Issuu on Google+

BIZI BALDINTZEN HOBEKUNTZARAKO PRODUKTU / TEKNOLOGIA EGOKIEN INTEGRAZIOA HUSHE BAILARAN.

Nahia Belloso Sancet 1


2


3


2012ko uztailaren 26an Dokumentu honen zatiren bat erreproduzitu , osatu eta zabaldu daiteke ingongo ondorio legalik gabe. Elkarrekin, agian, lekuren batera hel gaitezke.

4


GARAPENA...

Teknologia optimizazioan edo giza izatearen hobetzean oinarritzen da??

Teknologia

Gizakia

“TEKNOLOGIA EGOKIEN” DISEINU ETA BURUTZEA.

Zeintzuk dira helburuak? Zeintzuk dira erramintak? 5


Nahia Belloso 6

1986; Oiartzun

Tutorea

Egilea

1990; Iruñea

GOI ESKOLA POLITEKNIKOA ESCUELA POLITÉCNICA SUPERIOR

Irune González


Ortzi Akizu Elena Eizaga 7

1979; Bilbo

BFko proiektu teknikaria

1983; Ezkio-Itsaso

Zuzendaria


** AURKIBIDEA Sarrera 01 009_orrialdea Proiektua 02 025_orrialdea Sukalde-berogailua 03 039_orrialdea Komuna 04 053_orrialdea Sukaldearen burutzea 05 061_orrialdea Komunaren burutzea 06 085_orrialdea Ondorioak 07 097_orrialdea

8


03

3 SUKALDE-BEROGAILUA 3.1 Helburuak 3.2 State of the art 3.2.1 Rocket-aren eragina gizarte, ekonomia eta ingurugiroan 3.3 Rocket berogailuan oinarritutako berdiseinua

04

4 4.1 4.2 4.3

KOMUNA Helburuak State of the art Komun lehorrean oinarritutako berdiseinua

05 5 5.1 5.2 5.3 5.4 5.5 5.6 5.7

06 6 6.1 5.2 5.3 5.4

39 39 39 42 45

53 53 53 54

SUKALDEAREN EJEKUZIOA Egungo sukaldeak Baltistanen Ordezko sukaldearen proposamena Sukaldearen kostua Sukaldearen muntaia CO2 eta Tenperatura probak Ondorioak Emaitzei buruzko iritziak

64 64 65 67 68 73 81 82

KOMUNAREN BURUTZEA Egungo komunak Baltistanen Ordezko komunaren proposamena Komunaren kostua Komunaren muntaia

85 85 86 87 88 9


10


01 SARRERA

1.1_BF eta FIFBM 1.1.1_Historia Euskadiko BF eta Baltistaneko FIFBM sorrera: kultura, pertsona eta legatu oso ezberdinak baina interes berdina –mendia- eta borondate berdina –balti herriaren bizitza hobetzearena elkarlana sustatuz- dituzten pertsona taldeen elkarlanaren adibide argi bat da. Testuinguru ezezagun batetik abiatuz –garapenerako kooperazio internazionalarena- azken 10 urteotan, borondate honek gidatuta, bi fundazio hauek antolakuntzako barne prozesu eta ekonomiaren garapenerako iniziatibak hobetzearren pausu konstante eta finkoak eman dituzte. Testuinguru konkretu honetarako, Baltistanen egun bizi den testuingururako, proposamen hau egin daiteke: antolakuntza kudeaketaren hobekuntza, tokiko boterearen demokraziaren indartzea eta gizakiaren, jasangarritasunaren, endogeneitatearen, eta genero perspektibaren garapena egitea komunitatearen parte-hartzeaz. Estaturik gabeko nazio hau, Baltistan, gerra konflikto bateko zonaldean dago eta bertako jendeak muturreko gabeziak ditu. Jasaten duten marjinazio sozialari eta ekonomikoari amaiera ematea da asmoa. Elkarlanean, datozen urtetara begira, manifestuan jarri da muturreko desberdintasuna ez ezik, barneko desberdintasunak ere badaudela emakume eta gizonen artean. Bereziki errekurtsoen kontrolean eta rol sozialetan. Honek haien bizitza pertsonalean, aspektu estrategikoetan, eta autonomia faltan eragiten du. Honengatik ekintza espezifikoak planteatzen dira, hauen ahalmena eta desberdintasunaren gaineko kontzientziazioa bideratzeko.

1.1.1.1_BF eta FIFBM-ren arteko erlazioak: Azken hiru hamarkadetan Karakorumeko (Pakistan) mendikatera espedizioetara bidaiatzen zuten Euskadiko mendizale taldeek bertako herritarrekin laguntasuneko erlazioa sortu zuten. Jendearen bizi baldintzak hobetzeko iniziatibaren bat sortzea planteatu zuten. Bertatik jaio ziren Baltistan Fundazioa eta Felix IĂąurrategi Foundation Baltistan Matxulo. FIG_1 Matxuluko herria Ashurpi auzotik ikusita.

Xedea hasieratik izan zuten finkatua: herrialde honen garapen endogenoa bultzatzea hezkuntzatik hasita.

11


Hezkuntza

Azpiegiturak

Ekoturismoa eta Mendia

Nekazaritza

GARAPEN IRAUNKORRA Indartzea

!

Sentsibilizazioa

FIG_2 BFn eta FIFBMn lan egiten duten taldeak.

Osasuna

Generoa

Aspektu honetan, lehen aipatutako errealitate kulturala kontutan izan behar da. Orain arte, emakumeek bizitza publiko eta sozialean ez dute parterik hartu. Epe luzera hau lortzea espero da, gizon eta emakumeei sentsibilizazio estrategia bat aplikatuz; eta garapen prozesuan inplikatu guztiak kontuan hartzeak daukan garrantzia azalduz. Aurten, Matxuloren historian lehen aldiz, “garapen eguna� zelaeta, bi emakumek ehunka pertsonen aurrean hitz egin dute. Horietako bat, Laura Lopez Espainiako enbaxadako partaide bat zen eta bigarrena ordea Kaniz Fatima, FIFBM-ko partaidea eta Vocational Center For Women proiektuaren koordinatzailea. Guztiek positibotzat hartu zuten ekimena. FIFBMko patronatuan emakume bat egotea aurrerapauso handia da. Matxuloko komunitateko erabakiak hartzeko orduan parte hartu duen emakume bakarra Kaniz Fatima izan da. Aipatutako aurrera pausu horiek proiektuari zuzenean eragingo diote, emakumeekin zuzenean landu nahi diren hainbat ekintza erreztuko dituelako. Hushe ibarreko biztanleek mendeak daramatzate jarrera paternalisa hori jasaten.

12


Lehen aipatutako filosofiarekin bat egiteko argi dago haran honetan bertakoen kapazitatea eta egoera hobetzeko garapena eurengandik sortu behar dela, euren kultura delako. Fundazioak, komunitatearen esku utzi du buruzagitza eta partehartzea. Ekintza eta proiektu guztietan, aurrera eramateko hainbat sektore eta komite sortu ditu (lan desberdinak egiteko) eta notableen komitea gidari moduan dihardu; hauek, ibarreko pertsonak dira proiektuak aurrera eramaten dituztenak eta Patronatuaren interfase batean egiten dute lan.

BALTISTAN FUNDAZIOA Euskal Herria

FELIX IĂ‘URRATEGI FOUNDATION BALTISTAN MACHULO

FIG_3 Bi entitateak.

Pakistan

Hazkunde exogeno batekin garapenaren justifikazioa ezinezkoa dela kontziente gara. Beraz, Baltistan Fundazioak hazkunde metodo endogeno baten aldeko apustua egin du ekonomiaren barne potentziak indartuz. Herrialde edota herri txiki bat izanik, kapital fisikoaz hornitzearekin ez da aski, giza kapitala ere hornitu behar FIG_4 Giza garapena eta teknologia egokiak.

GIZA-GARAPENA Ipar eta Hegoaldean.

TEKNOLOGIA EGOKIAK Kontzeptu Itxia: HEGOA. 13


delako kapazitate teknologikoaz eta errekurtso kudeaketa on batekin. Hau dela eta, FIFBM eta BF hamar urte daramatzate Hushe ibarreko biztanleen bizi baldintzak hobetzeko kolaborazioan.

1.1.1.2_Testuingurua Proiektua ondo azaltzeko, hasieratik hasi behar gara, hau da, BFk lan egiten duen Baltistan izeneko lurraldea non dagoen azaldu, eta bertako kultura, antolaketa soziala eta ekonomia ulertu. Testuinguru geografikoa: Pakistanek, iparralde eta ipar-mendebaldean, Afganistanekin egiten du muga: Iparmendebaldean Txinarekin, ekialdean eta hego-ekialdean Indiarekin, mendebaldean Iranekin eta hegoaldean itsasoarekin arabiarrarekinÂĄ. Pakistaneko iparraldean Asia erdiko mendikate handienek bat egiten dute, Himalaia, Karakorum, Hindu Kush, Pamir eta Kun-Lunek, hain zuzen ere. Honela, 8.000 metro baino gehiago dituzten 14 mendietatik, bostek (Nanga Parbat, G1-I (Hidden Peak), Gasherbrum II, Broad Peak eta K-2, azkenengo mendi hau 8.611 metrorekin munduko bigarren mendirik altuena izanik) osatzen dute eskualde hau. Baltistan (Baltien lurraldea), zonalde menditsu batean aurkitzen da, iparmendebaldean hain zuzen ere, lehen aipatutako mendikateak elkartzen diren lekuan. Balti herria, egun, bi potentzien artean banandua dago, Pakistan eta India. Bi herrialde hauek 60 urte baino gehiago daramatzate gatazkan, biek nahi baitute Baltistan eta Katxemirako subiranotasuna izan. Orain arte, hiru konflikto armatu eman dira bi potentzia hauen artean. Indiako eta Pakistango ejertzitoak, orain, geldi daude azken konflikto armatuko su etenaren ondoren. “Northen Areasâ€?-en barruan, 2009aren amaiera arte Baltistan zonalde ez administratiboa izan da, bost distritutan banandua: Gilgit, Ghizer, Skardu, eta Ghanche. 2009ko azarotik, guztiz eratu gabeko Gilgit-Baltistaneko probintzia da.

14


Baltistanek bi distritu dauzka: Skardu, hiriburua bertan dago (Skardu) eta Ghanche. Azken honetan, ekialderago dagoena, Hushe ibarra aurkitzen da bertan, Saling, Matxulo, Talis, Balegone, Martzigone, Khane, Khande eta Hushe herriak aurkitzen dira. Orain arte fundazioak egindako lanak, ekintzak etab. bertan egin dira. Khapulu da distrituko hiriburua, Skardutik 103 km-tara kokatzen da. Gilgit-Baltistan, Katxemirako zonalde bat da, zeina Pakistanek administratzen duen. 72.496 km2 –ko zonaldea da, eta 1.800.000 pertsona bizi dira bertan. Hiriburu erregionala Gilgit da. Eskualdean urdu, pashto, shina, balti wakhi eta burushaski dira hitz egiten diren hizkuntzak. Kokaleku zehatza.

FIG_5

Ghizer

Karakorum

Hindu kush

7.690 m 8.611 m

Everest

Skardu

8.848 m

Valle de Hushé

Ganche

Himalaya

Tirich Mir K2

Gilgit

Tajikistán

Iran

China

Afganistán Nepal

PAKISTAN

India Bangladesh

Islamabad

Probintzia_ Gilgit-Baltistan Distritua_ Ganche 10.000 biztanle 6 etnia 5 hizkuntza

PAKISTAN

Biziraupeneko nekazaritza

15


FIG_6 Baltistanen aurki daitezken erligio,, etnia eta hizkuntzak.

Probintzia berria Kapitala: Gilgit

1 ALAH x 4 18 % Ismaeli 39 % Shia 27 % Suni

Gilgit

Ghizer

16 % Nurbukshi

+ 6 ETNIAS Brusho Mangole Shin Yashkun Mon Hor

URDĂš + 5 Shina

Skardu Diamar

Ghangche

Balti Brushishki

72.00 km (7.000 EAE)

x 10

1.800.000 hab. (2.170.000 EAE)

á2

Khowar Wakhi

Hushe Bailara Ghanche-Baltistan-en aurkitzen da, ipar-ekialdeko zonalde menditsuan. Bertan Karakorum eta Himalaia mendilerroak elkartzen dira. Haran hau, 2.500 eta 3.100 metrotara dago. Gilgit-Baltistanek, Indiarekin izan duen konfliktoarengatik garapen lokala aurrera eramateko zailtasun handiak ditu. Pakistanek kontrolatutako lurraldea eta sortu berri den probintzia da. Matxulo, bizitza nukleorik garrantzitsuena, 2.700 metrotara dagoen komunitate txiki bat da. Bailarako biztanle gehien duen herria da, eta gobernua hasi da jada hainbat proiektu garatzen, bai azpiegituren edota beste hainbat gaien inguruan ere, Baltistan Fundaziotik egunerokotasunean eskaini zaio laguntza gobernuari indartze prozesu honetan. Baltistan Fundazioak Hushe araneko herri honetandu bere egoitza, eta bertan diardu lanean azken 10 urteotan.Bertan, FIFBM (Felix IĂąurrategi Foundation Baltistan Machulo) izeneko kontra-partearekin lan egiten du. Lurreko komunikazio bideak lurrezko pista batean laburtzen dira, oso egoera txarrean dagoena eta askotan lur-jauziengatik itxita gelditzen dena. Pista honek, Hushe ibarra alde batetik bestera zeharkatzen du. Bidexka honetara iristeko,

16


zintzilik dagoen egurrezko zubi batetik pasa behar da, hau ere ez dago egoera onean. Errepide hau da Matxulo eta bailarako beste 8 herriak hiri handiagoekin konektatzen dituen bide bakarra.

FIG_7 Matxulu herriko planoa.

Herrialde honen klima muturrekoa eta mendikoa da. Prezipitazioak, urtean, ia ez dira 200 mm-tara iristen; hala, klima lehorra eta altuerako desertuetakoa da. Negua, oso lehorra eta tenperatura oso oso baxuak dituen urtaroa da (15ยบ eta 20ยบ zero azpitik egotera irits daiteke ). Uda, ordea, oso urtaro urtsua da. Mendiko elurrak urtzen hasten direnean, errekak indar biziz jeisten dira eta harrizko lur-jauzi asko egon ohi dira. Errepideak, azpiegitura elektrikoak eta batzuetan herritarren bitzitza harriskuan izaten da uda garaian.

Hushe bailara.

FIG_8

17


Testuinguru ekonomikoa: Hushe ibarra oso eszenatoki hauskor moduan aurkezten da, etxe ahulak eta txikiak dituena. Bertako biztanleak biziraupeneko nekazaritzaz bizi dira: gariaz, patataz, barazki produkzio txikiez (autokontsumorako direnak), albertxikoez eta fruta gutxi batzuez oinarritzen dira. Hainbat animalia ere badituzte, oiloak, ardiak, ahuntzak eta behiren bat. Nekazaritza ekoizpenek ez dituzte oinarrizko beharrak asetzen. Gariak, patatak edota barazkiek ez dute balio negu luze eta hotzak pasatzeko. Osagarri gisa, familia gutxik dituzte esnea ematen dieten animaliak. Arroza eta oilaskoa, haien dietan elementu garrantzitsuak direnez, kanpotik ekarri behar dituzte, beraz, eguneroko otorduetan ez dituzte elikagai preziatu hauek. FIG_9 Hushe herrian , biziraupeneko nekazaritza eta aintzineko metodoak.

