Page 1

o001_on

24/5/05

12:23

Pรกgina 1

O ARSOALDEA N 2005eko maiatza12. zenbakia

ARDITURRIKO TRENA HAMAIKA OROITZAPENEZ BETERIKO BAGOIAK

JUANBA BERASATEGI

Euskal animaziozko filmen aita


o002_on

18/5/05

20:53

Pรกgina 1


o003_on

24/5/05

20:55

Página 1

gaiaksarrerakoa

Kale nagusitikJoxe Luix Agirretxe

ZoriONak zkar pasatzen dira egunak, asteak, hilabeteak, eta halaxe, urteak ere. Urtetan zenbat eta aurreratzenago, orduan eta azkarrago, esango nuke gainera. Ttikitan urteak zein luzeak izaten ziren oroitzen naiz, urtebetetze eguna noiz iritsiko irrika biziz egon ohi ginen. Orain, berriz, iritsiko ez balitz ia hobe. Hala ere, urteak betetzea ospatu beharreko kontua da, ona da, txarra, benetan txarra eta kezkagarria urteak betetzeari uztea da. Atzo izan zela iruditzen zait, ONen lehenengo zen-

A

bakia atera genuen eguna, eta, to! urtebete dagoeneko. Urtebeterako hartu nuen tarte hau idazteko konpromisotxoa ere. Aztertu beharko du dagokionak, epea luzatuko den ala ordekorik prest baden… Zutabea idazteak, uste ez baduzue ere, lanak ematen ditu, laburra da, baina, konpromiso handikoa halaber. Batez ere, nire kasuan bezala, beti azken bezpera arte idazten ez duenarentzat, eta halakoetan, jakina, inork irentsiko ez duen fardela egiteko arriskua izugarri areagotzen da. Kon-

turatuko zineten honezkero. Gainerakoan, aldizkariak ibilbide txukuna egin duela iruditzen zait, jaso du, nolabait ere, herrietako aldizkarien mamia izan ohi zen kazetaritza goxo eta presarik gabeko hura. Punttu ezkor pare bat ere sumatu dizkiot, ordea. Batetik, kolaboratzaile eta egile ugari izatean, erraz ihes egin dezaketen akatsak aurkitzen ditut hizkuntzaren zuzentasun eta egokitasunean. Eta bestetik, gaitegia zabaldu eta esparru berriak jorratu beharra ere sumatzen dut. Bejondeizuela!

 jakiteko

iritzia ON-EN DATUAK Argitaratzailea. Oiartzualdeko Hedabideak S.L. Egoitza. Santa Klara 22, Errenteria-Orereta (20100) Telefono zenbakia. 943 34 03 30 Fax zenbakia. 943 34 11 02 Posta elektronikoa. on@oarsoaldekohitza.info Lege gordailua. SS-607/04 Zenbakia. 12.a (2005eko maiatza) Urtea. II.a Maiztasuna. Hilabetekaria Zuzendaria. Libe Ibañez Publizitatea. 607 227 056 publi_oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info Harpidetza. 943 30 43 46 Bezero arreta. 943 30 43 46 Tirada. 2.400 ale Inprimategia. Leitzaran Grafikak (Andoain) Diseinua. Hitzeko Euskara eta Komunikazio Zerbitzuak Azala. Leire Oiaga

OHARRA Esku artean duzu ON aldizkariko 12. zenbakia, maiatzekoa alegia. ON hilabetero jasotzeko urteko 55 euroko laguntza eman behar zaio OARSOALDEKO HITZAri.

28 Metak.

05 Zutabeak.

Belarra biltzeko metak egiten zituzten gure baserritarrek. Galtzen ari den metodoa da.

Xabier Oleaga, Maixux Rekalde, Koldo Izagirre eta Juanan Legorbururen iritzi artikuluak.

10 Sakonduz. Gau

euskara

giroa. ErrenteriaOreretako Badagiro taldearen eta Lezoko tabernari baten iritziak.

38 Euskararen presentzia. EHE taldeak komunikabideek erabiltzen duten euskara neurtu dute orain gutxi.

nagusia

12 Klik.

16

Pasaiako Badiak paisaia ikusgarri eta desberdinak gordetzen ditu.

12

16 Elkarrizketa. Juanba Berasategi: “Gure aktoreak marrazkiak dira”

19 Mikelazulo. Ekainean 10. urteurrena betetzen du.

ON ESKUALDEKO ALDIZKARIAREN LAGUNTZAILEAK (erakunde publikoak) Gipuzkoako Foru Aldundia

28

Lezoko Unibertsitateko Udala

Oiartzungo Udala

Pasaiako Udala

03


o004_on

24/5/05

20:56

Pรกgina 1

Oarsoaldeko euskarazko komunikabideak indartzeko

zeuk ere lagundu

ARRAZOIAK Norberak ere diru ekarpena egin behar diolako Oarsoaldeko euskarazko egunkariari (aurten 550.000 euroko aurrekontua du Hitzak) Hitza euskaldunon egunkaria delako, harpidedunok ere Hitzakoak garelako Euskararentzat oso proiektu garrantzitsua delako Hitza Hitza diruz lagunduta, ON aldizkaria ere jasoko dugulako


o005_on

18/5/05

20:55

Página 1



iritzia Puntua

Hirigintza, berriro ere

opulazioa behera omen dator. Hona ez da hainbeste etorkin sartu, oraingoz bederen, eta jaiotzak behera omen doaz, beherakada hori gelditu bada une honetan eta urte gutxi batzuez horrela mantenduko omen bada ere. Biztanleria, beraz, behera doa. Baina etxebizitzak gero eta gehiago eraikitzen dira. Galdetu dezagun nola izan daitekeen hori, erantzuna jakin badakigu ere. Gazteek, nahiz eta ez bakarrik eurek, etxebizitzak lortzeko dituzten eragozpenez asko hitz egiten da garaiotan. Egunotan hain zuzen ere, gure herrietako kaleak kartelez beterik daude, kotxeetan ibiltari dabiltzan bozgorailuek gogorarazten digute, irrati programa bereziak daude. Irakurri ere egin dut etxebizitzen salmentan ari diren agentziek, sabotaia ekintza arinak jasan dituztela, “etxeekin trafikatzen dutelako”. Etxe Merkatua mugitzen duen motorra, ordea, ez dut uste saltzailea eta eroslearen arteko artekaritza egitera mugatzen diren agentzia horietan dagoenik, beste erakunde batzuetan baizik; alegia, konpainia eraikitzaileak, merkatu finantzario espekulatzailea, etabar. Ez diezadala, hala ere, inork ulertu sabotaion alde nagoenik edo horietarako dianak finkatzen ari naizenik, ez. Bakarrik adierazi nahi dut arazoak aztertzerako orduan ezinbestekoa dela horien eragiletzan bakoitzak jokatzen duen papera ondo identifikatzea, alegia, hortzak ateratzerako orduan gaixorik dagoen hura ateratzeko eta ez kalterik eragiten ez diguna. Ondo deritzot, ordea, oso ondo, gazteek zuzenean esku hartzea arazo honen gaineko kontzientzia soziala sustatzeari, helduen tutoretzaren zain egon gabe. Demokraziaren ezaugarrietako bat horixe baita hain zuzen ere, kaltetuak zuzenean eragile bihurtzeko aukera izatea, beste inor tartekatu gabe.

P Xabier Oleaga

HILEKO ESALDIA

Garai zaharrean konpondu gabea, garai berrian zor.

Ez dira, ordea, gazteak bakarrik, arestian adierazi bezala, etxegintzak kezkatuta dabiltzan bakarrak. 70eko hamarkadan ezagutu genuen hirigintzak zein garrantzia hartu zuen gizartearen jardun aktiboa bideratzeko. Aurreko urteetan Euskal Herrira nagusiki Espainia aldetik etorritako eskulan etorkin uholdeari eta familiari bizilekuak azkar eta merke egiteko beharraren aitzakiak eragin zuen kaos urbanistikoaren ondorioz kontzientzia sozial sendoa gorpuztu zen, energia nuklearraren aurka bezala, hirigintzaren alorrean. Auzokide elkarteen arrakasta hortik elikatu zen nagusiki, eta hortik frankismoaren aurkako mugimendu sozialaren atal garrantzitsu bat.

HIRIGINTZAREN PRESENTZIA. Gaurko garaiotan hirigintza-etxegintza berriro ari da mugimendu hiritarraren lehen planoa hartzen, oraingoan espekulazioak eragindako sarraskiaren harira. Ikustea besterik ez daukagu gure eskualde osoan zein mugimendu dagoen. Bereziki Pasaia ari da populazioan hazten, Donostiako etxeen garestiak gertuen merkeago dauden guneetara eragindako desplazamenduan. Errenteria-Orereta izango da ziurrenik herri bakarra biztanlerian hazkunderik ez duena. Hala eta guztiz ere, horrek ez du esan nahi etxebizitzen eraikuntzak garrantzirik ez duenik. Ez horixe. Iskanbilak ere ugari sortu dira biztanleak eta Udalaren artean. Egunotan bertan ikusi ditugu Agustinetako auzokideak eta udal agintarien arteko gatazkak, Patxiku Landa inguruko biztanleena berriro ere udal ordezkariekin, edota Alabergakoena, Gaztañokoena... erretolika amaigabean. Bitxiena zera da, Gobernu Batzordeko kide den zinegotzi baten erantzuna. “Presio handiegia” omen dago auzokideen aldetik gaiotan. Hiritar otzanagoak, etsia hartutakoak, nahiago zinegotziak. Bere zoritxarrerako, gauza gehiegi gertatu da 70eko urteetatik hona orain hiritargoa etxean axolagabe geratzeko, garai bateko kemenarekin jarduten ez badu ere. 05


24/5/05

16:31

Pรกgina 1

URTEBETE

o006_on

O ARSOALDEA N


o007_on

19/5/05

16:28

Página 1

artikuluairitzia

Koma

Komunikabideen zeregina

spainiako gobernu aldaketaren ondoren eta apirilaren 17ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen ondoren, ziklo politiko bat itxi da, nire ustez. Aurreko aro politikoan indarkeriak, enfrentamenduak eta krispazio politikoak protagonismo berezia izan dute, baina aukera paregabea zabaldu da orain, garai ezinhobea, elkarrizketaren bidez bakera heltzeko eta bizikidetasuna normalizatzeko. Politikaren aro berria zabaltzen ari den honetan, ezin zaio bizkarrik eman. Politikariek eta gizartea, guztiok elkartu behar dugu irtenbide bat bilatzeko atzera bueltarik izan ez dezan. Kasu honetan, beharra maisu bihurtzen dela esango nuke, konponbide prozesu bat premiaz eskatzen baitu gizarteak. Gure egunerokotasunean telebista ikustean, irratiak entzutean edota egunkariak irakurtzean ikusten dugu zein eragin duten komunikabideen jarrerek. Konponbide prozesu baten barruan ere horrela gertatzen da. Horregatik gaur, bakerako euskal prozesuan komunikabideek orokorrean erabiltzen duten lengoaia edo hizkuntza kontuan hartuko dut. Hasteko esan behar dut ez dela erraza, eragile askok baldintzatzen baitute hizkuntza bera. Hala nola, ekonomiaren eta komunikazio beraren globalizazioa; komunikazio-talde handienak esku gutxitan pilatzeko joera; ideologi mailan zenbait talde politikorekin duten lotura; Estatuaren arrazoiari ematen zaion lehentasuna; erakunde ofizialak berrien iturri lez duten nagusitasuna. Beste aldetik, profesio honetan nabaritzen den kode-etikoaren beherakada; itxuraz ‘bezeroak’ izango balira bezala ‘ikus-entzule’ eraginaren lehentasuna; medio desberdinen arteko norgehiagoka; iritzia, informazioa eta publizitatearen artean bereizteko sortzen den zailtasuna. Hitz gutxitan esateko: badirudi bakerako euskal prozesuan hedabideek erabiltzen duten hizkuntzak ‘txarrenetik txarrena’ aukeratu eta azpimarratzen duela. Baina honek badu ordezkoa: zergatik ez ‘onenaren onena’ aukeratu eta azpimarratu? Hau da, zergatik kontraesanak eta banantzen duenaren

E

Maixux Rekalde

HILEKO ESALDIA Aukera paregabea zabaldu da bakera heltzeko eta bizikidetza normalizatzeko.

ordez elkartzen gaituena bilatu eta azpimarratu? Lehenengo jarrerak gaitza besterik ez dakar bai Euskal Herriarentzat baita bakearen prozesuarentzat ere, elkarbizitzan itotzea eragiten baitu, gizarteak behar duen oxigenoaren ordez karbono oxidoaren antzekoa banantzen duelako.

