Page 1

Lehen Hezkuntza 32.2

2011ko abendua

Informazio eta Komunikazio Teknologiak

WEB 2.0 ETA BLOGAK

Haizea Olaziregi Garazi Urdanpileta Oihane Uitzi Nerea Vallejo


WEB 2.0 ETA BLOGAK Informazio eta Komunikazio Teknologiak

AURKIBIDEA

1.

SARRERA ............................................................................................................ 3

2.

WEB 2.0 ETA BERE ZERBITZUAK .................................................................... 5 2.1.

3.

Web 2.0ko zerbitzu eta aplikazio gakoak ........................................................ 6

TRESNA: BLOGA ................................................................................................ 9 3.1.

Zer da blog bat? .............................................................................................. 9

3.2.

Ezaugarri nagusiak .......................................................................................... 9

3.3.

Nola sortu blog bat? ...................................................................................... 12

3.4.

Blogak hezkuntzan ........................................................................................ 18

3.4.1.

Irakasleek / eskolak gurasoei zuzenduak: ................................................... 18

3.4.2.

Irakasleen artekoak: .................................................................................. 18

3.4.3.

Irakasle eta ikasleen artekoak: .................................................................. 19

3.4.4.

Ikasleen artekoak: ..................................................................................... 20

3.5.

Plataformak .................................................................................................. 20

3.5.1.

Blogak sortzeko zerbitzariak: .................................................................... 20

3.5.2.

Euskarazko blogak sortzeko tresna erabilienak: ........................................ 21

4.

ONDORIOAK ..................................................................................................... 22

5.

BIBLIOGRAFIA ................................................................................................. 23

2


WEB 2.0 ETA BLOGAK Informazio eta Komunikazio Teknologiak

1. SARRERA Lankidetza terminoa erabiltzen dugunean, zer esan nahi dugu? Ikaskuntza ikastetxe batean lan jakin bat burutzeko osaturiko pertsona-multzo bat da eta horretarako erabakiak modu adostuan hartzen dira. Lan-taldeak burutzen duen lanari eta lan honen antolakuntzari lankidetza deritzo. Pertsona bakar batek burutzen duen lan batean ez bezala, lan-taldean pertsona bakoitzak burutu behar dituen lanak zein izango diren eta lan horiek beste pertsonekin nola koordinatu behar diren erabaki behar da. Talde-lanak abantailak eta eragozpenak ditu: hartzen diren erabakiak egokiagoak izaten dira, pertsona anitzen irizpideak hartzen direlako kontuan, hala ere, erabakiak hartzeko prozesua motelagoa eta konplexuagoa izaten da. Taldea osatzen duten pertsonen ekimena bultzatu eta beraien arteko harremanak helburu komunaren alde kudeatzeaz arduratzen den arloari talde-dinamika deritzo. Ildo horretatik, talde-lana arrakastaz burutzeko, taldekideek aldiro bilerak egitea gomendatzen da, prozesuaren martxaren berri eman eta beharrezko erabakiak hartzeko; bilera hauek antolatu eta kideen proposamenak bateratzeko koordinatzaile izeneko pertsona bat izatea ere komenigarria da. Hezkuntza esparruan zentratuz, hezkuntzan lankidetzak izugarrizko garrantzia du, bai irakasleen alorrean eta baita ikasleen arloan ere. Azken hauei dagokionez, gizarte globalizatu honetan, dakigun bezala, hezkuntzak ardura handia dauka ikasleak hezterako garaian. Egun, aniztasun handia aurkitzen dugu eskola eta ikastola bakoitzean. Eskolak "inklusiboak" bihurtu behar ditugu denei heziketa berdina jasotzeko eskubidea eskainiz. Denok denekin hezi behar gara ikasle bakoitza bere ezaugarri bereziak izan arren. Horretarako, ikaskuntza kooperatiboari heldu behar zaio, ikasleak beraien artean ikaskuntza prozesua aurrera eraman behar dute, denok denekin. Bruner-ek esaten zuen moduan " los aprendices se andamian". Lankidetza terminoarekin batera, egun IKT munduan, Web 2.0 terminoa aurkitzen da. Kontzeptu hau ez da kontzeptu hutsa, jarrera bat baizik; informazioa eta edukiak modu librean eta publikoki partekatzea ahalbidetzen duena. Web 2.0 oinarritutako orrialdeak dinamikoak dira, izan ere, uneoro erabiltzaileek orrialde hauetan aurkitzen den informazioa erabili, sortu eta aldatu dezakete. Ondorioz, honek,