Emakumeak dira biziraupeneko ekonomia honen pisu guztia jasaten dutenak, lan karga handia jasaten dute. Emakumeak arduratzen dira bai nekazaritzaz eta baita abeltzantzaz ere; baita helduez edota umeen heziketaz ere. Gizonezkoak ordea, udaran zehar, atzerritik datozen mendizaleei espedizioetan laguntzen diete mendiko gia moduan. Asko dira negu gordinean Pakistan erdialdera emigratzen dutenak nagusiki eraikuntza sektorean lan egiteko. 20 urtetik aurrera jaitsiera handia dago bi sexuen populazioan; hauxe da demografian ikus daitekeen ezaugarririk deigarriena. Honek, hainbat irakurketa desberdin izan ditzake. Alde batetik, emigrazioarekin izan dezake erlazioa. Hau izan daiteke, urte horietan independizatzeko, familia bat osatzeko eta hobeto

18


bizitzeko ekonomia hobe baten beharra ikusten dutelako. Honengatik beste hiri handiago batzuetan probatzeko aukera ikusten dute Matxulotik aldenduz. Lan arloan dagoen egoera prekarioa eta lehorte ziklikoak, beste faktore batzuen artean, biztanleria ahul bihurtzen duten faktoreak dira. Beraz, ulergarria da, bertan jasaten den egoeragatik gazteek beste hiri batzuetara emigratzea. Emakumeek jasandako diskriminazio kulturala (batez ere jasaten duten lan karga handiagatik) dela eta jaiotzetik hiltzera kondenatuta daudela ematen du. Teoria honekin jarraituz, Matxulon adibidez, 186,5 emakume gehiago egongo lirateke gizonezkoek dauzkaten aukera berdinak balituzte. Dudarik gabe, denbora tarte, 1962tik 1965era, hau izan zen ilunena, okerrena herrialde honentzako. Gerrarekin erlazionatuta egon daitezke datu demografikoak, gerra garaian gizonezko gehiago hiltzen baitira. Kasu honetan haur (mutilak) gehiago hil ziren emakumezkoak baino; egun 40-49 urte inguru dutenak. Baina, hurrengo urteetan, gerra oste garaian, emakumeei zuzenean eragin zien (egun 30-39 urteen inguruan egongo direnak). Emakumeek, Pakistango kultura musulmanean jasandako diskriminazio negatiboarengatik hain zuzen ere. Baita emakume/gizonezko ratioan oinarrituz, emakumezkoen hiltze tasa altuagoa delako. Guda eta krisi handiko sasoietan, haurren hiltze tasak gora egiten du; kasu honetan, bi generazio desberdinetan eman da fenomeno hau, bakoitzean genero desberdin bati eraginez. Bizi egoera txarragatik gerra ostean egondako emigrazioa batzen badiogu, populazioaren jaitsiera handia dago. Emakumeen egoera oso larria da. 2006.urtean 22 emakumek bakarrik egiten zuten etxetik kanpoko lana. Egungo egoera, nahiz eta pixka bat hobetu, FIFBM (Felix I単urrategi Foundation Baltistan Machulo)-BF (Baltistan Fundazioa)k jarritako vocational center-agatik, zentru hauek emakumeen lan produktiboak hobetzeko eraiki dira. Orain, komertzioa lantzen ari dira, bidezko merkataritzaren bitartez, mermelada organikoa (emakumeek ekoiztua) eta vocational center-ean egindako egungintza produktuen bidez ere lan egiteko aukera dute. Testuinguru politiko, soziala eta kulturala: Baltistan Pakistani atxikia izan zen, lurralde honek Katxemiragatik Indiarekin izandako gudaren ostean (1947-1949). Bi kolonia ingeles hauen apurketa eman zen bi estatu independente sortuz. Estatu hauek banatzeko momentuan gehiengo erlijiosoaren irizpidea jarraitu zen (Pakistan, gehiengo Musulmana eta India, gehiengo Hindua). 1949. urtean ONU-k konfliktoan eskua sartu zuen eta kontrol

19


lerro bat ipini zuen Katxemira zatituz, bata Indiak kontrolatzen du (Jammu eta Katxemira) eta bestea Pakistanek kontrolatuta (Azad (librea dena), Katxemira eta Iparraldeko zonaldeak). Pakistanek erreferendum bat eskatzen zuen lurralde honen subiranotasuna determinatzeko eta Indiak bi aldeen arteko negoziazioak eskatu zituen. Ez zirenez akordio batetara iritsi, egun, kontrol lerro horrek iraun egin du. Gilgit – Baltistan probintzia berriak, kontsiderazio desberdina dauka Pakistan eta Indiaren arteko lurraldean dagoelako. Orain arte, beste probintzia batzuekin konparatuz, iparraldeko zonaldeak estatu federalak administratzen ditu, ezin zituzten haien barne kontuak, ez aurrekontuak kudeatu; ezta ere foro nazionaletan parte hartu. Egoera politikoa, kokaleku inkomunikatua, bertan bizi den pertsona kopuru baxua eta pobrezia maila kontuan hartuta, jasaten duen bazterkeria uler daiteke; baita botere politikoen interes falta ere. Gilgit-Baltistanen sorrera, bertakoentzako argi moduko bat izan da, autonomia eta kapazitateak edukiko dituzte beste Pakistango probintziekin konparatuz. Hezkuntza eta laneko aukeren mailari dagokionez, egoera ez da batere positiboa. Nahiz eta lana daukatenen artean gehiengoak idazten eta irakurtzen badakien, lana ez da oso ugaria. Honela, 51 gizonezkok bukatu zuten batxilergoa eta 12k ez dute lanik aurkitu. Egoera hau emakumeen kasuan okerragoa da, 14k bukatu zuten batxilergoa eta 9 daude oraindik lanik aurkitu gabe. Generoen arteko erlazio bitxiak: Pakistango ohiturek, komunitateetako emakume eta gizonen garapenean paper garrantzitsua jokatzen dute. Pakistango emakumeen posizioan eta eskubideen arloan, zulo handi bat dago, baita kontraesan handiak ere lege islamiar, ohitura eta estatuaren artean. Diskriminazio egoera batetik abiatuta emakumeen egoera orokorra okertzen joan da azken urteotan Pakistanen. Shariaren sistema juridikoak, talde Talibanengatik gutxinaka indarra hartzen doa herrialdeko hainbat lekutan; emakumea gutxiagotasun, marjinazio eta babes gabeko egoera batean gelditzen doa, egoera hau handitzen doalarik. Emakume/gizonezko ratio ezohiko batean laburbildu daiteke: emakumea jaiotze hutsagatik zigortzen da; gainera, bizirauten duenak gizonezkoek baino bizitza aukera gutxiago dauka. Emakumeek, bizitzako etapa guztietan dituzte zailtasunak, hezkuntzan eta lan merkatuan bereziki. Eskubide ugari ukatuak dituzte, askotan, haien ikasketak utzi behar dituzte familiak hautatutako senarrarekin ezkondu behar dutelako. Jaiotzetik, jasotzen dute gizarte arau eta rol markatuak dituen hezkuntza eta oso hauek zailak

20


dira aldatzeko. Hala ere, Matxuloko emakumeek askatasun gehiago dute Pakistango beste zonalde batzuetako emakumeekin konparatuz. Familia ekonomiareen zutabe garrantzitsuena da emakumea: nekazaritza kontrolatzen du eta elikadura iturri bakarra da. Bestalde, familia errekurtsoen eta erabakien pisua gizonezkoek dute. Egoera honek hobekuntzak izan dituen arren, momentuz, berdintasunetik oso urrun geratzen da. Adibide bat jartzearren, egun, 223 emakume daude eskolaratzeko adinean (5 urtetik 16 urtera) matrikulatuta ez daudenak. Lau urtetik gorako 935 emakume, ez dira inoiz Matxuloko eskolara joan, edo ez dute lehenengo kurtsoa gainditu. Eskolako kurtsoak aurrera doazen heinean, emakumeen matrikulazioak gutxitu egiten direla ikus dezakegu. Honela, populazioaren adinean aurrera goazen heinean analfabetismoak gora egiten du, batez ere emakumeen kasuan. Datu hauek guztiak Matxulo eta Pakistango emakumeek jasotzen duten diskriminazio egoera justifika ezina konfirmatzen dute; nagusiki bai hezkuntzako ikuspuntutik, baina baita bizitzako beste hainbat arlotan ere. Errekurtsoen kontrola dute, baina errekurtso askotan sarbidea mugatuta dute. Honen eraginaren hainbat ezaugarri: - 18 urte baino gazteagoak izanik ezin direla ezkondu (nahiz eta ezkontzen diren) - Sortze familiaren garrantzia. - Emakumeak komunitate eta familia berdinean ezkondu ohi dira: ezkontza endogamia. - Emakumeek etxean erabakitzeko aukera daukate, baita indarra ere; baina ez leku publikoetan. - Bigarren hezkuntza ikasi duten emakumeek eskolaratu gabeek baino erabakitzeko kapazitate handiagoa dute. Azkeneko urteotan Pakistango emakumeen bizi baldintzak hobetu dira, baina generoen arteko ezberdinatsunak badirau. Geroz eta emakume gehiago joaten da eskolara, baina oraindik lehen hezkuntzatik bigarren hezkuntzara genero bereizketa handia dago. Emakumeen segurtasuna gune publikoetan familia beti kezkatu izan du, gizarteak ez baitu onartzen; horrek emakumeen eguneroko bizitzako ohituretan eragina izan du baita mugitzerako orduan ere. Honek, informazio eza dakar, beraz, ez dituzte heziketa eta lan aukerak aurkitzen; hau da, haien garapen pertsonalaren jabe izan nahi dute.

21


Emakumeek mugikortasunarekin erlazionatutako murrizketak jasaten dituzte, funtsean, haien segurtasunarekin lotuta doazenak. Baina baita haien, familiaren eta komunitatearen ospearekin ere. Beraz, segurtasun hori bermatzen duten marko, sistema eta faktore desberdinak sortzea oso garrantzitsua da. Hala nola, neskatxen eskolaratzea, eta haien ikasketak luzatzea, garrantzitsua da bereziki jendaurrean emakumearen integrazioa hasteko. Epe motzean, emakumeek zerbitzuetan eta aukera ezberdinetan integratu beharra daukate. Epe luzera begira ordea, emakumeei arlo ezberdinetara (hezkuntza, osasuna, jabetza, lana...) integratzea erraztuko dieten baldintzak hobetu beharko dira. Honela, emakume hauek haien posizio soziala aldatzeko eta haien bizitza autogestionatzeko aukerak izan ditzaten. BFk 2007. urtean, gaikuntza zentro bat ireki zen (Women Vocational Training Center). Bertatik 150 emakume pasa dira. Kultura eta erligioa:

Budismoa vs. Islamismoa.

FIG_10

22

Balti herria, Tibetetik datorren herri bat da, berez, balti hizkuntza tibetar hizkuntzaren dialekto bat da. Emakumeen gehiengoak balti hizkuntza bakarrik hitz egiten du, ez dute urdu hizkuntza eta ingelesa ezagutzen, beraz haiek dira hizkuntza hau bizirik mantentzen dutenak. Balti hizkuntza, tibetar hizkuntzatik datorren dialekto bat izanik, galtzeko zorian dago; baina, komunitatean ez dago honekiko sentsibilizaziorik. Gainera, gizartean


gobernuak mugitutako islamizazioaren ondorioz, bestelako kulturen aldeko babesa egitea debekatuta dago. Baltien izaera mendietan sortutakoa da, beraz, pertsona lasaiak, indartsuak, egonarriak eta espiritualak dira. Bizi baldintza gogorretara ohituta dauden pertsonak dira. Baltiak musulmanak dira, Nurbayasiren jarraitzaileak, sufismoaren adarretako bat. Adar hau Islamaren alderik espiritualena eta mistikoena da. Nahiz eta Islamak eguneroko bizitzan garrantzia handia izan, ez dira estremistak. Bai gizonezkoek eta baita emakumezkoek ere egunean 5 bider egiten dute otoitz. Emakumeei ez zaie meskitetara sartzea debekatzen baina gizonezkoak dira bertan denbora gehien pasatzen dutenak. Emakumeak urtean 14 bider, gutxi gora behera, sartzen dira mezkitara; bestetan ahal duten lekuan egiten dute otoitz. Gizonezkoek, meskitetan otoitz egiteaz gain, elkartzeko ere erabiltzen dute. Bertan, komunitateko gaien inguruan hitz egin eta eztabaidatzen dute. Nabarmenduen Komite batek antolatzen ditu komunitate bakoitzeko arau eta legeak. Mulhak (bertako “apaizak�) eta 20 gizonezkok osatzen dute, guztiek ospe ona dute. Herriko edozein konfliktoren aurrean hauek dira pertsonen bizitza erabaki eta gidatzen dituztenak. Orokorrean, Pakistango lurraldea nekazaritza familia irekiaren ezaugarriengatik nabarmentzen da. Patriarkatu bat da. Aitak edo semerik zaharrenak familia osoa “zaintzen� du, oso familia handiak izan ohi dira, 15-20 pertsonatakoak. Arau sozialak, ohiturak eta erlijioak familiako partaide guztiek errespetatzen dituzte. Emakumeek ez dute bizitza sozial eta publikoan parte hartzen, berez, emakume bat bakarrik kaletik ibiltzea ez dago ondo ikusia, ohore eta ospeagatik. Emakumeen eguneroko bizitza familiaren eta etxearen zaintzara eta nekazaritza lanetara laburtzen da. Emakumeak batez ere, familiako kide zaharrak zaintzen ditu eta bere familia politikoaren beharrak asetu behar ditu. Lan karga izugarria daukate, hau guztiaz gain, animaliak ere zaindu behar dituztelako, frutak batu behar dituztelako, alberretxikoak adibidez, barazkien laborantza eta hauen prozesua jarraitu behar dutelako: lehorketa, gordeketa, etxe eta lanerako ur gestioa, egurra batu, animalientzako janaria batu, ortuaren mantenua etab. Emakumeei egindako lanagatik ez zaie ordaintzen, familiako gizonari ematen zaio dirua zuzenean, honela, ezin dute errekurtsoen kontrola eduki. Irakasle eta osasun langileen arloan, gabezia hau ere somatu daiteke.

23


Gizonezkoek ordea, udako hilabeteetan aukera hobeen bila doaz hegoaldeko probintzietara: hostalaritza lanak, eraikuntzako lanak etab. Ondorioz, hilabete horietan zehar emakumeek lan karga handiagoa izaten dute.

FIG_11 Hushe herriko mezkita.

24


25


26


02 PROIEKTUA

2.1_Aurrekariak Proiektu honen oinarriak modu argi eta zehatz batean definitzeko, esan liteke, geroz eta argiago den arazo batetik jaiotzen dela, errekurtsoen gabezia Hushe bailaran. BFko lan talde ia gehienek, baina batez ere, nekazaritza eta azpiegituren taldeek, hainbat eskaera jaso dituzte prozesu desberdinak (jakien egosketa, fruten lehorketa, negutegietan kalefakzioa, higiene pertsonalerako ur beroa, etxeen klimatizazioa, batez ere neguan, etab.) garatzeko energia alternatiben beharra. Egun, dagoen errekurtso bakarra egur edo hondakin organikoak erretzea da. Inefizientea, garestia eta bertako jendearen eguneko bizitzarako oso kaltegarria da, haien osasunean, lan ekintzei eskaintzen dieten denboran edota hezkuntza nibelean eragiten duelarik. Azpiegitura taldean teknologia energetiko desberdinak integratu ziren, 2009ko urria eta 2010ko urriaren artean identifikazio fasea garatu zen. Bigarren fasean, eguzki indar bidezko sukaldeak eta osasungintzarako ur beroaren inplantazioak egin ziren Hushe ibarrean, eta 2010 eta 2011 urtean zehar proiektuari jarraipena eman zitzaion, Borja Morenok garatutako karrera amaierako proiektua. Hirugarren fase moduan, sukalde-berogailu efizienteago bat eta komun lehor eta higieniko bat inplantatuko da. Gutxinaka, energia berriztagarri eta teknolgia egokiak erabiliz, beti erebaltien bizi baldintzak hobetzeko helburuarekin. Higienea eta osasuna dira baltien oinarrizko beharrizanetan urratuen dauden gaiak. 2006.urtetik hasi zen Baltistan Fundazioa arazo hauek identifikatzen, komunitatean azaleratuz, eta gizon emakumek proposatzen zituzten eraldaketei harreta jartzen. 2011. urtean, Talisen egondako honamendien ondoren, diagnostiko bat burutu zen bertako komiteekin, bai gizkonezkoarekin eta emakumezko komitearekin. Bertan, higiene arazoak agertu ziren, zein gaixotasun jasaten zituzten kearengatik eta haiek jasaten duten higiene faltagatik. Arnas aparatuko gaixotasunak eta infekzio larriak organo genitaletan.

FIG_12 Taliseko 2. “model house�-a eraikitzen.

27


2.2_Eskaera 2.2.1_Sukalde-berogailua eta komuna: Aurretik egindako diagnostikoetatik jaiotzen da proiektua, BFko koordinatzaileek eta FIFBMko koordinatzaileak proiektua onartu ondoren. Beraz, komuna eta sukalde-berogailuak optimizatzeko beharra ikusi da Matxuloko herrian hainbat arazo identifikatu ondoren. Horretarako bertan (eta hemen) oso garrantzitsuak diren eta jasangarritasuna bermatzen duten hiru alor nagusi kontutan hartu dira, hirurak haien artean elkartuz: FIG_13

Gizartea

Jasangarritasuna bermatzen duten hiru alorrak.

