Issuu on Google+

GIZA AHOTSA

13

2.GAIA:

Nora Iglesias

GIZA AHOTSA

Zubiri Manteo BHI


GIZA AHOTSA

1. AHOTSA DA LEHEN MUSIKA TRESNA: Naturak oparitu digun musika tresna da ahotsa. Baina musika tresna oro bezala, erabiltzen jakin behar da, eta zaindu egin behar da. Honako gauza hauek egiteko dugu musika tresna hau: 

Erabiliz gozatzeko.

Gure ideiak adierazteko.

Komunikatzeko.

Ahotsa behar bezala erabiltzen ikasten badugu, gure sentimenduak adierazi ahal izango ditugu eta gainerakoekin komunikatu ahal izango gara, ahozko mintzairaren nahiz katuaren bitartez. Ahotsa abesteko erabiltzen dugunean, hainbat modutan erabili dezakegu:  Bakarka.  Abesbatzan (hainbat ahots).  A capella (musika tresnarik gabe).  Musika tresnez lagunduta.

2. AHOSKUNTZA APARATUA: Giza ahotsaren bitartez hotsak igortzeko honako organo hauek erabiltzen ditugu:

2.1. Aire hornitzaileak: Kaxa torazikoan dauden birikak dira aire hornitzaileak. Biriketan egiten da arnasa hartzea. Airea barneratzeko birikak zabaldu egiten dira, diafragmako eta

13


GIZA AHOTSA

saihetsarteko

muskuluen

bitartez.

Arnasa

botatzeko,

hau

da,

airea

kanporatzeko, muskuluak lasaitu egiten dira. Arnasketa arnasa hartzearen eta arnasa botatzearen batura da. Arnasa kontrolatzea beharrezkoa da ondo kantatzeko eta ahots ederra izateko. Honako arnasketa mota hauek daude: ďƒ˜ Saihetsekoa. ďƒ˜ Toraziko goialdekoa. ďƒ˜ Diafragmatikoa, kanturako, diafragmatikoa da garrantzitsuena, baina ondo kantatzeko denak dira beharrezkoak.

2.2. Hots sortzaileak: Ahots kordek bibrazioak sortzen dituzte laringean. Arnasa hartzean irekita egoten dira. Kantatzean itxi egiten dira edo, neurri handiagoan edo txikiagoan, tenkatu egoten dira. Airearen presioa handitzen denean, ireki eta itxi egiten dira, eta horrek sortzen du hotsa.

Hotsaren garaiera ahots korden luzeraren eta tentsioaren araberakoa da.

Musika tresna guztiek behar dute, beren hotsa handitzeko. Hauek dira giza erresonatzaileak: trakea, sudurra, bekokia eta ahoa. Hemen sortzen dira ahotsaren tinbrea, hau da, hotsaren kalitatea, eta baita erregistroen arteko aldeak ere. Arnasketaren euskarria oso garrantzitsua da. Garrantzitsua da, halaber, ahoskuntzako organoan maila handienean erabiltzea ere, organo horien erabilera egokia izan dadin; eta, era berean, garrantzitsuak dira hartzen den aire kopurua eta hura hartzeko eta botatzeko moduak.

13


GIZA AHOTSA

13

3. AHOTSAREN EZAUGARRIAK: Norbait kantatzen entzuten dugunean, ahots ona edo txarra duen nabaritzen dugu. Kanturako ahots egokiak honako ezaugarri hauek izan behar ditu:

A. Garbia: iluntasunik eta interferentziarik gabea. Ahotsaren kalitatea armonikoen araberakoa da. B. Doia: hotsak zehatza izan behar du, desafinatu gabe eta portamentorik egin gabe (nota bat ez da hurrengoraino arrastaka eraman behar, tarteko notak eginez).


GIZA AHOTSA

C. Durunditsua: ahoskuntza aparatua behar den bezala erabili behar da, barrunbe erresonatzaileak ondo aritzeko moduan: laringea, trakea, birikak eta sudur eta bekokiko barrunbeak goitik. D. Arina: askatasunik eta portamenturik gabea.

