Issuu on Google+

Pablo Respaldizaren ERREMENTERIA LA FRAGUA DE Pablo Respaldiza


EUSKAL HERRIA

Baiona Donibane Garazi

Donostia

Bilbo

Mauleon

Artziniega Gasteiz Iru単ea


Pablo Respaldizaren ERREMENTERIA ERREMENTERIAN edo SUTEGIAN, burdin puskak forjatzen zituen errementariak, hainbat erabilera izango zuten tresnak egiteko. Errementaritza herri guztietan zegoen lanbidea zen, errementariak mota guztietako tresnak egiten baitzituen: etxerako tresnak (burruntziak, zartaginak, trebera, laratzak eta haien kateak, e.a.), nekazaritzarako lanabesak (laiak, aitzurrak, aizkorak, golde-nabarrak, are-hortzak, gurpiletarako hagunak eta uztaiak), ferrak, iltzeak, torlojoak, burdinazko hesiak, e.a. Baina, nekazaritza mekanizatzeak eta material berriak erabiltzeak lehendabizi mekanizatu, eta, ondoren, ia erabat desagerrarazi zuten lanbide hori. Gure historiari eta bizimoduari loturik egon den lanbidea dugu. Hainbat agirik egiaztatzen dutenez, Erdi Aroan jadanik landu eta tenplatu egiten zen BURDINA Artziniegan. XX. mendearen lehenengo laurdenean, funtzionamenduan jarraitzen zuten lau errementeri zeuden herrian, eta hau da geratzen den bakarra. Eguneroko betebehar haiek betirako ahaztu nahi ez baditugu, beraz, arduraz zaindu behar dugu sutegi hau. Errementeri honek, herri txiki baten zerbitzura zegoen artisau-tailerra baino ez bazen ere, garrantzirik bazeukan. Bi HAUSPO zituen –eta baditu gaur egun ere–, eta haien ondoan bi SUTEGI. Sutegiaren ondoan, UR-ASKA, burdina hoztu edo tenplatzeko; alboan, zorroztarri handi bat eta INGUDEA: horiek guztiak ziren errementeriaren osagarri nagusiak. Burdin goriz lan egiteko azkartasuna eta zehaztasuna behar dira, eta horregatik, bai lehengaia, bai lanabesak, eskura eduki behar dira. Ikatzaren keak, hautsez nahasirik, hormak eta sabaiak margotu ditu zenbaitetan, ez baitzen beti tximiniaren zulotik irteten. Hainbat iltze-eredu, iltze, orrazi modukoak dituzten terrailak, azkoin eta torlojoen hariak egiteko hariztatzeko ardatzak eta kojineteak gordetzen dira errementerian. Daratulu batzuk

ere badaude, eta horien artean zulatzeko makina bat, mota honetako tailerretan garrantzi handiko pieza. Horrez gain, bi tornuzil, horietako bat lan-mahaiari finko lotuta, eta beste bat mugigarria, mailu, kurrika, eta molde-buru mordo bat; eta errementariak berak –metalen erresistentziari eta tenplatzeko moduei buruz zuen ezagutzari esker– egindako lanabesak. Errementeri honetako lan garrantzitsua nekazaritzarako lanabesak, burdinazko hesiak eta GURDI GURPILAK egitea zen. Gurpil betearen ohiko sistema alde batera utzita, bide harritsu eta zailetan hobeto mugitzen zen "de reja" izeneko gurpilaz ordezkatu zen, Enkarterrietako gurpila izenez ere ezaguna. Izena, hala ere, desegokia da, gurpil horrek ARTZINIEGAN eta AIARAko ARANEAN baitu jatorria; hortik Euskal Herriko, Kantabriako, Asturiasko eta baita Galiziako zenbait herritara ere zabaldu zen. XX. mendearen erdialdera arte jarraitu zuten gurpil horiek egiten, eta orduan desagertu egin ziren, ez erabilera urritu zelako, Arabako Diputazioak, dekretu baten bidez, debekatu zituelako baizik, bideetako asfaltoa hondatzen zuten eta. Handik aurrera, ez zen berriro entzungo herri honetan mailuak ingudearen gainean jotzean sortzen zuen soinu xarmagarria. Orduan ere izan ziren Pablo Respaldizaren, sutegi honetako errementariaren, bizitzaren azken urteak (1870-1966). Lokalak eta bertan zeuden tresna guztiek Pablo Respaldizaren ondorengoei esker iraun dute. Benjamin Respaldiza "ARTEA" Elkarte Etnografikoaren partaideak zuzenduta garbitzen eta sailkatzen lan nekeza egin ondoren, burdin forjaketaren monumentua den sutegi hau ikusteko aukera eskaini digute.


