Page 1

IRAKASLEENTZAKO GIDA 2013-2014

IKT-ak BIP-

DBH

IKT ikastetxe ereduan sartuta gaude

IKT-ak • ORDENAGAILU SAREA • INTRANETA • INFO GELAK • MOODLE • IKT-IKASTETXE EREDUA

• ORDENAGAILU MANTENUA • TRESNERIA KONPONKETA • MATERIAL ESKAERA

Informazioaren gizartean murgildurik gabiltza azken urte hauetan eta gero eta gehiago dira eskura ditugun baliabideak, bai kurrikulua garatzeko garaian eta, baita ere, eskola komunitateko partaide desberdinen arteko komunikazioa burutzerakoan.

• IRAKASLEAREN KOADERNOA

Beasain Institutua-DBH duela sei ikasturte hasi zen IKT IKASTETXE EREDUA proiektuan parte hartzen eta aurten ere horretan dihardugu. Ondoko orrietan dituzue ikastetxean ditugun IKT baliabideen azalpenak. Gizartea aurrera doa eta Beasain Institutua- DBHk ezin du atzean gelditu.

• E-INIKA

www.beasainip.net

http://www.elearning.hezkuntza.net

E-INIKA


IKT-ak BIPen

ARDURADUNA:

Pello Otaegi

Ikastetxeko ordenagailuen sarea

Leku guztietan ORDENAGAILUAK ITZALI 3.4. ordutik aurrera

Zer da?

Sare honen bidez ikastetxeko ordenagailu guztiak lotzen dira zerbitzari baten bidez eta, bide batez, ordenagailu guztietan INTERNET izatea ahalbidetzen da. Sare honetan administrazioak (idazkaritza, zuzendaritza), irakasleok eta ikasleek dute sartzeko aukera.

Sarbide motak: Loinazpe 012950 Hauek dira sarean sartzeko garaian jarri beharreko sarbideak: IKASLEEK: ik012950xx (Espazio bakoitzak berea) Pasahitza azken bi letrak KONTUZ!!!!! Ez utzi zuen saioa irekita IRAKASLEEK: ir012950xx , norberak bere pasahitza du. INFO1 edo INFO2-3 geletan, ezta ere Lana amaitzen dugunean, geure saioa ixten ohitu behar dugu. IKASGELETAN

Nori eskatu sarbidea? / Inzidentziak Ikasturte hasieran irakasle berriek Pello arduradunari eskatu behar diote sarbidea. Irakasleak, berak, aukeratzen du pasahitza eta berak sartzen du zerbitzarian, Pelloren laguntzaz. Edozein arazo izanez gero, Pellori jakinarazi INTRANETeko mantenuko ataletik.

Memoria kopurua: Zerbitzari nagusiaren memoria mugatua da eta ezin dugu nahi adina artxibo gorde geure direktorioan. Beraz, 200 MBera mugatuta dago erabilpen pertsonalerako dugun memoria. Beti ere, ikasturte amaieran beharrezkoa ez dugun guztia ezabatu egingo da. Bakarren batek, bereziki, memori kopuru handia behar badu, Pellorekin hitz egin behar du. Esate baterako, Plastikako irakasleak irudi mordo bat baldin badu, Pellorekin hitz egin behar du salbuespena egiteko.

Pelikulak: Pelikulek asko okupatzen dutenez, ezin dira norberaren karpetan gorde.

Horregatik sareko intranetean atal bat jarri dugu pelikulak gordetzeko eta bertatik ikusteko. Zalantzaren bat izanez gero, Pellorekin hitz egin.

Pribazitatea:

Pribazitateari dagokionez, irakasleen karpetak ez dira guztiz pribatuak, kopia bat Hezkuntzara bidaltzen baita eta, bestalde, administrariok irakasleon direktorioetan sar baikaitezke, nahiz eta ez garen sartzen. Beraz, norberak ikusiko du zer gordetzen duen, baina hezkuntza erabilerarako sortutako tresnak dira eta ez erabilera pertsonalerako.

Programak: Programak instalatu nahi izanez gero, administrari bezala sartu behar da. Beraz, Pellori esan. Debekatuta dago musika, bideoak,e.a. jaisteko programak instalatzea, sarea okupatzen baitute. Kontuz ibili atzerrian CD-DVDak erosterakoan, gero ezin baitira gure sistemetan ikusi.

