Page 1

mutua informazioa

2013ko martxoa 26 zbk.

Parte hartzaile asko izan ditu

AURKIBIDEA:

MUTUALIA FOROaren 9. edizioak

• DIBULGAZIO ETA PRESTAKUNTZA JARDUERAK: apirila •

FORMAKUNTZA

LEGEAK • ALDAKETA BERRIAK ETXEKO LANGILEEN SISTEMA BEREZIAN • PRESTAZIOAK • BONUS KANPAINA 2013 • SEGURTASUN AHOLKUAK • Bide-sentsibilizazioa Aste Santuko oporren aurretik • GAUR EGUN • Datorren apirilaren 15ean: estranet aldaketa •

Elkarrizketa UNAI LANDABURU IZAR DE LA FUENTE. Ingurumen eta ingurumeneko eta sst-etako kudeaketa-sistemaren arduraduna den Muskizko zinegotzia


GAUR EGUN

mutua informazioa

2013ko martxoa 26 zbk.

Parte hartzaile asko

Mutualia Foroa Martxoaren 18an, 19an, 20an eta 21ean, Mutualia Foroaren 9. edizioko topaketak egin dira Bilbon, Donostian, Eibarren eta Gasteizen. 500 profesionalek baino gehiagok parte hartu dute, eta lan arloko gaurkotasun handiko hainbat gai jorratu dituzte luze eta zabal.

Eskerrak eman nahi dizkiegu Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiko Zuzendaritza Probintzialetako kide diren Eva Suárez eta Mar Olalla andreei, eta Juan Maria Marcos, Natalio Piso eta Raúl Alonso jaunei, txostengile gisa parte hartzeagatik eta «Bitarteko elektronikoen bidezko jakinarazpenak Gizarte Segurantzaren arloan» gaia jorratzeagatik. Gainera, Sara Aróstegui eta Susana Castaños andreak (Mutualiako Aholkularitza Juridikoko legelaria eta burua, hurrenez hurren) puri-purian dauden hainbat gairi buruz aritu ziren; hots, Gizarte Segurantzaren arloko lege berritasun nagusiak izan zituzten hizpide:

► Arauz kanpoko enpleguaren eta Gizarte Segurantzari egiten zaion iruzurraren aurkako borroka. ► Zigor Kodearen aldaketa, Gizarte Segurantzako gardentasunaren eta zerga-iruzurraren aurkako borrokaren arloan ► Kudeaketaren eta gizarte babesaren hobekuntza etxeko langileen sistema berezian eta arlo ekonomiko eta sozialeko beste neurri batzuk. ► Erretiro partzialari eta aurreratuari buruzko analisi berezia, adibide praktikoekin. Eta kontuan harturik onartu berri den 5/2013 Errege Lege Dekretua, martxoaren 15ekoa, adin aurreratuko langileen bizitza laboralaren jarraipena errazteko eta zahartze aktiboa sustatzeko neurriak ezartzen dituena. ► Otsailaren 1eko 3/2012 Errege Lege Dekretuaren eta 2012ko uztailaren 6ko 3/2012 Legearen bidez agindutako lan-erreforma gauzatzea, kanpoko zein barruko malgutasun neurriak aintzat hartuz.

Azala


a

Hitzaldiak deskargatu nahi izanez gero, jo esteka hauetara: • Bitarteko elektronikoen bidezko jakinarazpenak Gizarte Segurantzan • Lege berri nagusiak Gizarte Segurantzaren esparruan: Erretiroaren analisi berezia, 2013ko martxoaren 15eko Errege Lege Dekretua aintzat hartuta. • Otsailaren 1eko 3/2012 Errege Lege Dekretuaren eta 2012ko uztailaren 6ko 3/2012 Legearen bidez agindutako lan-erreforma gauzatzea, kanpoko zein barruko malgutasun neurriak aintzat hartuz.

Mutualiako kudeaketa saila

Azala


FORMAKUNTZA

mutua informazioa

2013ko martxoa 26 zbk.

Dibulgazio eta prestakuntza jarduerak

Apirila

Mutualiako Prebentzio Sailak antolatutako doako jardunaldi hauetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu: BIDE SEGURTASUNEKO PRESTAKUNTZA Jardunaldiaren xedea teknikariei eta langile arduradunei mugikortasun plan bat sortzeko eta kudeaketa sisteman txertatzeko jarraibideak eta tresnak ematea da, baita langileak joan-etorrien ondoriozko arriskuez ohartarazteko materiala ere, laneko zirkulazio-istripuak abiapuntutzat hartuz, horiei buruzko legediaren eta informazioaren bidez. (09:30etik 11:30era arte).