LA FRAGUA DE Pablo Respaldiza La FRAGUA ó HERRERÍA es el lugar donde el herrero va forjando los trozos de hierro para convertirlos en diferentes utensilios. El de herrero era oficio estable en todos los pueblos, pues de sus manos salían toda clase de herramientas: útiles domésticos (asadores, sartenes, trébedes, llares con sus cadenas), aperos de labranza (layas, azadas, rejas para el arado, picos para la trapa, llantas y cellos para las ruedas), herraduras, clavos, tornillos, verjas, etc; pero la mecanización del campo y la incorporación de nuevos materiales lo convirtió primero en mecánico y luego lo hizo desaparecer casi por completo. Este oficio ha formado parte de nuestra historia y modo de vida. Diversos documentos atestiguan que el HIERRO ha sido templado y trabajado en Artziniega desde la Edad Media. En el primer tercio del siglo XX el pueblo contaba con cuatro fraguas en funcionamiento, de las que únicamente queda ésta, por lo que es nuestra responsabilidad conservarla con esmero si queremos seguir teniendo una muestra ilustrativa de aquellos quehaceres cotidianos. Esta fragua a pesar de no ser mas que un taller artesanal al servicio de un pequeño núcleo de población tenía su importancia. Disponía de dos FUELLES, ambos existentes. Junto a ellos había dos FOGONES. Próximo al fogón se encuentra el POZO de agua, para templar ó enfriar el hierro; al lado, una gran piedra de afilar y el YUNQUE que completa el conjunto de elementos esenciales de la herrería. Al trabajar con hierro caliente se necesita rapidez y precisión por lo que tanto la materia prima como las herramientas deben estar al alcance de la mano. El humo del carbón, que no siempre salía por la chimenea, ha pintado con ayuda del polvo los techos y paredes. Se conservan claveras y diversidad de clavos, terrajas de peines, machos y cojinetes, usados

para hacer las roscas de las tuercas y tornillos. Hay diferentes taladros, entre los que destaca la máquina de taladrar, pieza de gran valor en un taller de estas características. Además, dos tornillos de mesa, uno fijo al banco de trabajo y otro móvil, multitud de martillos, tenazas y cabezas de molde y herramientas fabricadas por el propio herrero gracias al conocimiento que tenía sobre la resistencia de los metales y sus formas de templado. Se puede decir, que una actividad importante en esta fragua consistía en la fabricación de aperos de labranza, verjas y ruedas de carro, siendo esta última muy destacada, como se desprende del gran número de máquinas y herramientas existentes para este fin. Esta "Rueda de Rejas", mal catalogada como "Rueda Encartada", es originaria y específica de ARTZINIEGA y del VALLE DE AIALA, adaptada a sus caminos pedregosos y difíciles, y de donde se exportaba a Cantabria, Asturias e incluso Galicia. Se siguió fabricando hasta mediados del siglo XX en que desaparece por un decreto de la Diputación de Alava que prohibe su circulación por las carreteras ya que deterioraba el asfalto. A partir de este momento, y coincidiendo con los últimos años de vida de Pablo Respaldiza (1870-1966), el herrero de esta fragua, se dejará de oir en este pueblo el sonido mágico del martillo sobre el yunque. Debemos agradecer a sus descendientes la conservación del local y todas sus piezas, que tras ardua labor de limpieza y clasificación dirigida por Benjamín Respaldiza, miembro de la Asociación Etnográfica "ARTEA", ha permitido que este pequeño monumento a la forja del hierro pueda seguir siendo contemplado.


