Issuu on Google+

mutua a p i r i l a

2 0 1 1

informazioa 5 . z b k

gaur egun

ar aut egia

Laneko arriskuen prebentzioaren inguruko viiI. Argazki lehiaketa Datorren apirilaren 28an ospatuko da Laneko Segurtasun eta Osasunerako Eguna, eta horren harira, Mutualiaren Prebentzio Sailak Laneko Arriskuen Prebentzioaren inguruko argazki lehiaketaren beste edizio bat antolatuko du.

Pentsioen erreforma aurrera doa Ministro Kontseiluak martxoaren 25ean onartu zuen Gizarte Segurantzaren Sistema egokitzeko, moldatzeko eta modernizatzeko lege proiektua.

prest az io ekonom iko a k

Prestazio berezien batzordea gaur egun

Mutualiak OHSAS 18001:2007 ziurtagiria jaso du Mutualiak, Laneko Segurtasunari eta Osasunari ematen zaion OHSAS 18001:2007 ziurtagiria jaso du. Ziurtapen horrekin, mutua hiru kudeaketa sistemen integraziotik gero eta hurbilago dago: Kalitatea, Prebentzioa eta Ingurumena. Aurreikuspenen arabera, integrazio hori 2011n osatuko da, Ingurumen kudeaketarako ISO 14001:2004 sistemarekin.

Lan istripu edo gaixotasun profesionalen ondorioz sortutako estualdiei aurre egiteko baliabiderik ez duten onuradunei zuzendutako hautazko laguntza, zerbitzu eta ekarpen ekonomikoak dira gizarte laguntzarako prestazioak. Aparteko laguntza hau eskura dezakete Mutualiaren kide diren langileek, istripu edo gaixotasun profesionala izan badute, baita horien senide eskubidedunek ere (ezkonlagunak, aurrekoak, ondorengoak eta urtebetez bizikide izan dituzten beste senide batzuk).

p res ta k u n t z a

Haurdun, erditu berri edo edoskitzaroan dauden emakumeen babesa Datorren maiatzera begira, Mutualiak prestakuntza jardunaldi bat antolatu du: ÂŤHaurdun, erditu berri edo edoskitzaroan dauden emakumeen babesaÂť. Jardunaldia gure Prebentzio Sailak emango du.

er ant z unkiz un soz iala

2010eko elkartasunaren balantzea Mutualiako Gizarte Ekimenen eta Jardueren Taldearen (EIAS) helburua, erakundearen barruan elkartasunaren kultura sustatzea eta garapenerako proiektuetan pertsonen laguntza bultzatzea da. Helburu horiek, xede horietarako bildu den diruak neurtuko balitu, esango genuke 2010. urtea oso urte ona izan dela.

p reb e n t z i o a

Bibrazio mekanikoak Bibrazio mekanikoa oreka-jarreraren inguruan oszilatzen duen partikula edo gorputz baten mugimendua da. Makina eta egitura gehienek bibrazioak nozitzen dituztela aintzat hartu behar da diseinatzen hasiko bagara. Efektu dinamiko horren eraginez makinaren ahalegina eta tentsioak handitu egiten dira, baita zenbaitetan langilearena ere. Azken honen osasuna kaltetu dezakete.

ekit aldiak Gizarte Segurantzaren sistemaren modernizaziorako erreformaren aurreproiektua

Mutualia Foroaren 6. edizioa

Eman iritzia MUTUA INFORMAZIOA gure aldizkari digitalaren laugarren zenbakia da, eta gustatzen zaizun ala ez, ezer aldatuko zenukeen edo formatuaz edo gaiez iruzkinik egin nahi duzun jakin nahi genuke. Lagundu nahi badiguzu, edozein iruzkin mota egin dezakezu hurrengo helbide elektronikoaren bitartez: mutuainformacion@mutualia.es

Joan den martxoan, Lan Aholkularitzak zuzenduta, Mutualia Foroaren 6. edizioa ospatu zen Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Eibarren.