Datak: Bilbo, apirilaren 9an Donostia , apirilaren 16an Gasteiz, apirilaren 23an AGENTE KIMIKOAK EBALUATZEKO METODOLOGIA SINPLIFIKATUA Helburua eragile kimikoekiko esposizio-arriskua ebaluatzeko metodologia errazak ezagutaraztea da. Horiei esker, arrisku faktoreak azter daitezke era sistematiko, bizkor eta ekonomikoan, higienearen ikuspegitik egoera onargarriak eta ez onargarriak bereizteko, eta arriskuaren neurria ezagutu ondoren, neurri zuzentzaileak hartu behar diren edo lehentasunak ezarri behar diren zehazteko. (09:30etik 11:30era arte).

Datak: Bilbo, apirilaren 16an Donostia , apirilaren 18an Gasteiz, apirilaren 25ean * Data aldatua, hasierako egutegian azaltzen zenarekin bat ez datorrena. Jardunaldia enpresariei, arduradunei, langile izendatuei, prebentzioko teknikariei, laneko istripuen estaldura duten langile autonomoei eta aholkularitza-enpresei zuzenduta dago. Ikastaroak gure Prebentzio Saileko teknikariek emango dituzte. Jardunaldietan parte hartu nahi izanez gero, bidali izena emateko buletina honako helbide elektronikora edo fax zenbakira:

prevencion@mutualia.es / faxa: 944042103 Leku kopuru mugatua

Mutualiaren Prebentzio Saila

Azala


LEGEAK

mutua informazioa

2013ko martxoa 26

Etxeko langileen sistema berezia

zbk.

Aldaketak

Abenduaren 28ko 29/2012 Errege Lege Dekretuaren I. kapituluaren helburua etxeko langileak Araubide Orokorrean hobeto integratzea da. Horretarako, langile horien sistema bereziaren esparruan hainbat neurri jarriko dira indarrean 2013ko apirilaren 1etik aurrera. Horien bidez, langileak afiliatzeko, alta emateko eta datuak aldatzeko izapideak bizkortuko dira. Sistema berezi hori indarrean jarri eta 12 hilabete igaro ondoren egiaztatu da ez dituela esperotako efektuak eragin, eta ez duela lagundu gizarte talde horretan oso errotuta dagoen ezkutuko enplegua azaleratzen. Hauek dira berrikuntza nagusiak: A) Afliatzeari, altak emateari eta datuak aldatzeari dagokienez: 2013ko apirilaren 1etik aurrera, langileak hilean 60 ordu baino gutxiago lan egiten badu enplegatzaile batentzat edo gehiagorentzat, langileak afiliazioaren, alta eta baja ematearen eta datuak aldatzearen ondoriozko betebeharrak bere gain hartzea adostu ahal izango du enplegatzaile bakoitzarekin. Akordioa bi aldeek sinatu beharko dute, eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiari jakinarazi. Jakinarazpena TA.2/S-0138 ereduaren bidez egingo da. Eredua Gizarte Segurantzako edozein administraziotan aurkez daiteke, aurrez aurre eraman nahi bada, edo egoitza operatiboaren eta jakinarazpen elektronikoetarako helbidearen erregistro elektronikoaren bidez. Hilero ematen den zerbitzua 60 ordutik beherakoa den kasuan, bi aldeek langileak betebeharra bere gain hartzea adosten badute, langileak, halaber, gertakari profesionalen estaldura formalizatu beharko du aukeratzen duen Gizarte Segurantzaren erakunde kudeatzaile edo laguntzailearekin, betiere haren enplegatzaileak gertakari horiek aseguratuta ez baditu beste langile batzuei dagokienez; horrelakoetan, enplegatzaileak dagoeneko aukeratutako erakunde kudeatzaile edo laguntzailearen esku geldituko da estaldura. Aurreko araubide juridikoaren arabera, familia-etxeko titularrak aurkeztu behar zituen etxeko langileak afiliatzeko, alta eta baja emateko eta datuak aldatzeko eskaerak eta jakinarazpenak.

