Page 1

GIPUZKOAKO NATUR KONTSERBAZIOA:

BASOEN BERRESKURAPENA Erakunde ekologista eta kontserbazionisten irizpide eta proposamen batuak Berdeak Eguzki Ekologistak Martxan Erkaxo Azpeitiako Natur Taldea Haritzalde Itsas Enara Ornitologi Elkartea Landarlan Natur Elkartea Mutriku Natur taldea Okil Beltza, Elgoibarko Natur Taldea Osina Natur Taldea Ugatza Ornitologi Elkartea Katamarrua, Zestoako Natur Taldea Zumaia Natur Taldea Herrio Natur Taldea Arkamurka Natur Elkartea Ondarroa 12 milia

Donostia, 2012ko uztailaren 9a


Gipuzkoako basoak berreskuratzeko eskaera

AURKIBIDEA

1. Aurrekariak…………………………………………………………………………………………………….3. or. 1.1 Gipuzkoako basoak berreskuratzeko eskaera 2. Gipuzkoako basoen egoera …………………………………………………………………………….5. or. 3. Basoen kudeaketarako baldintzak ……………………………………………………………..….7. or. 3.1 Egoera mingarri honen arrazoiak 3.2 Mendien legezko egoera 3.3 Saileko administrazioaren jokaera 4. Mendietako eta natura inguruneko zuzendaritza nagusiaren luzatzen dizkiogun eskaerak: …………………………………………………………………………………………………….10. or. 4.1 Europar Zuzentarauak bete eta basoak legeen arabera kudeatzea. 4.2 Herri Jabariko Mendien kudeaketan egurra ekoizteari utzi eta benetako zerbitzu publikora bideratzea. 4.3 Mendi babesgarrien errolda indarrean jarri eta gauzatzea. 4.4 Gipuzkoako basoak zaindu, hobetu eta ugaritzeko laguntza arauak ezartzen dituen Dekretua aldatzea. 4.5 Jabetza pribatuko mendietan bertako basoa berreskuratzeko plangintza eratzea. 4.6 Basoen kontserbaziorako kudeaketan partehartze demokratikoa KRONOGRAMA …………………………………………………………………………………….14. or.

2


Gipuzkoako basoak berreskuratzeko eskaera

1.- AURREKARIAK

Iaz hasita, Gipuzkoako Natur Taldeok lurralde honetako Foru Aldundiko Berrikuntza, Landa Garapena eta Turismo departamentuko ordezkariekin natur kontserbazioarekin erlazionatutako hainbat gairen inguruan hitz egiteko konpromisoa hartu genuen. Gaurdaino hiru dira ospatutako bilerak: gure eskakizunak jakinarazteko abenduan ospatutakoa lehena, Gipuzkoako basoetarako laguntza-arauak ezartzen dituen Dekretuaz hitz egiteko urtarrilean ospatutakoa bigarrena, eta hirugarrena ehizaren kudeaketaz aritzeko ekainean ospatutakoa. Hasitako bidearekin jarraitzeko, Gipuzkoako basoen kudeaketaz hitz egiteko proposatu nahi dugu hurrengo bilera. Horretarako, idatzi hau zinatzen dugun natur taldeen ordezkariok Gipuzkoako basoen kontserbaziorako eskakizunak jasotzen dituen txostentxoa idatzi dugu. Txosten honen helburua, beraz, Foru Aldundiko Mendi eta Ingurune Naturaleko Zuzendariari eta sail horretako teknikariei Gipuzkoako basoen kontserbazioa eta berreskurapenera bideratutako kudeaketa-eredu berriaz hitz egiteko gure irizpideak jakinaraztea da. Agertoki aldaketarako ezinbesteko baldintza da Aldundiak hamarkadetan zehar forestalisten eta egurzale pribatuekin izan duen lotura hausteko beharra. Era berean, lurrari eta bertakotasunari lotutako nekazaritza eta nekazal kultura aldarrikatzen duten eragileak lotu beharko zaizkio bertako basoak era masibo batetan berreskuratzeko ahaleginari, ez baitu inongo zentzurik elikagai-sobirautzaren izenean, ekoizpenean eta merkaturatze prozesuetan bultzatzea lelo hori natur kontserbazioa alde batetara utziz. Baso-landaketa eta nekazaritza-eredu intentsiboak (diruz erruz lagundutakoak), artifizializatzaileak eta kaltegarriak dira lurrarentzat, gizaki eta ekosistemen osasunarentzat, eta basa-bizitzaren kontserbazioarentzat.