3


WEB 2.0 ETA BLOGAK Informazio eta Komunikazio Teknologiak sormena eta elkar komunikazioa sustatzen duela ziurtatu dezakegu. Web 2.0 sortzaileak, Tim O'reilly, esan zuen web hauen helburu nagusia adimen kolektiboa erabiltzea zela. Horregatik, lankidetzarekin zuzenki lotuta dagoen terminoa dugu hau. Web 2.0 orrialdeek hainbat baldintza bete behar dituzte. Batetik, Webguneak ez du gune itxi baten jarrera izan behar, hots, informazioa gehitu edo kentzeko erraza izan behar du. Bestetik, erabiltzaileek beraien informazioa kudeatzeko gaitasuna izan beharko lukete. Eta azkenik, soilik Webean oinarriturik, arrakasta gehien duten Web 2.0 guneak bere osotasunean nabigatzaile batetik kudeatzeko aukera izan behar dute. Teknologiak, hainbat tresna ezberdinekin eta informazioa eta komunikazioa ulertu eta lantzeko modu berri batekin batera, iraultza digitala suposatu du gure gizartean. Iraultza hori ikastetxe esparruan ere nabaritu da, izan ere, egun, IKTak hezkuntza tresna bat dira eta tresna hauek lankidetzaren oinarri dira askotan. Horren adibide ditugu: korreo elektronikoak, karpeta konpartituak, sare sozialak, wikiak, arbel digital elkarreragileak, eztabaida guneak, egutegia konpartitzeko zerbitzuak‌ eta tresna guzti hauen oinarrian internet dugu. IKTak lankidetzaren oinarri izateaz gain, ikastetxeetako metodologian parte hartze zuzena dute. Ikastetxe tradizionalean memorian oinarritutako irakaskuntza modua zen oinarri, baina egungo ikastetxeen helburua desberdina da. Egungo instituzioak ikaskuntza-irakaskuntza eraginkorra izatea du helburu,. hau da, gaurko gizarterako prest dauden langileak sortzea eskoletan teknologia berriak sartuz. Gaur egun indarrean dagoen iniziatibak ikasle batek hamasei urte betetzerako lortu beharreko zortzi konpetentziak gomendatzen dira (Competencias clave para el aprendizaje permanente, 2006), horien artean konpetentzia digitala. Horretarako, iristeko ikastetxeek beraien ikasgelak digitalizatu dituzte; ordenagailuekin, arbela digitalekin, kanoiekin‌ eta gehienak eredu ( eskola 2.0, Ikasys proiektua, Ikastetxeen Heldutasun Teknologikoaren eredua‌) baten parte hartzaile dira.

4


WEB 2.0 ETA BLOGAK Informazio eta Komunikazio Teknologiak

2. WEB 2.0 ETA BERE ZERBITZUAK

1.1. Zer da Web 2.0? 5


WEB 2.0 ETA BLOGAK Informazio eta Komunikazio Teknologiak Sarea asko aldatu da sortu zenetik; hasieran, zientifikoei zuzenduta bakarrik zegoen. Geroago, ordea, jendea informazioa lortzeko erabilpena egiten hasi zen; hau da, Webmaster bat zegoen informazio guztia sortu eta sarean zintzilikatzen zuena, ondoren erabiltzaileek informazio hori eskuratzeko. Baina sistema ez zen bikaina; erabiltzaileek informazioa irakurri besterik ezin zezaketen egin. Ezin zuten informazio hori eraldatu, ez eta munduko beste sareerabiltzaileekin partekatu ere, erabiltzaileak ez baitzeuden elkarren artean konektatuta. Hori sarearen Web 1.0 bertsioa zen. Gaur egun, aldiz, fase sozial eta parte-hartzaileagoan bihurtu da sarea; Web 2.0 bertsioan mugitzen gara orain: Informazioa sortzen duen Webmaster-a ez da bakarra, egun, edonork sortu eta zintzilika dezake informazioa sarean. Interneteko erabiltzaileak sozialki konektaturik daude eta, horrela, sarean zintzilik dagoen edozer partekatu dezakete beraien artean. Bestalde, sortzen den informazio kopurua izugarri handitu da Web 1.0 bertsioarekin konparatuta (baita erabiltzaileek sortzen dutena ere). Modu horretan, sarean dagoen inteligentzia kolektiboa izugarria da. Gainera, zenbakiei erreparatuz, sarean dauden web-orrien kopurua 10 urtetan ia 400 aldiz handitu da eta Interneteko erabiltzaileen kopurua, berriz, 40 milioi izatetik bilioi bat izatera iritsi da.

