__MAIN_TEXT__

Page 1

Hezkuntza-espazioak ingurune hezitzaile bihurtzeko prozesua

HAUSNARKETA KOLEKTIBORAKO ESPERIENTZIAK

2019


E3 Ezina Ekinez Egiteko proiektua

2019

egistasmoa:

babesle nagusia:

bestelako babesleak eta parte-hartzaileak:


E3 Ezina Ekinez Egiteko proiektua | 2019

E3 EZINA EKINEZ EGITEKO PROIEKTUA 2019 LIBURUAREN EGILEAK: NONDIK Arkitektura eta Hezkuntza-Ikerkuntza estudioa AZALA, ILUSTRAZIOAK ETA DISEINUA: NONDIK Ahinitze Errasti, Alejandro González TESTUA ETA ARGAZKIAK: LAN-TALDEA Ahinitze Errasti, Alejandro González, Alazne García Amaia Etxabe, Leyre Cano, Leire Aranburu Amaia Santamaria, Mikel Manzanos


E3 Ezina Ekinez Egiteko proiektua 2019

1. ESKOLA ESPAZIOAK INGURUNE HEZITZAILE

2. E3 PROIEKTUA - Ezina Ekinez Egiteko bidea Helburuak Egituraketa Kronograma eta ekintzak Metodologia Disziplinarteko lan taldea

3. TESTUINGURUAK ETA PARTE HARTZAILEAK -

SUBJEKTUA | HEZITZAILEAK - 2.Begirada Aranbizkarra Ikastola Mariturri Ikastetxea Odรณn de Apraiz Ikastola ERLAZIOA | ARTISTAK - 3.Begirada Aranbizkarra Ikastola Mariturri Ikastetxea Odรณn de Apraiz Ikastola

5. ARTEFAKTUA - INTERAKZIORAKO ESKU-HARTZEA ERAIKITZEKO ARGIBIDEAK

4. PROZESUA - Begirada gurutzatuak ESPAZIOA | ARKITEKTOAK - 1. Begirada Aranbizkarra Ikastola Mariturri Ikastetxea Odรณn de Apraiz Ikastola

6. DISZIPLINARTEKO HAUSNARKETA - 1.Geldiunea Gogoetarako galderak, ondorio Eta orain zer? *ERANSKINAK: PROPOSATUTAKO ARIKETAK -3-


-4-

E3 Ezina Ekinez Egiteko proiektua | 2019


1

ESKOLA ESPAZIOAK INGURUNE HEZITZAILE

E3 Ezina Ekinez Egiteko proiektua Eskola-espazioak ingurune hezitzaile bihurtzeko diziplinarteko proiektu pedagogikoa da. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailaren babesarekin, nondik Arkitektura eta Hezkuntza-Ikerkuntza estudioak diseinatu eta sustatutako ekimena da.

2019/20 ikasturtean, E3 proiektua adituen arteko elkargune bihurtu nahi izan da, hezkuntzakomunitatearekin elkarlanean. nondik Arkitektura eta hezkuntza uztartuz, pertsonen bizi-kaliatea hobetzeko helburuarekin, inguruatzen gaituzten espazioak eraldatzeko estrategiak garatzen ditugu, eta hezkuntza-eraikinetan espezializatzen gara.

E3 proiektuak hiru urteko ibilbidea du. 2016/17 ikasturtean jarri zen martxan lehenengo aldiz eta 2018/19 ikasturtean EAEko 2 ikastetxeetan garatu zen Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkunza Politika Sailaren babesarekin. Arkitektura, pedagogia, hezkidetza eta sorkuntza artistikoa hizpide, prozesu bidezko ikaskuntza kolektiboa izan da orain arteko bidea, hezkuntzakomunitatearen eta profesional ezberdinetik sortutakoa.

Nondik azken emaitzaren aurreiritzi eta irudi oro baztertuz, sortze-prozesuan oinarritzen den ibilbidea da. Egin beharreko galderak zeintzuk diren argituz, sormenean eta esperimentazioan oinarrituta ekiten diogu hobekuntzarako bideari.

-5-


-6-

E3 Ezina Ekinez Egiteko proiektua | 2019


2

E3 PROIEKTUA

Ezina Ekinez Egiteko bidea E3 Ezina Ekinez Egiteko proiektua eskola-espazioak ingurune hezitzaile bihurtzeko diziplinarteko proiektu pedagogikoa da. Arkitektura, pedagogia, antropologia eta artea uztartuz, ikasle, irakasle eta familiek diziplina ezberdinetako adituekin elkarlanean ekin diote eskola-espazioak eraldatzeko bideari, haurrak zein gazteak prozesuaren protagonista izan direlarik.

Hezkuntza-espazioak eraldatzeko beharra, zergatik? Aditu ugariren arabera, eraikitako ondarearen eta ingurunearen ezaugarri arkitektonikoek eragin zuzena dute ikasle eta irakasleen emozioetan, eta, beraz, baita erlazionatzeko eta ikasteko moduan ere. Baina, zein balio transmititzen dituzte gure ikastetxeetako espazioek? -7-


-8-

E3 Ezina Ekinez Egiteko proiektua | 2019


HELBURUAK

direnak gizartera hedatuz eta hezkuntzakomunitatearentzat baliagarri izango diren ekarpenak eginez.

Lau dira E3 Ezina Ekinez Egiteko proiektuaren helburu eta ardatz egituratzaileak: •

Diziplinarteko sorkuntza prozesu baten bidez, hezkuntza-espazioen gaitasun inklusiboaren inguruko gogoeta kolektiboa bideratzea.

Inguratzen gaituzten espazioen eta transmititzen dituzten balioen arteko erlazioa ulertzea eta horren inguruan hausnartzea.

Ikasleak ikastetxearekiko duten identitateerlazio espaziala lantzea, kulturartekotasuna, aniztasuna eta genero berdintasuna ardatz izanik.

Sorkuntza prozesuen bidez, ikastetxeko inguruneak eraldatzeko baliabideak eskaintzea, esperientziak partekatzea eta diziplina ezberdinak batuz elkarlanean, proiektu etiko eta jasangarriak sortzea.

Euskal Autonomi Erkidegoko hiru ikastetxeetako espazioak hartu dira testuingurutzat, eta bertako ikasle, irakasle eta gurasoen parte-hartzearekin, artista, hezitzaile eta arkitektoek hezkuntzaespazioak ingurune inklusibo bihurtzeko baliabide eta tresnak sortzeko prozesua abiatu dute, diseinu-laborategi izaera izan duena.

PROZESUAREN EGITURAKETA Proiektuaren edizio honetan, eskola-espazioen eraldaketaren bidez, espazio inklusiboen inguruan hausnartu nahi izan da, ikastetxeetako elkarbizitza eremuetan (zirkulazio guneak, sarrerak, liburutegiak, patioa, komunak, erabilera anitzeko gelak…) harreta berezia jarriz, eta hezkuntzakomunitatea gogoeta kolektibo honetan inplikatuz. 2019/2020 ikasturtean, hausnarketa kolektiboa ikastetxe parte-hartzaileetatik haratago eraman nahi izan da, prozesuan zehar sortuko -9-


E3 Ezina Ekinez Egiteko proiektua | 2019

KRONOGRAMA ETA EKINTZAK 2019

2019/20 ikasturtan garatu den E3 Proiektuaren edizioa, goian zehazten diren ekintzen bidez egituratu da, prozesuak aurrera egin duen heinean, parte-hartzaile ezberdinen inplikazioa bilatuz. - 10 -


METODOLOGIA

Behaketa eta informazio jasoketa

DIAGNOSIA

Elkar-sorkuntza laborategi ibiltaria ikastetxeetan

SORKUNTZA

PROGRAMAZIOA

Diziplinarteko aditu-taldearekin batera, aukeratutako eskola espazioaren diagnosia egin da, ikuspegi inklusiboa ardatz izanik, eta ikasleek ingurunearekin duten erlazio identitarioan oinarrituta.

Artista/sortzaileek diseinatutako baliabide fisikoak jarri dira hiru ikastetxe parte-hartzaileetan, ikasleen eta aztertu den espazioaren bitarteko interakzio ezberdin eta berritzaileak sortuz. Aldi berean, ikasle, irakasle eta familien ideia eta proposamenak ere jaso nahi izan dira.

Hiru ikastetxeek planteatzen dituzten eskola-espazioak eta bertan ematen diren arazoak oinarritzat hartuta, diseinu- eta hausnarketa-prozesuan jardun duten profesional ezberdinekin batera, eskola espazioak ingurune hezitzaile eta inklusibo bihurtzeko baliabide eta lantresnak sortu nahi izan dira.

- 11 -

Hausnarketa kolektiboa Jardunaldiak


- 12 -

E3 Ezina Ekinez Egiteko proiektua | 2019


DISZIPLINARTEKO LAN TALDEA

“Tramankulu� baten diseinua

Espazioetan sor daitezkeen arazoen hautematea

Artefaktu artistiko honen bitartez, pertsona-ingurugiro arteko interakzioa bilatu da, parte-hartzea sustatuz eta informazio bilketa ahalbidetuz.

Hezkuntza-inguruneen izaera inklusiboa ebaluatzeko helburuarekin, eremu horietan sortzen diren egoera eta arazoak identifikatu dira, gogoetatzea sustatuz.

Amaia Santamaria Artista bisuala Mikel Manzanos Produktu diseinatzailea

Leyre Cano Psikopedagogoa Amaia Etxabe Txatxilipurdi Elkarteko kidea Leire Aranburu Arte-hezitzailea eta Ikerlaria

- 13 -

Espazioen identitate eta erabileren azterketa Muga arkitektonikoak hautemateaz gain, guztiontzako arkitektura bermatzeko ageri diren gabeziak zein aukerak aztertu dira, norbanakoen eta espazioaren arteko erlazioa landuz. Alex Gonzalez Alazne Garcia Amaia Sanchez Ahinitze Errasti NONDIK


- 14 -

E3 Ezina Ekinez Egiteko proiektua | 2019


3

PARTE HARTZAILEAK Hiru testuinguruetara lehenengo gerturaketa Hezkuntza zentro bakoitzetik jasotako aurkezpenak

ARANBIZKARRA IKASTOLA-BARATZA ...“Azken ikasturteetan HHko proiektua eguneratzeko beharraren inguruan hausnarketa sakona egiten gabiltza. Alde batetik, proiektu pedagogiko eta curricularraren inguruan eta bestetik, berau garatzen lagunduko diguten baldintzen inguruan, espazioa barne.” “Bestalde, urte batzuetan baratza izan dugu patioan, ikasleak espazio natural eta esperimentalera hurbiltzeko helburuarekin -beste batzuen artean.Baina oso zaila egin zaigu berau mantentzea eta baratzaren denborak eskolako denborekin uztartzea. Horregatik izan dugun eremu hau natura eta esperimentazio espazio batean eraldatzea nahiko genuke.” MARITURRI IKASTETXEA-PATIOA ...“Gure eskola berria da, orain dela 4 urte eraikia baina zoritxarrez patio eremuaren inguruan ez zen inongo hausnarketarik egin eta patioa hesiz beteta dago eta eremu guztiak porlanezkoak. Umeak patioara ateratzen direnean ez daukate - 15 -

gauza handirik egiteko, kartzela itxura dauka, baina aldiz potentzial handia dauka. Gaur egun, patioa konflikto tokia bihurtzen ari da eta irakasle nola guraso asko arduratutak gaude. Bestetik polita iruditzen zaigu guztion artean saiatzea hori eraldatzea, batez ere potentzial handia duenean gure patioak.” ODÓN DE APRAIZ IKASTOLA-PORTXEA ...“Proiektu honekin aurrera jarraitzeak ELKARBIZITZARAKO PATIO HEZITZAILEA-ren bidez hasitako aldaketari jarraitutasuna ematea esan nahi du, sormen prozesu batekin jarraitu eta portxe espazioaren inklusibitatea landu.” “Espazio huts bat da, edukirik gabea. Patioari atxikitako estalitako espazio bakarra da, erdigunean dagoen espazio faltagatik erabilera handia duen gunea. Espazio estrategikoa da, ikuspegi inklusibo, genero, kulturanitz, esperimental batetik eta batez ere partaidetzatik lantzeko aukera eskeintzen duena.”