Ingurugiroa

Ekonomia

a) GIZARTEA_Gizarteko talde batez ere marginalei (kasu honetan emakumeak, nahiz eta talde hontan helduak eta haurrak ere sartzen diren) eragiten dien arazoei soluzioa bilatu nahi zaie. • Emakume eta haurrak dira sukalde-estufa barnean erretzeko egurra jasotzera joaten direnak. Honetarako, denbora tarte handia behar dute eta haien eguneroko bizitzako lan bat bilakatu da. Lan honek emakumeen lan karga handitzen du batez ere, honela ezin dute haien hezkuntza maila hobetu ezta aisialdira bideratutako

28


beste ekintza batzuk egin. • Emakume eta haurrek denbora luzeak pasatzen dituzte sukaldean sartuta. Sukaldeak kez beteta daude oraingo estufen ezaugarriengatik. Janaria prestatzerako orduan ke hori arnasteak gaixotasun larriak eragiten ditu arnas aparatuan. • Higiene faltak eragiten ditu gaixotasun gehienak. Honela, zauri txikien grabetasuna haunditzen du, batzuetan anputaziotan bilakatu daitezkeenak. • Emakumeen lan egun luzeak eta izerdiz betetakoak etxean amaitzen dira, sute beroaren aurrean, izerdia arropen kontra lehortzen delarik. Emakumeak dira lan gogorrenak egiten dituztenak haien hezkuntza maila bajuagatik. Lan hauen ostean ordea ez da garbiketa pertsonala burutzen, komunaren higiene maila eta prestakuntza urriaren ondorioz. Honek gaixotasunen ugaritzea eta larritzea dakar. • Higiene pertsonalean, batezere emakumeen organo genitaletan infekzio handiak daude garbitzerako orduan harea erabiltzeagatik, infekzio hauek larriago bilakatu daitezkelarik . b) INGURUGIROA_Bestalde, ingurugiroaren zaintza kontutan hartu nahi da. • CO2 emisioak saihestu. • Ekosistemaren kontserbazioa. Zuhaitzen gutxitzea aspektu kritiko bat da, baita egur moduan erabiltzeko mozten dena, nahiz eta bertakoek oso kontrolatuta eduki. Honek ez du landarediaren birsorkuntzan laguntzen. • Estufetan animalien gorozkiak erretzean lursailak ez dira ondo ongarriztatzen eta ekoizpena bajuagoa da. c) EKONOMIA_Azkenik, herriaren ahalduntzeari garrantzia eman nahi zaio, honela, beste lurraldeetatik ekarritako errekurtsoen menpe ez egoteko. • Egurra ez duten familiek erosi egin behar dute, erosketa ia ezinezkoak dira haien ekonomiarentzat. Gainera, bertako estufen efizentzia oso bajua da, konbustioa ez delako ematen. Honengatik egunero erabiltzen duten egur kopurua oso altua da. • Bertako jendeak ez dauzka beharrezko ezagutza guztiak energia iturri alternatiboak garatzeko. Nahiz eta Indian, egoera antzeko edo kaxkarragoan egonik orain dela 20 urte erabiltzen hasi ziren egur sukalde efizienteak, komun

29


lehor garbiak eta ur garbiketa sistemak. Pakistanen ordea egoera ez da garatu.

2.2.2_Diagnostikoa: Marko Logikoa Ekintzak aurrera eramateko egitura bat diseinatu da Marko Logikoa oinarritzat harturik. Behin helburuak definituta, arazoak, emaitzak eta hauek aurrera eramateko beharrezkoak diren ekintzak definitu dira, alde batetik sukalde-berogailuarenak eta bestalde komunarenak. HELBURU OROKORRA

Bizi baldintzen hobekuntzarako produktu / teknologien integrazioa Hushe Bailaran; bertako gizon / emakumeen parte hartzearen bitartez, energia primarioen 1 behar errealak 2 finantzatuz eta ingurugiroarekiko zein kulturarekiko jasangarritasuna bermatuz. 1 Energia primarioa: behar energetiko guztien batura: elektrikoa, osasunekoa, industriala, garraiokoa, nekazaritzakoa... 2 Behar errealak: bertako biztanleek aurkitutako beharrak, honela, eskatutako energia primarion maximizazioa ekidituz.

HELBURU ESPEZIFIKOA

Bailarako biztanleen segmenturik ahulenaren (emakume eta haur) osasuna eta higienea hobetzeko estrategiatzat Balti Sukalde-berogailu eta komun lehorren optimizazioa.

2.2.2.1_Sukalde-berogailua Problematika (P) 1. Emakume eta haurren lan karga areagotzen du egurraren bilketak. Problematikaren Emaitza (P.E.) 1. Egur bilketa gutxiago burutu behar dute emakume zein haurrek. P.E.Ekintzak1.1. Egur kg gutxiago behar duen estufa/sukaldearen diseinua. Honela, kontsumoa urriagoa da. P.E.E.1.2. Biltegiratze mota desberdinen analisia. P.E.E.1.3. Sukalde zein berogailu desberdinen kontsumoaren analisia. P.2. Emakume eta haurrek aparteko esfortzu fisikoa burutzen dute egur bila joatean. P.E.2.1. Kontsumoa murriztu da. P.E.E.2.1. Tenperatura altuko konbustio efizienteen analisia eta konbustiobikoitzeko disenuak burutu dira. P.E.2.2. Egurra biltzeko teknika berriak proposatu dira. P.E.E.2.2. Egurra biltzeko modu desberdinak aztertu ondorengo faktoreak aldatuz: tokiak, kmak, garraioa eta biltegiratzea. P.E.E.2.3. Etxea berotzeko zein sukaldatzeko erabil daitekeen estufaren

30


kontsumo minimoa aztertu. P.3. Oraingo sukaldeen keak ez dira kanporatzen, emakume eta haurren birika eta begietan metatzen dira, osasun arazo larriak eraginez. P.E.3.1. Keen ihesak murriztu dira. P.E.E.3.1. Sistema itxi bat ezartzea keen ebakuazio zuzena duena. P.E.3.2. Keak ez dira sukaldera isuritzen, ingurura kanporatu baizik. P.E.E.3.2. Masa termikoen analisia, lokala izan behar baitu. P.4. Konbustio ez-efizienteak efizientzia energetiko exkaxa eragiten dute. Era berean gas toxikoen emisioa (COa batezere). P.E.4. Konbustioen aldaketa P.E.E.4. Konbustio bikoitzeko prototipoak eraiki. P.5. Gorozkien galera nekazaritzarako, erretzeko erabiltzen baitira. Produktuen desbalorizazioa. P.E.5. Gorozkiak dituzte bai konbustiorako eta nekazaritzarako P.E.E.5. Egurraren erabilerari garrantzia eman aztertuz ze egur mota erabiltzen diren (muestrak). P.6. Berogailuen garapena burutzeko komunitateak ez du ezagutza teknikorik. P.E.6.Ezagutza teknikoak dauzkate estufak ulertu, montatu eta diseinu prozesua jarraitzeko. P.E.E.6.1. BFko kidearen formakuntza berogailuaren muntaia prozesuan. P.E.E.6.2 Igeltseritzako kurtsoak, estufa muntatu ahal izateko. P.E.E.6.3. Estufen funtzionamendurako kurtsoak. P.7. Ingurugiroaren kutsadura CO eta CO2 emisio altuengatik. P.E.7.Emisio kopurua, batez ere izaera toxikoa dutenena murriztu da. P.E.E.7.1. Konbustio sistema dela medio sortzen diren gasak urriagoak eta ez toxioak direla aztertu. P.E.E.7.2. Ingurugirora eginiko emisioen analisia, frogak eginik (ppm) eta proposamenak egingo dira. P.8. Zonaldeko deforestazioa populazioaren hazkundeagatik, baso errekurtso mugatuarekin eta berogailuaren kontsumo altuak eraginda. P.E.8.Kontsumoa murriztu da, egur kontsumoa murriztuz. P.E.E.8. 4.puntuarekin uztartuz konbustioaren efizientzia hobetu egur gutxiago kontsumitzeko, diseinu proposamenak sortu.

31


P.9. Familia batzuk basorik ez dutenez egurra erosi behar dute, ekonomia familiarrera negatiboki eragiten dio honek zuzenean. P.E.9. Kontsumoa murriztu da estufa berriarekin. P.E.E.9. Ordu batean kontsumitutako egur kopuruaren konparaketa (iparraldea-hegoaldea). P.10. Gaur egungo estufaren diseinuak limitazioak eragiten ditu sukaldatutako elikagaietan. P.E.10. Sukalde berriarekin sukaldatzeko modu berriei hasiera eman proposatu. Limite tekniko eta limite kulturalak kontutan hartuz. P.E.E.10. adibide praktiko batzuk proposatu. P.E.E.10. Emakumeekin bilerak haien elikadurari buruz. Soilik dialogo bat sortu.

2.2.2.1_Komun-lehorra P.1. Emakume (eta haurren) beharrizanak ez dira sekula oinarritzat hartu komunaren diseinua burutzean. P.E.1. Komunaren diseinuak emakume (eta haurren) beharrizanen ondorio dira. P.E.E.1.1. Kontsulta popularra. Lehenik talde txikietan, FIFBM inguruan. Fatima eta vocational. P.E.E.1.2. Ondoren FIFBMko Mobilizazio sailaren bidez. P.2. Higiene arazo konkretu batzuk tabu historikoak dira (emakumeen hilekoa eta garbiketa prozesua). P.E.2. Arazoak identifikatu dira, eta naiz eta komunaren transformazioa emaitza zuzena ez izan berauek identifikatzeko balio izan du. P.E.E.2. Emakumeek espazio bat izan dute beren anonimatoa errespetatuz dituzten higiene arazaoak manifestatzeko, eta FIFBM, zein BFri transmititzeko. P.3. Gaixotasun gehienen sorrera higiene faltagatik ematen da. P.E.3. Komunetako higienea hobetu da. P.E.E.3.1. Garbitzerakoan uraren erabilera, integratzeko sistemen analisia. P.E.E.3.2. Usain txarrik emititzen ez duten prototipoak landu dira. P.E.E.3.3. Prototipoen diseinuan hondakin solido zein likidoak pertsonen espaziora ez igarotzea kontutan hartu da. P.E.E.3.4. Fosa septikoen analisia burutu da garbiketa erraza bihurtzeko. P.E.E.3.5. Material lokalen analisisa burutu da. P.4. Ez da Hushe bailaran komunen analisi tekniko bat existitzen ez eta hobekuntza 32


proposamenik. E.P.4. Ikerketa tekniko bat eta hobekuntza proposamenak. P.E.E.4.1. Aurrekari tekniko sozialen analisia (bioeraikinak- komun lehorrak), Islam munduan batez ere. P.E.E.4.2. Diseinu proiektuan kokatzeko eskuz egindako bozetoak. NO out of the box. P.E.E.4.3. Prototipoak burutu dira Iparraldean. P.E.E.4.4. Prototipoak burutu dira hegoaldean. P.E.E.4.5. Ikea metodoa eta 3D software-ak erabiliko dira difusioa aurrera eramateko. P.5. Gernu, gorotz eta fosfatoen (jaboiak) emisio zuzena ingurunera. P.E.5.1. Pixa, gorozki eta xaboien erabilerak landu dira: komposta. Outputak, input bilakatu. Balorizazioa P.E.E.5.1 Konposta burutzeko tekniken ikerketa. Gernu / Gorotzaren bereizketa tekniken ikerketa. Fermentazio mota ezberdinen ikerketa. P.E.5.2. Erabili ezin diren Hondakinak ingurura isuri aurretik garbitu eta neutralizatzeko sistema proposatu/instalatu da. P.E.E.5.2. Isurketa zuzena ekidingo dituzten prototipoen proposamenak, hondakinen metatzea landuz, berauek birbalorizateko. P.E.E.5.3. Sistema berrien azterketa: fitodepurazioa, gorotzen ontze prozesua ongarri bilakatzeko.

2.2.3_Antolakuntza Hasteko, 2012. urtearen hasieran Osasun Taldeko kideekin bilera bat egin zen, non aurretik antolatutako elkarrizketa moduan gauzatu zen. Proiektu honek Baltien osasunean zuzenean eragiten duenez, garrantzitsuak diren puntu batzuk azaldu zituzten eta galderei erantzun ere. Higienearen arazo nagusienak jorratu ziren eta kearengatik jasaten dituzten gaixotasun desberdinak ere. Gainera, sukalde-berogailuaren kasuan, balorazio bat egiterako orduan erreportai grafiko bat egitea proposatu zuten, hau da, bi sukalde txuriz pintatzea; bata berria eta bestea, belztuta dagoen batenbat. Honela, bertoko biztanleek desberdintasunak argi eta garbi ikusiko dituzte. Komunaren kasuan berriz, aurretik pentsatutako ideia aurrera eramatea proposatu

33


zuten, gernua eta gorotzak bereiztea. Gainera, FIFBMko genero arduradunarekin, Fatima Kaniz, kontaktuan jarri eta emakumeei inkesta batzuk egin zitzaien. Galdetegi hauetan, bertako sukalde eta lanei buruz galdetu zitzaien. Alde batetik egurra jasotzeko zenbat km egin behar zituzten eta zenbat denbora behar zuten lan hau egiteko, ze berogailu eta sukalde mota ezagutzen zituzten eta zelako hobekuntzak jaso nahi zituzten berogailu eta sukaldeei dagokienez. Fatimak balti emakumeei egindako galdetegiak.

FIG_14

34

Fatimak, bailaran aurkitu daitezkeen berogailu eta sukalde desberdinak zeintzuk diren ere azaldu zuen, report baten bitartez.


Honen ondoren, hainbat faseetan antolatu zen proiektua: Baltistan Fundazioaren ibilbidea eta lana ezagutu, baita diseinuaa eta kooperazioan informazioa jasotzea eta formatzea.

2011ko urria

2011.urte bukaerarte egindako diagnostikoen eta eskaeraren analisia. Modu honetan, azterketarekin jarraitu, bilerak eta inkestak eginez. Gainera Baltiekin kontaktuan jartzen hasi.

2011ko urritik 2012ko maiatzararte

Marko logikoak burutu eta autofinantziazioa bilatzen hasi da, udaletxeek proiektuari dirulaguntza ekonomikoak emateko.

2011ko abendua

Sukalde-berogailu eta komun lehorraren diseinua garatzen hasi da, Iparraldean. Planoak, 3D-ak, etab. garatu ondoren, prototipoak egin dira Iparraldean.

2012ko urtarriletik martxorarte

Pakistanera bidaiatu da, Baltistanera hain zuzen ere, eta Talis herrian burutu dira prototipoak bertako materialak erabiliz. Bertakoekin hitz egiteko aukera izan da, bertako berogailu eta sukaldeak ikusteko, baita komunak ere.

2012ko apirila

Euskal Herrira bueltatzean, ondorioak eta memoria garatzen ari da.

2012ko maiatzetik uztailararte

2.2.4_Aurrekontua Proiektua garatu ahal izateko gastu ekonomikoak kontutan hartzea ezinbestekoa da. Horregatik, aurrekontu bat disenatu da gastu hauek momentuoro kontutan izateko. Lehenengo, zuzeneko eta zeharkako gastuak definitu dira, eta zuzeneko gastuak identifikatzeko momentuan hainbat sail ezberdindu dira kontu hauek zehatzagoak izateko. Hala nola, proiektuaren garapenerako beharrezkoak diren materialak, bertako (Baltistaneko) pertsonalaren soldatak, atzerriko (Euskal Herriko) langileen soldatak, formakuntza eta trebatze gastuak, sentsibilizazioa eta funtzionamendu gastuak, prototipoak iparraldean eta hegoaldean egiteko eta aholkularitza teknikoa. Zeharkako gastuak ordea, finkatutako kantitate bat da, beste guztiaren %10a. Proiektua aurrera eraman ahal izateko, lau udaletxeri dirulaguntzak eskatu zaizkie. Ondorengo taulan ikus daiteke proiektuaren gastu totala, sailetan banatuta eta udaletxe bakoitzari eskatutako diru ehunekoa. 35


BERMEO

SAILAK

OĂ‘ATI

ZEGAMA

ASTIGARRAGA

ZUZENEKO GASTUAK A.I. Proiektuaren garapenerako beharrezkoak diren materialak.1

.639,25

562,34

117,16

117,16

842,60

A.II. Bertako pertsonala.

583,50

200,16

41,70

41,70

299,94

12.827,39

4.400,44

916,76

916,76

6593,44

A. V. Formakuntza eta trebatze kostuak.

250,00

85,76

17,87

17,87

128,51

A. VI. Sentsibilizazioa.

300,00

102,91

21,44

21,44

154,21

A.VII. Funtzionamendu gastuak (Prototipoen eraikitzea Hegoaldean eta aholkularitza teknikoa).

300,00

102,91

21,44

21,44

154,21

15.900,14

5.454,52

1136,36

1136,36

8172,90

.590,01

545,48

113,64

113,64

817,26

6.000,00

1.250,00

1.250,00

8.990,16

A. III Atzerriko pertsonala.

ZUZENEKO GASTUEN TOTALA ZEHARKAKO GASTUAK Eskaera egiten duen entitarearen administrazio gastuak(10%)1

TOTALA EUROTAN

17.490,16

2.3_BF eta FIFBMko langileak Ondoren, proiektuan parte hartu duten langile eta boluntarioak izendatuko dira. Hauek, bai iparraldean eta hegoaldean esku hartu dute proiektuan. Muhamad Raza

2.3.1_Muhamad Raza: Ingeniero zibila

FIG_15

Orain dela urte pare bat hasi zen FIFBMrekin lanean, bera izan da sukalde-berogailu eta komunaren planoak berretsi dituena.