2.1. Web 2.0ko zerbitzu eta aplikazio gakoak Ederki adierazten dute Web 2.0ren funtsa, hau da, sareko erabiltzaile guztien arteko partekatze global hori. BLOGAK (“bitakora� euskaraz): sarreren (posten) berehalako argitalpena ahalbidetzen duen webgunea, irakurleekiko erretroalimentazioa sortzen duena, iruzkinak uztearen bidez. Idatzitako sarrerak kronologikoki ordenatuta agertzen dira beti. Blogging: idaztearen ekintza. Blogger: idazten duena. Blogek munduko beste edozeinen blogeko informazioa partekatzea posible egiten dute; horrela, informazioa asko handitzen da edozein pertsona jakinduriaz aberastu dadin.

6


WEB 2.0 ETA BLOGAK Informazio eta Komunikazio Teknologiak WIKIAK:

(hitzak

“azkartasuna”

adierazten

du)

Interneteko

edozein

erabiltzailek edonondik informazioa eraldatzea baimentzen duen web-orria da. Eraikuntza kolektiboko web orriak dira, gai espezifiko bati buruz erabiltzaileek edukiak aldatu, kendu edo gehitu ditzaketelarik. Adibide garbiena Wikipedia da. ETIKETAZIOA ETA “SOCIAL BOOKMARKING”: Etiketazioa: (tag ingelesez) objektu digital bati gehitzen zaion hitz gakoa da, edozein pertsonari intereseko zaion informazioa bilatzea ahalbidetzen duena (argazkietan, bideoetan eta web-orrietan jartzen dira). Etiketazioak ez du klasifikazioa esan nahi kasu honetan. “Social Bookmarking”: Interneteko erabiltzaileek almazenatzeko, antolatzeko (etiketatzeko), partekatzeko eta beren intereseko Web orriak bilatzeko modua da. Erabiltzaileek Web orrien loturak gordetzen dituzte gogoratu edo partekatu nahi dituztelako. Normalean orrialdeak publikoak izaten dira baina batzuetan modu pribatuan gorde eta nahi den pertsonekin partekatzeko aukera ematen du. Horrelako lineako zerbitzuek gordetako loturak kronologikoki eta kategoriaka ikustea ahalbidetzen du. FOLKSONOMY: etiketazio libre eta indibiduala web helbide (URL) bat duen edozein eduki digitalena, etorkizunean errekuperatzeko asmoz. Folksonomia Web edukiak etiketatzearen ondorio da. Folksonomy-aren balio nagusia honakoa da: pertsona bakoitzak kontsumitzen ari den edukiari nahi duen hitzak erabiliz dei diezaioke, modu pertsonalean. MULTIMEDIA SHARING (multimedia partekatzea): multimedia edukiak biltegiratu eta partekatzeko aukera ematen dute. Ezagunenak Youtube (bideoak), Flickr (argazkiak) eta Odeo (podcastak) dira. Gaur egun milioika pertsonak parte hartzen dute horrelako edukiak partekatzen eta elkarraldatzen. AUDIOBLOGGING ETA PODCASTING: Podcast hitza: “iPod” (Apple-en erreproduzitzailea) + “Broadcast” (emisioa). Podcasta ahots grabagailu digital edo antzeko tresna batez baliatuz sortutako MP3 audio formatuko artxiboa da. PC batean zein beste aparatu eramangarri anitzetan erreproduzitu daitekeena. Audioblogak deitu zitzaien hasieran audio stream-ak gehitzen zituzten blogei.

