Issuu on Google+

mutua o t s a i l a

2 0 1 2

informazioa 1 4 . z b k

d e ia l d i a

Laneko Arriskuen Prebentzioari ematen zaizkion Mutualia 2012 Sariak Bi urtez behin, Mutualiak, prebentzio alorreko bikaintasuna eta ikerketa eta garapen teknologikoaren eta berrikuntzaren alorreko prebentziozko ekarpenik hoberenak saritzen ditu. Zabaldu da V. Mutualia Sarian parte hartzeko interesa duten enpresek edo erakundeek beraien kandidaturak aurkezteko epea. Hona hemen kategoriak.

2010eko edizioko sarituak.

a rg ital p e n a k

legeak

Zalantzarik izan al duzu Aldi baterako ezintasunaren kudeaketan? Sociedad Madrileña de Medicina Familiar y Comunitaria (SoMaMFyC) izenekoaren barruan dagoen Lex Artis Taldeak, “Más de 150 respuestas sobre incapacidad temporal” argitalpena aurkeztu du. Jaitsi ezazu dokumentua barruan.

Bere bikotearen seme-alaba bere seme-alaba gisa adoptatzen duen egitatezko bikote bateko kideetako baten aitatasunamatasun baimenerako eta prestazioetarako eskubidea

g iza rte e r a n t z u ki zu n a

Elkartasun Balantzea 2011n

kasu pr akt ikoa

Mutualiako Gizarte Ekimen eta Jarduera Taldearen (GEJT-EIAS) helburu nagusia, Erakundearen barruan elkartasunaren kulturaren garapena bultzatzea eta pertsonei, garapenerako proiektuetan parte hartzeko aukera ematea da. Beste behin, aurtengoa ere oso urte arrakastatsua izan da.

ITCC baterako xehetasun gehiago Nola lor dezake enpresa batek bere langileen ITCC egoeraren abagune zehatzei buruzko informazioa, Hitzarmen Kolektiboa kontuan izanik baldintza jakin batzuen menpe dagoen osagaia dagokion ala ez jakiteko?

prest az io ekonom ikoa k

Babes handiagoa zurztasunerako 2011ko abuztuaren 2tik aurrera, hiru urtetan luzatu da guraso bat edozein kontingentziaren ondorioz hil izanagatik jasotzen den zurztasun pentsioa jasotzeko adin muga. Gure Gizarte Segurantza sistemaren helburua, prestazioaren iraupenari dagokionez sentsibilitate berezia duen talde horren babesa hobetzea da, pentsioaren hileroko zenbatekoa handitzen ez bada ere.

p reb e n t z i o a

Segurtasuna, ordena eta garbitasuna lantokian

prest akunt z a

Lantokian ordena eta garbitasuna egotea, enpresak burutzen duen jarduera bat edo beste izanik ere, oso garrantzitsua da bertan segurtasun maila onargarria izateko. Ordena eta garbitasun faltak laneko istripu asko eragiten ditu, kolpeak eta erorketak, suteak, etab.

Ikastaroak martxoan

Eman iritzia MUTUA INFORMAZIOA gure aldizkari digitalaren zenbaki berri bat bidali dizugu, eta gustatzen zaizun ala ez, ezer aldatuko zenukeen edo formatuaz edo gaiez iruzkinik egin nahi duzun jakin nahi genuke. Lagundu nahi badiguzu, edozein iruzkin mota egin dezakezu hurrengo helbide elektronikoaren bitartez: mutuainformacion@mutualia.es

Mutualiako Prebentzio Sailak bi prestakuntza jardunaldi antolatu ditu martxoan, “Gaixotasun Profesionalaren arriskuaren kontrola eta bere kudeaketa” eta “Prebentzio baliabidea” gaien inguruan. Jardunaldi horiek gure prestakuntza ikasgelatan emango dira. Bi jardunaldiak enpresariei, nagusiei, izendaturiko langileei, prebentzioko alor teknikoko langileei, AT estaldura duten autonomoei eta aholkularitzei zuzenduta daude.

www.mutualia.es 900 50 60 70 Aldizkariaren beste zenbaki batzuk interesatzen baldin bazaizkizu, sakatu hemen


a z a l a

mutua

informazioa o t s a i l a

2 0 1 2

d e i a ldia

Laneko Arriskuen Prebentzioari ematen zaizkion Mutualia 2012 Sariak Bi urtez behin, Mutualiak, prebentzio alorreko bikaintasuna eta ikerketa eta garapen teknologikoaren eta berrikuntzaren alorreko prebentziozko ekarpenik hoberenak saritzen ditu. Zabaldu da V. Mutualia Sarian parte hartzeko interesa duten enpresek edo erakundeek beraien kandidaturak aurkezteko epea. Hona hemen kategoriak.

