Issuu on Google+

o001_on

23/1/06

21:32

Página 1

O ARSOALDEA N 2006ko urtarrila19. zenbakia

BIZITZA BAT

KAZETARITZARI RAFA BANDRES

‘SUA NAHI, MR. CHURCHILL?’Koldo Izagirre pasaitarrak azken liburua plazaratu du


o002_on

20/1/06

17:13

Pรกgina 1


o003_on

23/1/06

22:08

Página 1

gaiaksarrerakoa

Kale nagusitikXabi Zabaleta

Eta zakurraren biboliña! skola bateko atarian, lau ume-koskor elkartu dira jolas-garaian. Ingurumenari buruzko hitzaldia izan dute gaur. Aldunditik etorritako teknikari batek ingurumena zaintzea eta babestea zein garrantzitsua den azaldu die. Irudi, musika eta argazki ederrez lagunduta eman ditu azalpenak, gaztetxoek erraz ulertzeko moduan. Pozik atera dira, den-dena ulertu dutelako. –Ba, aitak esan dit –hasi da hizketan umeetako bat– herrian beste errepide bat egingo dutela, baina inguruko baserritarrei ez diela kalte-

E

rik eragingo. Eta esan dit, baita ere, ingurumena gutxiago kutsatzeko, zaborrak ez dituztela toki batean pilatuko, hemendik aurrera erre egingo dituztela. – Niri esan dit, gure herrian, mendi baten magalean kai handi bat eraikiko dutela, eta itsas autopista bat egingo dutela, eta kai horretan iaia kutsadurarik sortzen ez duen zentral termiko bat jarriko dutela. Gainera, kamioiak-eta portura iristeko, mendiari zulo handi bat egingo diote, ekologikoagoa izango da horrela. –A ze huskeria! –erantsi du hirugarren

batek–. Ze, aitak esan dit Bilbora eta Gasteiza joateko tren handi eta azkar bat egingo dutela. Berak esan dit autoak erabiltzea baino askoz ere garbiagoa dela, garapen iraunkorraren alde egiten duela eta, azken finean, ingurumenari kalte gutxiago egiten diola. – Eta zakurraren biboliña!– bota du haserre orain arte isil-isilik egon denak–. Nireak esaten du gure herria urte batzuk barru oso modernoa eta aurreratua izango dela, europar peto-petoak izango garela, baina ez dela egongo kristaurik gure eskualde hau ezagutuko duenik!

 jakiteko

iritzia ON-EN DATUAK Argitaratzailea. Oiartzualdeko Hedabideak S.L. Egoitza. Santa Klara 22, Errenteria-Orereta (20100) Telefono zenbakia. 943 34 03 30 Fax zenbakia. 943 34 11 02 Posta elektronikoa. on@oarsoaldekohitza.info Lege gordailua. SS-607/04 Zenbakia. 19.a (2006ko urtarrila) Urtea. III.a Maiztasuna. Hilabetekaria Zuzendaria. Libe Ibañez Publizitatea. 607 227 056 publi_oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info Harpidetza. 943 30 43 46 Bezero arreta. 943 30 43 46 Tirada. 2.400 ale Inprimategia. Leitzaran Grafikak (Andoain) Diseinua. Hitzeko Euskara eta Komunikazio Zerbitzuak Azala. Leire Oiaga eta Lander Garro

OHARRA Esku artean daukazu ON aldizkariaren 19. zenbakia, 2006ko urtarrilekoa. Hain zuzen, ON hilabetero jasotzeko, OARSOALDEKO H ITZAgatik urtean 55 euro ordaindu behar dira.

04 Zutabeak.

28 Historia.

Joxe Juan Ugalderen, Jon Mayaren, Mikel Susperregiren, eta beste hainbaten iritziak.

Ohi bezala, zenbaki honetan ere historiari buruzko hainbat bitxikeri aurkituko duzu.

10 Sakonduz.

euskara

Gurasoek, haurrak haurtzaindegietan sartzeko arazoari aurre egin behar diete...

38 AIXA etorkinentzako ikastaroak. Oiartzunen etorkinak integratzeko eskola bereziak.

nagusia

12 Klik. Gazteen

12

gotorleku berrietan sartu da ON.

16

24

24 Elkarrizketa. Rafa Bandresekin elkarrizketa interesgarria izan du Eider Rodriguezek.

16 Literatura. Koldo Izagirre idazlearen Sua nahi, Mr. Churchill? liburua aztertu dugu.

ON ESKUALDEKO ALDIZKARIAREN LAGUNTZAILEAK (erakunde publikoak) Gipuzkoako Foru Aldundia

Lezoko Unibertsitateko Udala

Oiartzungo Udala

Pasaiako Udala

03


o004_on

20/1/06

17:14

Pรกgina 1


o005_on

23/1/06

14:04

Página 1



iritzia Puntua

Orain E eta ZKZ

ander Zurutuza lagunak telefonoz deitu dit bere liburuaren ale bat eman nahi didala esateko. Berehala joan naiz liburutegira oparia jasotzera. Lezoko Ibilbide Pedagogikoak du izena Landerrek eta Joxe Mikel Garmendiak egin duten liburuak. Bertan lau ibilbide eskaintzen dizkigute egileek geure herriko historian, pasadizotan, kale, baserri, mendialde eta naturan mugil gaitezen; zer izan dugun eta zer dugun jabe gaitezen. Lehenengo bistadizoan ederra iruditu zait lana; serioa, euskara onekoa eta maitasunez egindakoa. Horretatik asko du Landerrek: zorrotza da bere lanetan eta agerian uzten du zenbat maite duen herria. Lehengoa eta Oraingoa. Liburuan Jaizkibel atzeko argazki bat edo beste ikusi dut. Itsaslabarrak. Eta, ezinbestean, agurreko solasaldi laburrean, kanpoko portu-proiektuaz mintzatu gara. Nire aurreko artikuluaren edukia azaldu diot. Besteak beste, zein kritikoa den hainbat urtetan Pasaiako Portuko zuzendari izandako Francisco Miner Urdampilleta, egin nahi den portu berriarekiko. Esana dut aurrekoan Injineru Doktore hori ez dela portua egitearen aldeko, bere iritziz, inolako zentzurik ez duelako. Gastua izugarria omen da eta lortuko den zama-mugimendua oso oso txikia, ondoan dugun Bilbokoaren aldean. Gainera, Bilboko portua erdi hutsik dagoela dio aipatutako adituak, azken urteetako zama-mugimenduari buruzko datuetan oinarrituta. Azken bi hilabeteotan ezusteko eta informazio andana izan dugu Jaizkibelgo portuaren inguruan. Orain itsaslabarrak ukituko ez lituzkeen proiektua aztertzen ari dira, E formakoa, eta 200 bat metroko zubi batez lehorrari lotuko litzaiokeena. Lezorekiko lotura, aurreko proiektuan bezala, tunel bidez. Egitasmo horren ingurukoak hausnartzen ari ginela, kanpoko portuan ziklo konbinatuko zentrala egin nahi dutela azaldu dute Portuko agintariek, Gipuzkoako Merkataritza Ganberak eta, Naturga-

L

Joxe Juan Ugalde

HILEKO ESALDIA

Ez daude lehengoak begira.

sen eskutik, EAEn jarduten duen Hidro Cantabrico (HC) Energia enpresa taldeak. Denak agertu ziren komunikabideen aurrera oso mezu garbia uztera: “Gipuzkoarentzat erabakigarria da”, “gisa honetako proiektuen kontra daudenek kobazulotara itzuli nahi dute”, “kanpoko porturik gabe ez dago zentralik”, “kanpoko portua Gipuzkoak mende honetan egingo duen proiekturik handiena da”, kanpoko portua ez egiteak krisia eragingo luke Gipuzkoan”… Epeak ere eman dizkigute: nahi izan ezkero, bi urte barru has litezke lanak. Aldi beretsuan, Gipuzkoako Batzar Nagusiek kanpoko portuaren aldeko erabakia hartu dute, urtea amaitu aurreko batzarrean, PNVk, EAk eta PSEk bat eginda. Aldundiak berehala esan du albiste ona dela ekimen pribatuak Pasaia aldean inbertitu nahi izatea baina erakunde arteko batzordetik kanpo, Jaizkibia elkartetik kanpo, ez dela ezer erabakiko. Gainera, erakundeetatik kanpo eragin nahi duten “frankotiratzaileen” garaia amaitu dela esan dute Aldunditik. Garbi dagoena batzuek eta besteek egintzat ematen dutela kanpoko portua, eta “frankotiratzaile” horien eskuhartzea presio modura uler litekeela. Ez dut uste azkenaldiko informazio zaparrada horren atzean inprobisazioa dagoenik. Kanpoko portuaren beharra auzitan dagoela, portu horretan zer jarri behar den erabakitzen ari dira erakundeetik kanpo bada ere. Eta herritarrok, oraingoan ere, ez dugu hitzik. Azal diezagutela benetan zertarako nahi den kanpoko portua, bertan zer jarri nahi duten eta zer den agintariek aipatzen duten puzzlea. Zertarako ziklo konbinatuko zentrala, sektore pribatuak negozioak egiteko eta energia esportatzeko? Beharrezkoa al dugu zentral hori eguneroko energia izateko? Edo zer pentsatu behar dugu, zentral hori egitea dela kanpoko kaia egiteko benetako arrazoia? Zera ekarri nahi dut gogora: aurreko hauteskundeetan, botoa eskatu zenean, inork ez zuela esan bere programan Pasaia aldean gisa horretako proiektuak egiteko asmoa zuenik. Beraz, herritarren babesik gabe ari dira E eta ZKZ diseinatzen. 05


o006_on

23/1/06

21:33

PĂĄgina 1

eskualdeko momenturik politenak‌

www.oarsoaldekohitza.info


o007_on

20/1/06

20:26

Página 1

artikuluairitzia

Koma

Agur Pasaia?

rte amaierako kontua izan da. Alkartasuna Dantza Taldeko kideek telefonoz hots egin eta Euskadiko Aurreskulari Txapelketa gehiago ez antolatzea erabaki zutela eman zidaten aditzera. Albistea kolpea jasotzeko modukoa izan zitekeen, baina ez ninduen batere harritu. Hamabi urtez jarraian hartu dut parte lehiaketa horretan, zazpi aldiz izan naiz txapeldun. Baina ez dit ustekaberik sortu, ez dit barne kolperik eragin. Eta ez da berekoikeriagatik. Ez da bertan gehiago ez parte hartzea erabakia nuelako. Garcia Marquezen nobela bezala iragarritako heriotza baten kronika zelako baizik. Alkartasunak hiru arrazoitan oinarritu du erabakia: “Txapelketak bere helburua bete du”, “Pasaian ez dago areto egokirik”, eta “aurreskua gehiegizko bateratasunera bultzatu duela”. Egia da Zumardiko karpa gabezi handi bat estaltzeko irtenbide duinena izan dela. Hala ere, nahiago nuke azpiegituraz baino dantza arloaz mintzatu. Bateratasun horren emaitza “dantzari guztiek berdin dantzatzen” dutela dio Alkartasunak. Eta ez da gezurra. Gaur egun, lehiakideak ezagutu gabe txapelketa ikustera joanez gero ezinezkoa da bakoitza nondik datorren asmatzea. Lehen, berriz, kontrakoa gertatzen zen. Dantzari bakoitzaren dantzaerak herri baten edo talde baten estiloa irudikatzen zuen. 1993-94. urtea izan zen aldaketaren mugarria. Epaimahaikideen irizpideak bateratzeko, lehia zuzenagoa… izateko aurresku batu baten aldeko apustua egin zen. Ondorioz, bidean geratu ziren dantza estilo ezberdinak. Izan ere, Gipuzkoan aurreskua dantzatzeko hainbat modu daude, eta lehiaketan orain ikusten dena bakarra da. Apustua indartsua izan zen, eta neurri batean baliagarria. Hau da, objektibotasunak subjektibotasunari lekua kendu zion eta horrek epaimahaikideen lana erraztu zuen neurri batean. Baina gainontzean uste dut ereduak porrot egin duela, gehiago galdu dela irabazi baino. Dantza estilo ezberdinak galdu dira, herri parte-hartzaileak gutxitzen joan dira, ondorioz dantzari kopurua ere bai… Txapelketak iraultza bat behar du, formatu aldaketa bat. Hain zuzen, antzeko iraultza bat gertatu zen 1991-92 urte inguruan. Garai horretan, dantzari kopuru eskasa zen krisiaren arrazoia. Baina or-

