Page 1

Nafarroako Ezker Abertzalea :: www.nafargune.info

2010eko ekaina :: 4.znbk

1. 1.-AHT-REN AURKAKO BORROKA. HELBURUAK. Aurreko buletinetan aipatu izan dugun bezala, AHT-a Euskal Herriaren etorkizunari begira estrategikoa den proiektua da. Batetik, Espainiar eta Frantses Estatu kapitalistek inposatzen diguten eredu ekonomiko eta sozialaren ikur nagusia da. Bestetik, egungo marko politikoaren eta berau sostengatzen duten alderdi eta sektore erregionalistentzako epe luzeko egitasmo erraldoia ere bada. Estatu Espainiarrak eta Estatu Frantsesak, Euskal Herriari inposatzen dioten marko juridiko-politikoan asimilatzea helburu duen estrategiaren baitan kokatzen da AHT-ren egitasmoa: • Estatuekiko eta beraien botere-gune politiko eta ekonomikoak diren hiriburuekiko (Madril eta Paris) Euskal Herriaren dependentzia ekonomiko eta politikoa areagotu asmo duen egitasmoa da. Estatuek beraien lurralde batasuna eta eredu ekonomikoa inposatzeko bultzatutako egitasmoa. • Euskal Herriaren eta euskal herritarren ezaugarri politiko, kultural eta nortasunaren aurkako egitasmo uniformizatzailea da; Estatuek Euskal Herria asimilatzailea helburu duen estrategiaren baitan kokatzen den proiektua. AHT-ak eraginen lukeen lurralde desorekak eta metropolizazioak sor-

tuko lituzkeen aldaketa soziologikoak kaltegarriak dira nazio askapenaren ikuspegitik. Aipatutako honengatik, Ezker Abertzalearentzat estrategikoak diren helburuentzat, independentzia eta sozialismoaren aurkakoa den egitasmoa dugu AHT-a. Hauexek dira borrokan honetan Ezker Abertzaleak dituen helburuak: • Egitasmoa gelditu. • Ezker Abertzalearen proiektu politikoa indartu. AHT-ren oinarrian den ereduaren kritika zorrotza egin eta ezker abertzalearen eskaintza luzatu:

euskal estatu sozialistaren eraikuntza. • AHT-a bultzatzen duten alderdiek jendarte eredu bera konpartitzen dutela erakustea. Langile eta herri sektoreen eskubideen lepotik gutxi batzuen etekinak biderkatzea helburu duen eredua hain zuzen. • Ezker Abertzalea, herri mugimenduarekin batera, ezkerreko alternatiba bakarra dela irudikatzea. • Nafarroan benetako aldaketa politiko baten beharra azpimarratzea. Inposaketan eta ukazioan oinarriturik dagoen markoa gainditu eta zuzenki eragiten dioten egitasmoetan erabaki ahal izateko eskubidea aldarrikatzea.

2. AHT-REN AURKAKO HAUTETSIEN SAREA. AGERRALDIA. Apirilaren 19an Nafarroako hainbat hautetsik eginiko agerraldian AHTren aurkako hautetsien sarea osatzeko dinamika abian jarri zuten. Agerraldi honen funtsa manifestu komun bat publiko egin, hainbat udaletan moziak

aurkeztu eta Nafarroako hautetsien sarea osatzeko atxikimendu bilketa hasiko zutela adieraztea izan zen.

hedatu eta egitasmoaren aurkako ahalik eta hautetsien sare hauendiena eta ideologikoki anitzena osatzean datza.

