Page 1

o001_on

27/2/07

12:54

Pรกgina 1

2007ko otsaila31. zenbakia

EMAKUME

IZATEA


o002_on

19/2/07

12:57

Pรกgina 1


o003_on

27/2/07

12:51

Pรกgina 1

gaiaksarrerakoa

Kale nagusitikAnder Fernandez

Banako emeari ingulartasunean soilik daukat eta osotasunera heltzeko bidea. Emakumea, eme kumea, jenero zehatza izan arren, pertsonak, unitatea zaigu ukigarri eta maitagarri. Hau haientzako oparia liteke. Erika da kriskitin krasketina, kafea bi hatzez, bihotzez, behetik gorakako begirada, solasa solas, nondik nora barrea, atzean, hain gertu aparkatu eta hitzetara itzultzearen mirari. Marisak bi seme eta lau alaba izan zituen, ederrak guztiak. Okindegian egiten zuen lan gauez

S

gainera, eta josi enkarguz. Zinegotzi izan zen beranduago. Idoia margolaria da, ilustratzailea, koloretan bizia, margo litzazke haurtzaroko hosto lehorrak, mamua ikusi duten begiak. Edota Pepi, berrogei urtez azokan barazki eta fruitu lehor artean ibili ondoren utzi berri du postua, hantxe hezi zituen Aitor eta Luis, eta beste hainbeste lilura. Ainhoaren artea bizitza bera da, dantzari ibiltzea, betiere jolas. Jolaskide jolastokia den munduan, eta jolastoki amaigabe haren baitan, nahasten garen eremu ze-

hatz honetan, sarri gauez lagun, bizien parentesi artean, batek argazki eta errutinaz, beste batek ametsen arkitekturaz, maiz aktore, barra atzeko maitale ala merkatari, izen ezinezko hainbat istori. Artean, Maite, bizia hari esker eta, hitz hauek zure. Asma nezake bat edo beste. Argiago izaten da ordea inguruan ditugunetaz ohartzea. Gertu daudelako, gurutzatzeko adina gertu, tarteko kristalik gabe gutxienean.

 iritzia ON-EN DATUAK Argitaratzailea. Oiartzualdeko Hedabideak S.L. Egoitza. Santa Klara 22, Errenteria-Orereta (20100) Telefono zenbakia. 943 34 03 30 Fax zenbakia. 943 34 11 02 Posta elektronikoa. on@oarsoaldekohitza.info Lege gordailua. SS-607/04 Zenbakia. 31.a (2007ko otsaila) Urtea. III.a Maiztasuna. Hilabetekaria Zuzendaria. Ekaitz Arrieta Publizitatea. 678 68 71 20 - 607 22 70 56 publi_oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info Harpidetza. 943 30 43 46 Bezero arreta. 943 30 43 46 Tirada. 2.500 ale Inprimategia. Leitzaran Grafikak Koordinazioa. Lander Garro Diseinua. Hitzako Euskara eta Komunikazio Zerbitzuak

05 Zutabeak.

24 Klik. Oiartzunen modu

Joxe Juan Ugalde, Ainara Gurrutxaga, Mikel Susperregi, Itziar Navarro...

berezian ospatzen dituzte inauteriak. Goizaren argian bezala, gauaren magian ospatzen dituzte. euskara

nagusia

28 Oiartzun Irratia.

12 Emakumeak. Emakume izatea, duela 100 urte bezala, zaila da gaur egun ere. Bazterketa gainditzeko ahalegina egiten dute eskualdeko emakumeek ere.

Uxue Perezek eta Arantxa San Romanek egitarau polita eta entretenigarria prestatu dute irratiaren entzuleentzat.

12 24

OHARRA ON hilabetero jasotzeko, beharrezkoa da O A R S OA L D E KO HITZAren harpidedun izatea. Hapidetza: 943 30 43 46 Posta elektronikoa: on@oarsoaldekohitza.info.

30

ON ESKUALDEKO ALDIZKARIAREN LAGUNTZAILEAK (erakunde publikoak)

Gipuzkoako Foru Aldundia

Errenteriako Udala

Lezoko Unibertsitateko Udala

Oiartzungo Udala

Pasaiako Udala

03


o004_on

12/12/06

16:07

Pรกgina 1

jaso nahi duzu? Egin zaitez Hitzako harpidedun 902 82 02 01

elkarrizketak, erreportajeak, gaurkotasuna, albisteak, bitxikeriak...


o005_on

16/2/07

10:42

Página 1



iritzia Puntua

Agur eta ohore langile, Xabier Imaz Artola ara egunkariaren agerkari digitalera jo dut zenbatgarrena zinen ikustera. Aurten bosgarrena Hego Euskal Herrian, hamahiruko zerrendan. Aurrekoak: César Hernandez 35 urteko irundarra, Andoainen; J.S.S. 41 urtekoa, Sondikan; Roberto P.P. 38 urteko korellarra eta H.G. 21 urteko alfaroarra, Korellan; eta Juan Martinez 54 urteko beratarra, Asturiasko Soto de Riberan. Zure fitxak dio: Urtarrilak 16, Lezo, mandrinadorak harrapatu du, Xabier Imaz Artola, 56 urte, hil egin da. Geroztik beste batzuk joan dira laneko istriputan. Azkena gaur bertan Asturiasen: Bermeoko langilea. Eta artikulu hau argitara atera arteko tartean, ziur, beste norbait. Lanean zauritutakoak ez ditut ahaztu nahi: hamabost, urtea hasi zenetik lerro hauek idatzi arte. Zenbaki hori ere handitu egingo da. Lanbideagatik maiz idatzi eta esan behar izaten ditut laneko istripuei buruzkoak. Baina zauritua edo hildakoa ezaguna denean, gogorragoa da jardun hori. Lanera joan eta bizia galdu. Ogibidera joan eta bertan geratu. Ondo pentsatuta, izugarria da. Gero, berehala jartzen dira lanean adituak, inspektoreak… Txostenak osatzen dituzte… Gertaera izugarri horiekin, urteko balantzeak egiten dituzte; istripuen kopuruak gora edo behera egin dutela adierazten duten estatistika eta albisteak. Eta sokak ez du etenik. Sindikatuek diote lan istripuen arduradun nagusiak enpresariak eta Administrazioa direla. Nagusiek langileari begiratzen diote, gehienetan, errua harena izan dela adierazteko. Eta Administrazioak, teknikariak lanean jarrita, istripuaren zergatiak ikertzen ditu. Ondoren ez dakit zer gertatzen den. Baliteke, baina, oraindik ez dut enpresaririk ikusi espetxean sartzen bizitza bat galdu delako. Gainera, zer arraio! ez al gaude ekonomia gurtu eta bedeinkatu beharreko aroan? Ez naiz katramila horretan sartuko. Batzu-batzuk iaioak dira egia hitzen sare-

G Joxe Juan Ugalde

HILEKO ESALDIA

Nekez uzten du bere sorterria sustraiak han dituenak. (J. Sarrionandia) 05

an lotzen eta estaltzen. Beraz, utz dezagun horretan: oraingoz, pankarta eskutan hartu eta segi dezagun salatzen beste heriotza izan dela langileak duinen tratatua izan beharko lukeen tokian. Oso gustuko dudan Ismael Serrano k ant ariak, 1968.eko eta ukabil itxiei buruzko kontuak gogoratzen dituen abesti batean dio “pero tiene que llover, aún sigue sucia la plaza”. Bai, lan istripuen sarraski hau gelditu beharra dago; langilearen bizitza prezio garestiegia da ekonomia axolagabe honen makinan birrintzeko. Xabier, Altzako eliza gainezka jarri zenuen. Aurpegi ezagunak asko eta asko. Denen begiradan harridura. Nolatan? Zergatik? Heriotzaren misterio ulertezina. Apaizak gauza koherenteak esan zituen. Eta bizpahiru aldiz pertsona ona zinela esan zuen. Pertsona ona zinela. Esaldi horri erreparatu nion behin eta berriz. Ezker eta eskuin begi gorrituak ikusi nituen. Jende asko negarrez ari zen. Apaizak behin baino gehiagotan esan zuen lan itzela egin duzula Trintxerpe aldean, beti euskal kulturaren inguruan lanean. Dantza, arrauna eta bertsoak maite zenituela nabarmendu zuen. Guk dantzan ezagutu zintugun aita eta anaiarekin batera, Trintxerpen, Gipuzkoako Dantza Sueltoko Txapelketa antolatzen. Zuei esker iraun du txapelketa horrek. Zenbat joan-etorri eta zenbat dedikazio Karmengo Amaren jaietan trofeoz betetako mahaia jartzeko. Baina dantzaz gain, beti prest egon zara batean eta bestean laguntza eskaintzeko. Euskara ahoan, euskal kulturaren militantea izan zara. Euskal izaera zainetan eraman duzu. Zenbateko maitasuna herriari; Euskal Herriari. Beti pentsatu izan dut, gainera, Trintxerpen euskal kultuari eusteak eta euskal kultura ereiteak balio erantsia duela. Eskuzabaltasunak neurri mugagabeagoa du itsaso zailetan. Eta zu, itsaso zailetako arraunlaria izan zara. Elkarrekin egon ginen azken aldian, elkarrekin egon garen guztietan bezala, apal mintzatu zintzaizkidan. Irudi hori berrituko dut, Xabier, arraunkada, dantzako urrats eta bertso bakoitzean. Arraunak eta ezpatak goian, agur eta ohore langile.


