Page 1

MENDIETAKO ETA NATURA INGURUNEKO ZUZENDARITZA‐GOBERNU  PROGRAMA ETA ASMOAK 2012‐2015:   GIPUZKOAKO NATUR TALDEON BALORAZIO ETA PROPOSAMENAK      Lehenik  eta  behin,  programa  hau  egin  izanagatik  zoriondu  nahi  dugu  sail  horretako  zuzendaritza.  Guk  dakigularik,  sail  horrek  inoiz  ez  du  izan  Natur  Kontserbazioarekiko  programarik,  eta  egin  izana  bakarrik,  goraipatzekoa  delakoan  gaude.  Behingoz,  arlo  hau  Gipuzkoako  Foru  Aldundiko  agintarien  agendan  sartu  dela  dirudi,  Gipuzkoar  guztion  mesederako.  Zintzotasun osoz hau esanda, programa bera baloratzea dagokigu, eta Mendietako eta natura  inguruneko zuzendaritza – gobernu programa eta asmoak 2012‐2015, irakurri ondoren, hauek  dira gure ekarpenak:  Indarrean dagoen legealdiaren erdia betetzera doan honetan, Diputatuak bidalitako txosteneko  "sarreran"  ez  dugu  hauteman  aurrekoarekiko  aipatzeko  moduko  aldaketarik.  Txosteneko  lehendabiziko  zatian  kontatzen  zaigun  guzia  lehendik  hasitako  proiektuak  eta  lanak  dira  eta  ezer berririk edo desberdinik ez du gehitzen.  Gobernu  programa,  aldiz,  itxaropentsua  da,  baina  denborarik  ez  dago  halako  programa  bat  burutzeko  eta,  gure  ustez,  hobe  da  praktikotasunari  helduz,  aurten  hasi  eta  legealdiaren  bukaeraraino egin daitezken lanak zehaztu eta abiarazten saiatzea. Hala ere, onartzen dugu epe  luzeagorako  plangintza  beharrezkoa  dela  eta  aurkeztu  zaigun  programari  egin  diezazkiogun  ekarpenak egiten saiatuko gara. Bi dira landu ditugun txostenak:     A) Gobernu‐programa  bera:  zuzendu  beharreko  hainbat  aspektu  daudela  uste  dugu  (I  eranskina).    B) 2012‐2015 programarentzat proposatzen ditugun ekarpenak (II eranskina).     


Gipuzkoako Natur Taldeen ekarpena Naturaren Kontserbaziorako 2012‐2015 programari 

II ERANSKINA  GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA, NATURAREN KONTSERBAZIOA:  

2012‐2015 PROGRAMARENTZAT PROPOSATZEN DITUGUN  EKARPENAK    Mendietako  eta  natura  inguruneko  zuzendaritza  –  gobernu  programa  eta  asmoak  2012‐2015,  irakurri ondoren, hauek dira gure ekarpenak.  Hasteko  eta  behin,  programa  egituratzeko  erabili  diren  helburu  nagusiekin  eta  helburu  estrategikoekin ados gaudela aipatu nahi dugu. Programa egituratzeko oso modu egokia iruditu  zaigu. Hala ere:   ‐

I.3 Helburu  estrategikoaren  barruan  kokatu  den    1.3.3  helburu  operatiboa  (Burutzen  diren  esperientzia  desberdinen  emaitzak  transmititu  eta  elkarbanatzea)  III  Helburu  nagusiko  III.2  helburu  estrategikoan  (Gipuzkoako  balore  kultural  eta  naturalak  ezagutzera eman) kokatu behar dela uste dugu. Bestela bikoiztu liteke kontzeptua (eta  aurrekontua).     III  helburu  nagusian,  III.1  eta  III  2.  Helburu  estrategikoetan  helburu  operatibo  bat  bikoiztuta dago, eta aurrekontua, beraz, banatuta:     “Ingurunea errespetatuz eta bertako kontserbazioarekin bateragarria izanda,  Parke Naturalen ikuspegitik bertako kontserbazioarekin bat doazen eta bertako  baloreak ongi ezagutzera ematen dituzten azpiegiturak sustatzea”  eta  “Ingurunea errespetatuz eta bertako kontserbazioarekin bateragarria izanda,  azpiegiturak mantendu eta hobetu”. 