7


WEB 2.0 ETA BLOGAK Informazio eta Komunikazio Teknologiak RSS (Really Simple Sindication): erabiltzaileei etengabe eguneratzen den informazioa eskaintzea du helburu. Horretarako, erabiltzaileak interesatzen zaizkion eta RSS zerbitzua eskaintzen duten Web orrietan eman behar du izena eta horrela, denbora guztian informatuta egon daiteke. “Nire gustukoenak” bezalako funtzioa da, bertsio aurreratuan. SARE SOZIALAK: linean bertan profil publiko bat sortu eta plataforma bereko beste erabiltzaileekin harremanetan jartzea ahalbidetzen dute. Nahi denean erabiltzaileen profiletan sartu eta pertsona horrekin kontaktuan jartzea posible da. Adibide anitz daude; gaur egun garrantzitsuenak Facebook edota Tuenti, besteak beste. HASIERAKO ORRI PERTSONALIZATUAK: orrialde bakar batean antolatuta erabiltzaile bakoitzaren intereseko informazioa biltzea. Normalean, erabiltzaileak Internetera konektatzerakoan ikusten duen lehen orrialdea izaten da. Adibide argiak dira eguraldiaren iragarpena, zenbait blogetako post-ak, ordulari eta egutegi pertsonalizatua, jokoak, horoskopoa… 2.0 BILATZAILEAK: meta-datu semantiko eta ontologikoak World

Wide

Web-era gehitzean datza. “Agente inteligenteak” (giza operatzailerik gabe informazioa bilatzen dutenak) erabiliz, Internet hobetzea dute helburu. MAPEN APLIKAZIOAK: online aplikazioak dira, mapekin aktibitate asko egitea ahalbidetzen dutenak: zenbait mapa 2D edo 3D formatuan ikustea, munduko edozein leku bilatzea, zerbitzuak bilatzea (jatetxeak, hotelak…), munduko edozein tokitako argazkiak ikustea, mapa propioak sortu eta eraldatzea… Adibide oso garbiak dira Google Earth, Panoramio edota Tagzania.

8


WEB 2.0 ETA BLOGAK Informazio eta Komunikazio Teknologiak

3. TRESNA: BLOGA 3.1. Zer da blog bat? Web-log hitza Jorn Bargerrek sortu zuen 1997.urtean eguneroko pertsonal bati erreferentzia egiteko. Eguneroko honetan erabiltzaileak uneoro eguneratu dezakete beraien orrialdea. Aurrerago, bi hitz hauek, “Web” eta ”log”, batu egin ziren. Azkenik, motzagoa zen hitz batean bilakatu zen: “Blog”. Blog-a interneteko webgune bat da eta bertan blogariak idatzitako ohar, artikulu edota mezuak argitaratzen dira. Gainera, testuaz gain argazkiak, bestelako irudiak, aurkezpenak, animazioak eta bideoak ere txerta daitezke. Blog baten erabiltzaileak espazio pertsonal bat sortzen du interneten eta era erraz eta azkarrean bertan argitaratzen duen edukia aldatu dezake. Orokorrean, blogak pertsonalak izan ohi dira, baina baliteke talde batek sortua izatea (elkarte erakunde edota enpresak). Blog bat egiteko bi aukera daude: berariazko editore bat erabiliaz edo blogak editatzeko plataforma bat erabiltzea. Plataforma hauek blog-txantiloiak eskaintzen dituzte eta blogari ostatu ematen diote.

3.2. Ezaugarri nagusiak Libreak dira: Nahi duena esan dezake norberak bere blogean. Kronologikoak dira. Irekiak dira: Orokorrean irakurleek iruzkinak idatz ditzakete mezuetan, egileak horretarako baimena ematen badu. Kategoriatan banatuta daude: Argitaratzen den sarrera bakoitza kategoria bat edo gehiagotan sar daiteke. Etiketatan banatuta daude: Kategorien antzera, argitaratzen den sarrera bakoitzak etiketa bat edo gehiago izan ditzake.

