Issuu on Google+

mutua informazioa

2013ko maiatza 28 zbk.

segurtasun astea

Smurfit


Aurkibidea FORMAKUNTZA • PREBENTZIOARI BURUZKO EKAINEKO PRESTAKUNTZA JARDUERAK • LEGEAK • Ezintasun iraunkor osoa (EIO) duen pertsona batek bidegabeko kaleratzeei dagokien kalte-ordaina eskura dezake? • PRESTAZIOAK • GIZARTE LAGUNTZA• PREBENTIZOA • ESKULIBURUA: Langile haurdunen edo edoskitzaro naturalean daudenen laneko arriskuak: • GAUR EGUN • OSASUNAK ERE EZ DU AMORE EMATEN SAHARAN• praktika onak • smurfiten segurtasun astea•


PREBENTZIOA

mutua informazioa

2013ko maiatza 28 zbk.

Langile Haurdunen laneko arriskuak

Eskuliburua

Enpresa batek aurrenekoz haurdunaldiko eta edoskitzaro naturaleko laneko arriskuak prebentzio jardueren artean sartzeari ekiten dionean, zalantza asko sortzen dira. Zeintzuk dira haurdunaldien eta edoskitzaro naturalaren gainean dagozkidan betebeharrak? Zeintzuk dira gauzatu beharreko ekintzak? Zein dokumentazio mota osatu behar dut? Zein epe dut dokumentazioa osatzeko? Nola jakin dezaket zein arrisku berezi dagozkie haurdunaldiei eta edoskitzaro naturalari gaineko langileenen aldean?

Zalantza horiek guztiak argitzeko, Mutualiak “ Haurdunaldiko eta edoskitzaro naturaleko lan arriskua eskuliburua� osatu du. Eskuliburua doan deskargatu daiteke gure webgunetik. Batetik, enpresa orok arriskua, egokitzapena eta lanpostu aldaketa egokiro kudeatzeko gauzatu behar dituen prebentzio jarduerak ditu hizpide, eta, bestetik, hala enpresek nola langileek haurdunaldiko eta edoskitzaro naturaleko berariazko arriskuen gaineko informazioa topatuko dute, prestazioaren izapidetzeari, iraupenari, zenbatekoari eta prestazioa lortzeko betekizunei dagokiena hain zuzen ere.

Beste zalantzaren bat argitzea behar izanez gero, prevencion@mutualia.es jo helbidera

Mutualiako Prebentzio Saila

aurkibidea


FORMAKUNTZA

mutua informazioa

2013ko maiatza 28 zbk.

Prebentzioari buruzko jarduerak

Ekaina

Mutualiako Prebentzio Sailak antolatutako doako jardunaldi hauetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu: PROTECCIÓN DE LAS MUJERES EMBARAZADAS, QUE HAYAN DADO A LUZ o EN PERIODO de LACTANCIA. Legedi eta araudi aplikagarrian oinarrituta, haurdun dauden emakumeen eta bularra ematen ari direnen laneko segurtasuna eta osasuna –298/2009 Dekretuak erregulatutako moduan– bultzatzeko jardunaldia. Egungo lan-baldintzak jakinaraziko dituzte, bai eta baldintzok zer balizko ondorio dituzten ere haurdun dauden emakumeengan, fetuarengan edo bularreko umearengan, arrisku-ebaluazioan kontuan hartu beharko baitira, enpresako langileren bat haurdun egon ala ez. (09:30etik 11:30era arte).

Datak: Bilbon, ekainararen 4an Donostian, ekainaren 11an Gasteizen, ekainaren 18an Jardunaldion gidari jardungo dira teknikari hauek: Silvia Amo, Arrate Arrillaga eta Gonzalo Arroyo, gure Prebentzio Sailean dihardutenak. PREBENTZIO BALIABIDEEN FIGURA Jardunaldiak, batetik, prebentzio-baliabideen figuraren oinarrizko kontzeptuak argitu nahi ditu, Lan-ikuskaritzak ezarritako irizpideen arabera. Hala, enpresako arduradunei errazagoa gertatuko zaie zaindu beharreko jarduerak hautatzea eta kudeatzea. Bestetik, prebentzio-baliabide gisa jarduteko hainbat jardunbide ezagutu ahalko dituzte langileek. (09:30etik 11:30era arte) .

Datak: Bilbon, ekainararen 6an Donostian, ekainaren 20an Gasteizen, ekainaren 13an Jardunaldion gidari izango dira Pili Bezares, Arrate Arrillaga eta Jaione Fernandez gure Prebentzio Saileko teknikariak. Jardunaldietan parte hartu nahi izanez gero, bidali izena emateko buletina honako helbide elektronikora edo fax zenbakira:

Mutualiako Prebentzio Saila

prevencion@mutualia.es / fax: 944042103

Leku kopuru mugatua

aurkibidea


LEGEAK

mutua informazioa

bidegabeko kaleratzeei kalte-ordaina

2013ko maiatza 28 zbk.