Inprimagailuak: Irakasle gela eta INFO geletan banakako orriak inprimatu behar dira. Gehiago behar izanez gero, BETI fotokopiagailura bideratu behar dira kopiak; eta ahal bada, bi aldeetatik orriak erabiliz.


IKT-ak BIPen

ARDURADUNA:

Pello Otaegi

Zer da?

Loinazpeko intranet-a

Azkenik etxetik INTRANETerako sarbidea dugu

Irakasle guztioi, ordenagailua pizten dugunean, eskubitara berde koloreko taula

bat agertzen zaigu. Taula honen bidez ikastetxean burutzen diren zenbait prozedura eskura ditzakegu. Bestalde, web-orritik abiatuz, Hezkuntza Departamentuko zerbitzarian kokatutako INTRANET-era sartzeko aukera izango dugu. Bertan ikastetxeko dokumentazio ofizial guztia, aktak, mintegietako programazioak eta mota guztietako agiriak aurkitu ahal izango ditugu.

ARDURADUNA:

Luis Nestar Zuzendaritza

Intraneta (Hezkuntza Departamentua) Nola sartu? Ikastetxeko web-orriaren izkina batean bertara sartzeko ikurra aurkituko dugu. Behin bertan sartu ondoren, koadro urdin bat azalduko zaigu eta behe-beheko esaldian KLIK egingo dugu, bigarren koadro urdin batean pasa hitzak sartzeko. Gogoratu, irakasle guztiok Hezkuntza Departamentuko informazio sistemen kudeaketa zentrutik pasahitzak eskaintzen zizkigun korreoa jaso genuela Irakasle.net helbidean. Pasahitza hauek derrigorrezkoak dira INTRANETean sartzeko. Ikasturte hasieran zuzendaritzatik behin-behineko pasahitz orokor batzuk eskainiko dira.

https://beasainbhi.hezkuntza.net


IKT-ak BIPen

ARDURADUNA:

Pello Otaegi

INFO 1 -- INFO 2 -- INFO 3

ik012950ab Pasahitza: ab

ik012950aa aa

ik012950ak ak

Informatika geletan 13 ordenagailu (12 ikasleentzat eta 1 irakaslearentzat) eta inprimagailua daude. Inprimagiluan banakako orriak atera behar dira; kopia asko ateratzekotan, irakaslearen ordenagailutik fotokopiagailura bidali behar dira kopiak egiteko.

Nola hartu orduak ? Ikasturte hasieran, informatika gela urte osoan finkatu nahi duten irakasleekin bilera egiten da eta bertan saiatzen gara ahalik eta egokienen informatikako gelen banaketa egiten. Zenbait saio urte osokoak dira, bertan informatika edo beste aukerako batzuk ematen direlako. Beste orduetan irakasle arruntok nahi adina saio har ditzakegu, baina, beti ere, kontuan izanda beste irakasleek ere eskubidea dutela informatika gela erabiltzeko. Beraz, ezin ditugu, badaezbadakoan, urte osorako saioak geureganatu. Ikasturte honetatik aurrera, hutsik gelditzen diren saioak hartzeko, INIKA erabiliko dugu. Bertan “Baliabideen egutegia” atalaz baliatuko gara nahi dugun saioa aukeratzeko. Libre ez badago, beste irakaslearekin adostuko dugu.

Erabilpen erregistroak: Informatika geletan erabilpen erregistrorako koadernoak daude eta gela erabiltzen dugun bakoitzean sinatu eta zein talde egon den jarri behar da. Inzidentziaren bat izanez gero, bertan ere isla daiteke, baina horretarako espreski INTRANETean dugu mantenu atalean formulario digitala. Erregistro koadernoan sinatzea oso beharrezkoa da, batez ere, bandalismoa gertatzen denean, zein talde egon den jakiteko. Ikasleen kokapena agertzen duen organigrama ere bete behar da.

Ikasleen lanak non gorde: (Bi aukera)

1.-Ikasleek badute beren direktorio propioa, baina edozein ikaslek beste edozein ikasleren lana ezaba dezakeenez, beraiek gordetako lanaren kopia bat irakaslearen ordenagailuko D: //Datos direktorioan kopiatzea komeni da. Horrela edozein momentutan eskura dezakegu egindako lana. Hau, jakina, saio bakoitza amaitu baino lehen egin behar dugu. Tarteka lan zaharrak ezabatuz joango gara, alferrik pila ez daitezen. 2.-Ikasleak direktorioan sortutako karpetari “propiedadeak” aldatu eta “sólo lectura jarri”.