E3 Ezina Ekinez Egiteko proiektua | 2019

SARRERA

PLANTEAMENDUA

Hiru testuinguru ezberdinen bidez egin nahi izan da arkitekturatik hezkuntza-inguruneetarainoko gerturaketa. Aztertu diren hiru espazioak eskolaren eta hiriaren arteko zubi dira, kanpo espazioen baitan, adin ezberdinetako haurren, familien eta irakasleen elkargune direlarik. Ikuspegi inklusiboa ardatz, kokapen horiek bizitzeko eta erabiltzeko moduetara iritsi nahi izan da.

Arkitektura esparrutik abiatutako datujasoketa, hiru estrategiaren bidez garatu da hiru ikastetxeetan:

1. Ingurune-arkitektoniko bakoitzaren ezaugarri

fisikoen azterketa egin da, espazioen morfologia, elementu artikulatzaileak eta ehundurak aztertu direlarik.

2. Irakasleen ikuspuntua galdetegi modura

HELBURUAK Egunerokotasunean erabiltzen eta bizitzen den kanpo espazioen konfigurazioak eta diseinuak norbanakoaren ongizate eta segurtasunean eragina izateaz gain, erlazio eta harremantze ezberdinen testuinguru da. Modu honetan, emozioen eta espazioaren arteko erlazioa estua da, eta hezkuntza-komunitatearen hausnarketa bultzatzea izan da helburu nagusia: ikastetxeko inguruneek bertan elkartzen diren pertsonengan duten eraginaren inguruan gogoetatzeko. Horretaz gain, ikasleek aisialdi inguruneetan dituzten behar eta nahi espazialak ezagutu eta identifikatu dituzte, seguru eta babestuta sentitzen diren espazioen ezaugarriak azaleratuz, askatasunez eta autonomiaz jolastu ahal izateko, eta kontrakoan, espazio ezberdinen konfigurazioak sortzen dituen arazoak hauteman dira. Espazio inklusiboetan bizi eta ikasi ahal izateko ezaugarri arkitektonikoak identifikatzeko bidearen hasiera gisa ulertu da hausnarketa prozesu kolektiboa, diziplinartekotasunetik eta hezkuntzakomunitatearen parte-hartzearekin egin beharreko bidea delarik. Hala, dokumentu honetan jasotze dena, bidean sortutako geldiune bat besterik ez da. - 16 -

jaso da, aztertu diren espazioen erabilerari eta pertzepzioari dagokionean. Galdera gehienak espazioek sortzen dituzten sentsazioetan oinarritzen dira, baita bertan sortzen diren erabiltzaile harremanetan. Bi atal desberdintzen dira: A. Ikastetxe bakoitzeko galdera orokorrak, testuinguruan murgiltzeko eta irakaslearen ikuspegi orokorra ezagutzeko asmoarekin. B. Ikastetxe bakoitzean aztertuko den espazioaren galdera zehatzak. Irakasleak espazio horretan ematen diren arazoak hautemateko helburuarekin.

3. Ikasleek espazioarekiko dituzten bizipenak jasotzeko bi ariketa planteatu dira, haurren ekarpenak modu grafikoan jaso direlarik. Horretarako, bi poster mota prestatu dira:

A. Aztergai dugun espazioaren irudiak dituen posterra. Bertan haurrek arazoak egoten diren guneak identifikatuko dituzte ikur gorriak erabiliz. B. Ideiak eta proposamenak jasotzeko posterra. Haurrek beraien ekarpenak egiteko lekua izango dute, marraztuz, idatziz...


4

PROZESUA

1.begirada

ESPAZIOA | ARKITEKTURATIK JASOTAKOAK nondik Arkitektura eta Hezkuntza-Ikerkuntza estudioa www. nondik-lab.com

AHINITZE ERRASTI ALEX GONZÁLEZ AMAIA SÁNCHEZ ALAZNE GARCÍA - 17 -


- 18 -

E3 Ezina Ekinez Egiteko proiektua | 2019


ARANBIZKARRA IKASTOLA

BARATZA VITORIA-GASTEIZ Espaziora egindako bisitaren kronika…

Ikas Komunitateak proiektua ardatz duen ikastetxea izanik, guraso, irakasle, auzotar, auzo-eragile ta ikasleen parte-hartzea hezkuntza-zentroaren identitate bilakatu da, ikaslegoaren aniztasuna bereizgarri, hezkuntzakomunitate osoaren inplikazioa eta motibazioa nabarmentzekoak direlarik. Ikasleek parte hartze zuzena dute ikasketa prozesuan; izan ere, ikasle asanblada dute haien kexak, iradokizunak eta hobetzeko proposamenak elkarrekin lantzeko eta irakasleei helarazteko. Familiek ere ikasleen garapen prozesuan lagungarri dira eta eurentzako prozesuak ere abian dituzte (euskara ikastaroak…). Aldi berean, ikasleen arteko harreman eta erlazio hezitzaileak sortzeko esku-hartze ezberdinak dituzte martxan: norbanako bakoitzaren emozioak azaleratzeko “Irainik ez” araua, patioaren erabilera eta jolaseredu berrien uztartzea (futbola mugatuz, jolasmota ezberdinak sortzeko materiala ateraz, ...).

- 19 -

Patioaren erabilerari dagokionean, jolas arautua eremu espezifiko batera mugatuta dago, kanpo espazioaren erabilera nagusia ez bihurtzeko. Hala ere, eguraldi txarra egiten duenean, frontoian nagusitasuna hartzen du eta beste erabilerak frontoiaren perimetrora eramaten dira. Bestalde, baratzaren proiektua abian jarri zen duela lau urte eta ikastolaren identitatearen ardatz ere izan da, komunitate osoaren parte hartzean oinarritzen baitzen. Naturarekiko harremana bermatzen ez duen patioan, baratza praktika pedagogiko berriak uztartzeko testuinguru izan daitekeela ulertzen da. Egindakoak hobetuz eta garatuz, baratzaren proiektua berpiztea, beraz, eskola inklusiborantz hasitako bidean beste aurrerapauso garrantzitsu bat izan daitekeela pentsatzen da.


E3 Ezina Ekinez Egiteko proiektua | 2019

Aztertu den eremua ikastolako ekialdean kokatutako 55m2-ko baratza da. Gaur egun, erabilerarik gabe aurkitzen da, baina bere garaian abian ipinitako proiektua hau berreskuratu nahian dabiltzate.

Espaloia

- 20 -

Eskailera

Hesia

Kota aldaketa


keta

Horma zurruna

Hormigoi + hesia

Hesia (altua)

Hesia (baxua)

- 21 -

Biguna

Aglomeratzailea

Gogorra


E3 Ezina Ekinez Egiteko proiektua | 2019

#BARATZA/ATSEGINA Ikastolako erabiltzaile gehienen iritziz baratza eremua dimentsio aldetik atsegina da. Hala ere, bertako kolore eta material aukeraketak desegokiak direla diote. Aldaketa gutxi batzuekin espazioa eraberritu daitekeela ondorioztatu dute, eta honekin bertako erabilera bultzatu. Beraz, garrantzitsua da espazioa bisualki atsegina izatea erabiltzailea eroso sentiarazteko. #ZORUA Behin eta berriz errepikatu izan den gaia, zoruaren materialarena da. Izan ere, zoru gogorra arriskutsua dela ikusten dute, asfaltoaren zenbait puntutan zuloak daude eta bustitzen denean, haurrak labaindu egiten dira. Hortaz, deserosotasuna segurtasun fisikoa hautematetik dator. #JOLASAK Baratza berrerabiltzeaz gain, ikasle askok jolas motor eta sinbolikoak proposatzen dituzte. Honek, hausnarketarako bidea irekitzen du. Berdeguneen erabilera eskasa, erabilera zehatz baten falta batengatik ematen da.

- 22 -


[ - ] ESPAZIO

HELDUEN BEGIRADA

GUSTOKOENAK [ + ]

Irakasle gela

PT gela

Komunak

%17

%13

%20

Pasabideak

Gela propioa %12

Frontoia Patioa

%29

%9

I K A S T E T E S P A Z I

E K O O A N

Seguru sentitzen z

a

r

a

?

I ka s l e b e h a r r a k B A I

% 9 0

asetzen dira?

B A I

% 1 6

MULTZOKATZEAK BARATZAN

GENEROA

ADINA

% 4 5

% 6 9 KULTURA % 3 6

#BA R A T Z A

#E R OSOA

K A N P O E S P A Z I O K O B A R A T Z A N

Baratzaren segurtasun maila

#ATSEGINA

# Z I KI N A

# B I Z I T A S UN

sentitzen da?

6'1

B A I

% 5 0

5'8 10

- 23 -

F A LT A

Ikaslea autonomo

Ikaslea eroso

eta askea da?

Baratzaren izaera

10

inklusibo maila

B A I

% 5 2


E3 Ezina Ekinez Egiteko proiektua | 2019

#ELKARLANA Elkarlana sustatzeko baratza biziberritzea aukera paregabea dela diote. Alde batetik, ikasleen eta hezkuntza-komunitakeko gainontzeko kideen arteko harremanak lantzen dira; eta bestetik, ardura eta zaintzari buruzko ikasketak eman daitezke. #HESIAK Espazioan hesi eta hormen presentzia nabarmentzen da, perimetro horma eta ikastolaren tarteko eremuan kokatuta baitago. Bi muga fisiko hauen barnean beste oztopo bat aurkitzen da, baratzaren muga marrazten duen egurrezko hesiak. Ez daude egoera onean, denbora eta baldintza meteorologikoak hauen zaharkitzea ekarri baitute, eta erabiltzaileak espazio horretara ez hurbiltzea suposatzen du, arriskutsua ikusten dutelako. #BERDEGUNEAK Berdegunearen egoera ere kezkagarria da. Uraren eraginez lokatza sortzen da, eta ondorioz, ez dute bertara gerturatu nahi izaten. Bitarteko lurzoru baten beharra proposatzen dute behin eta berriz.