U

Jon Maya

duan ez zegoen harrobirik, gazte mailan ez zegoen txapelketarik, 1989. urtean Errenteria-Oreretako Landare Elkartea antolatzen hasi zen arte. Jazoera horrek zuzen-zuzenean Pasaian eragin zuen. Errenteria-Oreretako txapelketak aurreskulari belaunaldi bat sortu zuen, eta guztiak Pasaiara eraman gintuen. Eztanda horrek bizpahiru belaunaldi iraun ditu, baina dantzari kopuruaren grafikoak berriz ere behera egin du. Faktore asko daude hori azaltzeko. Errua ez da soilik aurresku batuarena. Izan ere, dantzariek lortu duten maila altua, dantzaren egoera orokorra, ohiko parte-hartzaileak proiektu handietan barneratu izana… Horrek guztiak eragina du, eta oztopo horiek gainditzeko txapelketak oso sendoa izan behar du. Eta une honetan ez da. Ez naiz txapelketaren indar logistikoari buruz ari; hau da, ez naiz Alkartasunaren lanari buruz ari. Txapelketa egitasmoari buruz mintzatzen ari naiz. Txapelketak funtzio bat bete behar du, dantza gidatzen duten erakundeek argi adierazi behar duten helburu bat. Helburu hori argi izanda txapelketaren antolakuntza topera burutu behar da. Saritan, oihartzun mediatikoan, ikuskizun gisa… erakargarria izan behar du dantzariarentzat eta zaleentzat. Adibide garbi bat badaukagu Bertsolari Txapelketan. Bertsozale Elkarteak estrategia bat du eta hura gizarteratzeko eta bertsolaritzan eztanda bat eragiteko txapelketa baliatzen du. Dantzan ez da hori gertatzen. Estrategia hori eraiki gabe dago, txapelketak helmuga baten bila baino inertziaz egin du aurrera eta, gainera, txapelketa bera ez da izan ingurura etorri zaizkion faktore guztiak baino indartsuagoa. Nik Pasaiari agur esatea erabakita nuen, baina ez nuen uste Pasaiak nirekin batera agur esango zigunik. Ez nuke nahi horrela gertatzea, edo ez modu honetan. Txapelketa horrek eta antzekoek existitu behar duten ala ez beste kontu bat da. Txapelketak desagertu behar badu, izan dadila egokiena dela pentsatu dugulako, eta ez utzikerian erori garelako. Pasaiari agur esateak eta beste herri bati ongi etorria emateak ez du egoera ezertan aldatuko. Arazoak erraietan jarraituko du. Beraz, Gipuzkoako edo Euskal Herriko txapelketa bat beharrezkoa dela erabakitzen bada, jar ditzagun baliabide guztiak lehiaketarik onena antolatzeko. Eta ezezkoa irizten bada eman diezaiogun amaiera duina hogeita bost urteko aro honi. 07


o008_on

23/1/06

22:10

PĂĄgina 1

iritziazzenbat buru, hainbat aburu

Azken kokretaKote Camacho

Handik

Energia raingoan ere Pasaiako herritik dator notizia... Kanpoko kaian orain zentral termiko berria egin nahi omen dute, horrela Gipuzkoako lurralde historikoko energia beharren %20 estaltzeko. Eta berriro ere zalantzak sortzen zaizkigu. Irtenbide bakarra al da? Irtenbide guztien artean kalterik txikiena eragiten duena al da? Nik, behintzat, ez dut horrelako baloraziorik egiteko adinako informaziorik. Nolanahi ere, gure gizarteak energiarekin zernolako mendekotasun duen nabarmena da. Energia iturriak gatazkak eta gerrak arrazoitzeko argudio eta presio politikoa egiteko bide bihurtu dira, ikusi besterik ez Golkoko zenbait herriri gertaturakoa edo azken asteetan Errusiaren eta Ukrainaren arteko gatazka. Energiaren hornitzaile diren enpresa handien mendeko ere badira herriak. Izan ere, inork pentsatzen al du gure agintariak bertako elektrizitate eta gas enpresa handiei nahi duten to-

O

Itziar Navarro

08

kian zentralak egiteko baimenik ez emateko moduan daudela? Baina, azken batean, mendekotasun horren atzean gure kontsumo ohiturak daude. Etxekoek ez didate sinetsiko hau esaten badut, beti baitiote Iberdrolaren akziodun nagusia naizela, argi guztiak piztuta uzteko ohitura txarra baitut. Nolanahi ere, elektrizitatearen erabat mendeko bihurtu gara. Lehengoan garbigailua hondatu zitzaigun eta etxeko argi guztia joan zen. Pentsatzen jarrita, sukaldeko tresneria guztia alferrik, ez hozkailurik, ez surik, ez mikrouhinik, ez berogailurik... ez telebistarik, ez musikarik, ez ordenagailurik... Tresna elektriko horiek gure bizitzan ezinbesteko bihurtu dira. Baina, noski, horiek guztiak martxan jartzeko, eta kaleak argi dotorez apaintzeko, eta... gero zentral termikoak behar ditugu. Gutako bakoitzak badu, bai, horretan erantzukizunaren zati txiki bat. Baina, nola atera sorgin gurpil honetatik?


o009_on

23/1/06

22:12

Página 1

zenbat buru, hainbat aburuiritzia

Apunteak ZALANTZA. Pasaiako kanpo kaiak nahiko hauts harrotu du orain arte. Duela aste batzuk, ordea, balizko kai horretan zentral termikoa jartzeko egitasmoaren berri eman zuten. Eskualde honek ez al du, dagoeneko, nahiko azpiegitura bere gain hartzen? Horra zalantza.

GALDERA. Urtarrilaren amaieran erabaki zuten TAOko langileek asteetan zehar egindako borrokaldiarekin, momentuz, amaitzea. Automobilak aparkatzeko arazoa, ordea, hortxe jarraitzen du. Eskualdeko hainbat herritan, autoak gauez espaloietan aparkatzen dituzte. Noiz konponduko dute arazo hori?

GORA. Bruesa taldeko Leire Olaberria txirrindularia Los Angelesen izan da, Pistako Munduko Txapelketa lehiatzen. Ikaztegietako txirrindularia bikain ari da.

Zer dio?Eñaut Gantxegi, Rafa Bandres eta Uxue Perez (kazetariak)

Info 7, ezkerreko ikuspegitik Duela urtebete sortu zen Azti Begia elkartea, Euskal Herrian irrati nazional bat bultzatzeko asmoarekin. 12 hilabete lanean pasatu ondoren, duela egun gutxi iragarri zuten hil honen amaieran irratia bera martxan jarriko dela. FMn emititzea izango da helburua, baina, oraingoz, ez dute erakundeen baimena lortu. emendik gutxira amets zahar bat egi bilakatuko da: Euskal Herriak irrati nazional berria izango du. Ez da, hasieran behintzat, guk nahiko genukeena, guk nahiko genukeen hori lortzeko baliabideak izugarriak direlako. Azti Begia proiektuaren barruan sortu da irratia eraiki eta garatzeko asmoa, oso begibistakoa zen hutsuneari aurre egiteko. 1998an Egin Irratia itxi eta zigiliatu zutenetik, irrati independiente eta euskalduna izateko premia hortxe egon da, baina orain arte ezin izan zaio erronkari aurre egin. Datozen asteotan hasiko da irratia emititzen, iparraldetik hegoalderaino, informazio zintzoa eta serioa entzule guztiei helarazteko asmoz. Irratia garai berrietara egokitzen jakin duen hedabidea da. Telebistaren gorakada ikusgarria izan bada ere, irratiak entzuleak gordetzen jakin du, eguneko une askotan biztanleen artean tokitxoa eskuratuz. Une intimo eta garrantzitsu horietan ezkerreko ahots abertzalea etxeetara, lantegietara, bulegoetara edota garraioetara iristea, ezinbestekoa da. Eus-

H

kal Herriak zirrikitu asko ireki dizkie kanpoko hedabideei, eta hori ez da, berez, txarra. Kanpoko hedabide horiek, ordea, guri buruzko informazio kutsatuak zabaltzen dituzte kasu askotan, eta hori, gainera, gure hizkuntza baztertuz egiten dute. Azti Begiak sortutako Info 7 Irratia herriaren ahots izateko jaio da, herri xehearen bozgorailu. Irratiak herri honen berezko ezaugarriak errespetatuz sortutako informazioa emitituko du: hortik datorkio izena. Zazpi probintzi gara, herri bat. Horixe islatzea bilatuko du irratiak. Emisioak, esan bezala, hilaren 27an hasi ziren, xume, froga moduan, ia ahopeka. Hilaren 30ean hasiko da programazio osoa emititzen, eta, hasiera horretan, informatiboei emango diete garrantzia. Info 7k ibilbide emankorra izango duelako ziurtasun osoa dugu, baina denon laguntza behar-beharrezkoa izango da. Ez ahaztu irratiaren bazkide izan zaitezkela nahi baduzu. Aski duzu irratiaren webgunera sartzearekin, informazioa eskuratzeko. Hauxe da helbidea: www.aztibegia.net.

hONa

Bizkaia 0 urte pasa dira Allerru eta Itsasmendi mendi taldeekin Bizkaiko bira egiten hasi ginenetik. Gauza harrigarria, hura: lezoarrak sanjuandarrekin elkartuta… ondoko probintziako muga menditsuetatik 20 txango baino gehiago egiteko! Bagenuen, hala ere, Bizkaiarekin aspaldiko harremana. Lope de Isastiren hitzetan, Pedro de Vizcaya izeneko zaldun batek –orain 1.000 urte inguru— egun San Juango Bizkaia auzoa den hortan etxea egin eta familia sortu zuen. Mendeetan Bizkaia Lezorena izan zen, 1770. urtean San Juanera pasa arte. Dezente kostata lortu genuen egitasmo honen erdia baino gehiago kunplitzea. Agüera de Montijatik Bakioraino iritsi ginen, eta hemen bukatu zen gure igandeetako elkarlana. Hurrengo urtetan, geratzen ziren etapak ahal izan nuen moduan burutu nituen. Erronka honetako etapa batean, Artzentales inguruan, Santa Kruz auzora iritsi ginen, gauez. Izen bereko elizatxoaren zimiterioan zakuekin lu-

1

rrean gaua pasatzea erabaki genuen. Afaldu ostean, besteak lotara zihoazenean, auzoko ostatu zaharreko bidea hartu nuen kafetxo eta patxaran baten inguruan “bat-bateko antropologia” pixka bat egiteko asmoz. -Lezokoa zara, orduan? –galdetu zidan tabernako amonak–: Hemen Lezoko apaiz bat izan genuen aspaldi, Liborio Garbizu. -Tomas Garbizu konpositore ezagunaren anaia? -Bai. Tomas bera ere izana da hemen. Bixitan etortzen zitzaion. Liboriorekin antzerkiak eta egiten genituen. Oso majoa zen... frontoi bat egin zigun! Oso majoa –pentsatu nuen–, berarentzat egin zuen frontoia! Ezaguna zen Lezon Liborio Garbizuren pilota zaletasuna: sotana igo, gerrikoarekin lotu eta nola jolasten zuen pilotan! Pilota bezala, ze ttikia den mundua… eta zenbat bira ematen dituen!

Mikel Susperregi

09


o010-011_on

23/1/06

22:14

Página 1

iritziassakONduz

Bi haur, biak kanpoan Eli San SebastianMaddi eta Adur dira Eli San Sebastianen seme-alabak. Biak Errenteria-Oreretan jaioak badira ere, biak herrritik kanpoko haurtzaindegietan sartu behar izan ditu.

TOKI GABE Hezkuntza

Guraso izatea ilusio handia da. Amatasuna –aitatasuna bezala–, harrotzeko moduko lorpena da bizitzan. Gaur egungo gizartean, ordea, ongizatearen gizartea beharko lukeen honetan, guraso izatea, askotan, oso-oso zaila da. Adibideetako bat, haurtzaindegietan dagoen leku faltari aurre egitea da.

10

aurrak haurtzaindegira eramateko tenorea iristerakoan izan dugun esperientzia, ez da oso ona izan: gure kabuz bilatu behar izan ditugu soluzioak. Lehenengo haurrarekin, Maddirekin, haurdunaldiaren bigarren hilabetean nengoela joan nintzen haurtzaindegira. Lekurik ez zegoela esan zidaten eta itxaron zerrendan jarri ninduten. Bitarte horretan beste aukera batzuk ere begiratu genituen, baina ez Lezon, ez Pasaian eta ezta Oiartzunen

H

ere, ez genuen lekurik aurkitu. Herrian Hijas de la Cruz ikastetxean ere izan ginen, baina Maddik gero ikasketak bertan jarraitzeko baldintza jarri ziguten. Udal haurtzaindegian sartzeko berriz Maddik maiatzerako jaioa behar zuen eta uztailekoa da, hain zuzen. Beraz, lekurik ez. Maddi, urte eta erdi zuenean, Oiartzungo Karrika auzoko haurtzaindegian onartu zuten, lagun baten laguntzari esker. Oso toki polita da eta oso gustura egon gara –Maddi ere bai, noski–. Otsai-


o010-011_on

23/1/06

22:13

PĂĄgina 2

sakONduziritzia

Haurtzaindegiak lean Oreretako haurtzaindegitik deitu ziguten, baina Maddik irailean ikastolan hasi behar zuenez, ez genuen aldaketarik egin. Bigarren semearekin ere berehala hasi ginen leku bila, eta panorama berberarekin egin genuen topo. Izeba baten bitartez, Donostiako Mexikanetara eramaten dugu. Oso zerbitzu ona dute, zabala: ordutegi onak, instalazio egokiak, eta abar. Adur lau hilabeterekin hasi zen haurtzaindegi honetan, eta ondoren Oreretatik deitu bagaituzte ere, ez dugu lekuz aldatu nahi izan, oso gustura baikaude. Hirugarren bat izango bagenu etxe azpian haurtzaindegi bat irekiko genukeen, haurrak haurtzaindegira sartzeko orduan horrenbeste arazo izatea, ez baita normala. Esaten dutenez, ordea, ez omen da hain erraza...

Miguel GolmayoErrenteriako Udalean Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi da Golmayo; Jaurlaritzaren konpromisoa aldarrikatzen du

ure ikuspegi politikotik, heziketa eskubide unibertsala dela uste dugu, eta, horrela denez, erakundeek bermatu egin behar dutela. Haurtzaindegien kasuari dagokionean, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak bermatu beharko luke eskubide hau, jaiotzatik 3 urte arte bezala, aurrerantzean ere. Haurtzaindegiko adinean dauden haurren afera garrantzitsua da, bai haurrarentzako, eta bai gurasoentzako ere. Haurrek, garai honetan, hizkuntzaren egitura sortzen dute, besteak beste. Gurasoentzako, aldiz, lana eta familia uztartzeko garai garrantzitsua da. Udalari dagokionean, guk sustatu ditugu ekimenak, eta horretarako ahalegin ekonomiko handia egin dugu. Hala ere, eskariak ez ditugu asetu. Errenterian pasa den ikasturtean 74 eskari izan ziren, eta horietatik 31 asetu ahal izan genituen soilik.

G

 SAR E PU B LI KOA. Guk, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailari, zera eskatzen diogu: jar dezala haurtzaindegi sare publikoa. Sare horrek kalitatezkoa izan behar du, ikastetxeentzako eredu, eta bertan Euskadiko herri nahiz hiri guztietako eskaria asetu beharko litzateke. Sare honekin, zera lortuko genuke: adin tarte horretan dauden haur guztien eskolaratzea, sare publikoa sare pribatuaren aurrean bultzatzea, inongo haurrik arrazoi ekonomikoek bultzatuta eskolarartu gabe ez geratzea, haurtzaindegien ordutegia malgua izatea, eta ikastetxeekiko koordinazioa hobetzea. Horrek, ordea, gastu handia suposatzen du, eta gastu horri Eusko Jaurlaritzak egin beharko lioke aurre, EAEko aurrekontuekin, berea baita eskumena.