www.mutualia.es

900 50 60 70

Aldizkariaren beste zenbaki batzuk interesatzen baldin bazaizkizu, sakatu hemen


a z a l a

mutua

informazioa a p i r i l a

2 0 1 1

g a u r egun

Laneko arriskuen prebentzioaren inguruko viiI. Argazki lehiaketa Datorren apirilaren 28an ospatuko da Laneko Segurtasun eta Osasunerako Eguna, eta horren harira, Mutualiaren Prebentzio Sailak Laneko Arriskuen Prebentzioaren inguruko argazki lehiaketaren beste edizio bat antolatuko du. Lehiaketaren espiritua laneko arriskuen prebentzioaren balioak argazkitan islatzea da, edozer alderditan. Hala, prebentziorako jardunbide egokiak edota arrisku egoerak nabarmendu beharko dituzte argazkiek. Amaierako helburua izango da laneko ezbeharren inguruan kontzientziatzea eta, denen artean, laningurune seguruagoak lortzea.

l Pertsona orori zuzendua dago, interesa duten zale edo profesionalei, adin mugarik gabe. l Argazkiaren edukia laneko arriskuen prebentzioaren ingurukoa izango da, eta Espainiako lan alorraren errealitatea izango du ardatz. l L ehiaketan parte hartzeko ez da ezer ordaindu behar. l S ariak honako hauek dira: l 1. saria, 1.200 euro. l 2. saria, 900 euro. l 3. saria, 600 euro. l Argazkiak aurkezteko epea 2011eko maiatzaren 31n amaituko da.

Ekainaren amaieran, epaimahaiak jakinaraziko du lehiaketaren ebazpena. Epaimahaia Gizarte Segurantzako Lan Ikuskaritza, Osalan, Mutualia eta Mutualiako Prebentzio Sozietateko kideek osatuko dute. Lehiaketaren oinarriak ezagutzeko, dei ezazu 945 009 077, 943 440 526 eta 944 042 105 telefono zenbakietara, prevencion@mutualia.es bidez, edo kontsulta ezazu gure web orria: www.mutualia.es.

Animatu eta hartu parte!

a z a l a


a z a l a

mutua

informazioa a p i r i l a

2 0 1 1

a ra u tegia

Pentsioen erreforma aurrera doa Ministro Kontseiluak martxoaren 25ean onartu zuen Gizarte Segurantzaren Sistema egokitzeko, moldatzeko eta modernizatzeko lege proiektua. 2011ko martxoaren 25eko bilkuran Ministro Kontseiluak Gorte Nagusiek igorritako Gizarte Segurantzaren sistema egokitzeko, moldatzeko eta modernizatzeko lege proiektua onartu zuen. Onartzearekin batera, 2013ko urtarrilaren 1ean Gizarte Segurantzaren sistema erreformatua ezarriko da. Lege aurreproiektuari dagokionez, lege proiektuak txertatzen dituen aldaketa nagusiak jarraian azaltzen diren gaiei eragiten die.

Kotizazio-hutsuneak txertatzea oinarri arautzaileak kalkulatzeko 18 urte baino gehiago dutenen gutxieneko kotizazio-oinarriari eutsiko zaio, hau da, gertaera eragilearen hurbileko 24 hileko soldaten % 100 eta hutsuneak dituzten gainerako hileetako soldaten % 50. Beraz, eskalan testua aldatuko da, eta ziurtasun handiagoarekin oinarri arautzailea kalkulatzeko kontuan hartu behar den epearen aurreko 36 hiletan egindako kotizazioaren oinarria hartzeko aukera ezarriko da. Gainera, integratzeko 24 hileko kotizazio-hutsunea izango da muga, eta bere eguneratutako zenbatekoa izango da eta pentsioaren gertaera eragilearengandik hurbilen dagoen hileko soldatatik abiatuta, araudiak ezartzen dituen termino eta baldintzen arabera betiere.

Erretiro pentsioaren oinarri arautzailearen kalkuluari buruzko arau iragankorrak Aurrerantzean ere, langileak, bere borondateari egotz ez dakizkiokeen arrazoiengatik lana uzten badu, 2013ko urtarrilaren 1etik 2016ko abenduaren 31ra, betiere onuragarriago zaionean, pentsioaren oinarri arautzailea kalkulatu ahalko du lanuztea gertatu zen hilabetea baino lehenagoko 240 hilabeteetako kotizazio oinarriak zati 280 eginda. Aldiz, 2017ko urtarrilaren 1etik 2021eko abenduaren 31ra arte, pentsioaren oinarri arautzailea 162. artikuluaren 1. atalean zehaztutakoa izango da, betiere, lanuztearen arrazoiak 208.1.1 artikuluan ezarritakoak badira eta 55 urte baino gehiago baditu. Gainera, gutxienez 24 hilabetez, lan-harremana amaitu baino lehenagoko kotizazio-oinarriaren murrizketa jasan behar du.

