Page 1

mutua u z t a i l a

2 0 1 1

informazioa 8 . z b k

legeak

gaur egun

Mutualiak 279 milioi euroko diru-sarrerekin itxi du 2010eko ekitaldia Mutualiak balantze ekonomikoa eta jarduera balantzea onartu zituen uztailaren 14a ohiko asanbladan. Balantze horiek 279 milioi euroko diru-sarrerak erakusten dituzte, horietatik 277,4 milioi Gizarte Segurantzaren kudeaketari dagozkionak eta 1,6 milioi Ondare Historikoaren kudeaketari. Diru-sarrera horiei esker, ekitaldiak Gizarte Segurantzako kudeaketaren kontuetan izan duen azken emaitza 19,8 milioi eurokoa izan da.

p reb e n t z i o a

Seguru gidatzeko aholkuak Egunez egun gure bizitzan gero eta gehiago hartzen ditugu aintzat hain ohikoa den gidatzea bezalako jarduera batek dituen arriskuak: gure bizitza pribatuan gidatzen dugu, gure eguneroko jarduerak egiterakoan gidatzen dugu eta etxetik lanera joan-etorriak egiteko gidatzen dugu. Horrek hildakoak eragiten dituzten hiru lan-istripuetatik bat trafikoarekin lotuta izatea dakar.

Ba al dauka enpresak jurisdikzioprozedura bat abiaraztea, lan-istripu bat dela-eta bere zerbitzupean zeukan langile bati lan egiteko ezintasun iraunkorra aitortzen zion Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalaren ebazpena baliogabetu dezatela eskatzeko? Planteatutako auzia, ondoren iruzkinduko dugun Auzitegi Gorenaren Lanarloko Salaren 2011ko apirilaren 4ko epaiak (2011/223528.) ebazten du.

p reb e n t z i o a

ber r ia

Laneko bide segurtasuna: jardunbide egokiak

Banakako enpresarien izen emate zerbitzua RED sistemaren bidez

Eragin handia duen arren, bide-segurtasunari behar adinako arreta eman ez dion esparruetako bat da lan-mundua. Datuak eztabaidaezinak dira: l Baja eragiten duten 10 lan-istriputatik 1 zirkulazio-istripua izaten da l Heriotza eragiten duten 3 lan-istriputatik 1 zirkulazio-istripua izaten da 2011ko martxoaren 1ean, Barne eta Lan Ministerioek hitzarmen bat sinatu zuten enpresetan mugikortasun eta bide-segurtasun planak bultzatu eta prebentzioneurri zehatzak ezartzeko.

gaur egun

Azken hamar urteetan laneko istripurik eta gaixotasunik eduki ez duten enpresa mutualistei esker oneko ekitaldia Azken hamar urteetan laneko istripurik eta gaixotasunik izan ez duten enpresak zoriondu eta bere esker ona agertu nahi izan die MUTUALIAk prebentzioaren alde egiten duten lanarengatik.

RED sistemaren bidezko banakako enpresarien izen emate zerbitzuaren abiaraztea dela eta, premiazkoa da egungo baimenen kudeaketa-prozedura egoera berrira egokitzea, batik bat kontuan izanik baimendutako RED pertsonek beraiek kudeatutako enpresei bideratutako jakinarazpen guztiak sistemaren bidez jasoko dituztela etorkizunean.

prest akunt z a

Lan arriskuen prebentziorako oinarrizko doako prestakuntza ikastaroa lan istripu estaldura duten langile autonomoentzat Datorren irailean Lan arriskuen prebentziorako oinarrizko prestakuntza ikastaroa antolatu du Mutualiak lan istripu estaldura duten langile autonomoentzat. Ikastaroa Mutualiaren Prebentzio Sailak emango du.