2.3.2_Shamshair Ali: FIFBMko koordinatzaile orokorra Koordinatzailea izanik proiektuaren jarraipena egin du hasieratik eta behar izan denean datuak, argazkiak, informazioa... bidali du hemendik proiektuaren jarraipena egin ahal izateko.

36


2.3.3_Akhon Ibrahim: Field Manager FIFBMko azpiegitura taldeko koordinatzailea da, bera da Rustam Alirekin batera, Taliseko errekonstrukzio prozesuaren koordinatzaile. Berogailua eta komuna eraikitzen lagundu du eta egunero egindako lanaren jarraipena egin du.

2.3.4_Rustam Ali: Field Agent Akhon Ibrahim-ekin batera “model house”an eraikitako bi produktuen jarraipena egin du. FIG_17 Ezk.: Akhon Ibrahim, esk.: Rustam Ali.

FIG_16

Shamshair Ali.

2.3.5_Razia Mehdi: mobilizatzaile soziala khon Ibrahim Mobilizatzaile soziala bezala, bilerak antolatu ditu Taliseko emakume komitearekin, gainera etxez etxe neurketak egiten lagundu du.

2.3.6_Fatima Kaniz: genero arduraduna Fatima Kaniz, genero arduradun bezala, emakumeekin elkartzen ere lagundu du. Gainera, haiekin egindako lana ere berretsi du. Gainera, gidatzen duen emakume bakarra da bailara osoan.

2.3.9_Mariam: “Model House”-aren jabea Fatima Kaniz, “Model house”-aren jabea izanik eta ingelesa jakinik, egun guztietan zehar egon da laguntza eskeintzen, haren etxeko lanak baitira. 37


FIG_18

Ezkerretik hasita, Razia, Fatima eta Mariam.

2.3.8_Araitz Bizkarra: topografoa eta azpiegitura taldeko boluntarioa Araitz, topografoa izanik, iparraldean berogailuaren prototipoa eraikitzen lagundu zuen, eta baita hegoaldean behar ziren neurketak egiten ere.

2.3.9_Elena Eizaga: kontabilitatearen arduraduna Ezkerretik hasita, Sarai, Araitz eta Elena.

FIG_19

38

Proiektuaren kontabilitatea eraman du proiektua hasi zenetik gainera, fondo publikoen eskaerak aurrera eraman ditu eta proiektuaren faktura bakoitzaren erregistroa eraman du.


2.3.10_Sarai Martin: genero arduraduna iparraldean Beharrezkoa den jasangarritasuna jarri du, proiektua garatzean bi generoen artean desberdintasunik ez egoteko.

2.3.12_Ortzi Akizu: ingeniaria eta proiektuaren zuzendaria Ingeniero eta tutore bezala proiektuaren jarraipena egin du lehenengo egunetik, eta bere ezagutzekin laguntza eskeini du proiektua aurrera eramateko.

2.3.12_Nahia Belloso: ingeniaria, Mondragon Unibertsitateko ikaslea Proiektua, gradu bukaerako lana, aurrera eramateko arduraduna, proiektuaren hasieratik amaieraino, bai iparraldean eta bai hegoaldean ere. FIG_20 Ezk.: Ortzi Akizu, esk.: Nahia Belloso.

39


40


03 SUKALDE

3.1_Helburuak

BEROGAILUA

Helburu bikoitza lortu nahi da sukalde/estufa honen berdiseinuarekin. Bi helburu hauek Baltistanen jasaten dituzten tenperatura muturrekin erlazioa daukate. Udan, 30 graduraino irits daitezke beraz, urtaro honetan sukaldatu besterik ez dute egin nahi, etxea berotzea ez baita beharrezkoa. Baina, neguan ordea, -20 gradutara irits daitezke, beraz, urtaro hotz honetan, bai sukaldatzea eta bai etxea berotzea beharrezkoak izago lirateke.

FIG_21 Ezk.: neguko berogailua eta esk.: udako sukaldea.

3.2_State of the Art Egun dauden berogailu eta sukalde desberdien analisi zabal bat egin da. Honela, modeloak ezagutuz diseinu prozesuan oinarri batzuk finkatzeko. Hona hemen analisi hau laburtzen duen taula, berogailu eta sukalde garrantzitsu eta baliagarrienekin, eta haien ezaugarri garrantzitsuenak. Taulan ikus dezakegun gisara, estufarik merkeena Patsari Stove dugu, baina era berean hau da efizientziarik bajuena daukana. Mass stove-ak dira efizientzia puntu gorenera eraman dezaketenak, baina era berean, prezioa, 850 â‚Ź-tara igotzen da, eta hau ez da jasangarria Baltistango eremurako. Gainera, bi kasu hauetan, bete nahi diren bi helburuetatik bat bakarrik betetzen dute, Patsari Stove-ak sukaldatzearena eta Mass Stove-ak berotzearena.

FIG_22

Azterketa osoa egin eta gero, ondorioztatu da orekarik egokiena lortzen duena ordea, bai instalazio kostu eta efizientzia artean, eta era berean berotzeko kapazitate handia duena Rocket berogailua da.

Taliseko sukaldeetako bat

41


Berogailu edo

Mass Stove

sukaldea

(Mansory Heaters)

Mini mass Stove

Rocket Stove

Patsari Stove

Chalqthap

15-18 kg egur

15 kg egur

15 kg egur.

20kg egur.

30 kg egur (neguan).

Dimentsioak

119 x 107 x 220 (cm)

95 x 95 x 220 (cm)

90 x 100 x 60 (cm)

120 x 120 x 60 (cm)

Prezioa

850

500

141

60

108,65

Berotzeko Kapazitatea

3 125 m bero ditzake

90 m3 bero ditzake

100-120m 2

Sukaldatzeko bakarrik

Sukaldatzeko eta berotzeko

Efizientzia

90%

93,50%

91%

77,11%

Eguneko Kontsumoa CO 2 emisioa

950 ppm

Baina, badu arazo bat, eta ez da gutxiestekoa: ez du sukaldatzerako balio. Honengatik, BF eta MU Unibertsitatearen artean burutu den akordioan Nahia Bellosok (nik) berogailu honen berdiseinu prozesua burutu beharko dut. BFko Osasun eta Genero taldeekin berretsi behar zen berogailu eta sukaldatze prozesuaren optimizazioa Baltistanen. Horrearako, aurreko bi taldeek 2009. urtean egindako analisia ikusi zen, lehen aipatutakoa. Matxuloko diagnostikoan urrengo arazoak aurkitu ziren: • Biriken arazoa, gripeak ziren arazorik garrantzitsuenak. • Nutrizio eta higiene txarra ere. Arazo hauei soluzioa ematen zaie berogailu eta sukalde berrien optimizazioarekin. Osasunaren hobekuntzan ikus daitezkeen alde onez gainera, hiru ataletan aipatuko dira, soziala, ingurugiroa eta ekonomikoa, lehen aipatutako arazoei emango die soluzioa estufa honek. FIG_23

Egungo balti sukaldea.

42


43


3.2.1_Rocket-aren ingurugiroan

eragina

gizartean,

ekonomian

eta

GIZARTEA • Rocket estufaren efizientziak bidu behar den egurraren %50.an txikitzeko saiakera egingo da, honela egur bilketan eginbeharreko esfortzuak murriztuz. • Keen % 100 kanporatzea, etxetik kanpo, da helburua, honela, arnas aparatuko arazoak murriztuko dira. • Etxe barneko tenperatura 18 eta 24 graduen artean egongo litzateke, pulmoniak, gripeak, tuberkulosia,... bezalako gaixotasunen prebentzioa bultzatuz. • Rocket estufak sukaldearen erabileraren efizientzia hobetuko luke, honela haien sukaldatzeko teknikak eta garbitasun mailak hobetuz, eta ondorioz elikadura. INGURUGIROA

Igartubeittin muntatutako rocket berogailua.

FIG_24

• Tenperatura altuetan duen konbustio bikoitzari esker CO2 emisioak gutxituko dira eta CO2 emisioak deuseztatu. • Egur kontsumo minimoa izango da, beraz ekosistema ez da hainbeste minduko eta gainera, gorozkiak behar direnerako (nekazaritzarako) erabiliko dira. EKONOMIA • Rocket estufakgehiegizko egur kontsumoaekidingo du, beraz, hasierako gastua ere txikia izango da diru gutxi dituzten familientzat. • Kooperazioaren aldetik kulturen txokearen dinamika aldatu ahalko zen, honela, bertako gremioen indarketa emango da, eta ez gaur egun gertatzen den moduan, bertako gremioen ezeztatzea, soilik Europan edo herrialde garatuetan ekoitz daitezkeen teknologiaz eramanaz. 2011ko maiatzean kurtso teoriko batprogramatu zen Igartubeitti baserrian, bertan, Sara Herrerok (Ekosuako adituak), ikus9. IRD, berogailu hauen funtzionamendua azaldu zuen: nola berotzen den Rocketa, behar den materiala, konbustioa nola eman behar den funtzionamentu zuzen bat izateko, nola eraiki horrelako berogailua... kurtso teorikoa muntai batez lagundua izan zen. Berogailu honetan bi neurketa egin ziren, bata ekainean, muntatu eta gero eta beste bat urrian. Aldi bakoitzean, hiru puntutan neurtu zen tenperatura.

44


1,4kg 1,6kg

0,3kg

2,56kg

0,16kg 0,13kg

%57 ko EFIZIENTZIA

0,1kg 1,85kg

1000

900

800

700

600 1 [°C]

500

2 [°C] 3 [°C]

400

300

200

100

16800

15600

15000

11820

11760

11580

11280

11100

9900

11040

10800

8700

8400

7320

6900

6300

5700

5400

5100

4200

4140

3660

3600

3540

3420

3360

2220

2160

2100

1920

1440

1410

1380

1140

1110

317

825

630

250

240

180

0

FIG_26 30

0

Lau ordutan egon zen egurra erretzen, 6.01 kg egur erabili ziren eta lortutako tenperatura maximoa 1 zonaldean 900 gradutakoa izan zen eta bigarrenean 860 gradutakoa.

Igartubeittin egindako lehenengo tenperatura neurketa.

Rocket berogailuaren barne zirkuitua.

Lehenengo proba honekin ondokoa ziurtatu zen:

FIG_25

• Haize menperatzaileetatik tximinia babesten bada, 1go zonaldetik ez da kea irtetzen. • Berogailu honen konbustio modua egun erabiltzen denaren desberdina da, tenperatura askoz altuagoak lortzen ditu egur kantitate gutxiago eta denbora gutxiagoan. • Kanpoaldean egonik, botatzen duen beroa ezin izan zen ondo konprobatu, baina nabari zen beroa botatzen zuela (barneko adreiluak erre egiten zuten eta bidoiaren goiko partean ura botaz gero, lurruntzen zen).

12

[˚C]

Lortutako efizientzia %57koa izan da.

3

Sensors

45


2011ko ekainean Igartubeittin, Sara Herreroren laguntzaz muntatu zen Rocket berogailuaren prototipo bat. Lehen aipatu den moduan, Baltistanen, Pakistan, aurkitu daitezkeen materialekin eraiki zen eta ondoren, tenperatura neurketak eta efizientziaren kalkuluak egin ziren, honela, Baltien bizimodua zein neurritan hobetu daitekeen kuantifikatzeko. 2011ko urrian, berriro egin ziren neurketa hauek Igartubettin, egur gutxiagorekin eta berriro ere efizientzia kalkulatuz. FIG_27 Urrian Igartubeittin egindako neurketatik ateratako grafikoa.

1,69kg

1,1kg

%32 ko EFIZIENTZIA

1000 900 800 700 600

1 [°C]

500

2 [°C] 400

3 [°C]

11100

10800

10500

9600

10200

9000

8700

8400

7800

7500

7200

6600

6300

6000

5400

4800

4200

3600

3000

2400

2040

1860

1620

1380

900

1140

660

523

463

390

315

85

0

230

300

Hiru orduz egon zen egurra erretzen, 2,79 kg egur erabili ziren eta lortutako tenperatura maximoa 1 zonaldean 900 gradutakoa izan zen eta bigarrenean 720 gradutakoa. Bi balio hauek ekainean egindako probaren oso antzekoak izan dira. Bigarren proba honekin, lehenengo probarekin ziurtatu zena berretsi da. • Haize indartsuengandik tximinia babesten bada, 1go zonaldetik ez da kea irteten. • Berogailu honen konbustio modua egun erabiltzen denaren desberdina da, izan ere, tenperatura askoz altuagoak lortzen ditu egur kantitate gutxiago eta denbora gutxiagoan. • Kanpoaldean egonik, botatzen duen beroa ezin izan zen ondo konprobatu, baina agerikoa zen beroa botatzen zuela (barneko adreiluak erre egiten zuten eta bidoiaren goiko partean ura botaz gero, lurrundu egiten zen).

46


3.3_Rocket berogailuan oinarritutako berdiseinua Rocket berogailua izan zen aukeratua beste guztien artean, askotan muntatu baita hegoaldeko lurraldeetan eta funtzionamendu ona daukalako. Berogailuari dagokion helburuei erreparatuz, bi dira, etxea berotzea eta janaria gertatzea posible izatea. Horregatik berogailu honetatik abiatuz, janaria gertatzea posible densukalde diseinuaren garapen prozesua hasi zen. Bozetoak egin ziren:

Bilaketa kontzeptuala egin ondoren, bertako materialak erabili nahi zirenez, ekonomia ekonomia lokala garatzeko eta iparraldearekiko dependentziarik ez sortzeko, produktuaren forma nahiko mugatuta geratzen da. Planoak eta 3D modeloa garatu ziren, Ondorengo irudian ikusten dira jarraitu beharreko pausuak, geruza bakoitzean berogailu-sukaldearen muntaia garatzeko

Egindako bozetoak.

FIG_29

Berogailua muntatzeko beharrezkoak diren adreilu kapak.

FIG_28

47


Berogailu edo

Mass Stove

sukaldea

(Mansory Heaters) 3D-a

Mini mass Stove

Rocket Stove

Patsari Stove

15-18 kg egur

15 kg egur

15 kg egur.

20kg egur.

Dimentsioak

119 x 107 x 220 (cm)

95 x 95 x 220 (cm)

90 x 100 x 60 (cm)

120 x 120 x 60 (cm)

Prezioa

850

500

141

60

Berotzeko Kapazitatea

3 125 m bero ditzake

90 m3 bero ditzake

100-120m 2

Sukaldatzeko bakarrik

Efizientzia

90%

93,50%

91%

77,11%

ikusirik, Igartubeittin muntatutako berogailuarekin desberdintasun nabarieneak honakoak dira: janaria garatzeko txapa bat, eta erretze kameraren sarrerazabalagoa garbiketa errazteko. Planoak, 3D-a eta garapen teknikoa egin ondoren, Arteagan, 2012ko martxoan, muntaia egin zen.

FIG_30 Berogailu berdiseinatuaren 3D-a.

Eguneko Kontsumoa CO 2 emisioa

Muntai hau burutzeko honakoak dira erabilitako materialak.

48

MATERIALA

DATUAK

Sukaldatzeko metala Adreilu errefraktarioak Adreiluak Tximinia Zementua Bidoia Lan eskua

Donazioa: Industan S.A. Birziklatuak Donazioa: Txope Bizkarra Donazioa: Txope Bizkarra Donazioa: Txope Bizkarra Donazioa: Industan S.A. Boluntarioa


Hauek dira Arteagako muntaian jarraitutako pausuak:

49


50


Muntaia amaituta, ondo funtzionatzen funtzionamendua honakoa da. FIG_31

du

sukalde-berogailuak. ireki / itxi

ireki / itxi

uda

negua

Berdiseinuaren ebaketa eta zirkuituaren funtzionamendua.

1

Barneko

1

1

Tenperatura neurketen emaitza hondoko grafikoan ikus daiteke. Bi orduz egon zen egurra erretzen, 4 kg egur erabili zen eta lortutako tenperatura maximoa 1 zonaldean ez zen 700 gradutara iritsi eta bigarrenean 500 gradutatik pixka bat pasa zen. Balio hauekin argi ikusten da beste berogailu batetaz ari garela, eta honela, hainbat ondorio atera dira: 3 kg

FIG_32 Arteagan muntatutako estufatik lortutako tenperaturak eta efizientzia.

1 kg

%40 ko EFIZIENTZIA %40 E

800 700 600 500

1 [째C] 2 [째C]

400

3 [째C] T.Sukalde

300

T.Bidoia

200

FIG_33 Arteagan muntatutako prototipoa.