Bestalde, administrazioak badu, gure ustez, behar bezala erabiltzen ez duen eskumena: delitu ekologikoak zigortzea da. Ingurumen Fiskaltza aktibatuz, baso-landaketen kudeaketa-eredu intentsiboa han eta hemen eragiten ari den kalteak eten edo gutxitzeko. Tresna hau oso eraginkorra izan daiteke landa-gunean agerikoa den inpunitatea ezabatzeko, eta behingoz natur kontserbazioko legeak duintasunez aplikatzen hasteko. Baina, horretarako Aldundiko Mendi Zuzendaritza berriak norabidez aldatu behar du, bere organigrama ahul eta zaharkituan, zein erabakiak hartzeko mekanismoetan aldaketa estrukturalak eraginez.

3


Gipuzkoako basoak berreskuratzeko eskaera

Basoen kontserbazioa eta babesa (habitat naturalena, zein basabizitzarena) mugimendu eta erakunde ekologisten, zein eragile sozialen hamarkadetako borrokaren ardatza izan dira. Orain indar handiagoz aldarrikatzen dugu administrazioarentzat bete beharrezkoak den eskakizun hori, EAE-koak ezik, estatuko zein Europako marko juridikoek hala agintzen baitute, nahiz eta orain arteko Foru agintariek gauzatu ez.

GIPUZKOAKO BASOAK BERRESKURATZEKO ESKAERA

Gipuzkoako inguru fisikoak dituen ezaugarriak, historikoki izan duen bilakaera eta egun dugun klima kontuan hartuta, bertako landaredia potentziala basoek osatu beharko lukete nagusiki. Gipuzkoako Foru Aldundiko Landa Garapena saileko administrazioek saldu diguten leloa, Gipuzkoan baso ugari eta ederrak ditugunarena izan da beti, baina errealitatea guztiz kontrakoa da. Iritziak alde batera utzi eta administraziok berak eskaintzen dituen datuak begiratu besterik ez dago.

4


Gipuzkoako basoak berreskuratzeko eskaera

2.- GIPUZKOAKO BASOEN EGOERA

Gipuzkoako lurraldearen %63a (125.000 Ha) zuhaiztiak estaltzen dute, baina hauetatik, %60a (72.000 Ha) zuhaitz exotikoen landaketak dira eta bertako basoek %40a (52.000 Ha) besterik ez dute hartzen.

Hau da, Gipuzkoako basoak, lurraldearen %25a bakarrik estaltzen dute. Datu hau eta basoen beste ezaugarri batzuk, batezbeste Europa mailan ematen direnarekin alderatzen ditugunean, emaitza hauek lortzen ditugu:

Basoa Azalera biztanle Zuhaiztietan exotikoen lurraldearekiko bakoitzeko landaketak proportzioan

Jabetza publikoko basoak

Gipuzkoa

% 25

0,074 Ha

% 60

% 17

Europa

% 44,5

0,19 Ha

% 4,2

% 50

Datu adierazgarriak eta mingarriak aldi berean, dudarik gabe Europa mailan azkenetako tokietan jartzen gaituztenak. Zerbait azpimarratzekotan, esan dezagun Europa guztian bi herrialde bakarrik direla, Irlanda eta Islandia, espezie exotikoen landaketak gurean baino proportzio handiagoa dutenak, bestelako maldak eta orografia lauagoa izanik.

Basoen galera itzel honek naturan, paisaian eta ekosistemhauek eskaintzen dizkiguten zerbitzuetan, onartu ezineko pobretze eta kalteak dakarzkigu, mundu mailan ematen ari diren aldaketei erantzuteko ahalmenik gabe uzten gaituzte.