 IPAR IRLANDAKO KASUA. Hori posible da, ez da utopia hutsa. Ezagutzen dut Ipar Irlandan Stormont Jauregian lortutako akordioaren aurretik gertatutakoa: bi egunkari desberdin Irish News katolikoena eta News Letter protestanteena, egunero kaleratzen ziren editorial berdinarekin. Honek izugarrizko ongia zabaldu zuen hain zatiturik aurkitzen zen gizartean. Egia da komunikabideen zeregina kontraesanak aurkitu eta azpimarratzea ere badela, baina mundua aldatzen ari da, eboluzionatzen ari da eta errealitate honi egiaren beste aldea elkartu behar zaio: sakabanatzen gaituen gainetik elkartzen gaituena indartu behar da eta hau behar-beharrezkoa da politikan zatiketa handiak bizi dituzten gizarteetan. Egiaren bigarren jarrera honek, gaur eta hemen ez du bizitasun handirik, baina izan dezake: komunikabideen hizkuntza edo lengoaiak ‘txarrenaren txarrena’ azpimarratu ordez ‘onenaren onena’ egiten badu. Imajinazio pixka batekin, zer izango litzateke elkarrizketa bakoitzean edo prentsaurrekoetan, artikulu, editorial, edota iritzi bakoitzean zati bat ‘onenaren onena’ azpimarratuz argitaratuko balitzateke? Adibide batzuk: kazetaria elkarrizketa bat egiten ari da Zapatero Jaunari eta beste galderen artean hau eskatzen dio: joan den urtean EAJ alderdiak esan edo egin duena kontuan harturik azpimarratuko zenuke zein alderdi positibo edo interesgarriak izan diren. Bestetik, telebistako eztabaida batean alderdi politiko guztiak partaide direlarik: moderatzaileak programa bukatu aurretik, beste partaideek esandakoaren hitzetatik alde baikorrena edo positiboena azpimarratzeko eskatzen die. Hauek izango lirateke ‘onenaren onena’ erabiltzeko iritzia finkatzeko era batzuk, nahiz eta batzuetan zientzia fikizioa dirudien. Hala eta guztiz ere, nire ustez,ezarritako adibideak interes handikoak dira gure gizartearentzat, herriarentzat eta gure bakerako prozesuarentzat. 07


o008_on

18/5/05

20:56

Página 1

iritziazzenbat buru, hainbat aburu

Azken kokretaKote

Handik

Luzuriagatik ur jo eragin behar omen diete Luzuriagako azken paretei, Antxon. Luzuriaga... kamioiak herri erdian trabatuak, kirats handia, istripu latzak, asanbladak, grebak. Luzuriaga jaunak berak “Hemen lana beltz egin beharra zagok!” esan zion nire aitari lanera azaldu zen aurreneko egunean, 1925 hartan. Irabazitako lehen bost xentimokoa amari erakutsi eta leihotik harrika jaurti zuen. Ez zen berriz azalduko. Hamabi urte zituen, gezurra esanda hasia zen lanean. Ume hark ez zekien elkar hartuta soldata duinak lortuko zituztela langileek. Duela hogeita hamar urte Tafallara lekutu zuen burdinola zati bat Luzuriagak, Antxoko jende mordo batekin. Orduan sortu zen Argia, hango ikastola. Jende ona, Luzuriagakoa. Gero Usurbilera aldatu zen Antxon zegoena, eta MCC erakundean dago gaur. Lehengo batean J. eta L. topatu nituen, hemendik hara joandako lagu-

L

Koldo Izagirre

08

nak. Komitean dago J., eskarmentu handia dauka sindikalgintzan. Aspaldiko laguna dut L., trazadorea. Halako orekatxo bat omen daukate pasaiusurbil-arrasatearrak direnez geroztik. “Lortu diagu kontratu berri guztiak mugagabeak izatea”, pozik J. Jende ona, Luzuriagakoa. “Baina nardagarria duk besoa lepoan jartze hori”. L. on puska izan da beti, harritu egin ninduen mintasun hark. Zer esan nahi zuen. “Kooperatibismoaren gurasokeria apezkoi hori... Ezin diat agoantatu”. Onak gaiztotzeko, fabrikak. Luzuriagatarrek bazuten txalet eder bat Uliaren orpoan, frontoi eta guzti. Hura ere lurrarekin berdindu dute, luxuzko bunkerrak ari dira egiten orain. Luzuriagatik zutik irauten duten bakarrak, langileak dira. (Nahiz aitak herren puska bat egiten duen).


o009_on

23/5/05

17:53

PĂĄgina 1

zenbat buru, hainbat aburuiritzia

Apunteak GORA. Oiartzungo Garazi Ansa, Olatz Mitxelena eta Ane Badiolak eta Pasaiako Haritz Casabalek Urruzuno literatur saria eskuratu dute. Zorionak lauroi!

BEHERA. Aurtengo antxoa denboraldia ez da batere oparoa izan, itsasoan ez dago antxoarik. Hori dela eta, arrantzaleen eta antxoazaleen artean etsipena da nagusi.

Arrantzale etsituak. O. MITXELENA

ZALANTZA. Hilabete hasieran, Emakumeen Mundu Martxaren harira, Panier Fleury-ren horma margotu zuten. Bizpahiru egun beranduago Errenteriako Udalak bota zuen. Guztion onurarako izango al da...

Zer dio?Loriartzun proiektuko antolatzaileak

Kolore biziko feria Oiartzungo Udalak eta Oarsoaldea-Eskualdearen Garapenerako Agentziak, ingurumen politika eta turismoaren dinamizazioa bultzatu nahian hainbat ekintza prestatu dituzte, horien artean Loriartzun proiektua. ngurumenaren Nazioarteko Egunarekin bat eginik, ekainaren 4ean eta 5ean landareen inguruko feria antolatuta dago, lore festa merkataritza interesetik haratago dago. Loriartzun antolatu dutenek, batez ere lorezaintzarako zer-nolako zaletasuna dagoen ikusita, Euskal Herri osora zabalduta dagoen ekimen berritzaile horrek 10.000 lagun baino gehiago erakarriko dituela aurreikusten dute. Udalerriak dituen aberastasun natural, ondare kultural, historiko eta gastronomikoak eta baliabide turistikoak oso baliagarriak izango dira ekintza horretan. Oiartzungo herritarrek parte hartzea da proiektuaren helburuetariko bat. Azoka Oiartzungo bidegorrian zehar egingo da. 50 bat stand-karpa jarriko dira eta, beraz, hori izango da azokaren ardatza. Oiartzun ibaiaren bazterretik doan eta Errenteriara arte iristen den oinezkoentzako eta txirrindularientzako bidea oso egokia da horrelako ekimen baterako; bertan, natura eta paisaia aniztasuna elementu bateratzaile bihurtuko

I

dira. Bidegorriaren toki erakargarrienen artean, tunelak azpimarratu behar ditugu, horietako bi azokaren ibilbidean aurkitzen dira. Horietako batean, taberna bat jarri nahi da eta, besteak, erakusketetarako gune izateko edo barneko landareak jartzeko balioko du. Sarrera nagusia Ugaldetxo auzoko bidegorriko sarreratik izango du. Altzibarko auzotik ere eremura sartu ahal izango da. Toki horretatik, gainera, hainbat ekintza paralelo egingo diren hirigunerako sarbidea dago: erakusketak, musika, lore jokoak, eta abar. Ekoizleak, lore eta landare saltzaileak, paisajistak, inguruko artisauak –loreekin eta landareekin zerikusia dutenak– konpostaje teknikariak, sendabelar ekoizleak eta gai honen inguruan lan egiten dutenek azokan parte hartzeko aukera izango dute. Ugaldetxo auzotik Altzibarreraino, gutxi gorabehera, 25 metro bakoitzeko stand bat jarriko da eta, bisitariak lasaitasun osoz ibiltzeko, standak sigi-sagan jarriko dira, bidegorrian zehar.

Gramo batzuen negarra besitatea ume eta gazteen arazo bihurtu den honetan, adituek diote, elikadura egoki baten inguruko kanpainak egiten diren bezalaxe, egin behar direla, ariketa fisiko egoki baten aldeko kanpainak. Gure garaian, ez zen horrelako kanpainen beharrik izaten. Gaur egungo gazteei gorputzari itsatsita geratzen zaien gantza, guk gatz eta ur bihurtuta kanporatzen genuen. Ohiturak asko aldatu dira, ordea, kirola egitetik, kirola ikustera pasa gara. Kirola ikusi esanda, besterik ba al dago, bada, telebistan? Aranburu, Yeste, Mayo, Irujo‌ Zer ikusi, hura izan nahi. Eta ez gazteek bakarrik. Zenbat guraso eta entrenatzaile dago, esku artean txapeldun handi bat duela sinistuta! Eta uste horretan, zenbat bidegabekeria egiten dituzte! Berriki Oiartzunen gertatutakoa da honakoa: Gazte Mailako Gipuzkoako Judo Txapelketa zen. Hamahiru edo hamalau urteko neska negarrez. Nahigabea-

O

ren arrazoia: pisuan sartu ez eta borrokatzerik ez. Gramo batzuren okerra zen. Ondoren jazotakoa deigarriagoa izan zen. Entrenatzaileak, errieta egiteaz gain, arropa jantziarazi eta korrika egitera bidali zuen neska. Izerdia botata sartuko omen zen sartu beharreko pisuan. Bakarren batek pentsa lezake lehiaketa kirola horrela dela. Behin adin bat ezkero, bai, baina umea garapen bidean denean, ez. Entrenatzaileak (hezitzaileak) neskari esan ziona, esan ziezaiokeen leuntxeago eta bakarka, denen aurrean lotsarazi eta traumatizatu gabe. Tentuz hartzeko adina da hori, haurren garapena eta osasuna baitago jokoan. Hastapenera itzulita: ariketa fisiko egoki baten aldeko kanpainak egin behar dira. Nola ezkondu, ordea, ariketa fisiko egokia eta lehiaketa kirola? Tentuz, heziz, erakutsiz... Gehiegizko kiloak bezain kaltegarri izan bailiteke gramo batzuren negarra.

hONa

Juanan Legorburu

09


o010-011_on

24/5/05

17:23

Página 1

iritziassakONduz

‘En Rente no hay ambiente’ Borja ArbelaitzBadagiro taldeko kidea da. Badagiro duela hiru urte pasatxo sortu zen

GAU GIROA

Errenteria-Oreretan, bestelako aisialdi ereduak bultzatu asmoz. Hainbat ekintza burutu izan ditu, besteak beste, Aste Paganoa, Jai Gorriak...

Aisialdia

Dibertitzeko modua asko aldatu da urte batzuetatik hona. Aldaketa horri, zenbaitek gainbehera deitzen diote; beste batzuek, aldiz, aisialdia antolatzeko beste modu bat dela diote. Aldaketa honen aurrean, Badagiro taldeak eta tabernariek badute zer esana.

10

er du gure herrietako kale giroak, gau-giroak..., gaixorik dagoela esaten dute eta? Ez bide da garai batean zena, ez ei dabil aspaldi batean bezain osasuntsu, hilzorian omen dago... Hain larria al da jai giroaren gainbehera hau? Eta, hala balitz, zergatik eman hainbesteko garrantzia? Azken finean batzuk beren parranda nola muntatzen duten besterik ez baita kontra? Bada ez, auzia nahiko larria delakoan gaude, aisialdi ereduek gure bizi ereduekin zerikusi eta eragin zuzena baitute. Gure bizimodua mendebaldera bihurtu izanak isla zuzena izan du gure aisialdi ereduan, eta alderantziz. Gero eta yankiagoak gara, baita ongi (?) pasatzerako orduan ere. Eta ezin esan hori positiboa denik... Nagusiek hala diote, eta guk geuk ere geure begiz ikusi ahal izan dugu: garai batean, gazteek gure herrietako kaleak gainezka zituzten. Gaur egun, ordea, kasik hutsik daude kaleak, ez da apenas parranda girorik sumatzen. Ateratzen badira, larunbatetako ordu txikietan izango da, edo mozkortzearen lehiaketa bilakatzen diren plaza edo txoko ezkutuetan, edo herriguneetatik ezin urrutiago dauden Ilunbe, Erreka edo Pagoa moduko taberna zuloetara... izango da. Eta horren ondorioz, kaleak hutsik daude. «Eta zer?» esango dute batzuk; «aldaketa sozial bat besterik ez da, beste askoren artekoa». Guretzat fenomeno larriago baten isla da hau guztia. Gure aisialdiaren kudeaketak ondorio zuzenak ditu gure bizi-ereduan. Garai batean, tabernatan eta kalean sozializatzen ziren gazteak; pertsona ugari eta elkarren artean oso desberdinak ezagutzen zituzten, perspektiba eta ikusmolde askotarikoak elkartrukatzen zituzten... Pertsona autonomo, kritiko, sortzaile eta heldu bilaka zitezkeen. Egun, ordea, kolore bakarreko artalde baten partaide itsu (drogez itsu) eta gor (batez ere gor) izateko aukera eskaintzen zaigu soil-soilik.

Z

Eta arazoaren muinera gatoz honekin. Pertsona autonomo eta helduz osatutako jendarte aktibo, sozialki inplikatua, komunikatiboagoa... helburu dugunok jai daukagu parranda edo jai edo aisialdi modu honekin. Ez da jai giroa gaixorik dagoena, ez, jendartea da ospitalerako moduan dagoena.

 ERAGILE PATOGENOAK. Badakigu kexuka ibiltzea afizio eta ofizio daukagunontzat irtenbide erraza dela ondorengoa, baina... ez dago besterik, edo kasik. Erantzukizuna salatzen hasiz gero, erakundeak lehen lerroan izango ditugu, beste behin ere. Nork bultzatu du, bestela, asteburuetan gazteak zeharo alienatuta eta urruti, oso urruti, biltzeko funtzioa betetzen duten kontzentrazio esparru horiek irekitzeko politika? Eta gauzatzen duten kultura, gazteria eta aisialdi politikari erreparatzen badiogu, negarrari emango diogu, amorruz edo tristuraz: cheerleader desfileak, rol topaketak, Halloween gaua ospatzea... Izan gaitezen ikusle soil, eta ez protagonista, enbarazu egin baitiezaiekegu argazkian. Bitartean, gazteak eragile aktibo eta ekimenetako protagonista erreal izatea bilatzen duten ekimenek trabak eta oztopoak besterik ez dituzte ezagutzen (errepresio zuzena ez bada). Eta hori ez aipatzearren hizkuntza eta kultura eredu jakin bati lotzeko hautua egiten duten ekimenak... Azken batean, zein da bultzatu nahi dugun kultura? Zein da gure herrietako kaleetan bizi nahi dugun pelikula: American Pie V, VI, VII...? Kale egin duen eta ondorio larriak sortarazi dituen kultura eredu horixe mimetikoki inportatzeak desitxuratu egiten gaitu, pertsona eta herri gisa, eta ondorio sozial horiexek hementxe errepikatzea besterik ez dakar. Esaterako, kaleak jendez husteak pertsonen (eta batez ere emakumeen) segurtasun eskasagoa eratortzen du, eta honekin badugu jada sorgin gurpil famatu horietako bat... Aste Santuko gauetan deabruz, piztiaz eta batek daki


o010-011_on

24/5/05

17:23

PĂĄgina 2

sakONduziritzia

Herri giroa galtzen zerez jantzita doazen batzuen gozamen hutserako alde zaharreko kaleetako argiak guztiz itzaltzea, adibidez, herriaren interesen aldekoa al da?

