Issuu on Google+


ENGLISH GRAMATIKA 1.PRESENT TENSES - EGITE ERA – ORAINALDIA 1.1 PRESENT SIMPLE 1.1.1.Forma Baiezko perpausa: Subjektua + aditz erroa I drink coffee baina singularreko 3.pertsonarako: Subjektua + aditz erroa + s He drinks coffee Ortografia arauak: Singularreko 3.pertsonek -s bat gehitzen diote aditzaren erroari baina kasu batzuetan aldaketa batzuk egin beharra dago. 

-s, -ss, -sh, -ch, -x edo -o amaiera duten aditzek -es hartuko dute. kissmisses



catchcatches

gogoes

-y-z amaitzen diren aditzetan, -y horren aurrean kontsonante bat badago, -y hori -i bihurtuko da eta orduan -es gehituko diogu aditzari. Trytries



-y-z amaitzen diren aditzetan, -y horren aurrean bokal bat badago, arau orokorra erabiliko dugu eta -s gehituko diogu aditzari. Playplays

Ezezko perpausa: Subjektua + do not + aditz erroa I don’t drink coffee baina singularreko 3.pertsonarako: Subjektua + does not + aditz erroa He doesn’t drink coffee

Galde-perpausa: Do + subjektua + aditz erroa Do you drink coffee? baina singularreko 3.pertsonarako:

Naiara Bolunburu Landa

1


ENGLISH GRAMATIKA Does + subjektua + aditz erroa Does he drink coffee?

1.1.2.Erabilera Egite erako orain aldia honako egoeratan erabiliko dugu: •

Egia orokorrak edo ekintzak adierazteko. Water boils at 100 ºC

Ohiko edo eguneroko ekintzak adierazteko. Ekintza aldizka gertatzen dela adierazten duten aditzondoekin every day, usually, frequently… erabiliko dugu. Aditzondo hauek bi taldeetan bana ditzakegu, batzuk denbora esapideak :every day, each year, once a week, daily, regularly, yearly, on Tuesday, in the evening... eta perpausaren hasieran edo amaieran doaz.

Maiztasun esapideak:

always (beti)

usually (askotan)

often (askotan)

generally (gehienetan)

sometimes (batzutan)

occassionally (zenbaitetan)

seldom (oso gutxitan)

never (inoiz ez)

Maiztasun esapideak aditzaren aurrean jarriko ditugu baina kontuz!, to be aditza agertzen denean, aditzaren atzealdean jarriko ditugu eta. She usually goes by car She is always late. •

Etorkizuneko planak adierazteko, batez ere ordutegi edo programak adierazteko. Perpausean etorkizuna adieraziko duen esapideren bat erabili beharko dugu.

Naiara Bolunburu Landa

2


ENGLISH GRAMATIKA The bus leaves in 20 minutes •

Istorioak, ipuinak, kirol emanaldiak etab. kontatzeko. Zidane kicks the ball...and goal!

1.2. PRESENT CONTINUOUS- ORAINALDI JARRAIA 1.2.1.Forma Baiezko perpausa: subjektua + am / is / are + aditz erroa + -ing I am eating an apple Ezezko perpausa: subjektua + am / is / are not + aditz erroa + -ing I am not eating an apple Galde-perpausa: Am / Is / Are + subjektua + aditza + -ing Are you eating an apple?

Ortografia arauak: 

–e-z amaitzen diren aditzek, -e hori galduko dute –ing gehitzerakoan. Taketaking



-ie-z amaitzen diren aditzetan, ie hori –y bihurtuko da eta gero –ing gehituko diogu. Lielying



Aditzaren azkeneko silaba azentuduna bada eta kontsonante-bokalkontsonante segida batez amaituz gero, azkeneko kontsonantea bikoiztu egingo dugu eta gero, -ing gehituko diogu. Runrunning Baina azkeneko silabak ez badarama azenturik, ez da kontsonanterik bikoiztuko. Openopening



-l-z amaitzen dan aditzari –ing gehitzean l-a bikoiztuko dugu Travel  travelling.