Azala


B)

Kotizazioari dagokionez:

15etik 8ra murrizten dira gertakari arruntengatiko eta profesionalengatiko kotizazio-oinarriak zehazten dituen eskalaren tarteak. Helburua sistema bereziko kotizazio-oinarriak sinplifikatzea eta orekatzea da. 2013ko apirilaren 1etik aurrera, gertakari arruntengatiko eta profesionalengatiko kotizazio-oinarriak jarraian aurkezten dugun eskalari jarraiki zehaztuko dira, etxeko langileen ordainsariaren arabera, eta langileak lan-harreman bakoitzarengatik jaso behar dituen aparteko ordainsariei dagokien zati proportzionala gehituta.

Tartea 1. 2. 3. 4. 5. 6. 7. 8.

Hileko ordainsaria

Kotizazio-oinarria

euroak hileko

euroak hileko

172,05 eraino 172,06tik 268,80ra bitartean 268,81etik 365,60ra bitartean 365,61etik 462,40ra bitartean 462,41etik 559,10era bitartean 559,11tik 655,90era bitartean 655,91tik 753,00ra bitartean 753,01etik aurrera

147,86 244,62 341,40 438,17 534,95 631,73 753,00 790,65

Kotizazio tasak koadro honen arabera zehaztuko dira:

Gertakari arruntak Laneko gertakariak

ENPLEGATZAILEA

LANGILEA

GUZTIRA

19,05

3,85

22,90

Abenduaren 27ko 17/2012 Legearen hamazazpigarren azken xedapenean zehaztutako sari-tarifetan aurreikusitako tasak aplikatuko dira (EAO 2013).

Enplegatzaile bakoitzeko hilean 60 ordu baino gutxiagoko zerbitzua eskaintzen duen etxeko langilea arduratuko da sistema horretan kotizatzeaz, baldin eta enplegatzaile horrekin hitzartu badu sistema berezi honetan kokatzeko eta alta emateko betebeharrak bere gain hartzea; hala, sistemara kotizatzeko obligazioa betetzearen arduradun izango da eta bere ekarpena egin beharko du, baita akordioa egin duen enplegatzaileari edo enplegatzaileei dagokienean ere, gertakari arruntengatik zein gertakari profesionalengatik. Horrelakoetan, enplegatzaileak, soldaten ordainagiriaz gain, bere zerbitzupean egondako hileko egunengatik gertakari arrunt eta profesionalengatik dagozkion ekarpena eta kuota ere eman beharko dizkio langileari. Kasu horietan, kotizatzeko betebeharra ez betetzearen erantzukizuna langilearena berarena izango da eta, subsidiarioki, enplegatzailearena edo enplegatzaileena, betiere azken horiek ekarpenak eta kuotak ordaindu dituztela egiaztatzen ez badute zuzenbidez onartutako edozein bidez. Azkenik, aurreko araudian ezarritako enplegatzailearen kotizazioaren gaineko onurei, murrizketei eta hobariei dagokienez, ez dira aplikagarriak izango hilean 60 ordu baino gutxiagoz zerbitzua eskaintzen duten etxeko langileek bere gain hartzen badute sistema berezi horretan kokatzeko, kotizatzeko eta dirua biltzeko betebeharrak betetzea, abenduaren 28ko 29/2012 Errege Lege Dekretuaren xedapen gehigarrian ezarritakoarekin bat etorriz.

MÂŞ Jose Marcilla. Mutualiako Aholkularitza Juridikoko Letraduna

Azala


PRESTAZIOAK

mutua informazioa

2013ko martxoa 26 zbk.