2010eko edizioko sarituak.

Prebentzioaren alorrean kudeaketa eta emaitza bikainak direla eta lan azpimarragarria burutu duen enpresari ematen zaion Mutualia Saria Sariaren helburua, Mutualiako kide diren eta Laneko Arriskuen Prebentzioaren alorrean kudeaketa eta emaitza bikainak direla eta lan azpimarragarria burutu duten enpresak saritzea da. Istripu mailak azken hiru urteetan izan duen bilakaera positiboa hartuko da kontuan, eta baita enpresak, bere lantokietan laneko segurtasuna eta osasuna ziurtatzeko aurrera eramaten dituen kudeaketa sistema eta prebentziozko jarduketak ere. Mutualiako kide den edozein enpresak izango du saria jasotzeko aukera. Parte hartzeko interesa duten enpresek, “ENPRESAREN MEMORIA, V. MUTUALIA SARIA” izeneko dokumentua bete beharko dute. Dokumentu hori Mutualiako web gunetik (www.mutualia.es) jaitsi edo Mutualiako Prebentzio Sailean eskatu ahal izango da. Memorian, enpresak 2011. urtean aurrera eramandako jardueren deskribapen zehatza egingo da, eta ezarritako prebentzio adierazleen bilakaera aztertuko da. Memorian egiten den prebentzioaren kudeaketaren azalpenerako lagungarri izan daitezkeen dokumentu guztiak aurkeztu ahal izango dira. Enpresek bidalitako dokumentazioa Mutualiaren esku geratuko da. Saria lortzen duen enpresak Carlos Ciriza artistaren eskultura bat jasoko du. Eskariak aurkezteko epea martxoaren 16an amaituko da.

Laneko arriskuen prebentzioaren alorreko ikerketari, garapen teknologikoari eta berrikuntzari ematen zaion saria Sariaren helburua, laneko arriskuen prebentzioaren alorreko ikerketa, garapen teknologiko eta berrikuntza jarduerak aintzatestea, bultzatzea eta zabaltzea da, jarduera horien xedeak laneko tresnak, ekipoak, lanpostuak eta lantokiak hobetzea eta kudeaketa sistemak, ebaluazio metodologia berriak, informazioa, prestakuntza eta jardueren koordinazioa… direnean. Edozein pertsona aurkeztu ahal izango da sari horretara, Mutualiako kide izan edo ez. Parte hartzeko interesa dutenek, “PROIEKTUAREN DESKRIBAPEN FITXA” izeneko eredua bete beharko dute. Dokumentu hori Mutualiako web gunetik (www.mutualia.es) jaitsi edo Mutualiako Prebentzio Sailean eskatu ahal izango da. Proiektuaren nondik norakoa eta lortutako emaitzak azaltzeko lagungarri izan daitezkeen dokumentu guztiak aurkeztu ahal izango dira. Sariak 25.000 €-ko ekarpen ekonomikoa izango du. Eskariak aurkezteko epea martxoaren 16an amaituko da.

