikarrek ingelesetik gaztelerara Alkoholiko Anonimoentzat itzulitako testuak irakurtzeari ekin genion. Denbora pasa ahala, baina, gaztelaniazko testuetan agertzen zen Jainko hitza jatorrizkoetan inon azaltzen ez zela ikasi genuen, eta AAen mugimenduari egin kalteaz jabetu ginen.

 BAZ KI D EAK. Sustapenen hasiera hartan elkartearen berri 18

Errenteria-Oreretan xake txapelketak egiten hasi zireneko irudiak dituzue hauek; Sustapen Elkartearen egoitzan ateratako irudiak dira.

emateari eta helburuak zabaltzeari ekin zioten. Laster batean, Biteri eskolako gelak erabiltzen bazituzten ere, Foru Aldundiaren laguntza jaso zuten –6 milioikoa–, eta Iztieta auzoko Irun kaleko lokal batera aldatu ziren. Bazkideak egiteko erabiltzen zuten metodoa ere ez zen makala. Errenteriako kaleetan zehar topatzen zuten edozein emakume haurduni, galdera bitxi hau egiten zioten: «Barruan duzuna gu bezain mozkortia eta kulturarik gabekoa izatea nahi al duzu?». Erantzuna, noski, ezezkoa izaten zen. Aurreraxeago, kaptazio eremua Errenteriatik Donostiako tren gel-

tokira zabaltzea erabaki zuten. Hau ere, Txapetxonen ideia izan zen: “Cadizera bizitzera joanez gero, baten bat harrera egitera joatea nahi nuke”. Etorkinak trenetik jaitsi, eta beraiengana hurbiltzen ziren: “Buenas, ¿viene usted a quedarse en Rentería?”, galdetzen zieten. Baiezkoa bazen, beraiei laguntzeko prest zeudela esan eta Luzuriagan, –«La Manchester española» ezizena zuen hartan–, lana aurkituko zietela argitzen zieten. «Denetariko erreakzioak ikusi genituen. Gogoan dut, urteak pasa ondoren, Errenterian bizitzen geratutako Camino Peña anaiek

esan zidatena: «Pensábamos que érais chorizos». Bestalde, etxea aurkitzeaz aparte, zenbaiti alokairua ordaintzen ere laguntzen genion lehengo soldata eskuratzen zuten bitartean». Egitasmo honek ederki funtzionatu zuen, bazkideen kaptazioa erraztuz eta areagotuz. Elkartearen loraldia zoragarria izan zenez, Falangea elkartearen inguruan ibili zen. «Gu fagozitatu nahi izan gintuen. Alferrik, ordea. Guk libre jarduteko grina eta adorea bagenituen. Hogeita bost urte igaro eta gero, baina, ardura hori herriak berak hartu behar zuela ondo iritzi genion. Horregatik, auzo guztietan elkarteak sortzearen aldeko apustua egin genuen eta Irun kaleko lokalean egiten ziren ekintzak deszentralizatzeari ekin genion. Orduan jubilatuen eta bestelakoen elkarteak sortzen hasi ziren. Errenterian atletismoa praktikatzeko ideia Fomentotik atera zela jende gutxik daki. Garai hartan zinegotzi sartu ninduten herriko kultura sustatzeko asmoz. Nire helburu nagusia, ordea, estadio olinpiko bat egitea izan zen. Luis Etxeberria orduko alkateari eta bertan bilduta zeuden zinegotziei estadio olinpiko bat izanez gero, gazte asko kutsatu eta tabernetako alzamiento de vidrio-a behera joango litzatekeela esan nien. “Albisu», erantzun zidan batek, «¿no te das cuenta de que la tierra es para sacar dinero?”. Udalaren disposizioa ikusita, guk geuk prestatu genuen pista bat mojen konbentuaren atzeko aldean. Alemania Federaleko Kultur ministroak Errenteriari egindako bisita batean, gure estadio olinpikoa bisitatzera eraman nuen; «Horiek potroak zuenak», esan zidan, barrez. Gero Pasai Donibanekokoa ikustera eraman nuen, baina ez zuen ikusterik izan marea goian zegoelako eta pista erabat estalita geratu zelako. «Zuen adorea erotzeko modukoa da», aitortu zidan.

ORAINA. Gaur egun 40 bazki-


o016-019_on

2/7/07

16:14

Página 4

Kultur Sustapen Elkartearen ‘aro berriari’ dagozkion irudiak; lehendabizikoan, Erdi Aroko azokan antolatzen duten xake erraldoia ikus daiteke –ezkerrean mozorrotuta ageri dena Txus Agirretxe da, jokalari beteranoa, xake azkarrean puntapuntakoa–; bigarrenean, Mikel Alvarado lehendakari nekaezina; hirugarrenean, Madalenetako txapelketa, eta azkenekoan, Sustapenen A taldea, Euskadiko Liga jokatzen.

de ditu elkarteak. Etxe Berrietako egoitzan, bi jarduera egiten dituzte: x akea et a argazkigintza. «Orain dela 21 urte Irun kaleko lokalean genuen liburutegi ederra udalari eman genion», esan digu Mikel Alvaradok, gaur egungo presidenteak. Argazkigintzaren ekimenak maldan beherako joera hartu badu ere, xakearenak bere helburuari eusten dio. «Xakean oso maila ona dugu. Orain arte talde bat izan dugu Euskal Ligan, fut-

bolarekin alderatuz 2.B mailari dagokiona, hain zuzen. Xake azkarrean, berriz, onenetakoak gara Euskadi mailan. Hiru aldiz irabazi dugu euskal liga eta Espainiako Txapelketan hiru aldiz esku hartu izan dugu», argitu digu Alvaradok, harrotasunez. Duela hiru urte hildako Gerardo Elkanoren ikasleak dira Sustapenekoak. «Gerardo gure elkartean ez ezik, Euskal Federazioan ere xakearen alma mater-a izan zen, oso pertsona ona, tipo jato-

rra, hezitzaile ezin hobea eta aparteko xake jokalaria». Elkartea, ikusten denez, txikia da, kirol alorrean egindako merituak politak izan arren. «Udalak ematen digun dirua Madalenetako xake txapelketak antolatzeko erabiltzen dugu. Duela 14 urte hasi ginen, eta Gerardo hil zenetik, Gerardo Elkanoren Oroimenezkoa esaten diogu». Kirol alorreko merituen ikuspegitik, aurten euskal xakeak inoiz egin duen gauza handiena lortu

dute. «Izan ere, gure taldekoa den Juan Benitok munduko sailkapenean 135. postuan dagoen Afrikako txapeldunari irabazi dio». Bestalde, weborri bat sortua dute –www.xakeweb.net– eta ikasturtean zehar hainbat ikastetxetan xakea irakatsiz monitore lanetan jarduten dute. Amaitzeko, espero dezagun Errenteriako herriak egunen batean «mozkorti despistatu» horiei merezi duten omenaldia egiteko denbora hartuko duela! 19


o020-023_on

2/7/07

18:11

Página 1

nagusia



IÑAKI MIKEOTKE-San Miguel Ligako kudeatzailea

Tradizio handia du Pasaiak baina herri bakarrean hiru traineru, gehiegi dira” Testuak eta argazkiak: Lander Garro

rraunarentzako mugarri izan den tokian eta unean egotea egokitu zaio Iñaki Mikeori, momentu historiko deitzen den horietako baten erdi-erdian. TKE (Traineru Kluben Elkartea) sortu zenean komunikazio lanak egiten hasi zen, baina elkartea erakundeen eskuetatik kluben eskuetara pasatzerakoan, kudeatzaile zereginak onartu zituen. Orduztik, hiru hilabeteko lehia prestatzen urte osoa ematen du. Kluben arteko harremana koordinatu, babesleekin tratua egin, lehiaketa bera antolatzeko baliabideak bilatu... Sekulako giza taldea kudeatzea egokitzen zaio Mikeori.

A

Komunikazio arduradun hasi zinen, baina zereginak ederki handitu zaizkizu.

Hala da, bai. Kontua da TKE sortu zenean erakundeak zeudela atzean, Jaurlaritza, Kantabriako Gobernua, eta Galiziako Xunta. Lehen bi urteetan beraiek kontratatutako enpresa batek egin zituen kudeaketa lanak, Xabideren ingurumariko enpresa batek, Fidelizak, eta nik horiekin egiten nuen lan. TKE, beranduago, kluben esku geratu zen, berez, TKE horixe delako, Kantabriar itsasoko talde onenen elkartea, eta, 20

harez geroztik, niri egokitu zait kudeaketa egitea. Aurrekontu arazo batengatik eman zidaten kudeaketa niri. Hasieran, esan bezala, Fidelizak egiten zuen, baina garestiegia zen, eta klubek kudeaket a eskuz aldatzea erabaki zuten. Erakundeen dirua bukatu zenean erabaki zuten aldaketa hori egitea, argi esateko. Arrauna gaur egungo kirol parametroetara eramatea izan al zen TKEren sorreraren helburua?