Azpiegituren  kontu  hau  argitu  beharko  litzateke,  batez  ere  Aldundiak  ematen  dion  garrantzia ikusita.    ‐

Bukatzeko guretzat  oso  garrantzitsua  den  kontzeptua:  HELBURU  HORIEN  GARRANTZIAREN ARABERAKO DIRUKONTUEN BANAKETA. Gure ustez, gaur egun natur  kontserbazioak  Gipuzkoan  duen  egoera  negargarria  kontuan  izanda,  helburu  nagusi  horiei garrantziaren araberako aurrekontu‐partida  esleitu behar  zaie, eta  ez gatoz  bat  2012an gastatu diren proportzioekin, eta are gutxiago 2013rako proposatzen direnekin.  Gure  ustez,  3  helburu  nagusietatik  garrantzitsuena  lehenengoa  da:  Bioaniztasunaren  galera  gelditu  eta  Gipuzkoako  habitat  eta  espezieen  babes‐egoera  ona  lortzea  2020rako.  Beraz,  diru‐partida  handienta  helburu  honetara  bideratu  beharko  lirateke.  Beste bien artean ere, 2. helburua 3.a baino garrantzitsuagoa da. Beraz, aurrekontuen  partidei  dagokienez,  gutxienez  hauek  izan  beharko  lukete  helburu  horiei  esleitutako  aurrekontuaren proportzioak:   1 


Gipuzkoako Natur Taldeen ekarpena Naturaren Kontserbaziorako 2012‐2015 programari 

‐ I Helburu nagusia (Bioaniztasunaren galera gelditu eta Gipuzkoako habitat eta  espezieen babes‐egoera ona lortzea 2020rako): % 50.  ‐ II Helburu nagusia (mendien kudeaketa eraginkorra): % 30.  ‐ III Helburu nagusia (naturguneen erabilera publikoa sustatu): % 20      Jakinda  aurrekontua  mugatua  dela,  eta  denborarik  ez  dagoela  halako  programa  burutzeko,  praktikotasunari heldu diogu  eta lehentasuna eman diegu gure  ustez denborarik galdu gabe  hasi behar diren lanei.  Aurrekontu murritzak aipatzen dira; hau dela eta, gure ustez, egin beharrekoen direnen artean  batzuk  aurrekontu  bat  beharko  dutenez  aurrera  eramateko,  Departamentuko  pertsonalarekin  egin daitezkeenak lehenetsi ditugu.          

AURREKONTU BEHARRIK EZ DUTENAK       OROKORRAK    

 

Udalekin batera,  Baso  Elkarteak  egin  duen  basoetako  pisten  inbentarioa  aztertu,  ondoren  hauen  erabilpenari  buruzko  irizpide  bateratuak  erabili  ahal  izateko,  eta  baimendutako pistei babes juridikoa emateko aipatzen da.   Arautzetik  haratago,  hainbat  lan  daude  erabilpena  arautzearekin  batera  egin  beharrekoak:  behar  ez  direnak  lehengoratu,  higadurak  berreskuratu...  Hau    guztia  antolatu beharko litzateke.      Zerbitzuen arteko koordinazioa bermatu.    Administrazio  ezberdinen  arteko  koordinazioa  bermatu  (Puertos,  Costas,  Ertzaintza,  Udaltzainak, arrantza‐ikuskaritza, basozainak…), eta natur kontserbazioaren zaintzarako  formatu  beharko  lirateke,  gutxienez  babesguneak  dauden  eremuetarako.  Basozain  gutxi  daudela  zeregin  honetarako  esaten  zaigu,  bilatu  ditzagun  bada  baliabideak  gainerako administrazioetan.  