EIO

Hainbat motatako prestazioen arteko bateragarritasunak eztabaida pizten du eta gauza bera gertatzen da 13-01-28ko Auzitegi Gorenaren ebazpenean aurkitzen dugun kasuarekin ere. Zer gertatzen da kaleratze bat bidegabetzat jo ondoren enpresak ezingo balu langilea berriz onartu, Langileen Estatutuko 56.1 artikuluan jasota dagoenaren arabera, prozedura horrek iraun bitartean EIO bat deklaratu delako? Zer aukera geratzen zaio alde enplegatzaileari? Badirudi erantzuna garbi dagoela, eta ebazpen honetan emandako irtenbidea da; hau da, lan egindako urte kopuruaren arabera dagokion kalte-ordaina ematea. Hala ere, zalantza argi bat sortzen da; hain zuzen ere, magistratuetako baten boto partikularrak planteatutakoa. Haren arabera, jatorria da erabakigarria, irtenbidea erabakitzeko abiapuntutzat hartu behar den gertakaria, ez legeak zehazten duen aukera. Gertakari hori ez da zehazten kaleratzea bukatu eta enplegatzaileari hautatzeko aukera sortzen zaionean, lehenago baizik, ezintasun-espedientea ebatzi eta harekin batera lan harremana deuseztatzen denean. Itzul gaitezen hasierara. Langileen Estatutuak kaleratzeen arloan ezartzen duen arauketan premisa gisa agertzen denez, alde enplegatzaileak lan harremana legez justifikatu gabeko arrazoiren batengatik haustea legez kanpoko ekintza da eta, bidegabeki eragindako kalte hori ordaintzeko, lanpostuan berriz onartu beharra –baldintza berberetan– ezartzen da edo, alternatiba gisa, eragindako kalte-galerengatik kalte-ordain baliokidea eman ahal izatea. Are gehiago, legegilearen aburuz, alde enplegatzaileak langilea aurreko lanpostuan baldintza berberetan jarri behar du, berriz onartzea egintza nagusia izanik; izan ere legeak ezartzen duenaren arabera, alternatibarik ezean berriz onartzea kalte-ordainari nagusitzen zaio. Zer gertatzen da berriz onartzea ezinezkoa denean, egoera hori ezin bazaio enpresari egotzi? Erantzun hori da orain eztabaidagai dagoena, EIOa kaleratzea gertatu ondoren, baina ebazpenaren aurretik, deklaratzeak langilea berriz onartzea ezinezko egiten baitu. Onar daitekeen bukaera bakarra jada ez da berriz onartzea edo kalte-ordaina ematea; aitzitik, EIOa deklaratu ondoren gauzatu daitekeen betebehar bakarra kaleratutako pertsonari legearen arabera dagokion kalte-ordaina ematea da. Alderdi hori ebazpen honetan jasota dago eta Lan-arloko Jurisdikzioa Arautzen duen Legeko 110 b) artikuluan legez aurreikusita, zera adierazten duenean: «…auzi-jartzaileak eskatuta, berriz onartzea ezinezkoa dela idatziz jasota baldin badago, kaleratze bidegabeen kasuan, ebazpenean kalte-ordainaren aukera egintzat ematea erabaki ahal izango da, ebazpenean bertan lan harremana deuseztatutzat eman, eta enpresa kaleratzeagatiko kalte-ordaina ordaintzera zigortu, kalte-ordain hori ebazpenaren datara arte kalkulatuta». Aurretik aipatu dugun eta boto partikularrean jaso den desadostasunaren oinarria da kalte-ordaina eskuratzeko eskubidea kontratua legez deuseztatzen denean bukatzen dela, hau da, langilearen ezintasun iraunkor osoa deklaratzen denean; kontratua bukatzean, enpresa une horretan bereganatu ez dituen betebeharretatik libre geratzen da, kontratua enplegatzaileari egotzi ezin zaion kausa batengatik deuseztatzen delako bidegabeko kaleratzea deklaratu aurretik eta, beraz, berriz onartzeko edo kalte-ordaina emateko betebeharra ez da sortzera iritsi kontratua aldez aurretik deuseztatu delako. Azaldu dugun bezala, aretoko gehiengoa ez zegoen ados jarrera horrekin.

María Urizar, Mutualiako lege-aholkularitzako abokatua

aurkibidea


PRESTAZIOAK

Gizarte

mutua informazioa

2013ko maiatza 28 zbk.

