Page 1

Igandea • 2012ko maiatzaren 20a

08 Nafarroako konkistak 500 urte (I)

Bataila guztien artean,nafarrak

Errege-erreginen dinastiek, leinuen arteko gorabeherek, estatuburuen interesek, buldek, dukeek, armadek, denek aurkitu dute beren tokia Nafarroako konkistaren kontakizunean, baina non daude herritarrak, garai hartako gizon-emakumeak?

Nafarroako egunerokoaren irudi bat: zezenak herriz herri garraiatzen ziren festetara eramateko. JUAN LUIS LANDA / ‘1512, IN MEMORIAM’ LIBURUTIK HARTUA / EREIN ARGITALETXEA

Alberto Barandiaran

N

afarroako Erresumak krisi sozial, politiko eta ekonomiko larria eta etengabea pairatu zuen XV. mendean. Arazoa ez zen berria, eta ez zen Nafarroakoa bakarrik. Feudalismoaren beraren porrotak eragindako krisi orokorra zen, sistemikoa, Europa osokoa. Noble, errege-erregina eta aita santu borrokalari guztien aberastasunak eskubide feudaletan oinarrituta zeuden,

baina gerra amaigabeek, beherakada demografikoek —batez ere, Europa osoa astindu zuten izurriteek eragin zituzten— eta, ondorioz, pobreziak gatazkak eta liskarrak areagotu zituzten. Euskal lurraldeetan, ahaideen arteko borrokek asko ahuldu zuten bertako ekonomia, eta Nafarroan, gainera, monarkia sendo bat zegoen. Hitzarmenak, loturak eta interesak askoz indartsuagoak ziren, beraz, eta horrek are arriskutsuago bihurtu zituen jauntxoen arteko ezinikusi sekulakoak. Beaumontarrak eta

agaramontarrak erresumako protagonista nagusi bilakatu ziren. Nafarroa, gainera, baliabide ekonomiko handirik gabeko lurralde txiki bat zen, jende gutxiko landa eremu bat, bi estatu handi eta boteretsuren artean. Espainia Europako potentziarik handiena zen behin karabelak Ameriketaraino eraman eta musulmanak garaituz geroztik, eta Fernando eta Elisabet erregeerreginen apeta politikoa penintsula osoa menderatzea zen. Nafarroa eta Portugal falta

zitzaizkien. Frantziak, berriz, Espainiaren kontrapisua izateko borondatea zeukan. Borondatea eta ahala. Bi erraldoiren artean estututa zegoen, beraz, Nafarroa (Utrique roditur), independentziari eusteko gogoz artean, baina larri. Hitzarmen, tratu, traizio eta interesak, mila. Baina nola bizi ziren garai hartako nafarrak? Nobleak, sendi boteretsuak, kondestableak, mariskalak, errege-erreginak, aita santuak eta dukeak zer-nolako gizartearen gainean jokatzen

ari ziren Nafarroako historia betiko erabaki zuen joko partida?

Nekazaritza, aberastasun iturri Esan dugu ez zela lurralde aberatsa. Nekazaritza zuen bizibide nagusia, baina jabegoa oso banatuta zegoen, eta uzta txarren garaian, herriak erraz jendegabetzen ziren. Baliabideetan preziatuenak mahastiak ziren. Ardo onena Vianakoa zen, baina Gareskoak ere bazuen fama. Iruñerri osoan mahasti sail handi samarrak zeuden, baina ardo txarra zen bertakoa.


2012ko maiatzaren 20a • Igandea

Nafarroako konkistak 500 urte (I) 09 ziren ere, halako oihal gehienak Flandriatik edo Ingalaterratik ekartzen zituzten. Olak ugari ziren Pirinio osoan, baina armagintza ez zegoen batere garatua. Hala eta guztiz ere, XV. mendea aldaketa garaia zen: Erdi Aroa amaitzen ari zen, Aro Modernoa hurbiltzen, eta estatuak gero eta indartsuagoak eta boteretsuagoak ziren, eta estatuen egitura korapilatzen ari zen. Nafarroako administrazioak hiru erakunde goren zituen: Errege Kontseilua, Gortea eta Kontu Ganbera. Kontseilua gobernua zen, eta erresumako jende boteretsuenak osatzen zuen. Gorteak nobleen eta jauntxoen parlamentua ziren, etaKontu Ganberak, berriz, diru bilketa kontrolatzen zuen.