Eman iritzia MUTUA INFORMAZIOA gure aldizkari digitalaren zenbaki berri bat bidali dizugu, eta gustatzen zaizun ala ez, ezer aldatuko zenukeen edo formatuaz edo gaiez iruzkinik egin nahi duzun jakin nahi genuke. Lagundu nahi badiguzu, edozein iruzkin mota egin dezakezu hurrengo helbide elektronikoaren bitartez: mutuainformacion@mutualia.es

Buletin honen hurrengo zenbakia irailean jasoko duzue

www.mutualia.es

900 50 60 70

Aldizkariaren beste zenbaki batzuk interesatzen baldin bazaizkizu, sakatu hemen


a z a l a

mutua

informazioa u z t a i l a

2 0 1 1

g a u r egun

Mutualiak 279 milioi euroko diru-sarrerekin itxi du 2010eko ekitaldia Mutualiak balantze ekonomikoa eta jarduera balantzea onartu zituen uztailaren 14a ohiko asanbladan. Balantze horiek 279 milioi euroko diru-sarrerak erakusten dituzte, horietatik 277,4 milioi Gizarte Segurantzaren kudeaketari dagozkionak eta 1,6 milioi Ondare Historikoaren kudeaketari. Diru-sarrera horiei esker, ekitaldiak Gizarte Segurantzako kudeaketaren kontuetan izan duen azken emaitza 19,8 milioi eurokoa izan da.

Ezkerretik eskumara, Alberto Delclaux, 2. presidenteordea, José María Echarri, 1. presidenteordea; Urtsa Errazti, Presidentea; Santiago Iriarte, idazkaria; eta Miguel Angel Lujua, zuzendari-kudeatzailea .

Mutualia Euskadiko lehen mutua gisa finkatu da 2010. urtean, eta bere merkatu kuota %41,4raino igo du. 2010. ekitaldia ixtean, laneko kontingentzian babestutako 323.282 pertsonako batez besteko afiliazioa zuen, eta horietatik 4.134 autonomoak ziren. Zentro kopuruari dagokionez, Mutualiak instalazio propioak ditu Bilbon, Donostian, Gasteizen, Gernikan, Iurretan, Santurtzin, Zamudion, Laudion, Erandion, Basaurin, Eibarren, Azkoitian, Bergaran, Beasainen, Irunen eta Madrilen. Batzar Nagusian, Miguel Ángel Lujuak, Mutualiako Zuzendari Gerenteak, adierazi du “Estatuko gainerako lekuetan baino neurri txikiagoan bada ere, krisialdiak eragina izan duela Euskadin, eta horrek enplegu galera eragin duela Mutualiak babestutako enpresetan”. Babestutako enpresek jasandako enplegu jaitsiera hori 5.492 pertsonakoa izan da 2010ean. 2009an 12.902 pertsonakoa izan zen. Lujuak adierazi duenez, “Mutualiak aurrera jarraitu du istripuen aurkako borroka planarekin. Prebentzio neurri horiei esker, mutuako kide diren enpresetan jasandako istripu maila %6 murriztu da. Hobekuntza nabarmenena, langilearen baja eragin ez duten istripuei dagokie, murrizketa %4tik gorakoa izan baita. Baja eragin duten istripuei dagokienez, %1,5eko jaitsiera izan dute”. Lujuak azpimarratu du “prestazio guztien kudeaketa eraginkorrari, bezeroen gogobetetasun indize altuei eta, enpresa kudeaketaren eremu guztiak barne hartzen dituen berrikuntzaren aldeko apustuari esker, Mutualiak hazkunderako itxaropen bikainekin egingo diola aurre etorkizunari”. 2010. urtean, mutuak, gizartearen lan osasuna eta ongizatea hobetzen lagundu du, bere giza taldearen konpromisoan eta koalifikazio maila altuan oinarrituz. Urteetan erakundearen funtsezko balio gisa definitu izan den bezeroari zuzendutako orientazio hori ezinbestekoa izan da enpresa fidelizatuen %98,69ko indizea lortzeko. Urtsa Erraztik, Mutualiako presidenteak, Batzar Nagusiaren aurrean azaldu duenez, joan den urtean mutuak, bezeroari zuzendutako ildo estrategikoetan jarraitu du lanean, hau da, eraginkortasunean, berrikuntzan eta gizartearen eta pertsonen aurreko konpromisoan, “irteerako lehen lerroan egoteko helburuz, gure kide diren enpresei beraien lan istripu maila jaisten laguntzeko, langileei ahalik eta osasun arreta egokiena eskaintzeko eta, ondorioz, gure enpresei egunero gero eta eraginkorragoak izaten laguntzeko, krisialdiaren ondoren aurrean izango duten eszenatoki berrian”. Joan den urtean, Mutualiatik indartu egin da osasun arretaren kalitatea hobetzeko apustua, osasun zerbitzuan hobekuntzak sartuz, besteak beste, erresonantzia magnetikoko ekipo berria eskuratuz, historia klinikoak digitalizatuz edo zentroetan ukimenezko pantailak instalatuz, bezeroek, arreta jaso eta berehala, beraien gogobetetasuna adieraz dezaten. Halaber, mutualistekin izan beharreko komunikazioa eta informazioa hobetu eta berriztatu egin dira, hurbiltasuna eta erantzunaren azkartasuna indartzeko.

