Page 1

[Seleccionar fecha]

HOTSA

1.GAIA:

Nora Iglesias

Zubiri Manteo BHI


HOTSA 1. HOTSAREN PERTZEPZIOA: Galdetu al diozu inoiz zeure buruari zerk sortzen duen hotsa? Gorputzaren bibrazioak sortzen du hotsa. Hotsa airearen, uraren edo beste gorputz batzuen bitartez transmititzen da, hots uhinen bitartez. Guregana entzumenaren bitartez iristen da. Gorputzaren bibrazioak neur daitezkeenean eta maiztasun erregularrarekin egiten direnean, noten bitartez irudikatzen diren musika hotsak sortzen dira. Bibrazioak irregularrak eta neurtzen oso zailak badira, zarata sortzen da.

2. HOTSAREN NOLAKOTASUNAK EDO PARAMETROAK:

Akustika soinua ikertzen duen fisikaren atala da. Zientziari dagokionez, musikaren elementuetan aurkitzen ditugun lau parametro edo nolakotasun izateagatik ezaugarritzen da hotsa.

•

Intentsitatea: hotsa nolako indarrarekin egiten den adierazten du. Bibrazioaren anplitudeak mugatzen du. Hotsak bi motatakoak dira: ozenak edo motelak. Forte (f) eta piano (p) termino italiarrek irudikatzen dituzte. Intentsitatea Ăąabardura eta erregulatzaileen bitartez adierazten da.

•

Garaiera: teklatu baten ezkerraldeko notak jotzen badituzu, erdiko do-tik zenbat eta gehiago aldendu, hotsak gero eta baxuagoak direla ikusiko duzu. Baina aurkako norabidean, hau da, eskuinalderantz jotzen badituzu, gero eta altuagoak edo garaiagoak direla konturatuko zara.

2


HOTSA Gorputzaren bibrazioaren maiztasunaren arabera, honela sailkatzen dira hotsak: ďƒ˜ Altuak (garaiak):

bibrazio kopuru handia

segundoko. ďƒ˜ Baxuak

(apalak): bibrazio kopuru txikia

segundoko. Hotsen garaiera noten bitartez adierazten da.

•

Tinbrea: harpa batean doinu bat entzuten badugu eta, ondoren, doinu berbera tronpeta batean, desberdin entzungo dituzu tinbre desberdina dutelako. Doinu bat tonalitate berean joz, distira edo hots kalitate desberdina antzemango dugu. Kalitate hori ia entzuten ez diren baina oinarrizko hotsarekin sortzen diren harmoniko ei esker antzematen da; betiere, desberdinak, musika tresnaren arabera. Hotsa baten izaera da tinbrea, hau da, bere kalitatea. Hotsak bereizten uzten digun ezaugarria.

•

Iraupena: hots bat abesten baduzu eta aldi batez hotsari etengabe eusten badiozu, iraupen luzekoa izango da; hotsa berehala eteten bada, iraupen laburrekoa izango da. Hotsak, iraupenaren arabera, luzeak edo laburrak izan daitezke. Batzuen eta besteen ordenazioak erritmoa eratzen du. Iraupena irudien bitartez irudikatzen da.

2

1go gaia: HOTSA  

Liburu honetan lehenengo gaira dagokionteoria aurkituko duzu.

Advertisement