Baionatik (Lapurdi) Bayonarako (Galizia) talderik onenak lehiaketa batean elkartzea zen asmoa. Ikusten zen erreferente baten beharra zegoela, arraunlari falta zegoelako. Gazteak nahiago dute kirola play-station-aren bidez egin, antza. Hori kirol guztietan gertatzen da, baina arraunean neurriak hartzea erabaki zuten, galera hori mugatzearren. Hasieran eskumen arazoak eta tirabirak izan zenituzten?

Bai, baten batek bere aulkian halako mugimenduak sumatu zituen, eta izan ziren, bai. Errezelo handia zegoen, honek aurrera egingo ote zuen zalantzak, eta abar. TKE baino lehen, adibidez, federazioek eramaten zuten lehia, eta orain hori TKEren esku dago.


o020-023_on

2/7/07

18:11

Página 2

kirolanagusia

«Lehiaketarik onena»

Hala ere, federazioek badituzte beraien txapelketak. Gu geuk ere agian nahiko harro jokatu genuen, ezagutza faltagatik, baina, harremanak normalizatu ahala, gure jarrera ere aldatu da. Une honetan denek dakite bide onetik goazela, eta erakundeen arteko gerturatzea gertatzen ari da, gutxika. Kirol alorrean emandako aldaketa handia izan da. Oraingo klubek ez dute garai bateko tradizioari eusteko biderik. Prefesionalizazioa da bidea, ordaindutako jarduna. Talde batzuk, ordea, ezin iritsi jarraitzen dute. Hori gertatu zaio, agian, Pasai Donibane-Koxtaperi.

Filosofia kontua da. Pasai Donobane-Koxtape, adibidez, harrobian oinarritu da, eta urteetan emaitza onak eman dizkio horrek. Babesle bat izan dute, eta, nolabait, hortik mugitu gabe ibili nahi izan dute. Azkenean, hiru maila daude, eta bakoitza bere mailan dabil. Eta maila bakoitzari aurrekontu bat dagokio…

Bai, eta dirua bilatzea premiazkoa da. Zuk, zure udalari, herriaren izena Kantabriar itsasoan zehar ibiliko duzula sinetsarazi behar diozu, eta udala proiektu horrekin konprometitu. Hondarribiak, adibidez, hori egiten du. Talde batek goian egon nahi badu, harrobia landu behar du, baina, horrekin batera, dirua behar du. Castrok, adibidez, ez dauka harrobirik, baina dirua bai. Donibanek ez du fitxaketen dinamikan sartu nahi izan. Beti esan dute: “Harrobia, harrobia, harrobia”. Baina harrobirik ez dagoenean, bigarren mailan aritzea egokitzen da. Hori asumituta badaukate, arazorik ez. Gertatzen dena da oso tradizio handiko tokia da Pasaia, baina oso toki txikian hiru talde dituzte. Orain arte emaitzak izan dituzte, baina, une honetan, ez. Ez dago hainbesterainoko harrobirik. Hori, ordea, beti hala izan da. Pasaia elitean ibili da. Ohituta gaude hori horrela ikusten, eta zaila izaten da ideia aldatzea.

Baina zergatik haserretzen dira beste taldeek arraunlariak ken-

Mikeorekin hotzordua eginda, ikusten den lehen gauza hau da: oso-oso lanpetuta dabilela. Telefonoa jo eta jo ari zaio. TKEko arduraduna da, baina, zer da TKE? Traineruen Kluben Elkartea da, Kantauriko 12 talderik onenek osatzen duten elkartea da. Elkarte horrek San Miguel Liga antolatzen du, eta hori da trainuren arteko goi mailako lehia ofiziala. San Miguel Liga, Kantauriko traineru onenetzako “erakuslehio” izan nahiko luke. “Klubek lehiaketarik onena dute eskura; ikusle asko, telebista… Eta hori baliatu behar dute babesleak erakartzeko, eta, beraz, ahalik eta aurrekontu sendoena edukitzeko, horrekin lehiakortasun egokiena lortuz. Horretarako abilidadea izan behar dute... Oraintsu FIATC joan zaio Realari: edozeinek ez du dirurik inbertitzen. Ez da erraza”. 18 estropada jokatuko dituzte aurten, eta denboraldian zehar puntu gehien pilatzen dituenak irabaziko du. 400.000 euroko aurrekontua du ligak, eta San Miguelek, babesle nagusiak, ia aurrekontuaren erdia betetzen du. Bestelako diru sarrerak kenduta –telebistak, bestelako babesleak…–, kluben artean osatzen dute aurrekontua. Elkartekoa izateko, beraz, ordaindu egin behar da. Estatutuetan azaltzen tzen badizkiete? Haserretzen dira mutil horrekin lan asko egin eta gero, unerik onenean, eraman egiten dutelako, baina autokritika gehiago egin beharko lukete. Nork egiten du kirola hutsaren truke? Begira futbola edo saskibaloia. Norbaitek sosa batzuk eskaintzen badizkio, normala da arraunlariak alde egin nahi izatea. Astean sei bider joan beharko du kirolari horrek entrenatzera, eta zer eskaintzen diozu zuk? Ezer ere ez? Norbaitek ordaintzen badio, noski, alde egingo du. Erromantizismoa bukatu da, eta hori barneratu egin behar

denez, gainera, TKE irabazi asmorik gabeko elkartea da, eta, beraz, irabaziak baleude liga hobetzeko baliatu beharko lirateke. Bada modurik –zirrikiturik– irabaziak banatzeko, baina tira… “Zirrikitu bat dago, bai: adibidez, TKEk enbarkazioaren zati bat eros dezake, eta erositako hori babesleari eman: orduan klubek dirua irabaziko lukete”. Bestela, zirrikitu hori kenduta, klubek beren kabuz bilatu behar dituzte finantzazio moduak. “Publizitate hutsaren truke dirua jartzen duen enpresa oso gutxi dago. Baina ez arraunean bakarrik. Kirol gutxi dago erakundeen dirurik gabe aurrera ateratzen denik. Arraunak hori lortu du, eta sekulako arrakasta da”. Aurtengo nobedaderik handiena, agian, apustuena izango da. “Jaurlaritzaren baimena behar dugu oraindik, baina gustatuko litzaiguke hastea”. Beste nobedadeetako bat, ligaren itsasontziarena izango da. Ontzi ofiziala izango dute, estropadaren jarraipena egingo duena, eta estropada guztietan izango da. Gainera, halako maskota sortu dute, animatzaile gisa jarduteko. San Miguel Ligatik kanpo geratzen dira Kontxako estropada eta herrialdekako txapelketak –Euskadikoa, Espainiakoa, edo probintzietakoak–. dugu. Mundua aldatzen ari da, eta, nahiz eta gustukoa ez izan, arraunlariei ordaindu egin behar zaie. “Ni sanjuandarra naiz, hil arte!”; horrelakoak bukatu dira, mundua aldatzen ari da, baita arraunean ere! Talde askok kudeatzaileak dituzte, eta kluba enpresaren moduan kudeatzen dute, ahalik eta etekin handiagoak ateratzeko. Arraunlariei ordaitzen badiezu, etxean geratuko zaizkizu, ordaintzen ez badiezu, bigarren mailara joango zara. Klubak, enpresa bilakatuta?

Bai. Talde askok egoitza kiroldegi moduan kodeatzen dute, ikasta21


o020-023_on

2/7/07

18:10

Página 3

kirolanagusia

Estropadak 1-2007-07-07, O Groven

(Galizia); Outón Xunqueiriña bandera. 2-2007-07-08, Boiron (Galizia); Boiroko bandera. 3-2007-07-14, Pedrena (Kantabria, Espainia). 4-2007-07-15, Donostian; Telefonica bandera. 5-2007-07-21, San Pedron; San Pedroko bandera. 6-2007-07-22, Plentzian (Bizkaia); Plentziako XIX. bandera. 7-2007-07-28, Getxon (Bizkaia); Getxoko XXIX. bandera. 8-2007-07-29, Castro Urdiales, Kantabria (Espainia); Flaviobriga IX. bandera. 9-2007-08-04, Hondarribian; Hondarribiako XX. bandera. 10-2007-08-05, Zumaian; Zumaiako XXII. bandera. 11-2007-08-18, Zarautzen; Zarauzko XXX. bandera. 12-2007-08-19, Zarautzen; Zarauzko XXX. bandera. 13-2007-08-25, Laredo, Kantabria (Espainia); Laredoko XII bandera. 14-2007-08-26, Orion; Orio Inmobiliariaren XV. bandera. 15-2007-09-15, Gorlizen (Bizkaia); GP Telepizza. 16-2007-09-16, Bermeon (Bizkaia); Bermeoko XXV. bandera. 17-2007-09-22, Bilbon (Bizkaia); Bilboko bandera. 18-2007-09-15, Portugaleten (Bizkaia); El Corte Ingles XXXIII. bandera. roak antolatzen dituzte, eta abar. Kudeatzailea jartzen dute, eta kudeatzaile horri ordaindu egiten diote, egoitza kudeatzeko nahiz babesleak eta bestelakoak bilatzeko. Lehen ez zen horrela, baina orain bai. Egia da, ordea, eredu hori gailendu denetik lehia bera pixka bat desnaturalizatu egin dela; harrobi sendoko taldeak atze22