Kanpaina 2013

Bonus

Otsailean aurreratu genizuen bezala, apirilaren 1etik maiatzaren 15era arteko epea egongo da laneko istripuak gutxitzen eraginkortasunez lagundu duten enpresek Bonus pizgarriaren eskaria aurkez dezaten. Kanpaina honek berritasun bat dakar: aurreko lau urteetako azterraldian laneko gertakariengatik 5.000 â‚Ź-ko kuota-bolumenera iritsi ez diren enpresa txikiek, lehen aldiz, pizgarria eska dezakete baldin eta esandako aldian 250 â‚Ź-ko kotizaziora iritsi badira. Pizgarria eskatzeko, ondoren deskribatzen diren azterraldiren batengatik egin beharko dute: a) Urtebetekoa, 2012a, urte horretako ekitaldian laneko gertakariengatik 5.000 euroko kotizazio bolumena gainditu duten enpresentzat, aurreko kanpainan eskaera aurkeztu baldin bazuten. Urtebetekoa, orobat, 2011n laneko gertakariengatik 5.000 euroko kotizazio bolumena gainditu zuten enpresentzat, aurreko ekitaldi batean edo gehiagotan, eta 2012an eskaerarik aurkeztu ez bazuten. b) Bi urtekoa, 2011 eta 2012a, bi ekitaldien baturan (2011 + 2012) laneko gertakariengatik 5.000 euroko kotizazio-bolumena gainditu duten enpresentzat, betiere, 2011 ekitaldian, 5.000 euroko kotizazio-bolumena gainditu ez badute eta aurreko eskaera bateko parte ez badira. c) Hiru urteko, 2010a, 2011 eta 2012a, hiru ekitaldien baturan (2010 + 2011 + 2012) laneko gertakariengatik 5.000 euroko kotizazio-bolumena gainditu duten enpresentzat, betiere, 2010 + 2011 ekitaldietan, 5.000 euroko kotizazio-bolumena gainditu ez badute eta aurreko eskaera bateko parte ez badira. d) Lau urtekoa, 2009a, 2010a, 2011 eta 2012a, lau ekitaldien baturan (2009 + 2010 + 2011 + 2012) laneko gertakariengatik 5.000 euroko kotizazio-bolumena gainditu duten enpresentzat soilik, betiere, 2009 + 2010 + 2011 ekitaldietan, 5.000 euroko kotizazio-bolumena gainditu ez badute eta aurreko eskaera bateko parte ez badira. e) Lau urtekoa, 2009a, 2010a, 2011 eta 2012a, laneko gertakariengatik 5.000 euroko kotizazio-bolumena ez gainditu arren, lau ekitaldiak batuta (2009 + 2010 + 2011 + 2012), gutxienez, azterraldi horretan 250 â‚Ź kotizatu dituzten enpresa txikientzat.

Azala


Pizgarriaren zenbatekoari dagokionez, hori ez da aldatu, eta gogorarazi nahi dizugu azterraldiari dagozkion laneko gertakariengatiko kuoten zenbatekoaren % 5eraino irits litezkeela, edota % 10eraino, enpresak iaz pizgarria eskatu bazuen eta ebazpena aldekoa izan baldin bazen. Nolanahi ere, zenbatekoaren muga laneko arriskuen prebentzioan instalazio, prozesu edo tresnerietan egindako inbertsioen zenbatekoak markatzen du, enpresa txiki onuradunen kasuan izan ezik, azken horien pizgarria, aurtengoan, gehienera, 250 €-ra iritsi ahal izango baita. Gogora ekarri nahi dizugu www.mutualia.es helbidean lor dezakezula Bonus pizgarriari buruzko informazio gehiago, baita on-line egin ere pizgarriaren eskaera. Behin eskaera beteta duzunean, inprimatu egin behar duzu eta Mutuliaren zeinahi zentrotan entregatu, agiri hauekin batera: • • • •

Pertsona ordezkariaren NANaren, pasaportearen, gidatzeko baimenaren edo AIZren fotokopia. Enpresaren ordezkari izateko ahalmena ziurtatzen duen egiaztagiria. Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren ziurtagiria, ordainketak eginak dituela egiaztatzen duena (eskaeraren aldi osoan iraun behar du egoera horrek), Eskaeran ziurtatu bezala, laneko arriskuen prebentzioan egindako inbertsioak egiaztatzen dituzten dokumentuak.

Informazio gehiago nahi baduzu Bezeroari Erantzuteko Telefonora (Araba: 945009090 , Bizkaia: 944252500, Gipuzkoa: 943212600 ) dei dezakezu, Informazio gehiago http://www.mutualia.es/eu/bonus

Diego Badosa Quintana. ABEKP Prestazioetako Arduraduna

Azala


SEGURTASUN AHOLKUAK

mutua informazioa

2013ko martxoa 26 zbk.