Laguntza

Krisi ekonomikoaren ondorioak eta horren ondorio diren aurrekontu-mozketak direla eta, larri kaltetu da Mutualiak ematen dituen gizarte-laguntzako diru-laguntzen aintzatespena 2012an. Gizarte-asistentziako diru-laguntzetarako Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioak onartutako aurrekontu partida murriztu egin da; 2011n, 400.000 euro zituen onartuta eta, 2012an, berriz, 200.000 euro. Gainera, ez dago aurrekontua handitzeko aukerarik. Aurrekontuko kopurua gastatuko genuela aurreikusita, beste aurrekontu partida batzuetatik funtsak transferitzeko baimena eskatu genion aipatu ministerioari, 2012an aurkeztutako gizarte laguntzako eskaera guztiei aurre egin ahal izateko. Azkenik, prestazio horiek AINTZATESTEKO aurrekontua 232.739,24 eurokoa izan zen (2011n, 331.609,37 euro), eta, ekitaldi amaieran, eskatutako prestazio guztiei erantzun ahal izan genien. 2013ko ekitaldian, ez da aldatu Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioak baimentzen duen aurrekontua, beraz, 200.000 eurokoa da. Aurrekontu horrek nahikoa izan beharko du urte amaierara arte aukez daitezkeen eskaerei erantzuteko; izan ere, 2013ko lehen lauhilekoan AINTZATETSI diren eskaeren zenbatekoa 38.419,04 euro da. Prestazio Berezien Batzordeak ekitaldian AINTZATESTEN dituen prestazioen aurrekontu egozteak gero ordaintzen dira. Hortaz, Batzordeak ekitaldi batean AINTZATETSI dituen prestazioen zenbatekoak ez du zertan bat etorri ekitaldi horretan ORDAINDUTAKO prestazioekin, normalean mutualisten urteroko batzar nagusi arruntean ematen baita. 2012an ORDAINDUTAKO gizarte laguntzako diru laguntzen zenbatekoa 367.372,60 euro izan zen; hortaz, % 60 baino gehiago areagotu da 2011n ORDAINDUTAKO zenbatekoaren aldean. Hona hemen banaketa:

2012

Diru-laguntza mota Kop Laneko istripuaren ondoriozko heriotzagatiko laguntza

2011

Zenbatekoa

Kop

Zenbatekoa

20

36.000,00 €

29

49.200,00 €

Laneko istripuagatiko gorako aldeko prestazioa

13 1

23.100,00 €

9

13.900,00 €

Gaixotasun profesionalagatiko gorako aldeko prestazioa

0

900,00 €

6

5.100,00 €

0,00 €

1

750,00 €

109

307.372,60 €

29

157.580,01 €

143

367.372,60 €

74

226.530,01 €

Gaixotasun profesionalaren ondoriozko heriotzagatiko laguntza

Gizarte-laguntzako ezohiko diru-laguntzak GUZTIRA

aurkibidea


Zer dira gizarte-laguntzako prestazioak? Hautazko diru laguntza, zerbitzu eta laguntza ekonomikoak dira, eta baliabiderik ez dutelako laguntza ekonomikoak behar dituzten pertsonei aitortzen zaizkie, laneko istripu baten edo gaixotasun profesional baten ondorioz sortutako behar egoerei aurre egiteko. Nor izan daiteke laguntza horien onuradun? Laneko istripu bat edo gaixotasun profesional bat jasan duten norbere konturako edo besteren konturako langileak (Mutuak babestutakoak eta Mutuari atxikitakoak, hurrenez hurren; azken horiek laneko gertakariak estalita izan behar dituzte), bai eta beren senideak eta eskubidedunak (ezkonlaguna, aurretikoak, ondorengoak eta gainerako senideak) eta urtebeteko bizikidetzagatik parekideak direnak (izatezko bikote) ere. Gizarte laguntzako prestazioen zenbatekoa Diru laguntzen zenbatekoa onuradunaren behar egoeraren araberakoa da. Mutualiaren Prestazio Batzordeak banaka ebazten ditu eskaerak; horretarako, lan-istripuak edo gaixotasun profesionalak eragindako egoera eta beharrezko gastuei aurre egiterik ez daukan familia unitatearen egoera azaltzen dituen eskaera aztertzen da. Jarraian, Batzordeak, deskribatutako gertakari eta egoeraren arabera, diru laguntzaren zenbatekoa ematea edo ukatzea erabakitzen du.

Zer motatako laguntzak eska ditzaket? Hona hemen, adibide gisa, zer motatako gizarte laguntzako diru laguntzak aintzatetsi diren aurreko urteetan:

► ► ►

► ► ► ►

► ►

Heriotzagatiko laguntzak: heriotzagatiko laguntzak (egungo zenbatekoa: 1.800 €) eta gorakoen aldeko prestazioak (egungo zenbatekoa: 900 € gorako senide bakoitzeko). Senideentzako tratamendu psikologikoa: heriotzagatik nahiz aldi baterako ezintasun larri edo oso larrien prozesuengatik, medikuak aginduta. Laguntzaileen dietak: etxetik kanpoko ospitaleratzeagatiko joan-etorrien edo mantenuaren gastuak (0,19 €/km; dieta erdia: 10 €/egun eta dieta osoa: 25 €/egun), bai eta ostatua ere. Elbarrientzako protesi eta ibilgailu bereziak, osasun laguntzako prestazioetan sartzen ez direnak (gurpildun aulki elektrikoa, protesi estetiko bereziak, Scooter elektrikoa, dutxarako aulkia, motor elektrikoa duen handbikea gurpildun aulki elektrikoetara egokitzeko, bipedestadore elektrikoa, eta abar). Traba arkitektonikoak kentzea: komunak, korridoreak, arrapalak, ibilgailuak, eta abar egokitzea. Gehienez ere, 18.000 €. Laneko istripua edo gaixotasun profesionala izan duen langilea artatuko duten eta horiekin batera bizi ez diren senide zuzenentzako etxebizitza alokairua. Altzari berezietarako laguntzak: ohe artikulatuak, lasaitasun besaulkia, dutxa eta komunerako besaulkia, garabi elektrikoa, transferentzia taulak, eta abar. Etxean arreta emateko laguntzak: familia-unitatean seniderik ez duten mendeko pazienteak ospitaleratu ondoren ematen diren laguntzak, etxean bertan edo hortik kanpoko joan-etorrietan arreta emateko. Ospitaleko laguntza: pazientea lagunduko duen pertsona, seniderik ez dutelako edo seniderik ez dutelako. Ikasketetarako, prestakuntzarako eta lanera berregokitzeko ezinduentzako laguntzak

