Page 1

mutua u z t a i l a

2 0 1 2

informazioa 1 9 . z b k

b atz a r o ro k o r ra

Mutualiak 18,7 milioi euroko emaitza finkatuarekin itxi du 2011ko ekitaldia • Kuoten bitartez lorturiko diru-sarreren zifra 266,55 milioi eurokoa izan da. • Mutualia Euskadiko mutua lider gisa finkatu da, %41,83ko merkatu kuotarekin, eta laneko kontingentzia dela eta babesturiko 326.113 pertsona kopurura heldu da. • Istripu maila orokorra 8,02 puntutan murriztu da, eta baja eragin duen istripu maila, berriz, 3,46 puntutan. • Ekitaldiko memoria AENOR-rek egiaztatu du, gizarte erantzukizun irizpideetan (GRI 3.0) oinarriturik, eta A+ kalifikazioa lortu da.

gaur egun

legeak

Baditugu Laneko Arriskuen prebentzioari buruzko IX. argazki lehiaketaren irabazleak Joan den uztailaren 6an Mutualiak antolaturiko Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko IX. Argazki Lehiaketaren epaimahaia bildu zen. Lehiaketa horren bitartez, urtero, apirilaren 28an, Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Eguna ospatzen da. José Luis Moralesen “Equilibrio sobre las olas” argazki irabazleak 1.200 euro eraman zituen.

1. saria José Luis Morales Martínen “Equilibrio sobre las olas”

in ke s t a k

Mutualiako Osasun zerbitzuen aurreko gogobetetze mailak %90etik gora jarraitzen du Urtero bezala, Osasun arreta zerbitzuen erabiltzaileen gogobetetasunaren ebaluazioa egin dugu, eta markaturiko helburuak gainditzen dituzten emaitzak lortu ditugu.

Enpresa legitimazioari buruzko irizpideak Gizarte Segurantzako prozesuetan Badirudi Epaitegi Gorenak (EG-TS), 2012ko urtarrilaren 30eko epaiarekin, enpresek Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpenen aurrean helegiteak aurkezteko duten legitimazio aktiboaren zirkulua itxi duela. Goi Epaitegiak azken balizko bati buruzko iritzia eman du, eta bere xedea Aldi Baterako Ezintasun prozesu bat (ABEIT) laneko gaixotasunaren ondoriozkoa dela adierazten du, eta horren erantzukizuna kontingentzia estaltzen duen mutuari dagokiola. Mutua horrek ez du Ebazpenaren aurrean helegiterik jarri.

aholkuak

Ez distraitu, errepidean ere, hobe prebenitzea prest akunt z a

Iraileko ikastaroak

Eman iritzia MUTUA INFORMAZIOA gure aldizkari digitalaren zenbaki berri bat bidali dizugu, eta gustatzen zaizun ala ez, ezer aldatuko zenukeen edo formatuaz edo gaiez iruzkinik egin nahi duzun jakin nahi genuke. Lagundu nahi badiguzu, edozein iruzkin mota egin dezakezu hurrengo helbide elektronikoaren bitartez: mutuainformacion@mutualia.es

Datorren irailean “Laneko Gaixotasunaren Arriskuaren Kontrola eta kudeaketa” eta “Haurdun dauden, erditu diren edo edoskitzaroan dauden emakumeen babesa” ikastaroak emango dira. Ikastaroetara joatea doakoa izango da, eta laneko arriskuen prebentzioan erantzukizunak dituzten pertsonei zuzenduta egongo dira.

www.mutualia.es 900 50 60 70 Aldizkariaren beste zenbaki batzuk interesatzen baldin bazaizkizu, sakatu hemen


a z a l a

mutua

informazioa u z t a i l a

2 0 1 2

b a t z ar orokorra

Mutualiaren Pakea Klinikan (Donostia) ospatutako asanbladaren ikuspegia.