- 24 -


BISUALKI ATSEGINA IZATEAREN GARRANTZIA ZORU MATERIAL AUKERAKETAREN GARRANTZIA

%4 ipini tegia Negu

Gu Iturria ipini %3

rabile rpilei e

Jola s

ol

sinb

lana

Zoru m

bultz

ate

iztu

erp

ab

ratz 3

%1

- 25 -

Ba

riala h o b etu/ald atu %1 0

Jo

las

ara

utu

ai

pin

13

ini %

ikoa ip

Elkar

8

atu %1

otu/ald

marg Hesiak

Jo

la

oto sm

rra

n ipi

i%

9

ra ema

n %7

HAURREN BEGIRADA

atu %

7

i%

13


- 26 -

E3 Ezina Ekinez Egiteko proiektua | 2019


MARITURRI IKASTETXEA

PATIOA VITORIA-GASTEIZ Espaziora egindako bisitaren kronika…

Ikastetxearen kanpo espazioaren bisitaren hausnarketan eta guraso eta irakasleek adierazitakoaren arabera, hesien gaia izan da uneoro indarra izan duena. Patioa ikuspegi orokor batetik ikusita, hesi multzoa oso deigarria da. Izan ere, bi zonalde nagusi bereizten dituzte, berdegunea eta asfaltatutako eremua. Berdegunea perimetrora mugatzen da, eraztun baten moduan, ikastetxea eta bere “jolaserako bideratutako patioa” besarkatzen duelarik. Gainera, ikasleek ezin dira bertara gerturatu irakasleen laguntzarik gabe, hesi baten bitartez itxita baitago. Horrela, ikasleen harreta guztia asfaltatutako eremura bideratzen da, naturarekiko kontaktua galduz. Asfaltatutako eremuan ere, hesiak agertzen dira. Hauek eremu desberdinak eratzen dituzte erabilerak zonifikatuz, eta adin eta genero banaketa bat sortuz. Modu berean, zonifikazio hau lurzoruaren mailaketa baten bidez indartzen da, estratu desberdinak sortzen baitira erabilera

desberdinak bananduz (futbol zelaia, saskibaloi zelai estalia, jolas desberdineko zonalde margotua…). Horretaz gain, zenbait txoko erabilerarik gabe gelditzen dira, esate baterako, sarrerako izkinatxoa, bizikleta eta patinete aparkaleku gisa aurreikusita dagoena. Ikastetxe berria izan arren, egungo behar pedagogiko eta sozialekin bat ez datorren konfigurazioa du patioak, haurren arteko jolas-eredu eta harremantze desegokiak bultzatzen dituelarik. Hezkuntza-komunitateak, ordea, ilusioz beteriko egitasmo eta ekintzak burutu izan ditu, eta hesien arazo honi aurre egiteko ideia asko landu dira (hesiak mugitu, ezabatu…). Tamalez, aurrera egiteko arazoak agertzen dira, kanpo espazioa kontrolatzearen beharra medio. Bestalde, aipatutako beste arazoetako bat kanpo espazioan dagoen estalpean zentratzen da. Estalpea erabat irekia dela esan daiteke, eta eguraldi txarra dagoenean, ezin da erabili urez betetzen delako.

- 27 -


E3 Ezina Ekinez Egiteko proiektua | 2019

03

02

01

01

03

01

01 01

03

02

03

02 01

Aztertu den eremua ikastolako 12.230m2-ko kanpo espazioa da. Gaur egun, erabiltzaileen gatazkak sortarazten dira erabilera zehatzik gabeko eremua delako. Bestalde, kota aldaketek eta hesiek espazioa mugatzen dute.

01

- 28 -

02

03

Plataformak

Aldapa


pa

Horma zurruna

Hormigoi + hesia

Hesia (altua)

Hesia (baxua)

- 29 -

Biguna

Aglomeratzailea

Gogorra


E3 Ezina Ekinez Egiteko proiektua | 2019

#ZONIFIKAZIOA/HESIAK Kanpo espazioan kota aldaketak ematen dira, honen eraginez babes elementuak jartzeko beharra eman da eta erlazio bisualak apurtu dira. Bestalde, mailaketaren beste ondorioetako bat patioaren zonifikazioa da, eskala handiko espazio bat eskala txikiagotan banatuz. Ikasleen eskalara egokitutako eremuak dira eta helduen ikuspegitik haurrak seguru eta kontrolatuta daudela pentsatzen da, baina multzokatzeak sortarazten dira, adin ezberdinetako ikasleen arteko erlazioak ekidinez. #BERDEGUNEAK Berdeguneak perimetrora mugatuta daude, eta hauen erabilera giltzapetuta dago. Horretaz gain, arazo gisa identifikatzen dituzte naturaren bereizgarriak: harriak aurkitu daitezke, eta uraren eraginez lokatza sortzen da. #ZORUA Zoru materialaren aukeraketa garrantzitsua da. Ikastetxeko patioan asfaltoaren presentzia handia da. Segurtasun fisikoa ezin da bermatu asfaltoa busti eta haurrak irristatzen direnean, hori dela eta, elementu ez-seguru gisa deskribatzen da.

- 30 -


[ - ] ESPAZIO

HELDUEN BEGIRADA

GUSTOKOENAK [ + ]

Irakasle gela

Liburutegia

Pasabideak

%19

%14

%21

Jangela Gelak

%13

Aterpea Patioa

%24

%9

I K A S T E T X E K O E S P A Z I O A N

Seguru sentitzen z

a

r

a

?

I k a sl e b e h a r r a k B A I

% 9 5

asetzen dira?

B A I

% 1 0

MULTZOKATZEAK BARATZAN

GENEROA

ADINA

% 8 1

% 9 5 KULTURA % 4 3

#PA T I OA

#GA T A Z K A T SU A

K A N P O E S P A Z I O K O P A T I O A N

P a t i o a r e n segurtasun maila

#HOTZA

# E T E N G A B E KO

sentitzen da?

6'5

B A I

% 2 5

6'2 10

- 31 -

KO N T R O LA

# E R O S OA

Ikaslea autonomo

Ikaslea eroso

eta askea da?

Patioaren izaera

10

inklusibo maila

B A I

% 5 0


E3 Ezina Ekinez Egiteko proiektua | 2019

#JOLASAK Patioan, asfaltoaren presentzia indartsuaz gain, ez dago jolaserako aukera anitzik. Marra ezberdinen bidez jolas arauturako eskaintza badago ere, erabiltzaileek jolas motor eta sinbolikorako baliabideen falta somatzen dute. Gehienak noraezean aurkitzen dira esperimentatzeko lekurik gabe, eta ondorioz gatazkak sortzen dira. #ATERPEA Estalitako espazioaren ezaugarriak ez dira egokiak. Ikasle zein irakasleak ezin dira bertan eroso egon baldintza meteorologiko kaxkarrak daudenean, espazioa bustitzen da eta haizeak gogor jotzen du, babes falta somatzen dutelarik. Gainera, aterpearen erabilera jolas arautura bideratuta dago. #BILGUNEA Kanpo espazioa mugimendurako diseinatuta dago, Lasai egoteko eremurik gabeko patioa da, ez dago mahairik, ez eserlekurik, ezta etzanda egoteko lur bigunik ere.

- 32 -


JOLAS SENTSORIAL ETA MOTOR FALTA ZORU MATERIAL AUKERAKETAREN GARRANTZIA

er

11 % ri jar a Jo

pe

las

ar

o eg

au

kia

tu

i eg

n

et

a

ge

hi

a

go

%

12

Bankuak eta mahaiak %12

HAURREN BEGIRADA

torra ipini

At

Jolas mo

%12

Zakarrontziak ipini Na

tur

ar

ig

ar

Zo

ru

Jo

3 % tu da al 4 k a% sia ter He ka ilua sta

ra

ntz

ia

em

big

un

ai

pin

%10

i%

5

k

ini

Ira

an

19

ez % - 33 -

> Berdeguneetan harriak eta lokatza dago, honek espazio horren erabilera falta areagotzen du > Zoru materiala bustitzen denean arriskutsu bilakatzen da, asfaltoak patioan garrantzia hartzen du

%

12


- 34 -

E3 Ezina Ekinez Egiteko proiektua | 2019


ODĂ“N DE APRAIZ IKASTOLA

PORTXEA VITORIA-GASTEIZ Espaziora egindako bisitaren kronika‌

Ikastolaren espazio konfigurazioa dela eta, aukeratutako espazioak aukera interesgarriak sortzen ditu. Eraikinaren barne-bizitza eskolako espazio ezberdinen erdigunean aurkitzen den paraninfoak egituratzen du, portxearekin zuzenean erlazionatzen delarik, eta ondorioz, barnekanpo espazioen arteko trantsizio interesgarria sortuz. Paraninfoaren eta portxearen espazioen morfologia berdintsua eta baliokidea da, bata kanpoan eta bestea barruan daudelarik. Gaur egun, hezkuntza-komunitateak portxe bezala ezagutzen duen estalitako eremua, trantsizio espazio moduan ulertzen da, ez du inolako erabilerarik eta espazio hutsa dela esan daiteke. Hala ere, egoteko eta jarduera lasaiak eskaintzeko lekuaren falta somatzen dute irakasleek eta eremu honetan, aukera horiek txertatzea posible izan daitekeela iruditzen zaie. Gainera, ikastolako erabiltzaile guztiak bertatik pasarazten dira, eta ondorioz, inklusibitatea lantzeko leku estrategikotzat jotzen da. - 35 -

Bestalde, aterpean irisgarritasunaren gaia azpimarratzen da. Kota desberdintasuna dela eta, eraikin eta patioaren artean eskailerak eta arrapalak daude, eta espazioan garrantzia handia hartzen dute, eremua bananduz. Horretaz gain, portxean zutabeek garrantzi handia daukate eta erabiltzaileen mugimendu askatasuna murrizten da.


E3 Ezina Ekinez Egiteko proiektua | 2019

Aztertu den eremua ikastolako 396m2-ko portxea da. Gaur egun, erabilerarik gabeko tarte espazioa da, erabiltzaile sarrera-irteera fluxua ahalbidetzen du baina normalean hutsik dago eremu “oztopatu” moduan ikusten delako.

4m

- 36 -

8m

ALTUERA LIBREA


Horma zurruna

Hormigoi + hesia

Hesia (altua)

Hesia (baxua)

- 37 -

Biguna

Aglomeratzailea

Gogorra


E3 Ezina Ekinez Egiteko proiektua | 2019

#HOZTASUNA Portxea espazio hotz eta desatsegina da hezkuntza-komunitateko kide gehienen ikuspegitik: argi gutxikoa, kolore hotzak eta neutroak, altuera handikoa‌ Ez da bisualki atsegina, eta, ondorioz, erabiltzaileak kanpo espazioko beste eremuetara joaten dira. Beraz, garrantzitsua da espazioa bisualki atsegina izatea erabiltzailea eroso sentiarazteko. #OZTOPOAK Portxeko estalkia eusteko espazioa zutabez hornituta dago. Honek, erabiltzaileen mugimendu askatasuna murrizten du. Bestalde, kota aldaketari aurre egiteko arrapalak eta eskaileraren konfigurazioa ez dela egokia ondorioztatzen dute. #ERABILERA Gaur egun, portxeak ez dauka erabilera zehatzik. Bertatik pasatzeko espazio bat bezala ulertzen da, ikastolatik sartu-ateratzeko, eta soilik zirkulaziora bideratzen da.