Erretiro aurreratua lana borondatez uztea Adinaren baldintzak bere horretan dira, 63 urte izan behar dira eta gutxienez 33 urtez kotizatu izana. Erretiro aurreratua eskuratzeko azken baldintza aldatu da, hau da, pentsioaren zenbatekoa, bere familia-egoeragatik interesatua dagoen pertsonak 65 urte betetzean izango duen gutxieneko pentsioa baino handiagoa izan behar da. 2 koefiziente murriztaile ezarri dira, lehen bakarra erabiltzen bazen ere, eta 38 urte eta 6 hilabeteko kotizazioa baino txikiagoa duten langileentzat % 1,875eko tasa mantenduko da hiruhileko bakoitzeko. Aldiz, hiruhileko bakoitzeko % 1,625eko koefiziente murriztailea aplikatuko zaie 38 urte eta 6 hilabete edo gehiagoko kotizazioa dutenentzat.

Enplegu Erregulazioko Espedientean izenpetu beharreko Hitzarmen Berezia Seigarren Xedapen Gehigarriaren aurreproiketuaren testua mantendu da, baina hitzarmen bereziaren kotizazioak enpresaren eta langilearen kontura diren epea aldatu da, izan ere, langileak 63 urte bete arte kotizatu behar badu ere, arrazoi ekonomikoengatiko enplegu erregulazio espedienteei dagokionez, 61 urtera jaitsi da.

Erregimen Bereziei aplika dakizkiekeen arauak Gizarte Segurantzaren erregimen guztiei (baita autonomoen erregimen bereziari ere) GSLOaren 161 bis artikuluaren 2.B) atalean xedatutakoa aplikatzea gehitu da, hau da, lana borondatez uzteagatik erretiro aurreratua hartzea.

Indarrean jartzea Legea 2013ko urtarrilaren 1ean indarrean jartzeari eutsi zaio. Hitzarmen bereziak aldatzeari buruzko xedapena indarrean jartzeko data aldatu da, baita prestakuntza programetako parte-hartzaileak Gizarte Segurantzaren erregimen orokorrean sartzekoa ere. Bi kasuotan, lege honen argitaratze-data hartuko da erreferentziatzat. Horrez gain, 2013ko urtarrilaren 1ean indarrean jarriko den legearen salbuespenak aldatu dira. Aurrerantzean ere, erretiro-pentsioaren erregulazioa aplikatuko zaie, legea indarrean sartu baino lehenagoko modalitate, sarrera-baldintza eta indarreko prestazioak zehazteko arau eta baldintzei honako kasu hauetan: a) 2011ko martxoaren 25a baino lehen lan-harremana amaitu zaien pertsonei b) 2  011ko martxoaren 25a baino lehenagoko EEEen, hitzarmen kolektiboen, konkurtso prozedura adostuen edo izenpetuen ondorioz lan-harremana eten edo amaitu zaien pertsonei, nahiz eta kontratu amaiera 2013ko urtarrilaren 1ren aurretik eman.

Susana Casta単os, Mutualiako Aholkularitza Juridikoko nagusia

a z a l a


a z a l a

mutua

informazioa a p i r i l a

2 0 1 1

g a u r egun

Mutualiak OHSAS 18001:2007 ziurtagiria jaso du Mutualiak, Laneko Segurtasunari eta Osasunari ematen zaion OHSAS 18001:2007 ziurtagiria jaso du. Ziurtapen horrekin, mutua hiru kudeaketa sistemen integraziotik gero eta hurbilago dago: Kalitatea, Prebentzioa eta Ingurumena. Aurreikuspenen arabera, integrazio hori 2011n osatuko da, Ingurumen kudeaketarako ISO 14001:2004 sistemarekin. Ziurtapen hori beste pauso bat da Mutualiak hasi duen Erabateko Kalitatearen bidean. Bide horretan, mutuak zenbait ziurtapen eta aintzatespen jaso ditu, Kalitatearen Kudeaketa Sistemari emandako ISO 9001:2008, Zilarrezko Q-a 2005ean, Urrezko Q-a 2008an eta Kalitatearen Sari Iberoamerikarra, Zilarrezko kategorian, 2009an. Horrez gain, urte honetan bertan, Mutualiak, APAk, Istripuen Prebentziorako Elkarteak, babesten duen Diploos Saria, Segurtasun Sari Nazionala, jaso du, eta 2006tik, Urteko Memoriak, GRI-ren irizpideetan oinarrituriko A+ kalifikazioa lortu du. Ziurtapen eta sari horiek sektorean erreferentziazko mutua izaten jarraitzen laguntzen digute, eta bultzada garrantzitsua dira etengabeko hobekuntzaren bidean.