Hau gutxi balitz, geratzen zaizkigun baso hauen egoera ekologikoa oso kaskarra da, gehienak, loturarik gabeko eta azalera txikiko adabakiak besterik ez bai dira, espezie exotikoen landaketez inguratuta. Eta egoera txar hau hobetze bidean joango balitz, gaitz erdi, baina daramagun dinamika guztiz kontrakoa da, Europa mailan eginiko azterketek erakusten diguten bezala. 5


Gipuzkoako basoak berreskuratzeko eskaera

Eta honetan bai Europa mailako lehiaketan txapeldun izatera iritsi garela: Gipuzkoa (eta Bizkaia), basoen zatikatze prozesuari dagokionean, degradatze abiadura handiena duten puntu beltz gutxiren artean egotearen ohore arazotsua lortu dugu, ondorengo mapan ikusi dezakegun moduan:

Baina gure mendietan geratzen zaizkigun baso handienen egitura eta aberastasuna ere oso egoera eskasean daude, egin diren azterketetako emaitzak (Aiako Harria, Aralar) erakutsi diguten bezala. Zuhaitz heldu alerik ez, adin bereko edo egitura desorekatuko zuhaiztiak, zikloak mantenduko dituen hildako egurrik gabe, etab.

6


Gipuzkoako basoak berreskuratzeko eskaera

3.- BASOEN KUDEAKETARAKO BALDINTZAK

3.1. Egoera mingarri honen arrazoiak

Europa guztian bezala, Gipuzkoan ere basoek milaka urtetan zehar eginiko ustiapena nozitu dute, baina hemen, azken mendean nagusitu zen erabilpenak eraman gaitu egoera tamalgarri honetara.

XX. mendeko bigarren erdian ustezko altxorra aurkitu zen gurean, intsinis pinua (Pinus radiata), eta horrek baldintzatu eta gidatu du gaur arteko baso politika guztia, administrazioarena eta jabe pribatuena, merkatuan saltzeko moduko ahalik eta egur gehien ekoiztea izan bai da helburu bakarra.

Noski, inoiz ere ez dira kontutan hartu eragin diren kalteak, administrazioaren aldetik kalte horiek ukatzeko jarrera besterik ez dugu eduki.

Halako jarduerari hainbat urtetan etekin ekonomikoak atera baldin bazaizkio ere, merkaturatze prezioen beherakada biziak eta izurriteen gero eta eraso gogor eta hedatuagok, monolaborantza honi bueltarik gabeko bukaera eraman dute.

Eta jabe pribatuen aldetik joera hau izatea, ulertu dezakegu, iritzi berekoak ez ba gera ere, baina jasanezina dena da herri onurarako izendatu diren mendi publikoetan ere politika berdina eramatea, orain arte egin den moduan.

Herri onurako mendiak 33.450 Ha hartzen dituzte Gipuzkoan eta baso batzuk mantendu badira ere, izugarriak izan dira baso administrazioaren aldetik eginiko saioak landaketa komertzialekin ordezkatzeko.