- 38 -


[ - ] ESPAZIO

HELDUEN BEGIRADA

GUSTOKOENAK [ + ]

Patioa

Irakasle gela

%19 Paraninfoa

%24

%19 Gelak

Frontoia

%28

%10

I K A S T E T X E K O E S P A Z I O A N

Seguru sentitzen z

a

r

a

?

I k a sl e b e h a r r a k BAI %81'25

asetzen dira?

BAI %18'75

MULTZOKATZEAK BARATZAN

GENEROA

ADINA

% 5 0

% 7 5 KULTURA % 1 2

#P OR T XE A

K A N P O P O R

#GA T A Z K A T S UA

E S P A Z I O K O T X E A N

Portxearen segurtasun maila

#HOTZA

# LA S A I A

sentitzen da?

5'6

B A I

% 4 0

4'7 10

- 39 -

# T X I KI A

Ikaslea autonomo

Ikaslea eroso

eta askea da?

Portzearen izaera

10

inklusibo maila

B A I

% 5 3


E3 Ezina Ekinez Egiteko proiektua | 2019

#ESKAILERAK Kota aldaketa txiki baten eraginez eskailerak sortzen dira. Hauek arriskutsuak izan daitezke kasu batzuetan, baina ikasle batzuk egoteko espazio moduan ulertzen dute. Eremu honetan ematen da lasai egoteko tokia, baina ez dago aurreikusita erabilera horretarako eta azpiegitura ez da egokia. #ESKALA Eskalaren arazoa ere azpimagarria da. Altuera bikoitzeko aterpea izanik ikaslea deseroso sentitzen da, bere eskalaz kanpo gelditzen delako. #ZORUA Zoruaren materiala desegokia da. Ikasleek arriskutsua ikusten dute zorua bustitzen denean labainketak ematen direlako, eta zenbait puntutan apurtuta dagoelako. Hortaz, deserosotasuna arrisku fisikoa hautematearekin agertzen da.

- 40 -


KOTA ALDAKETAK DESEROSOTASUNA ZORU MATERIAL AUKERAKETAREN GARRANTZIA

% atu /m old du en kk ra ile ka Es

Jolas txoko jarri %13

10

HAURREN BEGIRADA

abestu %14

k

sia

He

nd u

u

da t

l

/a

Zutabeak kendu/b

7

%

ke

in

Itog

5

du %

pon

ak k on

Espazioa koloreztatu %15 rua

Zo 14

)%

na

igu

lb

k 14

%

> Espazio izaera hotza da desatsegina ikusten dute (argia, koloreak, pabimentua...)

ria

ate

ta

(m

%4 %1 atu oa k ald balag Atea ala za Arrap

ke

du

on

np

ko

Es er lek ua aia

ma h ipi ni - 41 -


E3 Ezina Ekinez Egiteko proiektua | 2019

SARRERA E3 proiektuko hezitzaile taldeak, hezkuntza espazio desberdinetan gertatzen diren harremanen nolakotasuna izan dugu aztergai. Inklusioa barnebiltzen dituzten betaurrekoak jantzi eta ikuspegi horretatik aztertu nahi izan ditugu espazio horietan egoten diren pertsonen arteko harremanak eta bertan gertatzen diren interakzioak. Horretarako, Gasteizen kokatutako hiru testuinguru zehatz izan ditugu esku artean: Mariturri eskolako patioa, Odon de Apraiz ikastolako aterpea eta Aranbizkarra ikastolako kanpo espazioa. HELBURUAK Gure gogoeta egin ahal izateko, testuinguru hezitzaile bakoitzeko hezkuntza komunitatea gogoetatzen jartzeko beharra sentitu dugu. Hori dela eta, eskola-espazio bakoitzera egokitutako ariketa ireki eta sortzaile bat proposatu dugu. Ariketaren helburu nagusia, eskola testuinguru bakoitzean espazioaren izaera inklusiboaz hausnarketa egitea izan da. Edozein eraldaketaren oinarria edo eta abiapuntua, egoeraren inguruko gogoeta piztea dela uste dugu, eta hortxe jarri dugu fokua ariketa hau pentsatzen hasi garenean. Taldearen helburu nagusia, ikastetxe bakoitzeko eskola komunitate bakoitza gaur egun espazio horretan gertatzen diren interakzioen gainean gogoeta egiten jartzea izan da beraz. Modu honetan, hezkuntza komunitate bakoitzak eskola-espazio horien inguruan dituen pertzepzioak, bizipenak eta gatazkak identifikatu nahi izan ditugu, ondoren, testuinguru zehatz horietako datuak bilduta, ondorioak atera eta orokorrean eskola-espazioak ingurune inklusiboago eta ondorioz, hezitzaileago bihurtzeko gakoak identifikatu ahal izateko.

- 42 -

PLANTEAMENDUA Ariketa diseinatzerako orduan, gogoeta kolektiboa sortzea izan dugu etengabe jomugan. Horretarako, gu geu ere gogoeta egiten jarri gara eta lehenik eta behin E3 proiektuko talde osoak ikastetxeetara egindako bisitetan jasotako pertzepzioak aztertu ditugu. Bisita horietan ikusi, entzun eta sentitutakoetatik abiatuta, hiru eragin eremu identifikatu ditugu: Mariturri eskolako patioa, Odon de Apraiz Ikastolako kanpo zein barne aterpea eta Aranbizkarrako auzo-eskola komunitatea. Hiru horien ingurukoak izan dira ariketarekin jaso nahi izan ditugun ekarpenak. Testuinguru espezifikoak aintzat hartuta, dinamika berdina planteatu dugu guztientzat: esaldi inspiratzaile bat hausnarketaren detonatzaile gisa, eta ondoren galdera bat: zer iradokitzen dizu esaldi horrek? Hauek izan dira esaldi inspiratzaileak: •MARITURRI IKASTETXEA: NI NAIZ parte hartzen dudan tokikoa, PATIOAN, nongoa naiz? •ODON DE APRAIZ IKASTOLA: Argazkietako bi toki hauetan: Noiz egoten zara? Nola egoten zara? •ARANBIZKARRA IKASTOLA: Ezin da norbera izan auzorik gabe. Ezin da eskolarik izan auzorik gabe. Parte hartu duen kide bakoitzari esaldi hori irakurritakoan burura etorri zaiona deskribatzea eskatu diogu, beti ere hausnarketa egiteko eta adierazteko modu anitzak proposatuz: idatziz, argazkia ateraz, marrazkia eginez, objektua aukeratuz, abesti baten bitartez edo bakoitzari bururatzen zaion beste moduren batean. Ariketak, hezkuntza komunitatea modu zabalean ulertuta planteatu ditugu. Horregatik, ez diogu ekarpen kopuru zehatz bat eskatu, ahalik eta ekarpen gehiago, aberastasun gehiago. Arreta ekarpenen jatorrian jarri nahi izan dugu, hezkuntza komunitateko ahotsak jasotzeko ahalegina egitea eskatu diegu guztien parte hartzeko eskubidea bermatu eta denen beharrak jasotzeko.


4

PROZESUA

2.begirada

SUBJEKTUA | HEZITZAILE LAN-TALDEA LEIRE ARANBURU, LEYRE CANO, AMAIA ETXABE

LEIRE ARANBURU Arte-hezkuntzako esparruan hezitzaile eta ikerlaria da. Hezkuntza-Artistiko Transdisziplinarreko irakasle eta ARTikertuz ikerketa taldeko kide da. LEYRE CANO Psikopedagogoa, lehen eta bigarren hezkuntzako irakaslea, coach ludikoa, aholkulari pedagogikoa eta Jolaskide proiektuan sortzaile-ekintzailea. AMAIA ETXABE Txatxilipurdi Elkartean oinarri pedagogikoak zehaztu zein egiteko moduak birpentsatzeko berramesten saileko kidea. - 43 -


E3 Ezina Ekinez Egiteko proiektua | 2019

ARIKETAREN GARAPENA Ariketa bera eskola komunitatean gogoeta pizteko proposatu dugunez, ikastetxeetara bideratu dugu honen azalpena eta gauzatzeko ardura. Horretarako, ikastetxe bakoitzeko proiektuaren arduradunari dokumentu bat bidali diogu ariketaren helburu, marko eta garapenerako bitartekoekin. Ikastetxearen esku gelditu da ariketa zentrora eraman eta bertan zabaltzeko kanalak aktibatzea. Garrantzitsua iruditu zaigu ariketaren malgutasuna bermatzea ikastetxeak berak modu autonomoan erabakiak hartzeko aukera eduki zezan. Honez gain, azpimarragarria da nahiz eta guk ariketa euskara hutsean partekatu, ikastetxeak berak nork parte hartuko zuen erabakiaren arabera ariketa bestelako hizkuntzetara itzultzeko beharra egongo zela eta beraz, ikastetxearen esku geratu da itzultzeko aukera, egoera honek pentsatzeko hari ezberdinak eskaini dizkigularik. Bide honetan, hainbat asmatze eta zailtasunekin aurkitu gara. Positibotik, proposatutako ariketa eta honen nolakotasuna begi onez ikusi dira, interesgarriak eta hausnarketa aktibatzeko modukoak direla aipatu digute. Bestalde, proiektuak markatutako denborak eskoletako eguneroko dinamikekin uztartzeko zailtasunak

handiak izan dira. Hori dela eta, proiektuan hasiera baten adostutako kronograma aldatu eta ariketaren ekarpenak jasotzeko epealdia luzatu eta hauek aurrerago aztertzeko erabakia hartu dugu. Kontziente gara, hezitzaile taldetik proposatu dugun ariketak hezkuntza komunitateko kide desberdinak inplikatzea eskatzen duela, eta honek, denbora eta energia eskatzen ditu. Gaur egun, bizkor eta istant batean egiten diren inkestekin datuak jasotzera ohitu gara, eta jada kostatu egiten zaigu lanketak egiteko patxada hartu eta berehalako erantzun laburrean baino gogoeta sakonagoetan murgiltzeko tartea hartzea. Horri gainera, hezkuntza komunitateak dituen hamaika erronkei erantzuteko baliabideak sarri urriak izaten direla gehitu behar zaio. Hasieran aipatu dugun bezala, eraldaketarako abiapuntua gogoetan kokatzen dugu guk, eta kontziente gara honek denbora eta energia eskatzen dituela, eta batzuetan denbora hori urria dela. Baina konbentzituta gaude, prozesuak mimoz eta denboraz garatzeko konpromisoa hartzerakoan, ibilbide horiek kolektiboki ahalduntzeko, ezagutza eta begiradak partekatzeko eta sarea osatzeko baliagarriak direla eta horrela urratutako bideak, esperientzia esanguratsuak gertatzen direla eraldaketaren norabidean.

