Issuu on Google+

Nere esperientzia Holandesarekin: Hamar urte nituela, Holandara joan nintzen. Holandan jaiotakoa naiz eta hara bueltatzerakoan,  hizkuntzaz txikitan ikasitakoarekin konpontzeko eta elkar ulertzeko gai izango nintzela  pentsatu nuen. Hasieran dena oso ondo joan zen, hangoekin hitz egiteko gai nintzen, baita konbertsazio  luzeak mantetzeko ere. Baina, ez zen denbora gehiegi pasa eguneroko hizkuntzaz gehiegi ez  nekiela konturatu nintzen arte. Orduan erabaki bat hartu nuen, hizkuntza hobe menderatu  behar nuenaren erabakia. Hasieran nire kabuz ikasten saiatu nintzen, eguneroko  moduan hango lagunekin hizketan  saiatzen nintzen, bertakoei nituen zalantzak galdetuz, beren pronuntziazioari  moldatuz,telebista holandesaren  kateak ikusten bai pelikulak ere... baina nere holandes  mailak ez zuen hobetzen. Orduan konturatu nintzen. Inolako estrategia edo metodorik gabe ez  nuela hizkuntzan hobetuko. Interneten bilatzea erabaki nuen,  google­ra jo eta bertan holandes kurtsiloen bila hasi nintzen.  Pare bat egun eraman nituen bilaketa gauzatzen, azkenik konbentzitzen ninduen kurso bat  aurkitu arte. Bertan ematen zen, Amsterdamen, eta bertan bizitzen nengoenez Holandes kurso  horretara izen ematea erabaki nuen. Bilaketa gauzatzeko garaian, hainbat puntu izan nituen kontuan, ordutegia, klaseak ematen  ziren lekua, kursoaren iraupena, holandes maila... baita klaseetan zein adinetako jendea  zegoen, kurso batera izen eman behar nuenez, gutxienez nere adineko jendearekin nahiko  nuke egon.  Azkenean ailatu zen eguna, lehen hizkuntza kurtsoaren eguna. Bertan konturatu  nintzen nere kabuz ikasteko egin nituen saiakerak ez zutela arrakastarik izango. Kursoan  metodo bat jarraitzen zen, hizkuntzaren ikasketa mailakatua zegoen, gramatika alde batetik,  hiztegia bestetik, ahozkera... gainera astero holandesez eginiko pelikula bat ikusteko eskatzen  ziguten, honela hizkuntzaren tonua eta ahozkerarekin familiarizatzen joateko. Jarraitasunak  ere laguntza handia suposatu zuen, kurtsotik kanpo ikasten saiatzen nintzenean  ezegonkortasuna zen nagusi, batzuetan ariketak egiten nituen eta hurrengo aste osoan ezer ez  egin nezakeen. Kustsiloak eskaintzen zidan jarraitasunak, lanak, ariketak, praktikak...  eguneratuak emateko eskatzen zidan, honela egunero ikasitakoa praktikan jartzen nuen  etengabe. Alde batetik nere frustazioa joaten ari zen nere ikasketa metodo berriekin, holandesaren  kulturarekiko urbilago sentitzen nintzen eta gustorago bizi izan nintzen lurralde horretan,  hasiera batean galduta nengoen, bakarrrik sentitzen nintzen, nere familia behar nuen niri  aurrera bultzatzeko eta ez uzteko  ikasteari...baina nire erabakia izan zen hau gainditzea eta  horrela izan zen. Bestalde,  dena ez ziren gauza txarrak, etxean bezala sentitzen nintzen lagunekin ateratzen  nintzenean, eta hori, eta horrek beti ematen ninduen indar asko. Lagunik gabe, ez dakit zer  egingo nuen bizitza honetan.


Erabaki honi esker gaur egun holandesa menperatzen dut, eta badakit jarraitutako estrategiarik  gabe ez nintzela nagoen mailaraino ailegatuko. Gehienetan, estrategia edo bilaketa batean lana  eta denbora hartzeak, etorkizunerako abantailak besterik ez ditu ekartzen.


Nire esperientzia holandesarekin