LA FORGE Est le lieu où travaille le forgeron; ici il forge les pièces de fer pour les convertir en différents ustensiles. Divers écrits attestent que le fer a été trempé et travaillé à ARTZINIEGA depuis le Moyen Age. Le fer et les forgerons ont fait partie de son histoire et de son mode de vie. Nous savons que ce village dans le premiers tiers du XXe siècle comptait encore quatre forges en fonctionnement. Bien qu'elle ne fût qu'un atelier artisanal au service d'un petit noyau de population, cette forge avait son importance. Elle disposait de deux soufflets, dont l'un de grandes dimensions, fabriqué en Angleterre. À côte se trouvaient deux fourneaux où l'on chauffait le fer jusqu'à ce qu'il atteignît la température nécessaire pour le manipuler. Et à proximité, le puits à eau, pour tremper ou refroidir le fer, une grande pierre à meuler et l'enclume. On conserve des moules pour têtes de clous et toutes sortes de clous, des outils pour confectionner les filets des écrous et des vis, mais il y a aussi des perceuses, des étaux de table, une multitude de marteaux, de tenailles et de têtes de moule ainsi que des outillages fabriqués de la main du prope forgeron.

Les agriculteurs avaient pour coutume de payer en nature (blé, haricots, oeufs) et dépendaient directement du forgeron de l'endroit, qui leur fournissait et réparait la plupart des outils qu'ils utilisaient dans leur labeur. L'activité principale de cette forge consistait dans la fabrication d'outils agricoles, de grilles et roues de charrette. Cette dernière comptait par dessus tout, comme on peut déduire du grand nombre de machines et d'instruments existants qui y étaient destinés. Dans cet atelier se fabriquait la "roue à socs", originaire et propre d'Artziniega ainsi qu'an Valle de Aiala , qui était la mieux adaptée aux chemins pierreux et difficiles et que l'on exportait vers d'autres régions. On continua à la fabriquer jusqu'au milieu du XXe siècle. Lorsque sa fabrication prit fin, elle devint très recherchée des antiquaires européens. C'est ainsi que la plupart de ces roues prirent alors le chemin de la France, de la Hollande ou de la Belgique. Pablo Respaldiza (1870-1966) fut le forgeron de cette forge. Il nous faut remercier ses descendants pour sa conservation, qui a permis 50 ans après, suite à un travail ardu de mise à net et de classification dirigé par Benjamin Respaldiza, membre de l'Association ethnografique "Artea", que l'on puisse toujours contempler ce monument au travail du fer.

THE FORGE Is the place where the blacksmith works and metals are heated and shaped.

since he fixed most of the tools the farmers used for their work.

Some documents demonstrate that the iron has been heated and shaped in Artziniega since Middle Ages. The iron and the blacksmiths have taken part in the History and in the way of living. It is Known that there were four forges that were working at the beginning of the 20 th century. Although this forge was a small craft workshop, it had its own importance. It had two blowers, one of them was made in England and it was very big. Next to the blowers there were two fireboxes where the iron was heated and shaped and next to the firebox there is a well to temper the iron, a hone and the anvil.

Making farm implements, iron gates and cart wheels were the main activities of the forge. The last activity was very important due to the tools to make them. The "rueda de rejas" which is originated from Artziniega and Valle de Aiala was made in this workshop because it was the best kind of wheel to go through stony roads. It was made until the middle of last century. When the blacksmith stopped making these wheels, European antiquarian was looking for them and that's why some of these wheels went to France, Holland or Belgium.

There are different nails, some tools to make the threads of the nuts and screws, drills, vices, hammmers and pliers. Some of these tools were made by the blacksmith. The farmers used to pay in Kind (wheat, beans, eggs, ...) and they depended on the local blacksmith

Pablo Respaldiza (1870-1966) was the blacksmith in this forge. We must thank his family for the conservation of it but Benjamin Respaldiza, who is a member of the "Artea" Ethnographic Association, has worked very hard to clean it up and to classify the objects too, then this monument of the wrought iron can be contemplated thanks to these facts fifty years later.