7


Gipuzkoako basoak berreskuratzeko eskaera

3.2. Mendien legezko egoera Gipuzkoako Natura 2000 sarea, 18 Batasunaren Garrantzizko Lekuak (BGL), eta Hegaztientzako Babes Bereziko Gune (HBBG) batek osatzen dute. Denen artean, 40.000 Ha baino gehiago hartzen dute eta, hauetatik, 17.034 Ha basoak dira Argitaratu berria den Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuaren egitura organiko eta funtzionalari buruzko Foru Dekretuaren arabera, Mendietako eta Natura Inguruneko Zuzendaritza Nagusiaren ardurapean daude, besteak beste: Natura 2000 Sarean jasotako komunitate garrantziko lekuen kudeaketa planak landu eta burura eramatea, Europako zuzentarauetan jasotako europar intereseko habitat eta espezieak kudeatzea eta biodibertsitateari buruzko inbentarioa egin eta kudeatzea, habitaten eta ekosistemen lurralde maila desberdinetan. Hau honela izanik, eskuduntza hori aldarrikatzen duen administrazioari Arteztarauak diona betetzea exijitu behar zaio, hau da, interes europarreko habitaten eta espezieen kontserbazio egoera egokia lortzea eta zaintzea. Foru Dekretu berdinak dionez, Mendietako eta Natura Inguruneko Zuzendaritza Nagusiaren ardurapean daude Foru Aldundiaren ondareko mendiak, herri onurako mendiak, mendi babesgarriak eta kontsortzioetako mendiak administratu, kudeatu, zaindu eta babestea. Mendi hauek zerbitzu publikoari atxikituta daudenez, helburu hori betetzea bideratu beharko lirateke, beste edozein nahi edo asmoen gainetik. Hau da, mendi bakoitzak duen interes publikoko ezaugarriak: biodibertsitatea, ur baliabideak, higaduren aurkako babesa, etab., ongi ezagutu eta horiek finkatu eta gauzatzea da mendi hauek berezitu beharko lituzken ezaugarria. Jabetza pribatuko mendiei dagokionez, titularren esku geratzen da beraien kudeaketa, baina ez da ahaztu behar, lur sail hauek gizartearekiko funtzioak ere betetzen dituztela, are gehiago gureak bezalako mendietan. Hau honela adierazten du Mendietako eta Natura Inguruneko Zuzendaritza Nagusiak, bere lehen eskuduntzen artean aldarrikatzen duenean: Mendiak administratu, kudeatu, zaindu eta babestea, lehengai berriztagarrien sorburu izaki, biodibertsitatearen eta genetikaren kontserbazioa ziurtatuz, garapen iraunkorreko irizpideak erabilita eta 8


Gipuzkoako basoak berreskuratzeko eskaera

betetzen duten funtzio soziala eta ekologikoa errespetatuz Lurjabe pribatuei ematen zaizkien dirulaguntza publikoak, gizartearekiko funtzio hauetan oinarritzen dira eta, beraz, funtzio horietara baldintzatu behar dira eta ordainetan ongi betetzea eskatu behar zaie.

3.3. Saileko administrazioaren jokaera Zoritxarrez, basoak zaindu behar lituzkeen administrazioa bera izan da egoera honetara eraman gaituen prozesuaren bultzatzaile nagusia. Orain arte, bai berak zuzenean kudeatu dituen mendietan, bai beste mendiekiko eraman duen politikan, basoen kaltetarako neurri eta ekintzak izan dira ia bakarrak. Habitat Zuzentaraua 1992an argitaratu zen eta bertan jasotzen dira Gipuzkoan ditugun eta interes europarrekoak diren 11 baso-habitat. Hogei urte pasa dira eta Gipuzkoan oraindik habitat horien kontserbazio egoera ezagutzear gaude edo, egokia ez denetan, hobetzeko beharko litekeen plangintza ikusteke. Mendi publikoetan bertako basoak zaindu eta berreskuratze ordez, konifero exotikoen landaketak bihurtzen saiatu dira. Esate baterako, 1995etik 1999ra, Gipuzkoako mendi publikoetan 3.969 Ha konifero exotikoekin landatu ziren eta 1.472 Ha hostozabalekin, azken hauen artean haritz amerikarra bezalako espezie exotikoak ere kontabilizatzen direlarik. Mendi pribatuetan berriz, aholkularitzan, diru laguntzetan eta politika osoan, zuhaitz landaketa komertzialak bultzatzea beste helbururik ez du izan. Orain arte Gipuzkoako basoak zaindu, hobetu eta ugaritzeko laguntzak, basoak deusezteko besterik ez dute balio izan eta diru publiko kopuru ikusgarria, baso eta mendien funtzio publikoen kaltetarako erabili da, egur ekoizpen komertzialaren mesedetan. Orain da eguna, politika horren ondorioz, lur-jabeak ez dakitela ez zer landatu ez zer egin. Beraz, hau dena ikusita, momentu erabakiorrean gaude baso-politika berri bat bultzatzeko.

9


Gipuzkoako basoak berreskuratzeko eskaera

4.- MENDIETAKO ETA NATURA INGURUNEKO ZUZENDARITZA NAGUSIARI LUZATZEN DIZKIOGUN ESKAERAK.