Nola eska daitezke gizarte prestazio hauek? ► ►

Gizarte laguntzako prestazioaren eskaera bete behar da, eta Mutualiako edozer zentrotan entregatu edo edozer zentrotara bidali. www.mutualia.es webgunean eskura daiteke Laguntzari buruzko informazioa edo laguntza bera Mutualiaren Errehabilitazio Zerbitzuetan, Prestazio Ekonomikoen Prozesuan (Gizarte Laguntza), Aholkularitza Juridikoan edo Mutualiaren beste edozer zerbitzu edo prozesutan eskura daiteke.

Diego Badosa Quintana, Mutualiako ABEKP Prestazioetako Arduraduna

aurkibidea


GAUR EGUN

mutua informazioa

2013ko maiatza 28 zbk.

Osasunak ere ez du amore ematen

Sahara

Duela 36 urte baino gehiago hasitako gatazka izan arren, Mendebaldeko Sahararen (MS) egoera ezezaguna da jende askorentzat, eta, horrez gain, Nazioarteko Komunitateak ahaztuta duen gatazka da. JosĂŠ Luis PaulĂ­nek, Gipuzkoa klinikako sendagileak, Sahararen eta bertako biztanleen benetako egoeraren berri ematen digu hurrengo artikuluaren bitartez. Egoera horren berri izan du errefuxiatu sahararren eremuetara egin dituen bidaia ugarietan, Mundubat Euskal GKE-aren Auserd Proiektuari ematen dion laguntza dela eta. Saharatarren dramaren jatorria Mendebaldeko Sahara (MS), aurretik Sahara espainiarra izandakoa, Espainiako beste probintzia bat izan zen 1976ra arte. NBE-aren aginduz, 1975ean, autodeterminazioaren aldeko erreferendum bat egin behar zen, Espainiak onarturikoa, Afrikako kolonien deskolonizazio prozesuaren barruan. Baina 1975eko azaroaren 14an, geroago(ra) ilegalak zirela ikusi zen akordio batzuen bitartez, Espainiak Marokori eta Mauritaniari eman zion probintzia. Gertakari horien eta Marokok antolatu zuen Martxa Berdearen ondorioz, milaka eta milaka gizon, emakume haur eta zahar sahararrek oinez egin behar izan zuten ihes basamortutik, napalm eta fosforo zuridun bonben erasoen artean. Esan behar da, martxa berde hura, lurraldeak Marokori eta Mauritaniari eman eta, garai hartan, Francoren gaixotasuna zela eta, Espainiako jarduneko estatu buru zenak, gaur egun Espainiako Juan Carlos I. Errege denak, traizioa egin, baino egun batzuk lehenago antolatu zuela Marokok. Saharak Marokoren eta Mauritaniaren aurka izan zuen gerraren hasiera izan zen. Espainiak behin betiko utzi zuen bertan behera Herri Sahararra 1976ko otsailaren 26an. Ihes egiten ari zirenek Tinduf (Aljeria) inguruetan aurkitu zuten babesa, eta gaur egun Errefuxiatu Sahararren Kanpamenduak (ESK) izenez ezagutzen ditugunak osatu zituzten. 1991n su etena sinatu zen Marokoren eta Fronte Polisarioaren (Herri Sahararraren legezko ordezkari bakarra) artean, autodeterminazio erreferenduma burutzearen konpromisoarekin. Gaur egun, Marokok erabat baztertzen du inolako akordio aukerarik, Marokok berak lurralde horretan erabateko agintea ez baldin badu, hitzartutako bake plana baztertuz. Ez die inolako kasurik egiten NBE-k behin eta berriro planteaturiko eta Fronte Polisarioak onarturiko akordioei. NBE bera ez da gai Marokori nazioarteko legedia betearazteko, eta Marokoren ez legetasun horrek Frantziaren eta Estatu Batuen laguntza nabarmena izateaz gain, Espainiaren konplizitatea ere badu. Zergatiak erabat ekonomikoak, politikoak eta geo-estrategikoak dira. Inork ez du zalantzan jartzen sahararrek beraien autodeterminaziorako duten eskubidea, baina denak babesten dira aldeen arteko akordioa behar dela esatean (gaur egun hori guztiz ezinezkoa da). Jarrera horrek Marokoren jokaera indartu baino ez du egiten.