Mutualiak 18,7 milioi euroko emaitza finkatuarekin itxi du 2011ko ekitaldia • Kuoten bitartez lorturiko diru-sarreren zifra 266,55 milioi eurokoa izan da. • Mutualia Euskadiko mutua lider gisa finkatu da, %41,83ko merkatu kuotarekin, eta laneko kontingentzia dela eta babesturiko 326.113 pertsona kopurura heldu da. • Istripu maila orokorra 8,02 puntutan murriztu da, eta baja eragin duen istripu maila, berriz, 3,46 puntutan. • Ekitaldiko memoria AENOR-rek egiaztatu du, gizarte erantzukizun irizpideetan (GRI 3.0) oinarriturik, eta A+ kalifikazioa lortu da. Mutualiak balantze ekonomikoa eta jarduera balantzea onetsi ditu uztailaren 24 egunean Asanblada nagusian. Kuoten ondoriozko diru-sarrerak 266,55 milioi eurokoak izan dira, eta Ondare Historikoaren kudeaketaren ondoriozkoak, berriz, 1,7 milioi eurokoak. Gizarte Segurantzaren kudeaketaren ondoriozko diru-sarrerei esker, emaitza finkatua 18,7 milioi eurokoa izan da Gizarte Segurantzaren kudeaketa kontuetan. Mutualia Euskadiko lehen mutua gisa finkatu da 2011n, eta bere merkatu kuota %41,83raino igo da. 2011. ekitaldiaren amaierako batez besteko afiliazio kopurua, laneko kontingentzian babesturiko 326.113 pertsonakoa izan zen, eta horietatik 6.951 autonomoak ziren. Zuzendaritza taldea. Ezkerretik eskuinera, Santiago Iriarte, Mutualiako Idazkaria; José María Echarri, Lehen Presidenteordea; Urtsa Errazti, Presidentea; Miguel Angel Lujua, Zuzendari Gerentea; eta Alberto Delclaux, 3. presidenteordea.

Batzar Nagusian, Miguel Angel Lujuak, Mutualiako Zuzendari Gerenteak, adierazi du “Mutuak orokorrean eta Mutualia, gure kasuan, enpresek bizi duten errealitatearen isla garela. Panorama iluna bada ere, Mutualiak merkatu kuota irabaztea lortu du. Beraz, testuingurua oso zaila den arren, gauzak ongi egiten ari gara, eta mutualistek beraien konfiantzari eta leialtasunari eusten diete”.

Lujuak azaldu duenez, “Mutualiak istripuen aurkako borroka planarekin jarraitu du. Prebentziozko neurri horiei esker, gure kide diren enpresetan erregistraturiko istripu kopuruak %9,21eko jaitsiera izan du, eta, ondorioz, istripu mailak behera egin du. Hobekuntza nabarmenena istripu maila orokorrean lortu da, 8,02 puntuko jaitsierarekin. Baja eragin duten istripuei dagokienez, jaitsiera 3,46 puntukoa izan da.” 2011. urtean Mutualiak oso jauzi garrantzitsua eman du berrikuntzaren alorrean, 2009-2011 Plan Estrategikoan ezarritako proiektuei amaiera eman baitzaie. Proiektu horien artean daude arreta zentroen modernizazioa, bideokonferentzia edo erresonantzia magnetikoa bezalako azken belaunaldiko ekipamenduak jarriz, edo Historia Kliniko Digitalaren eraketa. Proiektu hori joan den irailean amaitu zen, eta erantzuteko denbora eta arretaren kalitatea hobetzeko aukera ari zaigu ematen. “Mutualiaren estrategia, bezeroari zuzendutako orientazio argian dago oinarrituta. Beste mutuekin alderatuz, gure puntu indartsu nagusiak enpresengandik gertu egotea eta hiru zutabetan oinarritzen den bezeroari zuzendutako kudeaketa dira. Hiru zutabe horiek eraginkortasuna, arretaren kalitatea eta berrikuntza dira”, azaldu du Lujuak. Urtsa Erraztik, Mutualiako presidenteak, adierazi duenez, mutuak amaiera eman dio 2009-2011 bigarren plan estrategikoari. Epealdi horretarako ezarritako helburu estrategikoak bete dira, eta estaldura berriak sartzearen ondoriozko aldaketei egin zaie aurre, Gaixotasun Larriak dituzten Adingabeen Zainketari eta Langile Autonomoen Jarduera Amaierari, besteak beste”. Horrez gain, aurrera egin da datozen hiru urteetarako erakundearen ildo estrategikoak eta helburuak ezartzeko lanean. Miguel Angel Lujua. Mutualiako Zuzendari Gerentea.

a z a l a


a z a l a

mutua

informazioa u z t a i l a

2 0 1 2

l e g e ak

Enpresa legitimazioari buruzko irizpideak Gizarte Segurantzako prozesuetan Badirudi Epaitegi Gorenak (EG-TS), 2012ko urtarrilaren 30eko epaiarekin, enpresek Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpenen aurrean helegiteak aurkezteko duten legitimazio aktiboaren zirkulua itxi duela. Goi Epaitegiak azken balizko bati buruzko iritzia eman du, eta bere xedea Aldi Baterako Ezintasun prozesu bat (ABE-IT) laneko gaixotasunaren ondoriozkoa dela adierazten du, eta horren erantzukizuna kontingentzia estaltzen duen mutuari dagokiola. Mutua horrek ez du Ebazpenaren aurrean helegiterik jarri.

