Issuu on Google+

AISIALDI TALDEKO AKTA

DATA:

2011-11-29

ORDUA:

11:25-11:40

LEKUA:

Liburutegia

EGUNA:

Asteartea

GAI ORDENA:

1. 2. 3. 4. 5. 6.

Bileren dinamika Proposamenak Tuentiren erabilera Doodleren erabilera Euskararen erabilera Aktak

AKTA:

1. Bileren dinamika: azken aldian bileren dinamika okerrera joan da: partehartze txikia, bileretako dinamika motela (asko kostatzen da egitekoak amaitzea), ‌ Hitzegin ostean, gehiengoak bilerak egitea beharrezkoa ikusi du baina baloratu da patio orduan denbora gutxi ematen duela ezer egiteko. Hortaz, hemendik aurrera bilerak OSTIRALETAN egingo dira EGUERDIKO PATIOAN. 2. Proposamenak: bi proposamen egin ditut: alde batetik, eguerdiko patioetan txapelketak antolatzea eta bestetik, Aisialdi Taldea LHra zabaldu eta beraiek begirale gisa laguntzea. Lehenengo kasuan, beraien artean hitz egin eta esango didate ea bai ala ez. Bigarrenaren kasuan ez dute gogo askorik erakutsi. 3. Tuentiren erabilera: Tuentia argazki eta bideoak ipini eta informazioa emateko soilik erabiliko dugu baina ez irteeretara apuntatzeko (bertan apuntatu ziren gehienak ez baitziren joan azkenean). Irteeretara apuntatzeko Doodle sistema erabiliko dugu. 4. Doodleren erabilera: Doodle erabiliko da jakiteko ea nor doan eta nor ez. Baina ez da erabiliko irteeren datak aukeratzeko, zein irteera egin nahi dugun adosteko,...horretarako bilerak egingo ditugu. Doodlen apuntatu ahal izateko Aisialdi Taldeko blogean sartu beharko gara (zalantzarik izanez gero Nahiari galdetu). 5. Euskararen erabilera: azken irteeran ikusi bezala, euskararen erabilera oso txikia izan zen eta guztiei gogoratu zitzaien Aisialdi Taldearen helburu nagusiena euskaraz mintzatzea dela, hortaz, denok ere saiakera bat egin behar dugula helburu hori lortzeko. 6. Aktak: bileretako aktak Aisialdi Taldeko blogean eta DBHko kortxoan ipiniko ditut joan ez denak irakur ditzan. Horretaz gain, bilera baino egun bat lehenago (beranduenez) kortxoan hurrengo bileraren gai ordena (zein gai landuko ditugun) ipiniko dut. Asteriskoa dituzten gaiak derrigorrezkoak izango dira (gai horietan irteeren datak, irteerak, e.a. adostuko direlako).


1. Akta