o006_on

26/2/07

11:29

Pรกgina 1


o007_on

27/2/07

13:17

Página 1

artikuluairitzia

Koma

Ainara Gurrutxaga

Mariatxi baten azken gaua

reretako taberna zulo bat. Goizeko bostak pasatxo eta ni komun zikin hartan, Pipi Lastrumekin. Eroaldia kanpoan, Doverren azken kanta zela-eta. Gainean neramatzan pontxo eta biboteak beroaren beroaz bustita. “Ze ostiatan zabiltzate hor barruan?”, kanpotik norbait ate joka. Itxoin, joder! Pipik arazoak zituen leotardoak belaunetaraino jaisteko. Erraz lortuko zukeen, bitartean hitz eta pitz ariko ez balitz. Lankideekin izandako mobidaren bat zuen hizketagai. Nik, baietz buruaz, “ze pasada” esanaz bezala. Guajaloteen Insumisión, insumisión-en lehen notak hasita ziren kanpoan, ezustean nire burua ispiluan antzeman nuenean. Tontotuta bezala gelditu nintzen begira, ikusminez. Bazegoen zerbait irudi hartan… ezerosoa. Lastozko txapela okeroker eginda zegoen eta bibote beltzari lauzpabost ile besterik ez zitzaizkion gelditzen. Baina ez zen hori sentsazio berezi haren arrazoia. Zorabioak uzten zidan neurrian, kalkulutan hasi eta inauterietan mariatxiz janzten nintzen zortzigarren urtea zela konturatu nintzen. Hamabost urte nituenean erabili nuen lehenengoz. Normala halako itxura izatea! “Hau imajinazio falta, aizu!”, bota nion ispilukoari. Pipik hizketan jarraitzen zuen, eta nik, baietz buruaz, “zerbait egin behar da”, esanaz bezala. Ispiluari begira, gero eta deserosoago sentitzen hasi nintzen, ordea. Inguruko zaratak desagertu egin ziren eta isiltasunean bakarrik gelditu ginen, mariatxia eta ni, aurrez aurre. Haren patuaz ohartu nintzen. Hurrengo urteetako inauterietan imajinatu nuen mariatxia, txirrisklasez mozkortuta eta komun berean, Pipirekin. Bibote eta pontxo izerditu berberekin. Hotzikara batek astindu ninduen: Mariatxi gizajo haren bizitza predestinatuta zegoen! Hauxe duk hauxe, destino petrala, hauxe…

O

HILEKO ESALDIA

“Errealitatea posibilitate bat bezala ulertzen dut” (A. Sastre)

Alfonso Sastreri duela gutxi entzundakoak astindu zidan orduan memoria: “Bizitza, gertatzen ari ez diren gauzak ere gertatzen direla imajinatzeko aukera ematen didan errealitate bat da. Azken batean, imajinatutako horiek, gerta bailitezke! Errealitatea posibilitate bat bezala ulertzen dut”. Hitz ederrak, laurogei urteko gazte harengandik berriki entzunak. Ispiluko mariatxi hura, ordea, posibilitate bakar baten adierazle krudela zela ohartu nintzen. Aurretiaz nonbait idatzitako errezeta. Bere errealitatea imajinatu edo amestu ezin duen pertsonaia tristea! Enpatia sentitu nuen harenganako. “¡Ya os vale!”, kanpotik norbait, sututa. Baina gau hartan –nahasketa etiliko bereziak eraginda edo– adoretsu sentitzen zen biboteduna, inoiz ez bezala. Pirandelloren pertsonaia bat gehiago bailitzan, antzezlanetik irten eta bere existentziaz eta desio ezkutuez gogoeta egiteko garaia zela erabaki zuen nonbait. Komun zulo hartan, esku telefonoek 5.16 am zioten momentu berean. “Imajinazioak gida dezala nire errealitatea! Idatz dezadan nik neuk nire bizitzaren antzezlana!”, egin zuen oihu, bat-batean Emiliano Zapata bihurtuta. Txapela burutik kendu eta airera jaurti zuen ondoren. Euforia eta alkoholak bat egin zuten nire zainetan.

PAUSO TXIKIZ. Pentsamendu haiek eragindako lekuz kanpoko klimax-a pitufo baten bultzadak eten zuen. Pipi, leotardoak ondo jantzita eta nire txapela bere mantaltxoarekin garbitzen, kanpoan nuen zain. “Komuna pixa egiteko da!”, zioen aurpegi urdindun tipoak. Pitufo marmartia zen, dudarik gabe. “Hil da mariatxia!”, oihu egin nion Pipiri. Harriturik begiratu ninduen: “Neska, a zer gauzak dituzun, ondo al zaude?”. Nik baietz buruaz, arro-arro: “Hurrengo urtean trogloditaz jantziko naiz! ”. Pipik, ez duzu erremediorik esan, eta eskutik helduta koadrilakoengana eraman ninduen. Tira, pauso txikiekin pizten omen dira iraultza handienak. 07


o008_on

20/2/07

12:06

Pรกgina 1

iritziazzenbat buru, hainbat aburu

Azken kokretaIosu Mitxelena

Handik

Emakumearen lana rrealitatean gertatzen dena laburbiltzeko eta baloratzeko, adierazleak erabili ohi ditugu. Ekonomian, esaterako, eremu geografiko jakin batean urtean sortzen den aberastasuna neurtzeko, Barne Produktu Gordina eta antzeko adierazleak erabiltzen ditugu. Zehazki, Barne Produktu Gordinak ekonomia osoan urtean ekoizten diren azken ondasun eta zerbitzu guztien balioa neurtzen du. Horren barne sartzen da, beraz, kontsumitzaileok erosten dugun guztia, estatuak erosten duen guztia eta enpresek erosten dutena, inbertsio gisa, etorkizunean ekoizteko ahalmena areagotzeko. Baina, zein neurritaraino islatzen du adierazle horrek ekonomian benetan gertatzen dena? Adituen iritziz, Barne Produktu Gordinaren barruan sartzen diren jarduera batzuk kanpoan utzi beharko lirateke eta kontuan hartzen ez diren beste batzuk, berriz, sartu. Oraingoz kanpoan gelditzen diren horien artean, bada nagusiki emakumeei lo-

E

Itziar Navarro

08

tutako bat: etxean egiten den lana, dirutan ordainik jaso gabe. Lan hori ez da jarduera ekonomikotzat hartzen eta hortaz, ez da herrialdearen aberastasunaren barruan kontabilizatzen, ezta ordaintzen ere, noski. Errealitate hori guztia kontuan hartuko bagenu, sukaldean aritzea, garbiketa egitea, erosketak egitea, autoan jendea norabait eramatea, etxekoak zaintzea eta antzeko beste jarduerak lanpostuak izango lirateke eta Barne Produktu Gordinaren barruan sartuko lirateke. Bere garaian, ekonomialariek uste izan zuten zaila edo ezinezkoa zela etxean egiten den lan horren balio ekonomiko arrazoizkoa finkatzea. Baina, hurbilpen gisa horiek guztiak baloratzeko irizpide bat badugu: zenbat ordaindu beharko genukeen lan horien truke, etxekoek egin beharrean kanpoko norbaitek egingo balitu. Kontuak horrela eginda, errealitatea den bezala islatzeko aurrerapauso txiki bat emango genuke, behintzat.


o009_on

20/2/07

16:40

Página 1

zenbat buru, hainbat aburuiritzia

BeltzaSaioa Ballesteros (AEK-ko irakaslea)

Korrika: emakumetasunari helduz Heldu da Korrika, eta heldu heldu da, gainera, heldutasunez, helduta, sendo eta gihartsu. Aurten, gainera, emakumea omenduko du: aspaldiko erronkari heldu dio, honenbestez.