Bide-sentsibilizazioa Aste Santuko oporren aurretik

Gidatze

Joan-etorrien ondorioz sortutako arriskuak laneko arriskutzat hartzen dira, baina, aldi berean, gure bizitza pribatuan ere izan ditzakegu arriskuok. Hori dela eta, Aste Santua gerturatzen ari dela eta ibilgailuan joan-etorriak ugaritu egiten direnez, Mutualiak proposatutako bide-segurtasuneko kanpaina zuen erakundeetan abian ipintzeko gonbita egiten dizuegu. Joan-etorrien ondorioz sortzen diren arriskuak ikusita, neurririk eraginkorren eta errazenetako bat trebakuntza eta informazioa dira. Behar bezala informatuta eta trebatuta egonda, behar bezala sentsibilizatuko gara eta gidatzeak sortzen dituen arriskuen inguruan. Kanpaina, Mutualiaren Prebentzio Sailak diseinatua da, Bide Segurtasunean Kontzientziatzeko Astea du izena, eta bost aurkezpen ditu, astegun bakoitzeko bat. Kanpaina honetan, zenbait aholku jasoko dituzue eguneroko gidatze-zereginetan duzuen jarrerari buruz eta zirkulazioko arauak betetzearen garrantziari buruz gogoeta egiteko. Kanpaina autodiagnostiko batekin hasiko da: erabiltzaileak bere sentsibilizazio-maila eta kultura ikusi ahal izango ditu bide-segurtasunaren alorrean. Ondoren, beste hainbat gai jorratuko dira: ibilgailua mantentzea, nekea, mugikorraren erabilera, eta abar. Kanpainaren formatuari eta edukiari esker, oso erosoa da erakunde osoari posta elektronikoz helarazteko; berdin da hartzaileak zer postu daukan edota enpresa zer neurritakoa den. Kanpaina Mutualiaren webgunean topa daiteke.

www.mutualia.es

Mutualiako Prebentzio Saila

Azala


ACTUALIDAD

Datorren apirilaren 15ean:

mutua informazioa

2013ko martxoa 26 zbk.

estranet

Apirilaren 15etik aurrera, astelehena, aurrekoa ordezten eta hobetzen duen komunikazio-azpiegitura berri bat egongo da erabiltzaile guztien eskura

Mutualiak doan jartzen du tresna hau bere bezeroen eskura, osasun-laguntzei buruzko informazio guztia lor dezaten eta gertakarien kontsultak, botika-kutxen eskaerak, eta abar, erraz egin ditzaten. On line plataforma berritu hau argiagoa izango da, estetikaren aldetik, eta jada prestatzen ari garen etorkizuneko garapen-faseetan hedatuz joango diren funtzio berriak ahalbidetuko ditu. Hona estranet berriaren zenbait berritasun: •

Itxura berria

Erabiltzaileen kudeaketa: altak, bajak eta erabiltzaileentzako hainbat baimen (kotizazio-kontu jakin batzuk ikusteko,

funtzioak mugatzeko, eta abar) autokudeatzeko aukera ematen duena.

Lan-aholkularitzako bulegoek hobeto ikus ditzakete beren bezero-zorroa, lankidetzagatiko kobrantzak edota

afiliatuen kuotak.

Intuizioz funtzionatzen duten menuak, berritasunak ikusi ahal izateko.

Aldaketa egin ahal izateko, estraneta erabiltzeko kontratuak berritu behar ditugu, hala enpresa eta erakundeekin nola lan-aholkularitzako bulegoekin. Aldaketari begira, lana aurreratzeko, esteka hauetatik deskarga ditzakezue bete beharreko dokumentu berriak:

Aholkularitza lankideen kontratua

Enpresen kontratua

Bete ondoren, posta elektronikoz bidal dezakezue honako helbide honetara:extraneta@mutualia.es

Gure estranetean sartzeko sarbiderik «EZ» baduzue, aplikazio hori erabiltzeko sarbidea eska dezakezue zuen kudeatzaile pertsonalarekin harremanetan jarrita; hark jakinaraziko dizkizue egin beharreko urratsak , ordu gutxitan, tresna hau erabili ahal izan dezazuen. Era berean, informazioa eskatu ahal izango duzue www.mutualia.es helbidean nahiz 902 540 250 telefono-zenbakira deituta.

Jon Koldo Arteaga. Mutualiako kudeaketa saila

Azala


ELKARRIZKETA

Muskizko

Udala

mutua informazioa

2013ko martxoa 26 zbk.