a z a l a


a z a l a

mutua

informazioa u z t a i l a

2 0 1 1

l e g e ak

Ba al dauka enpresak jurisdikzioprozedura bat abiaraztea, lan-istripu bat dela-eta bere zerbitzupean zeukan langile bati lan egiteko ezintasun iraunkorra aitortzen zion Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalaren ebazpena baliogabetu dezatela eskatzeko? Planteatutako auzia, ondoren iruzkinduko dugun Auzitegi Gorenaren Lan-arloko Salaren 2011ko apirilaren 4ko epaiak (2011/223528.) ebazten du. Eztabaidatuko auzia honakoa da: lan-istripu batek eragindako ezgaitasun iraunkorreko prozesuetan, istripua izandako langileak lan egiten zuen enpresa aktiboki legitimatuta dagoen edo ez, hots, eskumena duen jurisdikzioaren aurrean langileari ezgaitasun iraunkor eta osoa aitortu zion Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalaren ebazpenaren aurka egiteko, prozeduran gertatu bezala. Kontuan izan behar da ez dagoela zalantzan enpresak alta edo kotizazioari dagokion prestazioaren ordainketan duen ardura. Izan ere, erantzukizuna Istripu Mutuari egotzi zitzaion, eta segurtasun neurrien falta zela-eta ezarritako errekargua ere ebatzita dago dagoeneko irmoa den beste administrazioepai batean (langileari aitortutako prestazioaren % 30). Auzitegi Gorenak, auzi hau aztertzerakoan, aukera baliatu eta ezintasun iraunkorreko graduak kalifikatzen diren ebazpenei helegitea jartzeko enpresek daukaten gaitasun prozesalaren analisi zehatza egiten du, gaitasun honen inguruko ikuspegi osoa emanez. Enpresa, langilearen enplegu-emailea, demandatutako aldea izan behar da beti lan-istripuak direla-eta langileak ezintasun iraunkorra aitor diezaioten eskatzen duen prozesuetan. Hori bai, horrek ez du erantzukizun zuzenik duenik esan nahi derrigorrean, litekeena baita gizarte-segurantzaren arauek ezarritako betebeharrak egoki bete izana, Auzitegi Gorenak behin eta berriz bere epaietan ezarri duen moduan, adibidez, 2004ko uztailaren 16koan (RJ 4165/3) edo 2008ko urtarrilaren 30ekoan (2008/2777). Legitimazio pasiboa alde batera utzita, legitimazio aktiboaren auzian, hau da, langilearen ezintasun iraunkorra eskatuz enpresak jurisdikzio-prozedurak sustatzeko duen gaitasunari dagokionean, ezintasunaren jatorria gaixotasun komuna den balizko kasuak behin baino gehiagotan aztertu ditu Auzitegi Gorenak, iruzkintzen ari garen epai honetan kasu. Gaixotasun komun baten ondorioz ohiko lanbidea burutzeko langileari ezintasun osoa aitortzen zaion kasuetan, enpresek nahi zuten langileei ezintasun iraunkorra eta osoa aitortzea edozein lan-jarduera egiteko, horrela lan hitzarmenaren barruan ezintasun iraunkor osoa aitortu zaionari lanpostu berri bat esleitzeko duten obligazioa saihesteko. Auzitegi Gorenak auzitara jotzeko aukera ukatu egiten du. Izan ere, enpresak auzian interesa izanagatik, Lan Prozedurari