,2,3,4...15! 15. saioa jada. 1980ko azaroaren 29tik, 2007ko martxoaren 22ra makina bat gauza pasatu dira. 80. hamarkada gogoratuz gero, gure egungo gizartearekiko aldea izugarria dela argi ikus dezakegu denok: lan baldintzak, egoera politikoa, euskara, eta, zer esanik ez, emakumeon egoera. Emakumeok euskal gizartean ordutik hona pausoak eman ditugu ametsa den parekidetasunaren bidean, ttur-ttur baina aurrera! Korrikak, bi urtean behin, euskararen eta Euskal Herriaren alde lanean aritutako norbanakoak nahiz mugimenduak omentzen ditu. Omenaldi xume hauen bidez, egindako lana aitortu eta eskertzen dugu. 15. Korrika heldu da eta, azkenean, euskal emakumeoi iritsi zaigu txanda, bazen garaia! Omenaldi honekin urtetako menpekotasuna eta jazarpenari aurre egiteko –zein euskal kultura eta euskara, belaunaldiz belaunaldi,

1

gorde eta transmititzeko–, euskal emakumeak izan dituen indarra, adorea eta balioa omendu nahi izango dira. Zerbaitengatik esaten zaio ama hizkuntza sehaskatik jasotzen dugunari. Horrek berak erakusten du emakumeok euskararen transmisioan izan duten ezinbesteko garrantzia. Izan ere, emakumeok gaur egun arte transmsioa bermatzearren egindako lan ezkutu hori aldarrikatu nahi du aurten Korrikak. “Gaur arteko transmisioa” esan dut, eta hortxe dago koska: arestian aipatutako parekidetasunaren ametsa lortu nahi badugu, urte askotan emakumeon esku egondako transmisioa, euskal gizon eta emakumeon ardura bihurtu behar dugu. Harro nago gaurdaino ezkutuan, gordean, errekonozimendurik jaso gabe egindako lanagatik. Harro nago emakume izateak berarekin dakarrenarekin. Baina, era berean, argi dut euskal gizarte parekidea noizbait lortuko badugu, euskararen transmi-

sioak emakume zein gizonen ardura izan behar duela. Hitz gutxitan, aurtengo saioak, emakumeek urteetan egindako lan eskerga publikoki aintzat hartzeaz gain, euskararen transmisioan euskal gizarte osoa inplikatzeko eskaera ere egingo du. Emakumeok otsailaren 24an Donostiako Kursaal aretoan lehenengo hitzordua izango dugu. Omenaldi beroa egingo zaigu, eta ordurako zenbait emakumek prestatutako manifestuaren alde 5.000 sinadura bildu nahiko dira. Bestetik, hilabete hasierako Lilatonerako beroketak egin ostean, martxoaren 22an hasiko den 15. Korrikari sasoiz heldu ahalko diogu. Aurtengo Korrikan ikusiko diren lekuko aldaketak eraiki nahi dugun Euskal Herriaren isla izan daitezela desio dut, emakume, gizon gazte eta zahar, denok euskararen alde korrika, ttur-ttur, baina Korrika!

Progresoa eta denbora geratzeaz z zait inoiz distantzia luzeetan korri egitea gustatu, ez dut balio, gainera. Sprint motzak, mendian maldan behera saltoka jaitsi, jolasten…horrela korri egitea bai. Distantzia luzeak nahiago izan ditut beti oinez edo txirrindan egin. Poliki joanda denbora gehiago daukazu denerako. Azkar joanda, berriz, denera lehenago iristen zara. Baina… Zertarako? Beste nonbaiterako bidai azeleratu bera azkarrago hasteko? Gauzak azkarrago egiteko azkar zaharkituak geratzen diren txisme azkarrak azkar erosten ditugu. Telebistako anuntzioak ikusi besterik ez ditugu orain “progresoa” zeri deitzen diogun antzemateko, nolako gizartean bizi garen sumatzeko. Ikerketa soziologikoetan dirurik xahutu gabe, anuntzio horietako bat hartu, nori zuzenduta dagoen eta zer saltzen duen aztertu eta badugu zer ondorioztatu. Beldurra ematen du progresoaren izenean amildegirako bidea zein azkar eta zein inkonszienteki

E

egiten ari garen konprobatzeak. Etsipen inoxente batekin, “progresoa da, zer egingo dugu ba!”, esaten diogu gure buruari; esaldi politak ere buruz dakizkigu: “Ez da aberatsagoa asko duena, bizitzeko gutxi behar duena baizik”, eta halakoak. Gutxi ezagutzen ditut maxima hori aplikatu dutenak. Beti pentsatu izan dut korri egitea bizitza azkarrago pasatzeko behar handi bati erantzuten dion jarrera dela: “Hemen gaude, ez dakigu zergatik eta zertarako… goazen ba ahalik eta azkarren pasatzera!” Barka diezadatela korrikalariek, ez dut ezer beraien kontra. Bizitzaren metaforatxo bat egiteko besterik ez dut erabili beraien aditza. Progreso hitza erdal hiztegi ezagun batetan begiratu dut: “Caminar hacia delante”, jartzen du. Beste aditz hau, gehiago gustatzen zait. Aspaldi itzali nituen anuntzioak, denbora pixka bat geratu eta... Ibiltzen!

hONa

Mikel Susperregi

09


o010-011_on

27/2/07

13:19

Página 1

iritziassakONduz

Agustin Migeltorena

Hilaren errepasoa

Gaztaño reretan bizi ez garenontzat Gaztaño topoz bestaldean dagoen auzunea baino ez da. Aurrerantzean, baina, gehixeago ere izanen da. Nork berea, hori da oraingo legea. Norbanakoa da jomuga, kolektiboa ez da existitzen. Horregatik, Gaztañon zaborra biltzeko gunea asteburu bateko auzolanean atondu dutela irakurri dugunean, harridura optimista batek harrapatu gaitu. Notizia hori bai duk berria egin dut nire baitan! Ez dakit konposta egiteko adina izanen ote diren, edo auzoko gainontzekoek ere lagunduko ote dieten, baina topoa hartu behar dugun hurrengoan, orain arte ez bezala begiratuko dugu Gaztaño aldera.

O

Eraso egiteagatik ogeita lau orduren bueltan gertatu omen zen Arraguan: bikotekidea erasotzeagatik ertzainek atxilotu, epaia atera bitarte emaztearengandiko urruntze agindua jaso, hari muzin egin, eta berriro emaztearen etxera itzuli, salaketa berriro eragin, eta ertzainek gi-

H

10


o010-011_on

27/2/07

13:18

PĂĄgina 2

sakONduziritzia

Milioi bat

Maribi Rotetak 25 urte

ranadako Unibertsitateak, Kataluniako Unibertsitate Politeknikoak eta Euskal Herriko Unibertsitateak egindako lan batean oinarrituz, Jaizkibel Bizirik Taldeak salatu du Pasaiako kanpoko kaia eraikiz gero, milioi bat metro koadrotik gora erabili beharko liratekeela erabilpen logistikoetarako Oarsoaldean. Zailak baitira konprobatzen, aurreikuspenak nekez dira notizia. Baina, kasu honetan, imajinatzen duzue norainoko notizia litzatekeen gure eskualdeak jasoko lukeen inpaktua? Eta, egunerokoa izateko arriskuan, norainoko ez notizia litzakeen Oarsoaldeko kolapsoa?

H

G

“

Europan dagoen hirugarren enpresarik kutsakorrena Donibanekoa da� JUAN LUIS MUNGIA

ogeita bost urte Pasaian zinegotzi lanetan aritu ondoren, notiziak dio hurrengo hauteskundeetan ez dela aurkeztuko. Ez da marka makala, alafede! Non eta gure Pasaia korapilatsuan, gainera. Probatu gabea izanik ere, ez dut uste hemen zinegotzi izateak xarma berezia duenik: ez du handikiaren botere gosea asetzen, eta, aldiz, burukomin ugariren iturburu izaten ahal da. Izan ere, besteetan ez bezala, gurean espekulatzeko gutxi dago, eta baliabide apurrak lau distritu bananduetan zabaldu behar dira. Aitzitik, besteetan bezala, gurean ere errazagoa da kritikatzea inplikatzea baino. Notizia, bada, Maribiren 25 urteko inplikazioa. Ez luke notizia beharko, bestalde, inplikatu nahi duten guztiek zinegotzi kargura aurkezteko aukera izatea, baina gure herri ez normaldu honetan ez dakigu zer berri ekarri digun hurrengo notiziak.

kimikaria

otiziak, halakotzat joko badugu, berria behar du bere baitan. Zentralaren kutsadura jada ez zaigu notizi. Aurreko hilabetean Esther LarraĂąaga sailburuak berak salatu zituen zentralak ematen dituen arazoak. Oraingoan,

N

zasemea bigarren aldiz atxilotu. Hilabetean atentzioa eman duten berriak komentatzea da orri hauen eginkizuna. Aurreko hilabetean baino hilabete zaharragoak gara, denborak aurrera egin duen seinale. Baina badugu beste frogarik denborak aurrera egiten duela demostratzeko?

Mungia kimikariak azpimarratu du Europar Batasunaren 15 irizpideetatik bederatzietan mugak gainditzen ituela: noiz arte jarraitu beharko ote du izaten notizia Donibaneko zentralaren kutsadurak?

11


o012_on

19/2/07

12:07

Página 1

nagusiaggizartea Eskualdeko mugimendu feministan ezin ezagunagoa da Txelo Berra. Duela 25 urte hasi zen emakumeen aldeko borrokan lan egiten, eta ordutik hona jo eta su aritu da, “kalean eta kaletik” emakumeen zapalketa salatzen. 80. hamarkadan okupazioaren mugidan sartu zen, eta handik sortu zen emakumeen taldea sortzeko ideia. “Okupazioaren mugida oso matxista zen, eta guk horri aurre egiteko gure taldea sortu genuen, gero beste esparruetara zabaldu zena. Matxarda izena zuen hasierako talde horrek”. Matxarda erakundea, Arrakala bilakatu zen beranduago. Han eta hemen zalaparta ederra sortu zuten. “Oso erredikalak ginen, gogorrak”. Gaur egun Bilgune Feministan dihardu Txelok. “Kalean jarraitu beharra dago, botereari kaleko mugimenduak egiten diolako traba, eta traba ezinbestekoa da gauzak aldatzeko. Gaur egun, oraindik, asko dago aldatzeko”.