Erdi Aroko ohiturak eta sinesmenak

Gehiena nafarren kontsumorako ekoizten zen, eta kasu bakan batzuetan, Gipuzkoan edo Aragoin edo Gaskonia aldean gabezia zegoenean, esportatzeko ere bai. 1428an, esaterako, ardoa zen Atarrabiako ekoizpen bakarra. Mendialdean, eta Nafarroa Beherean, txerri hazkuntza zen jarduera garrantzitsuena. Txerri garraio handia zegoen Pirinioez gain. Kontaduriak hala dio. Luxuzko industriaren berririk ez, eta erresumako agintari nagusiak kalitatezko oihalak egiteko zentroak sortzen ahalegindu ba-

Albret etxeko Joanes eta Katalina izan ziren, azken mendeetako errege-erreginen artean, Nafarroatik gertuen egon zirenak, eta erresuma modernizatzen ahalegindu ziren, baina esan behar da gizarte ohiturak eta sinesmenak oso Erdi Arokoak zirela oraindik. Esaterako, Foru Nagusian indarrean zeuden zigorrei begiratu, eta izutuko ginateke. Kapareek edo odol garbikoek ez zioten erregeari ordaindu behar beren gisako beste inor hiltzeagatik, bai ordea frankoak, mairuak edo juduak garbituz gero. Heriotzak ez zuen, hala ere, berdin balio: Iruñerrian mila soldata kostatzen zen, edo haren baliokidea artoan edo ardotan; mendialdean, ordea, 240. Maisuak, ikasle bat hiltzen bazuen «nahi gabe», ez zuen zertan deus ordaindu, eta hildakoaren senideek ere ez zuten haren kontra jotzeko eskubiderik. Foruak ez du zehazten zer dela-eta eta nola hil zezakeen irakasleak ikaslerik. Adulterioa gogor zigortuta zegoen, baita harrika hiltzera ere, baina zigorrik gogorrenak emakumeentzat ziren: bortxaketen kasuan, gizona emakumearekin ezkontzera zigortzen zuten. Gizonak nahi ez bazuen —ez da aipatzen emakumearen nahiaz deus—, erbestera zigortzen zuten. Homosexualitatea (sodomia, orduko hizkeran) gogor zigortuta zegoen, eta 1360an mairu bat sutara kondenatu zuten, asto batekin harremanetan aritu zelako. Ugari dira, esaterako, apaizen aurkako epaiak, sexu harremanak direla eta. Roldan Jimenok ondorioztatu du elizgizonen artean ohaidegoa ohikoa zela. 1477an, esaterako, urrezko sei marabediko isuna ezarri zieten emakumeekin bizi ziren apaizei.

Emakumeak,ikuspegi erlijiosoak azpiratuta Bistan da emakumeen egoera ez zela samurra. Ikuspegi erlijioso zorrotzak Erdi Aro osoan ikara-