buruzko Legeak 17. artikuluan eskubide subjektiboen titularrak nortzuk diren azaltzerakoan nabarmentzen duenez, prozedurak Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalean eta langilearengan bakarrik ditu ondorioak zuzenean; ondorioek enpresarengan ere isla baduten arren, kontuan izan behar da horiek ez direla berez prozeduraren helburua. Horiek horrela, Auzitegi Gorenak honakoa ebazten du: enpresek ezin dute prozedura jurisdikzional bat abiarazi langilearen eskubideak konprometituz eta bere inguru pertsonal eta profesionalari kalte egiten dieten ondorioak eraginez. Auzitegi Gorenak argi uzten du enpresek arlo honetan aurkezten dituzten aurkaegiteak, “aurretik enpresa erantzuletzat jotako kasuetan ezintasunaren gradu txikiago bat eskatzeko edota prestazioren erantzuletzat jo dituen ebazpenaren aurka egitekoâ€? bakarrik direla onargarriak. Aztertzen ari garen epaiak balizko gaixotasun profesional baten aurrean enpresak duen legitimazioari ere egiten dio erreferentzia (gertakizun horretatik eratorritako alarguntza-pentsioa). Auzitegi Gorenak 2009ko maiatzaren 20an ebatzi zuen auzia (RJ 2405/08), honakoa adieraziz: gaixotasun profesionaleko ustezko kasu hauetan gertakizunaren aitortzeak ondorioak eduki ditzake Gizarte Segurantzako prozeduretan zehazten direnetatik ezberdinak diren erantzukizunak zehazten dituzten beste prozedura batzuetan (kalte-ordain gehigarriak erruduna izategatik, errekargua‌), eta, beraz, enpresa aktiboki legitimatuta dago prozedura horietan. Auzi horien analisiarekin, Auzitegi Gorenak planteatutako arazoari heltzeko oso baliagarria zaigun mapa zabalagoa aurkezten digu. Planteatutako kasuaren ebazpenean, berriz, Auzitegi Gorena langileari lan-istripua dela-eta aitortutako ezintasun iraunkor eta osoa Istripu Mutuari dagokion ustetik abiatzen da. Era berean, prestazioen errekarguagatiko erantzukizuna ere zehaztuta dago (dagokion prestazioaren %30eko gainkarga, enpresa horren erantzule dela). Enpresak deklaratutako prestazioa baino txikiagoa izango den beste bat lortzeko xedea du prozeduraren bitartez, horretarako baremo bidez indemniza daitezkeen baliaezintasun gabeko lesio iraunkorren aitortza eskatuz. Auzitegi Gorenaren ustez, auzi honetan enpresa-interes garbi, legitimo eta eraginkor baten aurrean gaude, auziak ez diolako soilik zeharka eragiten; hau da, prestazioaren aitortzak enpresari ordainketa obligazio bat sortzen dioenez, bere ondarean zuzen-zuzenean eragiten du. Nahiz eta errekargu portzentajea ezin den berrikusi, prestazio jakin batean gauzatzen da lesioen aitortza, eta, ez da inondik ere gauza bera bizitza osorako ezintasun iraunkor oso baten %30 edo gutxiago ordaintzea edo beste ezintasun mota bati dagokion ordainketa egitea. Hori kontuan izanik, Auzitegi Gorenak enpresa aktiboki legitimatuta dagoela ebazten du.