11


o012-013_on

20/1/06

16:01

PĂĄgina 1

nagusia

nagusiakklik



non dabiltza gure

GAZTEAK? Katixa Arabolaza Datuak. 1981. Oiartzun. Ibilbidea Donostian ikasi zuen

argazkilaritza, Soslai eskolan. Urte eta erdi eman du Irlandan bizitzen. Aurten berriro joango da, ikasketak amaitzera.

Eskualdeko gazteak, beste asko bezala, zinezko alternatiben faltagatik, lokal txikitan biltzen hasi dira azken urteotan; horrelakoak dira beren etxe bitxiak

2 3

1



1 eta 6-Oiartzun. Etxe hauek Made in Oiartzun dira, %100. 2-Oiartzun. Kontzejupe Plaza. “Leku perfektuan� bizi dira. Bejondeiela. 3-Orereta. Kartetan jokatzen harrapatu zituen ONek, lehia bizian.

12


20/1/06

16:01

Página 2

kliknagusia

4-Antxo. “Antxo ghetto”. Horixe esan zuten. 5-Oiartzun. K2tik kanporatu zituzten, baina ez ziren urrutira joan. Berdin segitzen dute: lasai.



o012-013_on

6

4

5 13


o014-015_on

23/1/06

22:16

Página 1

nagusiakklik

7



7-Oiartzun. Altzibar. Oreretakoak dira gazte hauek: “Oreretan lokalak garestiak ziren, eta ospa egin genuen”. 8-Oiartzun. Pikabeneko biribilgunea. “Lokalillua” esaten diote beraien egoitzari. 9-Oiartzun. Urkabe. Beraiek egindako txabolan bizi dira arotz trebe hauek... Arbolatik jaitsi ondoren! 10-Lezo. Denak kanpoan harrapatu zituen ONek. 11-Antxo. Argazkian ateratzeko gogo gutxi agertu zuten. Axular plazan daude.

14

8

10

9

11 14


o014-015_on

23/1/06

22:16

PĂĄgina 2

kliknagusia

13 12



12-Orereta. HITZA aurrean daude, Santa Klara kalean. ONek mikrofonoa aurrean jarri zien: “Lokalak garestiak dira�. Nobedaderik ez. 13-Orereta. Pirulo esaten diote lokalari. Detektibe bat beharko duzu beraien lokala aurkitzeko. 14-Orereta. Pirulotik gertu dago lokal hau... Are eta ezkutatuago

15


o016-018_on

23/1/06

22:35

PĂĄgina 1

nagusialliteratura oldo Izagirre idazle pasaitarraren azken liburua plazaratu zen iazko abenduan. Euskal irakurlegoak irrikaz espero zuen Izagirreren lan hau, bost urte igaro behar izan baitira Agirre zaharraren kartzelaldi berriak liburua plazaratu zuenetik. Izagirrek Susa argitaletxearekin kaleratu du narrazio liburu hau. Sua nahi, Mr. Churchill?-en idazlearen jarraitzaileek aurreko lanen oihartzunak topatuko dituzte, batez ere Non dago Basques' Harbour poema liburukoak, izan ere, azken lan honen izenburu osoa Sua nahi, Mr. Churchill? eta Basques' Harbour-eko beste kontu asko da. Izagirreren liburu honetaz hitz egitea ez da irakurleak uste bezain erraza. Izagirrek, izan ere, ez du, oraindik, liburuaren gaineko azalpen publikorik egin. Esaten direnak, honenbestez, irakurle honen irakurketan oinarritutako iritziak baino ez dira. Segur aski, hala behar du, gainera, nahiz eta herdabideek gaizki ohiturik gauzkaten. Horixe eskatzen du liburu batek, literaturaren mesederako, besterik ez bada.

K

 PASAIAKO PORTUA. Liburua Pasaiako badiaren inguruan kokatutako narrazioek osatzen

16

SUA NAHI, mr. churchill?

Koldo Izagirrek azken narrazio liburua plazaratu zuen abenduan; pasaitarrak 17 narrazioz osatutako bilduma bikaina plazaratu du, Susaren eskutik Testuak: Lander GarroArgazkiak: Lander Garro eta Urko Etxebeste

dute, batik bat. Gerra garaiko errepresioa, eta honen ondorengo matxinada, grebak edota borrokak dira istorio askoren osagai nagusiak. Hauekin batera, nola ez, bizimodu baten deskribapena, nortasun baten azalpena, eta maitasuna. Oarsoaldeko biztanleontzako liburu honen magia bikoitza da: batetik, Izagirrek errealitatearen azaletik haratago ikus-

tarazteko duen trebeziagatik; bestetik, errealitate hori kokatzen den geografia hain hurbilekoa izateagatik. Vladimir 1996an Erein argitaletxearekin argitaratu zuen narrazioan, Izagirrek Jaizkibelen kokatzen ditu gazte batzuen ibilerak. Eta idazketaren bitartez, idazleak Jaizkibel hura berridaztea lortu zuen, eta ipuina irakurri genuenak ezin izan gara be-

rriro Vladimir irakurri aurreko Jaizkibelera itzuli, olatu, arroka eta kaioak baino gehiago den eremu batera baizik. Bere azken liburuan, Izagirrek Vladimir-en estetika (eta etika) berreskuratzen du –ez dezagun ahaztu Vladimir dela hamasei narrazioetako bat–. Hauek dira, hitz gutxitan, Izagirreren liburuaren nondik norako nagusiak. Ez bakarrak, noski.


o016-018_on

23/1/06

22:35

Página 2

literaturanagusia

itsasaldeko ISTORIOAK

tsas bazterreko herria gara, eta hala bagara, konta dezagun zergatik garen, eta zer ekarri digun hori izateak. Konta dezagun itsasoak gure bihotzetan utzitako aztarna. Hau izan daiteke, neurri batean, Izagirreren azken lanaren atzean dagoen ardatzetako bat. Liburuaren kontakizunetako

I

Bada Sua nahi, Mr. Churchill? honetan oso-oso ezohikoa den beste gauza bat ere: etorkinarekiko begirunea eta miresmena.

 BORROKALARIAK. Pasaia, irakurleak jakingo duen bezala, bertako biztanleak eta etorkinak modu dotorean nahasi izan dituen herria izan da. Etorkinak lanera etorri ziren gurera, eta hemengo borrokei atxiki zitzaizkien, kasu askotan behintzat. Horren aldeko aldarria nabaria da Izagirreren narraziotan. Zehazki, galiziarrak dira behin baino gehiagotan azaltzen direnak, grebalarien, marinelen, edora anarkisten artean nahasita.

asko eta asko, Pasaiako portuaren inguruan kokatuta ageri dira. Apur bat haratago, Trintxerpe ageri zaigu, Donostiarekin mugan. Liburuko kontakizun asko egiazkoak direla esan genezakeen; ez horrela, agian, baina gertatu, gertatu zirela. Markos Zapirain kritikoak horren inguruko testua idatzi berri

“Aitzolen fusilamendua aldez aurretik erabakia zen, eta hala ere hiru hilabete eduki zuten hilduratzen gure bele madarikatu hura. Zenbaitetan pentsatu izan dut aurrea hartu zigutela faxistek, gerran gertatu ohi dira halakoak, etsaiak hiltzen duela zuk aldean daukazun gorrotagarri hura, gerretan etsaia baita aukeratzen den gauza bakarra, laguna ez da aukeratzen ahal, etsaiak elkartu ditu Stalin eta Churchill, gu eta Aitzol. Baina berehala goratzen zait akordura Florenen esana, bestelako moduak erabili behar zirela aurkari politikoak akabatzeko. Faxistek ez zuten asmatu: bizia kendu zioten, baina ezin

du Interneten, eta hori bera galdetzen du: egia ote da Izagirrek kontatzen duena? “Benetan gertatua da Euskadi Etorbidean kontaturikoa, bolo-bolo dabil oraindik Trintxerpen: makinista arrantzara abiatu, ustekabean itzuli, emaztea auzoarekin ohean aurkitu eta emaztea biluzik dandarrez

izan zuten akabatu. Gorrotoa bideratzeko modu okerra erabili zuten, guk bizirik utzi behar genuen, Soterok ez zukeen torturatuko txikota lepoan lotu behar zion inor. Arrazoia zuen Florenek, orain Aitzol, Don Patxi eta haren sardakoen burumutila zena, euskaldun guztion martiria dugu hilik, izugarria da”. Pasarte gogoangarri hau Martiria izeneko ipuinekoa da. Nabarmena den bezala, kontakizun latza da, sakona, eta gure bizitzaren pasarte bat –36ko gerra– modu ezin interesgarriagoan kontatzen duena: literatura ariketa bikaina. Liburua horrelako pasadizoz

eraman zuen, adatsetik oratuta, Euskadi Etorbidea karrikan barrena, tabernaz taberna, begira puta zahar honek zer egin didan...”. Oroimenaren matxetea izeneko ipuinean kontatzen du Izagirrek hori, eta, Zapirainen esandakoaren arabera, egia litzateke. “Azkeneko ipuinean”, idatzi du Zapirainek, “Francisco Franco gure herrian ipuinean, bada pasarte bat tiranizidio surrealisten antologiet an behar lukeena: etorri da Franco Trintxerpera eta gotzain frankistak harrera goxoa egiten dion bitartean Serapio apaiz antifrankistari diktadorea mezetan hiltzea otuko zaio, ostia sakratua pozoituz. Behiala EGIren batzarretan zein Elizaren Oinarrizko Komunitateetan sarritan pizten zen zalantza, hots, bortxakeria gaitzetsita ere, oro har, ez ote da zilegi tiranoa akabatzea? Izagirrek zeru goienera jaso eta auzi teologiko interesgarri bilakatu du: ‘zer pentsatuko luke Jainkoak bere gorputza pozoituko bagenu tirano bat hiltzeko?’: hara Serapio solidarioaren kezka”. Azken istorio hau, asmatutakoa omen.

beteta dago. Denak ez dira lazgarriak, denak ez dira odoltsuak, baina guztiek dute zorroztasuna, eta baita ironia handia ere.

SAMURTASUNA. Lehen ere esan dugun bezala, maitasunak toki berezia du Izagirreren lan orotan. Ez maitasuna zentzu ohikoan, agian. Maitasunak samurtasun berezia du Izagirreren lanetan, xumetasunaren handitasuna: “Ezin nizun entzun, ez nizun aditu nahi, baina bihar, gure ontziari itsasketa eragotzi nahi dioten lapa gorbel lanperna karramarroen aurkako gerla jarraitzen dugunean, jakin ezazu ez naizela isilik egon ahalko, eta goiz edo  17


o016-018_on

23/1/06

22:34

Página 3

nagusialliteratura

Koldo Izagirre

Kritika onak 

Urteak dira euskal literatura idazke handien bila dabilela. Gure literaturaren betiko gaitzak dira: ereduen beharra, mitoen beharra, eta abar. Duela urte batzuk Hasier Etxeberriak Bost idazle (Alberdania, 2002) liburua plazaratu zuen, eta beste batzuen artean –Bernardo Atxaga, Joseba berant galdetu egin behar izanen diedala lagunei: ‘Entzun zenuten atzo, nire alabaren gutuna? Ederra, ezta?’. Koralak polipoak zaldiak trikuak izarrak barraskiloak anemonak... bilduma polita ari naiz osatzen. Barre egiten dute lagunek nire altxorra ikusita, trufatzen dira nitaz, bere alabaren aitatxoa esaten didate. Baina gero denek ekartzen dizkidate, besteen gordean, aurkitzen dituzten pieza bitxienak”. O pai de Maruxina ipuinetik hartutako zatia irakurri duzu. Maruxiña marinel baten emaztea da, ur sakonetan itotako marinelaren emaztea. Marinelak ur sakon horietatik hitz egiten dio. Testuaren inguruko aipamenak, sinpleki, so18

Sarrionandia, Anjel Lertxundi eta Ramon Saizarbitoria–, Koldo Izagirre zegoen. Etxeberriak, orduan, nolabaiteko izen ofizialen zerrenda egin zuen, hau da, ia guztion ahotan zebiltzan idazleena. Zerrenda horren egokitasunean sartu gabe, egia da Izagirre idazle estimatua dela, eta, ia guztietan behintzat, kritikak ondo tratatu duela. Horrela gertatu da azken liburuarekin ere. Kritika guztien artean, Igor Estankona idazleak Deia-n egindakoa da osoena, eta, segur aski, interesgarriena: “Hankak dardar dauzkat oraindik. Lozorrotik atera banindute bezala nago; irudipenak ikusi ditut. Pasatuko zait duda barik, baina ez nuen uste gero, kausituko nituenik hamazazpi ipuin itsas kabrak bezain latzak, gerra eta amodioa eta umeen jolasa bezain leunak. Itsaso-kontran mantentzen zaitu Koldo Izagirrek hormakontran bezain babesgabe, eta hizkuntzarekin, enumerazio zoroekin, marko batean ipini eta etxeko salan eskegitzeko moduko paragrafoekin, estiloarekin inarrosten zaitu inoizko istorio mikatzenak kontatzen dizkizun bitartean”, idazti zuen Estankonak Deia-n. Gara egunkarian Iñigo Roquek egin zion iruzkina pasaitarraren narrazio bildumari, eta honek ere Izagirreren lana goraipatu zuen. “Azkenik, gomendio xume bat laga nahi nuke. Uharte desertu batera iazko liburu bi bakarrik eraman ahal izanez gero, hartu Koldo Izagirreren hau, eta Itxaro Bordaren Zeruetako Erresuma”, idatzi zuen Roquek. Bide luzea egingo du Izagirreren liburuak, zalantzarik gabe.

beran daude. Nolanahi ere, errealismo poetikoan landutako piezak dira guztiak, nolabait esatearren; barkuetako torlojuak bezain trinkoak eta helizeak bezain estilizatuak. Literatura garaikideak bide

bazterrean utzi nahi izan duen –baina idazle pasaitarrak inoiz abandonatu ez duen– epika berezia aurkituko dugu liburuon: herri langile eta borrokalari baten izerdia, tinta bihurtuta.