EMAKUMEAK! Laister martxoaren 8a izango da, emakumearen eguna; emakumeentzako, ordea, urteak ez du egun bakarra... bizitza, egunero hasten da Testuak eta argazkiak: Lander Garro 12


o013_on

19/2/07

12:08

Página 1

85 urteko emakumea da Emilia Mariscal; 1921eko urriaren 16an jaio zen. 20 urterekin Burgoseko probintziatik Gasteizera etorri zen, eta handik Errenteria-Oreretara. “Osaba-izeben etxera joan nintzen, eta bertan neskame aritu nintzen: mixerable xamarrak ziren, eta inor ordaindu nahi ez zutenez, niri etortzeko eskatu zidaten”. Hainbat urtez aritu zen neskame osabekin, “astoak bezala lan eta lan”, eta gero ezkondu egin zen, Victor Martinekin (1948an). “On Felipek ezkondu gintuen, goizeko seietan. Oso ona izan zen nire senarra, oso-oso ona”. Ezkondu ondoren etxeko andre bihurtu zen, eta lan horretan 60 urte baino gehiago eman ditu, xentimorik kobratu gabe. Duela bi urte alargun geratu zen, eta beretzako kolpe latza izan arren, bizitzeko grinaz jarraitzen du, kastaz eta sasoitsu.

13


o014_on

19/2/07

12:09

Página 1

Pasaitarra da Amaia Marcos, eta 28 urte ditu. Obretan ugazaba aritzen da, eta une honetan 16 obra ditu esku artean. “Lan polita da, baina gogorra. Batzuk lehengo pentsakera dute, eta neska baten aginduak jasotzea nekez onartzen dute. Errieta asko izaten da, baina, berriro diot, oso gustuko dut lan hau”. Obretan, azken ukituak egiten ditu Marcosek, eta aurrekontuak finkatu. “Oso doi ibili beharra dago, diru asko mugitzen baita mundu honetan”. Batetik bestera “ero moduan” ibili arren, umorea galdu gabe ibiltzen da neska hau, irribartsu. Hala jarrai dezala.

14


o015_on

19/2/07

12:10

Página 1

Indar handiko emakume urduria da Lurdes Sistiaga sanjuandarra, geldiezina, eta langile porrokatua. Ia 30 urtez irakaskuntzan jardun du, Pasaia-Lezo Lizeoan. Irakasle izateaz gain, Ikastolen aldeko mugimenduan aportazio ederra egin du urteetan zehar. Gainera, hiru seme-alaba ditu, eta, beraz, irakaskuntza amatasunarekin uztartu behar izan du urteetan. Goizean goiz esnatu eta eltzea sutan jartzea izan da urte horietan erabilitako sekretua aurrera ateratzeko. “Eguerdian bazkaria prest edukita: horrela ateratzen nuen denbora. Gero, asteburua baliatzen nuen etxeko gauzak kontu handiagoz egiteko”. 60 urterekin erretiroa hartu zuen, beretzako gauzak egiteko tenorea: “Beldur pixka bat nuen, ezer egin gabe ondo moldatuko ote nintzen, baina oso gustura nabil: frantsesa ikasten dut, igerilekura joaten naiz, bilobak zaintzen ditut...”. Merezitako atsedena, inondik ere.

15


o016_on

19/2/07

12:11

Página 1

Marina Rubio autobus gidaria da; matxismoak maila gorena eskuratu dezakeen toki horretan egiten du lan: Errepidean. 15 urte darama Belintxon enpresarentzako lan egiten, eta urteotan egoera pixka bat leundu bada ere, eguneroko lanak “azterketa izaten segitzen du”. Autobusera igo, eta munduari emakume batek ondo gida dezakeela erakutsi. Horra –derrigorrezko– erronka. Rubiok, bestetik, senarra duela 15 urte galdu zuen, istripuz –Manu Badiola mendizalearen alarguna da–. Urte hauetan bi seme aurrera ateratzeko desafioari aurre egin behar izan dio. “Tarteka gogorra izan da, baina hemen gaude”, esan dio ONri.

16


o017_on

19/2/07

12:12

Página 1

Kirola eta emakumetasuna, sarritan, forma fisikoarekin lotzen ditugu gizonok. Horrela da, aurkakoa esaten badugu ere. “Neskek, eder egoteko egiten dute kirola”, esaten dugu, harro. Izan, ordea, hau hankasartzea da, eta hori gutxi balitz, gezurra. Gure eskualdean hamaika emakume dira hau nabarmenki demostratzeko gai direnak. Horietako bat, Reyes Carrere da. Eskubaloi jokalaria izan da urteetan zehar, eta jokalari izateari uzterakoan, entrenatzaile bilakatu zen. “Lehian aritzeko modua da kirola”, esan dio Carrerek ONeri, “lehiak menpekotasuna sortzen du, lehiak betetzen nau”. Donostiako Akaba BeraBeran aritu zen urteetan –goi elitean– eta gaur Espainiako Estatuko talderik onenean dago, Castellongo –Herrialde Katalanak– Astroc Sagunto taldean. Talde horrek erabateko nagusitasuna erakusten du urtero ligan. Aurten ere, lehenak doaz.

17


o018_on

19/2/07

12:14

Página 1

40 urte daramatza Nekane Urretabizkaiak etxetik kanpo lanean. Horietatik 33 Oiartzungo Niessen enpresan egin ditu. Emakume borrokalaria da, patxadatsua izan arren, lasaitasun handikoa. Muntai katean egiten du lan –argazkian ikusten den tokian–, baina, horrez gain, sindikalismoan ere aritzen da. Urteetan eta urteetan langileen delegatu izan da –sindikaturik ere ez zegoenean–, eta hala izaten segitzen du. Une honetan, LABen delegatua da.

18


o019_on

19/2/07

12:15

Página 1

Mende erdiz saregile izan zen Manoli Calafel sanjuandarra. Alarguna da, baina umore bizikoa, berritsua eta istorioak kontatu zalea. Lan pila egin du Bonantzako itsas bazterrean, eta ez du, ez, harrotasuna ezkutatzen. “Lana? Guk egin dugu, bai, lan pila!”. Lana, ordea, umorez eta festa giroan egiten zuten, Mari Nieves, Dolores eta Pilarrekin, eta baita beste hainbatekin ere. “Oso giro ona genuen, beti aritzen ginen kantan eta txantxetan. Barre algarak egiten genituen!”. Garai batean erdaraz asko abesten zuten, baina Manolik oso gustuko ditu euskal kantak. “Urtero-urtero joaten naiz Benito Lertxundi ikustera, asko gustatzen zait”. 76 urterekin halako sasoia gordetzen duten emakumeak: Gutxi!

19


o020_on

19/2/07

12:16

PĂĄgina 1

Gineako lezoarra da Edita Bile. Lezora iritsi zenetik garbitzaile aritu da, baina bere herrialdean diplomatiko izan zen. Horrek, ordea, arazoak ekarri zizkion; izan ere, gure artean bizitzeko paperak eskuratzea zail izan zitzaion, eta, berak esan duenez, diplomazian jardun izanagatik izan omen zen. “Diplomatiko aritu diren gutxiri ematen dizkiete paperak�, esan du. Irribarre errazekoa da Edita, baina genio bizia du. Ez da erraz menperatzen denetakoa.

20


o021_on

19/2/07

12:20

Pรกgina 1

Aho sabaiarentzako luxu paregabea da Idiazabal gazta, artzai gazta. Bakarrik edo lagunduta jateko, ogi artean, menbrilloarekin, intxaurrekin bestela. Luxua, hitz bakarrean. Gutizi horrek, ordea, lan asko eskatzen du, sakrifizioa eta dedikazioa. Gure eskualdean badira hainbat gaztagile, eta horietako bat argazkikoa duzu, Itziar Uburuza. Jatorriz Bidaniakoa da, baina Oiartzunen bizi izan da azken 31 urteetan, Karrikako Oiantzabal baserrian. Duela 10 urte inguru hasi zen gazta etxetik kanpo saltzeko egiten, eta dagoeneko enpresa polita du. Goizean goiz ardiak jaisten ditu, senarrarekin batera, eta ondoren gaztategian sartzen da, esnea gazta bilakatzeko. Nerbio handiko emakumea da, mugitua, elektrikoa ia. Urterourtero, Oiantzabal baserritik 3.000 kilo gazta ateratzen dira: ezin, ez, geldi egon.

21


o022_on

23/2/07

11:19

Página 1

Errenteria-Oreretako Galtzaraborda auzoan ez da printzerik bizi, ez da enpresa munduko jende aberatsa bizi. Askok etorkinen auzotzat dute Galtza, baina ez da etorkinen auzoa, langileena baino. Mamen Flores bera –argazkikoa, hain zuzen– langile familiakoa da, eta ez du, ez, lan egiteko aitzakirik jartzen. Soldatzailea da, eta Orona igogailu enpresan kabinak egiten ditu, Hernanin. Urte gutxi darama lan horretan, eta oso pozik dago: “Soldatzaile hasi arte prekarietate betean bizi nintzen, oso gaizki ordaindutako lanak egiten: ostalaritzan, garbiketan, eta abar. Orain lan baldintza askoz ere hobeak ditut, aldi baterako kontratua izan arren”. Sevillakoa da Mamen jatorriz, baina 5 urtetatik bizi da gure artean.