aurkibidea


Biztanleriaren egungo egoera Errefuxiatu Sahararren Kanpamenduak (ESK) erkidego oso batek bere lurraldetik kanpo duen antolakuntzaren eredu dira, mundu osoan parekorik ez duena. Imajina dezakegun mediorik gogorrenetako batean daude, Aljeriako Hamada izenekoan, Saharako gune lehorrenetako batean. Neguan oso temperatura hotzak dituzte, eta udan 55 gradu baino gehiago izaten dituzte. Bertara heldu zirenean, beraien asmoa aste batzuk egotea zen, eta 36 urte daramatzate jada. Gerra garaian, Fronte Polisarioaren armadaren atzeguardia izan zen. Emakumeak funtsezko euskarria ziren eta dira antolakuntzan. Kudeaketa horrek gabezia handiak ditu, baina, haurrak eskolara joatea, denentzako osasuna izatea eta biztanle guztiengana heltzen diren elikadura eta oinarrizko beharrak bermatzea lortu ditu. Kanpamendu horietan 200.000 pertsona inguru bizi dira.

Osasunaren antolakuntza Kanpamenduen lehen urteetan ez zegoen osasun profesionalik ezta egiturarik ere, eta, ondorioz, osasunaren pisua emakumeek zeramatzaten, eta emakumeak eta betidaniko sendalariak arduratzen ziren osasunaz, konponbide naturalak erabiliz. Urte batzuk geroago osasun laguntza heltzen hasi zen, eta, horrela, mendebaldeko medikuntza ezarri zen. Ez zegoen bertako sendagilerik eta, ondorioz, urte batzuk igaro eta eskolaratzeak eta Kuban jasotako prestakuntzak bere fruituak eman zituen arte, ez zen ikusi sendagile eta erizain sahararrik. Une honetan, sendagileak Kuban, Venezuelan eta Aljerian prestatzen dira, eta erizainak, kanpamenduetan bertan dagoen ikastetxean. Egiturari dagokionez, badago Osasun Ministerio sahararra, hainbat sail biltzen dituena, eta Ilargi Erdi Gorria ere bertan dago. Rabunin Ospitale Nazionala dago, baina bertan espezialitate batzuk baino ezin ditugu aurkitu. Tindufen (Kanpamenduetatik hurbilen dagoen Aljeriako herrian) Ospitale Militarra (Aljeriarra) dago, eta bertara bideratzen dira Rabuniko ospitalean arreta jaso ezin dezaketen kasuak. Kasu bereziak direnean, hiriburura – Aljerrera– eraman behar dira gaixoak, 2.000 kilometro ingurura. Eta oso tratamendu konplexuak direnean, beste herrialde batera ebakuatzea planteatzen da. Aldian behin, Atzerriko Espezialitate Batzordeek bisitak egiten dituzte ESK-etara, beraien espezialitateetako kasuei arreta eskaintzeko. Horrez gain, tuberkulosiaren aurkako ospitaleak, ospitale psikiatrikoak, birgaitze zentroak, itsuentzako zentroak eta ezindu fisikoak birgaitzeko zentroak ere badaude. Egitura ofizial horrekin batera, Saharako medikuntza tradizionalak pisu handia du oraindik bertako biztanleen artean.

Osasun arazoak Beste batzuen artean, gehien aurki ditzakegun osasun arazoak honako hauek dira: haurren nutrizio eza, anemia ferropenikoak, gastroentiritisak, ulcusa, asma, EPOC, arnas infekzioak, traumatismoak, diabetesa, HTA, emakumeen obesitatea, harearen eta eguzkiaren ondoriozko begietako patologiak, patología ginekologikoa (metrorragiak, abortuak, ohiko erditzeak eta erditze zailak…), gerraren, zalantzen, etorkizun ezaren… ondoriozko patologia psikiatrikoak…

Elkarlana ESK-ak izango dira, beharbada, mundu osoan giza laguntza gehien jasotzen duten tokietako bat, bertan dagoen biztanle kopurua kontuan izanik. Baina horrek ez du esan nahi, ezta inondik ere, bere behar guztiak beterik dituenik, alderantziz baizik. Bertara heltzen den laguntzaren parte handia guk nahi ez dugun txatarra baino ez da, ez dago jarraikortasunik horniduretan, mantentze lan falta, emaileek “derrigorrez ezarritako” laguntzak, koalifikaziorik gabeko elkarlana, ingurunearen ezagutza falta, egoeraren jatorriaren ezagutza falta, enpatia falta beraien kausarekin, jarraikortasun falta proiektuetan…