www.mutualia.es

Jaione Fernández, Mutualiako Prebentzio Saila

a z a l a


a z a l a

mutua

informazioa o t s a i l a

2 0 1 2

l e g e ak

Bere bikotearen seme-alaba bere seme-alaba gisa adoptatzen duen egitatezko bikote bateko kideetako baten aitatasunamatasun baimenerako eta prestazioetarako eskubidea Ohiko erditze balizkoetan, aitatasun baimenerako eta prestazioetarako eskubidea izateko, aitatasunarengatiko baimena, denboran ama biologikoaren amatasunaren etetearekin bat etortzea eskatzen da, hau da, erditzearekin eta horren ondoriozko amatasun egoerarekin. Hori dela eta, araubide horretara joango bagina, ondorioa izango litzateke ez dagoela aitatasun baimenerako eskubiderik, bere prestazioekin, izan ere, baimen hori ez litzateke bat etorriko ama biologikoaren amatasunaren etetearekin denboran. Hala ere, kontuan izan behar dugu ez gaudela erditze baten ondoriozko prestazioen ohiko balizkoaren aurrean, adopzioaren aurrean baizik. Erditzearen kasuan, jaiotzak zein ama biologikoaren amatasunaren eteteak data jakin bat dute. Baina adierazitako kasuan, aitatasun prestazioa eragiten duen gertakaria ez da erditzea, bikotekidearen seme-alabaren adopzioa baizik. Hori dela eta, interesatuak, adopzioa onesten duen ebazpen judizialaren egunetik aurrera baino ezin izango du bere eskubidea aurrera eraman, izan ere, adopzioa, bere bikotekidearen seme-alaba bere seme-alaba izan dadin bete beharreko izapidea eta ezinbesteko pausoa baita. Hori dela eta, aitatasun prestazioa ama biologikoaren amatasunaren etetearekin denboran bat etortzea eskatzeak ez du inolako zentzurik, adopzioa ematen duen ebazpena eman arte itxaron behar den balizko horietan. Horrez gain, kontuan izan behar da aitatasun baimenaren helburua familia unitatearen integrazioa sustatzea dela, erantzukidetasuna bultzatzeko, eta, ondorioz, ez litzateke bidezkoa izango aitatasun-amatasun prestazioak ukatzea bere bikotekidearen seme-alaba adoptatzen duenari, eta logikoena babesturiko egoerari dagozkien prestazioak jasotzea litzateke. Izan ere, babesturiko egoera hori, adin txikiaren adopzioa da, kronologikoki ama biologikoaren amatasunaren etetearekin bat etorri ez bada ere. Horrela adierazi zuen Donostiako 1 zenbakiko Gizarte Epaitegiak, 2009ko uztailaren 30ean, gizarte segurantzari buruzko prozeduran, emandako epaian, adierazitako irizpidea onartuz eta aitatasun baimenerako eta bere prestazioetarako eskubidea aitortuz.

Pedro Fraile, Mutualiako Aholkularitza Juridikoko letraduna

a z a l a


a z a l a

mutua

informazioa o t s a i l a

2 0 1 2

a rg i t alpenak

Zalantzarik izan al duzu Aldi baterako ezintasunaren kudeaketan? Sociedad Madrileña de Medicina Familiar y Comunitaria (SoMaMFyC) izenekoaren barruan dagoen Lex Artis Taldeak, “Más de 150 respuestas sobre incapacidad temporal” argitalpena aurkeztu du. Jaitsi ezazu dokumentua barruan. Mutualiatik uste dugu gida hori oso baliagarria izan daitekeela gure eguneroko jarduerarako, eta behin baino gehiagotan denok egin ditugun galdera askori erantzuteko balioko duela. Ez du lan zehatza izan nahi, aldi baterako ezintasunaren eremuan sortzen diren eta lege eta administrazio izaera duten arazoen ebazpen zehatzera bideratzen da, eguneroko jardunean hobetzeko kontsulta gisa erabilgarri izateko helburuz. Gidaliburu hori Sociedad Española de Medicina de Familia y Comunitaria (semFYC) izenekoaren kide diren Sendagileek egin dute, eta Lehen Arretako sendagile batek, gure Gizarte Segurantza Sistemako prestazio gisa Aldi Baterako Ezintasuna kudeatzeko orduan sortu ditzakeen galderetarako erantzunak jasotzen ditu. Liburuak sakontzen dituen zazpi puntuak honako hauek dira: I. Aldi baterako ezintasun kontzeptua. Alderdi orokorrak. II. Laneko istripua eta gaixotasun profesionala III. Ezintasun egonkorra. IV. Autonomoak, etxeko langileak eta beste erregimen berezi batzuk. V. Aldi baterako ezintasunaren kudeaketan eta kontrolean parte hartzen duten erakundeak VI. Amatasuna. Arriskua haurdunaldian eta edoskitze naturalean VII. Kasu bereziak. Lan hori, Gaixotasun Profesionala, Gaixotasun Komuna eta Laneko Absentismoa Murrizteko Programaren barruan dago. Programa hori, AMAT (Asociación de Mutuas de Accidente de Trabajo) aurrera eramaten ari den Mutuen Elkarrekiko Jardueren Planaren barruan dago.