2


Gipuzkoako Natur Taldeen ekarpena Naturaren Kontserbaziorako 2012‐2015 programari 

1.‐ BABESTUTAKO NATURGUNEAK     

1.1. Parke Natural guztietan      

Parke Natural bakoitzeko zuzendari‐artatzailea izendatu (ofizialki) eta berarekin izango  duen lantaldea.  Lau  EKPEak  lehentasunez  onartu  eta  Natura  2000  Sareko  KBEren  kudeaketa  planekin  koordinatu eta bateratu  Natura 2000 Sareko legezko araudia onartzea.  Parte‐hartze  sozialaren  egiazko  bermea:  Patronatu  bakoitzeko  bilera  bana  egin  udara  aurretik, bere funtzio guztiak aktibatuz.  Parkeetan  aipatzen  diren  lan  garrantzitsuen  emaitzak  eskuratu  ahal  izateko  moduan  jarri. 

Egindako lanak zabaldu 2013an (web‐orriaren bidez, etabar).  

Parke bakoitzaren  dokumentazioa  ere  kontsultagai  webgunean  bertan:  deklarazioa,  Planak, arauak; Patronatuaren osaera, aktak, deialdiak …; bertan egindako azterketen  emaitzak;  jardueretarako  baimen  eskaerak  …  tokiko  erakundeen,  eragileen  eta  herritarren beharrak aintzat hartuz.  Ekitaldi jendetsuen ospaleku izateko gaitasuna aztertu, bai Parke Naturalen kasuan, bai  Biotopo babestuen kasuan 

  

Aiako Harria  

Eragile ekologistek  behin  eta  berriro,  eta  Udal  desberdinek  (Donostia,  Irun,  Orereta,  Hernani...)  eskaturtako  muga  berriak  ezartzea  bultzatu,  Natura  2000  Sarea  iparralderuntz handituz. 

Donostia eta  Errenteriko  Udalek  2006tik  eskatutako  Erreserb‐Eremua  sortu  (Añarbe  1000 ha)  Natur Baliabideen Antolaketa‐plana egokitu.  Plan teknikoak eratu eta onartu: larreetakoa, ehizakoa, erabilera publikokoa  Basoen eraldaketarako plangintza eratu eta onartu, landaketa exotikoak saihestuz. 

  

Aizkorri‐Aratz    

Parkea Administratzeko Foru Dekretua eratu eta onartu.  Larreen erabilera antolatu eta, besteak beste, ahuntzen debekua bete arazi.  Oñatiko  Udalak  bere  basoetarako  hartu  dituen  erabakiak  aurrera  eramaten  lagundu,  oztopoak jarri beharrean eta Parke Naturaleko gainontzeko baso publikoetara zabaldu.  Aldundiak  bere  jabetzakoak  dituen  mendi  guztietan,  bertako  basoak  berreskuratzeko  plangintza zehatza egituratu.  3 


Gipuzkoako Natur Taldeen ekarpena Naturaren Kontserbaziorako 2012‐2015 programari 

Pisten  erabilera  izendatu  ziren  lekuetan  mugatu.  Pista  hauetan  eta  mendi‐librean  ibiltzen diren motor eta beste  ibilgailuak zaindu eta erabileraren arauak betearazteko  tresnak aktibatu.  Partzuergoko ehiza‐barrutian legea bete arazi. 

Aralar  

 

Azken 10  urtetan  lanean  ari  den  Euskal  Herriko  Unibertsitateko  Larreen  Ikertzaile  Taldeari babes ofiziala eman eta hauek lortutako datuak larreen erabilera antolatzeko  oinarri bihurtu.  Enirio‐Aralarko Mankomunitateari larreen antolaketarako behar duen laguntza eskaini.  Ataungo  Udalari  interes  europarreko  habitatak  diren  basoetarako  egiten  ari  zaizkion  proposamenak gelditu arazi eta euren kontserbazio egoera hobetzeko plangintza ezarri.  Neurri hauek beste herrietako basoetara ere zabaldu.  Pista  berrien  eraikitze  proposamenak  (Agauntza  mendikoak,  edo  Enirio‐Aralarkoak  esaterako) bertan behera utzi berehala. 

