Issuu on Google+

GELAETA IKT-AK 4. Txostenaren sintesia


ACCIONES DE DISEÑO Y DESARROLLO DE OBJETOS EDUCATIVOS DIGITALES: PROGRAMAS INSTITUCIONALES. Manuel Gértrudix Barrio Sergio Alvarez García Antonio Galisteo del Valle María del Carmen Gálvez de la Cuesta Felipe Gértrudix Barrio Gizartean gertatzen ari diren aldaketak hezkuntzaren arlora iritsi dira. IKT-ak hezkuntza sisteman sartzeak ikaskuntza-irakaskuntza ingurune berria ekarri dute, ezagutzen autonomia, malgutasuna eta erlazioa bermatuz. Horregatik, baliabideak, oinarri teknologiko eta pedagogikok, material digitalak, prestakuntza eta dinamizazioa garatuko dituzten ekintzak jarri behar dira martxan. Horretarako, kalitatezko material digital hezitzaileen sorrera, zabalkuntza eta ebaluazioa sustatu behar da, edukien kalitatea,ziurtasuna eta erabilerari garrantzia ematen zaiolarik. Izan ere, gizartearen beharrei erantzungo dien eduki eta zerbitzu aniztasuna beharrezkoa da. Baina IKT-ak ez dira behar beste edo behar bezala erabiltzen irakasle bakoitzak bere irakasteko era baitu, eta ikasle bakoitzak bere ikasteko era. Beraz, helburuetako bat doakoa eta komunitatearekin partekatu daitekeen eduki eta material anitzen bilduma egitea da. Orain dela urte batzuetatik, IKT-ak hezkuntza sisteman sartzeko hainbat proiektu desberdin jarriak ditu martxan hezkuntza administrazioak. Horietako batzuk “Internet en la Escuela”, “Internet en el Aula” eta AVANZA dira. Hezteko objektu digitalak (HOD) zer diren definitzea ez da erreza, bere baitan hainbat alderdi hartzen baititu. HOD honelakoak izan daitezke: autore tresnetan oinarritutako modelo ireki eta konstruktiboak, lantegi batean osoki eginikoak, arlo eta mailaren arabera banatutako paketeak … Baina sistemaren eboluzioa medio, geroz eta zailagoa da hezteko eduki digitalak osatzen dituzten edukien arteko muga jartzea. HOD-en garapenerako estandarren aplikazioa ondorengo bi proiektu hauekin hasten da: alde batetik, objektu hauen diseinu, garapen, administrazio, bilaketa, bistaratzea eta berreskuratzea kudeatzeko prozesuen estandarizazioa dago; eta beste


aldetik, objektu hauen konbinazio, paketatzea eta transferentzia kudeatzeko prozesuen estandarizazioa dago. Horrelako produktu berriztatzaileak lortzeko, oraindik, hainbat ikerkuntza egin behar dira, horretarako hainbat eta hainbat hezteko objektu digital desberdin eta aberatsak sortzen joan behar da.


4.txostena