22


o023_on

22/2/07

13:12

PĂĄgina 1

27 urteko oiartzuarra da Esti Arbelaitz. Biologia ikasketak egin ditu, eta horretan dihardu, gure basoak aztertzen, berritzen, berreskuratzen. Lan ederra du, eta, beraz, oso gustukoa. Bokazioa, ordea, berezkoa du, unibertsitateko ikasketak hasi baino lehenagokoa: betikoa. Arbelaitz, izan ere, Iturriozko Amolatz baserrikoa da, eta han ikasi ditu inguruarekiko jakin-mina eta maitasuna. Tradizioaren jakintza, beserrikoa, akademiakoarekin uzartzen ditu bere jardunean: zer ez ote daki, hain gazte izan arren! Bere birramona Benita sendabelarrak erabiltzen omen zituen, eta Oiartzunen dozenaka sendatu zituen metodo zahar eta misteriotsu horrekin. “Orduko jakintza, neurri handi batean galdu egin da, eta pena da�, aitortu du Arbelaitzek berak.

23


o024-025_on

27/2/07

11:33

Pรกgina 1

nagusiakklik

inauteriak? Eneko Salaberria Gonzalez  Datuak. 1981. Oiartzun. Ibilbidea Diseinatzailea da

ofizioz eta argazkilaria afizioz. ON aldizkarian Interneti buruzko atala kudeatu zuen.

24

IHOTEAK! Oiartzungo mozorro garaiak badu berezitasunik; baserriko inauteriak ospatzen dituzte auzoz-auzo kuestazioan aterata; iluntzean, sorginak eta intxixuak bihurtzen dira jaiaren jaun eta jabe


o024-025_on

27/2/07

11:33

Pรกgina 2

kliknagusia

25


o026-027_on

23/2/07

nagusiakklik

26

16:46

Pรกgina 1


o026-027_on

23/2/07

16:46

Pรกgina 2

kliknagusia

27


o028-029_on

27/2/07

13:15

Página 1

euskara

 daberriari begira, bi berrikuntza handi proposatuko dizkie Oiartzun Irratiak entzuleei. Batetik, Arrosa irrati sareko hainbat saio eskainiko dituzte, eta, bestetik, Arguyuan saioan hainbat atal berri emitituko dituzte. Oiartzun Irratiko saiorik garrantzitsuena, edo, bestela esateko, saio ‘izarra’ da Arguyuan. Goizeroko magazina da –arratsaldetan errepikatzen dute–, entzulego zabal bati zuzendua, edukiz lepo emititzen dena. Pasa den otsailetik Arguyuan-ek, argudioak berritu zituen, eguneroko eskaintza aberasteko asmoz. Egunero, ohiko atalez gain, gai bati helduko diote. Astelehenetan, adibidez, asteburuko kirol errepasoa egingo dute, asteartetan zientzia, eta abar. Orain arte hiru lagunen artean egin dute Arguyuan: Uxue Perezek, Arantxa San Romanek, eta Eñaut Gantxegik. Hiruetan azkenak, ordea, utzi egingo du, antzerkiaren munduan indar gehiagoz murgiltzeko asmoz. Izan dezala zorterik onena! Arrosa irrati sarea, bestetik, Euskal Herriko hainbat irrati librek osatzen dute. Irrati txikiak dira guztiak, eta urte dexente daramate ahaleginak batuta borroka egiten. Irrati sare honen ezaugarri nagusia, saioak trukatzean datza. Sarean dauden irrati guztietan saiorik ‘txukunenak’ hautatzen dituzte, eta elkarri utzi egiten dizkiote. Irrati saio on bat egitea, izan ere, ez da erraza. Ez da merkea, eta ez da di-da batean egiteko negozioa. Horregatik, irratiek sarekideen saioak hartzen dituzte, beren entzuleei ahalik eta programazio txukunena eskaini asmoz. Oiartzun Irratiak, adibidez, gasteizko Hala Bedi Irratiaren hiru saio emitituko ditu aurrerantzean. Hala Bedikoek eskarmetu handia dute irratigintzan, egitura ona dute, jendez oso ondo hornituta-

U

oihartzuna

UHINETAN Programazio berria jarri du martxan Oiartzun Irratiak udaberrira begira; auto-ekoizpenak eta kanpotik ekarritako saioak uztartu dituzte Testuak eta argazkia: Lander Garro 28


o028-029_on

27/2/07

13:14

Página 2

albisteakeuskara

Euskararen gorabeherak Programazioa PROPIOAK ‘Arguyuan’: Magazina. ‘Oiarrok’: Musikari buruzko

saioa. ‘Askatasun uhinak’: Presoen

inguruko saioa. ‘Ezker-eskuin’: Prentsa,

elkarrizketak, musika... ARROSA IRRATI SARETIK EKARRITAKOAK ‘Zaharrak Berri’: Hala Bedi

Irratitik ekarria, historiari buruzkoa. ‘Izarrak eta Ilargia’: Tas-tas Irratiak egiten du musika klasikoari buruzko saio hau. ‘Oreka desorekan’: Hala Bedik egiten du. Euskaldunok munduarekin dugun harremana da ardatza. ‘Irauli Uhinak’: Gaztesareak egiten du: gazteei buruzkoa da, noski. ‘Musikgerrilla’: Info 7 Irratiak egiten du musika saio hau. ‘Punttuka’: Xiberoko Botzan egiten dute. Bertsolaritza da protagonista. ‘Ziripot’: Haurrentzao saioa da, eta Koska Irratiak egiten du. ‘Ortzadarra’: Literatura eta mitologia uztartzen ditu Hala Bediren saio honek. koa, eta horregatik dute ahalmena saio onak egiteko. Gainerako irratiek potentzial hori baliatzen dute, Arrosaren bidez. Oiartzungo kideek hiru saio ekoiztuko dituzte Arrosa sarerako: Oiarrok, Ezker-eskuin, eta Askatasun uhinak. Hiru saio horiek sarekideentzako eskuragai egongo dira. Oiartzun Irratikoek esan dutenez, orain arte bezala sari mordoa banatzen jarraituko dute, herriko komertzioei esker. Harremanetan jartzeko: oiartzunirratia@euskalerria.org

GORA. Euskaraz saritzea Loteria saltzeko denda honek sari bat eman du duela gutxi. Harro daude, pozik, eta horrela jakinarazi dute txartel honen bidez. Euskaraz egin dute, gainera.

BEHERA. Beherapenetan, euskara behera Errenteriako komertzio gehienetan, beherapenek gaztelania kutsu handia izaten dute. IFA supermerkatuetan, adibidez, nekez aurki daiteke ezer euskaraz.

Euskararen eskubideen urraketak salatzeko / bideratzeko Behatokia

902 19 43 32

www.euskararentelefonoa.com

Elebide

012

www.euskadi.net/elebide 29


o030-031_on

22/2/07

12:58

Página 1

nONn stop ondaren

ITZIAR IÑARRAGirizia Elkarteko partaidea

Sarritan pentsatzen dut mendia utziko dudala, baina zerbaitek tira egiten dit” Testuak eta argazkia: Lander Garro

30


o030-031_on

22/2/07

12:58

Página 2

nONn stop? ondaren endiari lotutako emakumea da Itziar Iñarra. Girizia Elkartean mendizaletasuna bultzatzeko lan eskerga egin du urteetan, eta, orain ere, horretan dihardu. Kexu da, lehen ez bezala, orain mendira talde txikietan –edo banaka– joateko joera nagusitzen ari delako. “Talde handitan joatea oso polita da, jendea ezagutu, elkartasuna landu, elk ar lana, et a abar”. Ordea, aurten ere, Girizia elkarteak mendia gozatu nahi duen ororentzako egitarau ederra osatu du; elurrean bezala, mendi handitan ibiltzeko, hemengo lekuak bezala, urrutikoak bixitatzeko: gustu guztietarako, alegia.

M

18 urte egoitza zaharrean, hiru urte berrian... Txukun zaudete hemen, eroso.

Egunotan 21 urte beteko ditugu, martxoan. Lehengo egoitzan urte asko izan ginen, baina ikusi genuen gure tokia behar genuela, batzarrak egiteko edota materiala biltzeko. Nahiko gaizki moldatzen ginen, bakoitzak materiala etxean izaten genuen, eta abar. Egoitza eskatzen urteak ibili ginen, eta azkenean lortu genuen. Mendi elkarteak, kaletarrontzako, zera itxiak izaten dira, erreparoa izaten dugu azaltzeko eta ekintzetan parte hartzeko...

Ez dakit zergatik. Bakoitzak bere gustuak ditu. Mundu guztiari ez zaio mendia gustatzen. Baina ateraldi bat egin nahi izanez gero, parte hartzeko aukera irekia izaten da. Gustura hartzen dugu jendea, taldean ibiltzea oso ederra delako. Garai batean autobus pila ateratzen genituen, gaur egun, berriz, gutxiago. Hori guretzako pena da, jende gehiago bildu nahiko genuke, esan bezala, ederra delako hor sortzen den giroa, adiskidetasuna. Mendi zaletasunak, ordea, gora egin du, ezta?