Gipuzkoako basoak berreskuratze bidean, horretarako eskuduntza osoa duen administrazioari, eskaera hauek egiten dizkiogu:

4.1.- Europar Zuzentarauak bete eta basoak legeen arabera kudeatzea:

-

Horretarako, hiru hilabeteko epean, Europar intereseko 11 basohabitaten kontserbazio egoera egokia lortzeko plangintza eratzea eta zabaltzea.

-

Plangintza honen atal batean, lehen 3 urtetan burutuko diren ekintzak eta aurrekontuak urtez urte zehaztu beharko dira.

4.2.- Herri Jabariko Mendien kudeaketan egurra ekoizteari utzi eta benetako zerbitzu publikora bideratzea. Sei hilabeteko epean, hori gauzatuko duen plangintza plazaratzea, non, besteak beste, neurri hauek zehaztuko diren:

-

Mendi publikoetan egin beharreko baso-landaketak %100ean bertako zuhaitzekin burutuko dira, bertako baso eta habitat naturalak berreskuratuz.

-

Espezie exotikoekin estalita dauden lur sailetan bertako basoak berreskuratzeko plangintza, kartografia eta ekimenen zehaztasunak.

-

Egun dauden basoen kontserbazio egoera hobetzeko neurri zehatzak ezartzea eta aplikatuko direneko lur sailen kartografia azaltzea.

-

Basoen zerbitzu ekologikoak bermatzeko eta hobetzeko hartuko dituen neurriak eta egutegia. 10


Gipuzkoako basoak berreskuratzeko eskaera

4.3.- Mendi babesgarrien errolda indarrean jarri eta gauzatzea

-

Sei hilabeteko epean eta Gipuzkoako Mendien Foru Arauak dioen moduan, higadura ekiditeko, ur baliabideak edo biodibertsitatea zaintzeko ala beste eginkizun ekologiko, sozial edo babesekoari atxikituta, mendi babesgarri izendatu behar direneko mendien zerrenda plazaratzea, bakoitzaren kartografia eta ezaugarriak zehaztuz.

-

Ibar-basoak ere errolda horretan sartu beharko dira, berreskuratzeko moduan dauden ibai bazter guztiak sartuz.

-

Errolda horretako basoak zaintzeko behar direneko diru kopuruak zehaztuko dituzten aurrekontuak ere bertan jaso beharko dira.

4.4.- Gipuzkoako basoak zaindu, hobetu eta ugaritzeko laguntza arauak ezartzen dituen Dekretua aldatzea.

Lehen egin genuen eskaera errepikatuz, besteak beste honako aldaketak egitea:

 Lagungarri diren jardueren artean ÂŤNatura 2000Âť sarearen eta 2000/60/CE Arteztarauaren (urarena) kudeaketarakoak, diru-laguntza agroanbientalak eta produktiboak ez diren inbertsioetarakoak sartzea, jabe pribatuentzat zein Udalentzat. Gutxienez aurrekontuaren % 30a bideratu beharko litzateke jarduera horietarako.

 Alduandiaren aurrekontuen kargura doazen laguntzetan, bertako basoak berreskuratu edo hobetzeko bakarrik erabiltzea eta ez egur landaketa komertzialetarako.

 Basozaleentzako aholkularitza-zerbitzuen erabilerarako laguntzen artean landaketa komertzialetarako ez diren Planak sartzea, basoetako habitat eta espezieen hobekuntzan lagunduko duten Planak, alegia. 11


Gipuzkoako basoak berreskuratzeko eskaera

 Diruz lagungarri diren jardueretatik kentzea:

- Bideak eta mendi-pista berriak egitea eta garai bateko bide eta pistak indartzea eta gaur eguneko ustiaketa-moduetara egokitzea. - Nekazal lurretan lehen aldiz landaketak egitea. - Tratamendu fitosanitarioak eta ongarriztapenak, halaber birbalorazio energetikorako biomasaren bilketa.

 Gipuzkoako basoak zaindu, hobetu eta ugaritzeko diru-laguntzak arautzen dituen otsailaren 23ko 5/2010 Foru Dekretua, zeinak abenduaren 9ko 77/2008 foru Dekretua aldatzen duen, bertan behera uztea.