Sakatu hemen eta jaitsi liburua

Javier Rodríguez, Mutualiako Kudeaketa Saila

a z a l a


a z a l a

mutua

informazioa o t s a i l a

2 0 1 2

k a s u praktiko a

ITCC baterako xehetasun gehiago Nola lor dezake enpresa batek bere langileen ITCC egoeraren abagune zehatzei buruzko informazioa, Hitzarmen Kolektiboa kontuan izanik baldintza jakin batzuen menpe dagoen osagaia dagokion ala ez jakiteko? Bere langileetako baten ohiko kontingentziaren ondoriozko baja dela eta, Bizkaiko Eraikuntza alorreko enpresa bati honako gai hau planteatzen zaio: 1.- 2009ko azaroaren 17ko BAOn argitaratu zen Bizkaiko eraikuntza alorraren Hitzarmenaren 37. artikuluan adierazten da, enpresek oinarri araupetzailearen %100eraino osatuko dituztela ohiko gaixotasunaren edo lanekoa ez den istripuaren ondoriozko bajak, honako kasu hauetan: 窶ヲ45 egunetik gorako bajak (lunbalgia kasuetan izan ezik, horietan 30 egun izango baitira): osagarria bajako lehen egunetik ordainduko da, 120 egun gehienez, eta kanpo geratzen dira estresaren, depresioaren edo arrazoi fisikoa ez duten antzeko zergatien ondoriozko bajak. 2.- Enpresak, langileari arreta eskaintzen dioten osasun zerbitzuei langilearen diagnostikoari buruzko aukera eskatzea planteatzen du, langileari, ohiko gaixotasunaren edo lanekoa ez den istripuaren ondoriozko IT osagaia emateko gertakariak dauden ala ez jakiteko Izaera pertsonaleko datuen babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren garapenerako araudia onetsi duen abenduaren 21eko 1.720/2007 Errege Dekretuaren 5.1 g) artikuluarekin bat etorriz, osasunarekin erlazionaturiko izaera pertsonaleko datuak honako hauek dira: norbanakoaren iraganeko, egungo eta etorkizuneko osasun fisikoarekin edo mentalarekin erlazionaturiko informazioak. Era berezian, pertsonen osasunarekin erlazionaturiko datutzat hartzen dira bere urritasunaren ehunekoarekin eta bere informazio genetikoarekin erlazionaturikoak. Ikusten denez, diagnostikoa osasunari buruzko datua da. LOPD izenekoaren 10. artikuluan adierazten denez, fitxategiaren arduradunak eta izaera pertsonaleko datuen tratamenduaren edozein fasetan parte hartzen duten guztiek, datu horiek gordetzeko sekretu profesionala bete behar dute, eta betebehar horrek, fitxategiaren titularrarekin edo, hala denean, haren fitxategiaren arduradunarekin, dituzten erlazioak amaitu ondoren ere indarrean jarraituko du. Pazientearen autonomia eta informazio eta dokumentazio kliniko alorreko eskubideak eta betebeharrak araupetzen dituen azaroaren 14ko 41/2002 Legearen 16.6. artikuluarekin bat etorriz, bere funtzioak betetzen dituen bitartean historia klinikoaren datuak jasotzen dituzten langileek sekretua gordetzeko beharra dute. Apirilaren 18ko 575/97 Errege Dekretuaren 3.3. artikuluarekin bat etorriz, sendagileen jarduketen ondoriozko aldi baterako ezintasuna egiaztatzeko ekintzek izaera konfidentziala izango dute, eta horiek kontsultatzen dituztenek sekretua gordetzeko beharra dute. 3.- LOPD izenekoaren 11.1. artikuluan adierazten denez, tratamenduaren xede diren izaera pertsonaleko datuak, lagatzailearen eta lagapena jasotzen duenaren legezko funtzioekin zuzenean erlazionaturiko helburuak betetzeko baino ezin izango zaizkio beste bati jakinarazi, eta interesatuak baimena eman beharko du aurretik. Aurreko atalean eskatzen den baimena ez da beharrezkoa izango lagapen hori lege batek baimentzen duenean edo bere trataera erlazio juridikoaren onarpen libreari eta legezkoari dagokionean, eta hori garatzeko, betetzeko eta kontrolatzeko ezinbestekoa denean trataera hori beste batzuen fitxategiekin lotzea. Kasu horretan, jakinarazpena, hori justifikatzen duen helburura mugatzen denean baino ez da legezkoa izango. Kasu honetan, aipatutako araudian eta 1720/2007 Errege Dekretuaren 10. artikuluko 4. atalean oinarrituz, EZ da posible langileen bajei buruzko diagnostikoari dagozkien datuan enpresari lagatzea, interesatuak horretarako baimena ematen ez badu.

