Issuu on Google+

DIDAKTIKA Irakasgai honetan landu dugun arloetako bat kurrikuluma izan da. Bi kurrikulum mota daude, agerikoa eta ezkutukoa eta guk agerikoa landu dugu. Agerikoan gobernuak esku hartze handia dauka eta kurrikulum horretako bost arloak landu ditugu, hauek direnak: arlo soziala, arlo pedagogikoa, arlo psikologikoa, arlo epistemologikoa eta arlo filosofikoa. Arlo sozialari dagokionez, zer nolako gizakia lortu nahi dugun lantzen da. Arlo filosofikoan berriz, zer nolako gizakia eta gizartea lortu nahi diren lantzen da. Ondorioz, bi arlo hauek, elkarrekin lotu ditugu bideoan. Bigarrenik, arlo pedagogikoa daukagu, non gelatik kanpo dagoen oro lantzen den: ebaluaketa, irakasteko metodoak, ordutegia, ‌ Bestetik, arlo epistemologikoa daukagu, eta honetan usteak esperimentatzea beharrezkoa da benetako egiak lortzeko, beraz, liburuak eta horrelakoak kontuan hartu beharean, bakoitzaren esperientziaz baliatu behar da. Azkenik, arlo psikologikoa dugu. Hemen, psikologikoki umeei eragiten zaiena, hau da, ikaskuntza irakaskuntza prozesu bat da baina egia da garapena ez dela bakarrik edukien kontuan, baizik eta, elkarrekintza eta dena kontuan hartzen dela. Bideoa egiterako garaian, arlo psikologikoa izan da lehenik landu dugun gaia. Arlo psikologikoa adierazteko, honako hau ipini dugu bideoan: gelara Saharako mutil bat (etorkina) etorri da. Bere izena Wazala da eta irakasleak Wazala aurkezten duenean, bere gelakideek barre egiten diote. Horretaz gain, bere ezaugarri guztiengatik, hau da, jarrera, itxura, janzkera, hizkuntzarengatik, ‌ baztertu egiten diote eta gainera, iseka egiten diote. Hurrengo eszena arlo pedagogikoarekin lotutakoa izan da. Honetan, gehien nabarmendu duguna ebaluatzeko irizpideak izan dira. Hemen komiki bat egin dugu. Komiki honetan lau protagonista daude: 3 ikasle eta irakasle bat. Irakaslearen helburua ikasle guztiek azterketa gainditzea da eta ez du kontuan hartzen kurtso osoan egiten duten lana. 2 ikaslek azterketa ez dute gainditu nahiz eta kurtso osoan lan mordoa egin. Azken ikaslea ordea, azterketa gainditu du baina ez zaio egokia irusditzen irakaslearen jarrera. Azkenaurreneko eszena, arlo epistemologikoa azaltzeari ekin diogu. Hemen, 4 ikasle daude eta bi taldeetan banatzen dira, non beraien pentsamenduak desberdinak diren. Talde batek dio liburua jartzen duen guztiataz fidatu behar dela, aldiz, beste taldeak esaten du liburuei kasu egin beharrean esperientzatik lortzen dela benetako egia. Eszena hau, argazkien bidez errepresentatu dugu, laborategiko eta ordenagailu gelan.


Laborategiko gelan, talde batek benetan egi hori hĂłrrela dela esateko esperimentu bat egiten dute eta azkenean, esperientziaz baliatuz, zihurtatu egiten dute eztabaida. Azkenik, arlo soziala eta arlo filosofikoa batera landu ditugu beraine helburua antzekoa delako, hau dena: zer nolako gizartea eta gizakia lortu nahi dugun adierazten dutelako. Horretarako, robot bat marraztu genun eta argazki horretan hainbat adierazpen agertzen dira, hala nola, umeek hezkuntzara ez direla moldatu behar, baizik eta hezkuntza umeetara. Robotaren marrakzi honekin adierazi nahi duguna zera da: personak ez garela robot batzuk, baizki eta bizidun eta gizaki batzuk.


K (1)