garri baztertu zuen edozein parte hartze publiko, eta emakumea, askotan, bekatu, akats eta hoben guztien sinbolo bilakatu zen. Kronika edo historia liburuetan erreginak dira emakume bakarrak, eta epai publikoetan agertzen diren lekukotasunak mespretxuz eta destainaz josita daude. Eskribauak, legelariak... denak gizonezkoak ziren. Ez dago lehen eskuko informaziorik herri eta auzoetan eguneroko bizitza nolakoa zen jakiteko ideia emango ligukeenik. Gogorra izango zen. Hori susma dezakegu. XV. mendearen amaieran eta hasieran, izurritearen oldarraldiek bata bestearen atzetik zigortu zuten Nafarroa. 1492an, esaterako, aurreko urteko uzta txarrak eraginda iritsi zen gaixoaldi berria, Zaragozatik iritsi ere, eta Erribera gogor astindu zuen. Handik Tafallara zabaldu zen, eta, bereziki, auzo judua zigortu zuen. Baina mendearen amaieran egoera hobetzen hasi zela dirudi. Biztanleriak gora egin zuen azken hamarkadetan. Izurriteak ez ziren mende hasierakoak bezain gogorrak, nonbait. Peio J. Monteano historialariak dio Nafarroak askoz hobeto ekin ziola XVI. mendeari. Nolanahi ere 1502an, 1504an, 1506an eta bereziki 1507an, izurriak gogor astindu zuen herrialdea. Herri handienetan guardiak jarri ziren ate garrantzizkoenetan, gaixoei sartzen ez uzteko. Susmagarri nagusiak ijitoak ziren, edo eskaleak. 1509an, Tuterako emakume bat hiritik urrun lurperatu zuten, izurriak jota zegoelakoan, eta

XV. mendea aldaketa garaia izan zen; Aro Modernoa hurbiltzen ari zen Emakumea, askotan, bekatu, akats eta hoben guztien ikur bilakatu zen urte bat lehenago Nafarroako diruzainak berak hiriburua utzi eta Faltzesko gazteluan jarri zen bizitzen, Katalina erregeak behartuta. Funtzionario gorenak babestu beharra zegoen, nonbait.

Demografia gora mendearen amaieran Zenbat hil ziren horrelako izurriteetan? Ez ditugu datu asko, baina badakigu Nafarroa ez zela biztanleria handiko lurraldea. Iruñean, esaterako, XV. mendearen erdian, 1.372 sutondo zeuden; etxeak, beste hainbeste. Mende osoan biztanleriak gora egin zuen, batez ere landa eremuetan, baina hiriburuan ere bai: 1553an, ia 2.000 sutondo zenbatu zituzten. Herrialde osoan 32.000 sutondo

Zenbait datu

Baita gerrako jendearen harrera egile ofizialak ere.

p1429ko ekaina. Gaztelaren aurkako gudua, eta izurritea lurralde osoan. p1451. Agaramontarren eta beaumontarren arteko gerra zibilaren hasiera. p1475. Fernando Katolikoak, Elisabet I.a Gaztelako erreginarekin ezkondu, eta bere burua «Nafarroa, Gaztela, Leon, Portugal eta Siziliako» erregetzat aurkeztu zuen. p1484. Katalina Foixekoa Joan Labritekoarekin ezkondu eta Nafarroako erregeerregina bilakatu ziren. p1494. Juduak erresumatik egotzi zituzten. p1501. Kristau berriei lanbiderik edo ondasunik ez ematea erabaki zen, «gutxienez bigarren belaunaldia iritsi arte». p1507. Leringo kondea, beaumontarren burua, Nafarroatik egotzi zuten. p1512ko uztailaren 10a. Gaztelako armada Goizuetatik sartu zen, baina gehiena Sakanatik barna iritsi zen, eta uztailaren 25ean hiriburuak amore eman zuen.