- 44 -


GAKOAK Jasotako emaitzak direla eta, jarraian aurkeztuko ditugun gakoak modu kokatu batean ulertu behar dira. Bertan partekatzen ditugun ideiak eta lanean jarraitzeko hariak ezin dira inondik inora orokortu, testuinguru bakoitzaren espezifikotasuna kontuan hartu behar dugulako. Hala ere, pentsatzen jarraitzeko galdera esanguratsuak planteatzen dizkigute. #ELKARLANA Eskola espazioen inguruan pentsatzen jartzen garenean, elkarlanean, koordinatuta eta koherentziarekin jardutea ezinbestekoa dela iruditzen zaigu. Eskola bat eraikitzen den unetik eta baita ondoren eraldaketan sartu nahi baldin badugu ere, arkitekto edo eraikuntzako arduradunek eta hezkuntza adituek bat etorri, elkarren ikuspegiak entzun eta ados jarri behar direla uste dugu.

espazioak lurralde estatiko bat ulertzetik aldaketa konstantean egon daitekeen faktore bat bezala ulertzeak eta birpentsatze konstante batean egoteak gehiago hurbilduko liguke ikasirakaskuntza esperientzia esanguratsuagoetara. Beste alde batetik, hezkuntza perspektiba transdisziplinar batetik lan egiteak rol ezberdinak nahasi eta bizitzara gehiago gerturatzen diren ikaskuntza esperientziak diseinatzea ekarri dezake. #JOLASLIBREA Jolasa haurraren jarduera nagusia da, haurtzaroaren kulturaren funtsa. Jolasa da haurrak mundua behatzeko eta mundua eraikitzeko duen bidea eta behar biologikoa izateaz gain, ikasketa prozesurako zein haurraren garapenerako aukerak ematen ditu. Hala ere, gaur egun bereziki adin batetik aurrera praktikan garrantzia gutxi ematen zaio jolasari eta sarri denbora galtze gisara ikusi ohi da. Jolasa denbora galtzea baino, denboran galdu eta munduarekin topo egitea dela aldarrikatu nahi dugu.

Honela, eta egoera hau beste maila batera eramanez, interesgarria litzateke ikastetxearen agente bat arkitektoa bera izatea. Alde batetik,

- 45 -


E3 Ezina Ekinez Egiteko proiektua | 2019

Gutxienez 7 urtera arte jolas librea, sinbolikoa, behar beharrezkoa da haurraren garapen osasuntsurako. Haien ongizate emozionalerako oso garrantzitsua da, eta ezinbestekoa sormena garatzeko. Ikerketa desberdinek, tartean HUHEZIko Hazitegiak taldeak 2009tik garatutakoak, eskoletako kanpo espazioek jolaserako aukera anitzak eskaini behar dituztela aipatzen dute: Haurren arteko harremanak, interakzioak zein jolasak aberatsagoak dira jolaserako aukerak anitzak direnean. Ikerketa talde honek, gutxienez 7 aukera eskaini behar direla aipatzen du. Haurren parte hartzea ahalbidetu eta beraien gaitasunak garatu ahal dituzten espazioak sustatu behar ditugula uste dugu, eta honetan, jolasa modu libre batean gara daitekeen espazioek asko lagundu gaitzakete.

bestelako espazioek eskaintzen ez dituzten aukerak ematen dizkigute: autoestimua garatzeko, motibazioa, kontzentrazioa eta lengoaia hobetzekoa, sormena eta kuriositatea garatzeko, mugak aurkitzeko aukera eskainiz. Gainera, naturan pertsonen artean bezala ez ditugu inoiz bi elementu berdin aurkituko. Hosto bat ez da sekula bestearen berdina izango, edo ezinezkoa izango da bi harri berdin aurkitzea. Aniztasuna ezagutu eta onartzen ikasteko baliabide interesgarria da beraz. Gure auzoak, herriak, hiriak eta bizitzak naturatik horrenbeste deskonektatu ditugun garaiotan, naturara gerturatu nahi genituzke hezkuntza espazioak eta ezin den kasuetan, natura gerturatu eskolara, adibidez material egokiak aukeratuz: enborrak, paletak, eskalatzeko hormak, sokak, etxeak egiteko baliabideak, kaxak eta abar. #SEGURTASUNA Segurtasunaz han eta hemen entzuten dugu haurren inguruan dihardugunean. Gure ustez, arlo

#NATURAREKIKOHARREMANA Natura ordezkorik ez duen osasun, ongizate, sormen eta ikasketa iturria da. Natur eremuek

- 46 -


bestetik, espazioaren antolaketa, botereharremanak eta genero identitateak.

honetan ere garrantzitsuena haurren beharrak ardatz bezala mantentzea da. Eta segurtasunean pentsatzen jartzen garenean, uste dugu ez ditugula soilik behar fisikoak kontutan hartu behar, baizik eta haurren behar eta ongizate mental eta emozionala ere aintzat hartu behar dugula, arlo horietan ere segurtasuna eskainiz. Haurrek espazio seguru baten jolastu behar dute, noski. Baina horrek ez du esan nahi 0 arrisku dauden espazioak sortu behar ditugunik. Zenbat eta “babes� gehiago, orduan eta ziurtasun gutxiago. Arrazoizko arrisku bat edozein jolasetako parte da, eta arriskua guztiz beharrezkoa da. Haur batek erronka bat daukanean, arriskua baloratzen du eta beldurra edo ziurgabetasuna sentitzen du. Kontutan hartu behar dugu erronkak bizitzaren parte direla eta haurrak jolasaren bidez ikasten du hauek kudeatzen, ekiditen edo gainditzen. #PATIOENERDIGUNEA Eskola gehienetako patioetan futbolak presentzia eta espazio handia hartzen du, baina hau ez da kasualitatea. Bertan faktore asko gurutzatzen dira, eta haien artean aurkitzen ditugu batetik kapitalismoa, gizontasuna ulertzeko ereduak, jendartearen kezkak bideratzeko nahia, eta - 47 -

Irakurketa honetatik, ikastetxean futbol zelaiak nagusi izateak atzean bestelako helburu batzuk dauzka. Jakina da sistemak genero identitateak ulertzeko modu binario batetik hezten gaituela, eta beraz, maskulinitatea eta feminitatea ulertzeko modu bakarrak sustatzen ditu. Honela, maskulinitatearekin loturiko ezaugarrietan aurkitzen dugu futbola, eta orokorrean, lehiakortasunean oinarritutako kiroletan jardutea. Honenbestez, futbola gustatu ezean dagoeneko zure maskulinitatea zalantzan jarri dezakete ingurukoek. Ez dugu gehiegi sakonduko gai honetan baina garrantzitsua iruditu zaigu aipamen bat egitea batez ere egoera honen atzean dauden faktoreak zeintzuk diren aztertzeak aldaketak egiterako garaian beste ikuspuntu batzuetatik lan egitea eskaini ahal digulako. Horregatik, ikastetxeetara goazenean ohikoa da futbol zelaiaren barruan eta, beraz, jolastokiaren erdialdean, zati zentralean, mutilak ikustea eta aldiz, futbol zelaia inguratzen duten bazterretan, neskak ikustea. Espazio publikoaren erabileran nor nagusitzen den ikusteak harreman horietan boterea nork duen aztertzen eta horiek iraultzen lagundu ahal digu.


E3 Ezina Ekinez Egiteko proiektua | 2019

#KOMUNITATEA Eskoletako egoera errealak aintzat hartuta (baliabide mugatuak, hamaika erronka, kideen artean ikuspegiak bateratzeko beharra...), eraldaketa prozesuak abiatzeko baldintzak nola sortu pentsatu behar dugu. Gure ustez, lehen gakoa, komunitate osoak heziketaren ardura berea dela errekonozitzea izango litzateke. Denon ardura dela onartu eta hortik prozesu parte-hartzaileak abiatzen ditugula bermatu. Ez dugu esaten erraza denik, baina bai zeharo erabilgarri eta aberasgarria dela. Komunitatea ulertzeko perspektiba hedatuago batera salto egiten badugu, onartu behar dugu hiria bera eta bertako biztanle oro hezitzailea dela, eta denok ari garela kontzienteki edo inkontzienteki egiteko moduen eta pentsatzeko moduen kultura bat eraikitzen. Honela, ogia erostera goazenean, familiek eskolan parte hartzen dutenean edo bizilagunak gure etxera afaltzera gonbidatzen ditugunean hezten ari gara. - 48 -

#GATAZKENKUDEAKETA Aniztasuna ez da festa bat, aniztasunak gatazka dakar. Eskolan bizitzan lez anitzak gara eta askotariko pertsonek egiten dugu bat. Sarri eskolako kanpo eta zirkulazio espazioak gainerakoak baino gatazkatsuak direnaren sentsazioa dago eta hainbat bizi esperientziek hori erakusten dute. Azken finean, espazio horiek ikasgelak bezain hezitzaileak direla ohartu behar gara eta horrek esan nahi du, eskola barruko espazioetan jartzen dugun ahalegin maila berbera jarri beharko genukeela espazio hauen antolaketan zein kudeaketan. Espazioak eraldatzerako orduan egiten dugun kudeaketaren inguruan ere hausnartu behar dugu, eta sortzen den giro edo eskaintzen ditugun baliabideek zein motatako harremanak sustatzen dituzten aztertu. Espazio izaeraren, garatuko diren harremanen eta sustatu nahi dugun proiektuaren araberakoa izan behar da eskola espazio guztietan egiten dugun kudeaketaren oinarria.


#MATERIAL ANITZ ETA ABSTRAKTUAK Artea eta hezkuntza elkartzen dituzten hiru kontzeptuak prozesua, sormena eta komunitatea dira. Honez gain, arteak hezkuntza ukitzen duenean ikas-irakaskuntza prozesuak beste toki batzuetatik ulertzen dira, adibidez: irakaslearen eta ikaslearen rolak ez dira estatikoak, prozesuak andamiajean baino esperimentazioan eta autonomian oinarritzen dira, eta nagusitzen diren errelatoetatik at kontakizun kokatuagoak sortzen dira. Hala ere, ez gara honetan gehiegi luzatuko eta E3ko testuinguruetara egingo dugu salto.

Proposamenetan egin den sormen ariketa honez gain, artefaktuaren ariketan ebidentzian geratu da zein interesgarria den material jasangarrien bitartez eta xumetasunetik planteatzen diren ariketak pentsatzea. Honez gain, talde handietan lan egiten dugunean, interesgarria da baliabide anitzak edukitzea, objektu ezberdinak modu kolektiboan kudeatzeak denen parte hartzea bideratu dezakeelako.

Egin diren proposamenak deskribatuko lituzkeen kontzeptua malgutasuna litzateke. Bai hezitzaileok proposatutako ariketak eta baita artistek ikastetxeetara eramandako artefaktuak ere berrinterpretaziorako aukera ematen zuten. Arkitekto taldeak proposatutako ariketaren kasuan, nahiz eta inkesta bat eta galdera zehatzak izan, erantzun ezberdinak emateko aukera zegoen, eta beraz bakoitzaren pentsamendua modu erraz batean jasotzeko aukera paregabea izan da.