Jon Askasibar ‘Txoni’27 urteko tabernaria da. Lezoko Leitza tabernan egiten du lan. Hori dela eta, Lezon mugitzen den giroaren lekuko zuzena da. Giroa gutxitzen ari dela pentsatzen du.

SENDABIDEAK. Ez dago errezeta magikorik, baina irtenbidea sinplea dela deritzogu: guk geurea egitea. Pertsona heldu, kritiko eta autonomoak sortuko dituen aisialdi eredu bat nahi badugu, halaxe jokatzea besterik ez dugu: sormena landu, esperientziak elkartrukatu, elkarguneak sortu, ekimenak asmatu... Ekin, ongi pasatuz, baina ekin. Eta beste horiei guztiei muzin egin. Kaleak berriz ere gaztez (eta ez hain gaztez) bete dakizkigun.

Euskal Herrian baditugu makina bat ohitura mantenduak, galduak, eta baita galtzeko bidean ere. Horien artean poteo edo txikiteo bezala ezagutzen duguna. Urteroko ozpakizunei gainbegirada bat besterik ez diegu eman behar, euskaldunak betidanik parrandazaleak izan garela jakiteko. Urteroko ozpakizunek protagonismo berezia hartzen dute, santotomasak, sanjuanak, kontzertuak, Aberri Eguna, euskara eta ikastolen aldeko jaiak..., eta, nola ez, herri eta auzo guztietan ospatzen diren urteroko jaiak. Hala eta guztiz ere, ospakizunetarako ez dugu santu baten edo herrietako jaien aitzakirik behar, besteak beste, sagardo egunek, gazte egunek, kontzertuek, urteurrenek, barrikoteek... urte osoan parrandarako aukerak zabaltzen dizkigutelako. Herrietako jaiei dagokionean, jai alternatiboak bultzatzeko hainbat eragilek egiten duten lana azpimarragarria baldin bada ere, gaztetxeetako kontzertuak, berbenak, txozna guneak eta hainbat ohitura indargabetzen ari dira.

E

PREZIOEN GORAKADA. Lehen aipaturiko poteoa edo txikiteoa ere galtzen ari da, lehen egunerokoa bazen ere orain ospakizunetan bakarrik egiten da. Hau guztia galtzearen faktore garrantzitsuenetakoa dirua da; produktuen prezio igoera ikaragarriari eta euroaren eraginari soldata bajuak eransten badizkiegu, urtero ohitura galtzea logikoa da. Gainera ez dezagun ahaztu ere jakien eta ETXEBIZITZEN egoera. Hala ere, diruarena ez da faktore isolatu bat; nik behintzat kapitalismoaren ga-

rapenaren barruan kokatzen dut. Bestela nola aipa dezakegu dirua bakarrik, azken urte hauetan eraikitako saltoki handi eta hirietako diskoteka handiak egunero gainezka daudenean? Horietako batzuetan gainera sartzeagaitik bakarrik ordaindu egin behar duzunean. Jakin badakigu, poteo giroak, herri bizitzan eta pertsonen arteko harreman naturalak garatzeko eragiten duela, horrekin ez dut esan nahi horretarako tresna bakarra denik, beste bat baizik. Edo taberna ez al da eguneroko elkargune bat? Eta hori guztia munduko agintari kapitalistei ez zaie interesatzen. Herritarren arteko harreman naturalak, beraiek nahi duten pertsonen eredu indibidualistari min egiten dio. Pertsona otzana, indibidualista eta konformista batzuk izateko estrategia bat diseinatua dagoela gezurra badirudi ere, geroz eta ageriagoa da. AEBetan, Frantzian eta hainbat herrialdetan, koadrila bakoitzak beraietako baten etxean egiten dituzte ospakizunak; honela, herri giroa galduz eta kaleak arratsaldeko lehenengo orduetan hutsik geratuz. Honek Ipar Euskal Herrian izugarrizko eragin praktikoa du. Eredu honen aurrean eta ohitura onak ez galtzeko, herritarrak jai eta ospakizun alternatiboak jorratu ditzaten animatzen ditut. Tabernariei berriz, beraien tabernetan ere ekimen erakargarriak antolatu ditzatela: txapelketak, jaiak, mahai jokoak... Herri bizitza gabe ez garelako inoiz herri izango eta poteoa herri giroaren tresnetako bat delako. Gora herri poteoa! Gustatuko litzaidakeen hurrengo ospakizuna Euskal Herriaren askatasunarena bada ere, orain uda dator eta herri guztietako jaien tourrarekin konformatu beharko. Eta ez da gutxi... tabernari parrandazale baten ikuspuntutik. 11


o012-013_on

24/5/05

14:28

Pรกgina 1



nagusia

badiaren

IKUSKIZUNA Kike Eizmendi Datuak. 1959-11-25. Errenteria-Orereta. Ibilbidea 22 urterekin hasi zen argazkilaritzan. Laboratorios Niessen-en ibilia. Gipuzkoako Argazkilari Elkarteko kide da. Gipuzkoa Nazioarteko Trofeoa irabazi zuen 1999an eta 2004an. Vital Kutxak antolatzen duen Nazioarteko VI. Argazki Lehiaketa irabazi zuen 2002. urtean.

Pasaiako badiak paisaia ikusgarri eta oso desberdinak gordetzen ditu; itsasotik lurrerako ikuspegia ez da ohikoa izaten



HARRERA ESTUA. Pasaiako badiara barku ugari sartzen dira itsaso zabaletik. Sarrera estua du eta zenbait barkuk gorriak ikusi behar izaten dituzte badiara sartzeko.

12


o012-013_on

24/5/05

14:27

Pรกgina 2

kliknagusia



IKUSPEGI DESBERDINAK. Pasaiako portuak, paisaia ikusgarriez gain bestelako bistak ere eskaintzen ditu; besteak beste, auto berriak pilatuta eta barkuen bobinak. Bestelako paisaiak, alegia.

13


o014-015_on

24/5/05

13:24

Pรกgina 1

nagusiakklik



14

DONIBANE ZAHARRETIK, PASAIAKO GUGGENHEIM-ERA. Pasai Donibaneko alde zaharrak paraje paregabeak eskaintzen ditu itsasotik begiratu edo barrutik begiratu. Pasaiako termikak, aldiz, ikuspegi zeharo desberdina erakusten du itsasotik begiratuta: Pasaiako Guggenheim-a dirudi.




o014-015_on

24/5/05

13:24

Pรกgina 2

kliknagusia



PASAIAKO AINGIRAK. Arrauna Pasaiako bihotza izaki, ezin utzi Pasaiako ikuspegietatik arraunlariak alde batean.

MOTORA. Garrantzia handiko ibilgailua izan da motora pasaitarrentzat. Lanera joateko, ikastetxeetara joateko... itsasoa zeharkatzeko ezinbestekoa.



15


o016-018_on

24/5/05

20:59

Página 1

JUANBA BERASATEGIanimaziozko zinemako ekoizle eta zuzendaria

Gure aktoreak marrazkiak dira” Testua: Olaia Gil eta Iasone Parada Argazkiak: Iñaki Berrio Karikatura: Imanol Zinkunegi

uanba Berasategi animaziozko zinemako ekoizle eta zuzendaria da. Bere ibilbidearengatik omenaldia jaso berri duen sanjuandarrak, hamaika marrazki bizidunen sorleku izan den lantokian harrera egin dio ONeri.

J



11+1 LAN. 1976an hasi zen Juanba Berasategi ikus-entzunezkoetan lanean. Urte batzuk beranduago, 1982an bere lehen film luzea erakutsi zuen: Kalabaza tripontzia. Bestalde, telebistarako animazioak ere egin ditu, besteak beste, Pernando Amezketarra eta Lazkao Txiki. Orain, Txirri, Mirri eta Txiribitonen itsasoko abentura bat bukatzen ari da.

16

Zer suposatu du zuretzat ANMIMA jaialdian zure ibilbideari omenaldia egin izanak?

Pertsona bati omenaldi bat egiten zaionean bi galdera sortzen zaizkio: batetik, edo zahartzen ari zara, edo kasu honetan bezala, euskal zinema oso gaztea denez hortan ikasienetako bat hautatu behar da. Zaharrenetako bat naiz,


o016-018_on

24/5/05

20:59

PĂĄgina 2

animazioaetazinemagintzanagusia

baina oraindik badauk at zer esana. Euskaraz ekoizteak mugak jartzen al dizkizu?

Irudi errealetan badauzka mugak; aktoreek euskaraz egiten dutenez gero bikoiztu egin behar delako, eta horrek arazoak dakartzalako. Marrazkietan berriz, gure aktoreak guk egiten ditugu. Guk nahi dugun bezala hitz egiten dute. Bertsio originala euskaraz dela esaten dugunean, elkarrizketa euskaraz neurtu dugula esan nahi dugu eta gure pertsonaia silaba bakoitza esateko moldatu dugula. Bikoizteko errazagoa da.

Euskaraz ekoiztutako animaziozko filmak mundu osora zabal daitezke?

Nire azken filma Europa osoan zabaldu da: alemanez, hungarieraz‌ ekoiztu dugu. Marrazki bizidunek aukerak ematen dizkizute. Labialak ez dira errealak, asmatu egiten ditugu. Hungarieraz, euskaraz, ingelesez‌ herriaren bikoizteko esperientziaren araberakoa da emaitza. Normalean ez dago arazorik. Euskarazko lehen film luzea zuk egindako Kalabaza Tripontzia izan zen. Nolako oihartzuna izan zuen?

Kalabaza Tripontzia Euskal Herri-

ko lehen animaziozko film luzea izan zen. Garai hartan, ez zegoen beste erreferenterik. Ezinezkoa zirudien; jendeak ez zuen uste hemen hori egitea posible zenik. Estatu Batuetako eta Ingalaterrako kontuak zirela uste zen. Kalabaza Tripontzia-k bota egin zuen nolabait mito hori.

margotu behar genuen, pintzela eta tintarekin. Orain, ez da ordenagailuengatik bakarrik, erreminta normalak ere aldatu egin dira. Errazagoa da, eta aukera gehiago ditugu.

Orduz geroztik asko aldatu dira gauzak?

Errealitate finantzario bat da. Filmak finantzatzeko aurresalmentak egin behar dizkiegu telebistei, eurek erabakitzen dute zein produktu egin behar diegun. Kateek ez dute uste helduentzako marrazkiak errentagarriak direnik. Hauek bidea ikusten ez dutenez, ez dago aukerarik. Adibidez, Los

Aldaketa pila bat egon dira. Batetik, esperientzia aldetik. Teknikoek, esaterako, asko hobetu dute eta Euskal Herrian pelikula asko egiten direla ikus dezakegu. Bestetik, teknologiak aurrerapauso handi bat eman du. Lehen eskuz

Marrazki bizidunak haurrentzat bakarrik direla uste dutenei zer esango zenieke?

17


o016-018_on

24/5/05

20:58

Página 3

nagusiaaanimazioaetazinemagintza

Animaziozko zineman zaharrenetakoa naiz, baina oraindik badut zer esana”  Simpson eta South Park hel-

duentzako dira. Gu ere saiatu gara hiruzpalau aldiz helduentzako marrazkiak egiten, baina ez ditugu aurkitu iturri ekonomikoak. IBAIAko (Ikusentzunezko Euskal Ekoizleen Elkartea) lehendakari ere bazara. Zeintzuk dira zure helburuak?

Orain dela urtebete jaso nuen kargua. Erronka, ekoizleen eta EITBren arteko harremanak finkatzea da. Hitzarmen bat sinatuta dago eta betetzea espero dugu. Hurrengo apustua distribuzioari begira egingo da, alor hori kolokan baitago. Euskal Herrian filmak egiten ditugu, baina baztertuak utzi ditugu beste elementu batzuk, besteak beste, komertzializazioa, nola saldu atzerrian, eta abar luze bat. Hemen ba al ditugu alor honetarako profesionalak?

18

‘Kalabaza tripontzia’-k ezinezkoa zirudiena lortu zuen: Euskal Herrian film luze bat egitea” Euskal Herrian animaziorako profesionalak badaude. Gauzak egiteko gaitasuna dugu, baina ez dakigu egindakoa kanpora nola eraman. Marrazki bizidunetan erreferente bat gara. Goya sarietan eta bestelako jaialdi internazionaletan presentzia dugu. Euskal Herriak animaziozko zinema industria garrantzitsu bat lor al dezake ?

Marrazki bizidunetan asko gailentzen gara. Madrilgoak ez dira inor gure aldean. Katalunian beste bide bat hartu dute, telesailak, eta oso onak dira horretan. film luzeetan gu gara, euskal herritarrak, gehien aritzen garenak. Orain, galiziarrak ere hasi dira industria honetan sartzen. Katalunia, Galizia eta Euskal Herria, hiru kultura ezberdin, hiru hizkuntza ezberdin… marrazki bizidunetan adituak.

Katalunia, Galizia eta Euskal Herria: marrazki bizidunetan adituak diren herriak” Euskal Herrian badago zinea egiteko aukera?