an, dirua besterik ez dutenak aurrean…

Oreka aurkitu beharra dago, harrobi on bati kudeaketa on bat gehituz. Dena hartu behar da kontuan. Hondarribiak, adibidez, etxeko zortzi edo bederatzi arraunlari izango ditu, eta gainerakoa fitxatu egin du. Nor dabil futbolean etxekoekin bakarrik? Athtetic... baina larri! Azkenean, asmatu egin bahar da, beste kirolet an bezala, arraunean ere. Lehiaketa oso polita izango da, eta, nire ustez, aurten ere hiru edo lau talde ibiliko dira liga irabazteko lehian. Orio, adibidez, hor dago. Erreferentzia izan da beti, eta harrobiko jende mordoa dute –Orion, eta Oriotik kanpo!–. Cabo da Cruz, beste adibide bat jartzearren, horiek etxeko mutilekin dabiltza, eta ez dute arazo handirik; zergatik? Hala ere, zuk aipatzen duzun filosofia horrekin laupabost besterik ez dabiltza: Castro, Urdaibai, Hondarribia, Orio, eta beste baten bat; taldeak, ordea, 30 bat dira…

Horiek ibiliko dira lehian. Hala ere, hor aldeak ere badaude. Hondarribiak sekulako egitura du: tosta mugikorra, neskak, eta abar. Urdaibaik, ordea, eliteko taldeaz aparte ezer gutxi du. Ezberdintasuna handia da. Cabo da Cruz,

adibidez, Boiron, ia gobernuz kanpoko erakundea da. Gazteak klubean biltzen dira, eta han badaude, ez daude beste toki batzuetan. Bizitza osasuntsuan murgiltzen dira, eta taldeak gizarteari egiten dion ekarpena egundokoa da. Futbol taldea hirugarren mailan dabil, eta aurrekontu handia mugitzen du. Futbol taldeak, ordea, ezer gutxi ematen dio herriari. Hori ikusiarazi behar zaie udalei, esan bezala, hauen konpromisoa ezinbestekoa delako. Gaia aldatuz. TKE, erakunde moduan, bitxia da; aurten, adibidez, Pasai Donibane-Koxtape jaitsi da, eta, halako batean, TKEtik kanpo dago, TKEren parte –bazkide– izan arren…

Bai, hala da. Kirol alorrean galdu zuen bazkide izateko eskubidea. Hori horrela hitzartu zen, eta ez du arazo handirik suposatzen. Jaisten denak badaki zer galtzen duen. KAEra –Kantauriko Arraun Elkartera–jaitsiko da. Aurrera begira egokiago litzateke bi ligak elkarte berak kudeatzea, Futbolean bezala, baina tira. Orain bi elkarte daude. Orain, beraz, TKE elkarteko bazkide berria dugu San Pedro.

Hori da. Kirol aldetik eskubide hori lortu zuen play-off-ean, eta, galdu bitartean behintzat, elkarte-

koa izango da. Nola ikusten duzu San Pedro?

Badirudi babesleren bat lortu dutela, eta aurrekontua betetzea lortu dutela. Ez da izango, noski, ligako aurrekonturik handiena, baina tira. Ordainduko dituzte bidaiak, materiala eta abarrekoak. Iaz play-off-ean oso ondo ibili ziren, baina ez dute fitxaketarik egin. Jaitsiera postuetatik aldentzea izango da haien erronka, seguruenik. Ni, ordea, kirol alorrean ez naiz asko sartzen. Ez ditut taldeak hain ondo ezagutzen. Liga, gurean oso arrakastatsua izan arren, ezezaguna da hemendik kanpo; telebistek ez al dute interesik azaltzen erretransmititzeko?

Ez. ETB eta TVGk (Galiziakoak) bakarrik. EITBk lehen dirua ematen zuen, baina, une honetan hitzarmena dugu, eta dirusarrera horri uko egin diogu, estropada gehiago ematearen truke. Kontua da estropada bat telebistaz ematea oso-oso garestia dela (bataz beste 4 0.000 euro). Pents a ezazu helikoptero bat behar dela, unitate mugikorra, mini-kamerak, eta baita katamarana ere. Hori ordaindu egin behar da. San Miguel Liga sortuz geroztik, ordea, ikusle kopuruak gora egingo zuen...

Bai, hala da. Jendeak badaki liga


o020-023_on

2/7/07

18:10

Página 4

kirolanagusia zein den, eta baita talderik onenak hor daudela, edota lider bat badagoela. Iaz, Telefonica banderan, egun berean Formula1ematen ari ziren, Tele 5en. Ikusleen %24 ari zen ikusten. Gure estropada, berriz, %20. Sekulako arrakasta da hori. Gora egin du urtetik urtera. Uste dut udako lehiarik ederrenetako bat bezala egonkortu dela. Bestetik, udan ez dugu lehiakide askorik. Frantziako Tourra dago, baina beste ordutegi batean emititzen da.

“Iaz Kontxan gertatutakoak liga guztia zikindu zuen”

Arraunarentzako mugarri izan da TKE, zalantzarik gabe. Une honetan hor egotea egokitu zaizu; nola sentitzen zara?

Tira, ez dakit. Kirolaren ikuspegitik ez naiz oso liluratua sentitzen. Nire postua garrantzitsua izan daiteke, lehia kudeatzen dudalako, baina ez naiz ezinbestekoa. Beste edonork egin dezake nire lana. Alde batetik lana oso polita da, baina bestetik oso gogorra. Lana, ikusi, hiru hilabetetan ikusten da, baina egin, urte guztian zehar egin behar da. Zuri kazetaritzak ekarri zaitu ur hauetara; beste toki askotan ibilia zara, ordea...

Bai, EITBn aritu naiz, edo satelite bidezko telebistetan, futbol esatari –orain ere horretan jarraitzen dut–. Bestetik, Atletico San Sebastianen aritu naiz, Donostiako Klasikoan, Espainiako Vueltan, eta abar. Hemen sartzerakoan ia dena utzi behar izan nuen. Behin edo beste EITBrekin kolaborazio bat edo beste egiten dut –pilota, artzai zakurrak...—, baina gauza gutxi. Argitu iezadazu azken gauza bat: nongoa zara?

Donostiarra naiz jaiotzez, baina Errenterian ikasi dut, eta hemen bizi naiz. Nire gurasoak, ordea, Beruetekoak dira, nafartarrak. Ahal dudan guztietan hara joaten naiz, lotura estua dudalako hangoekin –han egin nuen jaunartzea, eta han ezkondu nintzen–. Galdetzen didatenean, Beruetekoa naizela esaten dut, hala sentitzen dudalako.

KE sortuz geroztik arraunaren munduan izan den ika miketan handienetakoa, Astillero taldeari dagokiona izan da. 2006ko denboraldian areriorik gabe aritu ziren, estropadak aise irabaziz. Nagusitasun ala nagusikeri ote zen deskubritu nahi izan zuen TKEk, baina Kantabriako (Espainia) taldeak ez zuen, TKEko arduradunen hitzetan, inolako erraztasunik eman. Hori ikusita, neurriak hartzea erabaki zuten, eta, azkenean, Astillerok TKEtik kanpo amaitu zuen .

T

Zer gertatu zen Astillerorekin?

Banderak irabazten ari ziren, markak egiten, eta tripulazio osoa gaixorik omen zuten. Susmagarria egin zitzaion TKEren sendagileari, eta beharrezko neurriak hartzen hasi zen. Gure epailearen esku utzi zuen auzia, baina Astilleroko presidenteak ez zuen kolaboratu nahi izan. Ez zuten jaramonik egin. Guk, orduan, Jaurlaritzaren esku utzi genuen auzia, beraiek daukatelako eskumena. Jaurlaritzak, orduan, Hondarribiako estropadaren ondoren, ezusteko galdeketa antolatu zuen, ustezko gaixotasunerako baimenak eskatu zituzten arraunlariekin. Baina protokoloak hori egin daitekeela al dio?

Bai, bai, Jaurlaritzak eskubide osoa du hori egiteko. Epaileak, momentuz, arrazoia eman dio Jaurlaritzari. Une honetan helegiteak –Astillerok helegitea aurkeztu zuen– zer esango duen ari gara itxoiten.

Eta helegitean zer argudiatu zuten Astilleroko arduradunek?