4.5.- Jabetza pribatuko mendietan bertako basoa berreskuratzeko plangintza eratzea

Sei hilabeteko epean, espezie exotikoen landaketen etorkizun ezari aurre egingo dion plangintza plazaratzea, bertako basoen berreskuraketan eta hauetatik ekoiztu daitezkeen egur bikainen ustiaketan oinarrituko dena.

Plangintza honek, eremu pribatuan espezie baso edo espezie autoktonoak kontserbatu edota landatzeagatik ordainak jasotzea aurreikusiko du, politika fiskaletan behar diren aldaketak eraginez: lur eremu horiengatik ordaindu beharreko zergetan kenkariak gauzatuz, etabar. Arreta berezia hartuko da NATURA 2000 Sarean eta naturgune babestuen sarean (Parke Naturalak, Biotopo Babestuak,‌), eremu hauetan basopolitika basoen berreskurapenera zuzenduko da, bertako espezieak erabiliko direlarik soilik. Hainbat kasutan, baso natural pribatuen egur ustiapena baimendu ahal izango da. Gainera, lurjabe bakoitza behartu litzateke baso-landaketen mozketa bakoitzeko ustiatutako lur-azaleraren gutxienez % 7-a bertako landaretzarekin berreskuratzera. Baso-landaketa horien etengabeko ustiaketa-ziklo horietatik, apurka-apurka baso eremuak eskuratzen hasteko modua litzateke hau, nolabait, ustiaketa horietan lurzoruari eta bertako bioaniztasunari egindako kalteen ordainetan.

12


Gipuzkoako basoak berreskuratzeko eskaera

Plangintza honetan oinarrituko dira Gipuzkoako basoak zaindu, hobetu eta ugaritzeko diru-laguntzak arautzeko dekretuak.

Aldundiaren eta tokiko Udalen apustu estrategikoa izango da basolurrak erostekoa: kontserbaziorako garrantzitsuak diren basoak eta habitat naturalak edo potentzialitate handikoak dituzten eremuak publikoak bilakatzeko asmoarekin.

4.6.- Basoen kontserbazio-berreskupenerako kudeaketan partehartze demokratikoa

Natur Kontserbazioaren kudeaketan partehartze demokratikoa bermatzeko, erakunde ekologisten eta kontserbazionisten ahotsen ordezkaritza zabala, Udal eta Tokiko Administrazioarenaz gain, izango duen Bioaniztasuneko Aholku Batzordea sortuko du Aldundiak, basoen kontserbazioa bezala, Gipuzkoako natur baliabideen kontserbaziorekin zerikusia duten gai guztiak bertan eztabaidatzeko eta bideratzeko. Aholku Batzorde berri honek ekologismoak eta kontserbazionismoak hamarkadetan zehar izan duten bazterkeriarekin bukatzeko balio behar du ezinbestez, basogintza intentsiboaren aldeko ahots bakarraren ikuspegia orekatzeko.

13


Gipuzkoako basoak berreskuratzeko eskaera

KRONOGRAMA

ESKAERAK

EPEA 3 hilabete

Gipuzkoako basoak zaindu, hobetu eta ugaritzeko laguntza arauak ezartzen dituen Dekretua aldatzea.

Lehenbailehen

Basoen kontserbazio-berreskupenerako kudeaketan partehartze demokratikoa bermatzeko Aholku Batzordea sortzea.

Lehenbailehen

6 hilabete

Europar intereseko 11 baso-habitaten kontserbazio egoera egokia lortzeko plangintza eratzea eta zabaltzea. Bioaniztasuneko Aholku Batzordea sortzea. Herri Jabariko Mendien kudeaketan egurra ekoizteari utzi eta benetako zerbitzu publikora bideratzeko plana gauzatzea. Mendi babesgarrien errolda indarrean jarri eta gauzatzea Jabetza pribatuko mendietan bertako basoa berreskuratzeko plangintza eratzea. Espezie exotikoen landaketen etorkizun ezari aurre egingo dion plangintza plazaratzea.

14

IV. txostena: basoak berreskuratzea  

IV. txostena: basoak berreskuratzea

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you