Bai, baina jendea kanpora ateratzen da hobea delakoan. Probintziano konplexua. Aktoreentzako agian beharrezkoa da. Baina gure aktoreak hemen daude, mahai gainean; gure aktoreak marrazkiak dira. Zinema egiteko, aldiz, ez dago eskola espezifikorik. Ni aspalditik nago horregatik borrokatzen, formazioa oso garrantzitsua da. Bukatzeko, zein proiektutan ari zara lanean?

Orain, Txirri, Mirri eta Txiribitonen itsasoko abentura bat bukatzen ari gara. Abenduan egongo da zine aretoetan. Gainera, Europara ere zabalduko dugu. Bestetik, Bernardo Atxagaren Banbulo pertsonaiari ere bizia emango diogu. Ez dakigu telesaila edo film luzea izando den oraindik.

Azkar-azkar Egiteko film bat. Titulu asko

dauzkat buruan. Animazioa. Teknika. Animaziozko pertsonaia bat. Galtzagorri.


o019-021_on

23/5/05

18:00

Página 1

mikelazulok10urte nagusiam ure artean hutsune handi bat ikusten nuen, harremanetarako zailtasunak zeuden eta bakardade horri irtenbide bat aurkitzeko asmoz Mikelazulo sortzea erabaki genuen”. Txokolo Gurrutxagaren hitzak dira, Errenteriako Mikelazuloko sortzailearenak. Ordutik mila proiektu irten dira bertatik eta oso pertsona ezberdinen bilgune izatea lortu du. Solaserako eta hausnarketarako ere beta hartu berri du kultur elkarteak. Aitzakiarik ez! ikuskizuna prestatu du Mikelazulok ekainaren 10erako (Pasai San Pedron), bere 10. urteurrena ospatzeko. Bertan kultur elkartearen filosofia islatzen da, sormenaz eta kulturaz hainbat hausnarketa eginez. Ikuskizuna prestatu aurretik, Mikelazulok gidoiaren tesia bidali zien kultur arloko hainbat lagunei eta apirilaren 23an solasaldi bat antolatu zuen haiekin. Sormen prozesuaz, poesiaz, erakundeez eta beste hainbat kontuez hitz egiteko aukera izan zuten Errenterian,urteurreneko ekitaldiei abiapuntua jarriz. “Sormena gizartean dago eta gizartetik dator”. Mikelazuloren hausnarketa horren aurrean, Josanton Artzek uste du artista Bolizko dorrean bizi ohi dela: “Oler-

G

AITZAKIARIK EZ! mikelazulok 10 urte Kultur elkartearen filosofia islatzen duen ikuskizuna prestatu du Mikelazulok ekainaren 10erako. Aurretik, sormenaz eta kulturaz hainbat hausnarketa egin ditu zenbait lagunekin batera Testuak: Urtzi UrkizuArgazkiak: Mikelazulo 19


o019-021_on

23/5/05

17:59

Página 2

mikelazulok10urtenagusia

Mikelazulon ez dago oholtzarik eta sortzailea hankabikoaren altura berdinean dago”

Olerkariaren eginkizuna beti da soziala; arazoak besteei ikusarazteko aukera ematen diolako”

Mikelazulorekin lotzen gara esaten dutenean militantzia ez dela galdetzen, baizik eskaintzen dela”

Mikelazulo bezalako txoko asko behar dira, kulturaren ‘estafa’ handiari aurre egiteko”

EIDER RODRIGUEZ Idazlea eta editorea

JOSANTON ARTZE

AUXTIN ZAMORA Atxa elkarteko arduraduna

GORKA SETIEN

karia olerkaria denean ez dago olerkaria herritik urrun, baizik eta herria dago olerkaritik urrun. Baina olerkariaren eginkizuna beti da soziala, bere baitan arazo bat konpontzen ari den neurrian besteei ikustarazteko aukera ematen diolako”. Poesiarekin bezala, bizitzako beste ogibide batzuekin antzeko zerbait gerta daitekela dio Artzek: “Nek azari batek bere lanean benetan sakontzen ari dela pentsatzen badu eta bere gizatasuna garatzen ari bada, harena ere argia da besteentzat”. Sormenaren egiatasuna, konplizitatea eta zintzotasuna aipatu dute solaskide gehienek. “Sormena unibertsala da edo ez da. Olerkia ona denean, denentzako balio du”, pentsatzen du Artzek. Eider Rodriguez idazle eta Txalaparta argitaletxeko editorearen iritziz, ordea, literaturan dena asmatuta dago. “Mikelazulon ez dago oholtzarik eta sortzailea hanka bikoaren altura berdinean dago, horretan asmatu dute. Egunerokoa interpret atzeko behar horretan komeni da dorrean ez egotea”. Rodriguezen ustetan, txikitasunetik handitasunera eta lokaltasunetik unibertsaltasunera joan behar da. “Hor dago gure balioa hizkuntza aldetik eta bizidun gisa”.

Olerkaria

SORMENERAKO ESPAZIO ANITZ. Esqalera Poesika taldeko Luis Zabala tabernaz taberna ibili da bost urtez emanaldiak ematen eta bere iritziz kaleko jendea etengabe ari da olerkiak egiten, “baina gehienetan bakoitzak bere buruarentzat”. Poesia egiteko modu asko daudela nabarmendu nahi du Zabalak: “Euskal gizartean kultura handia dago jendearen artean, baina badirudi askotan hori ez dela aintzat hartzen. Ezin dugu gauza berdina beti hasieratik azaltzen hasi”. Gorka Setien Ostiela literatur aldizkariko koordinatzailearen arabera, Mikelazulo bezalako txoko asko behar dira “kulturaren eta komunikazioaren gainean dagoen estafa handiari aurre egiteko”. Hernaniko Errapian, esate baterako, espazio libre eder bat sortu dute Setienek eta beste hainbat lagunek: “Inor ez da etorri zer egin behar duen galdetzera eta hori zoragarria da” . Lapurdin, Senpereko Hatsa elkarteak lan handia egiten du haurrei literatura gerturatzeko. Urtero olerki bilduma bat apaintzen du Auxtin Zamorak Euskal Herri osoko idazle gaztetxo eta helduek bildutako testuekin.

“Poeta edo artista ez da deus bere ingurua gabe. Gure bilduman lagun bakoitzak bere bizitasunaren marka bat ematen du, bere berezitasunarekin”, dio lapurtarrak. “Mikelazulorekin lotzen gara esaten dutenean militantzia ez dela galdetzen, baizik eskaintzen dela”. Artzek, bide beretik, honakoa baieztatzen du: “Militantzia ez da galdu behar ezta superprofesionala izanda ere”. “Talde edo elkarte ugari gaude, baina sare batzuk sortzea ondo egongo litzateke, adibidez Internet bidez”, proposatzen dute Esqalera Poesikako Zabalak eta Bego Hernandezek. “Sortzaileontzat oinarrizkoa da espazio komunak bila-

‘Ostiela’-ko koordinatzailea

tzea eta sortzea”, gaineratu du Gorka Setienek. Beste taldeekin harremanetan sakontzeko bidean lanean jarraitzeko asmoa azaldu du Mikelazulok ere.

 SORTZAILEA ETA PUBLIKOAREN ARTEKO BITARTEKARIAK. “Kultur Etxeak aterik gabeko gotorleku ederrak dira (gehienetan), barruan bizi denaren zerbitzura eta neurrira eginak. Kultura instituzioek abandonatutako haurra da, erreformatorioan sartzea du eskaintza bakarra. Kultur Etxeen erbestean bizi da kultura, sakabanaturik”. Mikelazuloren hausnarketa horren harira, Eider Rodrigue-

20


o019-021_on

23/5/05

17:59

Página 3

mikelazulok10urte nagusiam zek pentsatzen du gaur egun “gosea” pasatzen duen idazleak ere berehala jotzen duela instituzioetara: “Idazleak bere lanetik bizi nahi badu oso zaila du eta oreka aurkitzea zaila da”. Antzerkigintzan eta musikan, bestetik, artista askok sormenerako aukera gutxi izaten dute eta oso baldintzatuta daude. Hala sentitzen dute Mikelazulorekin harremanetan dauden hainbat artistek. Fabricio Cajas Ekuadorreko lagunak hiru urte darama Euskal Herrian eta Por la sombrita kultur taldeko kide bezala instituzioekin izan duen bere esperientziaren berri eman du: “Itzalean bezala goaz etorkinak, baina arazoa da etorkin guztiak zaku berean sartu nahi gaituztela. Instituzioek diskurso homogenizatzaile bat erabiltzen dute gurekin, noraino mugi gaitezken kontrolatzeko”. Ekuadorreko artistaren arabera, proiektuak aurrera eramateko oinarriak beti beraiek jartzen dituzte. “Instituzioen diru laguntzak iristen ez direnean, zoritxarrez, noraezean gelditzeko arriskuan gelditzen gara”. Instituzioak albo batera utziz, Cajasek amankomuneko interesen gaineko sareak sortzea egokia dela uste du, adibidez, jatorriko herrialdeetako harremanen bitartez. Ekuadorren eta Senegalen kultur espedizio interesgarriak egin ditu Mikelazulok, bertako herritarrekin hartueman estuak izan dituztelarik. Era berean, etorkinekin lan handia egin du Errenteriako elkarteak, eta horren erakusgarri da urtero antolatzen duen Herrien Astea. Poesiari ere aste bat eskaini dio azkeneko urteetan Mikelazulok, eta aurten hamabi emanaldi prestatu ditu (lau astez) 10. urteurrena ospatzeko. Amaitzeko, Ttotttor izeneko fikziozko pertsonaia batek zirkulu konzentrikoekin egingo du topo San Pedroko antzokian. Baina ez da bakarrik egongo. Sormenean, ametsen munduan eta utopian hainbat lagunekin batera egingo du bidaia… Aitzakiarik ez!  21



OLERKIA IKUSI ETA ENTZUTEKO. Jose Luis Padron olerkaria 2003ko Poesiaren Astean.



BUZTINEZKO ARTEA. Aitor Ruiz de Eguino eskultorea, Mikelazulon.


o022-026_on

24/5/05

21:02

Página 1

nagusiaaarditurrikotrena

BURDINEZKO taupadak Arditurriko trena askoren belarrietara iritsi da, baina gutxi batzuen oroitzapenean gelditu da; gelditu zaienek, ordea, asko dute esateko Testuak: Eihartze AramendiaArgazkiak: Juantxo Egaña

renaren txistua umeen garraxiez ordezkatua izan da. Umeen jostailua tren bagoia izatetik bizikleta bat izatera pasa da. Lan izerdia kirol izerdi bihurtu da. Arditurriko trenbidea izatetik Arditurriko bidegorria izatera pasa da. Lehen begi-bistakoa zena oroitzapen da orain askorentzat. Iragana, baina iragan oso hurbila. “Arditurriko trenbidia!”, Oiartzun herriak honela batailatu zuen meategi trena. Suge bat balitz bezala, hortxe ibiltzen zen karranka, herrenka, arnasestuka, baina kanpotarren eta bertakoen arreta bereganatuz. Kanpotarrek

T



MEATEGIETAKO GARBITOKIA. Langileek meategien ondoan zituzten etxebizitzak. Argazkian garbitokia eta Arditurritik Pasaiako porturaino joaten zen trenbidearen zati bat ikus daiteke.

22


o022-026_on

24/5/05

21:02

PĂĄgina 2

arditurrikotrenanagusia

tentuz begiratzen zioten, harrituta, eta bertakoek trenaren pasabidea aitzakiatzat hartuz, beren lanean atsedenaldi txiki bat egiteko erabiltzen zuten. Erromatarren garaia. Harrizko zubiak‌ eta dozenaka langile pikatxoi eta palarekin Arditurriko meategiak ustiatzen. Ateratako mineralekin zerbait egin beharra zegoen eta bi proiektu jarri ziren mahai gainean, arazo honi konponbidea emateko. Bi trenbide mota egitea proposatu zen: bata, Arditurritik Altzibarreraino joaten zena, eta, bestea, Arditurritik Pasaiako porturaino, ErrenteriaOreret a pas atuz. Bigarren

proiektu honek ikusi zuen argia, 64 urtez ikusi gainera! Arditurriko trenak ibilbide bera egin arren, esku askotatik pasatako trena izan zen. 1902an Chavarri Hermanos enpresak eraiki zuen burdinbidea, sendoa eta etorkizun handikoa, geroago baieztatu zen bezala. Hiru urte beranduago, 1905ean, Henri Bondonneauri saldu zioten meatzea, honek Arditurriko Burdinaren Meatzeen Konpainiaren eskuetan utzi zuen. Saldutakoaren barnean trenaz gain burdinbidea ere bazegoen, noski, baina irabazi gutxi ekartzen zituela-eta Chavarri anaien esku geratu zen be-  23


o022-026_on

24/5/05

21:01

Página 3

nagusiaaarditurrikotrena  rriro ere meategia; anai hauek

Asturiasko Meatze Konpainiarekin harremanetan jarri ziren. Chavarri anaiet atik, Henri Bondonneaurengana eta berriro ere anaien eskuetara. Baina Arditurriko trenak ez zuen oraindik ere lasaitua hartu, 1913an Oiartzungo Meatze Konpainia sortu zen eta lehen aipatutako Arditurriko Konpainiak betetzen zuen lanaren kargu egin zen. Dena den, kudeaketa berri honek ez zuen inolako arrakastarik izan. Horrela, eta hamaika ika-miken ondoren, Asturiasko Meatze Konpainia, La Asturia-

na izenekoa, guztiaren kargu egin zen 1927an. Arazo batekin egin zuen topo, baina, konpainiak: mirenala eramateko bidea falta zuen! Dena den, arazo honi konponbide erraza eman zion, burdinbidea erosi eta kitto. Baina arazo baten ondoren beste arazo batekin topo egin zuten: burdinbideak 10 urte zeramatzan geldi eta berriro ere martxan jartzeko ahalegina egin beharrean aurkitu ziren. Honela, berriro ere lanari ekin zioten, Jung etxeko baporezko bi lokomotorra eder Arditurriko burdinbidean dotoreziaz paseatzen zirelarik: Montefuerte

et a S ant a B arbara. 19 02tik 1966ra arte, Arditurriko trenbideak iraun zituen urteetan hamaika pasadizu eta bitxikeri gertatu ziren. Horiet ako bat 1933ko urrian gertatu zen. Ikaragarrizko uholdea egon zen. Oreretan eta ur jasa izugarriak Fanderiako zubia bota zuen. Honek kalte ugari ekarri zituen; izan ere, trenbidea hortik pasatzen zen eta zazpi hilabetez itxirik egon zen. Hilabete horietan, zubia konpontzen ari ziren bitartean mineral ugari pilatu zen Arditurrin, horietatik tona ugari aire librean, deposituetan ez baitzen kabitzen.