Zenbait arau: 1.– Informatika gela, hartu dugun bezain ongi edo hobeto, utzi behar dugu: ordenagailuak ongi itzalita, aulkiak beren lekuan ongi jarrita, paperak eta zaborrik gabe, leihoak itxita. 2.- Ikasleek beti ordenagailu berean eseri behar dute, edozein gauza gertatuz gero, nor egon den jakiteko. 3.– Bereziki zaindu behar dugu saguak ez desagertzea, teklatuak ez izurratzea, kableak ez ukitzea eta monitoreen konfigurazioak ez aldatzea. 4.– Irakasleon ardura da ikasleek egiten dutena; zain ditzagun, bereziki, dena izurratzen duten ikasle horiek. Informatika gelak ez dira jolaslekuak, ikaslekuak baizik.

Programak: Programak instalatu nahi izanez gero, administrari bezala sartu behar da. Beraz, Pellori esan. Debekatuta dago musika, bideoak, e.a. jaisteko programak instalatzea, sarea okupatzen baitute. CD-ak kopiatu nahi izanez gero, saioa GIT modura iriki behar dugu. Kontuz ibili atzerrian CD-DVDak erosterakoan, gero ezin baitira gure sistemetan ikusi.


IKT-ak BIPen

ARDURADUNAK:

Idoia Goikoetxea Nagore Amundarain

http://www.elearning.hezkuntza.net

Zer da? Ikaskuntza-irakaskuntza on-line bideratzeko sortu zen MOODLE plataforma. Programa honen bidez ikasleekin munduko edozein ordenagailutatik interaktuatzeko aukera dugu. Gaur egun unibertsitatean eta enpresetan gero eta gehiago ari dira erabiltzen ikasleen eta langileen formakuntzarako. Hezkuntza Departamentuak ere, GARATU ikastaroak on-line direnean, MOODLE erabiltzen du. Baita ere, ikasleek egiten dituzten on-line ikasgaiak bideratzerakoan.

Gure moodle-a: BEASAIN INSTITUTUA- DBH-n ere badugu MOODLE plataforma honako helbide honetan:

http://www.elearning.hezkuntza.net Ikasleentzako IKASTAROAK bideratzeko aukera ematen digu, klaseetan erabiltzen dugun material guztia bertan izanik, eta ikasleekin modu guztietako trukaketak bideratuz.

Moodle-n nola sartu? Iazko ikasturtea Beasain Institutuan burutu zuten irakasleek izena emana dute moodlen. Irakasle berriok moodle erabili nahi baduzue, Idoiarekin edo Nagorerekin harremanetan jarri. Gauza bera, ikastaro berri bat sortu nahi duzuenok.

Ziurtasun kopiak: Moodle-n ikastaroa duzuenok kontuan izan, tarteka ziurtasun kopia egitea komeni dela, Zerbitzarian zerbait gertatuko balitz, ezer gabe ez gelditzeko. Ikastaroan kopia egin ondoren, norberaren ordenagailuan ere gordetzea komeni da. Edozein zalantza izanez gero, Idoia edo Nagorerekin harremanetan jarri. Beste ikastetxe bateko ikastaroa gurean ere erabil daiteke.


IKT-ak BIPen

Idoia Goikoetxea Nagore Amundarain

IKT Ikastetxe Eredua Proiektua: 2013-2014 ARDURADURAK:

Helburua: LOINAZPE institutua duela sei ikasturte sartu zen IKT IKASTETXE EREDUA proiektuan. Proiektu honen bidez, ikastetxeen gaitasun teknologikoa bermatu nahi da, irakasleen formakuntza, azpiegituren garapena, dokumentazioaren digitalizazioa eta kurrikuluaren gaurkotzea ziurtatuz.

Proiektuari buruzko informazioa non? Ikastetxeko web-orriko proiektuen atalean “IKT ikastetxe eredua� proiektuari buruzko informazioa eta gure egoeraren berri izan dezakezue. Orain dela bi urte ezarri zen eskola2.0 proiektuaren inguruan jakin beharrekoa ere bai.

Aurtengorako egitasmoa: IKT ikastetxe ereduko hiru mailetatik bigarrena (Maila ertaina) lortuta daukagu eta aurtengorako asmoa hirugarren maila lortzea izango da.