100 0

1200

1800

3900

4500

5100

5400

5700

51


• Kea irteteko lekurik kritikoena atea litzateke. Hau ekiditeko ate inprobisatu bat jarri zen. • Berogailu honek ere tenperatura altuak lortzen ditu, egun Baltistanen erabiltzen dutenak baino altuagoa. • Janaria garatzeko erabili behar den metalak fundituta fabrikatuta egonbeharra dauka. Bestela tolestatu egingo da eta adreiluak apurtu egingo dira. • Adreiluak eta metalak ezin dira kontaktu zuzenean egon. Berotzean, metala dilatatu egiten delako eta adreiluak apurtu egiten direlako, beraz, bi material hauen artean buztina jartzea izango litzateke soluziorik merkeena, Baltistanen garatu ahal dena; edota masa refraktarioa (zementua gehi are refraktarioa). • Janaria sukaldatzeko jarritako txapan tenperatura hartu eta oso altua zela, proba moduan ura irakiten jarri zen, beraz, janaria garatzeko prest zegoen. Bidoiaren goiko txapan ere tenperatura altua lortu zen. • CO2 probak egiterakoan, plastiko batekin tapatu zen sukaldea, eta CO2 emisioak ez zuten 400ppm-ak gainditu. Neurketak ez ziren oso ziurrak izan, plastiko batekin estali baitzen berogailua eta CO2-a edozein zirrikitutik irten zitekeen. Lortutako efizientzia %40koa izan da. Hala ere, aurretik Igartubeittin muntatutako estufan egindako bi neurketen tartean dago, eta erabilitako egur kantitatea ere aurreko bien tartean dago.

52


53


54


04 KOMUNA

4.1_Helburuak Baltien higienea hobetzea da produktu honen helburua. Honela, gaixotasunak ekidinaz eta infekzioak gutxituz.

4.2_State of the Art Komunaren kasuan ere, merkatuak eskaintzen duena aztertu da, prezio, tamaina eta ur kontsumo desberdinak ikusteko. Gainera, konposta egiteko metodo desberdinak ere analizatu direa. Pakistanen aurki daitezkeen komunen analisia ere egin da. Baltien komun lokalak adibidez. Komuna

Ur kontsumoa (Unitatea: litro)

EcoDry toiletT

urkoa

Composting Toilet Solar ToiletC

0,1-0,2l edo baso Komun “normalak“ Ez du urik batekin (bakarrik bezala erabiltzen gorotzen kasuan) funtzionatzen du

Prezioa (0,799 = 1$, 12/06/28) Tamaina (Unitatea: cm)

1.437,4 570x390 (cm)

790 x 360 x 600 (cm)

69,251 x 56,5 x 76,2 (cm)

Ez du uraren beharrik

Mugitudaitekeen komuna

livus Multrum

Baltistaneko komun lokalak.

Urtaro lehorretan20l-ko kubeta Ez du uraren beharrik bat botabeharda zizareek lurra hezea izan dezaten 2.956,3 - 6.392

bitartean

570x390 (cm) + tankea

Ez du uraren beharrik

30 -140 bitartean. 0 30x43,5x30,5 (cm)

Diametroa 30 cm gehienez.

Taulan ikus daitekeen moduan, iparraldean eraikitzen diren komun lehorrrak prezio ikaragarri handiak dituzte, eta komun hauek ez dira batere jasangarriak Baltistango lurraldeetarako. Alde batetik, prezio oso altuak dauzkatelako eta bestetik, komunaren formagatik. Hau da, horiek, iparraldean erabiltzen diren komunak dira, baina beste lurralde batzuetan “turkoa” erabiltzen dute, lurrean jarritako letrina bat. Haien ohiturengatik iparraldeko komun hauek, agian, ez dira onartuak izango, beraz, kasu honetan berdiseinu berri bat egitea beharrezkoa da. Horretarako, BF eta MU Unibertsitatearen arteko elkarlanean berdiseinu prozesua garatuko du Nahia Bellosok (nik). FIG_34 Hushe herrirako bidean aurki daitekeen komun publiko bat.

Kasu honetan, bertako letrinak abiapuntutzat harturik eta solido eta likidoa bereizten duen komuna oinarritzat komun berri bat garatuko da.

55


Iparraldeko espertuek betidanik izan duten (Pakistanen) komun lehorra mantentzea beharrezkoa ikusten dute, ingurugiroarekiko oso jasangarria delako. Bestalde, Hegoaldetik, ura sartzea eskatzen dute lehen bait lehen, honela, errezago garbituko dira, higienea mantenduz; komun honek ordea, isurbideen beharra daukate. BFk bi komunen konbinazioa integratzeko proposamena egin zuen, bataren higienea bigarrenaren jasangarritasunarekin konbinatzeko. Bestalde, Iùaki Urkia adituak, komun lehorren hondakin solidoak oso seguruak dira higienikoki. Modu desberdinak daude bi sistemak konbinatzerako orduan: • Etxe batean bi gela desberdinetan bi komun desberdin jartzea. • Espazio berdinean bi sistema desberdinen konbinazioa egitea. • Objektu berdinean komun lehorra eta hezea konbinatzea, likidoen eta solidoen bereizketa onartzen duen sistema batekin.

FIG_35 Hondakin solido eta likidoak bereizten dituen komuna.

4.3_Komun lehorrean oinarritutako berdiseinua 2011. urtean Talisen egondako hondamendiaren ondoren, komiteak sortu ondoren, eta haiekin bilerak egin eta gero, Baltien higienea hobetuko duen komun lehorraren garapenari ekin zaio, Hegoaldetik egindako eskaerari erantzuna emateko. Lehen aipatu den moduan, 2011.urtean, hainbat komun lehorren analisia egin zen, eta oraingoan, bilaketa sakonagoa egin da, bai iparraldean dauden komunen 56


artean, eta Baltistanen erabiltzen dituztenen artean ere.Hemendik abiatuz, eta Osasun Taldekideekin izandako bileraren ondoren, komun lehorra garatzea erabaki da, gorotzak eta gernua bereiziz. Komun hau garatzen hasteko bilaketa formala eta kontzeptualaren prozesuarekin hasi zen. Honela, forma desberdinak bilatuz, beti ere, estandarizatutako neurriak kontutan harturik.

FIG_36 Berdiseinatu den berogailuaren ebaketa.

Kartoizko maketa probatzen.

Bozetoak garatu ondoren, neurriak definitzerako orduan, lehen aipatu bezala, neurri estandarizatuak erabiltzen dira letrinen diseinurako, baina kartoizko “maketa� bat egin da, honela proba errealagoa izango da.

FIG_37

Behin neurriak finkatuta, fabrikante desberdinak kontaktatu dira. Honela, hemen fabrikatuta denbora dexente aurreztuko zen Pakistanen egonda. Beraz, plastikozko, metalezko, beirazko zuntz eta prototipo bakarren fabrikanteekin hitz egin zen, baina oso garestia irtetzen zen prototipo bakar bat egitea, adibidez, metakrilatoan ezin izan zen fabrikanteekin kontaktuan jarri, estereolitografian 1.000 â‚Źko presupuestoa bidaliz zuten, CAD-CAM bidezko polimero karratu batetik abiatutako mekanizazioan beste 1.000 â‚Źko presupuestoa bidali zuten , eta ez zen bideragarriaaurretik finkatutako aurrekontuarekin bat egiten ez zuelako

57


eta baltistaneko bizimoduarekin hain garestia den prototipo batek ez duelako jasangarritasuna bermatzen. Azkenean, Industan S.A., enpresarekin kontaktuan jarri ginen, BFri lanak erreztu dizkion txapazko enpresa bat. Lortutako formak ezin ziren txapa bidez fabrikatu beraz, diseinua aldatu egin zen, ezkinetako biribilketak eta forma obalatuak karratu batengatik aldatu ziren enpresa honek txapaz fabrikatu ahal izateko. Horrela, $ " # % mekanizatzeko objetu sinple bat lortu zen, enpresa honek dohain fabrikatu ahal zuena, eta bere funtzioan % 100ean betetzen dituena.

Section view '

700 430 FIG_39

Industan S.A. enpresa. &

220

580

!

230

(

150

FIG_38 Berdiseinatutako komunaren plano finala.

58

)

50

50


Beraz, metalezko letrina bat fabrikatu eta Baltistanera eramango da. Bertan material berdineko kopia bat egiteko. Hau da plano finala: Iparraldean ez zen prototipo osoa, hau da, fosa septikoarekin, ximaurra egiteko kamararekin, etab. eraiki. Soilik letrina fabrikatu zen hegoaldean lana errazteko. FIG_40 Komunaren prototipoa Baltistanen instalatuta.

FIG_41 Matxuluko bistak.

59


60


61


62


05 SUKALDEAREN EJEKUZIOA

Behin Baltistanera iritsita, Taliseko komiteekin batzea erabaki da, hondamendiaren ondoren sortutako emakumeen eta gizonezkoen bi komite. Nahia Belloso, Fatimaren laguntzaz emakumeekin batu zen, hizkuntzaren arazoa dela eta Fatimak itzultzaile lanak egiten ditu Nahiaren ingelesatik bertoko emakumeek hitz egiten duten baltira. Bertan, emakumeei sukalde-berogailu eta komun berriaren planoak eta funtzioak azaldu zaizkie eta aurretik prestatutako beste hainbat galdera ere, kontsumoari buruz, egur bilketari buruz, otorduei buruz, ximaurra eratzeko denbora, hilekoa dutenean zelako higienea daukaten,etab.

FIG_42 Taliseko komiteetako bileretan parte hartzen duten emakumeak.

Higiene eta gaixotasunengatik galdetzean, Osasun Taldeko kideek esandakoa berretsi dute, hau da, keagatik eztulak, begi gorriak, etab. eta higiene pertsonalagatik infekzio larriak edukitzen dituztela. Horregatik beharrezkoa ikusten dute sukalde eta komuna aldatzea. Gainera, bertako emakume batzuk erakutsitako planoak eskatu zituzten, nahiz eta analfabetoak izan, planoak ulertzea posible zuten. Beraz, “model house”an muntaia egiterako orduan emakumeak batzeko deialdia egin zen.

FIG_43

“Model house”-ak BFk Talisen eraikitzen ari dituen bi etxe dira, izen hau hartu dute bertako eraikuntza tipikoa eta materialak erabiltzen dituztelako hauek eraikitzean eta gainera, biztanleen bizi baldintzak hobetuko dituzten beste hainbat hobekuntza dituztelako, hala nola, optimizatutako sukaldea eta komuna. Hondamendiaren ondoren berreraikitzen ari diren 35 etxeetatik 2 dira modeloak eta hauetan lan egingo da hobetutako bi produktu hauek eraikitzen.

Sukalde-berogailu optimizatuaren atea.

63


40 kg 700 PKR = 5,91 (2012/06/28 1 = 118,29 PKR) 40 kg-ren iraupena Gehienez 6 egun

30 zaku

NEGUA (6 hilabete)

Gehienez 2 egun

90 zaku

Zaku kop. URTE OSOAN

Ezk.: udarako behar duten egurra, eta esk.: negurako.

FIG_45

Erabilitako zaku kopurua

UDA (6 hilabete)

120

kop. egurretan 709,2

Kg egurretan 4.800 kg

Gainera, lan gogorrak, egurra biltzea eta ximaurra eratzeko gela garbitzea, emakumeen lana dela. Egurraren kasuan, sukalde-berogailu berriak gutxituko duela esan zaie, beraz haien lan karga murriztuko dela, gainera, familia batzuk erosi egin behar dute eta oso garestia da (40 kg 5,91 â‚Ź). Kontsumoaren inguruan, hobeto ulertzeko egurrezko bi pila egin dituzte, gainera ondoko taulan egunero daukaten gastua ikus daiteke, bai udan eta bai neguan ere.

FIG_44 Emakume analfabetoak bilera ondoren sinatzen.

64


65


5.1_Egungo sukaldeak Baltistanen 2012ko apirilean Baltistanera iritsi eta bertan sukaldea eraikitzeko prozesua hasi da. Bertako materialak, sukaldearen forma eta espazioa eta hainbat faktoreengatik sukalde-berogailuaren hainbat gauza aldatu behar izan dira. Baina, eraikitzen hasi aurretik, bertako sukaldeen analisia egin zen. Ze espazio zeukaten emakumeek bertan, nola mugitzen ziren sukaldean, zelako trensak zeuzkaten, ura bazeukaten edo ez. FIG_46

Labe elektrikoa

Platerak lehortzekoa

Sukalde balti-a elementu guztiekin.

Apalak Entxufea

Ura Tiroa

4

Sua, sukaldatzeko

1 1

Lapikoak

3

Egurra

Gailu elektrikoa sukaldatzeko

Holakoak dira etxe aberatsenetarikoak, ura eta elektrizitatea baitaukate. Ikusten den moduan, lilaz margotuta dauden lapikoak, sukaldatzeko hiru modu desberdin dituzte: 1. Egurra erretzeko tximinia bat: bi lapiko jartzeko aukera ematen du, bat zuzenean su gainean hiru puntutan jarrita eta beste bat gorago, tiroaren beroa iristen zaiona, eta beroa mantentzeko dena. 2. Labe elektrikoa: gozoak egiteko. 3. Erresistentzia bidezko berogailua: batez ere ura berotzeko.

66


5.2_Ordezko sukaldearen proposamena Behin analisi hau eginda, sukalde-berogailua aurrera ateratzen hasi zen: Lehenik eta behin, kokapena. Egurra sartzeko zuloa ezin izan da planteatutako norabidean jarri pareta dagoelako beraz, albo batean jartzea erabaki da. Bestalde, materialei dagokionez, aire beroari energia ateratzeko tximinian, adobez estaliriko metalezko egitura erabili ordez, “tandoor” bat erabiltzea erabaki da, honela bertako produktuak erabiltzeko.ç“Tandoor”-a Pakistaneko adobezko labe lokala da. Bertan, ogia egiteko erabiltzen dute eta adobez egina dagoenez alternatibarik egokiena izan da metala ez jartzeko. Ondoren, muntaia hasteko beharrezkoa dena planteatu da, baina adreiluak jarri aurretik adobezko oinarri bat egin da, honela, adreilu errefraktario gutxiago erabiliko direlako.

Adobezko oinarria 1 55,1 inch

2

27,6 inch

FIG_47 Sukalde-berogailua eraikitzeko adobezko oinarria.

67


Oinarria egin ondoren, geruzak muntatu behar dira banan banan, adreiluen artean zementu errefraktarioa ondo jarriz beroa eta kea irten ez daitezen. FIG_48 Adreiluak muntatzeko eskema.

1 2

x2 x2

x4 x4 Berogailua tandoor izeneko labearekin.

x2

x2

x4 x4 4

x4 x4

FIG_49

Ondoren, muntaia amaitzeko “tandoor”a izeneko adobezko labea jarriko da gainean, adreiluzko “dorrean” dagoen leguan. Honela, beroa hortik pasako da adobea berotuz.

68


5.3_Sukaldearen kostua Erabilitako materialak honakoak izan dira, bakoitza bere prezioarekin (bertan ere, Baltien eskulana sartzen da): Egun, sukalde berogailu bat eraikitzea 148,43 € suposatzen du, baina etorkizun batean, garraioaren kostua, eskulanaren kostua, adreilu errefraktarioen kostua, metalaren kostua, etab. jeitxiz, 37,75 € kostatuko luke unitateak. Gainera, muntaiaren kostua 0 izan daiteke baldin eta eraikiko duen familiak emandako planoak harturik bere kabuz muntatzen badute. MATERIALA Tandoor Karea Tximinia Garraioa Metala(tiroa, ...) Adreiluak Adreilu eta zementuaren garraioa1 Sukaldatzeko txapa Zementu errefraktarioa Ahmed s/o Ali Wa Mohamed s/o Ali TOTALA PKR TOTALA €

PKR 2000 125 400 350 1300 3200 800 3225 357 2800 2000 17557 PKR 148,43 €

Optimizatuta 600 125 400 0 650 700 0 1612,5 0* 0* 0* 4087,5 PKR 37,74 €

* Zementu errefraktarioa 0 izanen da errekako silizea area erabiltzen bada, material hau oso tenperatura altuak jasaten baitu.

Eraiki ahal izateko behar diren materialak.

FIG_50

20 inch 4 inch

x 100 Refractary Bricks (23x11x7)cm

x1 Flue (4,5x4,5 inch)

x4

x3

10 kg Cement with refractary sand

Chimney h: 130 cm ø: 8,5 cm

x1

x1 Metal door and cooker

Tandoory h: 60 cm

x1 Tandoory lid

x4 Nail

69


5.4_Sukaldearen muntaia

70


71


FIG_51

Detaileak, tiroa eta garbitzeko konduktua.

FIG_52

Baltistanen, sukaldea amaituta.