Bitxikeriek ere Arditurriko trenbidearen historia osatzen dute. Ez dira gutxi gainera! Istripu kurioso bat gertatu zen: Arditurri errailetatik irten zenekoa. Gurpilek 80 ebaki zituzten, esplika ezineko gauza zen. Eskerrak pixkanaka gelditzea lortu zuten kontramartxa sartuz! Susto batean geratu zen dena. Beste pasadizo bat makinaren motorra martxan zegoela gertatu zen. Tren gidaria gasoilaren bila joana zen eta trenera itzultzean makinak alde egin ziola ohartu zen. Ia bihotzekoak eman zion tren gidariari. Beraz, duda-muda-

ittorino Descarga 70 urteko oiartzuarrak bi ikuspegitatik ezagutu du Arditurriko trena. Alde batetik, egunez bertan lan egiten zuen mineralak kargatzen eta trenbideak konpontzen; bes-

talde, gauetan kontrabandoan aritu ondoren, Arditurrirako buelta trenean egiten zuen. 19 urterekin hasi zen Arditurrin lanean, bi urtez aritu zen. Ondoren soldaduska egitera joan zen eta itzuli zenean beste lan batean aritu zen. “Goiz eta arratsaldez aritzen ginen lanean, kargatzen eta trenbideak konpontzen. 8 ordu ematen genituen bertan eta oso gutxi kobratzen genuen. Hori dela eta, gauetan kontrabandoan aritzen nintzen, Arditurriko soldatarekin ez baitzen ezertarako ere iristen”. Kontrabandoan zebilela hamaika pasadizo pasatakoa da: “Batzuetan Errenteriara joaten ginen, bestetan Gurutzetik barrena… hortxe ibiltzen ginen. Inoiz ere ez zidaten harrapatu, tirokatu bai, bi aldiz, baina bietan libratu nintzen.

Zorte handia izan nuen! Beste batean, sei bat lagun ari ginen kontrabandoan, mendian barna poliziak nire aurretik zeuden lau harrapatu eta zakua kendu zieten, ni bosgarren nindoan, baina ez zidaten harrapatu! 30 duro irabazten genituen, ondoren 60 duro irabaztera ere iritsi ginen” . Kontrabandoan aritu eta gero trena hartu eta lanera itzultzeko ordua iristen zen: “Gau guztian ibiltzen ginen, hara eta hona. Gero, trena hartu, atzeko aldean jarri eta lo joaten ginen Arditurriraino!” Arditurrin 80 langile inguru zeuden bere lan berdina egiten, euskaldunak eta erdaldun ugari: “‘Kastillano’ asko zeuden, galiziarrak, madrildarrak… ongi konpontzen ginen”.

Bittorino Descarga Mineralak bagoietan kargatzen aritzen zen Arditurrin. Horrez gain, kontrabandista ere bazen.

24

B


o022-026_on

24/5/05

21:01

Página 4

arditurrikotrenanagusia rik gabe han zegoen bagoi batean sartu eta bagoiak berak zuen pisuarekin trenaren bila abiatu zen. Ugarteko trenbide-pasagunera iritsi zenean, hortxe aurkitu zuen lokomotorra, geldirik. Beraz, martxan zihoan bagoitik garaiz salto egitea lortu zuen tren gidariak. Zauri txiki batzuk besterik ez zituen egin, baina ez zen Arditurrira inoiz ere itzuli, ingeniari frantsesarekin topatuko zenaren beldurrez…

za eta Altzibarreko geltokiak pasa ondoren Errenteria-Orereta iristen zen eta bertako Fanderiako zubia pasatzen zuen. Hortik Pekingo zubitik tunel luze batetik pasatzen zen, tunel horren bukaerak portura eramaten zuen. Azkenik, Sorginzulo, ibilbidearen amaiera. Ordubete behar izaten zuen trenak ibilbide hau egiteko.

IBILBIDEA: Trena Arditurriko meatzetatik Ergoien auzora joaten zen lehenik. Ergoien, Fortale-

 TRENAK: Arditurriko trenbidetik hainbat tren ibili ziren, horietatik, Santa Barbara eta Tren txikiya edo Deutz-Diesel deitutakoa. Biak fama handia hartu zuten.

Santa Barbara tren dotorea izan zen eta oraindik ere bada. Zabalera eta altuera handiko trena da eta lehen begiratuan inork ez luke esango trenbidean zeuden tuneletatik pasatzeko gai izango zenik. 1907an Jung eraikitzaileak egin zuen. Orain Museo del Ferrocarril Vasco de Asturias-en dago lokomotor hau. Tren txikiya-k edo Deutz-Dieselek zazpi bagoi eramaten zituen eta motorra berritu ziotenean 14 bagoi eramatera iritsi zen. Bakoitzak 4,5 tonako karga eramaten zuen, blendaz edo plomuz. Egunean bi bidaia egiten zituen por-

rditurriko trena ezagutu zutenek badute zer gogoratu eta zer esan. Joxe Cruz Sarasola errenteriarra da horietako bat. 1112 urte besterik ez zituen. Trenaz asko gogoratzen da, baita egiten zituzten bihurrikeriez ere: “Igandeak, oso egun dibertigarri bezala gogoratzen ditut. Treneko langileak jai eguna zuten eta lagun koadrila bat bagoietara joaten ginen. Lagun asko biltzen baginen, bizpahiru bagoi hartzen genituen, bagoi horiek askatu eta maldan behera joaten ginen. Langileek ez ziguten inoiz ere harrapatu!”. Etxean, ordea, beste oilar batek jotzen zuen kukurrukua: “Sekulako errieta egiten ziguten etxean, hori ez egiteko, oso arriskutsua zela… baina guk geureari ekiten genion”. Langileen aurpegia, hu-

rrengo egunean ikustekoa izango zen: “Bagoiak ez zeudela ikustean, a zer komeriak! Baina gu ginela ez zekitenez… Horrela pasatzen genituen igande arratsaldeak, garai haietan ez zegoen zinerik eta!” Bere ama eta amonaren Lartzabaleko etxea (egun biribilgunea dagoen lekuan zegoen) trena desargetzearekin batera bota zuten; izan ere, errepidea egin behar zuten kamioientzat. Errenteria-Oreret atik egiten zuen ibilbidea ongi gogoratzen du Sarasolak: “Oiartzundik etortzen zen trena eta Fanderiatik pasatzen zen. Hor, egun egurrezko zubi bat dago eta parteak oraindik ere ikus daitezke. Hortik Galtzarabordara abiatzen zen, gaur egun kiroldegia dagoen to-

kitik. Hor tunela zegoen, oraindik ere badago, baina bi aldeetatik tapatua. Garai batean proiektu bat atera zen: tunel hori luzatu et a Errenteria et a Pasaia elkartzearena. Ez zuen arrakastarik izan”. Ibilbidea, ordea, ez zen hor amaitzen: “Tunela pasa eta kaira joaten zen. Hor barkuak egoten ziren, bagoiak deskargatu eta Asturiasera joaten ziren.” Garai atsegin, polit eta batez ere dibertigarri bezala gogoratzen ditu Arditurriko trenarenak.

A

tura, bat goizez eta bestea arratsaldez. Aurrerago, bidai bakarra egitera pasa zen, goizez, eta azkenean langileak soilik eramatera pasa zen, Altzibarretik Arditurrira. 1984. urteko azken egunean Arditurriko trenbidearen historia zirraragarriari amaiera eman zitzaion. Hala et a guztiz ere, 1966an lokomotoren xarma kamioi handikoteek ordezk atu zuten, tona gehiago garraia baizezaketeen. Baina, Arditurriko trenaz gain, Zorrolako trenbide bat ere ba omen zegoen, hor Artikutza aldean…

Joxe Cruz Sarasola Arditurriko trenaren inguruko haurtzaroko oroitzapenak ditu. Lagunekin jolasean ibiltzen zen trenean.

25


o022-026_on

24/5/05

21:01

Página 5

nagusiaaarditurrikotrena

JOXE PAGADIZABAL (OLATZENEKOA)Meategietako langileen enkargatua

“Errentagarria ez zelako itxi zituzten meategiak, baina asko zegoen egiteko ”

Behin baino gehiagotan langileak mozkormozkorrak etortzen ziren lanera; a ze iskanbilak orduan! Sesio ederrak izaten genituen ”

iartzungo Olatzene baserrikoa da Joxe Pagadizabal. 77 urte dituen sasoiko gizona da eta oroimena ere halaxekoa du, izenabizen eta data guztiak Arditurriko trena oraindik ere martxan balego bezala gogoratzen ditu.

O

Zein zen zure lana Arditurriko trenean?

Hasiera batean errailari nintzen, trenak pasa behar zuen trenbideak egiten aritzen nintzen. Trenbideak egiteari utzi eta meategietan aritzen ziren langileen enkargatu egin zidaten, 35 urterekin. 25 urtez aritu nintzen Arditurrin lanean. Bi zatitan: bi urte trenbideak egiten, gero soldaduskara joan nintzen eta itzultzean enkargatu egin ninduten 23 urtez, Arditurriko trena eta trenbideak desagerrarazi zituzten arte. Burdinbideak egitetik enkargatu izatera. Aldea nabarituko zenuen; gogorra al zen enkargatuaren lana?

izateaz aparte, oso arriskutsua da. Pertsona bat harrien azpian geratu izan da; beste bati mendia ‘lehertu’ zitzaion, hau da, mendia lehertzen ari zirela, bera bertan harrapatu zuten. Bestalde, langileek hauts zikina irensten zuten eta biriketako gaitzez hiltzen ziren. Aurrerago, erremintak hobetzen joan ziren eta hauts hori saihestea lortu genuen. Nola ziren Arditurriko meategiak barrutik? Galeria asko al zeuden?

Galeria asko zeuden: zazpi, zortzi... bederatzigarren galeriara ere iritsi ginen, bakoitza 25 metrokoa gutxi gorabehera. Metro asko guztira! Igogailuan ibiltzen ginen gora eta behera. Trena, trenbideak… dena kendu zuten. Zer gogoratzen duzu hortaz?

11 milioitan saldu zuten dena. Kamioiak etorri ziren, errepideak egin zituzten… Baserriko lanetara itzuli nintzen. Han ez zegoen lanik niretzat! Beno, ez niretzat ezta bertan lan egiten zuten ingeniari, kimikari, topografoentzat ere.

Aldea, ikaragarria! Lan asko egitetik agintzera pasa nintzen. Enkargatuak ez du lanik egiten, agindu besterik ez du egiten, eta nik halaxe egiten nuen. Bestalde, onartu behar dut gogor xamarra nintzela langileekin, alfer ugari zeuden eta horiek mugitu beharra zegoen, bestela jai genuen…

Garai hartan zenbat ordu egiten ziren lanean?

Zenbat langile zeuden? Nongoak ziren?

Hiru ezagutu nituen. Bat, Santa Barbara. Hau denbora gutxiz ezagutu nuen, segituan eraman baitzuten beste norabait. Hau kendu eta Tren txikiya ekarri zuten, harekin ibiltzen ginen, oso tren ona zen, indar handikoa. Bost bagoi zituen, bakoitzean bost tona. Tren honez gain, hirugarren bat ere ezagutu nuen: nagusiena. Goizeko 9etan etortzen ziren, ongi lo eginak eta ongi gosalduak. Beraientzako eginiko tren batean etortzen ziren Arditurrira.

Langile asko, 70 inguru. Hala ere, hasieran 30 langile inguru zeuden, urteak aurrera joan ahala kopurua igotzen joan zen. Nongoak ziren? Bada, erdaldun asko zeuden, galiziarrak, Extremadurakoak, andaluziarrak… Euskaldunak ere baziren, errenteriarrak, irundarrak, oiartzuar mordoxka bat ere bai.

Zazpi ordu; meategietako lana zazpi ordukoa izaten zen. Goizeko 6etan edo 7etan sartzen ginen lanera, eguerdiko 1ak edo 2ak arte; arratsaldeak libre. Oso gutxi kobratzen genuen… Zenbat lokomotor ezagutu zenituen?

Anekdotarik izango duzu gogoan…

Bai, onak eta ez hain onak. Behin baino gehiagotan langileak mozkor-mozkorrak etortzen ziren lanera, a ze iskanbilak orduan! Sesio ederrak izaten genituen! Bestalde, ez nuke anekdota deituko baina… Gertatu diren lan istripuez ari zara…

Bai, meategietan lan egitea lan gogorra 26

Trenbidearen tokian bidegorria dago, orain meategiak txukundu eta jendeari erakusteko moduan jarriko omen dituzte.