Seguru aski bai. Baina arazoa ez da hori, arazoa da gaur egun ia mundu guztiak duela automobila, eta, kasu askotan, baita furgone-

taren bat ere. Garai batean autobusa premiazkoa zen, askok ez genuelako ibilgailu propiorik. Urteak, eta urteak, eta urteak ibili gara autobusak betetzen. Gaur egun, ordea, lauzpabost lagun elkartu eta beraien kabuz joaten dira, aparte. Askoz erosoagoa da beraientzako, eta ulertzekoa. Guk nahiago genuke jandea gurekin etorriko balitz, ordea. Mila eratara saiatuko zineten jendea erakartzen, ezta?

Bai, eta urte askotan lortu dugu, baina azken urteetan beherakada sumatu dugu. Gizonezkoen eta emakumezkoen artean berdintasunik ba al dago mendian?

Kakotx artean. Emakumeak badabiltza, gizonezkoak baino gutxiago, baina badabiltza. Gure kasuan zera nabaritu dugu: ama izan ondorengo tartea atzean utzitako hainbat itzuli direla. Parentesia pasata. Eta hortxe dago koxka: etxean haurrak badaude, errazagoa izango zaio gizonari ateratzea emakumeari baino. Hori horrela da. “Bazatoz mendi-

ra?”, “B ada haurrak txistua dauka”. Horrelakoak gertatzen dira. Noiz hasi zinen zu mendian?

baino. Hala ere ni negua heltzen denean ere kikiltzen naiz, ez pentsa, izotzarekin eta eguraldi txarrarekin. Ez naiz horren ausarta.

Giriziak 21 urte baditu, horrenbeste daramatzat nik. Gogoan dut jakin nuela taldea sortzera zihoala, eta berehala pentsatu nuela niretzako egokia zela, juxtuki zaletasuna izan arren, nola joan ez nuelako. Beti izaten naiz uztekotan, baina bada beti zerbait tira egiten didana.

Datozen asteetan hainbat txango izango dituzue, aurrenekoa txakolindegi batera.

Zer da ‘zerbait’ hori?

Maiatzak 1eko zubian Euskal Herriko zeharkaldiaren azken saioa.

Sortzen den giroa, adibidez, talde giroa. Konpartitzea, harremana izatea. Lehenengo urteetan batez ere harremanak oso zabalak egiten genituen; gaur egun jande askok kaso egiten dit, eta ni nor ote den gogoratu ez: badakizu zenbat jende pasatu den? Horregatik esaten diot nik jendeari gurekin etortzeko: “Zerbait ahaztu duzu? Lasai, nik utziko dizut, eta alderantziz... oso ederra da. Bizimodu bat ere bada.

Bai, naturarekiko lotura, adibidez. Nik nahiago dut mendian egon, kalean poteak hartzen ibiltzea

Bai, hil hauetan txango txikiak egiten ditugu. Aiara joango gara, Pagoeta parkean ibilaldia egingo dugu, eta gero txakolindegira, bazkaltzera. Autobusez joango gara.

Azken aurrena, azkena urrian izango da. San Pelaiotik, Hiru Erregeren Mailaraino joango gara, lau egunetan. Oso itzuli ederra da, benetan merezi du paraje horiek ikustea. Hiru urtetan egin ditugu 18 etapak, eta, esan bezala, urrian amaituko dugu. Uztailean Midira joango zarete; polita da, ezta?

Oso-oso polita. Niri gehien gustatzen zaidana, horixe da. Laugarren aldia izango da joaten garela. 31


o032_on

26/2/07

16:30

Página 1

denbora-pasa jakitekod

GurutzegramakBegoña Amonarriz 1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

Zeharka

11

1. Astakirten, baldar. Hedatsu, ireki. 2. Ezeztatuak. Itsasontzien bolantea. 3. Burugaineko apaingarria. Ald. Gipuzkoako herria, Zumaia aldean. 4. Jakoben seme famatuena. Kontsonantea. Ald. Literaturan, iseka, ironia… Anperioa. Sufrea. 6. Extralurtar famatua. Bokalea. Ald. Kafearen antzeko frutua. Alde..! 7. Begirada. Bokalea. Alakant. Ald. Baratze. 8. Josteko tresna. Uranioa. Euskalduntzeko erakundea. 9. Da. Errep. Igelaren kantua. Errep. Hegaztia. 10. Bigarren bokalea. Kordea. Litroa. 11. Sumendien aho. Ald. Emakume izena. 12. Kasik. Hautsi, puskatu. Ekintza txar.

12

1 2 3 4 5 6 7 8

Goitik behera 9

1. Errumaniako hiriburua. Eguzki. 2. Ald. Lokarria. Ald. Esaten ari naiz. Egipziarren jainko famatua. 3. Arrantzarako tresna. Mendiko atea. 4. Ald. Aleak ehotzekoa. Antzinean iparraldean erabiltzen zen iraina. 5. Txistua. Italia. Ald. Aukera. 6. Kasik. Ate, hitz elkartetan. Bokalea. Ald. Zoro. 7. Berriketa, hizketa. Kriptona. Nitrogenoa. 8. Azken kontsonantea. Ald. Norbegiako hiriburua. Denbora zati. 9. Ald. Arrain mota. Behiaren onomatopeia. Sarrera. 10. Suitzako hiriburua. Tantalioa. Ald. Atzeraka arraun egin. 11. Ald. Mari, Murumendiko…….. Ald. Ortze. Mina adierazteko. 12. Musika nota. Suediako hiriburua.

10 11 12

Pasarte kodeatuaBegoña Amonarriz Nola asmatu Ondoko lauki guztiak zuzen bete ondoren esaldi bat azalduko zaizu. Joko honetan, zenbaki bakoitzak letra bat azalduko du eta batzuetan ez dira letra guztiak azalduko. Zenbaki batzuei dagozkien letrak eman ditugu lagungarri gisa. Ingelesen esaera zaharra.

1

3

2

4 5

Z

32

6

7

R

I

7

5

4

7

1

10

6

7

9

6

10

12

7

5

9

3

14

16

9

10

6

10

10

12

10

8

9 10 11 12 13 14 15 16 E 2

8

4

6

9

3

10

5

11

9

2

10

1

13

14

10

5

1

13

14

15

10

3

7

5

2

6

7

3

10

1

10

6

15

12

9

6

6

7

5

12

4

7


o033_on

27/2/07

13:22

Página 1

denbora-pasajakiteko

Soluzioak

Zer da hau?

GURUTZEGRAMAK A

I

E

R A T E

K

K O N

E

D A G T

I

T

O A

S

T

E

T E

M

R

E

O R

O E

A R

R

E

A S

R

O R

K

K A T

U

A S A

B

A T A

O A

I A M L Z O T R

O M

U A

E N

O T S

D E

A O R R A

U A K T I

U L

O

A E K

A S L

I

E A

U

A K I

T

T

Z

K R A

A R E E

A L

E M A

Z A B A L

ON-EN URTARRILEKO ARGAZKI LEHIAKETA nor da hau?

Irabazlea Ane Mitx izan da urtarrileko ONeko sariaren irabazlea. Hitzaren agenda ederra beretzat!

Asteburu zoragarri bat landetxe batean!



ERANTZUTEKO EPEA Martxoaren 16a (ostirala) NORA BIDALI on@oarsoaldekohitza.info Santa Klara 22, Errenteria-Orereta NOR DEN ADIERAZI ZURE IZENA / TELEFONOA PARTE HARTZEKO Hitzaren harpidedun izatea

Iñigo Chaurreau. Txirrindulari ohia.

33


o034_on

19/2/07

12:29

Página 1

ondarellarrugorritan

BEGOÑA AMONARRIZOrratx! antzerki taldeko partaidea

Antzerkiaren koxka: nork eta zertarako egiten duen” Testuak eta argazkia: Lander Garro

olosarra izan arren Lezon ondo egokituta bizi den emakumea da Begoña Amonarriz. Orratx! antzerki taldearen partaideetako bat da, baita susperzaile nagusietakoa ere. Energia handiko emakumea, karakterrekoa, genio bizikoa... ez du, haatik, umorea galtzen.

T

Horratx! Tolosar bat Lezon…!

Horratx ba...! Bizitzaren bitxikeriak. Tolosan bizi nintzenean Irunen lan egiten nuen, eta Lezon bizi naizen honetan, Tolosara joaten naiz lanera. Dena dela, lanetik aparteko bizimodua non egin erabaki behar denez, esan dezaket Lezon bizi eta bertan integratu naizela. Tolosan irabazitako diruak Lezon gastatzen ditut. Ilusio handia egin zidan lezoar batek Tolosako lezoar izendatu ninduenean. Orratx! Lezoko talentuak elkar josteko orratza al da?

