Page 1

Ariketa honen helburua, pelikula bat egiteko behar den aurre dokumentazioaz ohartzea da. Lan hau gauzatzeko Pulp Fiction pelikula aukeratu egin dut. 1994ko pelikula da eta garai haietan oinarrituta dago. Pelikula lau gertakizun garrantzitsuetan oinarritzen da eta bakoitzaren atzean ezkutatzen den dokumentazioa azalduko dut. Vincent Vega eta Mia-ren dantza: Egoera honetan garbi ikusten da, garai hartako giroa. Joera handia dago jatetxe komikoetara joatea eta Hollywood-eko izarrekin afaltzea. Geroago dantzatzera joaten direnean, biek plataformara igotzen dira eta garai aietako musikarekin dantzatzen dute. Horretarako ze musika eta ze dantza estilo behar ziren bilatu izan behar zuten. Emaitza ikusita alde honetan oso ondo dokumentatu ziren. Oso eszena harrigarria delako eta gainera V keinua gizartean izugarrizko eragina izan zuen. Jules-en bibliaren pasartea: Eszena honetan,bi dokumentazio lan ikusten ditut. Batetik gaizkile mundua oso ondo antzeztuta dago. Vincent eta Jules-ek mafioso bikote paregabea egiten dute eta situazioaren kontrol osoa dute. Gainera trajearekin janzten dira eta horren atzean garai aietako mafiosoak imitatzen dituzte. Bestetik Jules-ek sekulako agiraka botatzen dio tipoari akabatu baino lehen. Baina bitxiena bibliako pasarte batekin egiten duela da, zehazki, Ezequiel, 25. kapitulua 17. bersikuloa. Pelikulan Kristiantasuna Jules-en partetik ikusten da eta gainera bibliaren zatia entzunda, dokumentazio lana kristautasun esparruan oso zaindua izan dela ikusten da. Marsellus Wallace-en bortxaketa: Honetan ere gizartearen isladapena ikus daiteke. Pelikularen zati honetan Marsellus eta Butch denda baten soto atxiloturik daude. Dendariak bere lagun bati deitzen dio bortxaketa gauzatzeko. Hau gutxi ez balitz beste gizon bat dago sodomasikista traje bat daramala. Eszena honetan homosexualitatea eta sadomasokismoa protagonistak dira. Gizartearen beste ikuspegi bat azaldu nahi izan zuen Tarantino-k. Kafetegiko lapurreta: Zati honetan kafetegian dagoen bikote bat egingo duten lapurtzeaz ari dira. Eta hortik gutxira hasi egiten dira. Eszena honetan, isla garbia da behe mailako giroari. Isla honekin gizartearen beste ikuspegi bat azaltzen du. Txiroen mundu kaotikoa izango litzateke. Beti lapurretan eta bizi modu estremoan. Pulp Fiction gizartearen isla erraldoia da. Gizartean parte artzen dituzten rol desberdinak agertzen dira pelikularen momentu batean. Indibiduo guztiko


estremoak agertzen dira, lasai asko etxe gizon bat agertu daiteke eta segidan mafioso hiltzaile bat, taberna batean egon daitezke eta bat-batean lapurreta bat gauzatzea, dantzatzen egotea eta konturatu gabe neskak sobredosis bat edukitzea. Pulp Fiction bizitza askoren estremoa da eta ondo dokumentatua lan bikainak egiten dira. Kasu honetan hau horietako bat da. Oso dokumentazio lan bikaina egin dute pelikula honetan eta horregatik izan da hain ezaguna.


7.Pulp fiction  

Pulp Fiction izan zuen dokumentazioaren balorazioa

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you