Tesitura eta hedapena: Denok dakigu hainbat ahots mota daudela eta elkarren artean tinbreagatik bereizten direla. Kalitate, tesitura edo izateko modu desberdina dute, eta horregatik bereizten ditugu.

Tesitura: ahots batek mugitzeko erraztasun gehien duen hots multzoa da.

13


GIZA AHOTSA

13

Hedapena: ahots batek igor ditzakeen hots guztiak dira, altuenetik hasi eta baxuenera.


GIZA AHOTSA

13


GIZA AHOTSA

13

4. AHOTS MOTAK: Ahotsaren erregistroak bosgarren bat hartzen du gutxi gorabehera, eta ahots baxuak (gizonezkoena) eta zuriak (emakumezkoena eta haurrena) bereizten ditu.

Ahots baxuak:  Baxua: sonoritatearen maila sakoneneraino iristen den bularreko ahotsa da.  Baritonoa: ahots baxuak dira. Antzeko tesiturak dituzten arren, garbiak izateagatik bereizten dira baxuengatik.  Tenorra: gizonezkoaren ahots altuena da. Tradizioz honako hauek bereizten dira: arina, lirikoa, dramatikoa.

Ahots zuriak:  Kontraltoa: emakumezkoen ahots baxuena da.  Mezzo-sopranoa: ez da kontraltoa bezain baxua. Lirikoa eta dramatikoa izan daiteke.  Sopranoa: emakumezko ahots altuena da. Txirularen antzeko hotsak igortzen ditu, ahots kordak oso tenkatuta direla. Honela sailkatzen dira sopranoak: arinak, lirikoak eta dramatikoak.


GIZA AHOTSA

13

5. AHOTS INTERPRETAZIO EGOKIA:



Afinazioa eta intonazioa: kantu bat abesteko, notak zehatz kantatzea da funtsezkoa. Hotsak pentsatu eta gorantz jaurti behar dira. Taldean kantatzea zaila da; izan ere, taldeak beherantz desafinatzeko joera izaten baitu. Ahotsa behartu gabe kantatu behar da, tesitura egokian eta ahoskuntza aparatua entzumen aparatuarekin uztartuz.


GIZA AHOTSA

13

Esaldi

musikalen

bidez

adierazten

ditugu

ideiak:

doinu bati

adierazkortasuna emateko, haren esaldiak nabarmendu behar dira, ligatu, pikatu, eten… Beharrezkoa da, esaldi bakoitzaren barnean, ñabardurak eta erregulatzaileak ere aintzat hartzea.

Kantatzeko erlaxazioa: ahoskuntzako muskuluak kanturako behar bezala prestatzeko nahitaezkoa da erlaxatzen ikastea.

1. Lehen ariketa: altxa besoak, tenkatu muskulu guztiak, makurtu aurrera eta zintzilikatu besoak, apurka apurka zutitu.


GIZA AHOTSA

2. Bigarren ariketa: sorbaldak aurrealdera eta atzealdera mugitu, zirkulua

eginez;

lehendabizi

eskuinekoarekin

ezkerraldekoarekin; azkenik biak batera.

3. Hirugarren ariketa: biratu burua norabide guztietan.

eta

gero

13


GIZA AHOTSA

13

4. Laugarren ariketa: gelakide baten aurrean jarri eta, hari eskuetatik helduta eta gorputza erlaxatuz utziz, atzealdera eta alboetara kulunka gaitzan utzi.


GIZA AHOTSA

13

5. Bosgarren

ariketa:

gorputzeko

muskulu

guztiak

sentitu,

horretarako tenkatu eta lasaitu egingo mugitu.



Arnasketa teknikak: a) Airea sudurretik hartu, birikak bete arte. b) Aireari eutsi hainbat segundoan. c) Pixkanaka-pixkanaka bota, ahotik putz eginez. Airea botatzea, isilik edo kontsonante edo bokal bat ahoskatuz egin daiteke.


GIZA AHOTSA

13



Bokalizazio ariketak: bokalizatzea beharrezkoa da ahotsaren inpostazio egokia egiteko. Erresonatzaileak ondo erabiltzen jakiteko balio du. Argi eta garbi bokalizatu behar da.


GIZA AHOTSA

13


giza ahotsa