Beste errementari batzuk Artziniegan, Pablo Respaldizaren garaiko beste errementari batzuk hauek izan ziren: Faustino Aretxabala, Erdiko kalean lan egiten zuena; Fernando Aretxabala, sutegia elizaren atzealdeko pasealekuan zuena, eta Antonio Aresti, sutegia Dorretxeko ate nagusiari atxikitako lokal batean zuena.

Otros herreros Otros herreros contemporáneos de Pablo Respaldiza en Artziniega fueron Faustino Aretxabala, que trabajaba en la Calle Medio, Fernando Aretxabala, que tenía la fragua en el paseo de detrás de la Iglesia, y Antonio Aresti, que tenía la suya en un local adosado a la puerta principal de la Torre.


Sutegia edo errementeria Errementerian lanerako bi elementu oinarrizko daude: sutegia eta ingudea.

La fragua o herrerĂ­a En la fragua se pueden distinguir dos elementos de trabajo bĂĄsicos: el fogĂłn y el yunque.


Sutegia

El fogón

Sutegian berotu egiten zen burdina, eta gero, errementariak zuen trebetasunari esker erabilgarri bihurtuko zen.

Es el lugar donde se calienta el hierro para ser posteriormente transformado desde la experiencia del herrero.

Metro bat baino gutxiagoko altuerakoa, adreilu errefraktarioz egina da, eta kea irteteko kebidea dauka. Erregaitzat ikatza erabiltzen zen. Hauspo tinko batek, palankarena egiten zuen kate batek eraginda, barruraino iritsarazten zion behar zuen haizea.

Propiamente dicho es un hogar construido interiormente a base de ladrillo refractario a una altura inferior al metro, con su propia campana de extracción de humos y alimentado con carbón.

Bertan, errementariak erabili behar zituen materialei tenperatura egokia ematen zien, metalen erresistentziaren edo ahultasunaren arabera, eta baita tenplatzen ziren moduen arabera. Sutegian erabiltzen ziren tresnak besteak baino luzeagoak ziren, erredurak saihesteko.

Aquí el herrero da la temperatura necesaria a los materiales que se han de manipular en caliente. Para ello debe poseer un buen conocimiento de la resistencia ó debilidad de los diferentes metales así como de sus formas de templado. Las herramientas que utiliza con el metal en caliente suelen ser más largas para evitar quemarse.


Sutegian erabiltzen zen ikatzak ezaugarri bereziak eduki behar zituen, haien artean garrantzitsuena soldakorra izatea, hau da, erretzen ari dela, puskek elkartzeko joera eduki behar dute, beroa biltzeko. Egur-ikatza erabiltzen zen eta ainarraz edo txilarrez egindakoa oso preziatua zen.

Hauspoaren bidez sua bizitu eta mantendu egiten zuen errementariak.

El carbón para fragua ha de tener ciertas cualidades especiales, la más importante de ellas es la de ser soldante, es decir, que al arder tiendan a unirse los fragmentos para reconcentrar el calor. Lo traían del monte y era muy apreciado el hecho de madera de brezo.

Hauspoa

Con el fuelle el herrero consigue avivar el fuego y mantenerlo.

El fuelle

Trenkada batek babesten du hauspoa sutegitik, eta haizea toberatik –hauspoaren tutua babesten duen kono itxurako burdin lodi batetik– igarotzen da. Errementeri honetan, bolada batean, bi hauspo erabili izan ziren aldi berean; haietako batek, neurri handikoak, fabrikatzailearen txapa mantentzen du gaur egun ere: John Conions Patent, 30. zk. Birminghanen, Ingalaterran, egina.

Con el fuelle el herrero consigue avivar el fuego y mantenerlo. Un tabique separa el fuelle del fogón, dejando pasar el aire a través de la tobera, un hierro grueso, en forma de cono, que protege el tubo del fuelle. En esta fragua llegaron a estar en funcionamiento al mismo tiempo dos fuelles, uno de ellos de grandes dimensiones todavía conserva la chapa del fabricante: John Conions Patent, nº 30 hecho en Birminghan, Inglaterra.


Ingudea

El yunque

Ingudeak altzairuzkoak edo burdina altzairatuzkoak izaten ziren, goiko aldean arin tenplaturik.