Pagoeta    

Aldundiak bere  jabetzakoak  dituen  mendi  guztietan,  bertako  basoak  berreskuratzeko  plangintza zehatza egituratu.  Altzola aldeko larreen antolaketa plana zehaztu, onartu eta bete arazi, egiten ari diren  sarraskiak geldiaraziz  Erabilera  publikoa  arautzeko  egin  nahi  zen  plana  zertan  den  azaldu,  eta  kudeaketa‐ legedia Patronatuan behar bezala azaldu. 

1.2. Biotopo Babestuak  Leitzaran  

Mendi guztietan  (Aldundikoak,  Andoaingoak,  Berastegikoak,  Elduaingoak,  Villabonakoak)  dauden  espezie  exotikoen  landaketak  bertako  basoetara  berreskuratzeko plangintza orokorra eta banakakoa eratu. 

Leitzarango autobiaren  gatazkaren  konponbiderako  ebazpenean  bi  aldeek  hartutako  konpromisoen garapena eta betearaztea. 

Azken urteetan  eginiko  lanen  kontuak  (ateratako  koniferoak,  landatutako  hostozabalak...) egituratu eta eskura jarri.  Ibar‐basoen berreskurapenerako plangintza zehatza eratu eta martxan jarri. 

 

Nafarroa eta  Gipuzkoaren  arteko  partzuergoa  sortzea,  Andoaingo  Udalak  ireki  berri  duen  bidetik:  Natura  2000  Sarea,  Biotopo  Babestua,  baso  naturalen  berreraikitzea,  erabilera publikoa, etabar.  4 


Gipuzkoako Natur Taldeen ekarpena Naturaren Kontserbaziorako 2012‐2015 programari 

Iñurritza     

Iñurritzako Biotopo Babestua Asti eta Iritara zabaltzeko behar den plangintza egituratu.  Plan Berezian adierazitako bi urtean behineko txostena idatzi eta plazaratu.  Golf  zelaiaren  kudeaketak  dunetako  landarediarengan  duen  eragina  aztertzeko  ikerlanak bideratu.  Golf zelaiaren mantentzea arautuko duen protokoloa onartu eta gauzatu.  Ahal  den  neurrian,  Golf  zelaian  publikoak  diren  terrenoak,  erabilera  publikorako  baliatu. 

Deba‐Zumaia    

NBAEn egiteko adierazten den jarraipen plana idatzi, onartu eta martxan jarri.  Marearteko  zabalgunean  behar  den  zaintza  antolatu  eta,  ondorioz,  irekitzen  diren  zigor‐espedienteen berri eman.  Itsasoko  arrantzaleen  kontrola  nola  den  herritarrei  zabaldu,  eta  ez  badago  kontrolik,  protokoloa  edo  betebeharrekoak  argitu  (arrastreroei,  baxurakoeik,  trasmailoak,  gau  arrantza….)  Beharrezkoak  ez  diren  azpiegiturak  eta  bideak,  ahal  den  neurrian  berreskuratu,  turismoaren aurrean naturaren babesa lehenetsiz (“Talaia” saihestu eta GR‐121 bidea  berreskuratu). Kostalde guztiari zabal dakioke irizpide bera.  Natur Baliabideen Antolamendura Planean (PORN) belardia zena, mahasti bihurtu dute  baimenik gabe. Ustiapen hauek ekologikoak al dira? Inork kontrolatzen al ditu mahasti  hauetan erabiltzen diren osagai kimikoak? 

5


Gipuzkoako Natur Taldeen ekarpena Naturaren Kontserbaziorako 2012‐2015 programari 

1.3. NATURA 2000 SAREA: Kontserbazio Bereziko Eremuak  

 