Koldo Izagirre 1953an sortu zen, Altzan. Urte gutxi zituela Pasaiara bizitzera joan zen, eta han nahasi zen itsas giroarekin. Aita portuko langilea zuen, eta Koldo txikiak marinelen artean hauen ofizioa eta bizitza gertutik ikusteko aukera izan zuen. Narratiba, olerkaritza, biografia, saiakera, kronika, itzulpena –16 liburu itzuli ditu–, hiztegigintza eta beste landu ditu. Azken narrazio liburu hau, agian, orain arte egindakoaren gailurra da. Izagirre, lehen esan dugun bezala, alor askotan ibili zalea da. Musikan, adibidez, Joseba Tapiarekin elkarlanean disko bat baino gehiago egin du. Apoaren edertasuna, Quebec edota Agur Intxorta maite dira diskoetako hiru. Disko hauetan orotarik egin du; besteak beste, kantu askoren hitzak. Izagirreri zor diogu, gainera, euskal literaturan dauden pertsonai ezagunenetako baten sorrera: Metxa. Metxa 1991 sortu zuen Izagirrek (Metxa esaten zioten agirretar baten ibili herrenak, Elkar). Metxa bezalako beste agirretar bat izan zen, hain zuzen, Agirre zaharraren kartzelaldi berriak liburuaren protagonista. Balizko erroten erresuma, Euzkadi merezi zuten, eta Nik ere Germinal egin gura nuen aldarri dira Izagirreren liburu garrantzitsuenetakoak.


o019_on

23/1/06

22:17

Página 1

agendanagusia

HELDU DIREN HIRU HITZORDU 

1santa AGEDA Koplariak kalez kale ibiliko dira, aurten ere, Santa Ageda bezpera ospatzeko Testua: ON Argazkia: O. Mitxelena

tsaila euskal kulturaren eta euskal tradizioaren barruan hilabete polita da. Inauteriek sekulako protagonismoa izaten dute, batetik. Jai hau masiboa izan da beti, eta herri guzti-guztietan ospatzen da. Beste jai bat, ez hain parteh a r t z a i l e a HILAK 4 agian, Santa Santa Ageda Ageda bez- bezpera. pera da. He- Eskualdeko rritarrak tal- herri guztietan dean bildu egiten da et a k alez- ospakizun k ale k ant a- berezi hau. tzera abiatzen dira. Gauza bitxia bada ere, urteetan Santa Agedak irautea lortu du, eta, dagoeneko, hitzordu garrantzitsua da. Aurten ere eskualdeko herri guztietan ospatuko da. Kantuen magiak herrietako bazter guztiak beteko ditu.

O

2

INTXIXUAK OIARTZUNEN. Intxixuek Oiartzungo inauteriei ongietorria emango diete. HILAK 25 eta 26Kuestazioa, baserriz baserri, eta, intxixuei ongi etorria nahiz agurra egiteko ekimenak, Doneztebe plazan Oiartzungo Ihote Berreskuratzaile Taldeak antolatu ditu ekimen guztiak.

3

GORKA IRASTORZA ETA GENIS MUÑOZAntolatzaileak

“Gameluekiko katea haustea da ekimenaren asmo nagusia” iartzungo Goiko Eskolan kalamuaren inguruko ekitaldia egiten dute urtero. Kalamuaz ikasi, kalamua dastatu, kalamuaren legalizazioa aldarrikatu...

O

Zein izango da eguneko egitaraua?

Orotarik egongo da. Mago bat izango da, adibidez, eta baita kalamuaren inguruko hitzaldia edota tailerrak ere. Tailerretan kalamua landatzen, sailkatzen eta bereizten ikasiko dugu, besteak beste. Gero dastaketa egongo da. Bakoitzak bat dastatuko du, eta honen inguruko zerak apuntatu: gustatu ote zaion, zein zapore hartu dion, eta abar. Zergatik antolatzen duzue ekimen hau?

Saltzailearekiko katea haustea da asmo nagusia. Kalamuaren inguruko ezjakintasunak, betikoei laguntzen die, hau da, honekin aberasten direnei. Ez gamelu txikiei, handiei baizik. Guk heziketa bultzatzen dugu, honekin bukatzeko.

OTSAILAK 11 Kalamu dastaketa Oiartzunen 18:00etan. Goiko Eskolan. 19


o020-023_on

23/1/06

22:22

Página 1

nagusiattelebista

FIKZIOZKO mundu bat

12 urteren ondoren, balantzea egiteko orduan, inork ez du ‘Goenkale’-ren arrakasta zalantzan jartzen; eskualdeko hainbat lagunek zerikusi handia dute arrakasta horrekin Testuak: Olaia Gil eta Jasone ParadaArgazkiak: Lander Garro

oizeko zazpi eta erdiak jo, eta 10, 5, 4, 3… grabatzen! Lan eguna eguzkia atera aurretik hasten da hamabi urtetan Euskal Herri osoko kalerik ezagunena bihurtu den honetan: Goenkale-n. Telesail hau, gizarte fenomenoa izanik, eskualdera mugatzea, amarrua da: Euskal Herrian barna zoko guztietara iristeko ahalmena izan baitu. Ezin ukatu, ordea, eskualdeko lagun askok izan parte hartu dutela telesail handi eta ospetsu honetan. ON eskualdeko aktore nahiz teknikarien bila abiatu da Miramonera, errodaje egun batean. Sartu, eta gauzak ez dira, inondik inora, pantailaz bestalde diruditena. Udaletxeko bulegoa kiroldegiaren parean dago, Bogako ateak ez darama inora, Mauro gaiztoak ahots atseginez agurtzen ditu bisitariak, harri guztiak dira gezurrezko, eta, Maria Luisa, denentzako ezaguna den andrea, Kontxu izenez deitzen dute. Dudarik ez: telebista gezurra da. Ondo dago gertu-gertutik baieztatzea. Erritmoa frenetikoa da platoan: mila set, 3 kamera batetik bestera, eta, teknikari, laguntzai-

G

20

le eta aktoreen joan-etorri geraezina. Guztia, Jesus Basterretxea erregidorearen gidaritzapean gertatzen da, nortasuna eta goxotasuna ederki uztartzen dituen langile nekaezinaren gidaritzapean, hain zuzen. Kameren atzean konfiantza eta hurbiltasuna nabari da, konplizitate keinuak ugaltzen dira, txantxak, baina kamerak martxan jarri orduko, bakoitza bere paperean sartzen da. Koordinazioa ezinbestekoa da, lana azkar eta ondo egiteko. Etxeko erosotasunetik ikusita, Goenkale ez dirudi konplikatua, baina honen gortinen atzean sartu orduko, nahasmena harrigarria da.

PARTAIDETZA HANDIA. Eskualdeko lagun gutxi dago une honetan Goenkale-n. Antzezleen artean Iñigo Ortega aipatu beharko genuke, une honetan telesailean paper garrantzitsua duelako, Maurorena, hain zuzen. Teknikarien artean, Jose Mari Olabeaga edota Iñaki Telletxea daude. Gaur egungo egoerak, ordea, ezin gaitu itsutu. Eskualdeko aktoreek beti izan dute tokitxoren bat telesailean, eta urteak dira bertan paper bat edo beste jokatzen dutela. Egia da, era berean,

gehien-gehienetan paper txikiak eduki dituztela, telebistaren hiztegiaren arabera esaten den bezala, figurazioan. Orratx! taldeko partaideak, adibidez, ehunka bider agertu dira pantaila txikian: Xabin Larrea, Mikel Susperregi, Klara Larrañaga, Mertxe Larrea, Xabier Esnaola, Patxi Larrea, Joxe Mari Gurrutxaga, Edurne Agirrezabala, Juan Mari Arraiago... Bailarako profesional asko pasa dira


o020-023_on

23/1/06

22:21

Página 2

telebistanagusia

 TEKNIKARIAK Euskal Herriko telesail ikusienetik eta, geratzen zaion ibilbide luzean, beste hainbeste pasatzeko bidean dira.

 PUZZLEA OSATZEN. Telesailetan ikusleentzako agerikoena dena, aktoreen lana da. Badira beste zeregin batzuk, ordea, aktoreena bezain garrantzitsuak direnak, azken emaitzan sekulako eragina dutenak. Jose Mari Ola-

Jose Mari Olabeagak –goiko argazkian dagoena–, errealizazioan hartzen du parte. Olabeagak urteak daramatza telesailean. Iñaki Telleria kameralariak urte mordoa darama kameraren atzean lan egiten. Goenkale-n, berriz, 10 urte. Gutxik ezagutzen dute telesaila berak bezala.

 21


o020-023_on

23/1/06

22:20

Página 3

nagusiattelebista 

IÑIGO ORTEGAaktorea

“Mundu hau aurkikuntza izugarria izan da” so-oso gaiztoa da Mauro. Muturreko pertsonaia da, eta, gutxika, bere tokia ari da aurkitzen Goenkale-n. Mauroren atzean, ordea, Pasaiako antzezle jatorra aurkitzen da.

eta azken maila. Antzezlan bat egin genuen Bizkaian eta Gipuzkoan, eta ordutik hona oso ondo joan zait.

Zein antzekotasun du Pasaiako Iñigok Goenkale-ko Maurorekin?

Orain bi haur antzerkitan murgilduta nago. Bestetik, hilaren 22an Niessenen K-537. Auge, caída de un presidente estreinatu berri dugu. Antzezlan absurdoa da, eromena. Gainera, ziurrenik obra hau itzuli eta euskaraz ere antzezteko aukera izango dugu laster. Nire proiektu berriena, aldiz, tango ikuskizun bat izango da. Poesia batzuen testua errespetatuz arrabal batean jazotzen den istorioa antzeztuko dugu; tango bat izango da, baina dantzatua izan ordez, antzeztua.

O

Ba ezer gutxi. Goenkale-ko Mauro gaiztoetan gaiztoena da eta Iñigotik oso urruti dago. Egia da Maurok Iñigoren ezaugarriak dituela, hemen askotan galdetzen baitiogu geure buruari “Zer da, Iñigo Maurorena egiten ala Mauro Iñigoren puntu batekin?”. Zu zeu zara! Aktore bezala zure tresnak dituzu, eta adibidez, maitemindua zaudela egiteko, zure emozioak, istorioak.... hartzen dituzu oinarritzat. Azkenean, antzezten duzun pertsonaia zeureganatu egiten duzu. Askotan pertsonaia maltzurrak zeureganatu behar izan dituzu.

Azken bolada honetan bai. Aurrez eginak nituen Goenkale-n beste zenbait figurazio, eta guztiak erdi-maltzur itxurarekin. Edozein kasutan, pertsonaiak marrazteko aukera eduki ahal izatea da onena. “Maltzurra zara” esaten dizute eta zuk pertsonaiari ñabardurak eman behar dizkiozu. Frogatzen joaten zara, pertsonaia maltzurregia den, bigunegia... Dena den, pertsonaia dibertigarrienak eroak dira. Bizitzan egiten ez dituzun gauzak esperimentatzeko aukera ematen dizute. Eta non ikasi zenuen gaizto edo eroarena egiten?

TAE izeneko eskolan hasi nintzen, 2003an. TAE orduan Niessenen zegoen, eta orain Donostian dago. Nik iaz bukatu nuen hirugarren

beaga errenteriarrak, adibidez, talesaila muntatzen du. Irudiak, izan ere, zatika grabatzen dira. Aldez aurretik planifikazio zehatza egin ondoren, hartu beharreko irudiak non eta noiz filmatu erabakitzen dute, ez narrazioaren barnean gertatzen diren gertakarien arabera, ekonomiaren arabera baizik. Denbora ahalik eta laburrenean, ahalik eta plano gehien filmatu behar dira. ONek Miramon bisitatu zuenean, adibidez, 22

Izan ere, antzerkian ere bazabiltza...

Ez al zaude lanez gainezka?

Nik denari baietz esaten diot. Antzerki klaseak ematen ere egon naiz 6-11 urte bitarteko haurrei, eta, azkenean utzi egin behar izan dut, oso gustura egon arren, gauza gehiegi zirelako. Haurrek Goenkale pikutara bidaltzeko esaten zidaten! Dena den, lan honekin ezin da jakin. Dagoenean heldu egin behar da. Agian udan Alde Zaharreko taberna batean lanean aurkitzen nauzue... Hortaz, zer aukeratuko zenuke telebista ala antzerkia?

Goenkale-n lan egiten oso ondo pasatzen dut. Esperientzia bezala eta ikasteko sekulako aukera da. Desabantaila, egunero kapitulu bat grabatu behar dugunez, oso erritmo azkarra daramagula da. Batzuetan, hain azkar zoazenez, momentuko sentsazioa ona izan arren, gero ikusi eta emaitzak balio ez duela kontura-

komisarian ari ziren jo eta ke, eta egun berean telebistan egun ezberdinetan ikusiko diren planoak filmatu zituzten. Hori dena antolatu eta narrazioa zentzuz hornitzea da, besteak beste, Jose Mari Olabeagaren lana, eta, baita efektuak edota musika gehitzea ere. Ez du nolanahiko zeregina.

 TE LE SAI L H I STOR I KOA. Goenkale-k marka guztiak apurtu ditu Euskal Telebistan, eta nazio-

tzen zara. Telebistan ez dago aktore moduan aritzeko denborarik. Moztean, deskontzentratu eta pertsonaia galtzeko arriskuan zaude. Antzerkia, “hemen eta orain” da, kontzentrazio puntu horrek hor egon behar du. Eszenatokian gehiago gozatzen duzu. Eta nola egiten duzu urduritasuna uxatzeko?

Irakasle askok taularatu aurretik ondo pasatzeko esaten digute. Atera eta gozatu. Gozatzen baduzu, hori transmititzen diozu ikusleari. “Baina urduri nago! 100 pertsona niri begira ari dira!”, pentsatuko duzu: “Nola pasa dezaket ondo?”. Ikusleak lasaitasuna eskertuko du. Zer edo zer egiten saiatzen ari den gizon urduri bat ikusten badute, arriskuan zaude. Inprobisazioko irakaslea den nire lagun batek, lema hau dauka: “Lasai egon, ez baitakizu zer gertatuko den”. Aholku hori praktikan jartzen duzunean inoiz baino hobeto ikusten zara, lasai baitzinen. Eta lasaitasuna lortu arren, zeintzuk izango lirateke eszenarik zailenak?

