Page 1

ZER DA IRAKASLE ONA IZATEA??

Lehengo egunean irakasleak galdera honi buruzko iritzia emateko esan zigun: Zer da irakasle ona izatea?? Nik ez dakit zer erantzun galdera honi; izan ere, irakasle bakoitza desberdina da eta metodo desberdinak erabiltzen dituzte, baina nire ustez, irakasle on batek ezaugarri hauek eduki beharko lituzke: ikasleak irakastea motibatu egin behar ditu, erakusten jakin behar du, umeak gustatu behar zaizkio eta beraiekin jolastea atsegin behar zaio, baina batez ere, irakasten gozatzen jakin behar du eta ez du diktadore baten modura jokatu behar. Irakasle on bat izateko ezaugarri onak ez dira nahikoak. Autoritatea, pazientzia eta batez ere, limite batzuk ezarri behar ditu gela batean bestela umeak kolkora igoko zaizkio, baina ez da beharrezkoa hain gogor jokatzea beraiekin edozer gauza gaizki egin duelako bestela ez zara irakasle on bat. Pazientzia ere oso garrantzitsua da lan honetan; izan ere, pazientzia ez baduzu ezinezkoa da lan hau gustatzea eta eroso egotea zergatik ume txikiak zein gazteekin pazientzia handia behar da. Irakasle on batek ez du ikaslea zuzentzen baizik eta bera bakarrik konturatu behar da egin dituen akatsak berriro ez errepikatzeko. Gainera ikasle batek akatsak eginez gehiago ikasten du irakasleak behin eta berriro zuzentzen baino. Adibidez ni gogoratzen dut lehen hezkuntzan izandako irakasle bat non bera behin eta berriro zuzentzen zidaten egiten nituen akatsak, baina ni ez nuen ezer ikasten zergatik dena egina ematen zidan, ez zidan nik nire akats propioak zuzentzeko aukera ematen. Hainbat irakasle daude eta bakoitza desberdin irakasten du lehen esan dudan moduan. Batzuk gorputz eta arimarekin aritzen dira irakasten eta beste batzuk umiltasunez, baina gehiengoak segur aski, lehen esandako ezaugarriak kontuan hartuz, gogo handiz egiten dute lan. Irakasle on bat izateko ez da gauzarik garrantzitsuena umeen tratua, beste irakasleekin ere komunikatzen jakin behar dugu bestela ez gara etsenplu ona izango umeentzat eta beraiek bereziki ez dute jakingo nola komunikatu beraien gelako kideekin. Adibidez, ni irakaslea izanda ez banaiz beste irakasleekin komunikatzen eta beti bakarrik ibiltzen banaiz nire ikasleak etsenplu txarra hartuko dute eta ez dira beraien kideekin komunikatuko ezta jolastu. Irakasle on batek ezin ditu bere ikasleak zenbakiekin kalifikatzen; izan ere, bakoitza den bezalakoa da, batzuei gehiago kostatuko zaie gauzak ikastea eta beste batzuei berriz, gutxiago. Irakasleak ez du ikasleak beraien artean lehiatzen jarria behar; izan ere, irabazten duenak bere buruaz arro egongo da, baina galtzailea ez eta


lehia honetan beti egongo da galtzaile bat, beraz hoberena da ikasleak ez lehiatzea beraien artean zergatik ez dago sari bat. Hau guztiarekin bukatzeko esan behar da edozein irakasle izan daitekeela irakasle on bat, baina aipatu ditudan ezaugarriak eta gomendioak kontuan hartuz, bestela ez dugu gure erakusteko modua aldatuko eta behin eta berriro eredu hau errepikatuko da.

Nagore Cortajarena

Zer da irakasle ona izatea  
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you