Raquel MartĂ­nez, Mutualiaren Aholkularitza Juridikoko Abokatua

a z a l a


a z a l a

mutua

informazioa u z t a i l a

2 0 1 1

p re bentzioa

Seguru gidatzeko aholkuak Egunez egun gure bizitzan gero eta gehiago hartzen ditugu aintzat hain ohikoa den gidatzea bezalako jarduera batek dituen arriskuak: gure bizitza pribatuan gidatzen dugu, gure eguneroko jarduerak egiterakoan gidatzen dugu eta etxetik lanera joan-etorriak egiteko gidatzen dugu. Horrek hildakoak eragiten dituzten hiru lan-istripuetatik bat trafikoarekin lotuta izatea dakar. MUTUALIAk gidatzeko ohitura onak hartzea sustatu nahi du, horretarako praktikan jartzeko oso errazak diren aholku sinpleak emanez ibilgailuak erabiltzen dituzten guztiei.

Bolantea hartzeko jarrera “Galaia” Esku bat bolantean darama eta bestea abiadura palankan, irratian, “sabaia eusten” edo beharko ez lukeen beste edozein lekutan. Oro har, 10:10 edota 09:15 orduarekin bat egiten ez duen edozein jarrera desegokia da

Kamioilaria Biratzerakoan, eskua bolantaren uztaiaren barrualdean kokatzen du, ziurrenik horrela sostengu handiagoa sentitzen duelako. Jarrera egokia beti barrualdekoa da. Indarra faltan bazaude, joan noizean behin gimnasiora

“DJa” Esku bakarrarekin gidatzen duena da, gizakiok primateengandik bereizten gaituena geure erpurua dela ahaztuta. Bolantearen uztaila hartu beharrean, esku ahurra baino ez du erabiltzen, atzamarrak DJ baten moduan luzatuta edukiz.

Erlaxatua Esku bat, edo biak, 06:30 orduaren jarreran darama, edo beso bat leihatilan. Bat-bateko norabide aldaketa bat egin behar izatekotan, baldarki egingo du.

Orduan, zein da jarrera egokia? Jarri eskuak erlojuaren orratzek 10:10 markatzen duten lekuan. Zenbaitek 09:15 orduarekin bat egiten duen jarrera gomendatzen dute, airbaga puztuz gero eskumuturrean lesioak ekiditen lagundu dezakeelako. Jarrera horrek maniobrak errazago egiten laguntzen du.

Jaione Fernández, Mutualiako Prebentzio Saila

a z a l a


a z a l a

mutua

informazioa u z t a i l a

2 0 1 1

b e r ria

Banakako enpresarien izen emate zerbitzua RED sistemaren bidez RED sistemaren bidezko banakako enpresarien izen emate zerbitzuaren abiaraztea dela eta, premiazkoa da egungo baimenen kudeaketa-prozedura egoera berrira egokitzea, batik bat kontuan izanik baimendutako RED pertsonek beraiek kudeatutako enpresei bideratutako jakinarazpen guztiak sistemaren bidez jasoko dituztela etorkizunean.

Egoera berrian sortutako beharrei erantzuteko, GSDOk (Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorra) aurretik zeuden inprimakiak moldatu eta berriak sortzeari ekin dio, baimendutako RED kideentzako Kotizazio Kontuen Kodeak eta afiliazio zenbakiak esleitu eta deuseztatzeko. Eredu berriek (FR.103, FR.104, FR.115 eta FR.10) egungo TA.10, TA.104 eta TA.105 ereduak ordezkatuko dituzte, eta baimendutako pertsonak jasotako ordezkaritza behar bezala egiaztatzeko beharra asetzea dute xede, bai RED sistemaren baitan bai jakinarazpen telematikoetan. Hori dela eta, ereduak erabili ahal izateko, baimendutako pertsonaren nortasunak bat egin beharko du esleitu edota deuseztatu beharreko CCC edo NAFarenarekin. Eskematikoki adierazten dira kasu bakoitzean erabili beharreko inprimakiak, baimendutako pertsonaren IFZ zenbakia eta esleitu edo deuseztatu beharreko CCC edo NAFarenarenak berdinak edo ezberdinak diren arabera:

NIF berdinak

NIF ezberdinak

CCC

FR. 10 Sinadura: Baimenaren titularra + CCCaren ordezkaria

NAF

FR. 103 Sinadura: Baimenaren titularra + afiliatua (edo ordezkaria)

Esleipena FR. 104 Sinadura: Baimenaren titularra

CCC

FR. 115 Sinadura: Enpresaren ordezkaria + baimendutako pertsona

NAF

FR. 115 Sinadura: afiliatua (edo ordezkaria) + baimendutako pertsona

Deuseztapena

Ondoren inprimaki berri bakoitza nolakoa den zehazten da:

l FR103: Afiliatu baten izenean jarduteko Red sisteman eta jakinarazpen telematikoen eremuan

http://www.seg-social.es/prdi00/groups/public/documents/binario/147963.pdf

Baimendutako RED pertsonak eta esleitu beharreko NAFak NIF ezberdina dutenean erabiliko da. Balizko horietan baimendutakoari ordezkaritza eskatzen zaio afiliatuaren izenean jarduteko. Baimentze mota guztietan erabiliko da eta baimentzearen titularrak zein afiliatutako pertsonak edo berau ordezkatzen duenak sinatuta egon beharko da beti. Inprimaki honen aurkezpenak baimendutako RED pertsonari eskatutako afiliazio zenbakiak esleitzea ekarriko du.