Negarrez hastea da gehien kostatzen zaidana. Aktore bakoitzak bere taktikak ditu, baina niri ez zait gustatzen nire bizitzan arakatzen aritzea. Adibidez, Goenkale-n ikusi izan ditut aktoreak guztiz kontzentratuta negarrez, eta bat-batean... “Moztu!”. Bukatzeko, nola ikusten duzu Goenkale?

Ez dakit noiz bukatuko den, ezta telesailaren arrakastaren arrazoia zein den ere. Nik neuk ez dut telesaila ikusteko betarik, etxean ez bainaiz ia egoten... Barnetik, telebistan gaudenez, zenbaitetan aktore lanetan txotxongilo bat senti zaitezke, kamera dela eta, atzera eta aurrera... baina hemengo ekipoak ondo sentiarazten dizu, gertutasun puntu bat eskaintzen dizute eta giroa ona da. Mundu hau aurkikuntza izugarria izan da. 

artean ere pareko gutxi du. Estatistikek beldurra ematen dute. Telesailaren arrakasta azaltzeko zuzendariordearengana jo du ONek, Aitzpea Goenagarengana, hain zuzen. Zein ote da sekretua?: “Goenkale-ren atzean, besteak beste, gidoilari talde sendoa dago: korapiloak asmatzen dituztenak daude, korapiloa ikusita astean edo hilabetean zehar pasa behar dena idazten dutenak, eta azkenik, elkarrizke-

tak eratzen dituzten horiek. Guztia ondo antolatuta dago eta idazle onen ardurapean. Lantaldetik pasa edo bertan jarraitzen dutenen artean, hauek aurki ditzakegu: Harkaitz Cano, Patxo Telleria, Pedro Fuentes, Maite Duke, Agurtzane Intxaurraga, Jokin Oregi, Andoni Egaña, Mikel Galartza...”. Horrez gain, ezin bestelako faktoreak ahaztu. Egunero arratsaldeko 14:45 arte luzatzen dira grabaketak: 16-17 sekuen-


o020-023_on

23/1/06

22:20

Página 4

telebistanagusia

Goenkale LABIRINTOA

Lasatarren harira sortu zen saga handi eta luze hau, duela 12 urte, 1994ean. Orduan telesail txikia zen, ia antzerkiaren parekoa. Kamerak geldirik zeuden, eta pertsonaiek kamera aurrean hitz egiten zuten. Joxe Ramon Soroiz, Elena Irureta, Mikel Garmendia, eta euskal antzerkigintzaren izenik garrantzitsuenak aukeratu zituen Pausokak lasatarrei bizia emateko. Telesailaren dinamismoaren ezaugarrietako bat, eszenatokien aldaketa izaten da. Urtero bat edo beste berritzen dute, kokagune berriak, eta beraz, testuinguru berriak sortuz. Hortik sortzen dira istorio berriak. Aurtengo berrikuntzetako bat, Tximistaren taberna izan da. Irakurle guztiek gogoratuko dute Goenkale-ren beste taberna ospetsua: Sobia. ONek Miramon bisitatu zuenean, datorren denboraldiko atrezzoak prestatzen ari ziren. Ez dugu, ordea, ezer ere aurreratuko...

Hainbat une Ortegaren lanegun batean: goiko argazkian makilage sesioari aurre egiten; erdikoan, hainbat lankiderekin txantxetan; azkenekoan, Itziar Ituño basauriar antzezlearekin, adi.

dira grabaketak: 16-17 sekuentzia ateratzen dira eguneko, hau da, kapitulu bat gutxi gora behera. Lan martxa hau zoratzekoa da, baina, era berean, “sekulako eskarmentua sortzen du, nola teknikoetan, hala aktoreetan ere”. Horra telesailaren arrakastaren beste sekretuetako bat: taldearen profesionalt asuna. Datu hauek ez dute zerikusirik estatu mailako kateek egiten dutenarekin, 13 egunero ateratzen baitute

kapitulu bakarra. Zaila da hauekin lehia egitea, baina kalitatezko produktu bat lortzearen erronka gainditu dute jada. Honen adierazle da, Goenkale emititzen den orduan, telebista piztua duten euskaldun guztien %6a Arraldeko gora beherei adi-adi egotea.

 ETORKIZUN OPAROA. Aizpea Goenagak bost urte daramatza Goenkale-n; urtebete aktore lanetan eta lau produkzioan. Oso

harro dago sortzen duten produktuaz, eta ez du ezkutatzen: “Kapitulu bakoitzaren atzean lan handia dago, ez da inprobisatzen; platoan egiten denaz gain, gidoilariak, errealizadoreak... ditugu. Entramatua zabala da eta honek berme batzuk ematen dizkigu”. Urtero-urtero telesailaren ildoa aldatzen da, bai estiloari dagokionean behintzat: “Aurten kulebroietara itzuli gara, beste urte

batzuet an komedia gehiago landu dugu, besteetan... Oraingoan korapilo, suspense, maltzurkeria eta horrelako sorpresa ezkutuetan murgildu gara. Baina, dena dela, badaude beste korapilo batzuk ere: maitasunezko istorioak, adiskidetasunezkoak, hunkigarriagoak, gazteenak.... hauek, beharbada, ez hain muturrekoak.” Goenkale-k etorkizun polita du, amaituko delako zurrumurrua etengabe berrepikatzen bada ere. “Telesailak hainbeste urte daramatzanez pantailan, askotan bukatuko delako zurrumurruak ateratzen dira, baina ez dauka bukatzeko arrazoirik...Goenkale telesailak askorako ematen du, nahi adina!”. 23


o024-027_on

23/1/06

22:25

Página 1

nagusiakkazetaritza

RAFA BANDRESkazetaria

Asko sufritu dugu, pobreak ginen baina zoriontsu” Testua: Eider RodriguezArgazkiak: Lander Garro

andido t abernan egin dugu hitzordua, herrian dekoratzaile baten eskuetatik igaro ez den taberna bakarrenetarikoa. Zirkuitutik apur bat kanpo gelditu arren, ardoz ardo dabiltzanek badakite hona ailegatzen. Leihoek iragazten duten argi hori bezalakorik ez dago Orereta osoan, baina ez dugu kontenplaziotan egoteko astirik izan. Rafa Bandres karpeta bati besarkaturik heldu da, serio eta puntuan. Iritsi orduko bertakoak agurtu ditu: nork ez du Bandres jauna ezagutzen? Esertzerakoan karpetatxoa zabaldu du: “Hemen dakarzkizuet hainbat zera...”.

C

Zer moduz zaude?

Apur bat izorratuta, haginak..., ez dakit oso ondo zer dudan. Igual hil egingo naiz [algaratxo bat egin du]. Nondik datorkizu kazetari sena?

Kazetari izatearena anekdotikoa da. Nik poesia idazten nuen, koplak... etab. Segundo Serafiko izenez sinatzen nituen beti, Rumbo-n. Hamaika abestiren letra asmatutakoa naiz, oraindik entzun daitezke batzuk, futbol ekipoei, neskei... Gerora, Chicos-en, garaiko komiki bat zen, bazegoen gaur egungo Zuzendariari gutunak-en antzeko at al bat, et a bert ara idazten

Monzonen bisita hura Telesforo Monzon elkarrizketatu zuen behin, Oreretan hitzaldi bat eman ostean. Gautxorin afaldu zuen Monzonek, eta Bandres, hitzaldian hartutako oharrak osatu nahian, berarengana hurbildu zen kafearen orduan, “hiru galdera egin nahi nizkiola, besterik ez”. Monzonek, adeitsu, hiruak erantzun zituen, eta amaitzerakoan Bandresi esan zion: “Gazte, eskertzen dut zure ahalegina, baina ez duzu nire hitzok inon argitaratzea ez emititzea lortuko”. Biharamunean, SER irrati katean egiten zuen kolaborazioan Monzonen mitinaren berri eman zuen, arazorik gabe. Monzonek Bergaratik deitu zion, emazteak eta berak entzun zutela eta zorionak emanez. Egun hartan bertan, Diario Vasco-ko arduradun bati idatzizko kronika eskaini eta honek baietz esan zion. Handik astebetera Manuel Fraga Iribarne Madrilgo Gorteetara joan zen, sumindurik, prentsa txatal hura eskuetan, eta Euskadiko Ezkerrako Bandresen kontrako ikerketa bat abian jarriko zuela. Baina antza denez, ez zuen aurrera egin: “Ni behintzat oraindik zitazioaren zain nago”. 24


o024-027_on

23/1/06

22:25

PĂĄgina 2

kazetaritzanagusia nuen, egun batean Paco Buenoren boxeo konbate baten berri emateko, hurrengoan txirrindularitza karrera bati buruz... Horra idazten zuen beste mutil bat ezagutu nuen gutun bitartez, eta harreman luze bati ekin genion, eta bakoitzak bere herrian gertatutakoaren berri ematen zuen. Hemen, Diario Vasco-n idazten zuen gizon batekin harreman ona nuen, Miscelanea deportiva renteriana atalean idazten zuen. Eta askotan, kanpoan zenean etab., niri eskatzen zidan bere lana egiteko. Horrelaxe izan zen, nahi gabean bezala. Zein izan zen idatzi zenuen lehen albistea?

Partida bati buruzkoa izan zen. Touringek zazpi-huts irabazi zuenekoa. Ez nuen partida ikusi, ezta beharrik ere. Nik beti fabrikan egin dut lan, 8 orduz, eta horretaz gain berriemaile nintzen. Neronek ere ez dakit nola egin dudan. Baina segu aski horregatik egun ez naiz gai euskaraz egiteko, nahiz eta gau eskolen antolaketan parte hartu nuen sutsuki, eta euskaraz ikasten hasi nintzen... Baina ez nuen ikasi. 6 0 urte, beraz, Oreretaren berri ematen...

67tik aurrera izan naiz batez ere herriko berriemaile... Urte hartan bete-betean sartu nintzen Radio S an Sebastianen, nahiz et a lehen aldiz 47an hitz egin nuen bertan. Ordurako kronikak idazten nituen Diario Vasco-n, gehienetan ezizenez. Beti profitatu dut ematen zidaten tartea nire kezkak plazaratzeko, gobernuarekin ez sartzea zen debekatzen ziguten gauza bakarra, baina Udalarekin, nahi adina! Zer irudi dute oreretarrek zutaz?

Jendea ez zen ohartzen ni egiten ari nintzen lanaz. Hauteskunde sindikalak zeuden bakoitzean, utzikeriaz jokatzen genuen, edonor hautatuz. Baina orduan konturatzen hasi ginen, hauteskundeez baliatu behar ginela gure eskubideak bermatzeko. Gauza

 25


o024-027_on

23/1/06

22:25

Página 3

nagusiakkazetaritza 

gerrako UMEA 972an eman zuen inoizko albisterik txarrena, apirilaren lehenean. Oreretako gazte batzuk Jaizkibelen militarrek abandonatutako lehergailu batekin jolasean ari zirela, lehertu eta bi mutil hil eta beste batzuk zauritu egin ziren. “Goiz osoa eman genuen benetan gertatu zena jakin nahian, angustia itzela pasa genuen”. Baina bera ez dela kazetaria, eta soilik berriemailea. Horixe dio Rafa Bandresek. Izan ere, kazetaritzaz aparteko ogibidea izan du beti Bandresek, Olibet gaileta fabrikan

1

bera Udalarekin. Udaletxean gure jendea sartu behar genuela ohartu ginen. Eta ni nire tarteaz baliatzen nintzen irratian Udalari buruzko informazioa zabaltzeko. Hor hasi nintzen, astelehenero, oraindik ere legeztaturik ez zeuden alderdi eta sindikatuen berri ematen. Eta zer iritzi duzu zuk oreretarrez?

Herri hau beti izan da langile herria. Guztiak jaio gara tailer edo fabrika baten ondoan. Burdin eta makina hotsez inguraturik bizi izan gara. Ezagutu dugun aldaketa bortitza, hauxe da: 50-60ko hamarkadan industriaren boterea kendu nahi izan zitzaion Euskal Herriari, eta herri hau desindustrializatzen saiatu ziren. Hemengo jendea, horren aurrean, biltzen eta gotortzen hasi zen, langabezi industrialari aurre egin asmoz batetik, baina baita egitasmo urbanistikoen kontra ere. Asko sufritu dugu, pobreak ginen baina zoriontsu, denontzako baitzegoen lana. Izena ere eman ziguten industriak desagertzen ikusi ditugu. Gaileteroak deitzen ziguten guri! Celigüeta, estufak... desagertu dira. Tristea izan da. Paduretan batzuetan au26

lehenik eta Paisan ondoren, horregatik dio, penaz, ez duela euskara ikasteko aukerarik izan. Malko xamurrekoa da Bandres, eta begi urtsuekin aldarrik atzen du bera ere gerrako umea dela, gerrako umeak ez direla bakarrik Errusiara edo Ingalaterrara bidalitakoak. Izan ere, uztailaren 16an betetzen ditu urteak Bandresek, eta bederatzi urte bete zituen egunean aiton-amonen etxera bidali zuten gurasoek trenez, urtebetetzea ospatzera. “Ailegatu eta bi egunera egin zuen eztanda

gerrak, eta ni han Burgosen... Bi urte eman nituen gurasoak eta anai-arrebak bizirik zeuden jakin gabe... Ondoegi oroitzen dut oraindik sentsazio hura, gardentasun handiegiz”. Jaio zen etxe berean bizi da oraindik, 77 urte eta gero, eman diren aldaketa guztiak eta gero, Etxe Berrietan –batzuk Ugarritze deitzen duten horretan–. “Oraindik oroitzen dut hemen zegoen usaina, gaileta usaina. Maindireek ere usain gozo hori hartzen zuten”, eta sudur hegalak zabaltzen ditu.

zoak jaiotzen ikusi dugu, hori da Iztietaren kasua, adibidez. Herria ere goraka hazten ikusi dugu: lehen mendira joaten ginen haizea hartzera, ibiltzera... gerora Beraun eraiki zuten, filmetan soilik ikusiak genituen eraikin erraldoi horiek... Errenteria zaharraren nostalgiak min ematen dit, bai horixe. Nolakoa zen Errenteria zahar hura?