Orratx! hor dago, beti talentu berrien bila. Ezin esan aurten unerik onenean egon denik, baina tira, hor gabiltza eta denon artean badirudi altxatzeko modua asmatu dugula. Badoa berriro, poliki baino seguru... ustez behintzat. Emandako aukera baliatuz esango dut geurea Euskal Herriko kultur mugimendu guztiak jasotzeko gunea dugula, eta edozertarako hementxe gaudela. Inauterietan Tolosako eredua 34

inportatu nahi zenukeen; herri bakoitzak bere nortasuna du, ordea…

Herri bakoitzak nortasuna duela ez dut zalantzan jartzen, baina inauteria mugimenduan dagoen zerbait da. Adibidez leitzarren inauteriak nekazal girokoak ziren, baina orain Tolosakoen eragin handiagoa dute. Inauteria norberak egiten du. Ez da, edo ez luke izan behar espektakulu hutsa. Antzerkia boterearen lotsak agerian uzteko bidea izan da mendeetan; gaur egun antzerkia ere, otzan…

Zalantzarik gabe halaxe izan da, baina ez hori bakarrik: norberaren lotsak kentzeko eta norberaren burua ezagutzeko ere izan daiteke. Taula eta zu, hortxe, larrugorritan... Antzerkitik mendira. Zu mendizalea zara; garai batean mendigoizaleak zineten... garai sakrifikatu haiek...

Gaur egun jendeak ez dio hainbesteko garrantziarik ematen arratsaldez mendira joate horri. Lehenago pentsatu ere ez genuen egiten, bazirudien mendia eta hamaiketakoa loturik zeudela. Martxoak 8, denok feminista, martxoak 9, denok berdin...

Ez dut ezer berezirik sentitzen egun horretan: hor dago, ondo dago, eta kito. Feminista dena, ordea, urte osoan zehar da feminista, eta ez du, derrigorrez, emakume izan behar. Aukera bat da. Dario Foren obra bat prestatzen ari zarete. Bizitza ezkerraldetik begiratzen du Fok. Antzerkiak ere badu fama hori; fama baino gehiago al da?

Bai, halaxe da. Dario Fo oso gustuko dugu. Fartsaren edo komediaren bidez gauzak esatea mundiala da. Egia da, bestetik, antzerkiak ezkertiar fama duela, baina, zoritxarrez, hain ezkertiar ez diren gaiak zabaltzeko ere erabiltzen da. Antzerkiaren koxka hauxe da: nork eta zertarako egiten duen; zer esan nahi den, alegia.


o035_on

19/2/07

14:17

Página 1

sormenajakiteko

Bertsolaritza

Bertsolaria

LANDARBASON errauste plantarik ez Erraustegia Landarbason eraikitzea erabaki zuen Donostiako Udalak, 2006ko ekainaren 22an. Bertso hauek uztailaren hasieran jarri zituen Albisturrek, gaia pil-pilean zegoen garaian.

Neurria: Berezia (8A/8A/8A/10/8A/8A/8A/8A). Doinua: “Afrikako gerrarenak”.

Julian Albistur 1. Oraintsu arte akaso, aipamenik ez du jaso; egiten zioten paso. Nekazal gune paregabea, mendi, erreka, zein baso; ez hondartza, ez itsaso, ez dago hainbat arazo: “Donosti da Landarbaso”.

2. Eremu txiki berdea, naturak txukun gordea suntsitzea da grabea. Politikoen azpijokoak erabaki du, ordea... Alkate lotsagabea! Udala denez jabea, Kontxan jartzea hobea!

3. Zinegotzi nahiz alkate, azal ederra daukate: sortu nahian hainbat kalte. Donostiarrek zaborra sortu, erraustegia aparte... Ondoan daude bi parke: hiritarrontzat bi ate, zaborra iritsi arte!

4. Dioxinak, furanoak, metal astun ez sanoak; batzuk kantzerigenoak. Errauskailutik irtengo dira izorratuz organoak... Agintarien asmoak, sortzen dizkigu susmoak, ez baikara tximinoak.

5. Ezjakinen abentura, momentutik momentura; erretorika ohitura. Hitz polit asko: “ingurugiro, baserri eta natura”, mantendu nahian itxura; kalekumeen kultura... Berdin zaie kutsadura!

6. Beste aukerak baztertu, alde hau gaizki aztertu; ezin diegu eskertu. Kobazuloak, trikuharriak, eta harrespilak gertu; keaz parkeak “edertu”, ur garbiak desagertu... Ez dute ezer ulertu!

10. Busti zaitez Jaurlaritza: entzun herritarron hitza, bestela oker zabiltza. Alkate ezgai batek ezin du hondatu gure bizitza; zure esku dago giltza, ahalik azkarren mintza; indargabetuz plangintza.

7. Agintarien laineza, edo gaitasunik eza; ezkutuko interesa? Hain berezia den leku horrek beharko luke babesa; erabaki aldrebesa, sortu baitu hainbat kexa; norbaitek zuzendu beza!

8. Aspaldidanik itxuran, beste hiru herri mugan eta eragina gugan. Errenteria, Astigarraga, Hernani, ez egon dudan... Nola ordua heldu dan, armarik gabeko gudan, borroka hasi da udan.

9. Gaude larri eta estu; ez gaitu asko babestu, egon arren bere esku. Diputazio honen jarrera guk ezin dugu mirestu, jakin gabe zer antzeztu; ia ezin da sinestu: berde dagoena belztu.

Bertso eskolak OIARTZUN Arkaitz Goikoetxea. 625 705 837. ERRENTERIA-ORERETA Iñigo Legorburu. 605 756 333. LEZO Asier Salaberria. 652767892. PASAIA Iñigo Legorburu. 605 756 333. 35


o036-037_on

27/2/07

11:13

Página 1

pasadizoa ondarep

Kronika zaharraErrenteria-Orereta

idazle bat irudien

MUNDUAN Koldo Mitxelena errenteriarra hizkuntzalari alorrean ezagutzen dugu ia guztiok; gutxik dakite, ordea, zineman ‘aditu’ ere izan zela Testua: lander GarroArgazkia: L.G.

uskara batuaren alde egindako apostuagatik da ospetsu Koldo Mitxelena. 60. hamarkadan, euskara egoera beltzean zegoela, euskaldun guztiok batuko zituen gramatika osatzea erabaki zuen, beste hainbat euskaltzaleren laguntzaz eta konplizitatez. Horregatik, hainbesteko ekarpen garrantzitsuagatik daramate hainbat kalek, edo plazek, edo eraikinek Errenteriako ikerlariaren izena. Koldo Mitxelena, ordea, jakin min izugarriko gizasemea zen, eta, era berean, saltsa guztietako

E

36

perrexila. Gutxik ezagutzen dute bere aurpegi zinema zalea, baina, izan, bazuen. Horrelaxe erakusten du berriki kaleratu den Denbora bateko zinema paperak liburuak. Alberdania argitaletxeak plazaratutakoa da, eta Mitxelenak idatzitako zinema iruzkinak jasotzen ditu, ia denak asmo kritikoz egindakoak. Liburua Alberdania argitaletxearen Bertako sailaren bidez argitaratu dute, eta Inazio Iraolaren edizioa da. Bertako sailak Donostiako kontuak ekartzen ditu ia beti. Oraingoan, ordea, gertuko

herrira jo dute, horretarako halako ‘lizentzia’ hartuz. Mitxelena, izan ere, Donostian hil zen; horregatik izango da... Egan aldizkarian agertu ziren Mitxelenaren iruzkin bitxi eta ironiko hauek, 1954 eta 1961. urte bitartean. Editoreak berak liburuan ohartarazten duenez, 1981ean, Bilboko Nazioarteko Zinema Labur eta Dokumentalaren 23. Lehiaketaren antolatzaileek bildu zituzten eta elebitan argitaratu: gaztelaniaz eta euskaraz. Koldo Mitxelenaren idatziak irakurtzea zinez deigarria suerta dai-

teke, iruzkin ausartak eta subjektibitatean lotsarik gabe erortzen zirenak egiteaz gain, garai baten isla direlako. Filmaren gaiarekin nolabait lotutako gogoeta txikiak egiten zituen Mitxelenak, moralarekin, edota kulturarekin lotutakoak. Filmak iradokitakoa, gogoeta bilakatzen zuen. Zorroztasuna eta ironia ohiko tresna zituen Mitxelenak. Kritikoa, kritiko denez geroztik, zirikatu egin nahi du. Ez dabil beretzako eta bere lagunentzako iruzkinak egiten. Zerbait aldatu nahiko luke, zerbait ‘mugitu’. Horren inguruko kezka ere bazuen idazleak: “Euskaraz idazteak baditu gaitz nabarmenak, hala nola maizegi txinoz mintzatzea (txinorik gabe) dirudiela, eta zirika ari zaren arren ez dela inor asko konturatzen, batez ere ez dela konturatzen konturatu behar lukeena bera. Bada lerro hauetan nahikoa ziri aspaldiko adiskide dudan Pepe Berruezori, garai hartan El Diario Vascon idazten zuenari, zuzenduak. Alferrik, ez zen horregatik gure adiskidetasuna hoztu. Ezta berotu ere, alazankoa! Ez


o036-037_on

27/2/07

11:12

Página 2

ErrenteriaOreretako Goiko Kaleko etxe honetan jaio zen Koldo Mitxelena, 1915ean.