Horrela entzun dut nik ere. Errentagarria ateratzen ez zelako itxi zituzten minak, baina asko zegoen oraindik ere ateratzeko. Galeria guztiak urez bete zituzten. Ilusio handia egingo lidake berriro ere irekitzea!


o027_on

24/5/05

21:04

Página 1

agendanagusia

HELDU DIREN HIRU HITZORDU 

1ergoiengo FESTAK Ekainaren 10an hasi eta 13an, San Antonio egunarekin bukatuko dira Testua: Eihartze Aramendia

darekin batera festak dira nagusi herriko auzo gehienetan. Ekainaren 10 eta 13 bitartean Oiartzungo Ergoien auzokoak izango dira. Urteroko legez, txupinazoak emango dio jaiei hasiera, arratsaldeko 7etan. Ondoren, enkartelada egongo da; eta eguna amaitzeko truk txapelketa. Hurrengo egunean, laEKAINAK runbatean, 10 haur jolasak Ergoingo izango dira jaien hasiera arratsaldeko 19:00etan. 4etan. TarteTxupinazoa an, poniak eta ondoren eta zezen txienkartelada. kiak egongo dira haurren- EKAINAK tzat. Gaua iri- 12-13 tsita, 10etan, Pilota urtero bezala partiden danborrada finalak egingo da e- 12:00etan. ta gero dan- Gazteen tzaldia Laiotz finala taldearekin. 12:00etan. Igandean Helduen et a astele- finala. henean ere ez da aspertzeko momentu txikienik ere izango.

U

2

SAGARDO EGUNA PASAI ANTXON. Aurten ere Sagardo Eguna egingo da Pasai Antxon. Sabela betetzeko gazta eta txorizoa egongo da eta belarria gozatzeko txaranga, txalaparta, alboka eta trikitilariak. EKAINAK 418:00etanFrontoianAlkartasuna euskal dantza taldeak antolatua.

3

ARTZANEGI ORBISOImanol Artola futbito txapelketako antolatzailea

“Lezoko futbito txapelketak arrakasta handia izaten du urtero” ezoko Imanol Artola futbito txapelketak arrakasta handia du. Urtero egiten den txapelketa da, honen guztiaren berri jakiteko Artzanegi Orbiso futbito txapelketa honetako antolatzailearekin hitz egiteko aukera izan du ONek.

L

Zenbagarren urtea da Imanol Artola futbito txapelketa antolatzen duzuela?

Aurtengoa 15. urtea da. Talde askok hartzen al dute parte? Arrakastatsua al da?

Bai, arrakasta handia izaten du urtero. Talde ugarik ematen dute izena txapelketan parte hartzeko. Eskualdeko taldeak izaten dira. 15-20 taldek ematen dute izena gutxi gorabehera. Irabazleak zer irabazten du?

Urtero sari berdina banatzen dugu, kopa eta afaria.

EKAINAK 11-12 Imanol Artola futbito txapelketa 11:00etan (ekainak 11); 13:00etan finala Bekoerrota kiroldegian (Lezo) Tiñeluk antolatua 27


o028_on

24/5/05

15:49

PĂĄgina 1



jakiteko

belar metak

LEZON Euskal Herriko paisaiaren bereizgarri izana ia desagertu da gaur egun Testuak eta argazkiak: Joxe Luix Agirretxe

xil-ixilik, oharkabean, inork apenas aipamenik egin gabe, ia erabat desagertu dira euskal paisaiatik. Modernitateak irentsi dituela esan liteke. Euskal Herri hezeko et a erdialdeko mendi mazelen eta zelaien bereizgarri izan diren belar metez ari gara. Belar ondua bildu eta gordetzeko sistema berriak zabaltzen hasi zirenean etorri zen beren gainbehera. Belar metak nola egiten ziren, zer ziren eta zertarako ziren erakuts diezagun, Lezoko ArgiĂąane baserriko Martzelino Legorbururekin izan gara. Belar meta belar ondua edota iratzea negurako pilatuta gordetzeko sistema zaharra da. Udaberri-udako zelaien oparotasuna baliatzea, gero neguan aziendek zer bazkatu izan dezaten. Legorburuk lan nekeza zela dio, familiako kide guztiek hartzen zuten parte eginkizun horretan. Urte normal batean bi mozketa egiten omen zituzten etxeko lurretan; San Ixidro buelta horretan hasita lehenengoa eta abuztu amaiera irail hasieran bigarrena. Mozketa horietako bakoitzean hasi eta buka aritzen ziren, eguraldiaren mendean beti ere, bat bukatu orduko

I

28

bestea. Zelaietako belarra segaz ebaki ondotik, lehortzen uzten zuten zabalduta eta bi buelta gutxienez ematen zizkioten guztiz lehortu bitartean. Bi egunetan-edo lehortzen omen zen belarra eguraldi onarekin. Belarra lehortzen ari zen bitartean euri beldurra edo euria suertatuz gero, metaxkak egiten zituzten belarra ez bustitzeko, bustiz hondatu egiten baita.

 HURRENGO PAUSUA. Legorburuk Jaizkibeldik lau bat metroko zuhaitz enborra ekartzen zuen meta ziria egiteko. Aizkorarekin zorroztu, palankarekin lurrean zuloa egin eta zutik jartzen zen meta ziria. Zutik sendo eusteko hiru edo lau ostiko jartzen zitzaizkion eta azkenik, belarra lurraren kontra egon eta ustel ez zedin zuhaitz adaxkez eginiko oinarria jartzen zion. Segidan belarra pilatzen hasi behar zen, eta pilak gora egin ahala, lagun bat igotzen zen bertara belarra zapaldu eta txukun kokatzeko. Belarra beti kanpoalderantz inklinazioa zuela jarri behar zela dio Legorburuk, erdian zulorik ez geratzeko et a urik ez s artzeko. Goian meta ziriaren bueltan bela-



METAGILE ADITUA. 12 urte zituela hasi zen Martzelino Legorburu metak egiten, orain dela 15 urte arte, belar bolen etorrerarekin. Iratzearekin orain dela 8 urtera arte egin izan ditu.

rra bihurrituz eginiko koilare moduko bat jartzen zen urik ez sartzeko. Bukatzeko zakua, lau sokarekin, harri bana zintzilik zuela. Bakoitzaren estilo eta abildadearen arabera egoten zen gero, forma politekoa eta kanpotik egoki orraztutako meta egitea. Bakoitzean 800 kilo belar metatzen omen zituen berak.

Kanpokoari eutsi Udazkenaren arabera, kanpoko belarretik ahalik eta gehien baliatzen saiatzen ziren metak urratzen hasi aurretik. Batzuek metak zatika urratzen zituzten goitik hasita pixkanaka; segatxoarekin moztuz ere bai, baina berak osorik ekartzen omen zuen ganbarara.


o029_on

19/5/05

17:04

Pรกgina 1

talaiatikjakiteko



ARIZABALO ETXEA EDO ALMIRANTEAREN ETXEA. Pasai Donibanen kokatzen den eraikin hau XVII. mendekoa da. Mende bat geroago Juan Bautista Arizabalo Darietak, itsasoko kapitain eta Pasai Donibaneko erregidoreak, berreraikia izan zen. 1828 eta 1834 bitartean, etxe hau Bordeleko apaizgaitegiko jesuiten esku egon zen eta unibertsitate tituluak emateko gaitasuna zuen ikastetxe bihurtu zuten. Geroago, Baignol portzelanen lantegiko tailer gisa erabili zen, XX. mendean PYSBE bakailao enpresako bulego bihurtuz. Duela bi urte obretan hasi ziren, eraikin hau udaletxe bihurtzeko asmoz. Teilatua eta fatxada amaituta, barrukoarekin dihardute momentu hauetan. Testua: Eihartze AramendiaArgazkia: ON 29


o030_on

18/5/05

20:57

PĂĄgina 1

historia jakitekoh

AbizenaArana Armarria.

Herri batetik bestera abizen honen armarria aldatu egiten da. Zeberion, esaterako, armarriak zilarrezko

zuhaitz bat du eta bere inguruan bi lehoi. Izpazterren, aldiz, bi lehoien ordez, bi otso ageri dira. Beste zenbait herritan, Bilbon, esaterako, armarriaren

inguruan urrezko zortzi gurutze azaltzen dira. Banaketa semantikoa. Aran + a. Esanahia.

Bailara edo fruitua esan nahi du.

Abizenaren kokapena. Izparter. Leioa. Oiartzun. Azpeitia. Beasain. Gernika.

Abizenaren hedapena. Bergara (1559). Ormaiztegi (1669). Errenteria (1702). Mutriku (1741). Deba (1758). Zumarraga (1773).

BiografiaAita Sebastian Mendiburu (Oiartzun) endiburuko Pedro eta Olanoko Mari Joanen sei seme-alabetan zaharrarena zen Sebastian Manuel, gure Aita Sebastian Mendiburu. Bere anai Pedro Joxerekin batera lagundiko erlijiosoa izan zen. Jaio eta handik hiru egunera batailatu zuten, San Esteban elizan. Zuaznabarko Fausto, garai hartan herriko bikarioa eta herritarra bera ere, izan zen batailatzaile. 4 urte besterik ez zituen Sebastianek, Alza-txikitik Iturburura jaitsi zenean eta Iturburu baserritik irten eta 1725ean Jesusen lagundiko etxeetara joan zen, 17 urte zituenean. Esan daiteke, Sebastian, nahiz eta Alza-txikin jaio, Iturburuan hazi eta hezia izan zela. 7 urtetatik 12 urte bitarte Sebastianen eskola urteak izan ziren. 17 urte berriak zituen Sebastianek jesuita izateko lehen pausoa eman zuenean. Oiartzundik Loiolara joan behar izan zuen. Loiolako Etxean hanka ipini eta jesuita soinekoa jantzi besterik ez zuen egin Villagarcia de Campos jesuita nobizia etxera (Valladolid) joan zela. Ikastaro ugari egin zituen: lehenengoa, Villagarcian bertan egin zuen, San Anbrosio ikastetxean. Geroago hiru urteetako filosofiakoa,1729tik 1931ra. Hurrengo urtean, teologiakoa. Ez zitzaizkion alperrikako ikastaroak izan; izan ere, IruĂąeako Anuntziada ikastetxean 30 urtez aritu zen giza zientziak, filosofia, logika, fisika, meta-

M

30

sona handiko

OIARTZUARRA Lan handia egin zuen irakasle, idazle eta misiolari gisa; erbestean zegoela hil zen Testua: Eihartze AramendiaArgazkia: Goiatz Labandibar

fisika eta teologia gaietan irakasle gisa. 1734ko azaroaren 7a egun garrantzitsua izan zen Sebastianentzat, Jose Sancho gotzai jaunak behin betiko apaiztu baitzuen. 1767an, Espainiako Errege Karlos III. ak jesuita guztiak Espainiatik kanporatu zituen eta Aita Sebastian Mendiburu gogorrean eramana izan zen Italiako Bolonia hiriburura. Hemen zegoela, 1782ko uztailaren 14an Jaunaren bakean eta erbestean, Euskal Herriari eta Oiartzun maiteari begira-begira hil zen 73 urte zituela.

Misiolari Nafarroan eta Gipuzkoan aritu zen misiolari gisa. 30 urtez, herri nagusietan eta inguruko herri txikiak bildurik misioa ematen zuen. Jesusen Bihotzaren Lagunartea edo Kongregazioa sorturik amaitzen zen misio aldia. 1745ean Oiartzunen, bere jaioterrian ere misio lanaldia egin zuen. Lan ugari egin zuen misiolari bezala.

Fitxa Jaiotze data. 1708-09-02. Herria. Oiartzun. Lekua. Alza-txiki baserrian. Lanbidea. Giza zientzietan,

filosofia gaietan eta teologian irakasle, apaiz eta idazle. Egoera. 1882-07-14an hil zen.


o031_on

19/5/05

17:02

PĂĄgina 1

historiajakiteko

ArgazkiaErrenteria-Orereta

Efemerideak Pasaia 1922. EKAINAK 4 Kofradiaren sorrera. Perpetuo

Socorroko Elkarte edo Kofradia eratu da Pasaian. 1924. EKAINAK 8 Mendekoste igandea. Arratsal-

deko 4:30ean, Pasai San Pedrotik irten da Pragako Haurtxoaren pro ikusgarria. Urtero bezala, bateletan itsasaldera joan da, La Constancia musika bandak lagundurik. 1932. EKAINAK 25 Hitzaldi garrantzitsua. Pasai

Antxon, Eusko Batzokiak, Emakume Abertzale Batzak eta Mendigoizaleak antolatutako hitzaldia. Hizlariak: Manuel Irujo, Karlos Linazasoro, Julite Urzelai, Miren Lazkano eta Joseba Agirre.

EHUNGAILU MEKANIKOEN FABRIKA.

1935. EKAINAK 20 Meza Berria. Pasai San Pedroko

Sociedad de Tejidos de Linoko ehungailu mekanikoen nabea da argazkian ikusten dena. Fabrika hau, 1853an jada, herriko aitzindaria izan zen eta Penintsulako lehenengoetakoa, lurrun makinaz mugitutako ehungailu mekanikoak sartzen. Ehungailu hauetako gehienak emakumeek erabiltzen zituzten eta aldi berean bat baino gehiago.Argazkia: Luis Elberdin

seme Jose Etxeberriaren Meza Berria egin zen, 26 urte badira herri honetatik apaizik atera ez dela.

krONika zaharraLezo

lezoko I. HERRIBIRA? Lasterketa ugari burutu izan dira Lezon aurtengo apirilekoa baino lehen; lehenengoa, 1923an izan zen Testua: Ander Leon

urtengo apirilean ‘Lezoko I. Herribira’ izenarekin oinezko lasterketa arrakastatsua egin zen herrian. Baina hau ez da izan Lezon ospatu den lehenengo mota honetako lehiaketa. Dokumentatuta dagoen lehena 1923ko irailaren 15ean burutu

A

zen. Santa Krutz jaietako egitarauan. Arratsaldeko 6:30ean izan zen irteera eta Lezon erroldatutako gazteek baino ezin izan zuten hartu parte. 15 eta 20 urte bitartekoak, hain zuzen ere. Ibilbidea Plaza-S. Juan kalea-Altzate-Bekoerrota bide zaharra-Zubitxo-

Lezoko lasterketa batean hiru korrikalari ikus daitezke.