Leireko abadearen hizkuntza

inguru zeuden, ia 150.000 lagun. Hiriburuko gizarte egitura da hobekien ezagutzen duguna, eta oso adierazgarria da garai hartako Nafarroa ezagutzeko. Noblezia, esaterako, ez zen beti Iruñean bizi izan. Hiri gotortu ugari zeuden Nafarroan, garrantzitsuak eta entzutetsuak, eta handiki askok lotura sendoak zituzten hango eta hemengo gaztelu eta dorretxeekin: Viana, Tutera, Lizarra, Erriberri, Zangoza... Errege-erreginak etortzen zirenean, noble asko haiei jarraikiz bizi ziren, maiz Iruñetik kanpo. Gobernuaren funtzionario nagusiak, ordea, bertan bizi ziren, Iruñea zelako gobernuaren egoitza nagusia. Jende xehearen artean, Nabarreria auzokoak nekazariak eta eskulangileak ziren gehienak, bertakoak, euskaldunak. San Nikolasen eta San Zerninen, berriz, frankoak bizi ziren, asko eta asko merkatariak. Bitxia da udal langileen errolda. Santiago Lasaosak ondo aztertu zuen. Erlojugilearena zen lanpostu garrantzitsuena, eta portaleko arduradunak hirira iristen zen guztiaz arduratzen ziren. Garrantzitsuena San Nikolasekoa zen, horko portalea zelako ardoarentzat sarbide nagusia, lehen mailako produktua garai hartan. Halaber, irin pisatzailea eta zilarraren markatzaile ofizialak zeuden udal langileen zerrendan. Orobat, pregoilariak, etxeratze aginduaren manatzaileak, eta musikariak, bereziki atabalariak.

Hizkuntza? Nafarroan, nagusiki euskaraz eta erromantzez mintzo zen. Populazio gehiena euskalduna zela ez dago zalantzarik. Baina, merkataritzako trukerako eta, batez ere, administraziorako eta kulturarako, erromantzea zen erabilitako hizkuntza. Jose Maria Lakarra historialari handiak idatzi zuen benetako arazoa zela ez jakitea dokumentuetan protagonista ia bakarrak diren izen nagusiak —errege-erreginak, kondestableak, mariskalak, apezpikuak...— nola mintzo ziren etxean. Nola hitz egiten zuten intimitatean Iñigo Aristak, Leireko abadeak, Antso Azkarrak edo Iratxeko abadeak. Florencio Idoate eta Angel Irigarai ikerlariek XV. mende hasierako Matxin Zalba eta Martin Sant Martin idazkarien arteko gutun bat argitaratu zuten, non bi funtzionario gorenek naturaltasun osoz tartekatzen zituzten euskarazko hitzak eta esaldiak: «Et jauna dizula abarion ez naiz bildur ezten ala. Eta jakizu, done Johane garazikoek dute grazia errege [baitarik?] huitean irurogei ta hamabi florin huitean baitator sei florin et terzio bat [hilean] rebatizera kolektoreari et alegra zaitez ongi. Zure guzia. Machin de Zalba». Xabier Erizek, bestalde —Euskararen historia soziolinguistikoa aztertu du—, Nafarroako Foru Nagusian agertzen diren oihartzunak eta 1494an Joan III.a Albretekoaren koroatze ospakizunetan Iruñeko katedralean abestu zen euskarazko kopla nabarmendu zituen: «Labrit, eta Errege, Aita seme dirade, Kondestable Jauna, har bizate Anaie». Baina nolakoa zen euskaldunen muga etnolinguistikoa? Hori galdetzen du Erizek. Hots, zein ziren, Erdi Aroko Nafarroan, hizkuntzaren iraupena ziurtatuko luketen hormak? Erizek uste du hizkuntz errealitateak bereizita zeudela, baina zaila dela euskaldunen ikuspegia zein zen azaltzea, haiei buruzko berriek beti beste taldeek eman zituztelako: erromatarrek, bisigodoek, arabiarrek edo kristau erromantzeek. Ondorio gisa, Erizek azpimarratu zuen erdaldunak erdigunetzat eta euskaldunak bazterrekotzat jotzen zituen gizarte bat zela Erdi Aroko Nafarroa eta hori lehen monarkia nafarrarekin ezarri zela. Mende aldaketak horrelako gizartea aurkitu zuen Nafarroan. Oraindik Erdi Aroan bizi eta pentsatzen zuen lurralde txiki bat, oso aberatsa ez zena, non herritarrak ikusle huts baitziren bi koloso handien interesen amaraunean.

Bataila guztien artean,nafarrak  

Errege-erreginen dinastiek, leinuen arteko gorabeherek, estatuburuen interesek, buldek, dukeek, armadek, denek aurkitu dute beren tokia Nafa...

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you