Generalmente los yunques suelen ser de acero o hierro acerado ligeramente templado en la parte superior.

Errementariak pieza berotuak kurrikaz sutegitik ekarri eta ingude gainean jartzen zituen mailuz jo eta itxuratzeko. Ingudea da errementariaren benetako lan-mahaia.

En él el herrero apoya las piezas para golpearlas y las va dando forma con el martillo una vez que han sido calentadas y transportadas con la tenaza desde el fogón. En definitiva constituye la verdadera mesa de trabajo del herrero.

Bi ingude gorde dira. Horietako bati puntak falta zaizkio. Erabilgarri dagoenak bi puntak mantentzen ditu: bata kono-formakoa da, burdina okertu ahal izateko, eta bestea piramide-formakoa, angeluan tolestu ahal izateko. Alboko alde batean hau dago idatzita: INGUDEA 1037 zk., 59 kg., 1938 urtea. Ingudearen gainalde lauan, jotzeko erabiltzen zen aldean, bi zulo daude: bata karratua da, eta bertan molde-buruaren zurtoinak sartzen ziren, eta bestea borobila, bero zeuden piezak zulatzeko.

De los dos yunques que se conservan, a uno le faltan las puntas. El que está en uso mantiene los dos cuernos o picos: uno es cónico, para dar forma curva al hierro; y el otro piramidal, para doblar en ángulo. En una cara lateral presenta la siguiente inscripción: INGUDE Nº 1037 kgs 59 Año 1938. En la meseta del yunque, donde normalmente se golpea, hay dos agujeros, uno cuadrado para introducir la espiga o vástago de la cabeza de molde y otro redondo para taladrar una pieza en caliente.


Ur-aska Sutegiaren ondoan dago. Burdina hoztu edo tenplatzeko erabiltzen zen. Burdinak tenperatura handia badu, eta bat-batean hozten bada, gogortasun handia hartzen du, baina erraz hausten da lan egitean. Horregatik, pieza bakoitzak behar zuen gogortasunaren arabera tenplatzen jakin behar zuen errementariak. Askaren ondoan ezpel sorta bat egoten zen. Ikatza bustitzeko erabiltzen zen; modu horretan, ikatza ez zen kanpotik gehiegi erretzen eta luzeago irauten zuen, eta, beraz, ikatz gutxiago erabiltzen zuten.

Situado junto al fogón se usa para enfriar o templar el hierro. Si este tiene mucha temperatura y se enfría rápidamente adquiere gran dureza pero se rompe con facilidad al trabajar con él. Es por esto que el herrero debe saber templar el hierro según la dureza que requiera cada pieza. Junto al pozo se puede encontrar un ramillete de boj, utilizado para mojar carbón, para que no se queme demasiado en su exterior y prolongar su uso con el consiguiente ahorro.

El pozo de agua


Zorroztarria Beti bustirik egon behar zuenez, behealdea uretan sartuta egoten zen. Oinez eraginik, bueltaka hasten da. Egindako piezei koskak kentzeko eta lanabesak zorrozteko erabiltzen zen.

Lehengaia, burdina, Bilbotik ekartzen zen: barrak, pletinak, xaflak, profilak, e.a. Bestalde, erabilitako tresnak ere berreskura zitezkeen txatalak soldatuz gero.

Modu horretan, nekazaritzarako lanabes askoren ahoak zorroztu eta hobetu egiten ziren: aitzur, sega, igitai, aihotza, aizkora, eta abarrenak.

Lehengaia

Debe estar siempre mojada, por lo que la parte inferior va hundida en un pozo. Se utiliza haciéndola girar con el pie para quitar las asperezas de las piezas acabadas o afilar las herramientas. Así se perfeccionaban los cantos de todo tipo de aperos de labranza: azadas, guadañas, hoces, hocejos, hachas...

La piedra de afilar

La materia prima La materia prima , el hierro, se traía generalmente de Bilbao: barras, pletinas, chapas, perfiles... pero también se aprovechaba todo lo viejo que se podía recuperar, poniéndole un parche o un añadido soldado, porque la mayoría de los clientes eran pobres y muchos de ellos pagaban en especie: trigo, alubias, huevos, ...