Naiara Bolunburu Landa

3


ENGLISH GRAMATIKA 1.2.2.Erabilera Gerundioa ondoko egoeratan erabiliko dugu: •

Hizketa gertatzen ari den momentu horretan bertan amaitu gabeko ekintzak adierazteko. Horrelakoetan now, at the moment, right now... bezalako esapideak erabiliko ditugu. She is speaking at the moment

Gertatzen ari diren amaitu gabeko ekintzak adierazteko; ekintzok ez dira hizketa gertatzen ari den momentu horretan bertan gertatzen egon behar. I am studying Arts

Hurbil

dagoen

etorkizun

baterako prestatutako

planak

adierazteko.

Horrelakoetan etorkizun kutsua duten denbora esapideekin erabiliko dugu. I am leaving tonight •

Maiz gertatzen diren eta kexa edo monotonia kutsua duten ekintzekin erabiliko dugu. He is always talking about it

1.2.3 Gerundioan agertzen ez diren aditzak – Stative Verbs. •

Aditz batzuk ez dira gerundioan agertuko. Aditzok honakoa adieraziko dute: -zentzumena: feel, hear, see, smell, taste, sound... -pentsamendua edo buru ekintzak: belive, consider, depend, doubt, forget, guess, hope, imagine, know, prefer, seem, think, understand... -emozioak: dislike, fear, hate, like, dislike, love, need, want... -harremanak edo jabetza: belong to, have, owe, own, possess...

Naiara Bolunburu Landa

4


ENGLISH GRAMATIKA 2. PAST TENSE- IRAGANALDIA

2.1. PAST SIMPLE-Egite era: Iraganaldia 2.1.1 Forma Baiezko perpausak: subjektua + aditz erroa + -ed (aditz erregularrak) subjektua + lehen aldiko adizki irregularra He walked

He swam

Ortografia arauak –ed gehitzean: Aditz irregularrek berezko forma dute iraganean. Aditzen taula: Eranskinean. Aditz erregularrak aditz erroari –ed gehituz sortzen dira. Ortografia arauak: 

aditza –e batez amaituz gero, -d gehituko diogu bakar-bakarrik. Bakebaked



Aditz baten azkeneko silaba azentuduna bada, eta kontsonante + bokal +

kontsonante

segidaz

osotuta

badago,

azkeneko

kontsonantea

bikoiztuko dugu. Azkeneko silaba hori azentu gabekoa bada, ez dugu kontsonanterik bikoiztuko. Stopstopped 

openopened

Aditza kontsonante + -y segidaz amaituz gero, -y –i bihurtuko da eta azken horri –ed gehituko diogu. Baina aditza bokal + -y segidaz amaituz gero, -ed gehituko diogu. Trytried

playplayed

Ezezko perpausak: subjektua + did not / didn´t + aditz erroa He didn’t walk/swim

Galde-perpausak: did + subjektua + aditz erroa Did he walk/swim?

Naiara Bolunburu Landa

5


ENGLISH GRAMATIKA 2.1.2 Erabilera •

Lehen aldia iraganeko une jakin batean gertatutako ekintzak adierazteko erabiliko dugu. Une jakin hori denborazko esapideen bidez adieraziko dugu: yesterday, last year, in 1993, last November, ago ... She went to England last summer

Bata bestearen ondoren gertatutako iraganeko ekintzak adierazteko. She ran and fell down.

Une zehatza aipatu ez arren, iraganean amaitutako ekintza burutuak adierazteko. When did Shakespeare die?

2.2.PAST CONTINUOUS- IRAGANALDI JARRAIA 2.2.1. Forma Baiezko perpausak: subjektua + was / were + aditz erroa + -ing. He was eating a cake

Ezezko perpausa: subjektua + was / were + not + aditz erroa + -ing He wasn’t eating a cake

Galde-perpausa: was / were + subjektua + aditz erroa + -ing Was he eating a cake?