baitu oraindik jakin Berruezok bere uste eta iritziak kaxkartzat jotzen nituenik”. Horra duela 50 urte gaur egungo kezkak agerian. Zinez deigarria eta gogoangarria da, esate baterako, Candilejas (Limelight, Charles Chaplin, 1952) filmari buruz iruzkin bat irakurtzea: “Bere buruaz ari zaigu Chaplin. Behera behar hori, zahartu eta hil behar hori, baina berea batik bat”. Garai hartan beste film bat egiten ari zen Chaplin (A King in New York, 1960). Inork ez zekien zer izango ote zen. Candilejas-en horren gauza garrantzitsuak jorratu ondoren, Mitxelenari zalantza geratu zitzaion: “Zer esan diezaguke, azken hitza esan ondoren?”. Izan zuen, bada, aukera, zortzi urte beranduago filma ikusi eta honi buruzko iruzkina argitaratzeko. Apal aritu zen: “Chaplinen film bat gehiago guztira: ez ordea lehengo zenbaiten ondoan izen bereziaren jabe izango denik”. Etsipenez mintzatu zen, baina Chaplinen ahalmena zalantzan jarri gabe, errespetuz. Hura zen bere estiloa: errespetua.

pasadizoa ondarep

Horrelakoak ginenOiartzun

ZUBITXOKO ALDAKETAK. Zubitxo kalea Lezoko erdi aldean dago. Kale estua da, zaharra eta polita, betikoa. Garai batean ospakizunen eremu zen. Gaur egun, Euskal Herriko kale oro bezala, lan eremu dira. Tarteka, noski, ospakizunak egiten dira. Lanak, edozein kasutan, ugariagoak dira. Argazkiak: ON

37


o038-039_on

23/2/07

11:11

Página 1

nON dabil? ondaren uis Mari Lasurtegi gizon garaia eta dotorea da, kalean ikusiz gero atentzioa deitzen duen horietakoa. Begi urdin bizi-biziak ditu, eta begiradan atzematen zaio bizitzan esperientzia asko bizitakoa dela. Arraunketarekin lotura estua dute esperientzia horiek guztiek. 10 urterekin hasi zen arraunean Pasai Donibaneko Koxt ape t aldean. Gazte-gaztetatik sekulako dohaiak erakutsi zituen, eta 22 urterekin Espainiako Arraun Federaziotik deitu zioten tosta mugikorreko taldeko partaide izateko. “Mundu berri baten hasiera izan zen. Espainiako selekzioarekin konzentrazio asko egiten genituen, etxetik kanpo denbora asko pasatzen genuen. Jende eta leku ugari ezagutzeko aukera izan nuen”, azaldu du Lasurtegik. Konzentrazioen ondoren, lehiaketa eta txapelketen garaia iritsi zen. 1979an, Jugoslabia ohian jokatu zen Europako Txapelketan parte hartu zuen, bosgarren sailkatuz. Urtebete geroago, Moskuko Olinpiar Jokoetan laugarren izan ziren eta diploma olinpikoa jaso zuten. Luis Mari Lasurtegiren garaipen handiena, ordea, lau urte geroago iritsi zen. Los Angelesko Olinpiar Jokoetan, tosta mugikorreko 2 lagunentzako ontzian, zilarrezko domina lortu zuen Fernando Climent andaluziarrarekin batera. 23 urte pasa dira, baina sanjuandarrak ondo baino hobeto gogoratzen ditu egun haiek: “Hasierako sailkapen probetan oso ondo ikusi genuen gure burua, eta bagenekien aurrean ibiliko ginela. Gogoan dut finalerdia ostiral batean jokatu zela, eta oso denbora ona lortu genuela”. Igande goizean jokatu zen finala: “Estropada goizeko 10:30ean jokatu zen, baina gu 04:30ean jaiki ginen gosaltzeko. Gogoan dut ez genuela batere goserik. “Luis Mari, jan ezak zerbait!”, esan zidan Fernandok, baina ez zitzaidan tripa barruan ezer sartzen. Goizeko 06:00ak aldean estro-

L

38

ITSAS gizona 80. hamarkadan Olinpiar Jokoen historian txokoa lortu zuen Lasurtegik, zilarrezko domina lortuta; gaur egun, itsasoari lotuta jarraitzen du Testuak: Jon Gonzalo


o038-039_on

23/2/07

11:10

Página 2

nON dabilondare besarkatuta pasa genuen”. Jose Antonio Samaranch Nazioarteko Olinpiar Batzordeko presidentearen eskutik jaso zuten zilarrezko domina, eta hurrengo egunetan makina bat omenaldi egin zizkieten Espainian eta Euskal Herrian. Lasurtegik dioenez, “jendearen errekonozimendua eta esker ona jaso genuen, eta horrek beste lau urte lanean jarraitzeko indarra eman zigun”. 1988ko Seulgo Olinpiar Jokoetan, ordea, gauzak ez ziren nahi bezala atera. 14. sailkatu ziren eta Lasurtegik arrauna uztea erabaki zuen. Geroztik, Espainiako Arraun Federazioko kidea da, eta kargu horrek beste hainbat Olinpiar Joko ezagutzeko aukera eman dio. Bartzelona 92, Atlanta 96, Sydney 2000 eta Atenas 2004ko Olinpiar Jokoetan izan da, eta datorren urtean Beijingera joateko asmoa du. “Espainiako Arraun Federazioko ordekari lanak egingo ditut bertan, eta TVEko arraun emanaldietan esatari lanetan arituko naiz”.

Climentek esana Fernando Climent ontzikideak esana: “Inoiz ezagutu dudan arraunlari onenetako bat da. Bere ibilbidea ikaragarria da. Makina bat txapelketa eta Olinpiar Jokoetan hartu du parte, eta beti aurrean sailkatzea lortu du. 1984. urtean, Los Angelesko Olinpiar Jokoetan zilarrezko domina lortu nuen berarekin batera, eta hori ahaztezina da. Lorpen horrek betirako elkartu gintuen. Geroztik, makina bat urte egin ditugu elkarrekin lanean Espainiako Arraun Federazioan, eta oso lankide ona izan da. Luis Mari Lasurtegi oso pertsona alaia da, eta bere lagunak oso ondo zaintzen ditu. Bizitzan izan dudan lagun onenetako bat da, bidelagun perfektoa”.

Fitxa Izena. Lius Mari Lasurtegi Adina. 51 urte. Herria. Pasai Donibane. Ibilbidea. Arraun olinpikoan,

(tosta mugikorreko 2ko ontzian) Mosku (1980), Los Angeles (1984), eta Seulgo (1988) Olinpiar Jokoetan hartu zuen parte.

pada eremura abiatu ginen, eta oso luzeak egin zitzaizkidan estropada hasi aurreko orduak”. Munduko hainbat herrialdetako telebisten begiradapean, goizeko 10:30ean hasi zen finala. 2 kilometroko lehia, eta 3 domina lortzeko zortzi hautagai. Hasierahasieratik Lasurtegi eta Climent estropadaren burua lortzeko borrokan aritu ziren. Lehen kilometroa 2. postuan pasa zuten, eta bigarren kilometroan postu horri eutsi zioten. “Zilarrezko domina lortzea ikaragarria izan zen, baina Climent eta bioi beti gelditu zaigu urrezko domina lortu ez izanaren arantza. Azken metroetan zertxo-

bait arrisk atu izan bagenu agian…”, onartu du. Kontuak kontu, zilarrezko domina lortzeak sekulako poza eman zien, eta helmugara iritsi bezain pronto Lasurtegik arrauna altxatu zuen, traineru batean egongo balitz bezala. “Gogoan dut nire ideia hark ez ziola Climent taldekideari batere graziarik egin. Arraun mugikorrean ez da ohikoa horrelako gauzak egitea, eta ontzian oreka galdu eta uretara erortzear egon ginen. Nolanahi ere, egun hartan dena barkatzen genion elkarri. Olinpiar Joko batzuetan zilarrezko domina eskuratzea sekulakoa zen eta egun guztia barrezka eta

Zilarrezko domina lortzea ikaragarria izan zen, baina betiko geratu zaigu urrea ez lortzeagatik arantza” LUIS MARI LASURTEGI

 PROIEKTU UGARI. Arraun egiteari aspaldi utzi arren, arraun eta itsas munduarekin lotura estua duten bi proiektutan burubelarri sartuta dago orain: Itsasgela eta Urdanetakoak. Itsasgela ekimena orain dela urte batzuk jarri zen abian. Lasurtegik eta beste zenbait lagunek gaur egungo gaztetxoei itsas gizonen lana eta arraun mundua zer nolakoa den erakusteko beharra sentitu zuten: “Orioko Matter ontzia erosi eta San Pedrora ekarri genuen, eta ontziaren barruan erakusketa moduko bat antolatu genuen. Urdanetakoak S.L. bergizarteratze enpresa bat da, eta bertan droga arazoak, gizarteratze arazoak edo bestelakoak izan dituzten gazteei itsas gizonen ofizioa erakutsi nahi diete. Erronka handiak gustuko dituen gizona da Lasurtegi. Orain arteko guztietan arrakasta lortu du. Bere proiektu berrietan ere arrakasta lortzea ez da izango, ez, harritzekoa. 39


o040_on

19/2/07

12:53

Pรกgina 1


o041_on

23/2/07

13:13

Pรกgina 1


o042_on

24/2/07

18:08

Pรกgina 1


o043_on

19/2/07

13:10

Pรกgina 1


o044_on

23/2/07

13:41

Pรกgina 1

ON31  

EMAKUME 2007ko otsaila31. zenbakia o001_on 27/2/07 12:54 Página 1 o002_on 19/2/07 12:57 Página 1

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you