Issuu on Google+

TEKNOLO OGIA BERR RIAK HAUR RTZAR RO IK KASTO OLAN N


AURKIBIDEA 1.

Sarrera

3

2.

Baliabide eta azpiegitura teknologikoak – Hardwareak

4

3.

Baliabide eta azpiegitura teknologikoak – Softwareak

6

4.

Irakasleen jarrera teknologia berriekiko

7

5.

Nire proposamena – EGURALDIA

8


SARRERA

Haurtzaro Ikastola Oiartzunen dago. Herri euskalduna da, biztanleriaren %90ak euskaraz hitz egiten du. Haurtzaro ikastola kontzertatua da, hau da, jabego pribatua baldin badu ere, Eusko Jaurlaritzako laguntza du. Gaur egun gurasoen eta langileen artean osatutako herri onurako irakaskuntza kooperatiba bateratzailea da. Ikastola honek Haur Hezkuntzako bigarren zikloa, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasketak eskaintzen ditu. 38 gela guztira eta 875 ikasle inguru. Ikastolak 40 gela arrunta, areto nagusia, teknologia gela, musika gela, liburutegi orokorra, psikomotrizitate gela, bi informatika gela, laborategia, ginmasio bat, frontoia, futbol zelaia, jolastoki bat, 2 parke, bideo gela, funtzio anitzetako gela, irakasle gelak, komunak eta jantokia ditu. Zerbitzuei dagokienez eskolak emateaz gain, jantokia, garraioa, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleentzat eskolaz kanpoko ekintzak eta liburutegia ere badituzte. Ikastolaren hezkutz proeiktuaren oinarrizko printzipiak honakoak dira: • da) • • • •

Ikastolen mugimenduaren eragile eta partaide (Euskal Herriko Ikastolak-en kide Hezkuntza eskaintza zabala Eleaniztasuna Ideologia aniztasuna Parekidetasuna gestio eta funtzionamendu egituran

Hezkuntza proiektua honako printzipiotan oinarritzen da: proiekzioa, globaltasuna, integrazioa, errealismoa eta malgutasuna. Ikastola, lehen esan bezala,irakaskuntzako kooperatiba da, ikastolako gurasoak eta irakasleak dira bertako partaide. Hori dela eta, ez da hartzen erabaki garrantzitsurik beraiekin kontatu gabe. Eskola eta familiaren arteko komunikazioari garrantzia handia ematen diote, honela lortuko baita luzapen imajinario bat haurrarengan bi espazioak (eta bertako pertsonak) erlkarlotuz. Inguruarekiko harremanei dagokionez, Haurtzaro ikastolak oso harreman onak ditu bai Udalarekin baita Haur Hezkuntzako lehen etapako zerbitzua ematen duen Patzuergoarekin ere. Gainera Haurtzaro Ikastolak eta Errenteriako Orereta Ikastolak Oiartzo Ikastola sortu zuten bi ikastola hauetako ikasleak Batxelergoa egiteko. Haurtzaro Ikastola ez da herritik isolatuta dagoen entitate bat, bertan zeharo integratuta dagoen ikastola baizik.


BALIABI IDE ETA AZPIEGIT A TURA TEK KNOLOGIK KOAK- HA ARDWAREAK

• 2 innformatika gela, bakooitza 24 orddenagailukiin, arbel diigitalakin, pproeiktore batekin b etaa inpresora batekin. b

4 zeerbitzari (orrokorra, posstarako, kannpoko sarbid detarako etaa ikastolakoo webgunetaarako).

12 ordenagailuu karro (bakkoitza 25 orddenagailureekin).


• Irakkasleen minntegi guztieetan 5 edo 6 ordenagaailu eta inprresora bat (ordenagaillu hauetakoo asko portattilak dira, behar deneann mintegi baatetik besterra eramatekko, etxera erramateko...)).

14 arbel digitaal (2 inform matika gelataan eta bana LH5, LH6, DBH1 eta DBH2ko geelatan).

• Hauur Hezkuntzzako gela guuztietan orddenagailu baat eta proiekktore bat. • 2 liinea zuntz optiko (20112ko martxxoan bakoitza 25 megaakoa baldinn bada ere, laister 755 megatakoaa izango da)). • RU UCTUS SIST TEMA ikasstola guztiakk, WIFIaren n ordez.