Ondorioak 1.- Osasun zerbitzuetatik ezin zaizkio enpresari jakinarazi langileek enpresa horretan eragindako bajen diagnostikoak, aldi baterako ezintasun prozesuetan. 2.- Sektoreko Hitzarmen Kolektiboaren 37. artikuluan aurreikusitako aldi baterako ezintasun osagaia jasotzeko eskubidea ematen duten diagnostikoak dauden ala ez egiaztatzeko, enpresa izango da honako hau egin behar duena: a) Langileari zuzenean eskatu beharko dio diagnostikoa jasotzen duen bajaren osasun partearen kopia. b) edo, alternatiba gisa, langileak berariazko baimena sinatu beharko du, bere nortasun agiri ofizialaren kopiarekin, eta agiri horren bitartez berariazko baimena emango dio enpresari, osasun zerbitzuak aipaturiko bajari dagokion diagnostikoaren datuak eman diezazkion, Hitzarmen Kolektiboan araupetutako aldi baterako ezintasun osagaiak jasotzeko eskubidea duen ala ez egiaztatzeko berariaz adierazitako helburu bakarrarekin.

Josテゥ テ]gel Moral, Mutualiako Aholkularitza Juridikoko letraduna

a z a l a


a z a l a

mutua

informazioa o t s a i l a

2 0 1 2

g i z a rte eran tzukizun a

Elkartasun Balantzea 2011n Mutualiako Gizarte Ekimen eta Jarduera Taldearen (GEJT-EIAS) helburu nagusia, Erakundearen barruan elkartasunaren kulturaren garapena bultzatzea eta pertsonei, garapenerako proiektuetan parte hartzeko aukera ematea da. Beste behin, aurtengoa ere oso urte arrakastatsua izan da. Gobernuz Kanpoko Erakundeen Jokaera Kodean markaturiko jarraibideak betez, GEJT-EIAS-en jarduketa ildoak, tokiko garapena eta Hirugarren Mundurako garapen proiektuak bultzatzeko laguntzak lortzera bideratu dira. Guztiak ere, Mutualiako pertsonak aukeratutakoak izan dira.

Urteko aurrekontua 2011n, GEJT-EIAS-ek, Mutualiako Ondare Historikoak emandako 10.000 €-ko hasierako partida izan zuen. Ondoren adierazten den moduan banatu zen: Fundazioa

Laguntza mota

DYA

Laguntza ekonomikoak erakundearen helburuei eutsi ahal izateko

EITB-KO TELEMARATOIA

Giza helburuetarako laguntza ekonomikoa

1.500

MUTUALIA WOP- Walk On Project PROIEKTUA

Laguntza, erakundeak bere proiektuaren helburuak lor ditzan: gaixotasun arraroei, leukodistrofiei, batez ere, buruzko Ikerketa, Informazioa eta Sentsibilizazioa.

4.100

medicusmundi Bizkaia/ GARAPEN PROIEKTUAK

2011 Guatemala “Eskuz egindako 15 putzu eraikitzea“

4.000

Guztira

2011 400

10.000

Toki garapena Beste alde batetik, elkartasunezko zenbait ekimenen bitartez, GEJT-EIAS-ek 4.306 € jasotzea lortu du. Ekimen horietako batzuk urteroko hitzordu bilakatu dira, Eguberrietako merkatu txikiak edo haurrei zuzendutako jaiak, adibidez, eta beste batzuk erakundeko pertsonen ekimenetik sortu dira, “Elkartasunezko orri-markagailua”, besteak beste.