EG-TS-ak ez du zalantzarik enpresak, beretzat lan egiten duen langilearen ABE-IT prozesuaren adierazpenean, duen bidezko interesa aitortzeko orduan, Laneko Gaixotasun (LG-EP) kontingentziari dagokionez Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak adierazteaz, baldin eta prestazio horren ordainketan enpresak ardura zuzenik ez badu ere. Eta hori, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak zein Instantziako Epaitegiak eta Kataluniako Justizia Epaitegi Gorenak berak, 2010eko maiatzaren 11ko epaian, enpresari, ABE-IT prozesuaren LG-EP adierazpenaren aurrean helegitea jartzeko legitimazio aktiboa ukatu zioten arren, enpresa ez baitzen arduradun izendatua izan. Gaia, enpresek, administrazioaren ebazpenaren aurrean helegitea aurkezten duten bakarrak enpresak direnean aurkitu duten beharrean oinarritzen da, institutu kudeatzaileak legitimazio aktibo hori ukatu egiten baitio enpresari, eztabaidaturiko Gizarte Segurantzako erlazio juridiko-materialaren gainean enpresariak inolako titulartasunik ez duela ulertzen baitu, eta, ondorioz, ez da kaltetzen enpresariak babes judizial efektiborako duen eskubidea. Oinarri gisa esaten da legitimazio gabezia horren oinarria, aitortuz gero, gizarte segurantzako erlazio juridiko batean eskubide subjektiboa erabiltzea ekarriko lukeela, eta eskubide horren titulartasuna langileari bakarrik dagokiola, haren eskubideak arriskuan jar daitezkeela eta bere alor pertsonalean eta profesionalean ondorioak eragin ditzakeela, laneko kontratuan daudenak baino hedapen zabalagoa hartuz. Epai honek defendatzen duen tesia, berriz, era egokian aplikatu behar dena, «ad causam» legitimazioaren kontzeptuan edo legitimazioan esanahi zehatzean oinarritzen dena da, eta adierazten du enpresaria era aktiboan legitimaturik dagoela, honako prozesu hauetan: l Ezintasun iraunkorreko prestazioei buruzko prozesuetan aurretik erantzule izendatua izan dena baino ezintasun maila baxuagoa lortzeko berrikuspena bilatzen duenean edo prestazioen arduradun izendatu duen administrazio ebazpenaren aurka agertzen denean, argi eta garbi baitago enpresak helburu hori gauzatzeko duen interesa, izan ere, horren eragina ez baita zeharkakoa soilik, eragin zuzena du bere ondarean, prestazioaren aitorpenak horretarako ordainketa beharra sortzen baitu. l Laneko istripuen ondoriozko prozesuetan, enpresa prozesuko parte izan ez bada beharrezko litiskontsortzio pasibo eza ikusiko baita beti, baina ezin izango da enpresarentzat erantzukizun zuzena sortu Gizarte Segurantzaren alorrean zituen beharrak bete izanagatik. Baina argi dago enpresa auzitara eraman beharko dela laneko istripuekin erlazionaturiko prozesuetan, hiruko aseguru erlazio juridiko-materialaren titular baita, enpresak zuzen jokatu badu ere, ondorioak ez bailirateke zeharkakoak soilik izango, benetako intentsitatearekin lotuko lukete, eta prozesu horretan parte hartu ezin badu, defentsarako duen legezko eskubidea era larrian, konponbiderik gabe, kaltetu egin daiteke. l Halaber, laneko gaixotasunaren ondoriozko prestazioari buruzko adierazpena –Alarguntasuna– dagoen prozesuetan, enpresak prozesu horretan egiten duen deia, enpresariak duen erantzukizunaren ondorioz gertatzen da. Horren estaldura erakunde kudeatzaileak edo laguntzaileak hartzen du bere gain. Prozesu horietan aseguru etxearen aurkako kondena, laneko kontingentziaren erantzukizuna duen enpresariari ere zuzenduta dagoen kondena gisa ere ulertu behar da, eta kondena horrek ondorioak izan ditzake Gizarte Segurantzako beste prozesu batzuetan. Azkenik, azpimarratu behar da, epai horren bitartez, goian aipaturiko balizko berriari, 2011ko apirilaren 4ko STS-an jasotzen den dotrina gehitu behar zaiola. Horri buruz hitz egin genuen Aldizkari honetako aurreko artikulu batean. Horrela, Goi Epaitegiak, enpresek, aldi baterako ezintasunarekin erlazionaturiko kontingentziak ezartzeko ebazpenetan duten legitimazio aktiboa bermatzen du.