9


WEB 2.0 ETA BLOGAK Informazio eta Komunikazio Teknologiak Blogek helburu ludiko bat izateaz gain, helburu hezitzaile bat ere izan dezakete, horregatik, gaur egun hezkuntzako tresna garrantzitsu bat bilakatzen ari dira apurka-apurka. Tresna hauen ezaugarri nagusietako bat bere erabileraren erraztasuna da, blog bat sortzeko ez da behar informatikako aditu bat izaterik, on-line plataforma egoki bat erabilita idaztea besterik ez da faltako. Era berean, antolakuntza erraza eskaintzen digu blogak; idazten diren artikuluak kronologikoki agertzen dira, azkenekoz idatzitakoa blogean lehen postuan agertzen da. Blogak publikoak direnez, edonork idatzi ahal izango du argitaratutako sarreretan baina beti sortzaileak izango du azken hitza, artikuluak, oharrak edota bisitariak idatzitako erantzunak kudeatzeko eta borratzeko aukera izango baitu. Hezkuntzaren barnean blog mota ezberdinak erabil daitezke: irakasteko blogak, hezkuntzari buruzko informazioa azaltzen dutenak, gertakariak eta formazioak irakasteko, ekintzei buruzko informazioa emateko, zentroko blogak, departamentu ezberdinak kudeatzeko edota ikasgelako blogak, ikaslea protagonista eta hartzailea den aldetik hezkuntza aktiboa jasotzeko. Eta aipatu dugun bezala hezkuntzan aurrerapen handia ekarri dute eta tresna garrantzitsu bilakatu dira, izan ere aspektu ezberdinetan eragiten dute: Ikasleen ingurunean, blogek garapen pertsonala garatzen laguntzen dio ikasleari, dituen ezagutzak aberasten dituelako eta ikasleak ezagutza gehiago beregana ditzan motibatzen duelako. Era berean, blogek ikasleen artean komunikazioa bultzatzen dute, eztabaida guneak sortu eta ideia nahiz iritziak elkartrukatzeko aukera ematen duelako. Lan egiteko moduan ere aldaketak ekarri ditu; lehen lan talde batek elkarrekin lan egiteko espazioa eta denbora berean egon behar zuten baina gaur egun, blogak bezalako bideekin, espazio birtual berean lan egin daiteke une ezberdinetan eta leku ezberdinetatik. Irakasleen ingurunean berriz, ikasgelako edota ikasgai bateko bloga sor daiteke eta modu honetan irakasleak informazio gehigarria edota jarduera gehigarriak truka ditzake ikasleekin. Era berean, sintesi jarduerak egiteko modu bikaina dugu hau,

10


WEB 2.0 ETA BLOGAK Informazio eta Komunikazio Teknologiak blogetan ideia nagusiak idatzi ditzaketelako ikasleek. Aurrerapen honekin, ikaskuntza aktibo bat bultzatzen da ikasle irakasle harremana hobetzen delako eta etengabe harremanetan daudelako. Irakasleek beste irakasleekin ere informazioa edota iritziak trukatzeko erabil daitezke blogak,

irakaskuntzan baliabide didaktiko gisa nahiz tutoretzarako edo

kudeaketarako gune gisa erabili daitezkeelako. Zentroaren ingurunean ere aurrerapenak ekar ditzake, bertan argitaratu daitezkeelako zentroko azken berriak, bilerak, dokumentuak‌ honek familiekiko harremana ere gerturatzen eta hobetzen du etengabe informatuta egon daitezkeelako eta irakasleekin harremanetan jartzea asko errazten duelako. Amaitzeko azpimarratu beharra dago, blogen erabilera zentzuduna behar beharrezkoa dela eta ideia hau ikasleei argi utzi behar zaiela. Irakasle batek blog bat sortu edota blog bat sortzeko esan aurretik helburuak ondo finkatuta eta lotuta egon behar dute eta baita proiektu honek ikasleek heziketan ekarriko dituen onurak eta desabantailak ere. Era berean, jarduera guztiak prestatu beharko dira aurrez eta baita landuko eta lortuko diren konpetentziak ere.

11


WEB 2.0 ETA BLOGAK Informazio eta Komunikazio Teknologiak

3.3. Nola sortu blog bat?

Blogariak.net ataria erabili dugu, euskarazko blog sortzailerik ezagunena delako. Web-orrian sartu eta “SORTU�n klikatu.

Bloga sortu ahal izateko, bete beharreko plantilla bat agertuko da. Bertan, erabiltzaile-izena, posta elektronikoa, pasahitza, eta blogeko xehetasunak eskatuko zaizkigu.

12


WEB 2.0 ETA BLOGAK Informazio eta Komunikazio Teknologiak

CAPTCHA kodea sartu, erabilpen baldintzak onartu eta “Osatu erregistroa” klikatu.