a z a l a


a z a l a

mutua

informazioa a p i r i l a

2 0 1 1

p re s t az io ekon omikoak

Prestazio berezien batzordea Lan istripu edo gaixotasun profesionalen ondorioz sortutako estualdiei aurre egiteko baliabiderik ez duten onuradunei zuzendutako hautazko laguntza, zerbitzu eta ekarpen ekonomikoak dira gizarte laguntzarako prestazioak. Aparteko laguntza hau eskura dezakete Mutualiaren kide diren langileek, istripu edo gaixotasun profesionala izan badute, baita horien senide eskubidedunek ere (ezkonlagunak, aurrekoak, ondorengoak eta urtebetez bizikide izan dituzten beste senide batzuk).

Laguntza horiek hiru hilero onartzen ditu Prestazio Berezien Batzordeak. Batzorde paritario hori osatzen dute Mutualiaren kide diren enpresen 5 ordezkarik eta erakunde sindikaletako beste 5ek. Lan eta Immigrazio Ministerioak Mutualiaren Prestazio Berezien Batzorderako onartutako aurrekontua bikoiztu egin da iazkoaren aldean; 2010ean 203.722 eurokoa zen, 2011n, 400.000 eurokoa. Aurrekontua handitu denez, beharrizan egoeran dauden langile gehiagori lagundu ahalko zaie aurten. Horretarako, Mutualiak oraingo laguntza katalogoa aztertzeko ardura izango duen lantaldea eratu du, onuradunen benetako beharren araberako laguntzak txertatze aldera. Emandako laguntzen zenbatekoa onuradunen beharren araberakoa da. Eskaerak banaka aztertzen dira. Lan istripuak edo laneko gaixotasunak eragindako izatezko baldintzei erreparatzen zaie, baita laguntza eskatzen den gastuei aurre egiteko ezintasuna eragiten duen familia-unitatearen beharrizan egoerari ere. Beharrizan egoera hori aztertu ostean, batzordeak zenbateko laguntza emango zaion erabakitzen du. 2010ean Mutualiaren Prestazio Berezien Batzordeak 79 pertsona lagundu ditu, guztira 187.285 € xedatu ditu era honetan banatuta:

PBBak LAGUNTZA SOZIALAK ONARTZEA 2010 EKITALDIA Gizarte laguntza

Langile kopurua

Zenbatekoa

44

61.220 €

Aurreko ahaideen aldeko prestazioa

4

3.000 €

Ospitaleratzeagatiko lekualdatze, mantenu eta ostatu-gastuak

6

7.393 €

Tratamendu psikologikoa

2

7.345 €

Altzariak (oheak, besaulkiak, etab.)

3

3.394 €

14

63.144 €

Ibilgailuak egokitzea

2

5.278 €

Etxebizitzetan traba arkitektonikoak kentzea

1

18.000 €

Bainugelak egokitzea

2

15.571 €

Etxeko laguntza

1

2.940 €

79

187.285 €

Heriotzagatiko laguntza

Ibilgailu elektrikoak (gurpil-aulkiak, bipedestadoreak, osagarriak, etab.)

GUZTIRA

Aparteko laguntza horiei buruzko informazioa eskatzeko, jarri harremanetan Mutualiaren Prestazio Ekonomikoen Sailarekin. Informazio gehiago hemen (http://www.mutualia.es/es/prestaciones-sociales)