aurkibidea


Gure proiektua

Mundubat Euskal GKE-aren barruan Auserd Proiektuaren parte garen osasun alorreko profesional talde bat gara (gehien bat familiako sendagileak, pediatrak, ginekologoak, erizainak eta emaginak). Gure lana osasun sareari laguntza ematea da. Laguntza horren barruan, gaixorik dauden pertsonei arreta zuzena eskaintzea eta bertako langileei prestakuntza ematea, instalazioen mantentze lanetan aritzea eta konpainia ematea (bakarrik ez daudela sentiaraztea) daude. Proiektua 1996tik ari da burutzen, eta bere filosofia, justizia falta konpontzeko baliabide gisa ulertutako elkarlanean oinarritzen da. Horrela, gure azken xedea, Herri Sahararrak bere etorkizunari buruzko erabakia hartu ahal izatea da. Urtean 5-6 bidaia egiten ditugu, 15 egun ingurukoak, baina gure asmoa urteko zati gehienean laguntza eskaintzea da. Une honetan ia ez dago osasun alorreko bertako langilerik, eta osasun arreta, bertako erizain talde txiki baten esku dago; hori dela eta, gure lan nagusia arreta zuzena eskaintzea eta erizaintzako langileak diagnostiko eta terapia alorretako oinarrizko tekniketan prestatzea da, sendagilerik ez dagoenerako (urteko hilabete gehienetan). Une honetan, gure lanaren fruitu batzuk tokian bertan ikusten hasi garen arren, krisialdiaren eragina jasaten ari gara, eta, 16 urtez lanean aritu eta gero, proiektua bertan behera geratzeko arriskuan dago, finantzaketa falta dela eta. Orain arte proiektua eutsi duten erakundeek beraien laguntzarekin ez jarraitzea erabaki dute. Horrela, beste behin, krisialdia sortu ez dutenak izango dira krisialdiaren eraginak jasango dituztenak. Hori dela eta, une honetan ez dugu finantzaketarik, eta proiektua desagertzeko arrisku larrian dago. Ezin dugu hori onartu, gure kausa zuzena delako, baina baita bertan ezagutu ditugun eta justizia ezaren aurpegia, begiak eta begirada eskaini diguten pertsona asko eta askorengatik: Bulahi, Abdeljai, Nanu, Wüarda, Gabala, Halida, Omar, Abderraman, Man, Brahim, Meiem, Mahmud… Bertan behera utzi zituzten behin, eta ez gara gu izango berriro ere bertan behera utziko ditugunak. Baina errealitatea latza da, eta ezin dugu gure kontura egin. Hori dela eta, Sahararen errealitatearen zatitxo bat konpartitzea erabaki dugu, eta zuen elkarlana eskatzen dugu, osasun alorreko langileek erantzukizun handia duten osasun proiektuan parte hartzeko

Erakartze kanpaina Aipatutako guztiarengatik, jakinarazi behar dizuegu bazkide laguntzaileak erakartzeko kanpaina hasi dugula, Proiektuari jarraipena emateko. Interesaturik daudenek, beraiek nahi duten diru kopurua ingresatu ahal izango dute hilean, banku helbideratze bitartez, honako kontu zenbaki honetan: Euskadiko Kutxako 3035 0083 21 0830700802 kontu zenbakian. Erreferentzia gisa zuen izena, abizenak eta, ondoren DFB´6 jarri behar duzue. Horrela, diru hori, Auserd Osasun Proiektura bideratuko da zuzenean. Halaber, Taldeko parte izan nahi baduzue, Maite Hermanarekin, Mundubateko koordinatzailearekin, jar zaitezkete harremanetan (Telef: 944162325, edo e-mail: mhermana@gmail.com) edo nirekin zuzenean, Pakea Klinikan. Norbaitek behin esan zuen: “Bizitza oso toki arriskutsua da, ez gaiztakeriak egiten dituzten pertsonengatik, zer gertatzen den ikusiz eserita egoten diren pertsonengatik baizik”.

¡NO TE SIENTES! EZ ZAITEZ ESERI! José Luís Paulín Seijas. Mutualiako sendagilea Pakea klinikan

aurkibidea


PRAKTIKA ONAK

mutua informazioa

2013ko maiatza 28 zbk.

Segurtasun astea

SMURFIT

Apirilaren 22tik, astelehena, 27ra, larunbata, Segurtasunaren I. Astea ospatu dute Smurfit Kappa Nervión enpresan. Bi jarduera mota antolatu dituzte: alde batetik, fabrikako langileentzako segurtasunarekin eta osasunarekin lotutako ekintzak, hitzaldiak eta mintegiak, eta bestetik, eskualdeko ikastetxeetako umeentzako eta langileen familiakoentzako eta lagunentzako prebentzio-jarduerak, lanalorretik kanpokoak.

Erakundeetako ordezkariek eta prebentzio-adituek Smurfit Kappa Nerviónen Segurtasunaren I. Astean hartu dute parte Apirilaren 22an, astelehena, Rafael Sarrionandia Smurfit Kappa Nervión enpresaren zuzendari nagusiak Segurtasunaren I. Astea inauguratu zuen, Bizkaiko Laneko eta Gizarte Segurtasuneko ikuskariarekin, Osalanen zuzendari nagusiarekin, spMutualia prebentzio-zerbitzuen zuzendari gerentearekin, Mutualiako alboko zuzendari gerentearekin eta Euskaliteko presidentearekin batera. Iurretako, Durangoko eta Amorebieta-Etxanoko alkateak ere jardunaldia babesten izan ziren.