Erregistroa bukatzeko, Blogariak.net-ek profilerako “Avatar” bat proposatzen digu. Nahi izanez gero, aldatu dezakegu ordenagailuko argazki bat aukeratuz.

13


WEB 2.0 ETA BLOGAK Informazio eta Komunikazio Teknologiak

Erregistroa bukatuta, erregistroan idatzitako gure posta elektronikoan sartu eta Blogariak.net-ek bidalitako postan, aktibatzeko lonk-ean klikatu.

Kontua aktibatuta dagoela jakinaraziko digute

14


WEB 2.0 ETA BLOGAK Informazio eta Komunikazio Teknologiak

15


WEB 2.0 ETA BLOGAK Informazio eta Komunikazio Teknologiak

Gure kontuan sartu nahi dugun bakoitzean (ordenagailuari aurkakoa adierazten ez badiogu) gure erabiltzaile izena eta hitz gakoa sartu behar ditugu.

Sarrera bat argitaratzeko, behin blogean sartuta, pantailaren goiko barran “Nire blogak” klikatu eta ondoren gure blogaren izenaren gainean. Azkenik, “Sarrera berria”ren gainean klikatu.

16


WEB 2.0 ETA BLOGAK Informazio eta Komunikazio Teknologiak

Ikus daitekeen bezala, Blogariak.net-ek WordPress-en zerbitzua erabiltzen du.

Sarrera sortzeko plantillan, izenburua jartzeko, testua idazteko, laburpena egiteko… aukera dago. Behin idatzita, “argitaratu”n klikatu.

17


WEB 2.0 ETA BLOGAK Informazio eta Komunikazio Teknologiak

Argitaratu ondoren, sortu dugun sarrera ikusteko aukera dugu. Eta formatua pertsonalizatzeko aukera ere badago.

3.4. Blogak hezkuntzan 3.4.1. Irakasleek / eskolak gurasoei zuzenduak: Ikastetxeko albiste eta oharrak gurasoek jakin ditzaten (irteerak, ebaluazioak, jaiegun eta oporrak‌) Arantzabela ikastola: http://arantzabela.blogspot.com/ 3.4.2. Irakasleen artekoak: Zentro berekoek datuak partekatzeko erabil dezakete. Zentro berekoak ez direnek, berriz, metodoak, baliabideak‌ partekatzeko.

18


WEB 2.0 ETA BLOGAK Informazio eta Komunikazio Teknologiak

Recursos didรกcticos para profesores: http://recursosparaclasesprofesores.blogspot.com/

3.4.3. Irakasle eta ikasleen artekoak: Irteerak, ebaluaketak, etxerako lanak edota azterketen datak argitaratu eta ikasleei jakinarazteko balio dute.

Joseba Lauzirikaren bloga: http://www.blogari.net/jlauzirika?cat=5052

19


WEB 2.0 ETA BLOGAK Informazio eta Komunikazio Teknologiak 3.4.4. Ikasleen artekoak: Gelan egiten dutena eta gela bertako albisteak argitaratzeko balio du. Esan beharra dago multimedia artxiboak ere igotzeko aukera dutela eta hori ere ikasten dutela.

Haurtzaro Ikastolako 6B gela: http://haurtzarolh6b.ikasblog.net/

3.5. Plataformak 3.5.1. Blogak sortzeko zerbitzariak: Wordpress: (www.wordpress.com)

Blogger: (www.blogger.com)

Createblog: (www.createblog.com)

20


WEB 2.0 ETA BLOGAK Informazio eta Komunikazio Teknologiak

3.5.2. Euskarazko blogak sortzeko tresna erabilienak: Blogari: ( www.blogari.net)

Blogak: (www.blogak.com)

Nireblog: (www.nireblog.com)