Gure esperientzia partekatua UNAI LANDABURU IZAR DE LA FUENTE. Muskizko Udaleko ingurumen eta ingurumeneko eta sst-etako kudeaketa-sistemaren arduraduna den zinegotzia

Esperientziak eta esperientzia partekatuek erakusten dutenez etorkizunean nondik jo, Mutualiak enpresa kidetuetako prebentzio jokamoldeak ezagutzera eman nahi ditu, beste enpresa batzuek nori jarraitu izan dezaten prebentzio jarduera eraginkorragoak lortu arteko bidean. Oraingo honetan, Muskizko Udaleko ingurumen eta ingurumeneko eta sst-etako kudeaketa-sistemaren arduraduna den zinegotzia UNAI LANDABURU IZAR DE LA FUENTE elkarrizketatuko dugu. Udalak 43 langile ditu, mota askotako lanpostutan eta zereginetan dihardutenak: administrazioko langileak, obren lantaldea, udaltzainak, etab. Dena dela, gure solaskidearen prebentzio jarduerek udalaren ardurakoak diren zerbitzuak barne hartzen dituzte (kiroldegia, eguneko zentroa, bide garbiketako zerbitzua, lanak, etab.), eta ezin dugu ahaztu herritarren gaineko ardura ere berari dagokiola, arlo horren gaineko azalpenak eman behar dizkienez

Z

eintzuk izan dira egungo prebentzio kudeaketa sistema ezartzearen mugarri garrantzitsuenak?

Bada, 2010ean, OSALANen Herri Administrazioen Kontrolerako Planaren esparruan, ikuskatzera etorri zitzaizkigun eta, gainera, Mutualiaren Prebentzio Sozietatearekin kontratua egin genuenez, abian jarri genuen Laneko Segurtasun eta Osasun prozesua. Ikuskapen hark arlo horretan zein egoeratan geunden utzi zuen agerian; 30 ohar eta ez-betetze inguru genituen, prebentzio bitartekorik eta larrialdietarako neurririk ez izatea, norbera babesteko ekipamendurik ez ematea eta oinarrizko prestakuntzarik ez eskaintzea barne. Prebentzio arloko agiri oinarri osoa egin genuen 2010ean (prebentzio plana eta politika, arriskuen ebaluazioa, 100dik gora ziren neurri zuzentzaileen plangintza, etab.), baina, oraindik ere, prebentzioa txertatzerik ez genuen lortzen, ebaluazioak ez ziren langileengana iristen, ez genuen prebentzio bitartekorik, inork ez zuen araudia betetzea sustatzen eta betetzen zenik egiaztatzen, ez genuen arriskuen ebaluazioan agindutako norbera babesteko ekipamendurik, etab. Egoera hori izaki, aurreko gobernu taldeak prebentzioko arduradun bat izendatu zuen, lanaldi osoa horretara bideratuko zuena eta prebentzio bitartekoaren eginkizuna beteko zuena. Erabaki horien ondorioz, 2012an, OSALANen beste ikuskapen baten ondoren, gabezia bakarra hauteman zuten; Autobabeserako Eskulibururik ez izatea, nahiz eta ordurako osatzeko lanak hasita egon. Gaur egun, osatuta dago eta, dagozkion simulakroak egin ostean, behin betiko ezartzeko data du. Gainera, Mutualia Saria jasotzeko hautagai izan ginen. Bultzada handia izan zen guretzat, egindako lana ona zela berrestera baitzetorren.

Azala


Z

eintzuk dira zuen enpresako Prebentzio Antolaketa osatzen duten giza baliabideak?

Prebentzio arloko koordinazioaren ardatza Prebentzio arduraduna da. Bera arduratzen da agiriak ezagutzera emateaz, prestakuntza proposatzeaz, desadostasunen berri emateaz eta, prebentzioko ordezkariarekin eta kanpoko prebentzio sistemaren aholkularitzarekin batera, laneko segurtasunari eta osasunari buruzkoak gauzatu aurretik eztabaidatzeaz. Laneko segurtasunaren eta osasunaren batzordeen gisako funtzionamendua da gurea, 50 langile baino gutxiago eduki arren, eta ia egunero izaten ditugu bilerak eta iritzi trukeak langile guztiekin. Horrela, laneko giroak hobera egitea lortu dugu, bai eta langile bakoitzak onartzea bere lana segurtasunez egitea dagokion betebeharretako bat dela ere. Bestalde, udal mailako arduradun nagusi garen aldetik, politikariek «prebentzio ezaren aurkako argudioak» eman behar ditugu, ez «prebentzioa eztabaidagai bihurtu». Horretarako, teknikariei argibide zehatzak eskaintzen dizkiegu: gardentasuna, informazioa eta konponbideak bilatzea, ez errudunak.