Diputatuak, Ingurumeneko  Diputatuarekin  batera,  legealdi  honen  hasieran  Eusko  Jaurlaritzako  Kontseilariari  eginiko  eskaera  betetzen  hasi,  hau  da,  KBEn  planen  dokumentuek  hasieran  zuten  idazketa  eta  mugak  onartzea  eta  kudeaketa  baldintza  horietara eramatea.  Planak, onartuta daudenak, hasierako onarpena dutenak eta idazten hasita daudenak,  aztertu eta gaurtik hasi eta hiru urteetan burutu edo, gutxienez, hasiko diren ekimenak  zehaztu eta martxan jarri.  Arno, Ernio‐Gatzume, Izarraitz, Jaizkibel‐Ulia, Txingudi eta ibaietako KBEtan Aldundiak  martxan jarriko dituen ekimenak 2013an eta 2014ko foru aurrekontuetan zehaztea.  Eusko  Jaurlaritzako  eta  dagokien  Udaletako  arduradunekin  bildu,  KBEen  kudeaketa  planetan  ezartzen  diren  neurri  eta  ekintzak  gauzatzeko  behar  diren  finantzaketa  eta  elkarlana adosteko. 

Jaizkibel‐Ulia     

  

Donostia, Lezo  eta  Pasaiako  Udalek  euren  mendiak  kudeatzeko  onartu  dituzten  erabakiekin bat egin eta indarrean jartzeko plangintza eratu.  Baso‐sastraka‐larreetako habitatak antolatu euren kudeaketarako.  Jaizkibelgo larreen kudeaketa antolatu eta dagoen azienda kopurura egokitu.  Ulia‐Jaizkibelgo  itsas  erreserba  (Oceana‐COBE  Proposamen  zientifikoan  oinarrituta)   izendatzeko bidea indartzea, Eusko Jaurlaritza eta Udalekin batera lan eginez. Miarritze‐ Donostia itsas korridorearen osaketa.  Talaia  bidearen  berriskuspena,  obran  suntsitako  interes  europarreko  ibilbideak  berreraikiz. Bideak antolatu eta kontrolatu  Baso‐suteen gatazka bideratzeko Ingurumeneko Fiskaltzarekin batera lan egitea.  Txingudiko  Mankomunitateari  URAk  baimendutako  eta  Aldundiak  diruz  lagundutako  ponpaketen  ikuskaritza sakona eta iraunkorra, Natura 2000ko habitat eta  espezieetan  inongo eragina izan ez dezaten.  Natura  2000n  dagoen  Jaizkibelgo  tiro‐eremu  militarra  deuseztatzeko  urrats  sendoak  eman Aldundian, Pasaiako Udalarekin batera.   

Arno  

Onartezina da  orain  bertan  gertatutakoa:  artadiaren  erdian  zeuden  pinu  hektarea  bi  bota eta berriro konifero exotikoez landatzea, artadia berreskuratzeko partez. 

6


Gipuzkoako Natur Taldeen ekarpena Naturaren Kontserbaziorako 2012‐2015 programari 

Korridore Ekologikoen Sarea   

Sare honetarako foru arauketa onartzea  Azpiegitura  handien  eraikuntzetako  etena,  konektibitate  ekologikoaren  planifikazioa  eta araudi berria onartu arte 

Administrazioaren  plangintza/mantentze  lanak  naturaren  etsai  handienetarikoa  izan  dira  beti:  bidegorriak eta  kanalizazio‐hidraullikoak  erreka  bazterrrean,  bide  berriak,  dragatze  lanak...  Honen aurrean, teknikarien eta administrazio ezberdinen arteko interesek lan horien eraginak  ahalik eta gutxien izatea eragozten dutenaren inpresioa daukagu. Gure ustez, edozein proiektu  hasi  aurretik  jarri  beharko  lituzkete  euren  irizpideak  Foru  Aldundiko  ingurumen  arloko  teknikariek, eta ez planen bukaeran, neurri zuzentzaileak hartzera bideratuta…  Azken  urteotan  eraikitako  errepide‐sareak  sortutako  “hezi”‐eragina  ondo  aztertu  beharko  litzateke, eta ziur neurri zehatzak hartzea eskatuko luketela ikerketa horiek.   Hauek  zein  bestelako  eraginak  gutxitzeko  eskatzen  dugu  ezinbestekoa  deritzogun  korridore  ekologikoen  sarea.  Bada  garaia  bizidunengan  eta  haien  mugikortasunean  pentsatzeko,  bai  lurralde mailan eta baita tokiko administrazioetan ere. Hauekin ere lan pedagogikoa egin behar  da zentzu honetan ere..      