21


WEB 2.0 ETA BLOGAK Informazio eta Komunikazio Teknologiak

4. ONDORIOAK Lan hau egiteko garaian, gaur egun oso garrantzitsuak diren hainbat aspektu landu ditugu eta hauen funtsa lankidetzan oinarritzen da. Azken batean, gizaki guztiok gizarte eta sozietate baten partaide gara eta partaidetza hori lankidetzaren bitartez garatzen da. Lankidetza hainbat esparruren oinarria da eta gure etorkizuneko lanbidean ezinbestekoa den jarduera da. Zergatik da ezinbestekoa? Hezkuntza hobea bermatzeko nahitaezkoa da; izan ere, bakoitzaren ezagutza, pentsamendu eta iritziak bateratu eta konpartituz, helaraziko den hezkuntza egokiagoa eta baliagarriagoa izango da hezkuntza komunitate osoarentzat. Egun, informazioaren gizartean murgildurik gaude. Aintzinean ez bezala, errekurtso teknologiak izugarrizko aurrerapausoa eman dute eta honek esan nahi du, prestakuntza ezinbestekoa dela. Aurrerapen honen barnean, Web 2.0 dugu adibidetzat. Hau, lankidetza bermatzeko beharrezkoa den IKT-a da. Baliabide honen bidez, informazioa eskuratzeaz gain, gure iritzi eta ezagutzak konpartitu ditzakegu. Gure aburuz, Web 2.0-k eragin duen aldaketa positiboa da informazioa jasotzeaz gain, eraldatu eta partekatu daiteke. Horren adibide nagusiak sare sozialak ditugu; hauek hain baliagarriak dira, zein azken hamar urtetan gizartean izugarrizko eragina izan duela ikus dezakegu. Sare sozialez gain, blogak ere Web 2.0 tresnaren barruan kokatzen dira. Hauek ere, lehen esan bezala, informazioa partekatzea ahalbidetzen dute. Lan honetan erakutsi dugu gaur egun eskola ezberdinek blogak erabiltzen dituztela hezkuntza baliagarriagoa eta interaktiboagoa izateko eta horrez gain helburu hezitzailea du. Ikasleentzat oso aberatsak dira, bertan aurkitzen den informazioaz baliatu gaitezke eta gure jardueretan erantsi. Ondorioz, lehen aipatu bezela, blogak lankidetzarekin harreman handia du. Laburbilduz, egun IKT-ak eta lankidetza zuzenean lotuak daude talde-lana bultzatzeko baliabide ezinbestekoak dira.

22


WEB 2.0 ETA BLOGAK Informazio eta Komunikazio Teknologiak

5. BIBLIOGRAFIA EDUTEKA BLOG [linean] [kontsulta: 2011ko urriaren 8a]. Eskuragarri hemen: < http://www.eduteka.org/BlogsEducacion.php> WIKIPEDIA LA ENCICLOPEDIA LIBRE [linean] [kontsulta: 2011ko urriaren 8an]. Eskuragarri hemen: <http://eu.wikipedia.org/wiki/Blog> SLIDESHARE PRESENT YOURSELF [linean] [kontsulta: 2011ko urriaren 10ean].

Eskuragarri

hemen:

<http://www.slideshare.net/garazi26/blogak-

hezkuntzan> ARANTZABELA IKASTOLA [linean] [kontsulta: 2011ko urriaren 10ean]. Eskuragarri hemen: <http://arantzabela.blogspot.com/> RECURSOS DIDÁCTICOS PARA PROFESORES BLOG [linean] [kontsulta: 2011ko

urriaren

8a].

Eskuragarri

hemen:

<http://recursosparaclasesprofesores.blogspot.com/> JOSEBA LAUZIRIKAREN BLOGA EUSKAL ESKOLA ETORKIZUNARI BEGIRA [linean] [kontsulta: 2011ko urriaren 11ean]. Eskuragarri hemen: <http://www.blogari.net/jlauzirika?cat=5052> HAURTZARO IKASTOLA – LH 6.B BLOG [linean] [kontsulta: 2011ko urriaren 10ean]. Eskuragarri hemen: <http://haurtzarolh6b.ikasblog.net/> BLOGARIAK SARE SOZIAL BLOGALA [linean] [kontsulta: 2011ko urriaren 11ean]. Eskuragarri hemen <www.blogariak.net> WORDPRESS [linean] [kontsulta: 2011ko urriaren 10ean]. Eskuragarri hemen: <www.wordpress.com> BLOGGER [linean] [kontsulta: 2011ko urriaren 10ean]. Eskuragarri hemen: <www.blogger.com> BLOGMAKER [linean] [kontsulta: 2011ko urriaren 10ean]. Eskuragarri hemen: <www.blogmaker.com> CREATEBLOG [linean] [kontsulta: 2011ko urriaren 10ean]. Eskuragarri hemen: <www.createblog.com>

23

Web 2.0 eta blogak  

Informazio eta komunikazio Teknologiak

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you