Bada, Jaurlaritzak ez duela eskumenik horrelako galdeketak egiteko, eta abar. Nik ez dakit Astilleroko aurraunlariek zerbait hartu ote zuten, horretan ez naiz sartzen, baina, aizu, 18 gizonez osatutako tripulazioa, gaixo dagoela lehiatzea eta errekorrak haustea, ez da normala, eta ulergarria da hortik ikerketa abiatzea. Ulergarria da arraunlariei balizko gaixotasunen berri galdetu nahi izatea, zer hartu ote duten, noiz eta nola. Arraunlariek ezkutatzeko ezer ez badute, ez lukete arazorik eduki behar erantzuteko. Ikamikak iaz Kontxan izan zuen segida, nolabait, Ligaren edertasuna lanbrotu zuen?

Hala da. Lehia oso bizia izan zen, ikusteko zoragarria, baina Kontxan gertatutakoa arraun mundu guztia zikindu zuen. Zer gertatu zen Kontxan? Bada KTEk –CATek, alegia– ez zuela Astillero gonbidatu, eta Astillerok epaileen bidez lortu zuela lehiatzeko eskubidea, lehia pribatua izan arren. Nik ez dut justiziaren munduan gertatzen dena ulertzen. Beste alorretan ere berdin gertatzen da; alderdi batzuk legalak, besteak ez. Politikaren bultzada handia dago justizian, eta Astilleroren auzian ere horri begiratu behar zaio. Astillerok indar handia du Kantabriaren politikaren munduan, eta hortik etorri zen epaia. 23


o024-025_on

4/7/07

12:26

Pรกgina 1

gizarteakklik

eta erraldoia, hauts

BIHURTU ZEN 1934ean altxa zuten Errenteria-Oreretako bazokia, eta azken urteak eraitsia izateko mehatxupean pasatu ditu; bota dute, azkenik Lander Garro

24


o024-025_on

4/7/07

12:26

Pรกgina 2

klikgizartea

25


o026-027_on

gizarteakklik

26

4/7/07

13:56

Pรกgina 1


o026-027_on

4/7/07

13:55

Pรกgina 2

klikgizartea

Jon Gonzalo

Jon Gonzalo

27


o028-029_on

2/7/07

16:20

Página 1

euskara

 ola neska «inteligentea» dela es an diogu bere amari, Nati Sanzberrori; «Ez da intelijentea esaten, azkarra esaten da», zuzendu digu Nolak. Baten batek neska pedantea dela esango du, baina ez da: neska argia da, azkarra, di-da ikasten duen horietakoa. Zuzenketa asmo onez egin du, ez harropuzkeriz. Egia da, ordea, harrigarri ongi egiten duela: gu zuzentzeko moduan behintzat bai! Marina di Pisa herrian jaio zen Nola, Pisa dorre famatuaren herriaren alboan, itsas bazterrean, duela 8 urte. Txiki-txikitatik Errenteria-Oreretara etorri izan da, ama bert akoa duelako. Urte hauetan guztietan euskaldunon hizkuntzarekin halako ukituak izan ditu, baina ez da inoiz hitz egitera iritsi. Gaztelaniaz pixka bat egiten zuen, amaren familian, nagusiki, hizkuntza horretan hitz egiten delako, baina ez euskaraz. Duela urtebete etorri zen, eta ia etxekoak ohartu gabe ikasi du. Nola egin ote duen galdetu diogu. «Eskolan ipuin bat egin dugu, eta ipuina egiten asko ikasi dut», azaldu du. Afrikan kokatutako istorioa da, Saharan. Lapur batek haur bat lapurtu du, Mikle izenekoa. Lana izeneko pertsonaiak, berriz, haurra salbatzera jo du, eta Mikle lapurraren etxean aurkitu du, aulki bati lotuta. «Jadanik bukatu dut, eta azala ere egin diot, garbira pasatu ondoren», ohartarazi du. Biteri Ikastetxean ikasten du Nolak, D ereduan, eta horrek, jakina, eragin handia izan du bere euskalduntzean. «Jolas garaian batzuetan erdaraz egiten dugu, erdaraz egitea gustatzen zaigulako, baina nik nahiago dut euskaraz egitea, niretzako hizkuntza berria delako», azaldu du Nolak, haurren naturaltasunaz. Galtzaraborda auzoko Igantzi kalean bizi da Nola, baina zentro-

N

integrazioaren

ADIBIDEA Neska zoriontsua da Nola Lenzioni; duela urtebete etorri zen eskualdera, Italiako Marina di Pisatik eta, jadanik, den-dena euskaraz egiten du Testuak eta argazkia: Lander Garro 28


o028-029_on

2/7/07

16:19

Página 2

albisteakeuskara

Euskararen gorabeherak

Marina di Pisa Pisatik 11 kilometrora dagoen arrantzale herri turistikoa da Marina di Pisa. Toscanako erregioan dago, eta 4.000 biztanle inguru ditu. Neguan, herri txikien patxada eta sasegua ditu; udan, berriz, hobe etxetik ez ateratzea. Iragan industriala du herri txiki honek. Garai batean Fiat auto fabrikak egoitza zuen, eta milaka langilek egiten zuten bertan lan. Duela urte batzuk fabrika itxi zuten, eta herria ia hustu egin zen –1930etik, 1988ra izan zen fabrika zabalik–. Tirreno itsasoak ematen dio kosta Marina di Pisari, eta paisai ezin ederragoa sortzen da uraren eta lehorraren arteko muga hartan. an ordu asko pasatakoa da. Igantzi kalean, ordea, lagun mordoa du. «Lehen egunetik ditu lagunak. Iritsi eta berehala parkera joan zen. Halako hizkuntza nahasiz esan zien hango haurrei: jokatuko dugu?, eta jokatzen hasi ziren», oroitu du Nati Sanzberrok, harrotasuna ezkutatu gabe. Garai batean, Toskanan, itsasoaren inguruan ibiltzen zen. Handik Igantzi kalera alde ederra dago, baina gustura dago hemen ere. «Hemen futbolean aritzen naiz, edo patinetan, edo bizikletarekin, edo Sararen etxean, eta ongi pasatzen dut». Nolaren ama euskalduna da, izatez, baina txikitan euskara galdu zuen. Orain, Irtaliatik etorrita, bere neskari esker ari da berriz ik asten. Pozik dago, et a oso harro. «Banekien Nolak ez zuela inolako arazorik izango, haurrek sekulako trebezia dutelako ikasteko. Ez dut uste berezia denik, baina haurrek horrela ikasten dute, entzun orduko». Horra zer den integratzea...

GORA. Euskaraz aritzeko konpromisoa Ttur-Tturrek abiatutako Euskara Elkartera ekimenaren bidez, Oiartzungo elkarteek euskara esparru gehiagotara zabaltzea ahalbideratuko dute.

BEHERA. Bizitza gaztelaniaz gozotzea Eroskik gozo onak ekoitzen ditu. Jatekoan, ahoa ederki gozatzeko modukoak; ez, ordea, ahozkatzerakoan: gaztelaniaz ahozkatzen dituzte.

Euskararen eskubideen urraketak salatzeko / bideratzeko Behatokia

902 19 43 32

www.euskararentelefonoa.com

Elebide

012

www.euskadi.net/elebide 29


o030-031_on

2/7/07

16:21

Pรกgina 1

nON stop



Argentina

BIHOTZEAN Gaizka Gartzia oiartzuarrak bidaia luzea egin du Argentina eta Uruguai inguruan; bidaiaren kronika duzue hau Testuak eta argazkiak: Gaizka Gartzia. 30

artxoak 5ean abiatu nintzen Euskal Herritik Argentinara. Hurrengo egunean lurreratu nintzen Buenos Airesen, eta segituan Montevideora (Uruguay) joan nintzen, ferry-an. Martxoaren 9an Estatu Batuetako presidentea zen Montevideora heltzekoa, eta ez nuen Uruguaiko herriak prestatutako ongietorria galdu nahi: manifestazio erraldoi horretan egon nahi nuen. Hainbat ezagunekin harremanetan jarri ondoren, manifestazioetan parte hartzeko aukera izan nuen. Benetan ikusgarria izan zen. Orain Euskal Herria izeneko irrati saioa egiten duten bi neska

