Page 1

Nafarroako Ezker Abertzalea :: www.nafargune.info

2011ko otsaila :: 5.znbk

1. -AHT-REN AURKAKO SINADURA BILKETA Joan den azaroaren 19an AHT Gelditu! Elkarlanak, AHT-ren aurkako sinadura bilketa jarri zuen abian Nafarroan. Ekimen honek Nafarroako Gobernua interpelatzea du helburu. Nafarroako Gobernuak AHT-ren egitasmoarekin aurrera jarraitzeko asmoa berretsi du (AHT-ren obrei Nafarroan hasiera emateko, 2011ko aurrekontuetan 43 milio euroko partida zuzendu du) eta Sustapen ministeritzak eraikuntza obrei hasiera eman ahal izateko Castejon eta Alesbes arteko oinarrizko proiektuari oniritzia eman dio. 2011. urtean AHT-ri hasiera emateko erabakia hartuta dagoela ematen du beraz, eta ziur aski maiatzeko hauteskundeei begira propagandarako erabiliko dute batez ere UPNk eta baita egitasmoa babesten duten PSN bezalako alderdiek ere. Hau horrela, hauek dira sinadura bilketa honekin Nafarroako Gobernuari egiten zaizkion eskaera zehatzak: 1.- AHT-ren proiektuaren tramite administratiboen gelditzea, herritarren parte-hartzea eta makroazpiegitura honen inguruko ezinbestekoa den eztabaida sozialari bidea eman arte. 2.- AHT-ren eraikuntzaren ondorioz kaltetutako Udalak, herritarrak, eta orokorrean Nafarroako gizarte osoa informatzeko konpromiso argia. Garraio eredu, lurralde antolaketa eta gizarte ereduaren gaineko eztabaida sozial sakona ireki eta konpromiso argia erakutsiz, non eragile sozial, politiko eta sindikal ezberdinek nahiz gizarte osoak parte hartuko duen. 3.- Ingurumena kaltetuko ez duen

>> Sinadura bilketako irudia, eta behean kartela.

garraio eredu publiko eta sozial baten aldeko konpromisoa. Azaroaren 29an, Gora Iru単eak antolaturiko Iru単ako Egunean ordu gutxitan ehun sinadura baino gehiago lortu zituen AHT Gelditu! Elkarlanak. Sinadura bilketa martxora arte luzatuko da eta Nafarroan zuzenean kaltetutako eskualdeetan ekimen hau indartzeko antolatuko diren egunez gain, ekimen honi babesa emateko sarean blog bat ere baliatu dute: >> www.sinatuahtez.net Dagoeneko, AHT-ren aurkako Nafarroako Hautetsien Sarea osatzen duten 100 hautetsiek baino gehiagok ere ekimenari babesa eskaini

zioten prentsaurreko baten bitartez joan den abenduaren 16an. Datozen bi hilabeteotan herriz herri sinadura bilketa bultzatzeko, buletinarekin batera kartela erantsi dugu. Nafarroako Parlamentuan milaka sinadura aurkeztu nahi ditu AHT Gelditu Elkarlanak hauteskundeen aurretik, gure ardura da ahalik eta txoko gehienetara iristea kanpaina honen berri.


2. M!M MUGIMENDUA Hauek dira M!M-ren oinarriak:

Joan den urteko ekainaren 6an AHT-ren aurkako desobedientzia zibila bultzatzeko eta AHTak sortuko dituen kalte eta ondorioak jendarteratzeko helburuarekin sortu zen M!M (Mugitu! Mugimendua) Euskal Herrian. Mugimendu honen lehen ekintza AHT-ak suposatzen duen diru xahuketa izugarria eta arlo sozialean ematen ari diren murrizketak salatzeko Gipuzkoako Ogasun Ordezkaritza okupatzea izan zen.

1.-M!Mugimenduak helburutzat ditu AHT proiektuaren inposaketari aurre egitea eta jendartean gizarte eta garraio ereduaren inguruko benetako eztabaida ematea, hala nola, herrien erabakitzeko ahalmena errespetatua izan dadin. 2.-M!Mugimendua arestian aipaturiko helburuetan eta filosofia zehatz batean oinarritzen da eta hauek lortzeko tresna zehatzak erabiltzen ditu: desobedientzia zibilarenak. 3.-M!Mugimendua ez da erakunde bat. Egoitzik eta egitura zehatzik ez duen eta buruzagirik edo arduradunik onartzen ez duen mugimendua da. 4.-Edozeinek erabil dezake M!M-ren logoa eta izena, baldin eta irizpide zehatz hauekin egiten badu:

5.-M!M-ren izenpean egiten diren ekintza guztiak bortizkeriarik gabe eginen dira ezinbestean. 6.-M!M-ren izenpean egiten diren ekintza guztiak agerikoak izanen dira eta hauen erantzukizuna bere gain hartuko dute ekintzaileek. 7.-M!M-ren izenpean egiten diren ekintza guztiak konpromiso sozial eta pertsonal koherente batean oinarriturik egonen dira, honek batzuetan legeak urratzea ekar dezakeen arren. 8.-Ekintza bakoitzaren ardura guztia ekintza bera egiten duen pertsonak hartuko du. 9.-M!Mugimendua ez dator inor ordezkatzeko asmoarekin. AHT-ren aurkako borrokan ideak eta ildoak zabaltzera heldu da, guztion artean eta bakoitzak bere esparrutik, AHT gelditzeko.

M!M-k egin dituen ekimen eta ekintzak

Ekainean: “Zigilatu AHT-ren aurka” kanpaina abian jarri zen. Kanpaina honen helburua herritar guztiok erabiltzen ditugun bileteak, “AHT STOP, 4.790€/ pertsona” leloarekin sinatzea da. Horretarako espreski egindako zigiluak taberna eta elkarteetan zabaldu dira. Zuen herrietara oraindik iritsi ez badira, eskatu besterik ez duzue.

Urrian “Euskal Herriko ibai eta erreken tindatzea”. Urriaren 24an buruturiko ekintza honek AHT-ak Eukal Herriko ibai eta akuiferoetan sortu dituen eta sortuko dituen kalteak salatzea izan zen. Euskal Herriko 18 ibaietan egin zen ekintza (Ega, Arga, Zadorra, Aramaio, Deba, Oñati, Arantzazu, Oria, Oiartzun ibaia, Urola, Urumea, Mañaria, Elorrio, Garaitondo, Gobela, Nerbioi eta Ibaizabal), oiartzun haundia izan zuelarik. Iruñean, ekintza gaitzesteko mozioa aurkeztu zuen UPNk, Barcina buru.

Abenduan “100.000 isun faltsu Euskal Herrian”. Abenduaren 18an eginiko ekintza honen helburua, AHT-ak suposatzen duen diru xahuketa salatzea izan zen. 100.000 kotxetan isun faltsuak jarri ziren non euskal herritar bakoitzak ordaindu beharko duen diru kopurua jartzen zuen.

M!M informazio gehiago nahi izanez gero: >> www.mugitu.blogspot.com


3. HERRI GALDEKETAK Eremu instituzionaletik ere, AHTren aurkako borrokan lanean ari gara eta horren lekuko ditugu AHTren aurkako Hautetsien Sarearen sorrera, mozioen lanketa edo orain urte eta erdi Arbizun eta Lixarrengon burututako herri galdeketak. Orain arteko lanarekin jarraituz, eta herri mailan bultzatu beharreko dinamikarekin batera, Nafarroako beste laupabost herritan herri galdeketak burutzera goaz. Nafarroako Gobernuak ekidin nahi duen eztabaida mahaiganeratu eta egitasmoaren aurrean herritarrek duten oposizioaren beste adibidea izan nahi dute herri galdeketa hauek. Zehazki Tafallaldea, Leitzaldea eta Sakanako hainbat herritan apirilean herri galdeketak burutzeko aukerak aztertzen ari gara.

>> Iragan maiatzean Arbizun izandako herri galdeketako irudia.

4. EGUTEGIA

5. INFORMAZIO GEHIAGO

> Sinadura bilketa otsaila eta martxoan zehar. > Apirilak 2 herrialdeko manifestaldia Iru単ean. AHT Gelditu Elkarlana. > Apirilan herri galdeketak Nafarroako hainbat herritan. > Maiatzak 27/28 txirrindula martxa Kastejon-Iru単ea.

ADI: Obrak hasi ezkero, erantzun protokoloa! Aurrerago informazio gehiago.

AHT GELDITU! ELKARLANA www.ahtgelditu.org SUSTRAI ERAKUNTZA FUNDAZIOA www.sustraierakuntza.org MUGITU MUGIMENDUA M!M www.mugitu.blogspot.com SINADURAK BILTZEKO BLOGA www.sinatuahtez.net


AHT buletina - otsaila  

Nafarroako ezker abertzaleak AHTri buruz argitaratzen duen buletinaren otsaileko alea.

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you