Diego Badosa, Prestazio Ekonomikoak (ITCP) arduraduna

a z a l a


a z a l a

mutua

informazioa a p i r i l a

2 0 1 1

p re s t akuntz a

Haurdun, erditu berri edo edoskitzaroan dauden emakumeen babesa Datorren maiatzera begira, Mutualiak prestakuntza jardunaldi bat antolatu du: ÂŤHaurdun, erditu berri edo edoskitzaroan dauden emakumeen babesaÂť . Jardunaldia gure Prebentzio Sailak emango du. Egoera horietan dauden emakume langileak, Lan Arriskuen Prebentziorako Legearen arabera, arrisku gehiago dute zenbait egoeratan eta, beraz, lege horrek biltzen dituen osasun eta segurtasunari buruzko neurriak hartu beharko dira. Enpresek arrisku horiek identifikatu eta ebaluatu behar dituzte, eta dagozkion prebentzio-neurriak hartu. Beharrezkoa balitz, gainera, langilea postuz aldatuko da edo beste funtzio batzuk eman behar zaizkio. Jardunaldian gai horri buruzko araudiaren berri emango da (LAPL eta 298/09 Errege Dekretua) eta prozesu horretan enpresei laguntza eskainiko zaie; 295/2009 Errege Dekretuak ezartzen dituen prestazioaren izapideen berri emango da (baldintzak, hobariak, etab.). eta enpresen eskura jarriko da arrisku kudeaketa ezartzen laguntzeko prozedura. Jardunaldia 9:00etatik 11:30era izango da honako egun eta leku hauetan: l Otsailaren 12an, Gasteizen (Zumarren hiribidea, 1). l Martxoaren 19an, Donostian (Camino doktorea, 1). l Otsailaren 26an Bilbon (Henao kalea, 26). Interesgarri izango zaizulakoan, zu bertan izatea espero dugu. Gai honekiko interesik baldin baduzu edo izena eman nahi baduzu, jar zaitez harremanetan gurekin, telefonoz (945 009 077, 943 440 526 eta 944 042 105) edota posta elektronikoz (prevencion@mutualia.es). Informazio gehiago nahi izanez gero, sar zaitez www.mutualia.es webgunean.

a z a l a


a z a l a

mutua

informazioa a p i r i l a

2 0 1 1

p re b entz ioa

Bibrazio mekanikoak Bibrazio mekanikoa oreka-jarreraren inguruan oszilatzen duen partikula edo gorputz baten mugimendua da. Makina eta egitura gehienek bibrazioak nozitzen dituztela aintzat hartu behar da diseinatzen hasiko bagara. Efektu dinamiko horren eraginez makinaren ahalegina eta tentsioak handitu egiten dira, baita zenbaitetan langilearena ere. Azken honen osasuna kaltetu dezakete. Bibrazio mekanikoen eraginaren menpe egoteagatiko arriskuen aurrean langileen osasuna eta segurtasunari buruzko Errege Dekretuetan (1311/2002 ED eta 330/2009 ED) zehazten dira enpresaren lege-betebeharrak. Kaltetutako gorputz-atalaren arabera, bi bibrazio mota bereizten dira: l Eskua-besoa sistemari transmititutako bibrazioek (besteak beste, esmerilagailu edo eskuzko disko-makina elektrikoen eta eskuzko mailu elektrikoen bidez) arazo baskularrak eragin ditzakete, baita hezurretakoak, artikulazioetakoak, nerbioetakoak edo giharretakoak ere, batez ere goialdeko gorputz-adarretan. Eguneko esposizioaren balio muga normalizatua, zortzi orduko laneguna kontuan izanda, 5 m/s2koa da. Ekintza bati ekiteko 2,5 m/s2 behar dira. l Gorputz osoari transmititutako bibrazioek (besteak beste, kamioi pisutsuen eta eskorga-higiarazleen bidez) lunbalgia edo bizkarrezurreko lesioak eragin ditzakete. Eguneko esposizioaren balio muga normalizatua, zortzi orduko laneguna kontuan izanda, 1,15 m/s2koa da. Ekintza bati ekiteko 0,5 m/s2ko behar dira. VIBRACIONES M VIBRACIONES ECÁNICAS MECÁNICAS

el vibraciones riesgo de vibraciones IdentificarIdentificar el riesgo de (Art.1 y 2)(Art.1 y 2)

riesgo o en reducirlo en base a los principios Eliminar elEliminar riesgo oelreducirlo base a los principios depreventiva la acción preventiva (Art. 15 Ley 31/1995) de la acción (Art. 15 Ley 31/1995)

de vibraciones EvaluaciónEvaluación de vibraciones (Art. 4) (Art. 4)

Observación Observación métodos métodos trabajo/comparación Medición Medición trabajo/comparación bases de datos bases de datos

Cálculo A(8) (Apéndice 2) Cálculo A(8) (Apéndice 2)

< V.A.A(8)V.A.< A(8) < V.A.A(8) V.A.< < V.L.A(8) < V.L.

