Page 10

Demagun “El Revijal” izeneko mendigunean, Sojo eta Berrones arteko gunean, geundela duela 60 urte; edo gure beste baso baten bazter batean. Gune honetan, eta gure alboetan gauza bera, aurkitzen genuen egurra haritzek, arteek, gurbitzek, zumelek eta abarrek ematen zigutena zen. Leku laua eta garbia eduki behar genuen (11). Gure txondorra 8 metrokoa izaten zenez lekuak gehiago eduki behar zuen. Behin baino gehiagotan, aurreko txondorrak egiten genuen gunea (txondor-larraina) erabiltzen genuen, bestela lekua garbi behar izaten genuen. Larraina laua ez zenean nibelatzen zen. Ondoren, aurrekoetan lortutako iduri edo egurrikatz xehea hedatzen zen; iduririk ez edukitzekotan adaxkak, ostoak, orbela, … erabiltzen zen egurrak lurraren hezetasuna har ez zezan. Enborrak eta motzondoak mozten genituen arren ez geneukan neurri zehatzik ( 60 – 100 cm bitartekoak) trontza-zerra edota aizkorak erabiliz eta egur-asto gainean. Diametroa 15 cm-koa baino handiagoa izatekotan pitzatzen edo xehatzen zen ziriez edo aizkorez, normalean trangadera erabiliz … Prestaturikoa metatzen “txondortzen” genuen ( Gurdia, 27.alea).

Larrainaren erdian, 30 cm-ko hondoa izaten zuen zulo bat prestatzen zen. Zulo honetan aurrez aurre prestaturiko 5 metroko (gutxi gora beherako) altuera edukitzen zuen pinuzko haga (alkatea) sartzen zen (1). Alkatea nasai egon behar zen zuloan, zegokion momentuan arazorik gabe atera zedin. Alkatearen ingurutik metroko 4 makila sartzen ziren lurrean, 80 cm libre edo gera zitezen (2). Makila hauek ez dira larrainarekiko elkarzutak, goiko muturrak erdirantz inklinatuta baitzeuden piramide-gorputza eginez, eta honen goiko oinarriak alkateari nasaiki sar-irteten utziz. Alkatea makilen artean jarri ostean, egindako piramide-gorputza egur eta adar txikituez edo prentsatuez betetzen zen. Makilen goiko muturretan ezpala lauak jartzen ziren; ezpala hauek oinarria osatzen zuten hemendik txondorraren muineraino jartzen ziren hurrengo espalentzat, zeinek piramide-gorputz hutsa ospatzen zuten alkatearen ingurutik, txondorraren egurra jarri ahala. Esan zitekeen makilek eta espalek, alkatearen ingurutik, tximini baten kanpo aldekoa osatzen zutela, txondorraren tximinia izango zena alegia.

Gurdia 33  

Revista del Museo Etnográfico de Artziniega

Gurdia 33  

Revista del Museo Etnográfico de Artziniega

Advertisement