Plaza (3 buelta). Hurrengo urtean, 1924an, hiru lasterketa ospatu ziren. Lehenengoa ekainean eta herriko gazteentzako izan zen. Ospakizunaren zioa nahiko bitxia izan zen. Udalak bandera berri bat erosi zuen eta hori ospatu beharra zegoen, antza. Ek ainaren 22an et a GureBorda elkartearen inaugurazio ekitaldia zela-eta Cross-Countri antolatu zen 20 urte azpiko bazkideentzat. Uztailean ordea, Alaitasuna eta Gure Borda gazteen arteko desafioa antolatu zuten. 2005eko lasterketa arlo batean izan da aurrena, 20ko hamarkadako lasterketek ez baitzuten webgunerik osatu. 31


o032_on

24/5/05

16:05

Página 1

denbora-pasa jakitekod

Logika jokoaBegoña Amonarriz Parke batean, zenbait hegaztiren erakusketak antolatzen dira astean zehar. Ematen ditugun datuekin, asma1.-JABEA, HEGAZTI mota, zein EGUNETAN eta ze1.tu, nor den ORDUTAN, egiten dituzten erakusketak eta azkenik, hegazti bakoitzak daraman ikurraren KOLOREA. 1.- PEPITATXO da ikur ZURIA daraman hegaztiaren jabea. 2.- ARRANOAK, OSTEGUNETAN du erakusketa eguna, 17:00ak baino lehenago. 3.- IGANDEAN, ikur BELTZA daraman hegaztiaren erakusketa da. Ez da KAR M E LEren M I R UA, izan ere honek bezperan izaten baitu erakusketa. 4.- KOLDO, 16:00etan erakusketa duen hegaztiaren jabea da. Ikur BERDEA daramana da. 5.- LARANJA koloreko ikurra HON-

TZAri dagokio. 18:00etan irteten da. Ordubete lehenago irteten denak ikur GORRIA du. 6.- IZASKUN, OSTIRALEAN irteten den hegaztiaren jabea da. Ez da MOZOLOA, hau ASTEARTE KO 13:00et an irteten baita. 7.Goiztarrena, ASTEAZKENETAKO 11:00etan irteten dena da. Ikur URDINA du. Ez da ZAPELAITZA, hau PELLOrena baita. 8.- ALKOIaren jabea JULEN da eta LARUNBATA baino lehenago irteten da.

JABEA HEGAZTIA EGUNA ORDUA KOLOREA

Pasarte kodetuaBegoña Amonarriz Nola asmatu. Esaera arabiar bat azalduko zaizu ondoko lauki guztiak egoki bete ondoren. Joko honetan, zenbakiek hartu dute letra edo hizkien ordea. Letra bat —zeinek berea— hartzen du gehienez zenbaki bakoitzak, eta batzuetan ez dira letra guztiak azaltzen. Zenbaki batzuei dagozkien letrak eman ditugu lagungarri gisa.

A1

2

3

11

12

13

32

N4 Z14

5

6

7

8

E9

10

15

16

17

18

19

20

2

3

1

5

1

4

1

6

4

1

8

7

9

5

2

4

4

7

10

2

9

11

12

9

3

13

5

7

10

14

10

4

1

1

9

14

9

7

1

3

1

5

9

3

2

9

15

1

2

4

1

10

13

3

1

2

4

1

9

14

10

3

9

1

9

7

1

3

1

10


o033_on

24/5/05

17:28

Página 1

denbora-pasajakiteko

Soluzioak

Zer da hau?

LOGIKA JOKOA Alkoia

Julen

Hontza

Izaskun

Arranoa

Koldo

Mirua

Karmele

Zapelatza

Pello

Mozoloa

Pepita

HEGAZTIA

JABEA

Asteazkena 11:00 Ostirala Osteguna Larunbata Igandea Asteartea EGUNA

18:00 16:00 17:00 12:00 13:00 ORDUA

Urdina Laranja Berdea Gorria Beltza Zuria KOLOREA

PASARTE KODETUA “Iraganak aldegin du, espero duzuna ez da ageri, baina oraina zurea da”. Esaera arabiarra

ON-EN APIRILEKO ARGAZKI LEHIAKETA Zer da hau?

irabazlea



ERANTZUTEKO EPEA Ekainak 17 (ostirala) NORA BIDALI Santa Klara 22, Errenteria-Orereta ZER DEN ADIERAZI

ZURE IZENA / TELEFONOA

Lezoko ‘Zeruko Argia’ itsasontzia

IRABAZLEARI SARIA Elorsoroko termak (Oiartzun) Olaia Martinez ONen harpideduna izan da argazki lehiaketako hamaikagarren irabazlea. Solarium saioetarako txartela irabazi du sari gisa. Argazkian, Olaia —ezkerrean— One-ko arduradunarekin.

PARTE HARTZEKO BALDINTZA ONen harpidedun izan behar da

33


o034_on

19/5/05

16:47

PĂĄgina 1

jakitekoiibilaldia

IbilaldiaSorondotik Saroberrekaraino Datuak Ibilaldia.

Sorondotik, honen goian dagoen Saroberrekaraino. Zailtasuna. Bide erraza, baina ibilbidea ez dago markatuta. Luzera.

5 kilometro. Denbora.

2 ordu. Desnibela. Gora. 225

metro. Behera. Gora

bezala, 225 metro.

elorritako

Jakin

GAINALDEA

Elorritako Harrespila.

Bidean prehistoriako mairu-baratze edo harrespil berezia aurkitzen da

Bere geometria samurra sinbolikoa egingo zaigu.

Testuak eta argazkiak: Felipe Uriarte

Ozentzio baseliza.

orondoko zelaitik (275 m) irtengo gara. Bertako aparkalekuan iparmendebaldera doan pista hartu behar da. Hogei minutu nahikoak dira Elorritako gainera (402 m) heltzeko. Bertan Elorritako Harrespila dago, historiaurreko hilobia. Berezia da: borobil-borobila, txikia, 3 metroko diametroa duena, eta bere harriak beraien artean oso antzekoak eta geometrikoak dira.

S

34

Hortik aldapa behera joango gara, Oteitz kaskoraino. Behera jarraitu eta hesi bat pasa beharko da eta pistara iristean norabidea aldatu, hegoekialdera, Ozentzio baselizaraino. Pistak Sorondoraino eramango gaitu, azken zatian bista ederrak ikusiko ditugu Saroberrekaren bailara. Sorondotik Igandiz eta Aldura mendigainak ikus ditzakegu. 

Goiko argazkian, Elorritako gaina eta harrespila ikus daiteke; behekoan, berriz, Ozentzio baseliza.

Saroberreka Sorondo aurrean zabaltzen den zirkoa Saroberreka inguruan altxatzen da. Udaberri berriko pagadien berde argiak, piztu egiten du ingurua. Igantzi, Aldura, Elkietako kaskoa eta Gorostianbizbarra mendiek osatzen dute borobil hau.

Gaur egun errepidea eta pista dago bertaraino,hau da, erraz iritsi daiteke baselizaraino; baina eraiki zen garaian, urruti zegoela zirudien. Oso ondo zainduta dago.


o035_on

18/5/05

20:58

Página 1

sormenajakiteko

KritikaMusika

ON-line

Ahots zurien sentimendua Imanol ElizasuAndra Mari abesbatzako zuzendariordea eta piano jotzailea da. Baionako Eskualdeko Kontserbatorio Nazionaleko irakaske izateaz gain, Orereta, Oinarri eta Zumarte abesbatzen zuzendaria da. omas Garbizuk asko maite izan zuen ahots zurientzako musika eta sentimentu hori nabaria da disko honetako kantuetan. Bere idazkerak, euskal Herriko musika munduan, abesbatzen munduan batez ere, nolabaiteko iraultza ekarri zuen. Disko honetako ia kantu guztiak bere Ala baita kantu bildumakoak dira, eta gehienak bere bizitzaren azken urteetan idatziak, irakasle izateaz utzi eta bere denbora osoan musika idazteari buru belarri ekin zion garaikoa. Kantu gehienak euskal folklore ondaretik ateratakoak dira, eta modu ausart eta pertsonalean idatziak. Kanta Cantemus abesbatzak, Javier Bustoren zuzendaritzapean, ederki jakin du kanta hauen musika aberastasuna eta obra bakoitzaren giro berezia trasmititzen. Nagusiki izaera folklorikoa duten kantu hauen interpretazioa koherentea da, dinamika garbiekin eta bai musika bai testuak eskeintzen dituzten aukera espresiboak ondo islatuak agertzen dira.

T



Zentzu honetan, obren azterketa sakon batean oinarritutako interpretazioa antzeman daiteke. Une batzuetan, interpretazio sutsuaren ondorioz, esaldi hasiera batzuetan zehaztasun pixka bat galdu arren, emaitza musikal dotorea nabarmentzen da. Bestalde, Kanta Cantemus abesbatzak duen ahots kalitate handiaren barruan, nota altu batzuk, beraien zailtasuna kontuan hartuta ere, modu gogor xamarrean abestuak daude. Tomas Garbizuren musikak merezi duen maila handiko interpreteez egindako disko on baten aurrean gaude. Euskal Herriko kultur esparruak, eta bereziki abesbatza munduak maila honetako lan baten beharra zuen, bai gure herrian bai mundu osoan. Tomas Garbizu konpositore handiak burututako lana ezagutu ahal izateko lan garrantzitsua egin du abesbatza honek, kultura aldetik eta abesbatzen aldetik.

‘ALA BAITA LAKET LEKU...’ Aurten argitaratutako diskoa da, Canta Cantemus abesbatzak abestua. Diskoa hamasei kantuz osatua dago, besteak beste, Agur Maria, Pasayan xexenak eta Erbi ori. Ahots zurientzako musika da, hau da, emakumeek abestutakoa. Argazkia: Iñaki Berrio.

aisialdiari

EKIN Aisialdirako jardueren informazioa ‘www.ekinbi.com’ web orrian Testua: Eneko Salaberria

kin Bi, haur eta gazteen aisialdirako jarduerez arduratzen den enpresa da. Errenterian dago kokatuta, eta, euskaraz eta gaztelaniaz egiten dute lan. Webguneari esker, errazago ulertuko ditugu hauen proiektuak. Ludotekak, gazteen lokalak, eskoletako tailerrak eta udalekuak dira orrialdearen atal nagusiak. Bertan, proiektu ezberdinen nondik norakoak azaltzen dizkigute. Menua goiko aldean dago eta garbia da. Orrialdea nabigatzeko erraza da orokorrean, azkar kargatzen da eta ataletik atalera arin pasa gaitezke. Koloreak argiak dira eta honek ukitu biziagoa ematen dio. Jasoko dugun informazioaz gain, parte hartzen duten gazteen argazkiak ere ikus ditzakegu: azkeneko udalekuetan izan direnenak edota eskoletako tailerretan parte hartzen dutenenak, besteak beste. Ekin Birekin kontaktuan jarri nahi izanez gero ere, bertan aurkituko duzue horretarako aukera.

E

35


o036_on

24/5/05

12:27

Pรกgina 1

jakitekozzerbitzuak

Telefono zenbakiak ERRENTERIA-ORERETA TOKI PUBLIKOAK Udaletxea 449600 Udaltzaingoa 344343 Kiroldegia (Galtzaraborda) 449690 Igerilekuak (Fanderia) 344423 INEM bulegoa 340895 / 340914 Babes Zibila 449696

IKASTETXEAK Orereta Ikastola Langaitz Ikastola Telleri ikastetxea Cristobal Gamon Koldo Mitxelena Don Bosco Beraun Berri

OSASUNA Anbulatorioak Zentroa Beraun Lartzabal

IKASTETXEAK Karmengo Ama (Trintxerpe) 390371 La Anunciata (Antxo) 513050 Pasaia-Lezo Lizeoa 526850

007940 /007941 006570 007800

SINDIKATUAK ELA LAB CCOO CGT

000113 515653 518993 521210

KULTURA-EUSKARA Udal euskaltegia Xenpelar AEK euskaltegia Lau Haizetara euskara elkartea Ereintza kultur elkartea Iraultza dantza taldea Eresbil

449680 340233 340143 526553 524420 344419

LARRIALDIAK 520397 / 525458 341645 511233 525036 / 512298 513741 / 514372 510450 / 510454 512500

LEZO TOKI PUBLIKOAK Udaletxea Udaltzaingoa Aiton Borda Altzate igerilekua Bekoerrota kiroldegia Haurtzaindegia

524650 524003 527055 528244 510311 527342

OSASUNA Anbulatorioa

344400

KULTURA-EUSKARA Orratx! Kultur Elkartea

344626

IKASTETXEAK Haurtzaro Ikastola Elizalde Herri Eskola

112 Oroitzene AEK euskaltegia 519144 Tomas Garbizu musika eskola 529999 IKASTETXEAK Pasaia-Lezo Lizeoa Lezo Herri Eskola Lezo Institutua

526850 514804 511208

OIARTZUN TOKI PUBLIKOAK Udaletxea Udaltzaingoa Elorsoro udal kiroldegia Udal igerileku irekia Zaharren egoitza

490142 493311 492552 493745 490538

492212 490193

PASAIA TOKI PUBLIKOAK Udaletxea 344034 Alkateordetzak: Antxo 344566 San Pedro 394289 Trintxerpe 004304 Udaltzaingoa 004300 Andonaegi kirol gunea (Illunbe) 399753 Donibaneko kiroldegia 340423 397596 Zaharren egoitza (San Pedro) Pasaiako Portua 351844 / 350022

OSASUNA Osasun zentroa 491101 / 492604

OSASUNA Anbulatorioak Antxo Donibane Trintxerpe-San Pedro Babes Zibila

520195 515188 006550 400142

KULTURA-EUSKARA Herri Musikaren Txokoa Luberri zentro geologikoa AEK

KULTURA-EUSKARA Udal euskaltegia Pasaia Musikal Albaola elkartea

004340 396055 344478

493578 260593 493957

Garraioa RENFE 64 96 37

EUSKO TREN 902 54 32 10

HERRIBUS 49 18 01

AREIZAGA (San Pedro-Donostia) 45 27 08

INTERBUS (Hondarribikoa) 64 13 03

Ateak zabalik UDALETXEAK Errenteria-Orereta Asteguna: 08:00-14:00 Larunbata (errekaudazioa): 09:00-13:00 Lezo Asteguna: 08:00-13:30 Oiartzun Asteguna: 08:00-14:30 Pasaia Asteguna: 08:00-14:00 ANBULATORIOAK Errenteria-Orereta Iztieta. Asteguna: 08:00-19:30 Larunbata: larrialdiak Beraun. Asteguna: 08:00-17:00 Larunbata: 09:00-14:00 36

Egun osoz irekita egoten da

Lartzabal.