M


o030-031_on

2/7/07

16:21

Página 2

ondarenON stop ezagutu nituen, Gloria eta Victoria izenekoak. Euskal Herriko istorioak kontatzen dituzte larunbatero, eta larunbata hartan ni gonbidatu ninduten, hastear zegoen Korrikaz hitz egiteko. Euskal Herritik ere entzun daiteke irrati saio hau www.radio36.com.uy web orrialdean sartuta, 17:30-ean. Juaquín izeneko beste lagun batek, bestetik, Montevideotik ordu eta erdira dagoen auzo ba-

tera eraman ninduen, Villa Colonera, bere lagunekin afari bat egiteko. Hara iristerakoan, egurrezko txabola bat, aterpe eta guzti eta 10 bat gazte lanean: La Voz irrati librea (www.fotolog.com/lavozfm) zen, auzoak sufritzen duen utzikeria salatzeko tresna bezala erabiltzen dutena. Momentu hartan 20 metroko antena batentzako oinarria egiten ari ziren, Television Comunitaria izeneko proiektuan sartuta baitaude: hemendik aurrera, entzuteaz gain, ikusteko aukera izango dugu. Hamabi bat egun pasatu nituen Uruguain, eta, egia esan, ez nuen toki asko ezagutu, baina jende askorekin harremana izan

nuen. Gehien hunkitu zidan pertsonetako bat, Norma Morroni izan zen, Fernando Morroniren ama. Duela hainbat urte izandako gertakari batean erail zuen poliziak Morroni. Hainbat euskal iheslari hospitalean zeuden, estraditatuak izateko zain. Euskal iheslariekiko elkartasuna eta estradizioen aurka Uruguain antolatutako mobilizazio batean, poliziak erail zuen, beste kide batekin batera. Emakume indartsua et a duina, eredugarria ikusi nuen. Handik Buenos Airesera bueltatu nintzen eta, aurreko txandan ez bezala, hiria ezagutzera gelditu nintzen, han ikasten ari den Araitzi esker. Hiri honek duen gauzarik hoberena: izagarrizko ekintza sozial eta kultural pila dagoela. Egunero dago zerbait. Horretan behintzat, oso aberats a da, et a niri ikaragarri harritu zidan. Kontran, aldiz, hiri guztien bizimodu azkar, estresante eta antipersonala dauka. Buenos Airestik hasi zen Patagoniarako bidaia. Autobusa hartu eta ia Argentinako beste puntaraino joan behar nuen, Rio Gallegosera, Tierra del fuegoko mugara, alegia. 36 ordu pasa nituen autobusean. Rio Gallegostik, berriz, El Calafatera. Hau Los Glaciaresen parke nazionaleko sarreran dago, eta Paine Dorreetara joateko geltokia da. Azken bidai honetan bi nafar ezagutu nituen –geroago, kasualitate bati esker, beste toki batean topatuko nituenak–. El Calafatetik Perito Morenora joan nintzen. Ikaragarria da: kristoren inpresioa ematen dute izo-

tzezko pareta horiek! Handik bidai honen helburutako bat bisitatzera abiatu nintzen: Paine Dorreak. Hiruzpalau eguneko trekkinga egiteko asmotan joan nintzen. Horretarako, ordea, Chilera pasatu behar izan nuen. Parke nazionalaren sarreran nintzela, nola ez, euskaldunak topatu nituen, eta baita kataluniar bat ere. Lau hilabete pasatzera heldu zen azken hau, eta elkarrekin bukatu genuen; hurrengo egunetan ere, elkarrekin egin genituen mendi tx angoak. Oso ondo pasa genuen, baina hoberena, Paine dorreen magalera iritsi eta bertan ikusitako panorama izan zen, izugarria! Mendi txangoak bukatzean bakoitzak bere bidea hartu zuen; ni, El Chaltenera. Argentinako herri berriena da, 1985ean sortua izan zen, Chile lur horienganako jabetza eskatu aurretik, korrika eta presaka. Mendizale askoren helmuga da, esk aladarako et a mendi txangoak egiteko leku asko baitago. Hiru eguneko txangoa egin nuen; alde batetik Cerro Torreko magalera iristen dena, Fitz Royra iristen dena elkartuz. Han italiar bat ezagutu nuen liburu bat idazten ari dena eta asko erakutsi zidan Cerro Torre mendiaren inguruan dauden istorioak azalduz. El Chaltenetik eta mendi ikusgarri haietatik, El Bolsone herri txikira joan nintzen. Ordu betera Bariloche herri turistiko eta famatua dauka El Bolsonek, eta, horregatik, ez da oso ezaguna. Kanping batean jarri nuen denda, eta txango bat egitera joan nintzen herritik: hantxe aurkitu nituen bi nafarrak, Txus eta Iraia. Haiekin geratu eta parranda egin genuen. Barilochera joan nintzen hurrengo egunean. Oso famatua da , ikasketak bukatu eta argentinar asko joaten baita hara, batez ere parranda egitera edota eskiatzera. Cerro Lopez mendira igo, eta Neuquenera abiatu nintzen. Neuquenera joateko arrazoia zeramik a fabrik a bat zen.

ZANON izena zuen garai batean, baina gaur egun FASINPAT (Fábrica sin patrones) izena du. Buenos Airesen dagoen Araitzek aipatu zidan joateko ideia. Fabrikak bost urte daramatza langileen lanpostuengatik borrokan. Egun horietan Madrideko neska bat ezagutu nuen, Liliana. Medikua da eta Argentinako iparraldean ibilia zen, indigenei osasun zentro batean laguntzen. Autobus a galdu zuen Mendozara joateko eta itxaroten ari zen. Hori ikusita, fabrikara joatera gonbidatu nuen. Ongietorri ederra egin ziguten langileek, eta historia guztia kontatu ziguten, baita fabrika erakutsi ere. Azkenean, beraiekin bazkaldu genuen. Gauean Mendozara abiatu ginen, eta han Akongagua ikusteko aukera izan nuen. Mendozatik Rosariora joan nintzen. Han Taberna Vascako lagunekin elkartu nintzen. Tabernan goizeko hirurak arte egon ginen kontzertu bat entzuten. Euskal Etxean afaldu genuen, eta gero ikaragarrizko parranda egin genuen. Jada Euskal Herrira bueltatzeko eguna gertu nuen, eta oraindik aberri eguna tartean nuen. Eguna non pasatu erabaki gabe nuen, email bat jaso nuenean: Uruguaytik zetorren gonbidapena. Ez nuen bitan pentsatu; kriston lagunak egin nituen bertan eta, gainera, euskaldunak egongo ziren tartean: zer gehiago eskatu liteke? Aberri eguna beti da berezia, baina aurten niretzako inoiz baino bereziagoa izan da, Euskal Herritik urrun baina, era berean, gertu sentitu dut. Ikaragarrizko bazakaria egin genuen, eta ahaztu ezinezko eguna izan zen. Laster bueltatu behar izan nuen Buenos Airesera, abioia hiru egun barru irteten baitzen, beraz, berriro agurtu nituen lagun guztiak eta Araitzen etxera bueltatu nintzen. Azken hiru egunak oso bereziak izan ziren, bidaia guztian gertatutakoa oroitu eta berriro bueltatzeko aukerak noiz izango ote nituen pentsatzen. 31


o032_on

2/7/07

16:22

PĂĄgina 1

denbora-pasa jakitekod

GurutzegramakBegoĂąa Amonarriz 1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

Ameriketako hiriburuak * Zeharka

11

1. Honduras*. 2. Merezimendu haundi. Une honetan. 3. Kolonbia*. Ald. emakume jantzia. 4. Bokalea. Oxigenoa. Arabako herria. Zero. 5. Ald. egun. Begirada. Ald. musika nota. 6. Ald. jainko egipziarra. Ald. eta errep. hodi. Zikinkeria eta Danimarkako herria. 7. Italiako hiri haundia. Errep. Bular. 8. Bustiduraz, motz ez dena. Larruak. 9. Iodoa. Ume hizketan, zutik. Anperea. 10. Nikaragua*. Atzizkia. 11. Ataurrea. Itsasoko ugaztun erraldoi.

1 2 3 4 5 6 7 8

Goitik behera

9

1. Euskal musika tresna bitxia. Peru*. 2. Xehetu. Ur bihurtu. Kanpoan. 3. Nahia. Ald. Pasaiako auzo. 4. Antzinako zezen. Gurekin dagoena. 5. Azken hizkiaren izena. Titanioa. Gezur ez dena. 6. Italia. Latinez, arte. Txoroa, txolina. 7. Errep. Gura. Ald. atzo gertatutakoa. 8. Lehen aipatutako arabako herriko biztanle. Astatoa. Boroa. 9. Beharra. Kirolaria. 10. Gizon izena. Eguzkia. Aluminioa. 11. Katu famatuen sorterria. Etxeak zuritzeko erabiltzen zen gaia.

10 11

Pasarte kodeatuaBegoĂąa Amonarriz Nola asmatu Ondoko lauki guztiak zuzen bete ondoren esaldi bat azalduko zaizu. Joko honetan, zenbaki bakoitzak letra bat azalduko du eta batzuetan ez dira letra guztiak azalduko. Zenbaki batzuei dagozkien letrak eman ditugu lagungarri gisa. Ciceroren esaldia.

1

2

3

4 5

A

32

6

R 7

4

6

1

7

2

8

5

3

7

2

7

11

11

6

14

6

9

7

8

9 10 11 12 13 14

E

B

T

7

2

3

1

5

1

5

7

9

10

1

12

1

5

5

13

1

14

13

2

7

9

13

1

11

8

9

1

5

7

5

7

9

10

1

6

4 10

6

6

12 6

7

12


o033_on

28/6/07

16:57

Página 1

denbora-pasajakiteko

Soluzioak

Zer da hau?