Azpimarratu nahiko genuke, hau azterketa xume bat dela eta liburua idatzi orduko jasotako emaitzekin kontuan daukagula ikas komunitateko pentsaera asko kanpoan geratu direla, ondorioz eskuragarri dauzkagun datu eta ekarpenei heldu diegu gerora gehiago garatuko den analisi eta interpretazio hau egiteko.

ETA GURE ESKOLAN ZER? Emaitzen analisia eta interpretazioa.

- 49 -


- 50 -

E3 Ezina Ekinez Egiteko proiektua | 2019


ARANBIZKARRA IKASTOLA BARATZA VITORIA-GASTEIZ

Aranbizkarra Ikastolako testuinguruan arreta jarriz gero, azpimarragarria bihurtzen da komunitateak ikastetxean duen presentzia eta inplikazioa. Honenbestez, nahiz eta hasiera batean baratzaren espazioarekin lan egitea zen asmoa, ikastetxetik jarrera irekia aurkeztu zuten edozein motatako ariketak egiteko, beraz, hezitzaileok fokua auzoarekin harreman horiek nola eraiki nahi diren horretara bideratu genuen gehiago. Alde batetik, baratzaren problematika beste problematika batzuengatik eratorria dela esan daitekeelako, eta beraz, interesgarria izan daitekeelako beste modu batean saretzeak aurrera begira komunitateak bestelako inplikazio eta ardura eduki dezan. Honek, zuzenean eragingo du baratzaren erabilera eta antolaketari. Datu interesgarriak jaso dira, komunitatea osatzen duten pertsonak hausnarkorrak eta sortzaileak direla argi azalarazten dituztenak. Honenbestez, hemendik aurrerakoak pentsatzeko ariketan parte hartu duten pertsonen lantaldea osatu daiteke, prozesu - 51 -

sortzaile eta pentsakorren bidez aurrera begirako pausuak zehazteko. Beste alde batetik, Aranbizkarrako esperientziatik artefaktua instalatu zen egunean haurrek behin eta berriz errepikatu zen esaldiak pentsatzen jarraitzeko galderak planteatzen dizkigula. Zer gertatzen da aldez aurretik ezarrita ez dagoen erabilera duen objektu bat ikastetxeko patioan jartzen denean? harremantzeko zein beste bide sortzen ditu? prozesu sortzaileak bideratzen ditu? Hasiera batean haurrek gehien errepikatu zuten esaldia “hau ez da ezer� izan zen. Horrela, somenetik lan egiteko aukera egon zen eta esperimentatzeko aukera ematen zuten tresnak esku artean edukitzeak atsedenaldiko momentuan beste modu batzuetara harremantzea ekarri dezake. Honez gain, objektu horiekin esperimentatzen den momentutik haurren kezkak, interesak eta nahiak azaltzeratzen dira zeharlerroetan eta guk arreta jarriz gero, proiektuak modu organiko batean abiatzeko aukera izan daitezke.


- 52 -

E3 Ezina Ekinez Egiteko proiektua | 2019


MARITURRI IKASTETXEA PATIOA VITORIA-GASTEIZ

Patioa izan da aztergai Mariturrin: maila ezberdinetan kokatuak dauden zelaiak, hesiz inguratutakoak, euria egiten duenean putzuz betetzen den estalitako eremu bat, HHko haurrentzako jolas eremu bat eta berez itxita egon ohi den espazio berde bat. Baita eskolarako sarrera-irteera espazioa. Tamaina eta aniztasun aldetik aukera interesgarriak eskaintzen dituzten espazioak badira ere, egituraketa eta materialek patioaren potentziala mugatzen dute. Batetik hesiek ezerosotasuna sortzen dute, bestetik, material hotz eta gogorrek nahiz zelaien mailaketak ere, ez du laguntzen. Eremu berdeek, ordea, aukera oso interesgarriak eskaintzen dizkigute: bai naturarekiko interakzioa sustatzeko, nahiz txoko atsegin eta lasaiak sortzeko edo jolas libre nahiz sinbolikoan aritzeko. Mariturri eskolan, guraso elkartearekin batera komunitatearen inplikazioa sustatzen ari dira eta hainbat jardueren artean gune berdeetan gurasoek sortu dituzten etxola naturalak goraipatu nahiko - 53 -

genituzke. Halako egituren bidez, nahiz artefaktu abstraktuagoak erabilita, aniztasuna bermatu eta sormena pizteko espazio apartak bezala ikusten ditugu. Proiektu horrekin batera, komunitateko kideen arteko harremanak aberasten direla azpimarratzea garrantzitsua iruditzen zaigu. Dibertsitateari erantzuteko eta jolastokian giro hobea sortzeko aniztasuna eskaintzea proposatzen dugu, gune ezberdin eta ezberdinak sortuz. Aldi berean, materiala zaintzea komeni da: kirol hastapenerako materialaz gain, gorputz adierazpena, jolas librea eta sormena sustatuko dituzten materialak, naturatik datozenak edo abstraktuak, tramankuluarekin gertatu ziren interakzio motak sustatzeko, adibidez. Bestela esanda, ardura, sormena, ahalduntzea eta zaintza bezalakoak sustatu ditzaketenak. Haur askok txoko lasaiak, goxoak, erosoak behar dituzte, hizketan egoteko, hamaiketakoa jateko edo beste jarduera erlaxatuagoetan aritzeko. Azken finean, mota ezberdinetako beharrak asebeteko dituztenak alegia.


- 54 -

E3 Ezina Ekinez Egiteko proiektua | 2019


ODÓN DE APRAIZ IKASTOLA PORTXEA VITORIA-GASTEIZ

Kasu honetan, Odon de Apraiz ikastolako aterpea izan da aztergai jarritako eskola-espazioa. Aterpea da kanpo espaziotik barne espaziorako igarobidea ahalbidetzen duen gunea eta ia ia eskola komunitate osoa igarotzen da bertatik, ikasleak, familiak eta patiora irteten diren irakasleak bai behintzat. Topagune izaera edota potentzial handia duen gunea da aterpea, eskolara sartu aurretik edo bertatik irtetean itxaroteko, jai egun berezietan ospakizunetarako, patio orduan jolasteko eta lasai egoteko, eskola orduz kanpo familien artean egoteko… Beraz, komunitatea biltzen den gunea da aterpea. Gako hori ezinbestean aintzat hartu beharrekoa da espazio honen inguruan pentsatzen jartzen garenean, eta komunitate horretako kideen arteko interakzioak sortzeko aukerak eskainiko dituzten elementuetan pentsatu beharko genuke - 55 -

eraldaketarako orduan. Haurrez aipatu bezala, eskola-espazioek haurren eta bertan egoten diren komunitateko gainerako kideen behar desberdinak asetu behar dituzte. Kasu honetan, kanpo espazioarekin zuzenean konektatuta dagoen gunea izanik, mugimendurako baino lasai egoteko gune aproposa izan daiteke. Eserita egon, lagunartean solasean aritu, jolas lasaietan aritu, hamaiketakoa edo merienda jan, familia giroan egon… Behar horiek asetzen laguntzeko hainbat ideia bururatu zaizkigu: egituratu gabeko jolas material anitzak, eserita-etzanda egoteko gune erosoak, mahai jolasetan, hamaiketakoa jaten edota solasean aritzeko mahai egituraren bat… Garrantzitsua iruditzen zaigu espazioaren moldagarritasuna bermatuko duen eraldaketa egitea, espazioaren erabilera desberdinak aintzat hartu eta hauetako bat ere ez mugatua ikusi ez dadin.


E3 Ezina Ekinez Egiteko proiektua | 2019

SARRERA Lehenik eta behin, Gasteizeko Mariturri, Odon de Apraiz eta Aranbizkarra ikastetxeetara bisita egin genuen, eta hantxe artefaktuaren kokaleku posibleak aztertu eta espazioaren erabiltzaile ezberdinekin kontaktuan jarri ginen (irakasle, guraso, ikasle, …). Beraiekin batera espazioen azterketa fisikoaz gain, erabiltzaileek bertan zuten elkarrekintza eta gatazkak identifikatu genituen. Informazio honekin, helburua, ikastetxe bakoitzak adierazitako beharrak asetu ahal zituen tramankulu prototipo bat sortzea zen, kasuan kasu, behar espezifiko horietara moldatu ahal zena eta batik bat, proiektu honen aurtengo xedea, inklusioa bultzatuko zuena. HELBURUAK Bisitan jasotako informazioa kontutan hartuta, tramankuluarekin elkarrekintzan erabiltzaile eta espazioarengan eragin nahi genituenak zerrendatu genituen sorkuntza prozesuan hauen alde egiteko: -“Ez lekuak” leku bilakatzea, topaketa eta erlazionatzeko gune hezigarriak bilakatzea. -Guztien parte hartzea bultzatzea, erabiltzaile anitzak erakartzea. -Tramankuluak eta bere elkarrekintzak interes komunak jasotzea: jolasa, ondo pasatzea,… -Autogestioa, lankidetza eta zaintza eragitea. -Sorkuntza eta esperimentazioa sustatzea. PLANTEAMENDUA Egitura modularrak eraiki ditugu egur markoak erabiliz, beraien artean konektatu edo lotu ahal direnak banden bitartez. Egitura isolatuak eraiki dira, batzuk karratuak (66x66zm) eta beste batzuk - 56 -

laukizuzenak(132x66zm). Ateek edukitzen duten banden bitartez modulu isolatuak erraz kateatu eta askatu ahal dira gorantz edo beherantz tiratuz, beraz, erabiltzaileek muntatu-desmuntatu eta aldaketak egiteko aukerak dituzte. Marko hauen azalera gehienak material ezberdinen bitartez estali dira (koloretako azetatoak, sokak zintzilik, gomak, telak, ispilu papera,…), erabiltzaileek ere hauekin jolasteko aukera izan dezaten. Egitura hauek eskola bakoitzaren beharrak eta baldintzak kontuan hartuz artikulatuko dira. Hauek muntatzeko aukera ezberdinak kontuan hartuta, funtzio ezberdinetarako egiturak sortu ahalko baitira, adibidez: labirintoa, tunela, gymkana, eszenografia antzerkirako, aterpea, etxola, gordelekua, loreontzia, bilketa lekua, anfiteatroa... edo modu isolatuan sokekin, ispilua eta bere islarekin,… jolasteko.


4

PROZESUA

3.begirada

ERLAZIOAK | ARTISTA ETA DISEINATZAILE LAN-TALDEA AMAIA SANTAMARIA, MIKEL MANZANOS

AMAIA SANTAMARIA Arte graduatua etaArte Garaikide Teknologiko eta Performatibo masterduna, produktu grafikoen diseinuan ere aditua. Argazkigintza eta ikusentzunezko alorrean espezializatua. MIKEL MANZANOS Industria Diseinuko eta Produktu Garapeneko Ingeniaria da, hezkuntza-esparruen diseinuan aditua. - 57 -


- 58 -

E3 Ezina Ekinez Egiteko proiektua | 2019


ESKU-HARTZEAREN HAUSNARKETA Eskoletako erabiltzaileek artefaktua erabili duten bitartean guk egindako behaketan oinarrituta, hainbat gogoeta egin ditugu:

nor arduratuko den etorriko direnei dinamika azaltzeaz, nor antolaketaz, nor zaintzaz,… hortaz, komunikazioa, entzumena eta malgutasuna landu behar dituzte.