2.2.2.Erabilera Lehen aldiko gerundioa ondokoa deskribatzeko erabiliko dugu: •

Iraganean gertatzen ari zen ekintza bat adierazteko (prozesuan dagoen zerbait adierazteko darabilgu). Ekintza aipatutako momentu hori baino lehen hasi zen eta seguraski jarraipen bat izan zuen. Holako ekintzak ondoko

Naiara Bolunburu Landa

6


ENGLISH GRAMATIKA esapideekin agertu ohi dira: all night, the whole day, the whole afternoon, for a long time, while, as… I was working all day yesterday •

Ekintza bi aldi berean gertatzen direnean, ekintzarik laburrenak ekintza luzea eten egingo du. Holakoetan, lehen aldiko gerundioa ekintza luzea adierazteko erailiko dugu, eta ekintza laburrak adierazteko, ordea, lehen aldia. I was watching TV when the telephone rang

Istorio bat kontatzerakoan, narrazioan lehen aldia erabiliko dugu orokorrean, baina deskribapenak eta ingurua lehen aldiko gerundioan adieraziko ditugu. It was an awfu day, it was rainning…

3 PERFECT TENSE- IRAGANALDI PERFEKTUAK 3.1. PRESENT PERFECT -IRAGANALDI BURUTU KONPOSATUA 3.1.1.Forma Baiezko Perpausa: subjektua + have/has + aditz nagusiaren iraganeko partizipioa She has broken his leg

Ezezko Perpausa: subjektua + have/has not + aditz nagusiaren iraganeko partizipioa She hasn’t broken his leg

Galde-perpausa:

Have/has

+

subjektua

+

aditz

nagusiaren

iraganeko

partizipioa Has she broken his leg?

Naiara Bolunburu Landa

7


ENGLISH GRAMATIKA 3.1.2 Erabilerak: •

Iraganeko ekintzen inguruan hitz egiteko, baina ekintza noiz gertatu den zehaztu gabe. I have eaten pasta

Iraganeko ekintza izan arren, ekintzaren ondorioak edo eragina gaur egun ere nabari daitezkeenean. I can’t walk to school because I have broken my leg

Ekintza oraindik amaitu ez den unean gertatu zela adierazteko. Denbora – esapideak agertu ohi da: this morning, this week, this year... This morning I haven’t prepeared the breakfast

Iraganean hasi eta oraindik amaitu ez diren ekintzak adierazteko. I have lived here since I was 1

Amaitu berri diren ekintzak adierazteko. I have just bought a new car

3.1.3.Denbora-esapideak •

For ekintza iraganean hasi eta orain aldian ere jarraitzen duela adieraziko du. I have lived here for ages (For-ek ekintzak irauten duena adierazten du)

Since, for bezala,ekintza iraganean hasi eta orain aldian jarraitzen duela adieraziko du. I have lived here since I was a child (Since-k ekintza zein unetan hasi zen adierazten du)

How long egitura ekintza baten iraupenari buruz galdetzeko erabiliko dugu. How long have you been in Bilbao?

Already: baiezko perpausetan bakar-bakarrik. I have already finished the exam

Naiara Bolunburu Landa

8


ENGLISH GRAMATIKA •

Just: ekintza gertatu berri dela adierazteko. I have just arrived home

Never: baiezko perpausetan bakar-bakarrik. I have never read an autobiography

Ever: ezezko eta galde-perpausetan erabiliko dugu bakar-bakarrik. Have you ever broken a leg?

yet: ezezko eta galde-perpausetan bakar-bakarrik, eta perpausaren amaieran agertuko da. I haven’t finished the dessert yet

3.1.4 Esapide bereziak •

The first time, the second time, the only time… bezalako esapideekin ere erabiltzen da. This is the first time I have been to London

Superlatiboan dauden izenondoen ostean erabili ohi da.( Ever aditzondoa enfasi berezia jartzeko erabili ohi da). This is the best song I have ever listened