7


Gipuzkoako Natur Taldeen ekarpena Naturaren Kontserbaziorako 2012‐2015 programari 

2.‐ HABITATAK    Gipuzkoan,  interes  europarreko  48  habitat  daudenez  (hauetako  10  lehentasunezkoak)  eta,  Eusko  Jaurlaritzak  2012an  eginiko  ebaluaketak  erakusten  duten  moduan,    hauetako  38  kontserbazio egoera txarrean, abelera hau zuzentzeko behar diren neurriak hartzen hasi behar  da lehentasunez.  

Jaurlaritzak burutu duen habitaten ebaluaketaren emaitzak eta eginbeharren txostena  eskatu eta martxan jarri berehala. 

2.1. Kostaldekoak eta dunak  

Saturraranen hasi  eta  Txingudiraino,  izendatuta  daude  berreskuratu  beharreko  habitatak.  Azken  urte  hauetan  hainbat  lan  egin  dira  hauetako  batzuetan,  baina  Aldundiak bere osotasunean antolatu beharko ditu, dagokien Udalekin elkarlanean. 

  2.2. Ur gezak  

Ibaietako ibar‐basoen  (lehentasunezko  intereseko  habitat  europarra)  egoera  negargarriaren  aurrean,  berreskuratzen  hasteko  behar  diren  ekintzak  URA‐kin  adostu  beharko dira, KBEtatik hasita: Oria, Urumea,  Leitzaran, Araxes, Urumea, Bidasoa.  Erreka bazterren PTSaren xedapenak betetzen direla egiaztatzeko zaintza jarraitua 

2.3. Belardi eta sastrakak  Aldundiak  azken  urte  hauetan  larre‐guneetan  egin  duen  kudeaketak  ez  dauka  izenik:  goldaketak, ongarriketa kimikoak, sastraka kentze sistematikoak (interes europarreko habitatak  tartean),  aziendaren  kontrolik  eza.  Interes  europarreko  habitat  hauen  aurkako  suntsipen‐ ekintzak besterik ez ditu egin.  Artzaintzarako  azpiegiturak  egitea  ongi  dago,  behar  direnean  behintzat,  baina  larreen  kudeaketa hori baino zerbait gehiago da.   

Bada garaia  gauzak  aldatzeko  eta  ekimenak  kudeaketa  egoki  batean  bideratzeko.  Hasteko, lau Parke Naturaletan larreen kudeaketarako planak eratu eta onartu.  Sega‐belardiak:  interes  europarreko  habitatak  dira  eta  nekazaritza  bioaniztasunarekin  lotzen  dituzten  neurriak  bultzatu  beharko  dira  (PDRS)  beste  Zuzendaritzarekin  elkarlanean.  Bestalde,  ezin  dezakete  minda  husteko  eremuak  izaten  jarraitu  eta  'ongarriketa' horiek arautu behar dira.  Kostaldean, babestu eta babestu gabeko eremuetan (Getaria‐Zumaia, esaterako), sega‐ belardiak gero eta urriagoak dira mahastien mesedetan. Leku askotan terrazak egin dira  mahatsa  sartzeko  (Iñurritzako  Biotopo  barruan  esaterako),  guk  dakigula  ingurumen  8 


Gipuzkoako Natur Taldeen ekarpena Naturaren Kontserbaziorako 2012‐2015 programari 

eraginen txostenik  gabe,  eta  etenik  gabe  isurtzen  dira  ia  urte  osoan  osagai  kimikoak.  Inor ari al da uraren kalitatea eta lurrarena aztertzen?. Nork konponduko ditu terraza  horiek  eragindako  kalteak  mahatsa  lantzeari  uzten  diotenean?  Non  dago  mugitutako  lurra?      2.4. Turberak  

Usabelartza, Belabieta  eta  Jaizkibelgo  hainbat  turbera  (usabelartzak)  egoera  penagarrian daude eta bada garaia egoera hori hobetzeko behar diren neurriak hartzen  joateko.    2.5. Basoak 