María Urizar, Mutualiako Aholkularitza Juridikoko Letraduna

a z a l a


a z a l a

mutua

informazioa u z t a i l a

2 0 1 2

g a u r egun

Baditugu Laneko Arriskuen prebentzioari buruzko IX. argazki lehiaketaren irabazleak Joan den uztailaren 6an Mutualiak antolaturiko Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko IX. Argazki Lehiaketaren epaimahaia bildu zen. Lehiaketa horren bitartez, urtero, apirilaren 28an, Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Eguna ospatzen da. José Luis Moralesen “Equilibrio sobre las olas” argazki irabazleak 1.200 euro eraman zituen.

Epaimahaiko kideek honako sari hauek erabaki zituzten, aho batez:

1. saria

1.200 eurokoa José Luis Morales Martínen “Equilibrio sobre las olas”

2. saria

900 eurokoa Txema Serrano Ramosen “La gran diferencia”

3. saria

600 eurokoa Daniel Guierrez Sanchezen “Talador”

Edizio honetan, hauek izan ziren epaimahaiko kideak: Ignacio Lecumberri jauna (Mutualiako Kudeaketa Kontrol Zuzendaria), Jesús Dalmau jauna (Mutualiako Prebentzio Sozietateko Zuzendari Gerentea), José Antonio Vázquez jauna (OSALANeko Zuzendariorde teknikoa), Manuel Pedro Velázquez jauna (Inspección Trabajo y S.S. Bizkaiko Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaria) eta María del Mar Crespo andrea (Mutualiako Prebentzio Saileko Arduraduna).

Mutualiako Prebentzio Saila

a z a l a


a z a l a

mutua

informazioa u z t a i l a

2 0 1 2

a h o l kuak EZ DISTRAITU Trafiko istripuek oso ondorio larriak izaten dituzte, ez biktimengan bakarrik, baita senideengan, adiskideengan, inguruan… ere. Hori dela eta, denok inplikatu behar dugu, trafikoarekin erlazionaturiko istripu kopurua eta istripu horien larritasuna murrizteko. Horretarako, JARRI ARRETA… ZEIN DA ZURE IBILGAILUAREN EGOERA? Ibilgailua egoera onean izan behar duzu, pneumatikoak, argiak, likidoak… aztertu. IAT-an ibilgailuen %16-18 baztertu egiten da, arazo larriak dituelako (argiak, pneumatikoak, esekidura…). ZEIN DA ZURE JARRERA? l Erabili beti segurtasun uhala: zure bizia salba dezake. l Egokitu ongi buru-euskarria, lesio zerbikalak saihesteko. l Errespetatu segurtasun distantzia, eta distantzia hori handitu asko ikusten ez denean edo errepidea bustita dagoenean. l Ez kendu inoiz begiak errepidetik: ez ibili irratiarekin, GPS-arekin, mugikorrarekin… ZEIN DA ZURE EGOERA FISIKOA? Nekea, logura eta estresa dira trafiko istripuen %30aren eragileak: ATSEDEN HARTZEA ETA LO EGITEA ezinbestekoak dira arriskuak murrizteko. Ohiko ibilbideak egitean izaten dugun gehiegizko konfiantza eta garaiz heltzeko izan ohi dugun presa istripu askoren eragileak dira, EZ IZAN KONFIANTZA GEHIEGIRIK. Eta gogoratu OINEZKO gisa ere zirkulazio arauak errespetatu behar ditugula.

