Page 1

BADITUGU HIRU WCT PROBA EUROPAN! Portugalek izango du azkenean merezi duen mailako surf txapelketa. Munduko surf txapelketak bi proba izan ditu betidanik Europa mailan. Hossegor-en Landetan kokatuko da lehena, irailaren bukaeran. Ez da olatuentzako garairik onena, baina, nahiko spot segurua denez ez du axola. Aste pare bat geroago asiko da bigarren proba Mundakan. Urriaren erdirarte iraungo du Mundakako probak, bertan oso garratntsitzuak direlako baldintza atmosferikoak eta urria da urteko garairik onena olatuen sorrerarako. Mundakako proba bukatuta, munduko surf zirkuituak, WCT-ak, ameriketara alde egiten du. Urte honetan ordea, portugalera WCT-a iritxi egin da, zehazki Peniche-ra. Dagoeneko Europako hiru hondartzetan gauzatzen da goi mailako surf-a, azken hau Super Tubos hondartzan. Peniche betidanik goi mailako ezaugarriak eduki ditu eta urteak aurrera joan ahala begi bistakoa izan da bere kalitatea. Horregatik lortu egin du hain beste nahi izan duen onespena. Esan beharra dago oso zaila dela lehengo eta bigarren mailatik aldaketak egotea, adibidez, Sopelana duela 10 urte surf-eko txapelketaren barne zegoen eta desastre utxa izan ondoren, txapelketatik kanpo uztea erabaki zen. Horregatik nabarmendu egin behar da, Super Tubos hondartza jarri duen gogoa eta lortu duen fama. Beste aldetik, Peniche ondoan dagoen Ericeira hondartza bigarren mailatik kanpo geratu da, betidanik izan dituen babesleak atzera bota direlako. Azkenean iritzi da hainbeste itxaron izan den garaia datorren astean, urriaren 19an, hasiko da eta hilaren 30erarte iraungo du.

“Merezitako WCT-a Portugalen”

Ez Mundakan ez Hosegor-en surflariek ez zuten aukerarik izan Europar spot-ak behar duten tokian uzteko. Beraz, ezpero da datorren giro atmosferikoa, haizeak, mareak, etabar, direla eta Portugalen olatu bikain eta oso surfeagarriak izatea. Honekin batera “etxeko” surflariek, europarrek, garrantzi handia hartuko dute “Rip Curl pro search Super Tubos” txapelketaren bizi-iraupenean. Haien esku baitago surf marka eta taldeek haien begiradak Europan ere jartzea.

Surf  

Surf txapelketa