Denok elkar ezagutzen genuen. “Rentería es el pueblo donde reina la alegría”, dio Touringen abesti batek, eta hala zen. Jendea aldatu egin da. Seguru aski telebistak ere izan du eragina. Zertarako dira herriko festak? Inoiz ikusi ez dituzun gauzak ikusi ahal izateko. Lehen, komedia bat egiten zen eta jendea etxetik aulkitxoa hartuta jaisten zen herriko plazara. Gaur egun pena ematen du festetan komedia baten aurretik pasatzeak... plaza desolaturik... [Taberna barrutik, auto luze ilun bat ikusi da iragaiten. Rafak begiratua jaso du et a burua astindu du, “begira, hor doa alkatea”, esanez]. Alkate asko ikusitakoa zara...

Lehengo alkateak ez ziren oraingoak bezalakoak, ez horixe. Lehen, alkatea, edozein alderditakoa izanda ere, langilea zen, ez zuen despatxurik udaletxean, eta fabrikan egoten zen lanean. Zerbaiti oniritzia eman behar bazion, idazkaria joaten zitzaion lanpostura sinadura eske. Boterea idazkariak zeukan, izan ere, bera zen despatxua zeukana! Baina asko aldatu dira gauzak. Zein ekarpen egin dio zure kazetari lanak Oreretari?

Orereta munduratu izanaz nago harro. Iñaki Gabilondok askotan deitzen zidan galdetzeko zer giro Oreretan, liskarrak egoten zirenean, adibidez. Radio Barcelonatik ere deitu izan didate behin baino gehiagotan. Probintziako polizia buruak ere hots egin izan dit. Behin idatzi nuen poliziek tiro egin zutela, eta berak deitu zidan esateko gezurra zela nik argitara-


o024-027_on

23/1/06

22:24

PĂĄgina 4

kazetaritzanagusia

Kazetari saritua Jende apalak ere maite du sariak jasotzea, eta horixe da Bandresen kasua. Nahiz eta, bere pozik handiena Orereta munduratzea izan den, Euskal Herriko mugetatik gaindi entzun baita herriaren izena

Bandresen ahotsean. Behin, txupinazoa zuzenean eman zuen: “Oso ederra izan zen, gerora orduan Espainian preso zeuden oreretar askok esan izan didate entzun zutela�. Hauek dira jasotako

tutakoa, ea nondik atera nuen, poliziek ez zutela baimenik tiro egiteko. Nik erantzun nion inork ez zidala ezer esan, ni bertan egon nintzela eta neronek ikusitakoak idatzi besterik ez nuela egin. Hortik aurrera behin baino gehiagotan deitu izan zidan, kaboek gezurra esaten ziotela eta nik, bertan egon nintzenez, zer ikusi nuen jakiteko. H ITZA-ri buruz zer iritzi duzu?

sariak: 73an Radio San

Sebastianek eman zion. 78an Diario Vasco-k Berriemaile Onenari Saria eman zion. Efe berri agentziak ere maiz nabarmendu du bere lana.

ONCE itsuen erakundeak emandakoa. Kultur Sustapen Elkarteak. Touring futbol taldeak.

Hauez gain, hamaika omenaldi jasotakoa dugu Bandres:

Radio San Sebastianek, 93an, 25 urte irrati hartan lanean bete zituela eta omenaldia eskaini zion. 2002ko madalenetan Udalbatzak ere omendu zuen.

[Barre egin du]. Ez dut askorik ulertzen, baina hala ere pixka bat haserre nago, maiz bidaltzen dizkiet udaletxeari buruzko aferak, eta gutxitan argitaratzen dizkidate. Ez dakit, agian diru laguntzak ez galtzeko egiten dute hori [barre egin du berriro ere]. Min ematen dit ezin irakurri ahal izateak... min, izan ere, seguru aski irakurgarria den informazio bakarrenetakoa izango da eta... 27


o028_on

23/1/06

22:27

PĂĄgina 1

jakiteko



RED BAY euskalduna Labradorren dago Red Bay; han euskaldun arrantzaleen aztarna mordoa dago Testuak eta argazkiak: Albaola

977. urtean Kanadako gobernuko itsas arkeologia departamentua Labradorko Red Bayko herri txikira abiatu zen, San Juan galeoia aurkitzeko asmoarekin, Selma Barkham historialariak OĂąatiko artxiboetan agiri zaharretan aurkitutako informazioaz baliatuz. XVI. mendeko agirietan argi azaltzen ziren Pasaiako San Juan galeoiaren hondoratzearen xehetasunak, eta baita kokapen zehatza ere.

1

AZTARNAK. Robert Grenieren urpeko arkeologi taldeak ez zuen denbora gehiegirik behar izan galeoiarekin topo egiteko, lehendabiziko saioan aurkitu baitzuen. Itsasontzi honen aurkikuntza altxor honen zati bat besterik ez da: ikerlariek lehen aurkikuntzaz geroztik, euskal portu baleazale nagusi baten aztarnak aurkitu dituzte Red Bayn. Hemen, ugariak dira eraikuntza arrastoak, eusko lurrez egindako teilak daude nonahi; baita gure arbasoek balearen koipea urtzeko erabiltzen zituzten labeak ere. Red Bayko euskal ondare hau agertu zenetik gobernu kanadiarreko Parks Canada izeneko iker28

keta zentroa lan ikaragarria egiten ari da garai horretako euskal gizonen bizitza ezagutzeko. Jakin badakite, XVI. mendean, urtero 2000 euskal marinel inguru iristen zirela gaur egun Kanada izenarekin ezagutzen den kostara, bakailoa, larruak edota bale koipea lortzeko asmoarekin. Han, bost hilabetez gogor ekiten zioten lanari, eta, nola ez, lanaren arriskuei ere bai. Labradorko itsas hotzean, zortzi metroko txalupetan, zazpi lagunez osatutako eskifaiak baleen atzetik arraunean bizkor ziharduten, haiek arpoitu nahian. Eta bizitza latz horren lekuko, bertan agertu den hilerria da. Lur izoztuak lurperatzen utzi ez zituen gorpuak ia azalean txukun jarriak daude. Bainan, gaur egun, bostehun urte beranduago, zer dakigu Euskal Herrian eta Pasaian bereziki euskal odisea horri buruz? Guzti hau jakinda, ondorioa garbia da: Red Bayren eta Pasaiaren artean harremanak sortzea komeniko litzateke. Bereziki, Red Bayen Euskal Baleazaleen Museoa sortu berri dutenez geroztik.

 

EUSKALDUNAK KANADAN. Red Bay izeneko badian baleak arrantzatzen aritutako euskaldunon aztarnak agertu izan dira; hango erakundeek garrantzi handia eman diete aurkikuntzei.


o029_on

21/1/06

19:43

Pรกgina 1

talaiatikjakiteko



CAMPSA IZENEKO ORUBE HANDI BAT. Iaz albiste ona jaso zuten Errenteriako eta Lezoko herritarrek: Campsako erregai depositu handiak kenduko zituzten, etxeak egiteko. Jakina denez, non dagoen metro bat orube huts, han sortzen da etxeak egiteko egitasmoa. Urteetan lur horietan izan den kutsadura ikusita, ordea, hainbat ikerketa egin behar izan dituzte, lurraren kalitatea ezagutzeko. Oraindik, beraz, orube handi horrek orube izaten jarraitzen du. Euriteen erruagatik, gainera, igerilekuen tamainako putzuak sortu dira.Testua eta argazkia: Lorea Muguruza. 29


o030_on

23/1/06

22:28

Página 1

historia jakitekoh

AbizenaEtxebeste Armarria.

Jatorrizkoa: hiru basurde buru, ondo ordenatuta, lerrokatuta. Zarautzeko jatorrizko etxean, esaterako, Etxebeste ageri da

idatzita, gaur egungo grafia erabiliz. Beste toki batzuetan hiru emakumeren buruak agertzen dira, hirukian jarrita. Banaketa semantikoa.

Etxe+beste. Esanahia.

Beste etxea. Abizenaren kokapena. Urdetako bailaran,

Zarautzen, Usurbilen, Aginaga auzoan,

Andoainen, eta Usurbilen –beste etxe bat–. Azken etxe honen adar bat da ErrenteriaOreretara iritsi zena. Iparraldera ere iritsi da, Donibane Garazira.

Abizenaren hedapena. Hondarribia (1712). Lezo (1712). Pasaia (1712). Irun (1737 ). Donostia ( 1679 ). Usurbil.

BiografiaRamon Goienetxea (Pasai Donibane) 871. urtea oso urte berezia izan zen Pasaiarako. Batetik, Altzarekiko mugak zirela-eta, Donostia eta Pasaia auzitegian izango zirelako, beste behin ere, parez pare. 20 urtez luzatuko zen auzi honek, 1805ean Pasaiari zehaztutako mugak berretsiko zituen. Bestetik, Fermin Iturriotzek kontatzen duen moduan, urte horret an estropaden inguruko dema batek egun ezagutzen dugun arraun-kirolaren oinak jarri zituelako. Dirudienez, Hondarribiko iraileko jaietan sortutako hika mika baten harira, herri horretako eta Pasaiako bi eskifaien arteko lehia finkatu zen: Donostia-Hondarribia bitarteko bederatzi bat mila nork lehenago egin. Horixe izan zen erronka. Jakina denez, lehia hauek itsasontziak atoatzeko ala arrantzatzera joateko pizten ziren, gehien bat Donibaneko bi txalupen eta San Pedroko beste txalupa baten artean. Hondarribitarrek proposatutako dema horretan, ordea, eta arraroa ematen badu ere, pasaitarrek bat egin eta txalupa bakarra osatu zuten; denen buru, Donibaneko Ramon Goienetxea Erramun patroya izan zen. Iturriotzek 22 urteko lemazain gaztearen agindupean aritu ziren lagun batzuren izenak eman ditu: Donibaneko Franzisko Zatarain, Migel Letamendia, Generoso Laboa, Pantaleon Etxeberria eta Xexilio Etxeberria. San Pedroko Balentin Sarria, Kustodio Otazu,

1

30

pasaia

BATUA Pasai Donibaneko lemazaina, aintzindaria izan zen arraunaren munduan Testua: David ZapirainArgazkia: ON

tea ote? Baliteke, baina Erramun lemazainak gidatzen zuen bixigotara joateko txalupa hura aise nagusitu zitzaion Hondarribikoari, nahiz eta, goizeko hamarretan lehia hasi ahal izateko Pasaiatik egunsentiarekin atera behar izan zuten..., arraunean! Bederatzi beharrean, pasaitarrek 15 miliatik gora egin behar izan zituzten lanean. Jaizkibelgo maldetan eskualdeko jende ugari begira zegoen, eta hondarribitarrek Pasaia parean utzi zioten arraun egiteari, tartea ezingo zutelakoan murriztu eta estropada abiatu orduko hiriko harresitik, “ez irabaztekeotan oyei es geiago Ondarrabira etorri”, oihukatu zitzaien arren. Horrela, Erramunen mutilak ahituak baina garaile Donostiratu ziren. Tamalez, ezer gutxi dakigu Erramun patroya-ren gainontzeko dohainei buruz; eta Pasaiako lemazain klasikoen alboan jartzea gehikeria izan badaiteke, bistan da pasaitar guztien batasuna beharrezkoa suertatu dela, arraunean zein bizitzako beste arloetan ere. Ba al dago Erramunen lekukoa hartzeko prest dagoenik?

Fitxa Jaiotze data. 1850ean jaio

zen. Txiki; eta Altzako Faustino Elizalde. Bitxikeri bezala, Erramunek bere burua nabarmentzeko hautatu kolorea gorria izan zela esan dezakegu. Traineru hau, beraz, La Union

ospetsuaren aintzindaritzat har dezakegu, baina batez ere, Pasaia batua islatzen zuen, esan bezala, herri honetarako hain garrantzitsua eta larria izandako 1871.eko une hartan. Kasualita-

Herria. Pasai Donibanen. Jarduera. Estropadak gaur

egun ezagutzen ditugun bezala ezagutzen baditugu, bera bezalako jendeagatik da. Pasaitarren batasuna bultzatu zuen.


o031_on

23/1/06

22:05

PĂĄgina 1

historiajakiteko

ArgazkiaOiartzun

Efemerideak Lezo 1985eko URTARRILAK 15 Karlos Saldiseren erailketa.

Batallon Vasco EspaĂąolek Karlos Saldise erail zuen, bere etxe ondoan, Pasai Donibanen. Saldise Amnistiaren Aldeko Batzordeetako kide zen, eta pertsona ezaguna. Bere erailketagatik ez dute, oraindik, inor preso hartu. 1999ko URTARRILA Altzaterako proiektua.