Errepidean ere, HOBE PREBENITZEA

Ana Guridi , Mutualiako Barne Prebentzio Zerbitzua

a z a l a


a z a l a

mutua

informazioa u z t a i l a

2 0 1 2

i n k e stak

Mutualiako Osasun zerbitzuen aurreko gogobetetze mailak %90etik gora jarraitzen du Urtero bezala, Osasun arreta zerbitzuen erabiltzaileen gogobetetasunaren ebaluazioa egin dugu, eta markaturiko helburuak gainditzen dituzten emaitzak lortu ditugu.

Txostenak, telefonoz egindako inkestetan lorturiko emaitzen laburpena erakusten digu. Azterlan horren hartzaile objektiboak, 2011n alta jaso duten eta gure osasun zerbitzuen arreta izan duten pertsonak dira. Osasun zerbitzu horiek honako hauek dira: l Lehen laguntza eta kontsultak Zentro Periferikoetan l Larrialdiak kliniketan l Kontsultak kliniketan l Birgaitze zerbitzuak l Ohiko kontingentzien jarraipena Inkesta zerbitzu bakoitzean egindako galdera blokea honako hau izan zen: l Erantzuteko gaitasuna (Itxaron beharreko denbora) l Informazioa l Arreta (Tratua) l Ukigarriak (Instalazioak) l Zerbitzuaren balorazio orokorra Ondoren, 2011. urtean zein aurreko urteetan lortutako emaitza orokorrak erakutsiko ditugu:

MUTUALIA ADIERAZLEA

2007

2008

2009

2010

2011

Adierazle orokorra

89,8

90,3

87,7

92,52

91,6

Erantzuteko gaitasuna

85,4

87,8

92,5

91,20

91,7

Informazioa

92,4

93,5

93,2

89,20

80,10

Arreta (Tratua)

91,4

91,9

91,6

94,59

93,40

Ukigarriak

92,8

97,6

91,4

96,24

96,40

Balorazio orokorra

86,6

86,0

87,7

91,29

88,60

Egindako lanak, zentro eta zerbitzu guztietan eskainitako zerbitzuaren kalitatearen adierazle fidagarria izateko eta hobekuntza ekintzak jasoko dituen plana definitzeko aukera ematen digu.

Mutualiako Kudeaketa Saila

a z a l a


a z a l a

mutua

informazioa u z t a i l a

2 0 1 2

p re s t akuntz a

Iraileko ikastaroak Datorren irailean “Laneko Gaixotasunaren Arriskuaren Kontrola eta kudeaketa” eta “Haurdun dauden, erditu diren edo edoskitzaroan dauden emakumeen babesa” ikastaroak emango dira. Ikastaroetara joatea doakoa izango da, eta laneko arriskuen prebentzioan erantzukizunak dituzten pertsonei zuzenduta egongo dira.

“Laneko Gaixotasunaren Arriskuaren Kontrola eta kudeaketa” Jardunaldian laneko gaixotasunen zerrenda aztertuko da, gaixotasunaren ikerketarako eredua erakutsiko da eta balorazio ergonomikorako zenbait metodo azalduko dira. Beste alde batetik, jardunaldian, Lan eta Inmigrazio Ministerioak Laneko Gaixotasunei buruz duen Alerta sistemaren berri emango da. Jardunaldia goizeko 09:30etatik 13:30etara burutuko da, honako egun eta toki hauetan: l Irailaren 13an Gasteizen (Makalen Etorbidea, 1) l Irailaren 20an Donostian (Camino Doktorea kalea, 1) l Irailaren 27an Bilbon (Henao kalea, 26)

“Haurdun dauden, erditu diren edo edoskitzaroan dauden emakumeen babesa” Jardunaldian, haurdun edo edoskitzaroan dauden emakumeen babesari buruzko araudia aztertuko (LPRL eta 298/09 ED); prestazioaren izapidetzeari buruzko informazioa emango da, 295/2009 Dekretuak xedatzen duenaren arabera (eskakizunak, hobariak, etab.) eta arriskuaren kudeaketa eta horren ezarpena erraztera bideraturiko prozedura eredua jarriko da enpresen esku. Jardunaldia goizeko 09:30etatik 11:30etara burutuko da, honako egun eta toki hauetan: l Irailaren 11n Gasteizen (Makalen Etorbidea, 1) l Irailaren 18an Donostian (Camino Doktorea kalea, 1) l Irailaren 25ean Bilbon (Henao kalea, 26)

Mutualiaren Prebentzio Saila

a z a l a

Mutua informacion 19 euskara (2012ko uztaila)  

Mutualiako Mutua Informazioa aldizkaria

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you