GURUTZEGRAMAK 1 T E G U 2 O H O R 3 B O G O 4 E O 5 R U A G R U 6 A 7 T O R 8 L U X E 9 I T T 10 M A N A A T A R 11

2

3

4

5

6

7

8

A T L E T A L A N A 9

P A I N O G O E R K A I A K A A R L E 10

11

zer da hau?

1

Z I G A E O R T A A A R A I S O A T K R I N O A Z A E N T T G U A I A B

ON-EN APIRILEKO ARGAZKI LEHIAKETA

Irabazleak Ainara Irasuegi Mitxelena, Karlos Fernandez Iribar, Ane Galartza Arruti, Iñigo Irazu Amiano eta Itziar Elizegi Koch izan dira ONeko sariaren irabazleak.

Dirua musika talde Lezoarraren 5CD!

Euskaldun heretikoak magia eta sorginak liburua Rafael Castellano Kukai dantza taldea

 

ERANTZUTEKO EPEA Uztailaren 17a (asteartea) NORA BIDALI on@oarsoaldekohitza.info Santa Klara 22, Errenteria-Orereta NOR/ZER DEN ADIERAZI ZURE IZENA / TELEFONOA PARTE HARTZEKO Beharrezkoa da Hitzaren harpidedun izatea

33


o034_on

2/7/07

16:25

Página 1

ondarellarrugorritan

MADDALEN DORADORZuzenbide ikaslea

Gazteoi ez digu inork esan behar nola antolatu behar garen” Testuak eta argazkia: Nahiara Gago.

addalen Dorador Errenteria-Oreretako bizilaguna da. Zuzenbidea ikasten du Donostiako EHUren egoitzan eta 20 urte baino ez dituen arren, EAE-ANVko zerrendan hautagai izan zen, maiatzeko hauteskundeetan. Gazteen inguruan, nahiz zuzenbideaz edota Euskal Herriaz hitz egin du ONek berarekin.

M

Zuzenbidea: zuzena, ala okerra?

Baditu okerbideak, noski; legea interpretagarria da, eta interpretazioa zeinek egiten duen eta norentzako, asko baldintzatzen du. Zoritxarrez, herri honetan, behin eta berriz gelditzen da agerian zuzenbidearen okerkeria; makrosumarioak direla, ilegalizazioak direla… zuzenbidea arlo oso zabala da eta oso boteretsua herria menperatzeko tresna gisa. Erabaki judizialak, erabaki politiko bilakatzen dira, gobernuaren mesedetan. Nolakoa da Euskal Herriaren egoera gazte ikuspegi batetik?

Jakina da egoera garrantzitsu baten aurrean gaudela. Euskal Herriko gatazka politikoarekin bukatzeko aukera ireki zaigu. Egungo markoa agortuta dagoela gizarteratzen ari da, eta, gazteok paper garrantzitsua dugu alternatibak plazaratzen. Horrega34

tik eskatzen dugu independentzia Euskal Herriko gatazka nahiz gazte problematika gainditzeko bide bezala. Independentzia alor guztietan: hezkuntza-sisteman, emakumearentzat, etxebizitza politikan… Independentzia, azken batean, Euskal Herriarentzat. Nola imaginatzen duzu Euskal Herri independiente bat?

Independentzia ez dugu imaginatu behar, egunero ari gara herritarrok eraikitzen, bakoitzak bere eremuan: gazte borrokan, hezkuntza sisteman, nazio eraikuntzan… eguneroko borroka txikietatik, herri indarraz, menpekotasun arrotzetatik bananduta herri libre hori ari gara eraikitzen. Herriak egiten dituen borrokek irudikatzen dute Euskal Herria independientea. Zein eremutan borrokatu beharko lukete gaur egungo gazteek?

Gaztea errebeldea da, alternatibak bilatzen dihardu, inkonformista da, eta horrek urduri jartzen du boterea. Gazte bezala merezitako eskubideak behar ditugu eta hauen alde borroka egin behar dugu. Gizarteko sektore garrantzitsua gara, behin eta berriz jarritako oztopoak gainditzeko gai garela erakutsi dugu. Ez digu inork es ango nola antolatu behar garen, legalak, ilegalak ala terroristak garen. Gure eskubideak guk lortuko ditugu, ditugun behar propioak bakoitzak bere eremutik landuz. Nolako ekimenak prestatzen dira gazteak biltzeko?

Gure herriari dagokionean, Gazte Asanblada bat dugu martxan, gazteon aisialdia gazteok erabaki bezala betetzeko. Asanblada gazte guztiei irekia dago, gazte guztien ideiak jaso eta aurrera ateratzeko prestutasunez. Hor kokatu behar da, adibidez, pasa den 30ean egindako Gazte Eguna.


o035_on

22/6/07

18:04

Página 1

sormenajakiteko

Kritika

Nova-ren

‘NOVA’ Metal talde zaratatsu eta eskandalgarria da Nova; lehen diskoa aurkeztu dute: belarriak hausteko modukoa Testuak: Urko Ansa.

Metal doinu potenteak datozkigu Lezo aldetik: Nova izena dute eta CDa aurkezten ari dira. Portada ikusita, zuhaitz baten adarrak datozkit burura, baina kolore gorriaz ohartuta, berehala zainak direla pentsa daiteke: zainetatik irtendako odola. Zainetatik irtendako musika. Oso gogorra eta indartsua, Hamlet-en edota AEBetako 90. hamarkadako taldeen erreferentzia ugarirekin (Korn, Machine Head…). Metal moderno eta nu metal delakoaz osatutako oinarri instrumental eraginkorra du taldeak, baina R taldearen melodien zaporeaz, eta beraz Dut-en edota Alice In Chains-en ku-

tsuarekin. Azken hauek disko osoan sumatu ditzakezu, batez ere Ava Gardner abestian, non Layne Staley berpiztu egin dela dirudien. %100 Alice In Chains. Beste zenbaitetan, ordea, Sepultura-ren gogorkeria ekar dezakete gogora Nova-koek, XIII edo Rue Des Mimosses-en adibidez, –non brasildarren Roots-en estilora, motozerra bezain gogor hausten duten!–. Azken honetan gitarra solo bat entzun daiteke, disko honetan oso ezohikoa dena. Zati instrumentaletan ematen dute onena, nolanahi. Sarrerako Nova-ren lehen partean, Ava Gardner-en zenbait momentu-

tan edo azken kantan, Outro izenekoan. Entsegu lokalean sartutako orduak nabaritzen dira. CDa amaitzeko, oraintxe aipatutako Outro. Piezarik onena. Soinu eta efektu arraroz hasi eta, pixkanaka, kanta batean bihurtzen dena. Ederra. Crossover-en Ekaitza-barealdia-ekaitza formula ondo asimilatu dute. Soinuzko harresia deiturikoa, nahiz ahotsa muturreraino urratzearen emaitza da CD hau. Finean, etorkizun handia izan dezakeen taldea. Zorte pixka batekin, Metal munduan leku bat aurkitzeko aukerak dituzte. Soinu gogorrak maite badituzu, gustatuko zaizu.



ZUZENEKO IKUSGARRIA Lehen diskoa berriki argitaratu badute ere, urteak dira Nova han eta hemen jotzen dabilela. Duela hiru urte Madalenetan jo zuten. Ikuskizuna antolatu zuten, probokatzailea eta ausarta.Argazkia: Lander Garro. 35


o036-037_on

27/6/07

16:11

Página 1

pasadizoa ondarep

Kronika zaharraOiartzun

mendeku

MATXISTA Andoni Lekuonak 36ko gerrak Oiartzunen utzitako odol arrastoa ikertzen aritu da azken urteotan; horra Anduitzeneko neskatoarena Testua: Lander Garro (Andoni Lekuonaren testuan oinarritua) Argazkia: ON.