Have been to / have gone to 1. He has been to… nonbaitera joan eta itzuli dela adierazi nahi du. He has been to London 2. He has gone to… oraindik han dela, ez dela bueltatu adierazten du. He has gone to London

Naiara Bolunburu Landa

9


ENGLISH GRAMATIKA

IRREGULAR VERBS-ADITZ IRREGULARRAK Infinitive Be Beat Become Begin Bend Bet Bite Blow Break Bring Build Burst Buy Catch Choose Come Cost Cut Deal Dig Do Draw Dream Drink Drive Eat Fall Feed Feel Fight Find Flee Fly Forbid Forget Forgive Freeze Get Give Go

Naiara Bolunburu Landa

Past simple was/ were beat became began bent bet bit blew broke brought built burst bought caught chose came cost cut dealt dug did drew dreamt drank drove ate fell fed felt fought found fled flew forbade forgot forgave froze got gave went

Past Participle been beaten become begun bent bet bitten blown broken brought built burst bought caught chosen come cost cut dealt dug done drawn dreamt drunk driven eaten fallen fed felt fought found fled flown forbidden forgotten forgiven frozen got given gone

Euskaraz izan/ egon kolpeatu bihurtu hasi makurtu/okertu apustu egin kosk egin pustu apurtu ekarri eraiki lehertu erosi harrapatu aukeratu etorri kostatu ebaki tratatu zuloa egin egin marraztu amets egin edan gidatu jan erori elikatu sentitu borrokatu aurkitu ihes egin hegan egin debekatu ahaztu barkatu izoztu lortu eman joan

10


ENGLISH GRAMATIKA Infinitive Grow Hang Have Hear Hide Hit Hold Hurt Keep Kneel Know Lay Lead Learn Leave Lend Let Lie Light Lose Make Mean Meet Pay Put Read Ride Ring Rise Run Say See Sell Send Set Sew Shake Shine Shoot Show Shrink Shut

Naiara Bolunburu Landa

Past Simple grew hung had heard hid hit held hurt kept knelt knew laid led learnt left lent let lay lit lost made meant met paid put read rode rang rose ran said saw sold sent set sewed shook shone shot showed shrank shut

Past Participle grown hung had heard hidden hit held hurt kept knelt known laid led learnt left lent let lain lit lost made meant met paid put read ridden rung risen run said seen sold sent set sewn/sewed shaken shone shot shown/showed shrunk shut

Euskaraz hazi zintzilikatu eduki entzun ezkutatu jo eutsi min eman gorde belaunikatu jakin/ezagutu ezarri/ipini eraman ikasi utzi/abiatu prestatu utzi etzan piztu galdu egin/sortu esan nahi ezagutu ordaindu jarri irakurri -z ibili txirrina jo igo korrika egin esan ikusi saldu bidali jarri/ipini josi astindu distiratu tiro egin erakutsi txikiagitu itxi

11


ENGLISH GRAMATIKA Infinitive Sing Sink Sit Sleep Slide Speak Spell Spend Spit Split Spread Spring Stand Steal Stick Strike Swear Sweep Swim Take Teach Tear Tell Think Throw Understand Wake Wear Win Write

Naiara Bolunburu Landa

Past Simple sang sank sat slept slid spoke spelt spent spat split spread sprang stood stole stuck struck swore swept swam took taught tore told thought threw understood woke wore won wrote

Past Participle sung sunk sat slept slid spoken spelt spent spat split spread sprung stood stolen stuck struck sworn swept swum taken taught torn told thought thrown understood woken worn won written

Euskaraz abestu hondoratu eseri lo egin irrist egin hitz egin letreiatu gastatu txistua bota banatu hedatu salto egin zutitu lapurtu itsatsi jo zin egin erratza pasatu igeri egin hartu irakatsi puskatu kontatu pentsatu bota ulertu esnatu jantzi irabazi idatzi

12


English Aditzak 1&2