Ekimen honen helburua AHT-ren aurkako borroka esparru instituzionalera

Ekimen honen baitan, azken hilabetean bildu diren atxikimendu eta au-


rkeztu diren mozien inguruko prentsaurrekoa burutuko da EKAINAren 11ean Iruñean. Hauek dira, sinaduraren bitartez hautetsiek adierazten dutena: 1. Abiadura Haundiko Trenari EZ esaten diot, proiektu txikitzaile eta antisoziala izateaz gain, erakunde ezberdinek herri eta herritarren parte hartzeko duten eskubidea kontuan hartu gabe inposatzen ari dutelako. 2. Ematen ari den defizit demokratikoa zuzendu arte, proiektuaren paralizazioa eskatzen dut. 3. Herritarrek eztabaida honetan parte hartzeko eskubideari, informazioa eskuratzeko eskubideari, iritzi ezberdinak entzuteko eskubideari, eztabaida publikoari eta erabakiak hartzeko eskubideari, BAI esaten diot. Eta horixe eskatzen dugu: gardentasuna, informazioa, eztabaida eta herritarren erabakitzeko eskubidea bermatzea, ezpiegitura hau egitearen edo ez egitearen erabakia zuzenki har dezaten. 4. Udaletxeek eta kontzejuek egin beharreko lana aldarrikatzen dut, merezi

duen errespetua eskatzeaz gain. 5. Abiadura Haundiko Trenak Nafarroari, Nafarroako herritarrei, herri, hiri eta ingurumenari eragingo lizkiokeen kalteak salatzen ditut. Eta konpromiso hauek hartzen dituzte: 1. Manifestu honen edukiekin bat egiten duten gainerako hautetsiekin lan komuna bultzatzea, AHT-ren inguruan parte hartze soziala defendatzeko helburuarekin.

3. AZKEN ALBISTEAK “Espainiako Sustapen Ministeritzak, AVE-a eta merkantzien trenbide garraioa lehenetsiko ditu”. 2010-5-13 “ Nafarroako Gobernuak, inbertsio publikoetan iragarritako murrizketak AHTan eraginik ez izatea espero du” “Sustapen Ministeritzak bataz beste urtebete atzeratuko ditu komunitate guztietan egin beharreko inbertsioak”. 2010-5-20 “Jose Blancok AHT-ren gehiegikeriak onartu eta Nafarroako Gobernuaren presak agerian utzi ditu”. 2010-5-20

Azken aste honetan eman diren albisteak, “krisiak” eragindako egoera ekonomikoak baldintzatu ditu. Estatu Espainiarrak duen zor publikoa nola jeitsiko duenaren inguruan eman dira albiste guztiak. Hau da, Europar

Batasunak eta FMI bezalako erakunde politiko-ekonomikoek Espainiako Gobernuari eginiko presioen ondotik, alor publikoaren gaineko aurrekontuek eta Gobernuaren aurreikuspenak osotara aldatu ditu. Eremu publikoari zuzenduriko aurrekontuen “txorrota” ixteko erabakia hartu du PSOEk. Jada, funtzionarioei, langileriari eta herri sektore zabalen lan baldintza eta eskubideei aurkako eraso bortitzean murgildu da Espainiar Gobernua. AHT bezalako azpiegitura erraldoiei dagokionez, Euskal Herrian ikusteke dago egoera berri honek nola eragingo duen. Orain arte, adierazpen kontrajarriak egin dituzte Gobernu Espainiarreko arduradunek, batetik azpiegitura guztien eraikuntza epeak luzatuko direla esan eta bestetik AHT lehentasunezko egitasmoa dela adierazi baitute.

2. Jendartea informatu: eskuetan dugun informazioa herritarrei helaraztea, eztabaida eta parte hartzea sustatzeko ezinbesteko elementua kontsideratzen baitugu. 3. Herritarren parte hartzea, eztabaida sortzea, herritarrei hitza ematea edota proiektu honen aurkako iritziei ateak zabaltzeko helburua duten ekimenak babestea. 4. Udal autonomia defendatu eta udal eta kontzejuek eztabaida honetan eta erabakietan eragile aktibo izateko duten eskubidea defendatu.

4. DEIALDIAK

• Ekainak19 AHTren aurkako nazio manifestaldia Bilbon.

• Ekainak 26, 18:00tan Golem. AHT gelditu! Elkarlanak Nafarroako proiektu txikitzaileen aurkako beste 12 plataformekin batera deitutako manifestaldia “NAFARROA BIZIRIK NAHI DUGU” lelopean.

4. AHTren aurkako buletina  

Nafarroako ezker abertzaleak kaleratzen duen AHTren aurkako buletinaren 4. zenbakia.

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you