Z

ure iritzian, zein da bidea laneko arriskuen prebentzioa modu egokian txertatzeko? Zein ekintza zehatz gauzatu dira enpresako antolamendu maila guztien inplikazioa lortzeko?

Baliabideak eta bitartekoak eskuratu behar dira, argi eta garbi. Bestela, nahi eta ezin ibiliko zara. Gogoan izan behar da prebentzioa etikari eta moralari lotuta egoteaz gain, betebehar legala dela, nahiz eta sarritan ahaztu egiten dugun. Inork ez du ezbaian jartzen enplegatuen gizarte segurantza ordaintzea, baina ez da hainbesteko zorroztasunez jarduten prestakuntza eta trebakuntza gaietan. Pertsonak dira laneko segurtasun eta higiene programa guztiek arrakasta izateko funtsezko elementua; horri erreparatu diogu. Trebakuntza eta prestakuntza halaber dira funtsezkoak lanpostuak seguruak izan daitezen; alegia, langileak kontzientziatzea eta trebatzea inbertitzea da. Prebentzio arduraduna buru dela, trebakuntza programa bat martxan dugu (bi urtean, ia 7.000 ordu), gai zehatz batzuei lotua: altueran lan egitea, arrisku elektrikoa, gune konfinatuak, lehen laguntzak, oinarrizko prebentzioa, suak itzaltzea, soldadura arriskuak, datuak ikusteko pantailak, pultsu elektromagnetikoa, amiantoa, gai kimikoak erabiltzea, etab. Horretarako, nahitaezkoa da langileen prestasuna eta, egia esanda, batez ere obren lantaldeari dagokionez, zorionekoak gara, egun, laneko segurtasun eta osasun gaietan eredugarriak direlako. Azken batean, kalean ikusten da hori guztia; herritarrei helarazi nahi diegun irudia da. Udaltzain batek edo arloko zuzendari batek obra batean norbait arnesik gabe altueran lan egiten ikusi duela esanez deitzen digun bakoitzean, gure enpresak prebentzio kultura bere egin duela esan dezakegu.

L

aneko arriskuen prebentzioa kudeatzeko sistemari dagokionez, eta zuen jardun eremua aintzat hartuta, zure iritzian, zeintzuk dira zuen prebentzio jardueran nabarmendu behar diren gako puntuak eta/edo berezitasunak?

Hasteko, esan dezadan udalak garela herrialdeko enplegatzaile handienetakoak eta, ondorioz, exijentzia handiagoz jokatu beharko genukeela, legeek agindutako betebehar hertsagarriari herritarren eta enpresen eredu izateagatik eskaini behar dugun gardentasuna gehitu behar zaiolako. Nolatan derrigortuko dugu udalaren esleipena jaso duen enpresa bat, guk geuk ez badugu araua betetzen? Zorrotz jokatzea eskatzen dugu eta uste izaten dugu laneko istripu edo gaixotasun oro prebenitu daitekeela eta zer edo zer gertatzean kudeaketak huts egin duelako dela. Guri dagokigunez, istripu arin bat izan dugu hiru urtean; ikerketa egin zen, ebaluazioa aldatu eta zegokion neurri zuzentzailea aplikatu zen. Herritarrei helarazi nahi diegun mezua honakoa da: azpikontratatutako langileek «seguru egingo dute lan edo ziur ez dutela lan hori egingo».

Azala


Z

uen jarduerari dagokionez, ekintzak gauzatu dituzuen zein gai izan da ebazteko korapilatsuena? Zer-nola egin zenioten aurre?