Fundazioa

Diru-bilketaren jatorria

PROYECTO MUTUALIA WOPWalk On Project

Haurren jaiak, Elkartasunezko orri-markagailua, Bizkaiko Gabonetako merkatu txikia eta enkantea

2.366

Félix Baltistan Fundazioa

Gipuzkoako Eguberrietako merkatu txikia eta enkantea

1.275

Berakah

Arabako Eguberrietako merkatu txikia eta enkantea

Guztira

Guztira €

665 4.306

Maite Valero, Mutualiako Gizarte Ekimen eta Jarduera Taldeko kidea

a z a l a


a z a l a

mutua

informazioa o t s a i l a

2 0 1 2

p re s t az io ekon omikoak

Babes handiagoa zurztasunerako 2011ko abuztuaren 2tik aurrera, hiru urtetan luzatu da guraso bat edozein kontingentziaren ondorioz hil izanagatik jasotzen den zurztasun pentsioa jasotzeko adin muga. Gure Gizarte Segurantza sistemaren helburua, prestazioaren iraupenari dagokionez sentsibilitate berezia duen talde horren babesa hobetzea da, pentsioaren hileroko zenbatekoa handitzen ez bada ere.

Arauzko aldaketa hori, Gizarte Segurantzaren sistema eguneratzeari, egokitzeari eta modernizatzeari buruzko abuztuaren 1eko 27/2011 Legea indarrean sartzearen ondorio da, 175.1 eta 2. artikuluen idazketa berria ematen duen lehen xedapen gehigarrian eta Gizarte Segurantzako Lege Orokorraren 6. Xedapen Iragankorrean. Izatez, pentsioaren onuradun izateko adina luzatzea eragiten du. Horrela, izaera orokorrez, berdintasun erregimenean, eta filiazioa bat edo beste izanik ere, 18 urtetik 21 urtera luzatuko da, eta erabateko zurztasunaren kasuan (bi gurasoak falta izatea), 25 urtera arte luzatuko da. Umezurtzak inolako lan jarduerarik burutzen ez duenean, edo, burutuz gero, jasotzen duen diru-sarrera, lanbide arteko gutxieneko soldatarako ezarrita dagoen kopurua baino txikiagoa denean, urte osoko diru-sarrerak zenbatuta (une honetan kopuru hori 8.979,60 eurokoa da), prestazioa 25 urte bete arte jasotzeko eskubidea izango du. Neurri hori pixkanaka jarriko da indarrean 2014ko urtarrilaren 1era arte: 2012. urtean 23 urtetik beherakoa izatea eskatuko da; 2013. urtean 24 urteak bete gabe izatea, eta 2014ko urtarrilaren 1etik aurrera, 25 urte baino gehiago ez izatea. Ikasketak burutzen aritu eta ikasturte horretan 25 urteak bete izanez gero, pentsioa, hurrengo ikasturtea hasi eta hurrengo hilabetearen lehen egunera arte luzatuko da. Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorretik aplikatu beharreko tarifa berriei buruzko jakinarazpena jaso dugun 2012ko otsailaren 6tik aurrera, Mutuek kostu handiagoa izango dugu, laneko kontingentzien ondoriozko pentsio horiek ordaintzeko zenbatekoei dagokienez, gure kide diren enpresen kotizazioek inolako aldaketarik jasoko ez badute ere.

Sonia GutiĂŠrrez, Mutualiako IMS Prestazioen Arduraduna

a z a l a


a z a l a

mutua

informazioa o t s a i l a

2 0 1 2

p re bentzioa

Segurtasuna, ordena eta garbitasuna lantokian Lantokian ordena eta garbitasuna egotea, enpresak burutzen duen jarduera bat edo beste izanik ere, oso garrantzitsua da bertan segurtasun maila onargarria izateko. Ordena eta garbitasun faltak laneko istripu asko eragiten ditu, kolpeak eta erorketak, suteak, etab. Lantokiei buruzko 486/1997 Errege Dekretuak ezartzen duenez, lokalak aldian behin garbitu behar dira, eta beharrezkoa den guztietan. Halaber, zikinkeria egoera puntualen kasuan, hondakinak, orbanak edo bestelakoak, berehala kenduko dira, inolako istripurik eragin ez dezaten. Erakunde batean ordenak eta garbitasunak era egokian funtziona dezaten, beharrezkoa da bertako partaide guztiak, beraien maila edo betebeharra bat edo beste izanik ere, ordenaren eta garbitasunaren garrantziaz jabetzea. Hau da, ezinbestekoa da hartutako ohiturak aldatzea eta, enpresako maila guztietan integraturik egongo den ordenan eta garbitasunean oinarritutako kultura berria ezartzea. Ordenari eta garbitasunari buruzko ohituren integrazioa modu batean baino gehiagotan egin daitekeen arren, honako hauek izaten dira identifikatzen diren jarraibideak: l Beharrezkoa ez dena kentzea eta baliagarria dena sailkatzea. l Materiala erraz gordetzeko eta aurkitzeko tokiak egokitzea. l Ez zikintzen saiatzea eta berehala garbitzea. l Ordena eta garbitasuna bultzatzera bideraturiko lan ohiturak sortzea eta finkatzea.