Pausu desberdinak jarraitu dira muntaia aurrera eramateko. 1go pausuan ikus daitekeenez, adreilu errefraktarioak sailkatu dira banan banan kalitate onekoak hartuz. Hirugarren pausuan, “tandoor” eta zeramika ikusten den argazkia Rawal Pindiko merkatua da, bertan, “tandoor” batek 600 PKR balio ditu, eta Skardun ordea, 2000 PKR-tara igotzen da. Muntaian, laugarren pausuan, ikus daitekeen moduan, emakumeek egiten dute lan gogorra, adreiluak alde batera mugitu, lan ezberdintasun hau erlijioagatik dator eta gizonek beste lan batzuk egiten dituzte; adobea jarri adibidez. Bederatzigarren pausuan, tiro berezia ikusten da. Hainbat arazo egon ziren tiro bikoitza eraikitzerako orduan eta azkenik argazkian ikusten den tiro berezia eraiki zen. Bukaerako emaitza, 11. pausuan ikusten dena da. Ondoko argazkietan bi xehetasun, lehenengoa, goikoa goraka doan adreilu “dorrea” garbi mantentzeko mugitu daitekeen metalezko txapa bat da, gainera, bere funtzioa betetzeaz gain, “chai”-a eta beste elikagai batzuk bero mantentzeko balio du, hartzen duen tenperatura altuagatik, hori bai, neguan bakarrik, aire beroak zirkuitu osoa igarotzen duenean. Gainera, altxatzea errazten duen iltze bat jarri zaio zulotxo batean, honela bertatik tiratuz tapa kendu daiteke.

72


Bestalde, tiroa, neguko eta udako zirkuituen aldaketa posible egiten duena da. Sukalde-berogailu berri honen barne funtzionamendua, iparraldean muntatutakoaren berdina izango litzateke, baina lehen aipatu den moduan, atearen kokapena aldatuz, eta “tandoor”-a gehituz.

NEGUA

1

UDA

FIG_53 Sukalde-berogailu berriaren funtzionamendua eta ebaketa.

11

Sua piztu eta honako egur kantitatea “model house”ko jabeak, Mariam izeneko emakumeak, prestatu du, pisurik ez dagoenez, bertako jendeak neguan egun batean erabiltzen duen egur kantitateaz gidatuko gara, honela zirkuitu luzea erabiliz; 6 kg egur erabili dela estimatu da frogak eta neurketak egiterako orduan. FIG_54 Tenperatura neurketa probetan erabilitako egur kantitatea.

73


Behin sua piztuta neurketak egiteko, beroari probetxua ateratzeko “chai� bat egin da. Baina behin beroa hartuta, txapa tolestatzen hasi da, metal funditua ez denez goraka egin eta zementua eta adreiluak apurtu ditu. FIG_56 Sua pizterakoan metalaren dilatazioa eta adreiluak apurtzen dira.

Jarritako ate berria.

FIG_55

74

Gainera, aterik ez izateak ke irteera handia suposatzen du. Beraz, ixtea erabaki da, adreilu errefraktario batzuen bitartez, baina horrek ere ez du ondo funtzionatu. Apurtzen hasita, sua itzaltzea erabaki da, eta txapa aldatzea. Bigarren saiakera honetan, ate bat jarri zaio. Erditik tolestatutako txapa bat, atea eta tiroa dauzkana, gainera, janaria prestatzeko lekuan, zulo borobil bat jarri zaio lapikoek suarekin kontaktuan egon daitezen. Honela, azkarrago berotuko da lapikoaren barnean dagoen elikagaia. Kasu honetan, txaparen formagatik ez da tolestatu, eta gainera, 5 iltze jarri zaizkio erresistenteagoa izateko.


5.5_ CO2 eta Tenperatura frogak CO2 –a gizakiarentzako oso kaltegarria da, gorputzak sortutako hondakin bat delako eta kantitate handietan arnasten bada, heriotza eragin dezake. Gainera, ingurugiroari erreparatuz, beharrezkoa da, eguzkiak dauzkan erradiazio txarrengatik babesten duelako baina kantitate handietan ez du beroa irteten uzten. Kasu honetan, gizakiari erreparatuz, CO2 emisioen kantitatea honela banatzen da:

PPM 300-400 (380) 400-1000 1000-2000 1500-2000

2000-5000 5000-15000 15.000- 40.000 > 40.000

EGOERA Espazio irekian. Espazio itxietan. Bentilaziof alta duten espazioetan. Espazio industrialak, itxiak, keetuak,…

ERAGINA Ona. Eskasa. Asma daiteke.

bihur

Intoxikazioak burtu litezke. Hegazkinetako limitea da.

Ondorioitzulezinak.

• 1.000 ppm-tatik abiatuz, CO2 –a asma faktore batean bihurtzen da. Kontzentrazio kopuru hau, aire girotuetako sistemen diseinuan, etxe eta eraikuntzen barnean, maximo bezala baimenduta dago. • 5.000 ppm-tatik gora, kopuru hau hegazkinetan ezin da handiagoa izan. • 15.000 ppm-tatik gora, 10 min-etan lanean jasan daitekeena da. • 40.000 ppm-tatik gora, osasunean ondorio itzulezinak gauzatzen ditu; ebakuazioak egiteko kantitate minimoa da. • 100.000 ppm-tan, 10 min egonez gero eta erreanimazio azkarrik ez badago, heriotza eragingo du. CO2-az gainera, errekuntzako beste hainbat gas ere aurki ditzazkegu, CO, Hidrokarburoak, Nitrogeno Oxidoak, etab. Baina kasu honetan, CO2 –arekin egin da ikerketa eta konparaketa. 75


Azalpen txiki honen ondoren, CO2 eta tenperatura neurketak ageri dira, Berriro ere, neguko ibilbidea irekita utzi zen “tandoor”-a zenbateraino berotzen eta beroak zenbat iraungo zuen neurtzeko. Lau puntutan neurtu da tenperatura: FIG_57 Tenperatura neurketak egiten.

4 kg

FIG_58 Tenperatura neurketen emaitza.

1 kg

1 kg

EFIZIENTZIA: % 5,6 TIROA GAIZKI ITXITA

900 800 700 600

1 [°C]

500

Sukaldea 3 [°C]

400

Tandoor 300 200 100 0

76

600

840

1140

1500

1800

2280

2580

3180


1.a su kamaran. 2.a Sukaldatzeko txapan. 3.a tximinian, irteerako keak. 4.a “Tandoor”-aren gaineko txapa. Sartutako egur kantitatea gutxi gora beherako bat besterik ez da, bertan pisurik ez zegoelako. Egindako neurketetan, bero metaketa oso eskasa da, bero gehiegi irteten da tximiniatik eta barnean gutxi geratzen da, nahiz eta “tandoor”-a berotu egiten den eta surik egin gabe 2 ordu iraun duen beroak. Jasotako datuak ere hurbilketa bat egiteko balio dute, nahiz eta ez diren zehatzak izango, adibidez, tximiniaren kasuan, sunda metalarekin kontaktuan dago, beraz tenperatura altuagoa aterako da. “Chai”-a egin da, bertako emakumeari, Mariami, galdetu eta normalean “chai”-a egiteko erabiltzen duen egur kantitate antzekoa erabili duela esan du, baina gela berotu dela nabaritu du, eta hori egur kantitate horrekin ezinezkoa iruditzen zaiola esan du. Nahiz eta gela berotu, grafikoan ateratako balioek ez dute efizientzia handiegirik ematen, %5,6 ematen baitu. Kalkuluak ez dute bat egiten Iparraldean ateratakoekin beraz sukalde-berogailua berriro errepasatu behar izan da. Tiroa ez dago guztiz itxita, beraz, hau da efizientzia eskasaren eragilea, beroa zuzenean tximiniatik ihes egiten du. Bestalde, termometroaren sunda apurtu egin da eta ezin izan dira neurketak amaitu. Neurketa guztiez gain, Osasun Taldekoekin bileran finkatutako puntu garrantzitsu bat ere bete da: Paretak kareaz pintatzea. Anti-bakterianoa baita, eta higienea bermatzen duelako. Bi sukalde margotu dira zuriz, “model house”-koa eta herrian beste etxe bat hautatu da, keaz belztuta zegoena, honela, 6 hilabete igaro ondoren konparaketak egin ahalko dira sukalde tradizional baten artean eta Rocket erako sukalde-berogailuak duen sukaldearen artean. Hala,Baltiek zuzenean ikusiko dute zenbat ke irensten duten eta haien biriketan zenbat ke mantentzen den.

77


FIG_59

Ezk.: paretak margotu gabe, esk.: paretak karez margotuta.

78


2012. urteko ekainean, BFko bi kide joan dira Karakorum mendizerrako magaletara, Araitz Bizkarra eta Imanol Go単i. Talisen, bigarren neurketak egin dituzte sukaldeberogailu optimizatuan, oraingoan tiroa ondo itxita izanik. Era berean, tenperaturak neurtzeko erabili zen tenperatura altuko termometro digitalaren sentsorea aldatu da, sentsore zaharra apurtuta baitzegoen, eta berriaren fidagarritasuna % 100a izango da. FIG_60 Araitz Bizkarra 2012ko ekainean neurketak egiten.

2 kg

3,4 kg

%35 ko EFIZIENTZIA

800

FIG_61 Azkeneko neurketetan ateratako balioak eta efizientzia.

700

600

500 Sarrera Sukaldatzeko

400

Tandory Tximinia 300

200

100

0

0

600

1200

1800

2400

3000

3600

4200

4800

5400

6000

6600

7200

7800

8400

79


Sartutako egurra txikia eta lodia da, 5,4 kgtan estimatu da botatako egur kopurua, eta neurketak egiterako orduan neguko zirkuitua jarri da, tandoory-a zenbat berotzen den ikusteko. Tenperaturarik altuen 700 gradutakoa izan da su kamaran eta “tandoor”-a 5 orduz mantendu da bero egur gehiago bota gabe, azkeneko orduetan epel, aldaketa askorik gabe. Gainera, grafikoan, ikusten den moduan sukaldatzeko txapa 350 gradutara iristen da eta sukaldatzeko tenperatura ona dela konprobatu da “chai” bat eginez. Gelako tenperatura neurtzerako orduan, termometroa sukalde-berogailuaren ondoan jarrita dago eta 38 gradu markatzen ditu eta hezetasuna %32tik %16era jeisten doa. Tenperaturaz gain CO2-a ere neurtu da. Neurketa hauek ordu betez egin dira, elektrizitatea joan egin delako. Nahiz eta denbora gutxiz neurtu, balioek ez dute gora behera handirik izan. 335 ppm izan da baliorik altuena. Balio hau, beste Talis, Matxulo eta Husheko etxe batzuetan hartutako neurketekin konparatuz, oso bajuak dira.Kontutan izanik, balio arruntak 1200 eta 2000 ppm arteakoak direla, hots, inguru guztiz toxikoa adieraziz, 335 ppm-ak berriz, eremu guztiz bizigarria dela adierazten du. Datu hauek kontutan hartuz, eta aldaketa bat burutuz (datu batek 1800 s-an tenperatura jeitsiera handia zegoen baina hori arazo tekniko batengatik izango litzateke, su kamarako tenperatura ezin delako bat-batean hainbesterako jeitsi. Beraz, datuetan aldaketa egin da eta ondoren efizientzia kalkulatu. Sukaldeberogailu optimizatuaren efizientzia %35ekoa da. Kontutan hartu behar da tenperaturan egindako aldaketa eta erabilitako egur kantitatearen hurbilketa, pisurik ez delako aurkitu Taliseko herrian.   Ondorengo grafikoetan ikusten den moduan, CO2 balioak asko aldatzen dira: Lehenik eta behin, FIFBMko kide den Fatima Kaniz-en etxean, egin ziren neurketak. CO2 neurgailua eta termometroarekin balioak hartuz; CO2 neurgailua lurretik metro batera jarri zen, gasa goraka doalako eta bertan metaketa handiagoa dagoelako. CO2 neurgailua, sutondotik 1 m-ra bertikalean eta atetik 2 m-tara horizontalean kokatu zen. Ppm maximoa 1.650 ppm izan da.

80


FIG_62

!

Max. 1650 ppm

1800

Fatima Kanizen etxean hartutako neurriak.

1600 1400 1200 1000

[째C] [PPM]

800

[째C]

600 400 200 0

0

2

4

6

8

10

12

14

16

18

Ondoren, Gulam Mohamed, eskola garraioko gidariaren etxean egon ginen neurketak egiten, Matxuloko goikaldean, Hare auzoan. Kasu honetan, sutondoa berdina zen. Eta CO2 neurgailuarekin berdina egin genuen, kasu honetan, sutik 1,5m-tara bertikalean eta atetik 1,5 m-tara horizontalean. Gainera, 8. minutuan leihoa itxi behar izan dugu CO2-ak alde egiten zuelako eta baita beroak ere. Maximoa 1.300 ppm izan da. FIG_63

Max. 1300 ppm

1400

Gulam Mohameden etxean hartutako neurriak.

!

1200

1000

800

[째C] Sua CO2 [PPM]

600

[째C] Kanpo

400

200

0

0

2

4

6

8

10

12

14

16

18

81


Azkenik, Hushe herriko etxe batean hartu ziren neurketak. Herri batetik bestera pobrezi eta baliabide kopuruaren desberdintasuna ikusirik, aukera ezinobea izan zen neurketa batzuk egiteko. Nahiz eta etxe honetan daukaten sutea aurrekoetakoa bezalakoa den. Ondorengo kasuan, CO2 neurgailua lurretik 2 m-tara bertikalean eta atetik 1,5 m-tara horizontalean. Maximoa 1.711ppm izan da. FIG_64 Little Karimen etxean hartutako neurketak.

!

Max. 1711 ppm

1800 1600 1400 1200

[째C] Sua

1000

CO2 [PPM]

800

#REF! [째C] Kanpo

600 400 200 0

0

1

2

3

4

5

Hiru etxe desberdinetan hartu dira neurketak. Suaren tenperatura, gelako tenperatura, CO2 emisioak eta hezetasuna neurtu dira. Balio hauek kontutan hartu behar direlako eta eraikitako sukalde-berogailu berriarekin lortutakoekin konparatzeko. Suak 200 eta 400 gradu bitartean erretzen dira, botatako egur kopuruaren arabera, igoz edo jeitsiz. Balio hau, antzekoa da hiru etxeetan. Baita, CO2 neurketena ere, hiruretan 1.300 ppm-tik gora dago balioa, gehiegizko emisioak dira, ez da batere jasangarria eta oso kaltegarria gizakion osasunerako.

82


Hezetasunak ere neurtu dira, hemen konparaketa hiru hezetasunen artean: FIG_65

Max % 84,5

90

Hiru etxeetan neurtutako hezetasun ehunekoa.

80 70 60 50

Fatima [%]

40

Little Karim [%] Gulam [%]

30 20 10 0

1

2

3

4

5

6

Ikusten den moduan, hiru hezetasunetatik bat da gora egiten duena, eta kasu honetan Hare auzoko neurketa izan da. Huse herriko eta Matxulo herriko neurketak antzerakoa dira.

5.6_Ondorioak Estufa optimizatuan, neguan 5 ordutan 5,4 kg egur erretzen dira, eta suposatuz 15 ordu egongo dela piztuta, 16,2 kg erabiliko dira egunean. Udan, 5 ordu bakarrik egongo da piztuta, beraz, 5,4 kg egunean.

83


Sukalde Optimizatua 40 kg-ren iraupena

Erabilitako zaku kopurua

UDA (6 hilabete)

Gehienez 7,40 egun

24,32 zaku

NEGUA (6 hilabete)

Gehienez 2,46 egun

73,17 zaku kop. egurretan

Zaku kop.

Kg egurretan

URTE OSOAN

97,49

576,16

3.889,6k g

AURREZTUTAKOA

22,51

133,04

910,4k

g

5.7_Emaitzari buruzko iritzia Sukalde-berogailu optimizatua dagoen etxeen jabeek, Mariam eta Mohamed Ali, senarra, Araitz Bizkarrarekin bildu dira sukalde berriari buruzko iritzia emateko asmoz. Bikoteak esan du oso pozik daudela emaitzarekin, egunero sukaldatzeko erabiltzen dutela eta neguan esango digutela zenbat aurrezten duten egurrean. Herriko jendeak ordea, ez du interesik jartzen, eta honi aurre egiteko asmoz, hainbat mobilizazio tailer egingo ditu Araitzek 2012ko uztailan.

84


85


86


06 KOMUNAREN BURUTZEA

Talisen egindako bileran, lehen aipatu den moduan, komunei buruz ere hitz egin zen emakumeekin. Arearekin garbitzea ez dela higienikoa ulertzen dute haiek, batez ere hilerokoarekin daudenean, infekzio larriak sufritzen baitituzte, beraz, guztiz elkarbanatzen duten osasun eta azpiegitura taldeek buruturiko diagnostikoa. Planoak eta marrazkiak erakutsi zaizkie, bai komun eta bai sukalde-berogailuarenak, kontzeptua azaldu ondoren, interesgarria iruditu zaie bailarako emakumeen bizi kalitatea hobetzeko. Baina, arazo bat ikusten dute, ekonomikoa, eraikitzen ari diren etxe berrietan jartzea oso ondo iruditzen zaie baina ekonomikoki ezinezkoa ikusten dute eraiki berri diren etxeetan inplantatzea. Horretarako, burutuko diren prototipo berrien eraikuntza kostua komunitatearen ekonomia mailarentzat eskuragarri egitea da BFren helburua.