A(8) >V.L.A(8) >V.L.

la exposición a Calcular laCalcular exposición a vibraciones para periodos vibraciones para periodos superiores superiores a un día, a un día, SI SI ¿Es ocasional? ¿Es ocasional? consultarlo, razonarlo,razonarlo, consultarlo, de medidas (Art. 3.3) (Art. 3.3) Programa Programa de medidas documentarlo y documentarlo y (Art.5.2) (Art.5.2) a la comunicarcomunicar a la NO NO laboral autoridad autoridad laboral Vigilancia Vigilancia de la saludde la salud (Art.8) (Art.8) SI SI ¿Se da la excepción ¿Se da la excepción Contar conContar condiciones con condiciones que que del Art. 5.4? del Art. 5.4? reduzcan el reduzcan riesgo el riesgo a un mínimo a un mínimo NO NO Vigilancia Vigilancia de la saludde(Art.8) la salud (Art.8) Adopción Adopción medidas medidas Razonarlo,Razonarlo, consultarlo, consultarlo, inmediatasinmediatas (Art.5.3) (Art.5.3) documentarlo, documentarlo, comunicarcomunicar a a la autoridad laboral laboral la salud (Art.8)la autoridad Vigilancia Vigilancia de la saludde(Art.8)

Información y formación y participación Información y formación (Art. 6) (Art. 6) Consulta yConsulta participación (Art. 7) (Art. 7)

de la evaluación 6 RD 39/1997) RevisionesRevisiones de la evaluación (Art. 6 RD(Art. 39/1997)

Figura 1 -resumen Diagrama del RD 1311/2005. Figura 1 - Diagrama delresumen RD 1311/2005. 19

19

Enpresak egoera aztertu beharko du eta, beharrezkoa bada, langileek nozitzen duten bibrazio mekanikoen esposizioa neurtu beharko du. Bibrazio mekanikoarekiko esposizio maila neurtzeko, ohiko lan-prozedurak behatuko dira eta erabilera baldintza ohikoei zor dakizkiekeen bibrazio mailari buruzko informazio egokiari erreparatu beharko zaio, fabrikatzaileak emandako informazioa kontuan izanda. Neurketaz bestelako eragiketa da, tresna espezifikoak eta metodologia egokia eskatzen baititu. Bestalde, bibrazio mekanikoen eraginpean dauden langileei informazioa eta prestakuntza eskainiko zaiela bermatuko du. Horrela, arriskuen ebaluazioa, arriskua desagerrarazi edo murrizteko hartu beharreko neurriak, osasunerako kalteak hauteman eta jakinarazteko egokitasuna eta modua, osasuna zaintzeko baldintzak eta lan-praktika seguruak jakinaraziko dira. Arriskuen ebaluazioak agerian utzi badu langileen osasuna arriskuan jar litekeela, pertsona horien osasunaren zaintza jarriko da abian, batez ere, ekintza-mailak etengabe gainditzen dituzten pertsonentzat, edo ekintza-mailak aldizka gainditzen dituztenentzat, esposizioaren intentsitatea eta maiztasuna dela eta, osasunean kalteak izan baditzakete.

Gonzalo Arroyo, Mutualiako Prebentzioa Teknikoa

a z a l a


a z a l a

mutua

informazioa a p i r i l a

2 0 1 1

e ra n tz unkizu n s o ziala

2010eko elkartasunaren balantzea Mutualiako Gizarte Ekimenen eta Jardueren Taldearen (EIAS) helburua, erakundearen barruan elkartasunaren kultura sustatzea eta garapenerako proiektuetan pertsonen laguntza bultzatzea da. Helburu horiek, xede horietarako bildu den diruak neurtuko balitu, esango genuke 2010. urtea oso urte ona izan dela.

Gobernuz Kanpoko Erakundeen Jokabide Kodean markaturiko jarraibideak betez, EIAS-en jarduketa ildoak, larrialdi egoeretarako laguntzak lortzera eta, Mutualiako kideek aurretik aukeratutako Hirugarren Munduko zenbait gunetan tokiko garapena laguntzera egon dira bideraturik.