l FR104: Kotizazio Kontuen Kodeen edota RED sisteman baimendutakoen afiliazio zenbakien esleipen/ deuseztatze eskaera

http://www.seg-social.es/prdi00/groups/public/documents/binario/147969.pdf

Baimendutako RED pertsonak eta esleitu edo deuseztatu beharreko CCC edota NAFek NIF bera duten kasuetan baino ez da erabiliko. Kasu horietan baimendutako pertsonari ez zaio ordezkaritza ematea eskatuko CCC edo NAFaren izenean jarduteko, bien nortasunak bat egiten baitu. Era berean, adierazi beharra dago inprimakia baimena eman duen titularrak bakarrik sinatu behar duela. Titularrari ez zaio eskatuko baimendutako enpresaren ordezkaritza egiaztatzeko, baimenaren eskaera egiteko unean egiaztatu baitzuen.

l FR115: RED sisteman baimendutakoen Kotizazio Kontuen Kodeak edota afiliazio zenbakiak deuseztatzeko eskaera

http://www.seg-social.es/prdi00/groups/public/documents/binario/147977.pdf

Deuseztapen inprimaki bat da, baimendutako RED pertsonak eta deuseztatu beharreko CCC edo NAFek NIF ezberdina dutenean erabiliko dena. Baimentze mota guztietan erabiliko da eta ondokoek sinatu ahal izango dute: l NAF bat deuseztatzeko: Afiliatutako pertsona edo bere ordezkaria eta RED sisteman baimendutako pertsona. l CCC bat deuseztatzeko: Enpresaren ordezkaria eta RED sisteman baimendutako pertsona. Afiliatuak edo enpresa edo afiliatua ordezkatzen duen pertsonak sinatuta ez badago, baimentzearen titularrak sinadura horren faltaren arrazoiak azaldu beharko ditu inprimakian bertan.

l FR10: Red sisteman eta jakinarazpen telematikoetan Kotizazio Kontu Kode baten ordezkari gisa jarduteko baimena

http://www.seg-social.es/prdi00/groups/public/documents/binario/147947.pdf

Baimendutako RED pertsonak eta esleitu beharreko CCCek NIF ezberdina dutenean erabiliko da. Kasu horietan baimendutakoari ordezkari gisa aritzeko eskumena izatea eskatzen zaio Kotizazio Kontuaren Kodearen izenean jarduteko. Enpresa-taldeek, kolegiatutako profesionalek eta bitartekariek moduko baimenduek soilik erabiliko dute, eta beti baimenaren titularrak zein esleitu beharreko CCCko ordezkariek sinatuta egon beharko du. Inprimakiaren aurkezpenak baimendutako RED pertsonari dagokion CCCak esleitzea ekarriko du berekin. CCCen edo NAFen esleipen edo deuseztapenaren izapidea egiteko, Administrazioak edo Lurralde Zuzendaritzako Erabiltzaileen Arreta Unitateak jatorrizko dokumentua eduki beharko du ezinbestean; ez da agiria posta elektronikoz edo faxez aurkeztea onartuko. Hala ere, azpimarratu beharra dago GSDO lanean ari dela etorkizunean izapide hauek Gizarte Segurantzaren Egoitza Elektronikoaren bidez egin ahal izateko.