Heldutasun-mailak: Eredua hiru mailatan egituratuta dago, eta pixkanaka gora egiten du ikastetxeko prozesuen digitalizatze-mailak, baita irakasleen inplikazioak ere, IKTen erabilerari erreparatuta. Maila aurreratua: ikasgela eta ikastetxea birtualizatzea. IKTak irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuaren zati dira, era naturalean. Ikastetxeak, bere proiektuan eta dagokion autonomiaren barruan, aurreikusiko du irakasle guztiek eremu guztietan erabiliko dituztela IKTak, eta baliabide telematikoak gero eta gehiago erabiliko direla, ikastetxean emandako espazioaren kontzeptua eta ikasgaiei dagokien denbora birtualki zabal dadin. Espazioaren eta denboraren kontzeptua eskola-orduetatik haratago doa; horrenbestez, hezkuntza-plataformen bidez (teleprestakuntza, blogak, , wikiak...), ikasgelako ateak zabaltzen dira, kanpora begira, eta ikasleek eta familiek baliabide gehiago dituzte eskura, edozein garaitan, eskolara joate hutsarekin lortzen ez direnak. Horretarako, kalkulatzen da %80k erabiltzen dituela baliabide telematikoak (soslai ertaina) eta %50 ikasteko inguru birtualekin lanean jarduteko gai direla (goi-mailako soslaia). Ikastetxeak hezkuntza-plataforma bat dauka, Internet bidez erabil daitekeena, eta hezkuntza- komunitateko gainerako eragileekin komunikazio iraunkorra eta noranzko bikoa izatea bideratzen duena.

Ereduaren garapena Ikastetxeko teknologia-heldutasunaren ereduan giltzarrizkoak jotzen diren eremu eta prozesuetan kontuan hartu beharreko atal nagusiak honako taula hauetan laburbilduta daude: Irakas-prozesuak: irakasleen irakas-jarduerari lotutako prozesuak dira, bai ikasgelan ematen direnak, bai ikasgelatik kanpokoak. Administrazio-prozesuak: ikastetxean era sistematiko eta zentralizatuan gauzatzen diren prozesuen multzoa, irakasleen irakas-jarduerarekin erlazio zuzenik ez duena. Informazio- eta komunikazio-prozesuak: ikastetxearen eta hezkuntza-komunitatearen arteko komunikazioarekin zerikusia duten prozesuak

IKT-ak BIPen


ARDURADUNA: Idoia Goikoetxea Nagore Amundarain

IKT Ikastetxe Eredua Proiektua: 2013-2014

Maila aurreratua lortzeko irakasleen betebeharrak: •

Irakasleen %100k programazioan unitate didaktikoen edota material digital osagarrien zerrenda eguneratua du ikasleekin erabiltzeko.

Irakasleek, ikasmaila bakoitzeko ikasgaien %90, eduki digitalak garatu edo egokitu eta hezkuntza-komunitatearen esku jarri dituzte (moodle).

Ikasgaien %90 multimedia-baliabideekin osatzen dira (bideo, audio, irudiak...).

Ikasgaien %90 web inguruan dauden baliabideekin osatzen dira (blogak, wikiak, webquestak...).

DBHko 1. mailatik aurrera, ikasgaien %60 ikasketa-inguru birtualeko jarduerekin osatzen dira (moodle).

Irakasleen %90 aplikazio web anitzak erabiltzen ditu bere ikasleekin, eskolako jarduerei buruzko informazioa helarazteko (azterketak, bisitak, eskolako lanak egitea...).

IKT batzordearen betebeharrak: KUDEAKETA •

ESKOLA 2.0 programaren ezarpena martxan jarri.

INIKA enpresakoekin irakaslearen koaderno digitala prestatu.

Web-orria, intraneta eta moodle-aren kudeaketa administratiboa.

PREMIA lanak : azpiegiturak, konponketak, baimenak…

Urteko Plana, Hobekuntza Planak, Diagnostikoa bideratu.

Administrazio prozesuak Kalitatekoekin batera egokitu.

FORMAKUNTZA •

Berritzegunearekin harremanetan, formakuntza jaso eta prestatu.

IKT formakuntza eskaini.


IKT-ak BIPen

ARDURADUNAK: Pello Otaegi Idoia Goikoetxea Nagore Amundarain

Ikastetxeko zenbait IKT prozesu

Ordenagailuen mantenua: Ordenagailuan edo INFO geletan zerbait konpontzeko nabaritzen dugunean, INTRANET-ean dagoen IKT-ORDENAGAILU MANTENUA atalean dagoen formularioa bete behar dugu. Bertan bi aukera agertuko zaizkigu: matxuraren berri ematea eta konponketa nola doan ikustea. Zenbat eta lehenago jakinarazi, orduan eta berehalago konponduko dira matxurak.