6.1_Egungo komun baltia 2012ko udaberrian Baltistanera iritsi eta sukalde-berogailuarekin egin den modu berdinean, komun lehorraren eraikitze prozesua hasi da. Hautatutako “model house� berdinean garatuko dira bi prototipoak. Lehenik eta behin, bertako komunak aztertu ziren etxez-etxe.Horrelako komunak beharrezkotzat dauzkate ximaurra egitea biziraupenerako nekazaritza eta negu luzeetan suari indar gehiago emateko behar dute. FIG_67 Komun lokala.

Garbitzeko ura

Garbitzeko area

Gorotzen zuloa

FIG_66 Baltistaneko komun lokala.

Baina, ez da batere higienikoa hareaz garbitzen baitira. Honek, lehen aipatu bezala infekzio asko dakartza, batez ere emakumeengan. 87


6.2_Ordezko komunaren proposamena Kasu honetan, bi letrina beharko dira, bi depositu egongo direlako, horrela funtzionatzen baitute Baltiek. Beraz, iparraldetik eramandako letrinaren kopia egingo da. Likidoen kasuan, fosa septikoak bertan eraikitzen diren berdinak egingo dira, baina aurretik, gobernuko ingenieroarekin hitz egitea pentsatu da. Mr. Ali Darwesh gobernuko ingeniariak argibideak eman zituen. Hiru depositu dituen fosa septikoa ez da beharrezkoa likidoen kasuan, filtrazioa erraztuko duen batekin aski da. Filtrazioa harrien bitartez emango da. Gainera, neurriak azaldu zituen, ze material erabili eta nola zuloen kokapena.

Ezk.: Mr. Ali Darweshek egindako bozetoak, eta esk.: hondakin solidoen eskema.

FIG_68

Baina, bertakoekin hitz egiterakoan erabaki bat hartu zen: hiru zuloetako fosa septikoa egingo zela badaezpada. Komunak ez balu ondo funtzionatuko orain arte erabilitako fosa septikoa izango delako, eta gorotzak filtratzeko ere baliogarria izango delako.

Gas irteera Bigarren solairua eta teilatua

Honen ondoren, planoak egokitu ziren muntaia errezteko helburuarekin. Alde batetik, ximaurraren kamara, bestetik hondakin likidoen fosa septikoa.

Adobe eta egurrezko estruktura

zuloa W.C.

2’x 2’x 2’

steal tapa

(diametroa)9feet

Rcc 4’’ (gordetzeko lekua 6 inch) Solidoa Likidoa

Lehenengo solairua

8’x 6’x 4’

Deep: 16’-24’ 6 inch

0,5inch 4 inch wall: 1feet / 6inch

1

2

Hondakin solidoak

Atea

Hondakin likidoak Hondakina 6 hilero

88

Harrizko eta egurrezko estruktura

atera behar da.

Lurrean dagoen solairua Hezetasuna ekiditeko lurra

Cement, Sand, Gravel 1:2:4 Plane, Cement, Concret 1:4:8


Aurreko orriko sekzioan ikus daiteke letrinaren kokapena, tximinia kanpoaldetik joan behar duela usaiak etxe barnean gera ez daitezen eta konpostaren kamara nola egituratzen den.

Hondakin likidoak dekantatzeko eta filtratzeko fosa septikoa.

FIG_69

Lehenengo bi kameretan likidoen dekantazioa emango da eta hirugarrenean ordea, filtraketa gero ingurugirora itzultzeko. Harriek egingo dute filtratzaile lana.

6.3_Komunaren kostua Honakoak dira erabilitako materialen kostuak: MATERIALA Likidoentzako tubua Garraioa Machulu-Khapulu Zementua (fosa septikoa) Komunaren kopia Zementu blokeak Fosa septikoaren tapak, metala Tuberia 2 inch8 Tuberia 4 inch Kodoak wash bason tuberia 1/2 inch Tuberia T Pareta Wash bason sink Zementu blokeen garraioa Saling-Talis Mohamad s/o Murad Faruk s/o Quambaro TOTALA

PKR 400 1000 8000 3625 5000 560 00 1500 780 2700 4500 160 260 1000 4000 2800 2000 39085

â‚Ź 3,38 8,47 42,55 30,7 42,4 4,74 6,8 12,71 6,61 22,88 38,13 1,35 2,20 8,47 33,9 23,7 17 331,22

OPTIMIZATUTA â‚Ź

3,38 0 42,55 30,7 42,4 4,74 6,8 12,71 6,61 22,88 38,13 1,35 2,20 8,47 0 0 0 248,15

89


Taulan ikus daitekeen moduan, garraioa eta laneskua aurreztuz, merkeagoa aterako litzateke komun lehorraren eraikuntza eta instalazioa, sukaldearen kasuan ikusi den moduan, helburua, bertako pertsonak, familiak, haien etxeetan eraikitzeko iniziatiba hartzea baita.

Komuneko muntaian erabilitako materialak.

FIG_70

Ondorengo irudian agertzen diren materialak dira erabili direnak:

x3

x3

x2

x2

Door with metal sheet

x3 10 kg Cement

Letrine (solid and liquid ) waste is separated

Chimney h: 130 cm ø: 8,5 m c

Chimney h: 130 cm ø: 8,5 cm

x2

x2

x 60

Door with metal sheet

Cement blocks 9x12x4 inch

Plastic sheet (to help - fall ing the solid waste)

x2 10 kg

Stones

Cement

6.4_Muntaia Ingeniari lokalaren argibideak Akhon Ibrahim-ekin eztabaidatu eta Euskal Herritik eraman zen w.c. lehor eta bere funzionamentu eskemari integratu zitzaizkion beharrezko aldaketak. Ondoren “model house”-an komun lehorraren eraikitze prozesua hasi zen. Alde batetik fosa septikoa, beste aldetik, ximaurra egiteko kamarak eta azkenik letrina, iparraldetik eramandakoa eta haren kopia berdina. Kasu honetan, langile lokalak oso argi zeukaten zer zen egin behar zena. Egun, bertan eraikitzen dituzten fosa septikoen antzerakoa izanik errez eta azkar burutu zen muntaia. Lehenik fosa septikoaren muntaia egin zen.

90


Fosa septikoaren eraikuntzan hainbat pausu eman ziren.

91


Lehenik eta behin, fosa septikoko bi zuloak egin dira. Zementuzko blokeak jarri eta ondoren, dena zementuz estali. Hau behin bukatuta, tapak egin dira, metalaz eta zementuz; metala material garrantzitsua da honela, egurra ez da ustelduko hondakinek botatako gasekin. Baina, hirugarren zuloa falta da, dekantaziorako zuloak behin eginda, likidoen filtraketa egingo den zuloaren eraikuntza egin da. Zulo bat, eta barnean harriak jarriz, likidoa harrien zentrora joanen da eta gero, gutxinaka gutxinaka, harrien tartetik filtratuko da eta lurrarekin nahastuko da. Ximaurra egiteko kamararen muntaia.

FIG_71

92

Ximaurra egiteko kamararen garapena:


Hasteko, komuneko beheko pisuan prestatua zeuden bi zuloen banaketa eman da, honela, sei hilabetetik behin bat erabiliko dute familia kideek. Barnean, fosa septikora likidoak eramango dituzten hodiak jarri dira, ukondo desberdinekin. Guztiek, inklinazio bat izanik, honela hobeto eroriko da ura hodietan zehar. Ondoren, barneko hodiak estali behar dira, baina inklinazio baten beharra duenez, harriak jarri dira, barnean inklinazio handiagoa izanik, eta ondoren, gainean zementua jarri zaio.

Ximaurra egiteko kamararen atea bukatuta.

FIG_72

93


Zementua jarri ondoren, bi ate jarri dira. Ikusten den moduan egurrezko ateak dira eta barnean metalezko xafla bat jarri zaio ateko egurra babesteko. Honela gorotzek botatzen dituzten gasek, ez dute egurra hondatuko. Gainera, kanpoaldetik irtetzen den tximinia jarri da, honela, gasak bertatik irtengo dira. Gas hauek toxikoak bilakatu daitezke gehiegizko kantitatean irentsiz gero. Seguruagoa da tximinia kanpoko aldetik irtetzea. Ondoren, letrinaren muntaia egin da.

FIG_73

Usain txarren eta gasen irteera posible egiten duen tximinia.

FIG_74 Letrinaren muntaiaren hasiera.

Zoruan zuloa egin da, eta gero letrinaren neurriak hartuz, zementuzko blokeak jarri eta ondoren zementu likidoaz forma eman eta ondoren letrina kokatu da dagokion lekuan. Hori bai, beti ere, letrina Mecca-ri begira ez egotea, haien ohiturak eta sinismenak errespetatuz.

94


Hau bukatuta, egurrezko estalkiak jarri zaizkio usainak ez ateratzeko. Gainera argazkian ikusten den moduan bi letrinen tartean ura jarri dute, honela higiena hobetuko delako, haien garbiketa pertsonalerako ura erabiliko dutelako eta ez harea.

FIG_75

Komuna etxe modeloan instalatuta.

Kasu honetan, mangera txiki bat gehitzea da proposamena, ura hain urrun izanda berriro hasiko baitira harearekin garbitzen, eta honek berriro ere infekzioak ekarriko ditu haien osasunera.

95


Komuna, Euskal Herritik eramandakoa da, Industan S.A. enpresak fabrikatutakoa, eta bertan kopia berdin berdin bat egin dute. Beraz, aurreko atalean erakutsitako plano berdina izango da.

FIG_76 Taliseko “model house�-a, berdiseinatutako sukaldea eta komuna instalatu ziren etxea.

96


97


98


07 ONDORIOAK

7.1_Ondorio teknikoak Proiektu teknikoak, bai sukalde-berogailua eta komunak ondo funtzionatu dute eta Baltiek ongi etorria eman diete. “Model house� batean eraikita, aurrera begira, esan daiteke, etxe hori bailararako eredu bihurtu litekeela eta bertako jendeak eraiki behar dituela haien biziraupenerako hain garrantzitsuak diren bi produktuak: sukalde-berogailua eta komuna. Higienearekin zuzenean erlazionatutako gaixotasunak gutxinaka ekiditzen hasteko. Honela, haien artean taldeak sortu eta produktu hauek ondo garatzen ikastea, bertako iturgin eta eraikuntza gremioak orain proposatzen diren bi produktu hauen garapena burutu dezakete, poliki poliki are gehiago hobetuaz, eraikuntza kostuak hobetuaz, etab. Bi prototipo hauek garatzeko, manualak, diseinatu dira, bertako gizartearekiko eta batezere gremioekiko transmisio teknologikoa burutzeko. Honetarako, teknologia egokiak erabili dira, bertako baldintzetara egokituta daudenak, ezaugarritzat koste bajua eta inportazioko materialik behar ez izatea da, horrela gure mundu europearrarekiko dependentziak ekidinaz, haren erabilera erreza eta jasangarritasuna. Teknologia produkzioaren faktore esentzialtzat jotzen da, eta zuzenekoa da faktore honek garapen endogenoarekiko duen lotura. Hainbat gremio lokalekin ere trasmisio teknologikoa eman da. Hala nola, zurginak, pareta margolariak (kasu honetan kareaz), igeltseroak, arotz eta adobea egiten dutenak. Bertako gremioekin lan egin da zuzenean bai, sukalde-berogailua eta komuna eraikitzerako orduan, eta nola ez, “model house� guztia eraikitzerako orduan ere. Merkatu lokalean erosi baitira material guztiak, bertako langileen ekonomia hobetuz.

FIG_78 Ezk: dependentzia sortzen duen garapena; esk: independentzia eta autogarapena sortzen duen garapen eredua.

FIG_77 Matxuluko lurrak.

Horrez gain, emakumeenganako trasmisio teknologikoa eman da. Kooperazio munduan, normalean, trasmisio teknologiko hau gizonezkoekin burutu izan da, eta honek, genero artean dauden ezberdintasunak areagotzea eragin du. Proiektu honetan, 5 emakumeko talde batean antolaturik, eta herriko emakumeen aurre bilera baten bitartez, haien integrazioa burutu da, haiekin zuzenean lan eginez. 99


Gainera, egindako bileran, haien interesa ere ikusi da, emakume batek sukaldeberogailuaren planoak eskatu baitzituen hark bere etxean bat eraikitzeko intentzioarekin. Gainera, emakumeen lana oso garratzitsua izan da, emakumeon artean laguntza ematen delako

FIG_79 Transmisio teknologikoa, ezk: gizonezkoei, esk: emakumeekin.

Generoaren arazoa hegoaldeko lurraldeetan oso identifikatuta dago kooperazio mailan, eta proiektu honen bidez aurre egin zaio emakumeekin zuzeneko komunikazio eta transmisio teknologikoa landuz. Azkenik, gradu amaierako proiektu honek produktuen erabilera erreala ezagutzeko aukera ematen du. Proiektuak teorian geratzen dira gehienetan, eta hainbeste urte liburu eta ordenagailu artean pasata, beste kultura, erlijio bat ezagutzeko aukera egon da, bertatik ikasteko eta beste batzuen bizi baldintzak hobetzeko proiektuak garatzeko aukera ezagutu. Horrelako proiektuak garatu ondoren, ikasleak, munduarekiko beste sentsibilitate bat garatzen dute, eta era berean, beste kultura batzuei garapen materialean laguntzeko aukera. Modu honetan, uler daiteke garapena ez dela teknologia baten punta-puntako bertsioa hobetzea, beronen erabilera justuak bideratzea baizik. Hau da, garapena ez da teknologia mailan neurtzen, norbanakoa gizaki gisara duen sentsibilitatean baizik eta teknologia egokiak horretara aurrera pausu bat dira: materialtasunari garrantzia kendu eta teknologia hauen erabileraren efektuari garrantzia emateko. FIG_80 Ezk.: punta-puntako teknologia, esk. : teknologia egokiak.

100


Bi teknologia mota hauek bereizteko momentua heldu da. Bietako zeinek bultzatzen du kontsumismoa, enbidia, teknologiarekiko dependentzia? Eta zeinek bultzatzen du giza garapena?

101


102


103


104


7.2_Ondorio pertsonalak Guzti horretaz gain, proiektu hau garatzean hainbat bizipen garrantzitsu izan ditut. Proiektuaren garapen teknikoa, garapen pertsonal batekin lotuta doalako. Askotan alde batera uzten dena, baina bere garrantzia azpimarratu nahi da “garapenerako kooperazioaren” markoaren barnean buruturiko proiektu honetan. Alde batetik, bulegoko egunerokotasunean lanean egotean ondorengo atalak jorratu ditut, autofinantziazioa garrantzitsua dela honako proiektu bat garatzeko, diruaren garrantzia eta zein eskalaraino irits daitekeen. Barne “konfliktoak” ere ezagutu ditut, nola enpresa bat, kasu honetan fundazio bat, etengabe aldaketetan murgilduta dagoen eta aldaketa horiek langile eta batez ere kontraparteari, Pakistaneko langileei, nola eragin ahal dien. Kooperazioa ezagutzeko aukera ezin hobea iruditu zait gradu amaierako lana BFn burutzea. Zuzenean ezagutzen delako ONGD baten lana eta barne funtzionamendua. Esan beharra dago ez dela lan erreza, askok pentsatzen duten moduan; zailtasunak ditu lan guztiek bezala eta kontraesanak ere. Dirua nondik lortu, marketing-a, leku batera zoazela “erakustera”… Bestalde, Pakistanera bidaiatu izana oso esperientzia aberasgarria izan da pertsona moduan hazteko, bertako jendearekin erlazionatzean, hain desberdina den kultura ezagutzean, bertakoekin zuzenean lanean egotean, etab. Kultura da gehien inpaktatu nauena, emakumea izanda hutsaren hurrengoa bezala sentitzea zen arriskua. Hasierako egunak gogorrak izan ziren Matxulun, emakumea izanik ez baitzidaten kasu handirik egiten, eta horrek tentsioa areagotzen zuen, proiektua amaitu behar zelako. Baina azkenean, ondo sentiarazten zaituzte, oso pertsona onak dira, nahiz eta emakumeenganako pentsakera hori izan. Honekin erlazionatuta adibidez, Akhon Ibrahim, FIFBMko azpiegitura taldeko koordinatzaileak, egunero eramaten ninduen Talisera motorrez, baina han emakumeak alde batera eseritzen dira, eta gainera belorik gabe joaten nintzenez jende guztiak barre egiten zuen, haientzako arraroa baitnintzen. Emakumea izateaz gainera, beste hainbat zailtasun ere aurki daitezke, hizkuntzarena adibidez. Emakumeekin egin den proiektu bat izanik, haiekin kontaktua izatea ezinbestekoa zen, baina momentu askotan, nik baltiera ez dakidalako eta emakume gehienek ingelera hitz egiten ez dutelako momentu zailak bizi izan ditut. Hizkuntzarekin erlazionatuta dagoen anekdota bat adibidez, Matxulutik Talisera oinez nindoala, (30 min gutxi gora behera) emakume batekin topatu agurtu eta biak 105


elkarrekin joan ginen Talisera, baina hitzik egin gabe, ezin bait ginen ulertu. Gainera, 8.000 milako guztiak igo dituen porteadore bat ezagutzeko aukera izan nuen Hushe herrian, Little Karim du izena eta bere etxean bazkaltzeko aukera izan genuen, berak haren esperientziak kontatzen zizkigun bitartean. Egia esan bertako jendea ezagutzea bizipen ikaragarria izan da, haien bizitzeko modu ezberdina ezagutuz, eta ze gauzei garrantzia ematen dieten jakitea, nola jokatzen duten egoera ezberdinen aurrean. Laburbilduz, oso esperientzia polita izan da, eta nik uste esperientzia beharrezkoa, diseinatzaileentzat eta ingeniari guztientzat, makinetatik eta diseinu komertzialetik at dagoen beste mundu interesgarria aurkitzeko aukera baita.