Interes europarreko baso‐habitatak 11 dira. Gehienak azalera txikia hartzen dute eta, haltzadiez  gain, hiru mota dira azalera handienak hartzen dituztenak:  pagadi azidofiloak 12.600 ha  artadiak 2.300 ha  ameztiak 528 ha  Basoen  kontserbazio  egoera  oso  txarra  da,  mendeetan  zehar  eta  gaur  arte  eten  ez  den  egur  ustiaketaren  ondorio.  Horrez  gain,  Gipuzkoan  gehien  suntsitu  den  basoa  hariztia  izan  da  eta  biodibertsitatearentzat garrantzi  handiena, gurean, honek  du, azaleraren %80a  baino  gehiago  hartzen zuelako.  Hau dela eta, premiazkoa da:  

  

Pagadi azidofiloen  kontserbazio  egoera  hobetzeko  plangintza  martxan  jartzea,  indarrean  dauden  baso‐kudeaketa  planak  berregin  eta  legez  eskatzen  zaizkien  helburuetara zuzendu.  Hariztiak berreskuratzeko programa idatzi.  Artadiak eta ameztiak berreskuratzeko programa idatzi.  Azalera txikiko basoak espresuki babestu eta berreskuratzeko programa idatzi. 

 

9


Gipuzkoako Natur Taldeen ekarpena Naturaren Kontserbaziorako 2012‐2015 programari 

3. ESPEZIEAK    3.1. Espezie mehatxatuak  Zer  esan  dezakegu  mehatxatuen  zerrendako  maila  arriskutsuenetan  (galtzeko  arriskuan  +  kalteberak)  Gipuzkoan  89  espezie  badauzkagu  eta  kudeaketa  planak  hauetako  3entzako  bakarrik onartu direnean?  Gainera, zerrenda hau handituko duen aldaketa jendaurrean dagoenean eta europar intereseko  espezieak kontatu gabe.  Nondik  ateratzen  da  espezie  hauen  %100era  iristeko  dagoen  helburu  hori?  Oinak  lurrean  jarrita, arrisku gehien dutenak aukeratu eta landu beharko dira.   

Arrisku gehien duten espezieak aukeratu eta behar diren premiazko neurriak hartu.  Indarrean dauden kudeaketa planen emaitzak argitaratu. 

3.2. Espezie inbaditzaileak  Hainbat lan egiten ari da baina, arlo honetan ere eta dakigunez, inongo plangintzarik gabe eta  momentuan momentuko arazoari ahal den moduan erantzun besterik ez da egiten.  Bestalde,  lotsagarria  da  oraindik  Gipuzkoan  espezie  inbaditzaile  arriskutsuenetakoaren,  bisoi  amerikarraren, haztegiak mantentzea eta arazo honi aurre egiteko gai ez izatea.   

Eusko Jaurlaritza  eta  Udalekin  batera  espezie  inbaditzaileei  aurka  egiteko  behar  den  plangintza sustatu.  Lorezain  profesionalekin  batera  jardunda,  herriguneetako  lorategi  eta  parke  publiko  zein  pribatuetan  dauden  landareak  ezabatzeko  eta  berririk  ez  sartzko  programa.  Lehenetsi lorategi pribatu uigariko udalerriak, hala nola Zarautz eta Hondarribia.  Ezin al da kontrolatu inbaditzaileak bihur daitezkeela dakigun landare horiek salmenta‐ puntuetan? Saltoki horietan Informazio‐kanpainak egitea ere ez legoke gaizki… 

     

10


Gipuzkoako Natur Taldeen ekarpena Naturaren Kontserbaziorako 2012‐2015 programari 

4.‐ HERRI ONURAKO MENDIAK  •

Helburu publiko bakarra herri‐lurretan suntsitutako baso naturalen berreraikitzeak izan  behar du Gipuzkoako 88 HOMetan. 

Egur‐ekoizpena bertan behera uztea eskatzen dugu, trantsizio‐epea irekiz geratzen diren  landaketa exotikoak baso naturalak bilakatzeko. 

