Page 1

OARSOALDEKO HITZA ASTEAZKENA, 2009KO MAIATZAREN 20A

6 OARSOALDEA

GREBAZ HAINBAT IRITZI Greba orokorra ›› ELAk LABek, STEE-EILASek, ESK-k, EHNEk eta Hiruk greba orokorra deitu dute biharko; UGTk eta CCOOk ez dute bat egin. Bi aldeetako ordezkari banarekin izan gara NAGORE VEGA

Biharko, Hego Euskal Herrirako greba orokorrerako deia egin zuten ELA, LAB, STEE-EILAS, ESK, EHNE eta Hiru sindikatuek martxoaren 31n. Krisi ekonomikoa dela-eta «enplegu suntsiketa, patronalaren xantaia, gizarte eta aurrekontu politikarik eza eta krisiari aurre egiteko Euskal Herri mailako tresnak» dira deialdiko arrazoi nagusiak. Ordutik, CNTk, CGTk eta 100 eragile baino gehiagok bat egin dute grebarekin; HERRIAabian plataformak, Ikasle Abertzaleak-ek, Sortzen Ikasbatuaz Elkarteak, AHT Gelditu! Elkarlanak, ezkerabertzaleak,EA alderdipolitikoak... Espainiako Estatuko eta nazioarteko 30 sindikatu baino gehiagoren babesa ere jaso du deialdiak. Tartean, Munduko Sindikatuen Konfederazioarena (FSM): 80 herrialdetako 170 milioi langile baino gehiago ordezkatzen ditu. Oarsoaldean ere 40 enpresa batzordek baino gehiagok egin dute bat grebarekin. Baina, hainbat ahots greba orokorraren kontra ere azaldu dira. CCOO eta UGT sindikatuak, esaterako. UPDk eta EPK-k ere greba orokorra gaitzetsi dute. Gorka Maneiro UPDko legebiltzarkidearentzako greba «frontista, baztertzailea eta politikoa» da. Euskadiko Alderdi Komunistak (EPK) ere greba baztertu du, «nortasun abertzalea gailendu delako, ez klase izaera». Nafarroako EB ere ez dago ados: IUN-NEBek greba deialdia «nazionalista» dela deritzo eta lehentasun gisa ez duela langileen eskubideak eta interesak defendatzea. Bi ikuspuntu horiek biltzeko asmoz, sindikatu garrantzitsuenetako bi ordezkarirekin bildu da OARSOALDEKO HITZA. Grebaren aldekoa da bata; kontrakoa bestea.

Biharko deialdiak Bestalde, biharko, hainbat mobilizazio daude deituta. Goizean, herrialdeko manifestazioa dago: 12:00ean, Donostian, Artzain Onaren katedraletik abiatuta. 18:30ean, berriz, eskualdeetakoa: Oarsoaldean Errenteria-Oreretan da, eta Herriko Enparantzatik abiatuko dira. Bestalde, herrietan mobilizazioak izango dira egun guztian zehar.

Biharko, greba orokorra deitu dute hainbat sindikatuk. Baina siglarik gabeko deialdiak ere badira. NAGORE VEGA

«Langileen aurka egiten ari dira; krisi globala gauza bat da, eta egoeraz baliatzea beste bat» XABIER PEREZ › Oarsoaldeko ELA sindikatuko ordezkaria

Greba orokorra ›› Beste sindikatu batzuekin batera, ELAk deitu du greba: «Ekonomia errealari eragin dio krisiak; langileen greba da» N. VEGA

Beste sindikatu batzuekin batera, ELAk greba deitu du biharko. Langileen ikuspuntutik egingo duten greba dela dio Xabier Perezek, Oarsoaldeko ELA sindikatuko ordezkariak. Gobernuak eta patronalak langileen kontra «gogor» ari omen dira, eta horren kontra eta langileen eskubideen alde borrokatzeko momentua dela dio. Hasteko, nola ikusten duzue egungo egoera ekonomikoa? Atzeraldia oso gogorra da. 2-3 urte ilun geratzen zaizkigu aurretik, eta ez dugu irtenbiderik ikusten oraingoz. Krisiak asko egin dezake okerrera langileen ikuspuntutik, asko. Horregatik deitu duzue biharko greba? Noski, baina ez horregatik bakarrik. Krisia globala da, bai, politika finantzieroan eta espekulazioan oinarritua. Baina bigarren fasean ekonomia errealari eragin dio. Enpresak oldartu egin dira, gobernu neoliberalen eta patronalaren jarrera oso gogorra da. Langileen aurka egiten ari dira. Krisi globala gauza bat da, eta egoeraz baliatzea beste bat. Beldurrarekin etekina ateratzen ari dira, esaterako. Zer iruditzen zaizue UGTk eta CCOOk bat egin ez izana?