1- Subjektu aktiboak Erabiltzaileak sortzaile izan dira, horretarako, esperimentatu, probatu, muntatu eta desmuntatu, aldatu eta erabakiak hartu behar izan dituzte jolastu duten bitartean. Mugarik gabeko jarduera honetan, imajinatzeko aukera izan dute, askotan ez dutena.

3- Parte hartze heterogeneoa Marko hauen erabilera mugagaitza denez, ez dago hauek modu egokian erabiltzeko jarraibiderik, erabiltzailearen profila ahalik eta anitzena izateko. Jarduera honek ez ditu honetan aritzeko pertsonen artean bereizgarri izan daitezkeen faktore egoki edo desegokiagorik sortzen. Norberak disfrutatzen duen modura erabiltzeko aukera eskaintzen du: zentzumenak inplikatuz, koordinazioa ahalbidetuz, psikomotrizitaterako baliabide bihurtuz, abilezia fisikoa garatuz, harreman estetikoa landuz...

Askotan erabilera konkretuak dituzten objektuekin edo aldez aurretik ezarritako pauta eta legeak dituzten jolas espezifikoetan jolastera ohituta daude, baina praktikan konturatzen gara euren lanen egile edo zuzendari izatea gustuko dutela eta honek asebete eta gai sentiarazten dituztela. Adibidez, jostailuzko kotxe egonkor batek ez du balioko hori berau izateko baina askoz gehiagorako, baina loturak dituen egurrezko kubo bat dado bat izatetik egitura handi baten zimendu txiki bat ere izan daiteke. Bestalde, egin nahi dutena pentsatzen eta sortzen denbora eta esfortzu bat eramateak, emaitza gehiago baloratzea dakar eta honek bere zaintzan gehiago inplikatzea. 2- Kooperazioa Piezen dimentsioarengatik jada, kolaborazioa eta kooperazioa sustatzen duen proposamena da, batek bakarrik oso zaila duelako piezak mugitu eta besteekin lotu ahal izatea eta eraikuntza handia sortzeko pieza eta esku asko behar direlako. Beraz, taldean negoziatu eta erabaki behar dute egin nahi dutena eta zer erabilera emango dioten, - 59 -

4- Erabilera anitza Artefaktua portatila, arina eta moldakorra da, honek egoera, espazio eta erabilera anitzetara egokitzea ahalbidetzen du, momentu batean zerbait izan dena, beste batean beste zerbaitetan bilakatu ahal da. “Ezer” edo “zerbait” izatea erabiltzaileen esku dago, aldiro, euren behar ezberdin batzuk asetuz egitura hauek esanahituz.


- 60 -

E3 Ezina Ekinez Egiteko proiektua | 2019


ARANBIZKARRA IKASTOLA BARATZA VITORIA-GASTEIZ

- 61 -


- 62 -

E3 Ezina Ekinez Egiteko proiektua | 2019


MARITURRI IKASTETXEA PATIOA VITORIA-GASTEIZ

- 63 -


- 64 -

E3 Ezina Ekinez Egiteko proiektua | 2019


ODÓN DE APRAIZ IKASTOLA PORTXEA VITORIA-GASTEIZ

- 65 -


E3 Ezina Ekinez Egiteko proiektua | 2019

AZALPENA Orotara, 20 marko eraiki dira hezkuntza zentro bakoitzeko.

1) MARKOA SORTU-Torlojuak

Bi marko mota sortu dira: - 15 karratu (66x66cm-koak) - 5 laukizuzen (66x132cm-koak) Marko bakoitzak egurrezko 4 listoiz osatuta dago eta listoien arteko loturak torlojuz egin da. Hau da, marko bakoitzean 4 torloju erabili dira. Markoen arteko loturak ahalbidetzeko bisagrak erabili dira. 20 markoetatik 10 markok 2 bisagra izan dute, hauek bi alde paraleloetan kokatu direlarik. Beste 10 markoek, ordea, 3 bisagrekin hornitu dira. Totalean, 50 bisagra aurreikusi dira. Marko hauen azalera batzuk material ezberdinen bitartez estali dira (koloretako azetatoak, sokak zintzilik, telak, ispilu papera), erabiltzaileek ere aukera izan dute zentzu honetan esku hartzeko. ERABILITAKO MATERIALA Markoak gauzatzeko: - 28 egurrezko listoi (32x32x200cm) - 50 bisagra (52x95mm) - 100 torloju (80mm) Markoak estaltzeko: - Koloretako zinta itxaskorra (19mmx33m) - Koloretako papera (0,62x1,5m) - Koloretako plastiko beira (150x50x2,5cm) - Okume taula kontratxapatua (marko azalera estaltzeko) (122X250X0,5cm) - Itsasteko materiala - Soka - Oihalak - Grapak

- 66 -

2) MARKOAK LOTU-Bisagrak


5

ARTEFAKTUA

INTERKAZIORAKO ESKU HARTZEA ERAIKITZEKO ARGIBIDEAK

3) MARKOAK ESTALI-Material desberdinak

- 67 -


E3 Ezina Ekinez Egiteko proiektua | 2019

SENTSAZIOAK

INKLUSIBITATEA

- 68 -


6

DISZIPLINARTEKO HAUSNARKETA

1.geldiunea

Aditu-profesional ezberdinekin eta hezkuntzakomunitatearengandik jasotakoetan oinarrituta, lehen pausuak eman dira hausnarketa kolektiborantz: ideiak partekatuz, aukera berriak aztertuz, egindakoak kritikatuz, sortutakoak gozatuz, elkarrekin ikasiz, hitzekin jolastuz, espazioetara begiratuz...

#HEZKUNTZA POLITIKOA DA #ESPERIMENTAZIORAKO INGURUNEAK #JOLAS LIBREA #SUBJEKTU AKTIBOA #ESPAZIO PUBLIKOA IKASTOKI #ELKARGUNEAK #EROSOTASUNA - 69 -


E3 Ezina Ekinez Egiteko proiektua | 2019

Kontrolaren eta segurtasunaren mesedetan ohikoa bihurtu den diseinuaren estandarizazioari ere aurre egin behar zaio. Eskola ikuspegi produktibo batetik pentsatuta dago, sailkapena oinarri izanda, eta norbanako bakoitzaren garapen, autonomia eta askatasunerako aukerarik gabe. Seguruak diren espazio hutsen bitartez, ez dira umeak interakziora gonbidatzen, beraien artean, inguruarekin...Haurraren boterea eta sormena murrizten dira, esperimentaziotik ikastea ekidinez.

ETXETIK ESKOLARA, ESKOLATIK HIRIRA

Hiria

Etxea

Eskola “ETXEA-ESKOLA-HIRIA testuinguru isolatuak dira.”2020 “Eskola herrira zabaldu behar da.” “Hezitzaileak guztiok gara.” PATIOA ARAZOLEKU ETXEA-HIRIAren arteko harremana eskolan hasten da. Patioa zuzenean erlazionatzen da hiriaren egiturarekin, (hesiz babestua), eta eskolaren tic-tac... 2010 espazio deserosoena dela ondorioztatzen da. Izan ere, haurrek askatasunez jarduten duten eremu bakarrenetakoa izan ohi dela pentsatzen den arren, inguruneak harremantzeko moduak baldintzatzen ditu, gatazka espazio bihurtuz. Ikastetxeko kanpo espazioak haurren garapenerako, genero identitatearen eraikuntzarako, elkarbizitzarako eta funtsean, bizitzarako, agertoki dira. Haurtzaroaren tic-tac... ikuspegitik eta haurtzaroarentzat diseinatu beharreko espazioak dira, eskolako patioa, espazio publiko gisa ulertuz, eta modu honetan, hiri-sare hezitzaile batean integratuz. BELDURRAK, SEGURTASUNAREN IZENEAN Aldaketa prozesuaren abiapuntua oztopoak zeintzuk diren aurkitzea da. Segurtasuna eta beldurra izan ohi dira oztopo nagusienak, baina arriskua gure bizitzaren parte da. Irakaslea seguru sentitzen da bere ikasgelan, kontrolatzen duen eremua baita. Baina haurrak non sentitzen dira seguru? - 70 -

Beldurra

2030

Sormen eza

Estandarizazioa

GORPUTZA, IRISGARRITASUNA,INKLUSIBITATEA Gorputzaren bidez esperimentatuz ikasten da.. Baina,zein 2020 da gorputzaren adierazpen askea lekutzeko modua? Eskola-espazioetara begiratzen dugunean, nola ulertu gorputza?

2030

Irisgarritasunaren mesedetan, oztopo arkitektoniko oro ezabatu nahian, bermatzen ote da inklusibitatea? Gizonezko zuri eta helduek pentsatu, diseinatu eta eraikitako inguruneak, “prototipatu” nahi izan den ezgaitasun fisikoak 2010 dituen erabiltzaile-profil bati begira egokitzea aldarrikatzen da. Aniztasunari eman beharreko erantzuna, ordea, ezin da bakarra izan. Eskola-espazioak bizitzeko eta erabiltzeko hamaika modu egon daitezke, horietan ikasteko eta pertsonalki garatzeko milaka modu uztartzen direlarik. Hezkuntzaren agertoki diren eskolaeraikinak, ingurune konplexu dira, gizartean eta hiri-sarean, eta horietara gerturaketa, prozesu anitz, parte-hartzaile eta aldakor gisa ulertu behar da.


GOGOETARAKO GALDERAK, ONDORIO LEHENENGO URRATSA

?

?

Prozesu honetan, ikaskuntza eta hausnarketa kolektiboak bilatu dira. Helmuga, beraz, ez da emaitza izan, bidea baizik.

Eskola zure etxea balitz non kokatuko zenuke egongela? -Ahinitze Errasti-

?

Bizi dugun momentu historiko honetan ezinbestean kontuan hartu beharko genituzke fenimismoetatik egin diren ekarpen desberdinak. Beraz, ikastetxean dauzkagun espazio komun hoiek nola eragiten gaituzten edo nola baldintzatzen gaituzten genero identitatek eraikitzerako garaian? -Leire AranburuNortzuk gara eskola? -Amaia EtxabeZer sortzen du ingurune honek zugan? -Mikel ManzanosNoiz sortzen da espazio inklusiboa? -Alazne GarcĂ­aNola aktibatu errealitatetik egunerokotasunetik abiatutako ikasketa prozesuak? -Amaia SantamarĂ­aLeyre cano-nola utzi haurrei haur izaten?