Plantazio hauen  kudeaketaren  eraginak  txikitzeko,  aire  bidezko  kablearen  erabilera  masiboa egin beharko litzateke, baso‐pista gehiago egitea debekatuz. 

11


Gipuzkoako Natur Taldeen ekarpena Naturaren Kontserbaziorako 2012‐2015 programari 

5.‐ ZUHAITZ LANDAKETAK MENDI PRIBATUETAN    Zuhaitz exotikoen landaketei dagokionean, ba da garaia PFEC bezalako iruzurrezko egiaztatzeak  alde batera utzi eta ganora gehixeago duen FSC edo antzekoak bultzatzeko eremu pribatuetan.     

Mendietako Foru Araua aldatzeko pausoak ematen hasi.  Urteroko laguntza deialdia erabat aldatu  Mendi pista berririk ez onartu, inbentarioa aztertu arte.  Aireko fumigazioak bertan behera utzi berehala. 

 

12


Gipuzkoako Natur Taldeen ekarpena Naturaren Kontserbaziorako 2012‐2015 programari 

6.‐ MENDI ETA INGURUNE NATURALEKO ZUZENDARITZA NAGUSIAREN KUDEAKETAZ:  

ANTOLAKUNTZA BERRIA:  Zuzendaritza  Nagusiaren  barne‐antolakuntza  berria  eraikitzea, etorkizuneko bi erronka nagusiei egokituta: bioaniztasunaren kudeaketa eta  Natura 2000 Sarea. 

ALDAKETA: Ildo honetatik, Mendi eta Habitaten Zerbitzuburuen jarraipena zalantzazkoa  izan  daiteke,  orain  arte  ez  baitute  erakutsi  sail  honen  erronka  nagusi    horiei  erantzuteko gaitasunik. 

ERAGILEEN BENETAZKO  PARTEHARTZEA:  KONTSEILU  BAKARRA  sortu  behar  dela  uste  dugu:  Bioaniztasuneko  Lurralde‐Kontseilua,  aurreko  beste  hiru  Kontseiluen  funtzioak  ere  barneratuz.  Bioaniztasunaren  kontserbazioa  sektoreka  planteatzea  akatsa  da,  arlo  honetan  interesa  duten  guztien  nahi  eta  ahotsak  plangintza‐txosten  bakarraren  eztabaidan  jaso  behar  dira,  eta  Zuzendaritza‐Gobernu  Programak  izan  beharko  luke  eztabaidarako txosten hori.  Bestalde,  babestutako  natur  guneen  Patronatuen  kudeaketa  proaktiboa  garatzea  lehentasunezko kontua da. 

GARDENTASUNA ETA  INFORMAZIOA:  Kudeaketaren  urteroko  ebaluazio‐txostenak  egitea, eragile guztiekin partekatuz. 

BERMEAK: Lege‐hausteen  jarraipen  zorrotza,  arauak  betearaziz.  Ingurumeneko  Arduraren Legea aplikatzea. 

KOORDINAZIO IRAUNKORRA  beste  Zuzendaritza  Nagusiekin:  Lurralde‐Antolaketa,  Ingurumena, Nekazaritza, Azpiegiturak, etabar. 

Gipuzkoan, 2013ko Apirilaren 30ean   

Arkamurka Natur Elkartea  Berdeak  Eguzki  Ekologistak Martxan  Erkaxo Azpeitiko Natur Taldea  Haritzalde  Herrio Natur Taldea  Itsas Enara Ornitologia Elkartea  Katamarrua, Zestoako Natur Taldea  Landarlan Natur Elkartea  Mutriku Natur taldea  Okil Beltzak Natur Taldea   Ondarroa 12 milia   Osina Natur Taldea   Ugatza Ornitologia Elkartea  Zumaia Natur Taldea  13 

Taldeok GFAri eginiko proporsamena 2013.05.07  

GFAk bere asmoen inguruan emandako informazioa oinarri hartuta taldeok eginiko gogoeta eta proposamenak

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you