“Zure segurtasuna, zure eginkizun nagusia’ lemapean Zure segurtasuna, zure eginkizun nagusia lemapean, Smurfit Kappa Nervión enpresak segurtasunaren eta osasunaren adituen hitzaldiak antolatu zituen. Besteak beste, spMutualia, Ergogroup, DYA trebakuntza, IFPRL, eta GerdauSidenor erakundeetakoak ziren. Halaber, Smurfit Kappa taldeko Paperaren saileko laneko segurtasunaren eta osasunaren arduradun Alain Merle fabrikan izan zen apirilaren 25ean, osteguna, hitzaldi bat emateko. Hizlari guztiek beren ezagutzak eta esperientziak azaldu dituzte hitzaldietan eta mintegietan. Besteak beste, honako gaiak jorratu dituzte: eguneroko bizitzarako ergonomia, bide-segurtasuna, kiroleko segurtasuna, industrian prebentzioaren arloko jardunbide egokiak, edota segurtasun-nagusitasun eraldatzailea.

aurkibidea


Smurfit Kappa Nerviónen Segurtasunaren I. Astea amaitzeko, apirilaren 27an, larunbata, ateak irekitzeko jardunaldia egin zuten 10:00etatik 18:00erata. Langileen 400 senidek eta lagunek baino gehiagok parte hartu zuten. Guztiek ere fabrikako instalazioak bisitatu zituzten eta DYAren eta Iurretako suhiltzaileen laguntzarekin antolatutako segurtasunarekin eta osasunarekin lotutako hainbat jardueraz gozatu zuten: txikientzako jolasak, bihotz-biriketako bizkortze tailerrak, lehen zaintzen eta immobilizazioen simulazioak eta larrialdiko parke mugikorren erakusketa bat

Smurfit Kappa Nervión enpresaren zuzendari nagusi Rafael Sarrionandiari elkarrizketa egin diogu. Enpresa izugarri aldatu eta garatu da 1995ean Celulosas del Nervión izenarekin ibilbidea hasi, geroago Smurfit taldean sartu eta, azkenik, Kappa taldearekin bat egin zuen arte, eta ez bakarrik ikuspuntu teknikotik, ingurumenari, segurtasunari eta osasunari dagokienez ere aldaketa ugari izan ditu. Gaur egun, zakuetarako paperaren ekoizpenaren sektoreko Europako enpresa nagusietako bat da. Segurtasunaren I. Astea dela-eta, Smurfit Kappa Nervión enpresako zuzendari nagusi Rafael Sarrionandia elkarrizketatu dugu, Iurretako paper-fabrikaren prebentzioa kudeatzeko alderdi azpigarrienei buruz galdetzeko eta prebentzioaren eta laneko segurtasunaren alorretan emaitza onak lortzeko gakoen berri izateko. Izan ere, istripu kopuruen maila oso txikiak dituzte, eta azken urtean ez da bajadun istripurik izan, nahiz eta paperaren industria arrisku handiko sektorea izan.

Zer dira Smurfit Kappa Nervión fabrikaren laneko arriskuak prebenitzeko politika arautzen duten oinarriak? Eta zer eginkizun du Zuzendaritzak horien gainean? Smurfit Kappa Nervión enpresaren helburua istripurik ez gertatzea, eta gure langileen eta kontratisten lan-bizitzaren kalitatea hobea izatea da. Gure segurtasun-politikaren arabera, hura gure jarduera profesionalaren parte da, errentagarritasuna, kalitatea, ekoizpena eta ingurumenaren maila berberean. Hori guztia betetzeko, ezinbestekoa da «prebentzioa aktiboki txertatzea» fabrikaren arlo guztietan. Erakundean dudan lanpostuagatik, aurrekoa betetzearen eta betearaztearen arduradun nagusia naiz, eta segurtasuna enpresa honetako lehentasun nagusi gisa ezarri behar dut. Horrenbestez, nire ustez, segurtasunaren arloan dudan lidergoa ikusteko modukoa eta aktiboa izan behar da beti.

Zer giza baliabidek osatzen dute enpresaren prebentzio-arloa? Nola daude banatuta erakundearen egituran? Laneko arriskuen prebentzioaren arloan lanean ari diren bi profesional ditugu lanaldi osoz. Bi lagun horiek Zuzendaritzari segurtasunarekin lotutako gai guztiei buruzko etengabeko aholkularitza ematen diote. Gainera, espezialitate teknikoekin loturarik ez duen prebentzio-zerbitzu baten babesa ere jasotzen dugu, eta osasunaren zaintzari eta sustapenari dagokienez, Mutualiaren Prebentzio Sozietatearen zerbitzu mediko iraunkorra dugu plantan, lagunduz eta aholkatzen. Dena den, lehenago «prebentzioa aktiboki txertatzea» aipatzean esan dudan bezala, azpimarratu nahi dut prebentzioa aginte postuetan dauden langile guztien ardura dela, nigandik hasi eta Segurtasun Batzorde Zentraleraino. Horregatik, aginte-postuetan direnek izan behar dute prebentzio-egituraren giza aktibo nagusia.