Mikeldi Elorriaga, Kudeaketa Saila

a z a l a


a z a l a

mutua

informazioa u z t a i l a

2 0 1 1

p re bentzioa

Laneko bide segurtasuna: jardunbide egokiak Eragin handia duen arren, bide-segurtasunari behar adinako arreta eman ez dion esparruetako bat da lan-mundua. Datuak eztabaidaezinak dira: • Baja eragiten duten 10 lan-istriputatik 1 zirkulazio-istripua izaten da • Heriotza eragiten duten 3 lan-istriputatik 1 zirkulazio-istripua izaten da 2011ko martxoaren 1ean, Barne eta Lan Ministerioek hitzarmen bat sinatu zuten enpresetan mugikortasun eta bide-segurtasun planak bultzatu eta prebentzio-neurri zehatzak ezartzeko. Gaiari lotutako neurriak abian jartzeko, Barne Ministerioak eta Trafiko Zuzendaritza Nagusiak LAN ARLOKO ZIRKULAZIO ISTRIPUEN PREBENTZIORAKO JARDUNBIDE EGOKIEN GIDALIBURUA argitaratu dute, eta bertan 66 ekintza jasotzen dira, hainbat enpresetan bide-segurtasuna bultzatzeko asmoa dutenak. Ekintza horiek gehienak ez dira oso korapilatsuak, eta ez dute baliabide handirik eskatzen; beraz, erraz asko erabil daitezke beste enpresa batzuetan ere. Mutualiak ere bere ekarpena egin nahi du gai horretan, gure enpresako emakume langileentzat (guk jasotako iradokizun bat oinarritzat hartuta) abian jarri dugun ekintza baten berri emanez: HAURDUN DAUDEN EMAKUME LANGILEENTZAT bereziki diseinatutako SEGURTASUN UHALEN MAILEGUA hain zuzen, ibilgailuetarako. Hona hemen mailegu horren xehetasunak. EMAKUME HAURDUNAK, ISTRIPUA delaeta zauriak izateko arriskua izaten du IBILGAILUKO beste edozein bidaiarik bezala. Ondorioak, ordea, larriagoak izaten dira, amak ez ezik, fetuak ere jasan ditzakeelako zauriak. Hori dela-eta, SEGURTASUN UHALA erabiltzea NAHITAEZKOA da, baina MODU EGOKIAN ERABILTZEN EZ BADA, fetuak zauriak jasan ditzake eta amagaiak, berriz, barneko gaitzak. IBILGAILUKO UHALA ZUZEN IPINI ahal izateko, Mutualiako Prebentzio Zerbitzuak enpresako langile haurdunen eskura jartzen ditu haurdunentzako UHAL BEREZIAK; “V” itxurako uhalak dira, ibilgailuko uhalaren segurtasuna murriztu gabe, segurtasun-uhalaren beheko aldea sabelaren azpitik jartzeko diseinatuak. Langileek haurdunaldiak irauten duen bitartean erabiltzen dituzte uhal horiek eta gero itzuli egiten dituzte, egoera berdinean dauden beste langileek berriro erabil ditzaten. Mutualiako langileek oso begi onez hartu dute ekimena, ibilgailua gidatzen duen emakume langileak ez ezik, emakume horren familiak berak ere jasotzen baititu babes-neurri horren onurak. Mutualiako Bertako Prebentzio Zerbitzuaren itxaropena da mota horretako neurriek Prebentzioaren bidean beste urrats bat ematen lagunduko digutela, bai bide-segurtasunaren alorrean, baita langile haurdunen babesean ere. Hemen aipatutako gidaliburua, honako web orri honetan ikus daiteke: http://www.seguridadviallaboral.es/

Ana Guridi, Mutualiako Prebentzio Zerbitzu Propioa

a z a l a


a z a l a

mutua

informazioa u z t a i l a

2 0 1 1

g a u r egun

Azken hamar urteetan laneko istripurik eta gaixotasunik eduki ez duten enpresa mutualistei esker oneko ekitaldia Azken hamar urteetan laneko istripurik eta gaixotasunik izan ez duten enpresak zoriondu eta bere esker ona agertu nahi izan die MUTUALIAk prebentzioaren alde egiten duten lanarengatik. Gutxi dira beren ibilbidean laneko istripurik edo gaixotasunik pairatzen ez duten enpresak. Enpresa seguru bat lortzea zeinen zaila den jakin badakigu eta horregatik MUTUALIAtik hori erdietsi dutenei geure esker ona agertu nahi izan diegu, hamar urte luze hauetan ez baitute laneko gaixotasunik edo lan-istripurik eduki. Omenaldia eskatutako baldintza gogorrak bete dituzten enpresei diploma bat emanez egin zen, guztira 29, joan den uztailaren 18an Bilbon burututako ekitaldi batean. Bertan, omenaldia jaso zuten enpresetako ordezkariak egon ziren eta mutuaren izenean Miguel テ]gel Lujua, Ignacio Lekunberri, Jorge Arbaiza y Mari Mar Crespo. Aitorpena jaso duten enpresak honako hauek dira: l INVESCO 2000, S.L. l CENTRO DE SCANNER VIZCAYA, S.A. l VIVIENDAS DE VIZCAYA, S.A. l CENTRO DIAGNOSTICO VIRGEN BLANCA, S.A. l ZABALGARBI, S.A. l ESCUELA NAUTICO PESQUERA l AURTEN BAI l EUROPACIFICO ALIMENTOS DE MAR l CPS ESTUDIOS DE MERCADO l EUROSTUDY, S.L. l FANOX ELECTRONIC, S.L. l EUSKALTZAINDIA l JUNTAS GENERALES DE BIZKAIA l FERNANDEZ HERNANDEZ, JOSE Mツェ l MARFIL DEN, S.L. l GARBEROA, S.L. l NORBOLSA SDAD.VALORES Y BOLSA SA l GESA TERMOMETROS, S.L l PARQUE TECNOLOGICO, S.A. l GRUPO CEGYR DOS, S.L. l URINVE, S.L. l INCOTEL INGENIERIA CONSULTORI