936ko abuztuan, bala batek 17 urteko Maritxu Olaziregi neska gaztea erail zuen. Garai hartan zabaldu zenez, ezusteko gertakaria izan zen, baina ez zen inolako ezustekoa izan: gerlari faxista batek erail zuen. Nahita eta odol otzean. Gerraren testuinguruan eraildakoak, urteak pasata, denak zaku berean sartu izan ditugu. Baina, gerra garaian ere, gerraz haratagoko erailketak izaten

1

36

ziren, politikarekin zerikusirik gabekoak. Dohakoak, pasionalak, mendekuzkoak, eta abar. Gerrak, horietako askori, beharrezko inpunitatea eskaintzen zien; batik bat faxisten aldekoei. Familiak kontatu zuenez, Maritxu Olaziregi mutil gazte batek erail zuen, neska setiatzen ibiltzen zen errekete batek. Maritxu, Antxoski baserrian izaten zen, erreketeen arropak josten. Antxoski eta Anduitz baserriak elka-

rrengandik oso gertu zeuden, Ugaldetxon. Anaietako batek esan zuenez, erreketeetako bat –erailtzailea, hain zuzen–, Maritxu setiatzen ibiltzen zen. «Behin, Antxoskin, nire ahizpa botoi batzuk josten ari zen. Bere atzetik ibiltzen zen erreketea azaldu zen, eta berari botoi bat jarri behar ziola esan zion. Nire ahizpak erantzun zion bera baino lehen beste batzuk zeudela, eta haiekin amaitzerakoan egingo zuela berea. Erre-

ketea tematu zen, bera izan behar zela lehena, eta nire ahizpa ezetz. Ez dakit egun berean, edo egun batzuk beranduago, nire arreba paretaren aurka zegoen, Antxoskiren ondoan, eta balakada bat jaso zuen. Aurrera erori zen, eta bala, horman jo ondoren, soinekoan zintzilik geratu zen. Amak, anai-arrebek, izebak eta Antxoskiko maizterrek ikusi zuten dendena».

BARKAMENA. Maizterretako batek, anaiaren arabera, bala jaso nahi izan zuen, baina beroegi zegoen. Pixka bat beranduago erreketeak azaldu ziren, eta bala beraiek eraman zuten. Erreketeek Eskonsegi baserria seinalatu zuten, errepublikarren esku zegoena. Egun horretan gorpua Katalintxo baserrian jarri zuten, auzotarren azken agurra jaso zezan. «Jende guztia agertu zen, eta solairua erortzeko beldurrez, etxe-


o036-037_on

27/6/07

16:11

Página 2

pasadizoa ondarep

Horrelakoak ginenOiartzun ZINEMA, ATZO ETA GAUR. Zinema oso ‘modernoa’ delako ustea, zabalduta dago. Zinema, ordea, kontu zaharra da. Goiko argazkia, adibidez, duela urte mordoxka ateratakoa da. ‘La reina de Santè Clair’ izena omen zuen filmeak. Oiartzungo bizilagunek ez zuten atzerriko artistekin argazkia ateratzeko aukera alperrik galdu. Urte batzuk beranduago, berriz ‘Frio sol de invierno’ filmatu zen. Argazkia Gurutzen ateratakoa da, eta hauek dira ageri direnak: Javier Pereira, Unax Ugalde, Raquel Perez eta Marisa Paredes aktoreak, eta Pablo Malo zuzendaria.Argazkiak: ‘Oiartzun’ urtekaria eta Iñaki Berrio.

koek zorua zurkaiztu zuten», esan zuen anaiak. Urte batzuk pasata, errekete haren kideetako bat agertu zen, eta sendiari aitortu zion setiatzailea bera izan zela erailtzailea. Lehenago ere, hainbat esames entzun zuten: «Esaten zen mutilak kideen artean abixatzen zuela neska fusilatuko zuela, eta kideek esaten ziotela kentzeko ideia burutik». Esaten dutenez, errekete setiatzailearen konpainiako burua Oiartzunen agertu zen urte batzuk pasata, eta sendiarengana joan zen barkamen eske. Bere mutilak egindakoa onartu zuen orduan, bere garaian erantzukizuna errepublikarrei egotzi ondoren. Oiartzunen 36ko gerran beste hildako asko izan zen. Andoni Lekuonak, esan bezala, Xanistebanetako urtekarian erreportaje sorta kaleratu du azken hiru urteotan. Maritxuri buruzkoa iazkoan argitaratu zuen. 37


o038-039_on

28/6/07

17:37

Página 1

nON dabil? ondaren

rrenteria-Orereta ez da pilotari lotutako herria. Pilotari handi gutxi izan du Oarsoaldeko herri handiena den honek azken urteet an. Julen Beldarrain pala jokalaria izan da elitean, eta hortxe jarraitzen du. Atzelari beldurgarria da, deabruaren indarra duena. Beldarrain kenduta, frontoietan uzta gutxi izan da. Hala ere, eta aurkakoa badirudi ere, pilotari oso handiak izan ziren garai batean. Horietako bat da Meltxor Guruzeaga Oskila aurrelaria. 1911ean jaiotakoa da, eta gaztetan zesta puntako txapelduna izan zen. Han eta hemen ibili zen, puntista askoren moduan, kontinentez kontinente. Europan ez ezik, AE Betan aritu zen, eta baita Asian ere. Zein toki ez ote zuen ezagutu! Santxo Enea kalean jaio zen Guruzeaga, eta familian beste hainbat pilotari izan zituen. Aita, Meltxor hura ere, xisteran aintzindarietakoa izan zen; Mauser izeneko xistera berak asmatu zuen. Gazte hasi zen pilotan, eta segituan bertute handiak erakutsi zituen. Bere ahizpa Felik gogoratzen duenez, «oso-oso ona zen». Felik gutxitan ikusi zuen lehian, beti ibili baitzen etxetik urrun, baina Urumea pilotalekuan ikusi zuen, eta oroitzapen ederra gortdetzen du, 80 urte pasatu diren arren: «Irabazi egin zuen, e!», esan dio ON-i, umorez. 17 urterekin Madrilera joan zen, eskualdeko beste hainbat pilotarik –Trecet eta Oskila sanjuandarrak, zehazki– deituta. Madrilen arrakasta izan zuen, eta Eloi Gaztelumendi irundarrari esker, Kuban aritzeko aukera sortu zitzaion. Kubaz aparte, Rio de Janeiron eta Andaluzian kon-

Fanderiako pilotalekua eraiki zutenean, Udalari Guruzeagaren izena jartzeko proposamena iritsi zitzaion, baina nahiago izan zuen Fanderia jarri...

E

38

Fitxa Izena. Meltxor Guruzeaga. Jaiotze data. 1911. Herria. Errenteria-Orereta

(Santxo Enea kalea). Ibilbidea. Pilotari familia

LANDER GARRO

bateko azken semea. Guruzeagarrak: aitona pilotaria, aita, eta baita semeak ere. Denak bikainak. Meltxor da azkena.

PILOTARI handia Gure eskualdetik desagertuta dagoen zesta-puntako jokalari handia izan zen Meltxor Guruzeaga errenteriarra; mundu guztian ibili zen jokatzen Testuak: Rafa Bandres eta Lander Garro.


o038-039_on

28/6/07

17:37

Página 2

nON dabilondare

GURUZEAGA, PILOTARI LOTUTA. Guruzeaga abizenez pilotari asko ezagutu da. Guztietan lehena Meltxor (1865ean jaioa) izenekoa izan zen –gure Meltxorren aita–. Oso ezaguna izan zen, urte mordoa pasa zuelako pilotalekuetan. Mauser izeneko xistera berak asmatu zuen, Argentinan egindako eskumuturreko min bati esker. Bere ondoren etorri ziren: Joaquin, Saturnino, Jose –Tangerren jokatzen ibilitakoa–, Rafael, Francisco, eta Meltxor. Azken honi, Errenteriako Txikito deitzen omen zioten, eta guztietan arrakasta handiena berak lortu zuen. Hau Meltxor Guruzeaga da, baina aita. 1900. urte inguruan ateratako argazkia duzue.

LANDER GARRO

LANDER GARRO

tratuak eskaini zizkioten, baina aitaren aholkuei jarraituz, Kubara joatea erabaki zuen. «‘Brasilen jokatzeko eskaini diate’, esan nion aitari, eta harek ezetz, ez joateko: ez nintzen joan».

GERRAZ IHESI. Kubatik hilabete gutxira itzuli zen, baina denbora oparoa bizi izan zuen. «Baziren, bai, jokalari on batzuk, eta apustu asko egiten zen». Handik itzulita, Donostia eta madrilen artean aritu zen, beti ere Danborenea enpresariaren aginduetara. Kilometro asko egin gabe urte batzuk egin zituen, nahiko gertu jokatuz; Donostian, Madrilen,

Bartzelonan, edota Zaragozan. 1936ean, ordea, Ameriketara itzuli zen, Caracasera (Venezuela), hain zuzen. Handik gutxira New Yorkera joatea egokitu zitzaion. 44. Hiribidean aritzen ziren, eta garai haiek zirkora joateko baliatzen omen zituen Meltxorrek. «Han baziren zirku asko, eta niri asko gustatzen zitzaidan joatea; askotan ematen zizkidaten sarrerak boxeora joateko, baina nik ezetz es aten nien, nahiago nuela zirkua», gogoratu du, hunkituta. Meltxorrek 96 urte ditu, baina burua argi gordetzen du; ez dio, ez, ñabardurarik ihes egiten.

UDAL ARTXIBATEGIA

Kartoizkoa Pilotari handien inguruan lausengulari asko ibili ohi da. Hauek, pilotariari, honen bertuteak oroitarazi ohi dizkiete. Guruzeagari, behin, horrelako batek «Karteleko pilotaria» zela esan zion, gaztelaniaz. Meltxorrek ez zuen gaztelania ongi egiten, eta zera esan zuen, egun batzuk beranduago: «Kartoizko pilotariak omen gara».