LASA IZAN ZITEKEENA ERAKUSTEN HASI ZENEKOA Oiartzunek 4 txirrindulari ditu, une honetan bertan, tropel profesionalean: Allan Davis, Iker Leonet, Aaron Kemps eta Gaizka Lasa. Lauetako bi australiarrak dira jaiotzez, baina Oiartzunen bizi dira. Azken profesionala, Gaizka Lasa da. Aurten izango du lehen urtea, baina badaki zer den irabaztea. Argazkian ikusten den garaipena, 1999koa da. Kadetea zen orduan.Argazkia: ON

Altamirako Altzate igerilekua egiteko proiektua aurkeztu zen. Autobiaren lanak amaitzerakoan hasi behar zituzten obrak, eta, aurreikusten zenez, 200 milioi pezeta gastatuko zituen Udalak. Lezoko Udalak gastuaren erdia bere gain hartu zuen, eta Gipuzkoako Aldundiak, aldiz, beste erdia. Urte berean, hil berean, Bekoerrota kiroldegian lanak egin behar izan zituzten, zenbait segurtasun eta garbitasun neurri ez zirelako betetzen.

krONika zaharraErrenteria-Orereta

erretiratuen

ETXEA

Kultur Sustapen Elkartearen egoitzan sortu zen erretiratuentzako lehen egoitza, 1967ko martxoaren 14ean Testua: Rafa BandresArgazkia: Hitza

ultur Sustapen Elkarteak 1967an plazaratu zuen, aurrenekoz, erretiratuentzako etxe bat egiteko ideia. Erretiratuena herri guztietan kezka iturri zen garai horietan, oraindik ez zegoelako gaur dagoen egoitza sare handia. Testuinguru horretan era-

K

baki zuten erretiratuen aferari irtenbidea eskaintzea. Asteartea zen, eta ilunduta zegoen. Arratsaldeko 7ak ziren. Kultur Sustapen Elkartearen egoitza, Olibeten, jendez gainezka zegoen. Bilkura garrantzitsua zen: jende asko zegoen interesa-

Erretiratuen lehen egoitza.

tua. Hauxe zen erronka: erretiratuei elkartzeko egoitzaren bat bilatzea. Bitartean, Sustapenekoek beraien egoitza eskainiko zieten. Hilabete batzuk beranduago, abuztuan, Arizkuren Kultur Sustapen Elkarteko presidente zela, erretiratuen lehen elkartea sortzeko oinarriak jarri ziren. Presidente Leon Arellano Junices izendatu zuten, Udaleko zinegotzi ohia. Hilabete bat beranduago, irailean, erretiratuen elkartea ezagutara eman zen, eta, hiru urte beranduago, 1970eko urtarrilean, Alabergan egoitza lortu zuten, modu horretan independentzia lortuz. Sindikatuen delegatu probintzial Quirogak parte hartu zuen aurkezpenean. 31


o032_on

23/1/06

16:21

Página 1

denbora-pasa jakitekod

Hitz gezidunakBegoña Amonarriz

Bergarako Materiale auzoa Britaniar Aireportu taberna euskalduna Materiale

Materiale

Aireportu euskalduna Gizon aurrizkia Auto marka italiarra

Oxigenoa

Materiale

Ald. *

Aireportu euskalduna

Materiale

Mina, pena

Aireportu Aireportu euskalduna euskalduna Materiale

Ald. laga

Materiale

Geurea

Aireportu Aireportu euskalduna euskalduna Bihotz Astoaren Materiale kolpeak beroaldia Aireportu Errito Utzi euskalduna katolikoa Lursailak Trostaren onomat. Beldurti

Litroa

Materiale Alar Aireportu Guztia euskalduna Nabarmen Nafarroako Kantitate Atzizkia ibaia Ald. LehenHika. Abadea * go urteko eztabaidan Nafarroako ibaia Ald. LehenHika. Abadea go urteko eztabaidan

* 2. bokala Mama goxoa

Materiale

*

Hilobitako Aireportu hizkiak euskalduna Neodimioa Astoari Materiale Ald. Iridioa geratzeko Aireportu Bi kontsoOmen euskalduna nante Ahuntzaren Materiale Urkatu arra Aireportu Kontsonaneuskalduna Bokala tea Ahuntzaren Materiale Urkatu arra Aireportu Kontsonaneuskalduna Bokala tea

Asaba

Materiale

Hersgune Mendialde Aireportu Pailazo Bitartekari euskalduna famatua

Materiale Toka, zaitez

Materiale

Materiale

Materiale

Materiale

Aireportu Aireportu Aireportu Aireportu euskalduna euskalduna euskalduna euskalduna Ald. * Materiale Materiale Neukan Ezagutzen Aireportu Aireportu du euskalduna euskalduna Pizti basatia Motz ez Materiale Materiale Alde dena Aireportu Aireportu Hirugarren Bilo euskalduna euskalduna bokala Bat gehi Atzo Begira Materiale bat gauean Aireportu Ardiaren Mama Dago euskalduna ahotsa goxoak Ald. ume Belaren Materiale Bakoitzak bi hizk. sagarra onomat. Aireportu Lurralde Erabat Arakatu euskalduna historikoa estutu Ald. Amerikan Ald. zelan errep.ume Unibertsal ados Bigarren Zizaren Bokala Ala hersgunea hasiera Munduan Hidrogenoa Iragarle Hilobitan bakarra Suitzako ibaia Itzuli, Pilotaren Naizen Ald. beleaBihonek bokal ren ahotsa txango bukaera Ald. Etxe Azkar, Txori etxe Jainkosa errusiarra agudo Erreka Antzerki Bokal Piztean bazter taldea bikoitza Ald. LeheZeken, mizikin nengo 2000 Arrain mota Mingain Bizkaiako Kasik Bokala Uranioa herria Intsektu Materiale arrunta Bizkor Gorotza Ald. * Aireportu KontsonanAzkena euskalduna Anperioa tea Ald. * Azkena

Atzizkia Aireportu euskalduna

Gorotza Zero

Bizkor Anperioa

Alorra, Materiale * eremua Emakume Apotea izena Aireportu Ardoaren Gizpuzk. Lotura (fonetikan) euskalduna kontson. mendizerra Belearen Ald. Lugo Materiale Materiale ahotsa Aireportu Aireportu Nitrogenoa *** euskalduna euskalduna Ald. EuroMateriale Bokala Nitrogenoa pako ibai Aireportu Ald. Ald. Lasai euskalduna saski Infusioa KontsonanLitroa Sufrea Nitrogenoa te bikoitza Ald. PertsoBrasilgo Ald. * nai biblikoa hiria Infusioa Azidoaren Materiale hasiera Egur puska Egur puska Aireportu Ald. Pelotari Ald. Pelotari Azkena euskalduna famatua famatua Zalantza Bizk. Ald. Entzuten ez Entzuten ez adierazteko Omen duenak duenak Ald. KafesneaItolarria Itolarria Itsasertza ren ontzia Bizk. bezala

Radoia

Ezagutzen du Bizkaiako herria

Lehen bokala

Materiale

Materiale

Aireportu Aireportu euskalduna euskalduna KontsoMateriale Iodoa nantea Aireportu Potolo, Olatu euskalduna gizen

Neka

Errep. Hodi Ald. Omen

Mila Mila Kasik Biarnoko Karta joko hiriburua Litioa Errep. Txori Berrogeita Lehen Lehen mota hamar bokala bokala Musika Potasioa Kasik Kasik nota Mina Kontsonan- Kontsonanadierazteko Danimarka tea tea Potasioa

Potasioa

Iodoa

Iodoa

Mina Kontsonan- Kontsonanadierazteko Danimarka tea tea Potasioa

Potasioa

Iodoa

Iodoa

arabako herriak

Pasarte kodetuaBegoña Amonarriz Nola asmatu. Esaldi bat eta bere egilea azalduko zaizu ondoko lauki guztiak egoki bete ondoren. Joko honetan, zenbakiek hartu dute letra edo hizkien ordea. Letra bat —zeinek berea— hartzen du gehienez zenbaki bakoitzak, eta batzuetan ez dira letra guztiak azaltzen. Zenbaki batzuei dagozkien letrak eman ditugu lagungarri gisa.

32

Z1

2

3

E4

5

6

7

I8

9

T10

11

12

13

14

15

16

17

18

19

20

8

5

2

8

1

8

4

1

4

3

3

6

9

8

10

4

5

12

4

6

8

10

4

5

5

4

1

1

11

12

4

5

10

6

8

1

2

5

9

9

8

5

2

8

1

13

4

2

4

3

4

4

6

8

10

4

5

10

4

1

10

11

12

4

5

9

1

8

1

9

10

4

5

2

11

9

9

6

2

4

10

13

4

15

5

1

9

15

2

12


o033_on

23/1/06

22:33

Página 1

denbora-pasajakiteko

Soluzioak

Nor da hau?

HITZ GEZIDUNAK A R A I Z O F I

A I U

I

R U B A T I

G

N

I N A

A

G E R

T I

E U L

S O E A H

Z A

M K

O

A

I H

A I

T U I

R O K O R U A

S O D

I

A M A

D O L O

A S U N I

E

B A R T I

A K

S T

B A

L I

S D A

E K A R

R T

H

A

S

I B

PASARTE KODETUA “Inoiz ezer gaizki egiten ez duen gizona, inoiz ezer egiten ez duena izaten da”. Goethe.

ON-EN ABENDUKO ARGAZKI LEHIAKETA nor da bikote hau?

irabazlea



ERANTZUTEKO EPEA Otsailak 10 (ostirala) NORA BIDALI on@oarsoaldekohitza.info Santa Klara 22, Errenteria-Orereta NOR DEN ADIERAZI

Telmo Esnal eta Asier Altuna

ZURE IZENA / TELEFONOA

IRABAZLEARI SARIA Zamalbide jatetxean afari goxoa Iñaki Arrieta ONen harpideduna izan da argazki lehiaketako irabazlea. Irrintzi jatetxean afari goxoa irabazi du sari gisa. Argazkian, Iñaki Arrieta –ezkerrean–.

PARTE HARTZEKO ONen harpidedun izatea

33


o034_on

23/1/06

17:35

Pรกgina 1


o035_on

23/1/06

16:49

Página 1

sormenajakiteko

Bertsolaritza

Bertsolaria

MUTIL GAZTEEN janzkera Esteban Martiarenak XVIII. Zapirain Anaiak bertsopaper lehiaketa irabazi zuen iaz bertso dibertigarri hauekin; dagoeneko irabazten ohituta dago bertsolari oiartzuarra

Neurria: Hamarreko nagusia Doinua: ‘Neska gazteen janzkera’, edota ‘Bizkaiko txerriarena’ 1-

2-

3-

Hara mutil gaztiak zuentzat bertsuak, bixtan dituzuenak ipurdi osuak. Purian daude moda “Kantzontzilosuak”. Ez ziren berdin bizi zuen gurasuak, presupuesto ederra daukate gaixuak.

Amerikano prakak lau talla puztuta, gerria ipurpean behetik tolestuta, kantzontziloen marka ez dute ahaztuta. Gorputza adornatzen burua nahastuta, hori bai, kanpotikan ongi orraztuta.

Oinetakoak, noski, marka sonatuak, nikiak egileak ttaka, sinatuak, mingain, ezpain ta bekain “apirtzinatuak”, auto zalditsuekin ongi armatuak. globalizazioak uniformatuak.

4-

5-

6-

Ostirala. Auskalo zeren egarrian, itxuratuko dira behar den neurrian. Begirada luzeak hizketa urrian, inbidia estali ezinik irrian. Hori bai, laguntasun ikaragarrian.

Konprak egitekoan diru uholdea, euro kantitateak dakar ohorea. eurentzat garestia ona da ordea diozuenez baita kostuan doblea arropak lagunengan duen balorea.

Kaltzontziloso moda, dabil kalez kale “ uniformazioan ” pelele, pelele. Baina garaiei ezin esan: KIETO! BALE! Nire gisan ez dena moda hoien zale, nire gisan zahartzen ari den seinale.

Esteban Martiarena Datuak. 1965-10-05. Oiartzun. Ibilbidea Oiartzungo Helduen Bertso Eskolan dabil, eta dozenaka sari irabazi ditu bere ibilbidean.

Bertso eskolak OIARTZUN Arkaitz Goikoetxea. 625 705 837. ERRENTERIA-ORERETA Iñigo Legorburu. 605 756 333. LEZO Eñaut Gantxegi. 696 309 487. PASAIA Iñigo Legorburu. 605 756 333. 35


o036_on

20/1/06

20:13

Pรกgina 1

jakitekozzerbitzuak

Telefono zenbakiak ERRENTERIA-ORERETA TOKI PUBLIKOAK Udaletxea 449600 Udaltzaingoa 344343 Kiroldegia (Galtzaraborda) 449690 Igerilekuak (Fanderia) 344423 INEM bulegoa 340895 / 340914 Babes Zibila 449696

IKASTETXEAK Orereta Ikastola Langaitz Ikastola Telleri ikastetxea Cristobal Gamon Koldo Mitxelena Don Bosco Beraun Berri

OSASUNA Anbulatorioak Zentroa Beraun Lartzabal

IKASTETXEAK Karmengo Ama (Trintxerpe) 390371 La Anunciata (Antxo) 513050 Pasaia-Lezo Lizeoa 526850

007940 /007941 006570 007800

SINDIKATUAK ELA LAB CCOO CGT

000113 515653 518993 521210

KULTURA-EUSKARA Udal euskaltegia Xenpelar AEK euskaltegia Lau Haizetara euskara elkartea Ereintza kultur elkartea Iraultza dantza taldea Eresbil

449680 340233 340143 526553 515127 344419

LARRIALDIAK 520397 / 525458 341645 511233 525036 / 512298 513741 / 514372 510450 / 510454 512500

LEZO TOKI PUBLIKOAK Udaletxea Udaltzaingoa Aiton Borda Altzate igerilekua Bekoerrota kiroldegia Haurtzaindegia

524650 524003 527055 528244 510311 527342

OSASUNA Anbulatorioa

344400

KULTURA-EUSKARA Orratx! Kultur Elkartea

344626

IKASTETXEAK Haurtzaro Ikastola Elizalde Herri Eskola

112 Oroitzene AEK euskaltegia 519144 Tomas Garbizu musika eskola 529999 IKASTETXEAK Pasaia-Lezo Lizeoa Lezo Herri Eskola Lezo Institutua

526850 514804 511208

OIARTZUN TOKI PUBLIKOAK Udaletxea Udaltzaingoa Elorsoro udal kiroldegia Udal igerileku irekia Zaharren egoitza

490142 493311 492552 493745 490538

492212 490193

PASAIA TOKI PUBLIKOAK Udaletxea 344034 Alkateordetzak: Antxo 344566 San Pedro 394289 Trintxerpe 004304 Udaltzaingoa 004300 Andonaegi kirol gunea (Illunbe) 399753 Donibaneko kiroldegia 340423 397596 Zaharren egoitza (San Pedro) Pasaiako Portua 351844 / 350022

OSASUNA Osasun zentroa 491101 / 492604

OSASUNA Anbulatorioak Antxo Donibane Trintxerpe-San Pedro Babes Zibila

520195 515188 006550 400142

KULTURA-EUSKARA Herri Musikaren Txokoa Luberri zentro geologikoa AEK

KULTURA-EUSKARA Udal euskaltegia Pasaia Musikal Albaola elkartea

004340 396055 344478

493578 260593 493957

Garraioa RENFE 64 96 37

EUSKO TREN 902 54 32 10

HERRIBUS 49 18 01

AREIZAGA (San Pedro-Donostia) 45 27 08

INTERBUS (Hondarribikoa) 64 13 03

Ateak zabalik UDALETXEAK Errenteria-Orereta Asteguna: 08:00-14:00 Larunbata (errekaudazioa): 09:00-13:00 Lezo Asteguna: 08:00-13:30 Oiartzun Asteguna: 08:00-14:30 Pasaia Asteguna: 08:00-14:00 ANBULATORIOAK Errenteria-Orereta Iztieta. Asteguna: 08:00-19:30 Larunbata: larrialdiak Beraun. Asteguna: 08:00-17:00 Larunbata: 09:00-14:00 36

Egun osoz irekita egoten da

Lartzabal.