Urteko aurrekontua 2010ean, EIASek, Mutualiako aurrekontuetatik jasotako 10.000 euroko hasierako partida izan zuen. Ondoren adierazten den bezala banatu ziren. ERAKUNDEA

MOTA

Zenbatekoa €

DYA

Urteroko laguntza

Medicusmundi Bizkaia

Laguntza Kongoko E.D.-ko Proiektuari

“Ura eta Saneamendua Kinshasan”

Cáritas Gipuzkoa

Haitiko lurrikara – Larrialdiko laguntza

Médicos del Mundo

10 sarreren erosketa eta zozketa langileen artean

EITB-ko telemaratoia

Gizarte helburuetarako laguntza ekonomikoa“bularreko minbiziaren aurka”

1.500

Gipuzkoako Cáritas

Haiti Kolera - Larrialdiko laguntza

1.366

400 2.484 4.000 25

Guztira

10.000

Larrialdiak Horrez gain, elkartasunezko zenbait ekimenen bitartez, EIASek larrialdiko laguntzetarako beste 15.228,30 € euro lortu zituen, eta Haitira bideratu ziren, Elizbarrutiko Caritasek San Bizente de Pauleko Karitatearen Alabekin, FleurioTabarrerekin, batera, aurrera daraman proiektuaren bitartez. Diru bilketa horren jatorria Mutualiaren ekarpenean (4.000 euro), Prebentzio Sozietatearenean (4.000 euro), eta bi erakundeetako pertsonek egindako ekarpenean dago.

Tokiko garapena Eta, azkenik, tokiko zenbait kanpaina finantzatu dira, zenbait ekimenen bitartez lortu diren 4.364 euroei esker. Horietako batzuk jada klasiko bilakatu dira, Eguberrietako elkartasunezko merkatu-txikiak edo haurrentzako jaiak, besteak beste. Esan behar da, lehen aldiz hiru hiriburuetan ospatu direla.

NORAKO

HAITI


BILKETAREN JATORRIA

zenbatekoa

Haur jaiak

642

Zuzendaritza Taldeak

354

Gabonetako afaria

469,68

guztira e

1.465,68

431 Berakah - Araba Walk On Proyect - Bizkaia

Gabonetako Merkatu txikia

Felix Baltistan Fundazioa - Gipuzkoa GUZTIRA

802,30 1.054,30

2.898

611,10 4.364,38

Gizarte Ekimenen eta Jardueren Taldea (EIAS)

a z a l a


a z a l a

mutua

informazioa a p i r i l a

2 0 1 1

e k i t aldiak Gizarte Segurantzaren sistemaren modernizaziorako erreformaren aurreproiektua

Mutualia Foroaren 6. edizioa Joan den martxoan, Lan Aholkularitzak zuzenduta, Mutualia Foroaren 6. edizioa ospatu zen Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Eibarren. Edizio honetako gaia hauxe zen: «GIZARTE SEGURANTZAREN SISTEMAREN MODERNIZAZIORAKO ERREFORMAREN AURREPROIEKTUA». Gai horren inguruan hitz egin zuten, alde batetik, Susana Castaños Mutualiaren Lege Aholkularitzako buruak eta, bestetik, Sara Aristegui alor bereko abokatuak. Biek honako gai hauek jorratu zituzten, besteen artean: ezintasun iraunkorraren eta elbarritasun handien pentsioak, aurreratutako erretiroaren pentsioa, lanaldi partzialeko eta txandakako lan kontratuak, lan istripuen eta gaixotasun profesionalen estalduraren hedatzea eta Gizarte Segurantzako lan istripu eta gaixotasun profesionalen mutualitateak. EGUNA

TOKIA

Etorrikoak

Balorazio (10 handiena)

martxoak 21

Bilbao

150

8,64

martxoak 22

Donostia

71

9,26

martxoak 23

Vitoria-Gasteiz

81

9,02

martxoak 28

Eibar

28

8,96

Ekitaldi guztietan, etengabe berritzen ari den gai berri honekiko interesa nabaria izan zen. Ildo horretatik, joan den martxoaren 25ean Lege Proiektua onartu zen Ministro Kontseiluan. Proiektu honi buruzko artikulua dago aldizkari honetan bertan. Proiektua onartzeko zain geundenez, txostenak ez ditugu web orrian jarri, zaharkitu ez zitezen. Barkatu eragozpenak.

a z a l a


Mutua informacion 5 eusk