Beharrezkoa ez dena kendu eta baliagarria dena sailkatu

Materiala erraz gordetzeko eta aurkitzeko tokiak egokitu

Ordena eta garbitasuna bultzatzera bideraturiko lan ohiturak sortu eta finkatu

Toki egokienak zein diren erabaki

Ez zikintzen saiatu eta berehala garbitu Tokiak identifikatu

Komenigarria da ordena eta garbiketa lanetarako arduradunak izendatzea eta, aldian behin, ikuskapenak egitea, aurretik ezarritako jarraibideen betetze maila egiaztatzeko.

Informazio fitxak Argitalpen digitaletarako sarbidea Zerbitzu eskaeraren inprimakia

Jaione FernĂĄndez, Mutualiako Prebentzio Saila

a z a l a


a z a l a

mutua

informazioa o t s a i l a

2 0 1 2

p re s t akuntz a

Ikastaroak martxoan Mutualiako Prebentzio Sailak bi prestakuntza jardunaldi antolatu ditu martxoan, “Gaixotasun Profesionalaren arriskuaren kontrola eta bere kudeaketa” eta “Prebentzio baliabidea” gaien inguruan. Jardunaldi horiek gure prestakuntza ikasgelatan emango dira. Bi jardunaldiak enpresariei, nagusiei, izendaturiko langileei, prebentzioko alor teknikoko langileei, AT estaldura duten autonomoei eta aholkularitzei zuzenduta daude.

Gaixotasun Profesionalaren arriskuaren kontrola eta bere kudeaketa Jardunaldi honetan Gaixotasun Profesionalen zenbait alderdi landuko dira, horrela onartzen diren gaixotasun motetatik eta horiek zehazteko prozesuetatik hasi eta horiek agertzea eragin dezaketen zergati nagusietara eta zergati horiek saihesteko neurrietara. Beste alde batetik, jardunaldian, Lan eta Inmigrazio Ministerioak duen Gaixotasun Profesionalei buruzko Arreta sistema ezagutaraziko da. Jardunaldia goizeko 09:30etatik 11:30etara burutuko da, honako egun eta toki hauetan: l Martxoaren 6an Gasteizen (Makalen Etorbidea, 1) l Martxoaren 13an Donostian (Camino Doktorea kalea, 1) l Martxoaren 20an Bilbon (Henao kalea, 26)

Prebentzio baliabidea Jardunaldi horrek Prebentzio Baliabidearen irudiari eta izendaturiko langilearen irudiari, horien funtzioei, ahalmenari eta eskatzen den prestakuntzari buruzko kontzeptu argiak ematen ditu, eta baita zein diren horien presentzia eskatzen duten egoerak ere. Enpresak irudi hori behar bezala kudeatzeko dokumentazioa banatuko da. Jardunaldia goizeko 09:30etatik 11:30etara burutuko da, honako egun eta toki hauetan: l Martxoaren 15ean Gasteizen (Makalen Etorbidea, 1) l Martxoaren 22an Donostian (Camino Doktorea kalea, 1) l Martxoaren 29an Bilbon (Henao kalea, 26) Gaiak interesgarri izango zaizkizula eta gurekin izango zaitugun itxaropena dugu. Interesaturik baldin bazaude edo izena eman nahi baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke 945.00.90.77, 943.44.05.26 eta 94.404.21.05 telefono zenbakietan, prevencion@mutualia.es helbide elektronikoan edo www.mutualia.es web gunean.

Prestakuntza ikasgela 2012

Mutualiako Prebentzio Saila

a z a l a


Mutua informacion 14 eusk