Asteguna:

08:00-17:00

Lezo

Asteguna:

08:00-15:00

Oiartzun

Asteguna: Pasaia Antxo. Asteguna: Donibane. Asteguna: San Pedro. Asteguna: Larunbata:

Oiartzun Egun osoz irekita egoten da Pasaia Egun osoz irekita egoten da

08:00-15:00

08:00-15:00 08:00-15:00 08:00-17:00 09:00-14:00

UDALTZAINGOAK Errenteria-Orereta Egun osoz irekita egoten da Lezo

IGERILEKUAK Errenteria-Orereta Galtzaraborda. Asteguna: 08:00-22:30 Larunbata: 09-00-13:30, 17:30-21:30 Igandea: 09:00-13:30 Fanderia. Asteguna: 07:00-22:00 Larunbata: 09:00-22:00 Igandea-jai eguna: 09:00-14:00 Lezo Asteguna: 07:30-22:30

Larunbata: Igandea-jai eguna:

08:00-20:00 10-00-14:00, 16:30-20:00

Oiartzun Asteguna: 07:00-22:00 Larunbata: 09:00-21:00 Igandea-jai eguna: 09:00-14:00 UDAL LIBURUTEGIAK Errenteria-Orereta Asteguna: 08:30-20:30 Lezo Asteguna: 16:00-20:00 Larunbata: 09:00-13:00 Oiartzun Asteguna: 10:00-13:00, 16:00-20:00 Larunbata: 10:00-13:00 Pasaia Asteguna: 10:15-12:45, 16:15-19:45 Larunbata: 10:15-12:45


o037_on

20/1/06

20:12

Página 1

hantxe bertanjakiteko

ARRATE RODRIGUEZikaslea

Nahiko hotzak dira italiarrak harremanetan” Testuak eta argazkiak: Lander Garro

rrate Rodriguez ezaguna da ONen irakurleen artean, behin baino gehiagotan izan baita kolaboratzaile. Une honetan Italian dago, ikasten. Han zer ote dabilen galdetu diogu, besteak beste.

A

Zer ari zara Milanen?

Erasmus-ekin Arte Ederrak ikasten ari naiz, Milango Brera akademian. Zer moduzkoa da hango jendea?

Hasieran denak hurbiltzen zaizkizu, eta, alde horretatik, erraza da lagunak egitea. Hortik aurrera pasatzea zailagoa da, nahiko hotzak baitira harremanak estutzeko. Kontaiguzu zure egun bat.

Goizean jaiki,  et a klasean pasatzen dut Izen-abizenak. goiz osoa, Arrate bazkaltzeko Rodriguez. ordura arte. Adina. Bazkalordua 21 urte. ez da oso Herria. gauza serioa: Orereta. zer edo zer Lanbidea. jan, ogitarteIkaslea. ko bat... Ondoren, eguzki orduak oso goiz bukatzen direnez, pixka bat aprobetxatzen dut eta lagunekin bueltaxkaren bat edo ematen dut. Segituan iluntzen du eta etxera joaten naiz, lan egitera edo, pintatzera, marraztera... Bestela, film bat hartu eta ordenagailuan ikusten dugu, auskalo!

Fitxa

MILANGO ALDE ZAHAR EDERRA



“Colonne di San Lorenzo plaza da Milango toki ederrenetakoa. Hau plaza erromanikoa da, nahiko iluna, egia esan, baina kolomaz betea –hortik izena–. Jendeak ez dio gehiegi erreparatzen,

bertan gazteak esertzen dira, egoteko leku bezala erabiltzen dute. Aurrerago Piazza XXIV di Maggio dago, hau ere toki ederra. Hemen ere mota guztetako jendea ibiltzen da. Toki zoragarria da”.

NOLAKOA DA MILAN? “Milan oso hiri handia da, erabat kosmopolita, Bartzelonaren antzekoa, baina itsasorik gabe. Pobrezia ere badago: ehunka etorkin kalean arrosak saltzen, edota McDonaldsen edalontzi zimurtu batekin diru eske metro barruan. Beti dago zer egin Milanen, baina garestia da. Bilatzen jakin behar da: erakusketa ugari dago, artea asko mugitzen baita. Hotz handia dago neguan, eta italiarrak nahiko fashion direnez, ia eskimal bihurtzen dira”.

Zer esaten diezu zuk gure herriaz hangoei?

Zein ederra den nahiz eta txikia izan. Denek esaten dute: “Ah, badakit non dagoen, baina Espainia da, ezta?”, eta nahiko nekagarria da banan-banan ezagutzen zoazen bakoitzari dena azaltzea: zer nahi dugun eta zergatik. Euskaraz entzuten gaituztenean, hortxe konbentzitzen dira! 37


o038-039_on

23/1/06

14:03

Pรกgina 1

euskara

 iartzunen Aixa ikastaroa jarri du martxan Udaleko Eusk ara Zerbitzuak, etorkinei zuzenduta. Ikastaroa HABEren laguntzaz sustatu du Udalak, baina, azkenean, Udalak berak egin behar izan dio gastu guztiari aurre. Datu deigarri bezala, honakoa aipa genezake: material didaktikoaren barruan, zazpi hizkuntzez osatutako hiztegia daukatela. Halakoxea da gure gizartearen aniztasuna. Izugarria. Duela gutxi kaleratutako datu batzuen arabera, Euskal Autonomi Erkidegoko etorkinen kopurua sei bider handitu da azken 8 urteotan. Gaur egun, horrenbestez, ohikoa da etorkinak urte gutxi atzerago bertakook egiten genituen lanak egiten ikustea, batez ere arlo jakin batzuetan: eraikuntzan, zerbitzutan... Beraien jatorrizko herrietan hamaika arazo dituzte etorkinek, eta horregatik egin behar izaten dute alde. Hona iristerakoan, ordea, beste arazo batzuk arkitzen dituzte. Horietako bat, hizkuntza da. Euskal Herrian, bestetik, arazo honek beste hainbat adar ditu: ez dezagun ahaztu gure hizkuntzak bizi duen egoera nahasia. Etorkin askok, hona iristerakoan, gaztelania ikasten dute, ez euskara. Hau guztia kontuan hartuta, HABEk Aixa ikastaroak jarri zituen abian, batez ere udalerrri euskaldunei zuzenduta. Oiartzunek dagoeneko talde bat dauka martxan. Errenteria-Oreretan, bestetik, hemendik gutxira eskaintza egingo da, ONek jakin duenez. Taldea aterako ote den, hori beste kontu bat da. Pasaian ere zabaldu zen ikastaroa abian jartzeko eskaintza, baina ez zen talderik atera...

O

euskara ikastea,

AIXA Etorkinentzako eskola bereziak dira Aixa ikastaroak; hizkuntza eta kultura irakasteko asmoz sortu dira Testuak eta argazkiak: Lander Garro 38

KULTURA: INTEGRATZEKO. Oiartzungo Euskara teknikari Aitziber Arnaizek aipatu duenez, ikastaro hauek etorkinak herrie-


o038-039_on

23/1/06

14:02

Página 2

albisteakeuskara

MARGARITA GOMEZaixa ikastaroan ikasle

“Euskara integratzeko tresna egokia iruditzen zait”

Denbora honetan zein harreman izan duzu hizkuntzarekin?

Harremana dut hemengo jendearekin, eta oso-oso oinarrizko gauzak esaten ditut, “kaixo”, “eskerrik asko”, edota antzekoak. Egin nuen ikastaro txiki bat, baina ezin izan nuen jarraitu. Orain, Udalak laguntza hau eman digula baliatuz, saiatu egingo naiz. Hizkuntzaz gain, kulturarekin zerikusia duten bestelako ikasgaiak jasotzen ari zarete...

Bai, hizkuntza bezala kultura eta tradizioa ikastea garrantzitsua dela uste dut. Oraindik, hala ere, ezin dizut xehetasun handirik eman, ez baikara hasi horretan sakontzen. Orain arte ikastaroa erraza suertatzen ari al zaizu?

Ez, batere. Euskara ez da latinetik datorren hizkuntza, eta aldea handia da: egitura, sustraiak, eta abar. Orduan, guretzako guztia barneratzea zaila da. Zein lanbide duzu orain?

Langabezian nago, baina nire herrialdean enpresa ikasketak egin nituen. Orain hizkuntza ikasten indarra jarri nahi dut, ea bukatzerik badudan. Baduzu norekin praktikatu?

Bai. Nire bikotekidea euskalduna da, hemengoa. Ikasi nahi dudanean berarekin egiten dut. Zerbait ulertzen al duzu?

Ez pentsa, hitz solteak, eta gutxi gehiago. Hitz latindarren bat aurkitzen badut, jakin dezaket zein den mintzagaia, baina gutxitan gertatzen da hori. uerto Ricoko neska da Margarita Gomez. Bada urte bat baino gehiago gure artean bizi dela, Oiartzunen, eta Aixa ikastaroan izena eman du. Emakume atsegina da, eta hitz batzuk esaten ditu euskaraz.

P

tan integratzeko xedearekin antolatzen dira. “Ez da hizkuntza kontua bakarrik: etorkinak beste kultura batzuetatik datoz, eta, beraz, hizkuntza ez diren beste hamaika zera dituzte ezagutzeko. Ikastaro hauen bidez hori guztia ezagutzen laguntzen zaie”. Herrialde askotako etorkinak daude Oiartzunen, eta taldeak antolatzeko orduan bidenabar nabaritu da jatorri kopuru handi hori. “Herrialde askotako ikasleak daude taldean, Saharako bat,

Zergatik eman duzu izena ikastaroan?

Zein doinu hartzen diozu euskarari?

Euskara ikasi nahi dut. Uste dut euskara tresna egokia dela hemen integratzeko. Urte eta erdi bat daramat hemen, eta gustatuko litzaidake hemengo hizkuntzan hitz egiten jakitea.

Bitxia da, eta apur bat arraroa. Entzuterakoan gauza asko ulergaitzak egiten zaizkit. Badu gauza bat ona, ikasterako orduan: idatzi bezala esaten dela. Horrek asko laguntzen du.

marokoar bat, ertamerikakoak...”. Ikasleak astean bi bider elkartzen dira, eta bi orduz aritzen dira, Madalensoro pilotalekuko bulegoetan. Ikastaro hauen inguruan bada nabarmendu daitekeen beste zera bitxirik: HABEk ikastaroak diruz laguntzeko hainbat irizpide ezartzen ditu. Irizpide horien artean, batek zera dio: etorkinek ezin dutela Europako Batasunekoak izan. Irizpide horien arabera, beraz, marokoar batek arazoak li-

tuzke kulturaren aldetik, et a beraz, laguntza beharko luke. Poloniar batek –kasu–, ordea, ez. Aitziber Arnaizek azaldu duenez, irizpidea ez bete arren taldea martxan jartzea deliberatu zuten, integrazio arazoa hor dagoelako, eta horri irtenbidea eskaintzea “behar-beharrezkoa” delako. ONek Madalensoro pilotalekuan Aixa ikastaroaren eskola bat zuzenean ikusi du, eta etorkinen gogoa nahiz trebezia ezagutzeko aukera izan du. Ezkerreko orriko

argazkian Khaled et a Najem daude, Margarita Gomezekin batera. Irakaslea Idurre Bera oiartzuarra da. Eskolak oso oinarrizkoak dira, eta eguneroko bizitzan hamaika bider erabili beharko dituzten esaldiak ikasten laguntzen diete: “Nola zaude?”; “zer moduz?”, “zein da zure herria?”, eta antzeko galderak. Non, nola, noiz, zer, zertarako, zergatik. Galderak ehunka dira, baina, gogoarekin, ikasi daiteke: aixa da! 39


o040_on

23/1/06

14:05

Pรกgina 1


o041_on

23/1/06

17:28

Pรกgina 1


o042_on

23/1/06

22:36

Página 1

hizkuntza eskubideak euskarah

Euskararen gorabeherak

Eskubidea

“ GORA. Aisialdia euskaraz Benta-Txuri zalditegian, izenak argi uzten duenez, zaldian ibiltzeko aukera eskaintzen dute. Beraien txartelan ikusten denez, gainera, euskaraz egin daiteke.

Eskubidea dugu Euskal Herrian merkaturatzen diren informatikako softwareak eta erabilera ikusentzunezkoa edo interaktiboa duten produktuak euskaraz merkaturatu daitezen”

Euskal Herrian Euskarazen ‘Bideak’ eskuliburutik hartua; HITZAn dago edonoren eskura

BEHERA. Aisialdia gaztelaniaz Niessen zinema aretoetako film gehienak gaztelaniaz dira. Ez da, ustez, zinema aretoaren arduradunen erruz izango. Txarteletan Renteria jartzea, ordea...

Hilberriak Patxi Altuna euskaltzaina hil da

Behatokia(euskararen eskubideen urraketak salatu ahal izateko telefono zenbaki berezia)

902 19 43 32 www.behatokia.org

42

Patxi Altuna Bengoetxea euskaltzain osoa hil zen urtarrilaren 20ean, Loiolan, 78 urte zituela. Azpeitian jaioa zen, 1927ko irailaren 8an. Euskaltzaindiak 1965ean izendatu zuen euskaltzain urgazle eta euskaltzain oso, berriz, 1980ko uztailaren 31n, Jose Maria Lojendioren ordez. Sarrera hitzaldia Azpeitian egin zuen, 1981ko urtarrilaren 24an, Ziburuko Joannes Etxeberriari buruz. Koldo Mitxelenak erantzun zion. Sari eta omenaldi ugari jasotako gizona izan zen eta argitaratutako lan nagusiak, hauek izan ziren: Euskal Gramatika. Lehen Urratsak bildumaren sei ale, Larramendiren hiztegi berria (1967), eta Aita Aranaren Egunkaria (2000). Hauekin batera beste 50 liburu baino gehiago plazaratu zituen.


o043_on

23/1/06

14:06

Pรกgina 1


o044_on

20/1/06

20:27

Pรกgina 1


ON19