Esan dut lehen ere, hutsetik hasita hainbat gairi aurre egitea konplexua da oso, baina ez ezinezkoa. Plangintza argia eta errealista behar da, epe laburrekoa eta ertainekoa, aurre egin beharreko arriskuen larritasunaren araberakoa. Konplexutasunik handiena jarduera eta prozesuan parte hartzen duten pertsona horiek guztiak koordinatzea da. Horretarako, erro sakoneko ohitura eta inertzia batzuk aldatu behar dira, bai langileen artean, bai enpresarien artean, baita arduradun politikoen artean ere. Izan ere, Muskizko Udalaren prebentzio jarduera ez da dituen 43 langileetara mugatzen; halaber barne hartzen ditu polikiroldegia, eguneko zentroa, bide garbiketa eta sektore askok esku hartzen duten mota guztietako lanak, araudi desberdin eta aldakorren mende daudenak. Ehunka pertsonaren laneko segurtasunaz eta osasunaz ari naiz. Plangintza eta kontzientziatze jarduera horien adibide da ezarri dugun enpresa jarduerak koordinatzeko prozedura. Horri esker, 2012an, epe luzerako (urte baterako edo gehiagorako) azpikontratatuta ditugun enpresa guztiak ikuskatu ditugu, baina baita epe laburrerako azpikontratatutakoak ere, batez ere eraikuntza sektorean dihardutenak. Laneko arriskuen prebentzioa betetzea eskatzen diegu; froga dezatela agiri bidez eta lan guneetan beraietan egindako ikuskapenetan eta egin dezatela gertatutako istripuen segimendua (2012an, bi istripu arin), istripuari buruzko ikerketari eta neurri zuzentzaileak betetzeari dagokienez. Ikuskapen horietan, betiere, azpikontratatutako enpresen eta udalaren prebentzioko ordezkariek, enpresetako zuzendariek eta arloko zuzendariek, izendatutako udal jarduera koordinatzaileak eta laneko arriskuen prebentzioko arduradunak hartu dute parte. Aipatutako ikuskapenetan, hainbat gabezia hauteman dira, egun, konpontzear direnak. Aurtengo planean, hobekuntzak egin diren egiaztatzea aurreikusi da.

E

torkizunari dagokionez, zein erronka eta hobekuntzarako aukera aurreikusten dira? Epe ertainera edo luzera begira hasitako edo hasiko duzuen ekintza berriren bat azal diezagukezu?

Zalantzarik gabe, gure erronkarik handiena ISO 14001 eta OSHAS 18001 arauetan oinarritutako Ingurumeneko eta Laneko Segurtasuneko eta Osasuneko Kudeaketa Sistema Integratua ezartzea da. Abian dugu prozesu hori, eta helburua da 2013an ikuskatu gaitzatela eta egiaztagiria eman diezagutela. Udal langileak dauden instalazio guztiek egiaztagiria izatea nahi dugu. Hala balitz, hori lortzen duen EAEko lehen udala izango ginateke. Harro gaude, bada, lehen emaitzak onak direlako. Lehen fasean, gure kudeaketaren xedea laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskakizun eta betekizun legalak betetzea izan da, baina, aurrerantzean, urrunago iritsi nahi dugu: udal jarduerako esparru osoko segurtasuna, osasuna eta ongizatea hobetu eta laneko arriskuen prebentzioarekiko motibazioa eta konpromisoa areagotu nahi ditugu, betiere, eraginkortasun irizpideak eta aurreztea aintzat hartuta, gauden egoeran, funtsezkoak baitira gauzatzen dugun ekintza orotan. Kalitatearen eta etengabeko hobekuntzaren alde egin dugu apustu.

Z

uen esperientzia dela eta, zein aholku emango zeniekete antzeko baliabideak dituzten beste udal batzuei, prebentzio sistema eraginkorragoa lortzeko?

Egoeraren azterketa serio eta arduratsua egin dezatela, betebeharrak ezagutu ditzatela eta prebentzioan inbertitu dezatela, luzarora aurrezki iturri izateaz gain, legeak hala agintzen duelako eta etikoa delako. Administrazioa ezin da izan laneko gaixotasunen eta istripuen eragile. Pertsonez ari gara, gure langileez eta, horrenbestez, gaizki ari dena salatuta nork bere burua zuritzeari utzi eta ongi ari den horretatik ikasteari ekin behar diogu. Jakin badakigu Muskiz erreferentziazko udalerri bihurtzen ari dela segurtasunaren arloan; ateak zabalik dauzka egiten ari garena ikusi nahi duen edonork. Dagoeneko etorri dira batzuk, beste batzuek etorriko direla esan digute. Gu beti gaude prest gure ekarpena egiteko, hobetzen jarraitzea baitugu xede.

Mutualiako Prebentzio Saila

Azala

Mutua informacion 26 eus  
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you