l FINECO SDAD. VALORES l LANBIDE EKIMENAK l GIIC FINECO, SDAD. GESTORA l TEAM INGENIERIA AMBIENTAL, S.L. l ASADOR ZALDUA, S.L. l TIBA INTERNACIONAL, S.A. l BARBIER GAMINDE, GERMAN

Geure zorionik zintzoenak omendutako guztiei eta espero dugu etorkizunean enpresa askoz gehiago zoriontzen jarraitu ahal izatea.

Argazki-lehiaketaren irabazleak Halaber, ekitaldi berean lan-arriskuen prebentzioari buruzko VIII. MUTUALIA argazki-lehiaketaren sariak banatu zitzaizkien hiru irabazleei. Ekitaldian Lorea Rementeria Rodriguez (1. saria, 1.200 euro); Jose Alberto Mateo Aznar (2. saria, 900 euro) eta Carlos Llorente Francos (3. saria, 600 euro) egon ziren.

Lorea eta bere semea lehen saria jasotzen.

Jaione Fernテ。ndez, Mutualiako Prebentzio Saila

a z a l a


a z a l a

mutua

informazioa u z t a i l a

2 0 1 1

p re s t akuntz a

Lan arriskuen prebentziorako oinarrizko doako prestakuntza ikastaroa lan istripu estaldura duten langile autonomoentzat Datorren irailean Lan arriskuen prebentziorako oinarrizko prestakuntza ikastaroa antolatu du Mutualiak lan istripu estaldura duten langile autonomoentzat. Ikastaroa Mutualiaren Prebentzio Sailak emango du. Ikastaroa erdi presentziala izango da. Hori ahalbidetzeko, lehenik eta behin 5 orduko jardunaldi presentziala egingo da ikasleei ikastaroko arlo garrantzitsuenen berri emateko. Ondoren, ikasleak emango zaion materiala landu beharko du, horretarako Mutualiako tutore baten laguntza edukiko duelarik. Ikastaroa doakoa da eta LSHINk homologatuta dago. Ikastaroaren xedea langile autonomoei lan arriskuen prebentzioko oinarrizko ezagupenak ematea da, betiere lanean aurkituko dituzten egoera ezberdinei aurre egiteko gai izan daitezen, hirugarrenekin beren jarduerak koordinatzeko jardunbide arau garbiak izan ditzaten eta beren lana modu seguruan garatzea ahalbidetuko dieten ezagutzak jaso ditzaten. Ikastaroko jardunaldi presentziala Bilbon, Gasteizen zein Donostian egingo da. Kasu guztietan, 09:30etatik 13:30etara egingo da. Hona hemen ikastaroa egiteko leku eta datak: l Irailak 15, Gasteiz (Zumarren hiribidea 1) l Irailak 22, Donostia (Camino doktorea 1) l Irailak 29, Bilbo (Henao kalea 26) Gaia interesgarria izango zaizulakoan, ikastaroan parte har dezazun espero dugu. Gurekin harremanetan jar zaitezke, 945009077, 943440526 eta 944042105 telefono zenbakietara deituz, prevencion@mutualia.es helbidera idatziz edo www.mutualia.es webgunean.

Mutualiako Prebentzio Saila

a z a l a

Mutua informacion 8 eusk  
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you