BALIABI IDE ETA AZPIEGIT A TURA TEK KNOLOGIK KOAK- SO OFTWARE EAK Haur Hezkuntza e Xango CD-ROM Mak erabilttzen dituz zte. Haur Hezkuntz zako gela a Ttantto, Txirritx eta an ordenag gailu bat dute d eta be ertan aritz zen dira ha aurrak ban naka edo binaka. b bakoitzea Bestalde, Haurtza aro ikasto olan Urtx xintxa me etodoa erabiltzen e dute eta bertan zen dituzten ikt jarrduerak (g gutxi batzu uk) ere orrdenagailu u honetan burutzen proposatz dituzte: gutunak g “id datzi�, arg gazkiak zin ntzilikatu...noski irak kaslearen laguntzare ekin.

ezkuntza Lehen He ezkuntza osoan o IKASYS proie ektua erab biltzen dute. Ikasys proiektua norberak k Lehen He ordenaga ailu bidez ikasteko sistema da eta gailu informatikoak, aplikazio informatikoak k eta estrategia kurrrikularrak uztartzen n dituen multzoa m da a. Hiru he elburu nagusi ditu: urrak egun nero, ordu u erdi batt trebakunttza, memorizazioa eta nork berea egiiteko. Hau jarduten dute proie ektu honettan, egune ero ikasgai desberdin bat. an Txanela a metodoa a erabiltze en dute eta e bertan Honetaz gain, Lehen Hezkuntza osoa zen diren IKT jardu uerak egitten dituzte e. Horreta arako, battzuetan in nformatika a proposatz gelara joaten dira eta beste e batzueta an Ikasys--erako era abiltzen dituzten orrdenagailu uzte jardue erak. Horretarako webgunea w OMak, DVD Dak edota a txkitan egiten ditu k, CD-RO nak erabilttzen dituztte (Birraitonaren museoa, Ba azter guztiiei begira,, pendrive desberdin Z , Irristalarri munduan n ibiltari....). Urdintxo eta Pox, ZirriBorro,

DBH e alde batetik, b IK KASYS pro oiektua errabiltzen dute d eta bestetik, OSTADAR R Hemen ere metodoak k gai bakoitzean proposatz zen dituzten ikt jarduerak j burutzen n dituzte. Horretara ako webgu uneak, CD D-ROMak, DVDak edota e pendrive desberdinak erabiltzen dituzte (Irristalari munduan n ibiltari, Herrien Europa, Arduraz k kontsumitu, Euskal a idatzia etta ahozkoa...). Literatura


IRAKASLEEN JARRERA TEKNOLOGIA BERRIEKIKO Urtetan Haurtzaro Ikastolako IKT dinamizatzaile izan denarekin hitz egin dut, bertako berri jakiteko (martxoan hartu du erretiroa). Berak esan didanez Haurtzaro Ikastola 1989 urtetik dago teknologia berrietan murgildurik. Noski, ez orain bezala, baina orain dauden azpiegitura teknologikoak eta baliabide pertsonalak ez omen dira bat-batean lortzen, urte askotan zehar eginiko lanaren fruitu omen dira. Bestalde, eta arestian esan bezala, Haurtzaro Ikastolaren jabegoa irakasle eta gurasoek dute. Eta azken hauek ikastolako erabaki guztietan parte hartzen dute, baita IKTen inguruko erabakietan ere. Aspaldidanik, beraz, egin zuen Haurtzarok teknologia berrien apostua eta ordudanik omen daude iraskale batzuk hasieran eta guztiak orain, ikastolak duen IKT plana aurrera eramateko lanean. Hasiera batean, irakasle batzuren jarrera oso aldekoa ez zen izan, baina beraren ustez, ezjakintasunak sortzen duen beldurraren eraginez. Hala ere, horregatik, oso argi eduki zuten hasieratik irakasleek prestakuntza beharra zutela, etengabeko prestakuntza gainera. Eta 90. hamarkada hasieran irakasle gutxi batzuk jaso bazuten prestakuntza, 2000. urtetik aurrera ikastola osoko irakasleek jaso dute etengabeko prestakuntza. Gaur egun, irakasleen jarrera oso baikorra da orokorrean eta teknologia berriak oso integraturik daude ikasgelatan (aurreko atalean azaltzen dudan bezala), baita ikastolako eguneroko funtzionamenduan ere. Adibidez, irakasleek ez dute paperik jasotzen, ez bilera deialditarako, ez nomina jasotzerakoan...guztia e_mailez jasotzen dute. Gurasoek ere aukera dute paperez jasotzen dituzten oharrak, buletinak, informazioa...e_mail bidez jasotzeko. Eta ekimen hau aurrera doa, izan ere, lanean ari baitira Ikastola Irekia izeneko proiektu batean. Ekimen hau martxan jartzen denean, gurasoek intranet batez bidez hainbat eta hainbat ekintza egiteko aukera izango dute: irakaslearekin bilera adostu, jangela zerbitzua erreserbatu edo baliogabetu, garraio zerbitzuarekin berdin, haurra ikastolara joan ez bada etxeko lanak bertatik hartu...Joxinek dioenez, hau ere pixkanaka-pixkanaka egitekoa da. Anekdota bat ere kontatu zidan Joxinek, irakasleek teknologia berrietan zuten eta duten jarrera azaltzeko. Esan bezala, hasieran irakasle batzuk ez zuten oso jarrera baikorra. Eta horietako bat denbora guztian kexatzen ari zen. Orain dela urte batzuk, ordea, baten bidez irakasleei aukera eman zitzaien ikasleen notak interneten bidez sartzeko, hau da, bakoitzak ordenagailua eta internet eduki ezkero edozein tokitatik. Eta teknologiakin batzutan gertatzen den moduan, momentu jakin batean arazoak egon ziren eta irakasle hori kexaka etorri omen zitzaion esanez nola nahi zuen horrela notak sartzea. Joxinek momentuz ikastolan bertan bakarrik egin zezakela esan omen zion eta irakasleak orduan hori historiaurrean egiten zela erantzun zion. Hala ere, irakasleekin hitz egiterakoan, batzuk teknologia berriek lan gehiago ematen dizkietela adierazten dute. Hala ere, onartzen dute, gaurko gizartean haurrak derrigorrez trebatu behar direla teknologia berrietan. Eta lan gehiago suposatzen badiete ere, onurak gehiago ikusten dizkietela ikt-ei oztopoak baino.