FIG_81 FIFBM eta FBko kideak Matxulun.

106


107


108


08 BIBLIOGRAFIA

8.1_Bibliografia eta intereseko enlazeak 8.1.1_Sukalde-berogailuak [1] Pyromasse Montreal:“Mansory heaters: firing instructions”, [On Line].2006, 2011ko azaroa. Web-ean eskuragarri: http://www.pyromasse.ca/firing_e.html Arquitectura y paja:“Foro sobre técnica GREB: estufa de masa térmica”, [On Line], 2011ko azaroa. Web-ean eskuragarri: http://foro-mapacal.foroactivo.com.es/t22estufa-de-masa-termica [2] Pyromasse Montreal:“Mansory heaters: origin and fuction”, [On Line].2006, 2011ko azaroa. Web-ean eskuragarri: http://www.pyromasse.ca/infoe.html [3] Fornyet Renovable energy:“building with consciusness, the mini mass stove”, [On Line], 2011ko azaroa. Web-ean eskuragarri: http://www.fornyetenergi.dk/weoffer/mass-stoves/the-mini-mass-stove.aspx [4] Improved biomass cooking stoves: “Rocket stoves in Sub Sahara, Africa”, [On Line], 2012ko urtarrilean. Web-ean eskuragarri: http://www.bioenergylists.org/ node/242 Improved biomass cooking stoves: “Making Rocket stoves in China”, [On Line], 2012ko urtarrilean. Web-ean eskuragarri:http://www.bioenergylists.org/aprochina032008 Improved biomass cooking stoves: “Construction of the Justa stove”, [On Line], 2012ko urtarrilean. Web-ean eskuragarri: http://www.bioenergylists.org/content/ construction-justa [5] Minimal intentions:“Rocket stoves introduction”,[On Line],2010eko abuztuaren 3an, 2011ko azaroan.Web-ean eskuragarri: http://www.minimalintentions. com/2010/08/rocket-stove-introduction.html Chicagoland Permaculture Meetup group: “Rocket stove campout”, [On Line], 2011ko irailaren 4ean, 2011ko azaroan. Web-ean eskuragarri:http://www.meetup.com/ chicagolandpermaculture/events/22190051/

FIG_82 “Model house”tik ikusten den Taliseko eskoletako bat.

Vuthis technologies: “What’s a rocket stove?”, [On Line], 2011ko martxoaren 21ean, 2011ko azaroan. Web-ean eskuragarri:http://vuthisa.com/2011/03/21/what-isa-rocket-stove/

109


Gallery: “construction of a rocket stove”, [On Line], 2011ko azaroan. Web-ean eskuragarri:http://ilovecob.com/gallery/rocketstove/?g2_page=2 Cocinas y estufas mejoradas: “Cooking stoves new by country”, [On Line], 2012ko urtarrilean. Web-ean eskuragarri: (2012): http://www.bioenergylists.org/es/ countries?page=1 Paul Wheaton: “Rocket stove mass heater”, [On Line], 2011ko abenduan. Web-ean eskuragarri: http://www.richsoil.com/rocket-stove-mass-heater.jsp Solar cookers world network: “rocket stove”, [On Line], 2012ko urtarrilean. Web-ean eskuragarri: http://solarcooking.wikia.com/wiki/Rocket_Stove Root simple: “Our rocket stove”, [On Line], 2011ko abenduan. Web-ean eskuragarri: http://www.rootsimple.com/2007/11/our-rocket-stove.html Firespeaking: “CIDEP rocket stove”, [On Line], 2012ko otsailean. Web-ean eskuragarri: http://www.firespeaking.com/portfolio/cidep-rocket-stove/ Permaculture power: “The rocket powered shower”, [On Line], 2011ko abenduan. Web-ean eskuragarri: http://permaculturepower.wordpress.com/2009/07/28/therocket-powered-shower/ [6] http://www.youtube.com/watch?v=z32X0MVw7ik [7] Sabersinfin.blogspot: “diseñan un modelo portatil de la estufa patsari”,[On Line], 2008ko ekainaren 18a, 2012ko urtarrila. Web-ean eskuragarri: http://sabersinfin. blogspot.com/2008/05/disean-modelo-porttil-de-la-estufa.html [8] Estufas ahorradoras de leña “Patsari” Chacalapa: “Estufa Patsari”, [On Line], 2012ko urtarrila. Web-ean eskuragarri: http://patsari-chacalapa.blogspot.com/ Proyecto Patsari, uso sustentable de la leña: “Nuestro objetivo es mejorar el nivel de vida de las familias rurales, mediante la difusión, evaluación y monitoreo de las Estufas Eficientes de Leña PATSARI”, [On Line], 2012ko otsaila. Web-ean eskuragarri: http://www.patsari.org/ REDXM2, TIPXM2:“Estufas Pachari ahorradoras y ecológicas”, [On Line], 2010eko maiatzaren 10a, 2012ko urtarrila.Web-ean eskuragarri: http://www.redxm2.com/ tips-vida-ecologia/estufas-patsari-ahorradora-ecologic

110


Improved biomass cooking stoves: “de la lorena a patsari”, [On Line], 2011ko azaroa. Web-ean eskuragarri: http://www.bioenergylists.org/node/882 [9] Solcima energía solar: “empresa”, [On Line], 2012ko martxoan. Web-ean eskuragarri: http://www.soliclima.es/empresa.html [10] Solcima energía solar:“calderas de leña”, [On Line], 2012ko otsailean. Webean eskuragarri: http://www.soliclima.es/aplicaciones/10-biomasa/136-calderasde-lena.html [11] Alternativa renovable: ”cocinas mejoradas de leña como alternativa de freno a la contaminación ambienta”, [On Line], 2010eko irailaren 21a, 2012ko urtarrilean. Web-ean eskuragarri: http://alternativarenovable.blogspot.com/2010/09/ cocinas-mejoradas-lena-como-alternativa.html SCRIBD:“PDF: manual de capacitación para el instalador de la cocina familiar mejorada”, [On Line], 2012ko urtarrila. Web-ean eskuragarri: http://es.scribd. com/doc/68840431/Cocina-mejorada-Inkawasi [12] Improved biomass cooking stoves: “Inner Mongolian Domestic Coal Stove with novel rotating grate”, [On Line], 2012ko otsailean. Web-ean eskuragarri: http:// www.bioenergylists.org/content/inner-mongolian-dome, http://www.youtube.com/ watch?v=HCY0hHqx5-Y [13] Aprobecho research Center: “Apropiated technology”, [On Line], 2011ko abenduan. Web-ean eskuragarri: http://www.bioenergylists.org/stovesdoc/apro/ dung/Aprodung.htm [14] Devalt (2011): “development alternatives”, [On Line], 2011ko azaroan. Webean eskuragarri: http://www.devalt.org/ [15] Inproved biomass cooking stoves: “Cooking stoves new by country”, [On Line], 2012ko urtarrila. Web-ean eskuragarri: http://www.bioenergylists.org/es/ countries?page=2 [16] Imrpoved biomass cooking stoves: “Charbox Biochar Producing Stove”, [On Line], 2012ko urtarrilean. Web-ean eskuragarri: http://www.bioenergylists.org/ content/charbox-biochar-producing-stove [17] Imrpoved biomass cooking stoves: “Ghebrehiwet Instiutional Stove, Eritrea”;

111


[On Line], 2012ko urtarrilean. Web-ean eskuragarri: http://bioenergylists.org/es/ content/ghebrehiwet-instiuti [18] ERNET : “The ceramic Jiko stove”, [On Line], 2012ko urtarrilean. Web-ean eskuragarri: http://ces.iisc.ernet.in/energy/paper/tech101/jikostove.html Solutions-site: “The Kenya ceramic jiko”, [On Line], 2012ko otsailean. Web-ean eskuragarri: http://www.solutions-site.org/kids/stories/KScat2_sol60.htm [19] Cocinas y estufas mejoradas: “AIDG rocket box”, [On Line], 2012ko urtarrilean. Web-ean eskuragarri: http://bioenergylists.org/es/aidgrocketbox [20] Inproved biomass cooking stoves: ”Introducing the eco-Kalan in the Philippines”, [On Line], 2012ko urtarrilean. Web-ean eskuragarri: http://www.bioenergylists. org/eco-kalan [21] Groupfreeenergy-biogas.blogspot.: “Biogas”, [On Line], 2012ko urtarrilean. Web-ean eskuragarri: http://groupfreeenergy-biogas.blogspot.com/ Biodigestores: “biodigestores y otras soluciones energéticas”, [On Line], 2012ko urtarrilean.Web-ean eskuragarri: http://biodigestores.org/ [22] Ganesha (2012): “Biogas technology in India”, [On Line], 2012ko urtarrilean. Web-ean eskuragarri: http://www.ganesha.co.uk/Articles/Biogas%20 Technology%20in%20India.htm Biogasa erabiltzeko erabili beharreko formulak kalkuluak egiteko, [On Line], 2012ko otsailean. Web-ean eskuragarri: http://www.enziclean.com/articulos/produccion_ de_biogas_como_una_alternatica_para_el_tratamiento_de_la_porcinaza.html Pertsona ezinduentzako estufak, [On Line], 2012ko otsailean. Web-ean eskuragarri: http://www.bioenergylists.org/node/4 Liburua [23] VITAL BIES ET MARIE MILESI AVEC LA PARTICIPATION DE FRANÇOIS CAINE ET NOÉ SOLSONA: Poeles à accumulation (2010-2011): Le meilleur du chauffage au bois.France.

112


8.1.2_Komunak [1] Weblife (2011):“Comercial composting toilets”, [On Line], 2012 otsailean. Webean eskuragarri: http://weblife.org/humanure/chapter6_5.html The natural home building source: “SunMar excel model composter”, [On Line], 2011ko azaroan. Web-ean eskuragarri: https://www.thenaturalhome.com/sunmar. htm [2] Institute of planetary renewal: “Life support tecnologies”, [On Line], 2012ko otsailean. Web-ean eskuragarri: http://planetaryrenewal.org/ipr/lifesupport.html [3] Instructables: “Solar assisted composting toilet”, [On Line], 2011ko abenduan. Web-ean eskuragarri: http://www.instructables.com/id/Solar-Assisted-CompostingToilet/ [4] Rotaloo: “Soltran buildings”, [On Line], 2011ko azaroan. Web-ean eskuragarri: http://www.rotaloo.com/03soltran.html [5] Rotaloo: “Why is the Rota-Loo the right composting toilet for me?”, [On Line], 2011ko azaroan. Web-ean eskuragarri: http://www.rotaloo.com/01loo.html Grey water action: “about compostin toilets”, [On Line], 2012ko urtarrilean. Webean eskuragarri: http://greywateraction.org/content/about-composting-toilets [6] Probicos: “Cámaras de compostaje para inodoros secos”, [On Line], 2012ko urtarrilean.Web-ean eskuragarri: http://www.probicosl.com/index. php?option=com_content&task=view&id=62&Itemid=82 Composting Toilet, [On Line], 2011ko azaroa. Web-ean eskuragarri: http://www. composttoilet.eu/FORMgallery1.htm + “composting” hitzaren esanahia, [On Line], 2011ko abendua. Web-ean eskuragarri: http://www.benefits-of-recycling.com/definitionofcomposting.html Use and building a composting toilet, [On Line], 2011ko azaroan. Web-ean eskuragarri: http://www.ehow.com/how_5679341_build-solar-composting-toilet. html

113


Zer da komun lehorra? Nola funtzionatzen du?, [On Line], 2011ko abenduan. Webean eskuragarri: http://www.sanitario-ecologico.com/sanitarioecologico.html, http://www.redpermacultura.org/articulos/20-arquitectura-ecologica/89bano-seco-compostero.html, http://www.taringa.net/posts/ecologia/7551676/ Saneamiento-Ecologico_-orina-y-heces-un-valioso-recurso.html, http://www.bligoo. com/explore/tag/banoseco, http://eljardindelospresentes.bligoo.com.ar/content/ view/793824/Banos-Compost.html, http://zoomzap.com/manuals/SES/downloadesp.php   Liburua: [7] Goodbye to the Flush Toilet (1977): Water-Saving, Alternatives to Cesspools, Septic Thanks and Sewers. Edited by: Carol Hupping Stoner, special consultant: Patricia M.Nesbitt, Illustrations: Jerry O’Brien; 43-46. [8] PDF; Capítulo 6 : Tecnologías para disposición de escretas y aguas residuales. [9] PDF: INDISECT: Ingeniería y diseño de sistemas ecotécnicos, CÁTALOGO, LETRINAS SOLARES. [10] W.C. portátil, [On Line], 2012ko maiatza. Web-ean eskuragarri: http:// rosamar-humorescrito.blogspot.com.es/2011/09/wc-portatil.html Caravanas Plus, [On Line], 2012ko maiatza. Web-ean eskuragarri: http://r.twenga. es/ Argazkia, 2012ko maiatza: http://www.webcampista.com/foro/album/file.php?n=8316

8.1.3_Terminoak Teknologia egokiak, [On Line], 2011ko urria. Web-ean eskuragarri: http://www.dicc.hegoa.ehu.es/listar/mostrar/214 Giza garapena, [On Line], 2011ko urria. Web-ean eskuragarri: http://www.dicc.hegoa.ehu.es/listar/mostrar/68 Garapen endogenoa, [On Line], 2011ko urria. Web-ean eskuragarri: 114


http://www.compasla.org/revista/141-nao-13-desarrollo-endageno.html

8.1.4_Kurtsoak http://euskadi.isf.es/jornadas-tds/2012/eusk/presentacion.php

115


** ESKER ONAK Hasteko, mila esker Matxuluko jendeari, bertako egonaldia ikaragarria izan delako, bai haiei esker eta Ortzi, Arrate eta Sarairi esker ere. Mila esker hain harrera polita egiteagatik eta hain ondo zaintzeagatik, daukazuena eskeintzeagatik. Mila esker, Mariam, Fatima, Razia, Akhon, Rustam Ali, Big Rustam, Basharat, Hassan eta Shamshair, Kamal, Shabir, Api. Mila esker bihotz-bihotzez. Mila esker BFko kideei, Elena, Araitz, Imanol, Txema, Sarai, Ortzi, Arrate, egunero edo egun solteren batean aguantatu behar izan nauzuelako. Iru単eako lagunei ere, Enara, Andrea, eta Ainhoa, eskerrik asko txapak entzuteagatik, eta zuri Goizane skypetik ere entzuteagatik. Inoiz ez huts egiteagatik eta zuen milaka aholkuengatik. Mila esker Itzaltzuko kuadrila osoari beti lagundu nauzuelako. Bilboko pisukideei, Maritxu, Manuela, Ada, Ioseba, Ramon, Julen, Irune eta Anarka, egin izan ditugun hizketaldi luzeengatik eta urte honetan eman didazuen laguntza guztiagatik. Nola ez, Arrasateko lagunei ere mila esker lau urte polit hauengatik. Itxaso, Antonio eta Iker mila esker hor egoteagatik.

116


117


118


119


Proiektu honen xedea Hushe Bailarako biztanleriari,hegoaldeari,eta bereziki emakume eta haurrei, o sasun eta higiene baldintzak h obetzeko l aguntza eskeintzea d a. T aliseko hondamedia g ertatutakoane ta b ertako e txeen berreraikitze prozesua h asi zenean, b i etxebizitza beste guztien eredu izango zirela finkatu zen. Hauek eraikitzerakoorduan, partehartze prozesu bat abian jarri zen. Prozesuan gizon emakumeen beharrak azaleratu ziren: horien artean garrantzitsuenetarikoasukalde eta komunaren egoera hobetzekobeharra izan zen.

120


Bizi baldintzen hobekuntzarako produktu / teknologien integrazioa Hushe bailaran