Bestelako konponketak:

KONTUZ!!!!!!!Ez utzi zuen saioa irekita INFO1 edo INFO2-3 geletan, ezta ere IKASGELETAN

Ikastetxeko edozein lekutan ikusten dugun edozein hausdura edo konponketa beharra adierazteko, INTRANETean horretarako espreski jarritako atala bete behar da. Atal hau atezainak kudeatzen du eta bera arduratuko da konponketez.

Material eskaera: Geure hezkuntza eginkizunetarako materiala behar dugunean, INTRANET-ean horretarako espreski jarritako atala bete behar da. Atal hau Josune Lopetegik, idazkariak, kudeatzen du eta bera arduratuko da materiala eskuratzeaz. Material kopurua handia denean, jakina, zuzendaritzaren baimena beharko da eskaera egiteko.

Arau hausteak: Eguneroko hezkuntza eginkizunean maiz gertatzen dira hezkuntza komunitateko kideen arteko arau hausteak. Dena ahoz ahokoan gera ez dadin, INIKAn horretarako prestatutako atala bete behar da. Arau hausteak geletan, pasabidean, atarian nahiz eskolaz kanpo gertatutakoak izan daitezke. Hau bete ondoren, jakina, ikasketaburuarekin eta tutorearekin jarriko gara harremanetan, bizikidetza proiektutik erantzun egokiena eskaini dezaten. Jokabide desegokiak irakasleak kudeatuko ditu eta larriagoak zuzendaritzak. Beraz aurtendik aurrera, berau erabiliko dugu.

Korreoa:: Iaztik korreo ofiziala Zuzendaritzak irekitzen du eta, korreo elektronikoaren bidez, dagokion pertsonari edo dagokion mintegiburuari berbidaliko dio. Azken hau arduratuko da mintegikideei banatzez.

Web-orrialdea elikatzea: Web-orrialdearen alde teknikoaz eta informazioa sartzeko arduradun gisa Idoia Goikoetxea eta Nagore Amundarain egon arren, denoi dagokigu arduradun hauei informazioa ematea. Batez ere, irteeraren bat burutzen dugunean edo proiekturen batetik zerbait antolatzen denean, lerro batzuk idatziko ditugu horretarako espreski INTRANET-ean sortutako atalean. Gainera “irakasleak� direktorioan web-orrialdea izeneko karpeta bat izango da argazkiak, dokumentak eta abar uzteko. Beste aukera bat e-posta hauetara informazioa bidaltzea da: nagoreaf@gmail.com, idoiaga@gmail.com, web@beasainip.net


IKT-ak BIPen

ARDURADUNA:

Pello Otaegi Mertxe (Bulegaria)

INIKA —

E-INIKA

Zer dira INIKA eta E-INIKA ? Duela zenbait urte eta BIHEren ekimenez, zenbait institututan ikasleen notak sartu eta boletinak inprimatzeko kudeaketa programa bat sortu zen INIKA izenekoa. Programa honek institutuko zenbait ordenagailutan funtzionatzen zuen. Urtez urte eta hobekuntzen ondorioz, E-INIKA iritsi da eta honela notak, hutsegiteak, e.a. etxetik sartzeko aukera eta gurasoek internet bidez ikusteko aukera dugu gaur egun.