NAGORE VEGA

Eurek diote ez garela beraiekin egon. Baina duten jarrera aspalditik dator. Historiak dio, hemen, CCOOk eta UGTk inoiz ere ez dutela kontatu gehiengo sindikalarekin euren greba orokorrak deitu dituztenean. Deitu egin dituzte eta kito. Baina hemen arazoak izaten dituzte greba horiek jendeak jarrai ditzan. Hartu duten jarrerari dagokionez, ez zaiguna gustatu ez da forma, oinarrian dagoen iritzia baizik. Biek diote ez dutela arrazoirik ikusten greba orokorra deitzeko, egoera ez dela hain larria. Langabezia %13an dago. Frantzian, esaterako, %8an egon da, eta bitan egin dute greba orokorra. Hemen, gutxiago izan denean, lanpostuen kopuru bikoitza deuseztatu dute. Baina sindikatu horiek ez dute ikusten: ikusi nahi ez duen pertsona baina itsuagorik ez dago. Bestalde, gogoratu behar dugu, hemen Espaniako Estatuko

sindikalismoa ere bizi dugula. Eta sindikalismo hori diru laguntzei lotuta dago, ez da afiliazioaz bizi, elkarrizketa sozialaz bizi da... Horiek guztiak patronalaren tresnak dira, langileen aldarrikapenak geldiarazteko baliatzen dituztenak. Azken finean, sindikatu horiek ez dute ikusten greba orokorrerako arrazoirik. Baina, gero eta ahots gehiago ari dira UGTn zein CCOOn grebaren alde, ez? Iristen ari zaizkigu zentzu horretako informazioak, bai. Enpresa garrantzitsuenetako ordezkari batzuk ere grebaren alde daude. Baina ezin dugu gure burua engainatu. Ezkerreko korronte batzuk dauden arren, ez dute nahikoa indar sindikatu horietan. Gustatuko litzaiguke horrela izatea, baina sindikatu horiek kontrolatzen dituztenak ez daude greba egitearen alde. Zer iruditzen zaizue CCOOk pasa den larunbaterako mobilizazioak deitu izana? Guretzat, manifestazio horiek, grebaren kontrako eskirol jarrerak dira, gertatzen denaren kontra egindako manifestazioak baino. Greba orokorra baino lehenago deitu dute justu, gainera. Batetik, sindikatuen ohiko diskurtsoari jarraiki, krisia ez dugula guk ordaindu behar esaten digute. Baina hedabideen aurrean egiten duten diskurtso nagusia grebaren kontra doa. Zuek enpresetan ari zarete mugitzen gehienbat. Baina kaltetuenak ez daude enpresetan. Zein

bide planteatzen duzue langabetuak mobilizatu eta laguntzeko? Oarso-Bidasoan, esaterako, aldarrikapen argiak ditugu horrekin lotuta. Lanik ez dago eta askok ezingo dute lana topatu. Bestalde, askori bukatzen ari zaizkie laguntzak. Oinarrizko eskaera da hori. Baina beste batzuk ere baditugu: bankuen nazionalizatzea, gastu soziala egitea eta kalitatezko enpleguak izatea, esaterako. Internet zale eta herritar talde batek grebaorokorra.infowebgunea ere sortu du. Norberak greba nola bizi duen eta bere inguruan zer gertatu den kontatzeko. Zer iruditzen zaizkizue horrelako ekimenak? Herri mugimenduak, gizarte mugimenduak, autoantolamendua, teknologia berriak indarrak batzeko... Oso-oso ondo iruditzen zaigu. Beharrezkoak dira horrelakoak, baita sindikalismoa antolatzeko ere. Mobilizazio handiak lortzeko ere balio dezakete horrelakoek. Baina, greba hau, bereziki ELAren eta LABen esfortzuagatik aterako da aurrera. Greba, greba da, eta lehenengo enpresetan egin behar da: ikasleak, herri mugimenduak... bateragarriak izango dira, eta guk horrela ulertu dugu eta beharrezkoa dela ikusi dugu. Horretarako izango dira arratsaldeko mobilizazioak. Inongo siglarik gabe aterako gara, baina langileen greba da. Horrelako ekimenak oso interesgarriak dira, noski, bateragarriak izango dira. Indar guztiak batzeko ere balioko dute, eta guk horretan ere lagunduko dugu.

Grebaz hainbat iritzi  

ELAk LABek, STEE-EILASek, ESK-k, EHNEk eta Hiruk greba orokorra deitu dute biharko; UGTk eta CCOOk ez dute bat egin. Bi aldeetako ordezkari...

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you