New Yorketik, berriz, Mexikora: han pilotaleku eder bat inauguratu zuen, Metropolitano izenekoa, eta hainbat urte eman zituen. Han zegoela sortu zitzaion Asiara lehen aldiz joateko aukera, Manilara (Filipinak). Urte dezente eman zituen hango Jai Alaiean, baina 1950ean gerrak harrapatu zuen, eta urte gogorrak pasatu behar izan zituen. Japoniarrak herrialdean sartu ziren eta txikizioak eragin zituzten. Haien helburu bilakatu ziren pilotariak ere, eta, Guruzeagak gogoratzen duenez, horietako bi erail zituzten, Ramon Aiestaran errenteriarra, eta Murtegi markinarra –azken honen semea ere akabatu zuten–. Egun batzuk ezkutuan pasatu ondoren, han jarraitzea erabaki zuen, eta 1956 urtera arte geratu zen. Manilan zegoela hasi zen aldakako minarekin. «Hasieran botikekin minak arinduz ibili nintzen. Sendagileak ohartarazi zidan txizari erreparatu behar niola, ea zer moduz ateratzen zen. Erreparatu, eta, hara, odola! Sendagileari jakinarazi nion, eta harek erantzun zidan erretiroa hartzeko ordua zela». Hortxe amaitu zen pilotari handi honen kirol ibilbidea. Euskal Herrira itzulita, Donostiako pilotalekuan aritzeko aukera eskaini zioten, baina uko egin zion. «Lagun kamioi zale baten aholkuari jarraituz, taxilari egin nintzen, eta horretan 20 urte baino gehiago pasa nituen». Biteri kaleko geltokian ibiltzen zen, Maza dendaren parean, eta, besteak beste, Paki gozotegiari mandatuak egiten zizkion, gozotegia belardenda bilakatu aurretik. 66 urterekin, ordea, erretiroa hartu zuen, eta Zamalbide auzoan eman zituen bizitzako urterik lasaienak, Feli ahizparekin batera. Urteak pasata, Sanmarkosene egoitzara ekarri zituen familiak, eta bertan pasa dituzte azken urte hauek. Errenteriako Udalari, Fanderiako pilotalekua eraiki zenean, pilotari honen izena proposatu zitzaion, baina nahiago izan zuten 39


o040_on

3/7/07

16:17

Pรกgina 1

www


o042_on

24/2/07

18:08

Pรกgina 1


o042_on

2/7/07

16:26

Página 1

azken balada Emakumeekiko bortizkeria matxista aukeratu dute Oiartzungo hiru bertsolariek hil honetako idatzirako: betitik izan da arazo, baina berriki hasi da gizartea pixka bat mugitzen.

   Ander Lizarralde Exteban Martiarena Arkaitz Oiartzabal

Konbertsaziyua

E

xteban Martiarena. "Bua txabal,

atzo I.P t a J.M. hostiaka aittu ttuken plazan erdiyan. No jodas! Hasiyeran hizketan ai ttuken, geo karraxika ta, azkenin, nexka hatzamarka hasi zioken mutillai. Tipuak bi muturreko eman ta kontsejupin sartu zin, han jesukrixtonak eman zizkioken. Hua ikuskizuna, munipak etorri ttuken ta ezin geatu, neskake mala hostia erra eakusten zin, zipiyak azaldu ber izan ziteken, azkenin. Plaza jendez lepo, txabal denak mobidai beira. Ta hi non hostia yitzan? Espektakulo erra galdu yun! Bua txabal, ke putada. Amakin inkargu batzuk ittea jon ber izandu nin. Miño konta zak, konta zak detalle geyokin pelea...". Hara, gaztiak, lengun zuen adiñeko batzui, autobusin, entzun niyen konbertsaziyua. Zer diyok, Xam? Arkaitz Oiartzabal. Ba ni seurasko amakin aiko niñun enkargutan. Garbi uzten dik horrek: Autobusa hartzik morala jexten dik, "txabal", nei bai bintzat. Gue edadetsuko jendia aspaldi hontan (ta gaztiaguk bastante geyo) beste lege batzuk jarraitzen ttik; gu kontsejupin sartu izan gattuk muturrekoka ai dinak separatzea, nahiz ta de paso 42

geonek jaso haundinak. Biño joten giñun. Ta onartu berra ziok gerrako herida hoik laguntza bat yula kaso batzutan, nik zenbat neska izan nittin ubeldu batek durantzen tzin bitartin... Ander Lizarralde. B akik Exte, hoi pasatzen dik autobusin ibiltzetik, seuru niok hi sartu yitzanin gazti hoik etzitela asientua utzi, ettek errespetuik! Egiya esan hemendik Donostira jutekun autobusak ordu bete pasatzen dik gutxinez, biaji hortan konbersaziyo bat entzuteko bakarrik ez, hizkuntza bat e ikasteko aukera ematen dik. Egiya san, gaztiak hitzeitteko forma berriyak bazakazkitek: "Cebau, sobrau, flipatu, rallau...", ta holako hitzak granuk bezela izaten ttuk, bizitzan fase batin peatzen zaizkik ta denbukin jon itten ttuk. Normalin masalleko batekin. Halare, nayo dit aittu: "Bua! Atzo hostiaka ikusi nizkin bi tipo...", ta ez: "Bua! Ayer vi a dos tíos...", nahiz ta difentzi hundiyik ez eon... Exteban. Gaztiak hitz berriyak asmatzik etzik kezkatzen, gustukua izan eo ez, hoi sortzia duk eta sormena positibotzat jotzeit (battuk gustoko ettuten hamakina sortzalle "ofizial"... . Kastillanoz hitzeittiana kezkagarriyo itten zik ,

miño , ama hizkuntza euskera badute, asko, bueltatuko duk euskerara (guraso izatin, kontzientziyak heldutasuna lortzin, inguruk presionatuta...). Tratu txarrana duk, ordia, geyen kezkatzen naun arazua (eta zueke, nolapatte, hitzeittia sayestu zutena). Hostiyak mundu guziyak ulertzen dun hizkuntzan hitzeitten dik , denak entzun eta hitzein yaun hizkuntza , kastillanua bezain arrunta itten zaigun hizkuntza azken aldiyan . Normala. Gaztiai emakume bat jipoitziak ezpayo sensaziyoik itten , erne. Hau adinakin eztuk sendatzen, okerrea juten duk. Noa guzek, Xam? Arkaitz. Hoi bueltik ez diken gaia duk. Tratu txarrena etzik iruitzen iñorren belarriyak ikuttu gabe uzten dizkiken gaitako bat dukenik. Dudik gabe desberdiña duk gaztiak bizi ziten sensaziyua ta guria. Askotan eoten ttuk hizketagai eo gertaera berin eztabaida diferente asko; akaso gazte hointzako harrigarriya izandu yuna borrokan espektakularidadia duk, ta guk (Anderren permisukin helduagotzat jokoit gue trio heterogeneo hau) zorionez bazekiyau barrurago beitzen. Ta azaleko marketa ere bai. Ojo, etzik normala iruitzen gaztian joka-

bidia, nik bintzat nere "ni nerabetxo granoduna" ez dit hola identifikatzen. Hoi zer duk; pertsona bakotxak bere sensibilidadia zakakela eo adinak ekartzen dikela sensibilidade diferente hoi? Nik usteit erantzuna bazekitela, Exte, biño Ander; hi igual tartin yoz, eyaz oso edadetua ezta oso persona re... Ander. Uste dit tratu txarrena ez dukela pertsona batei indako erasua, kaltetu hoi (biktima hitza manipulatugiya ziok) gu bilakatzen gattuk, arazo pertsonalak gizarteko arazo orokorrak ttukenian, partikular baten arazua gizartiana dukenin. Errealitatia duk, kasualitatik ez dila existitzen ta gañea egunero errepikatzen ttukenin ohittura bihurtzen ttuk. Iruitzen tzik, hortik ateatzen yaun ondoriyo bakarra baldin baduk tipu hoi putakume bat dukela (ta putakume bat duk) arazo hau ez dukela konponduko. Uste dit, arazu hontan bizkarzañak lenbiziko neurriya ttukela, miño erroa jon gabe iñoiz ettuk arazuk konpontzen. Gehienez partxik jarriko ttiyeu, ta gañea normalin beti partxe beak ttuk ta berdiñek jazten ttiztek. Neurri bat izan litteke kontsejupia ixtia?Audientzi Nazionalak hoi ingo likek!


o043_on

29/6/07

20:39

Pรกgina 1


o044_on

26/6/07

17:07

Pรกgina 1

ON35  

MENDE BATEN ARRAUNA Iñaki Mikeo, San Miguel Ligaz o001_on 4/7/07 13:53 Página 1 o002_on 13/3/07 18:12 Página 1

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you