AZKEN HOBEKUNTZAK E-INIKA plataforma hobetuz joan da eta une honetan ikastetxetik edo etxetik ikasleen notak, hutsegiteak, oharrak, asteko programazioa, nota partzialak, arau hausteak, espazioen kudeaketa eta abar egin ditzakegu. EINIKA-k eskaintzen dizkigun zenbait prozedura derrigorrez irakasle guztiok erabili beharrekoak dira: 1.-NOTAK: Ikasleei ebaluazioetan jartzen zaizkien notak bertan sartu behar dira. 2.-HUTSEGITEAK: Ikasleen ez-etortzeak edo bestelako abisuak bertan adierazi behar dira. 3.-ARAU HAUSTEAK: Dena ahoz ahokoan gera ez dadin, INIKAn horretarako prestatutako atala bete behar da. Arau hausteak geletan, pasabidean, atarian nahiz eskolaz kanpo gertatutakoak izan daitezke. Hau bete ondoren, jakina, ikasketaburuarekin eta tutorearekin jarriko gara harremanetan, bizikidetza proiektutik erantzun egokiena eskaini dezaten. Jokabide desegokiak irakasleak kudeatuko ditu eta larriagoak zuzendaritzak. 5.-ASTEKO PLANGINTZA: Une honetan INIKAK aste osorako prestatutako jarduerak apuntatzeko lekua eskaintzen digu. Beraz , derrigorrezkoa da bertan gure asteko plangintza islatzea. 6.-TUTOREEN ANOTAZIOAK: Tutoreek ikasleei buruz hartutako erabakiak eta guraso eta ikasleekin izandako bileren berri bertan idatziko dituzte. 7.-BALIABIDEEN KUDEAKETA: Atal hau erabilgarri dago eta bertatik ikastetxeko zenbait espazio hartzeko aukera izango dugu: informatika gelak, laborategiak, teknologia gelak, bilera gelak‌ Beste baliabide batzuk hautazkoak dira: -Irakasleen arteko harremana: irakasle-tutore / irakasle-irakasle -Gurasoekiko harremana: guraso guztiei EINIKA-ra sartzeko pasahitza banatuko zaie. Hala ere telefonoa eta aurrez aurreko harremana dira erabilienak. -Agenda: gure zenbait eginkizun apuntatzeko.

NOLA SARTZEN DA E-INIKAN ?

E-INIKA-rako sarrera www.beasainip.net orrialdean dugu, ezkerreko aldean. E-INIKAko orrira iristen gara eta bertan sartzeko erabiltzaile izena eta pasa hitza jarri behar ditugu: ERABILTZAILEA: ir012950xx (Norberaren sare kodea) PASAHITZA: xx (Sare kodearen azken bi hizkiak) E-INIKAn gaudenean, pasahitza berria aukeratzen uzten digu.


IKT-ak BIPen

INTRANET BERRIA

2

1

3

Intranet berrian sartu ondoren pantaila honetara iritsiko gara. Hemendik ikastetxeko dokumentu nagusiak aurkituko ditugu eta baita karpeta pertsonalak (1) eta mintegiak (2). Atal honen barruan “Denok” azpikarpeta aurkitzen da ere. Bestalde, lehen pantaila honetan asteko ekintzak agertzen dira (3).

Mintegietako karpetetan bi era daukagu lan egiteko. 1.Dokumentuak igotzeko eskuineko partean agertzen diren ikurrak erabili dokumentuak igotzeko edo ezabatzeko. Baita carpeta berriak sortu ditzakegu ere. 2.Dokumentuak igo ditzakegu era normal batean, horretarako klik egingo dugu beheko aldean agertzen diren esteketan: karpetak editatzeko eran/moduan. Sistema hau erabiltzen badugu aurkituko ditugu dokumentuak gure Intranet zaharra aurkitzen ziren antzera. Kontutan hartu behar da dokumentuak ezin direla zuzenean gorde, nahiz eta jadanik genuen dokumentua modifikatu baldin badugu. Gordetzeko lehen gorde behar dugu dokumentua beste toki batean, bai ekipoan, baita gure USB memoria batean eta ondoren dokumentu hau kopiatu eta pegatu egin beharko dugu. OHARRAK: · Karpetak editatzean batzuetan ez dabilela dirudi arren, normalean sistema operatiboa dago baina arazoa da jarraitzeko baimena eskatzen duen lauki bat irekitzen dela baina askotan atzeko partean geratzen da. Hau gertatzen bada, minimizatuko dugu orri nagusia, baimena eskatzen duen laukia ikusteko eta bertan jarraitzeko eskatuko diogu. Momentu honetan berriro eskatuko digu erabiltzailea eta pasahitza, horregatik merezi du “pasaitza gogoratzeko” laukitxoa markatzea. Dena den filtroak agertuko dira beste momentuetan ere. · Edozein dokumentu igo dezakegu baina ez da aholkatzen pelikulak gordetzea, Intranetetik zuzenean ezin direlako ikusi eta bisualizatu ahal izateko lehenago deskargatu egin behar da. · Materialak igotzen ditugunean hobe da zama handia duten karpetak zatika igotzea, prozedurak askotan denbora asko behar duelako.


Gida2013 2014  
Gida2013 2014  
Advertisement