Zein izan dira azken urteetan istripu kopuru txikiak lortzeko laneko arriskuen prebentzioa kudeatzeko sistemaren gakoak? Azken sei urteetan langileen % 40 inguru berritu dugu, enpresaren arlo guztietan. Horregatik, trebakuntza-plan berezia sortzea planteatu genuen, eta horren gainean lanean jarraitzen dugu. Gainera, fabrikako maila guztien arteko komunikazioa hobetzeko hainbat proiektu gauzatu ditugu, langileei istripurik ez izatearen erronkaren garrantzia eta segurtasuna enpresaren lehentasuna dela jakinarazteko. Horren adibide dira batzorde mailatuak. Izan ere, etengabeko komunikazioa ahalbidetzen dute. Gainera, prebentzioaren gaia lantzen dute fabrikaren maila hierarkiko guztietan, langile guztiei azkar eta sistematikoki helarazteko. Era berean, kontzientziazioa, konpromisoa eta jokabide seguruak bultzatzeko beste tresna batzuk ere baditugu, besteak beste, «segurtasuneko iruzkin prebentiboak», «stop, think & go» edota «segurtasunaren aldeko eguneko bost minutuak».

aurkibidea


Segurtasunaren 1. Asteari dagokionez, zer antolatu duzue? Bete al dira jarritako helburuak? Zer izan da parte hartu duten aldeen erantzuna? Lehen aste honetan, laneko eta lanetik kanpoko segurtasuna eta osasuna jorratu nahi izan dugu. Aditu askoren lankidetza bikaina jaso dugu, eta osasunarekin zein aisiarekin lotutako alderdiak jorratu dituzte, adibidez, eguneroko bizitzarako ergonomia, kiroleko segurtasuna edo bide-segurtasuna. Komunikazioa, kontzientziazioa eta istripurik ez izateko konpromisoaren tankerako oinarrizko gaiak ere landu ditugu, noski, ÂŤlidergo ikusgarriarenÂť eta ÂŤjokabideen kudeaketarenÂť bidez, betiere. Asteari amaiera emateko, apirilaren 27an, larunbata, ate irekiko jardunaldia egin genuen. Langileen 400 senide eta lagun baino gehiago etorri ziren, gure lan-prozesua, instalazioak eta ekoizpeneko azken inbertsioak ikustera, eta adin guztietako hartzaileei zuzendutako segurtasunarekin lotutako jarduerez gozatzera. Amaitzeko, eskerrak eman nahi dizkiet Iurretako, Durangoko eta Zornotzako udal erakundeei, Osalani, Laneko Ikuskaritzari eta Mutualiari, segurtasunaren astean parte hartzeagatik, baita DYAri eta Iurretako suhiltzaileei ere, ate irekiko jardunaldian egin zuten lanagatik.

Iurretako fabrikan, etenaldi teknikoaren garaian, berez bertako plantillako parte ez diren lagun ugari aurki ditzakegu. Nola koordinatzen dituzue enpresa-jarduerak? Langile horien osasuna bermatzeko ekintzetatik, zein nabarmenduko zenituzke ? Legearen alderdi administratiboa errazago betetzeko tresna informatiko bat dugu. Baina, nabarmenena eta garrantzitsuena, lanean hasi aurretik enpresa kontratistekin egiten ditugun bilerak dira, gure instalazioak eta beren jardueran eragina izan dezaketen ekintzak ezagut ditzaten, baita prebentzio-neurriak planifikatzeko etenaldi teknikoaren garaian lanen arduradunekin egunero egiten ditugun bilerak ere. Halaber, enpresa kontratistetako langileen kopurua 500etik gorakoa ere izan daitekeenez, lanak behar bezala gauzatzen direla eta barne-araudia betetzen dela bermatzeko prebentzioteknikari gehiago kontratatzen ditugu. Hala, etenaldi teknikoan parte hartzen duten langileen segurtasuna bermatzen dugu.

Epe ertainean edo luzean prebentzio-neurri berriak hartzea aurreikusi duzue?? Epe motzean eta ertainean, gure helburua gure jokabideei eta gure kargura edo inguruan daudenenenei buruzko lana gehiago sistematizatzea da, segurtasunarekiko konpromiso handiagoa lortzeko eta segurtasunari buruzko kontzientziazioa areagotzeko. Gure ustez, funtsezkoa da langile guztiei segurtasunaren gaineko trebakuntza aktiboa ematen jarraitzea eta enpresaren mailen arteko komunikazio eraginkorra hobetzea.

Zer aholku emango zenieke beste enpresa batzuei beren prebentzio-sistema, lan-baldintza eta, funtsean, laneko istripu kopurua hobetu ditzaten? Egiten duten horretan sinestea, maila guztietatik eredugarriak eta autokritikoak izatea eta, noski, egiten dutenari eustea eta beti erne egotea

Pili Bezares, Mutualiako Prebentzio Saila

aurkibidea


Mutua informacion 28 eus