EGURALDIA Testuingurua: jarduera hau 5 urteko gelako haurrei zuzenduta dago.

EGURALDIA Helburuak: Fenomeno atmosferikoak identifikatu Teknologia berrien aukerak ezagutzen hasi. Garapen kognitiboa

Hizkuntza landu Idazketa eta irakurketa landu Denborazko nozioak landu (eguna, astea, hilabetea...) Matematika landu (kontaketa, konparaketa, seriazioak...)

Garapen psikomotorea

Psikomotrizitate fina landu Gaitasun grafomotorea landu

Oinarrizko prozesu psikologikoak

Arreta, pertzepzioa eta oroimena.

Garapen psikosoziala

Taldearekiko pertenentzia sentimenduak eta kooperazioa.

Jardueraren deskripzioa: Gelako arduradunak (egunero batek) zein eguraldi egiten duen begiratuko du eta irakasleak horretarako espresuki prestaturiko taula batean dagokion irudia sartu beharko du (eguzkia, euria, lainoa, haizea...) eta azpian, ikasgelan eredu bezala jarrita egongo den esaldietako bat kopiatu beharko du (euria ari du, haizea dabil, eguraldi eguzkitsua gaurkoa,...). Haurrak irakaslearen laguntza jasoko du (behar badu) eta baita beste kideena ere. Horretarako irakasleak haur bat ez bada gogoratzen nola txertatzen den irudia, idazteko laguntza behar badu... beste haurrei galdetuko die ea norbait gogoratzen den. Ondoren, haur bakoitzak bere taulan (irakasleak ordenagailuan inprimatuta) dagokion irudia itsatsiko du eta dagokion esaldia idatzi.

prestaturikoa

Bukaeran, hilabete horretan zenbat egunetan egin duen eguzkia, euria, haizea, elurra...kontatuko dute denok batera. Irakasleak grafiko bat egingo du datu horiekin. Eta grafikoa haurrean dutela konparaketa, seriazioak... landuko dituzte. Ondoren haur bakoitzak bere grafika egingo du paperean, irakasleak eginikoa adibide bezala dutela. Oharra: Jarduera hau haurrek egin ahal izateko, aldez aurretik, irakasleak egingo du hilabete batean zehar. Eguneko arduradunak zein eguraldi egiten duen esan beharko dio eta irakaslearen ondoan egongo da honek zer egiten duen ikusiz. Materiala: Ordenagailua eta proiektagailua Denbora: egunero 20 minutu gutxi gorabehera, hilabete batean zehar. Ondoren, datuak lantzeko beste 30 minutu.


IKTen azterketa