Page 8

Peru izena badauka ere Ez du inoiz erabili Denetik egin du lan munduan Repertorioaz ibili

Berriro hona ekartzen dugu beste lanbideagatik labea nola egiten zuen berak azaltzeagatik

Orduak noski ta urte_egunak SartuAK ditu isili Azken boladan erretiroak Ranpak bihurtu du lili

Ale honetan atzera doa errefreskatzeagatik enplegu hontan buru belarri dirua lortzeagatik

Ez da zerura begira egon Txikitatik hona horra Xakitu behar zuen bidea Ahaideekin jatorra

Loa etxean, bidea hartuz mendirantz aldapa gora lepo gainean bazeramatzan gogoa eta aizkora

Beso indarrak buru argia Aurrera bular enborra Lapikokoa irabazteko Apika ez izukorra

Aukeratzeko behar zeukana nahiko handia enborra egurra batu txikitu bilduz preparatzeko txondorra

Azken urte hauetan, udaberriko artikulu etnografikoa Oratze eta Labealdiari buruzkoa izan da, edo hobe esanda ekintza hauekiko lanari buruzkoa. Artikulu hauxe ere gai horrekin lotuta dago, edo gutxienez geuk ekintza hori ondo burutzeko edozer ikusia duena dela pentsatzen dugu. Aldi berean, behin eta berriro luzatzen dugun Gonbidapena luzatzen dizuegu: zuen esperientzi, gertakizun, kontu ideia eta abarren zain gaituzuela.

Gure inguruetan, gutxienez, hirurogei urte baten bateko atzerako bidai bat egin beharko genuke ohiko ekintza zena ikusteko; pentsatu gabe lanbidetzat burutzen zela eta etxean diru-sarrera osagarritzat hartuz. Jarraitu baino lehen, artikulu honetan agertzen diren azalpenak gure inguruetan jaso egin direnak direla, beste leku batekoekin alderatu ostean desberdintasunik badutela eta dagoeneko bizirik diren andre gizonezkoenak direla gogoratu nahi dizuegu.

Gurdia 33  

Revista del Museo Etnográfico de Artziniega

Gurdia 33  

Revista del Museo Etnográfico de Artziniega

Advertisement