- 71 -


E3 Ezina Ekinez Egiteko proiektua | 2019

#ELKARLANA eskola-espazioen eraldaketan zein agentek parte hartu behar dutela uste dugu? harreman inklusiboak sustatu nahi ditugu? zein baliabide temporal eta espazial dauzkagu elkarlanean aritzeko? #FUTBOL-ZELAIA futbol zelaia da jolaserako daukagun espazio bakarra? nolako eragina eduki dezake horrek haurren genero identitatea eraikitzerako garaian? zein beste espazio dauzkagu genero identitateak ikuspegi inklusiboago batetik garatzeko? lehiarkotasuna sustatzen duten jolasak bultzatzen dituzten espazioak ditugu? nola kudeatu ditzakegu? zein baliabide ditugu horretarako? nola hartzen ditugu hori kudeatzeko erabakiak? #JOLASLIBREA nola ulertzen dugu jolas librea? haurrek sormena garatu dezaten espazioak eskaintzen ditugu? zein baliabide dauzkagu espazio hauek ahalbidetzeko? dagoeneko dauzkagun materialekin zer proposatu dezakegu? #NATURAREKIN HARREMANA naturarekin harremantzeko espazioak ditugu? lasai egoteko txoko goxoak dauzkagu? nola bideratu dezakegu naturarekiko harremana ikastetxean horretarako baliabiderik ez badaukagu?

- 72 -

#SEGURTASUNA segurtasun protokolorik daukagu ikastetxean? nork idatzi zuen prokoloa, hau da, zeinen ahots eta ikuspegitik sortuta dago? zerk sortzen du beldurra gutako bakoitzean? beldurrak norenak dira? hesiak/babesgarriak nonahi jartzeko beharra norena da? #ESPAZIO PUBLIKOA zein ekintzetarako dago ikastetxeko espazio publikoa bideratuta? #GATAZKEN KUDEAKETA #KOMUNITATEA zein presentzia du ikas-komunitateak ikastetxean? batera lan egiteko denbora eta espazioak ditugu? nolako ardura sentitzen du komunitateak ikastetxearekiko? nola hurbildu gaitezke komunitatera? #MATERIAL ANITZ ETA ABSTRAKTUAK nola eragin dezake material abstraktuak eskaintzeak harremanak eta gatazkaka kudeatzerako garaian? nola ulertzen dugu sormena? sormen prozesuak ahalbideratzeko baliabide material eta inmateriala dauzkagu? Hau da, zein baliabide tangible dauzkagu esperientzia horiek ahalbideratzeko? zein formazio daukagu sormen prozesuen inguruan?


ETA ORAIN ZER? HEZITZAILE-TALDEAREN EKARPENAK

Galdera hauek abiapuntu bat izan daitezke espazio inklusiboagoak eraikitzera bidean. Hala ere, hauek planteatutako ordenak ez du gai bat bestearen gainetik mailakatzen, testuinguru bakoitzean kategoria batek besteak baino garrantzia gehiago eduki dezake, beraz, galdera zerrenda hau guztiz moldagarria da testuinguru bakoitzeko beharretara.

garrantzitsua deritzogu hurrengo galdera orokor hauek ere gogoetara gehitzea: - Nola ulertzen dugu inklusioa? - Nola aplikatzen dira inklusio perspektibak eskola espazioetan? - 100% inklusiboa den espazio hezitzailerik ezagutzen al duzu? - Ezezkoaren kasuetan zeintzuk dira erronka nagusiak? - Eta baiezkoetan zeintzuk dira arrakastarako gakoak? - Nola ulertzen dugu espazio inklusibo baten kontrakoa? - Nola sentitzen zara espazio inklusibo batean? Eta nola kontrakoetan?

Galdera hauek erantzunez hemen aipatu ez ditugun bestelako gako batzuk azaleratuko zaizkigu, hala nola, aniztasun funtzionala, kulturartekotasuna, belaunaldien arteko harremanak, esku hartzeko metodologiak, botere harremanen birpentsatzea (ikasle-ikasle, ikasleirakasle, irakasle-guraso, ikastetxea-auzoa), haurtzaroaren kultura, helduen rola, espazio hezigarriak eta abar. Ildo honetatik, oinarria liratekeen galderak planteatu nahiko genituzke. Lehen esan bezala fokua jarri dugun gai horiez gain bestelako gaiak gurutzatzen direla ikusi dugu. Hala ere, - 73 -


E3 Ezina Ekinez Egiteko proiektua | 2019

ARANBIZKARRA IKASTOLA Baratza hesi eta hormez mugatuta dagoenez, espazio honen zabaltzea bilatzen da. Horretarako, muga fisiko gehienak difuminatzea izango da helburu nagusia, baratza bera espazioaren konfiguratzailea bihurtuz. #MUGAKDIFUMINATU

MARITURRI IKASTETXEA Kanpo espazioaren konfigurazioa gauzatzerako orduan berdeguneak perimetrora eraman dira. Beraz, hauekiko kontaktua berreskuratzeko asmoarekin natura elementuak proposatzen dira, zuhaitz adarrak balira bezala erdigunea konkistatzen hasiko direlarik. #NATURABERRESKURATU

ODON DE APRAIZ IKASTOLA Portxean zutabeen presentzia azpimagarria da, eta hauek erabiltzaileen mugimendua oztopatzen dute. Horrela, zutabeak espazioaren parte bihurtu nahian laberinto bat proposatzen da, eremuan erabilera txoko desberdinak eskeiniz. #ARKITEKTURAINTEGRATU

- 74 -


ETA ORAIN ZER? ESKU-HARTZE PROPOSAMENAK

E3 ezina ekinez egiteko proiektuko edizio honetan garatutako ‘’artefakto''-az baliatuta, aztergai izan dugun hezkuntza-espazio bakoitzari begirako esku-hartze proposamen bat garatu da. . Beti ere, kasu bakoitzeko testuingurua kontuan hartuta eta egindako hausnarketatik abiatuta. Horretarako, 0,8x0,8m moduluko kuboa oinarri izanda erabilera desberdinak proposatzen dira. Abiapuntua egurrezko 12 listoiz osatutako bizkarhezur bat izan da eta taulaz baliatuta bizkarhezur hori ‘‘itxi’’ egingo da erabilera desberdinak ahalidetuz.

m

0,8m

0,8

- 75 -


E3 Ezina Ekinez Egiteko proiektua | 2019

KOKAPENA

BARATZA

ARANBIZKARRA IKASTOLA - 76 -


MODULU SINPLEAK-oinarria A

D

B

E

F

G

Lur kuboa

Zakarrontzia

Biltegia

D’ Lorontzia

Mahaia

Eserlekua / Bidea

Espazioaren muga fisikoak difuminatuz baratza baten sorrera emango da. LH eta HH patioen arteko hesiak elkargune izaera izango du, erlazioak lantzeko helburuarekin. Bestalde, forma organiko eta intuitibo baten bitartez, baratzeko erabilera desberdinak emango dira, tamaina desberdineko lorontziak, biltegiak, bideak, zakarrontziak...

IDENTITATEA Bizi EGITURAKETA Adar sistema. Berdeguneko natura sartu. NEURRIA Handia EKINTZA Jolas motorra + Elkargune

Helburu nagusia erabiltzailearen erosotasuna bermatzea da eta zaintza balioan jartzea.

ADINA Guztiak (batez ere LH)

Modulua Ax2 Lorontzia x 6

Modulua Ex2 Lur kuboa x 6

Modulua Bx4 /Dx2 Mahaia x 1

Modulua Bx1 /Dx2 Mahaia x 2

Modulua Fx2 Zakarrontzia x 2 - 77 -

Modulua D'x3 Bidea x 6

Modulua Gx4 Biltegia x 2


E3 Ezina Ekinez Egiteko proiektua | 2019

KOKAPENA

PATIOA

MARITURRI IKASTETXEA - 78 -


MODULU SINPLEAK A

B

D

E

F

G

Lorontzia

Mahaia

Eserlekua

Tunela

Zakarrontzia

Biltegia

Natura patioaren barnera sartu nahian, adar formako egitura bat gauzatuko da. Horrela, forma organiko baten bitartez hedatuko da proiektua, eta lorontzi ezberdinen egituraketarekin, multzoaren batasuna bermatuko da.

IDENTITATEA Zaintza EGITURAKETA Hesi bidezko sistema. Muga fisikoei erabilera eman. NEURRIA Ertaina

Erabiltzaileen nahiak kontuan hartuta, bilgune elementuei nagusitasuna eman zaie, eta, aldi berean, jolas motorrerako baliabideak era proposatu dira. Dagoeneko patioan lekutzen diren zoru marrazkiak ere aprobetxatu dira hauen erabilera bultzatzeko.

EKINTZA Baratza + Elkargune ADINA Guztiak (batez ere LH)

MODULU MULTZOAK-altzariak Modulua Ax4 Lorontzia x 11

Modulua Ex6 Tunela x 4

Modulua Bx4 /Dx2 Mahaia x 3

Modulua Bx1 /Dx2 Mahaia x 2

Modulua Fx2 Zakarrontzia x 2 - 79 -

Modulua Dx29 Grada x 3

Modulua Gx5 Biltegia x 2


E3 Ezina Ekinez Egiteko proiektua | 2019

KOKAPENA

PORTXEA

ODÓN DE APRAIZ IKASTOLA - 80 -


MODULU SINPLEAK A

B

D

E

F

G

Arbela

Mahaia

Eserlekua

Tunela

Zakarrontzia

Biltegia

Erabiltzailearen mugimendu askea bermatzearren portxean dauden muga fisikoak (zutabeak) espazioan integratzea bilatzen da. Horretarako, zutabeak erabilera berriarekin bat egitea proposatzen da, hau da, zutabea altzarien parte bihurtzea.

IDENTITATEA Partekatu EGITURAKETA Laberinto sistema. Espazio dinamikoa sortu. NEURRIA Ertaina

Bestalde, porxearen erabilera lasaia dela eta, elkargune espazioa proposatzen da. Aldi berean, laberinto formaren bitartez dinamikotasuna ere bilatzen da.

EKINTZA Elkargune ADINA Guztiak

MODULU MULTZOAK-altzariak Modulua Ax5 Arbelak x 4

Modulua Bx4 /Dx2 Mahaia x 1

Modulua Ex3 Tunela x 2

Modulua Bx1 /Dx2 Mahaia x 2

Modulua Fx2 Zakarrontzia x 2 - 81 -

Modulua Dx12 Grada x 2

Modulua Gx6 Biltegia x 1


E3 Ezina Ekinez Egiteko proiektua | 2019

*Eranskina

Proposatutako ariketak

- 82 -


ESALDI INSPIRATZAILEA

Ariketaren aurkezpena

Argibideak

- 83 -


?

ZER ALDATUKO ZENUKE...?

?

ZER ALDATUKO ZENUKE BARATZAN?

? ?

ZER ALDATUKO ZENUKE PORTXEAN?

? ?

ZER ALDATUKO ZENUKE PATIOAN?

- 84 -


Profile for nondik

E3 Ezina Ekinez Egiteko Proiektua 2019  

ESKOLA ESPAZIOAK INGURUNE-HEZITZAILE E3 Ezina Ekinez Egiteko proiektua Eskola-espazioak ingurune hezitzaile bihurtzeko diziplinarteko proiek...

E3 Ezina Ekinez Egiteko Proiektua 2019  

ESKOLA ESPAZIOAK INGURUNE-HEZITZAILE E3 Ezina Ekinez Egiteko proiektua Eskola-espazioak ingurune hezitzaile bihurtzeko diziplinarteko proiek...

Profile for nondik
Advertisement