Asteguna:

08:00-17:00

Lezo

Asteguna:

08:00-15:00

Oiartzun

Asteguna: Pasaia Antxo. Asteguna: Donibane. Asteguna: San Pedro. Asteguna: Larunbata:

Oiartzun Egun osoz irekita egoten da Pasaia Egun osoz irekita egoten da

08:00-15:00

08:00-15:00 08:00-15:00 08:00-17:00 09:00-14:00

UDALTZAINGOAK Errenteria-Orereta Egun osoz irekita egoten da Lezo

IGERILEKUAK Errenteria-Orereta Galtzaraborda. Asteguna: 08:00-22:30 Larunbata: 09-00-13:30, 17:30-21:30 Igandea: 09:00-13:30 Fanderia. Asteguna: 07:00-22:00 Larunbata: 09:00-22:00 Igandea-jai eguna: 09:00-14:00 Lezo Asteguna: 07:30-22:30

Larunbata: Igandea-jai eguna:

08:00-20:00 10-00-14:00, 16:30-20:00

Oiartzun Asteguna: 07:00-22:00 Larunbata: 09:00-21:00 Igandea-jai eguna: 09:00-14:00 UDAL LIBURUTEGIAK Errenteria-Orereta Asteguna: 08:30-20:30 Lezo Asteguna: 16:00-20:00 Larunbata: 09:00-13:00 Oiartzun Asteguna: 10:00-13:00, 16:00-20:00 Larunbata: 10:00-13:00 Pasaia Asteguna: 10:15-12:45, 16:15-19:45 Larunbata: 10:15-12:45


o037_on

24/5/05

21:04

Página 1

hantxe bertanjakiteko

OIER LEKUONAelektronikako ikaslea Wrexhamen (Gales)

Wrexhamarrek bizimodu lasaia daramate” Testuak: Mikel Carramiñana

ier Lekuona oiartzuarrak 23 urte ditu. Ingalaterratik oso hurbil, Wrexham (Gales) izeneko herrian dago, Leonardo Da Vinci bekari esker Elektronika Goi Mailako Heziketa Zikloko praktikak egiten. Ekainean itzuliko da Euskal Herrira.

O

Nola heldu zinen Wrexham herrira?

Martxoan iritsi nintzen, eta lehenengo bi asteak herri txiki batean, Llangollen, pasatu nituen ingeles ikastaro bat egiten. Andre batekin bizi nintzen, eta oso ongi egon nintzen. Ondoren, Wrexhamera etorri naiz bizitzera, nire lantokia inguruko industrialdean baitago. I&L instruments enpresa txikian egiten dut lan,  eta gustura nago.

Fitxa

Nola moldatu zara horko bizimodura?

Izen-abizenak.

Oier Lekuona. Adina.

23 urte. Herria. Gehien harriOiartzun. tu nauena, Lanbidea. bazkaltzeko Ikaslea. sandwich pare bat besterik ez dutela jaten. Afaldu ere plater bat besterik ez dute egiten, eta zeure buruari galdetzen diozu zergatik dauden hain lodi. Nolakoa da hango jendea?

HIZKUNTZAREN GORABEHERAK



Eguneroko bizitza ingelesez egiteko ez du arazorik. Bai lanean bai kalean ez dago beste erremediorik ingelesez egitea baino.

Hori dela eta, Oierrek aukera paregabea izan du bere ingeles maila igotzeko. Hizkuntza menperatzen dabil.

NOLAKOA DA WREXHAM? “Erresuma Batuaren erdian kokatutako herria da, paisaia zoragarriak dituena. Bisitariak, besterik ezean, naturaz gozatzeko aukera itzela du. Urtean izaten dituen 1.300.000 bisitariak dira inguru eder hauen lekuko”.

Jende atsegina eta desatsegina dago, leku guzietan bezala, baina orokorrean laguntzeko prest egoten dira. Ingelesei sekulako gorrotoa diete, ezin dituzte ikusi ere egin! Ba al dute Euskal Herriaren berririk?

Gure arazoa ulertzen dute, eta, nongoa naizen esatean, badakite non bizi garen. Euskaldun deitzen digute, beraiei buruz hitz egitean galestar deitzea gustatzen zaielako eta ez ingelesak direla esatea. 37


o038-039_on

24/5/05

21:06

PĂĄgina 1

euskara

 edabideen euskara maila aztertzen ari da Euskal Herrian Euskaraz (EHE) taldea. ONek, hedabideen kanpaina zertan datzan jakiteko, Ainhoa Olaizola lezoarrarekin hitz egin du.

H

Zein da zuen helburua hedabideei dagokienez?

Euskal Herrian Euskaraz-en heburua da, ohartaraztea hedabideek ere gure hizkuntza eskubideak urratzen dituztela eta horretarako urrats ak eman behar direla. Urrats horiek, hasteko, hedabideek beraiek eman behar dituzte eta gero instituzioei dagokien erantzukizuna bermatu behar da. Beraiek ere badutelako honetan zer esana. Noiz hasi zineten kanpaina honekin?

Aurten hasi gara kanpaina honekin, bai nazio mailan eta bai herri mailan. Herri mailari dagokionez, Lezok eta Azkoitik hartu dute lehentasuna. Ekainari begira, zer egiteko asmoa duzue?

“

Hizkuntza urraketak ikusarazi egin behar dira� Testuak eta argazkia: Mirari Martiarena 38

Orain arte nazio mailan hainbat hedabiderekin elkartu gara. Euskaldunekin eta gainontzekoekin. Batzuk ez dute gurekin elkartu nahi izan eta jarrera pasiboa azaldu dute. Horiei presioa egiteko postalak atera genituen. Herrietan jendeak postalak firmatu eta biltzen ari gara, gure hizkuntza eskubideak berma daitezen. Ekainaren 4ean nazio mailan kontzentrazio bat egingo da hainbat egunkariren egoitzen aurrean: El Diario de Navarra, El Correo eta El Diario Vasco. Helburua da 5.000 sinadura jasotzea eta sinadura horiek hedabide horiei igortzea. 5.000 sinadura nahikoak izango al dira?

Ez dakigu. Kontua da presioa egin nahi zaiela beraiek ere urratsak eman ditzaten.


o038-039_on

24/5/05

21:05

Página 2

albisteakeuskara

10 BAIETZ! Euskal Herriak Bere Eskolak ‘10 baietz’ ekimena egin du aurten ere; hainbat ondorio atera dituzte jada Testua: Eihartze Aramendia

uskal Herriak Bere Eskola (EHBE) taldeak eskualdeko ikasleen eskaera aztertu du Lanbide Heziketari begira. Azterketa egin ondoren, ondo-

E

rio nagusi bat atera dute: “Gehiengo batek euskaraz nahi du ikasi Lanbide Heziketan”, azaldu du Xanti Angulo azteketa egin duen kideetako batek.

Hala eta guztiz ere, orain matrikula egunak dira eta gerta liteke gehiengo handi batek matrikula gazteleraz egitea. Dena

den, Xanti Angulok adierazi duenez, Koldo Mitxelenako Informatikako zikloaz arduratzen direnak konpromisoa hartu dute ikasleak matrikula euskaraz egitea bultzatuko dutela. Matrikula egiteko garaia amaitzen denean Euskal Herriak Bere Eskola taldekoek baloratuko dute nola joan den 10 baietz ekimena.

Errenta aitorpena euskaraz

Komunikabideen euskararekiko jarrera salatzeko, sinatzeko orria.

Euskara urratzen duten hedabideei presioa egin behar zaie, urratsak eman ditzaten”

Hedabideen euskararen erabileraren inguruan eginiko neurketan datu penagarriak atera dira”

Eskualde mailan zer egin duzue?

eta El Diario Vasco-k %2. Hala ere, garrantzia gehiago ematen diogu beraiekin bildu eta izan duten jarrerak. Ez da berdina euskararen aldeko jarrera azaltzea edo oztopoak jartzen ibiltzea. Horregatik, hemen, El Diario Vascori igorriko zaizkio postalak.

Eskualde mailan, Oreretan, Sagardo Egunean postalak jarri ziren sinadurak jasotzeko. Lezon ere gauza bera egin genuen eta Oiartzungo Sagardo Egunean ere jarriko dira. Horrez gain, Lezon hedabide desberdinen euskararen erabilera neurtuko da. Hain larria da komunikabideek erabiltzen duten euskararen egoera?

Neurketa horretan datu penagarriak atera ziren. Hasteko euskara hutsean Berria eta HITZA besterik ez ditugu. Gara-k euskara %14 soilik erabiltzen du, Deia-k %4

Jendeak ba al du kontzientziarik horren inguruan?

Ez. Lezon El Diario Vasco da gehien kontsumitzen den produktua. Aitzakia orain arte, herriko kronik a beste hedabideet an baino gehiago azaltzen zela. Orain HITZA dago, orduan zein da aitzakia produktu kontsumituena izateko? Hizkuntza urraketak ikusarazi egin behar dira.

Apirilaren 25ean hasi zen Gipuzkoan errenta aitorpenaren kanpaina. Aurten errenta aitorpena euskaraz aurkezteko kanpaina egin du Foru Aldundiak. Honek bereziki herritarrek aitorpena euskaraz aurkeztea bultzatu nahi izan du eta horretarako Egin ezazu errenta aitorpena lelopean bultzatu du bere kanpaina. Bestetik, gero eta gehiago dira Gipuzkoan errenta aitorpena euskaraz aurkezten dutenak, hau da, harremanak euskaraz izateko eskatuz aurkeztu diren aitorpenak. Urtetik urtera kopurua igotzen joan da, 2003ko aitorpenean 11. 823 pertsonek eskatu zuten euskaraz egitea.

Kontseiluaren kartela errenta aitorpena euskaraz egiteko. I.BERRIO

Euskal Tonbola Kontseiluak Euskal Tonbola antolatu du, euskara bultzatzeko proiektu berriak abian jartzeko helburuarekin. Herriz herri joango da. Uztailaren 1etik abuztuaren 15-30 bitarte Donostia, Oarsoaldea eta Bidasoa zeharkatuko ditu. Gure eskualdetik, beraz, uztaila-abuztua bitarte horretan pasako da. Euskal Tonbola herrietako tabernetan salgai egongo da eta sari mordoa irabazteko aukera izango da. Sari nagusiak Kariberako eta Mediterraneoan zeharreko bidaiak izango dira; beste sarien artean, MP3 irakurgailuak, kamera digitalak, asteburuak landetxeetan... Uztailaabuztua bitartean opari ugari banatuko dira gure eskualdean.

39


o040_on

20/5/05

13:56

Pรกgina 1


o041_on

18/5/05

21:01

Pรกgina 1


o042_on

24/5/05

17:19

Página 1

hizkuntza eskubideak euskarah

Euskararen gorabeherak

Eskubidea

Eskubidea dugu euskaraz idatzitako edozein dokumentu pribatu zein publiko baliozkoa eta eraginkorra izan dadin”

Euskal Herrian Euskaraz-en ‘Bideak’ eskuliburutik hartua; HITZAn dago edonoren eskura

Esanak

GORA. Merkatarien konpromisoak Lezoko hainbat merkatarik euskararen erabileraren normalizaziorako konpromisoak mantendu eta hartu dituzte. Animo eta aurrera!

BEHERA. Treneko tiketak Renfeko zerbitzuak erabiltzea, zerbitzu erdalduna erabiltzea da. Izan ere, trenean bidaiatzeko txartelak gaztelera hutsean daude.

Egoera hau hezkuntza eta hizkuntza apartheid egoera da”

CARLOS ITURGAIZPP

Ni lehendakari izango banintz, hizkuntza diskriminazioa saihesteko neurriak hartuko ditut”

MARIA SAN GILPP

“ Behatokia(euskararen eskubideen urraketak salatu ahal izateko telefono zenbaki berezia)

902 19 43 32 42

...talde batzuei eskubide berezi batzuk onartzeak gure mugen barnean sasi herri batzuk direla onartzea erran nahiko luke”

PASCAL CLEMENT UMP (Frantziako alderdi politikoa)


o043_on

18/5/05

21:02

Pรกgina 1


o044_on

20/5/05

13:54

Pรกgina 1


ON12  

O ARSOALDEA N HAMAIKA OROITZAPENEZ BETERIKO BAGOIAK Euskal animaziozko filmen aita 2005eko maiatza12. zenbakia o001_on 24/5/05 12:23 Página...

Advertisement
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you