Burdina forjatzea Forjatzea burdina gori dagoela nahi den itxura eman arte mailukatzea da. Burdinazko gauzak edo tresnak egiteko tradiziozko teknika da.

La forja es la tĂŠcnica tradicional de fabricar objetos de hierro mediante el martilleado del metal cuando estĂĄ candente, hasta darle la forma deseada.


Forjar el hierro Burdina gorri dagoenean, sua bizitu egiten da forjatzeko behar den tenperatura hartu arte beti ere, landu nahi den burdin edo altzairu motaren araberakoa. Errementariak bazekien forjatzen ari zen burdinazko piezaren koloreak tenperaturarekin lotzen eta horren arabera lantzen, forjatu nahi zuen piezarako. Hauek dira koloreei dagozkien tenperaturak

Sutegian berotzen ari zen burdinak eta haizeak elkar ukitu behar zuten, eta errementariak hori zaindu behar zuen. Tresnak forjatu zituenean, mantso-mantso hozten uzten zituen errauts lehorretan edo ikatz-hautsetan. Gehienetan nahikoa izaten zen, baina, batzuetan karrankaz ere landu behar izaten zituen.

Obtenido el color rojo se activa el fuego para pasar rápidamente a la temperatura de forja que dependerá de la clase de hierro o acero con que se trabaje. El herrero asocia el color que va adquiriendo el hierro con su temperatura, para utilizarlo en función de la herramienta a forjar.

Como curiosidad los colores y temperaturas del hierro calentado son las siguientes

El herrero debe tener cuidado que entre la tobera y el acero haya una gruesa capa de carbón incandescente y de evitar que le toque el aire ambiente. Una vez forjadas las herramientas se las deja enfriar lentamente entre cenizas secas o polvo de carbón. En la mayor parte de los casos bastará con esto, aunque tal vez luego las deba trabajar a lima.


Burdina soldatzea

Soldar el hierro

Errementerian ohiko lana bazen ere, lan zaila izaten zen. Lehenik eta behin, soldatu behar ziren zatiak ondo prestatu behar zituen errementariak, batzekoak ziren muturrak ongi uztar zitezen. Ondoren, bi muturrak azaletik urtzeraino berotu behar zituen, eta orduantxe silize-hondarra bota, uztartzea errazteko. Segundo batzuk geroago, burdinak sutatik atera, eta ingudearen gainean jo behar zituen, soldatzea errazten zuen alderantz. Eta bukatzeko, emekiago jotzen zuen ertzak ongi lisaturik gera zitezen. Nekazari-lanabes asko eta asko (aizkorak, aitzurrak, golde-muturrak) soldatutakoak izaten dira, eta ondo begiratuz gero, marra fin moduko bat ikus dezakegu soldatzearen ondorioa dena.

Es una operación frecuente en la fragua, aunque difícil. Antes de nada, deben prepararse las partes para que casen por el extremo que se han de unir. A continuación deberán calentarse bien los dos extremos a unir hasta que el hierro entre superficialmente en fusión. En este momento se vierte sobre ellos arena silícea para facilitar la unión. Al de unos segundos se sacan los hierros del fuego y se golpean fuertemente sobre el yunque en el sentido que más favorezca la suelda. Posteriormente se continuará con golpes más suaves para que los labios queden bien lisos. Multitud de herramientas agrícolas (azadas, picos de arado...) son consecuencia de una soldadura, que puede distinguirse como una línea fina al fijarnos detenidamente.

Burdina ebakitzea Sutegian, burdina ebakitzeko hainbat tresna daude. Burdina hotz zegoela, tornuzilean lotu eta zerra batez ebakitzen zen. Suberaturik ez zegoelako ezin bazen hotzean ebaki, behar zen tenperaturan berotu, eta ingudearen gainean taielaz ebakitzen zen. Xafla edo txapa zenean, berriz, zizaila (edo xafla ebakitzeko guraizeak) erabiltzen ziren. Zizaila zahar bat badago oraindik ere, palanka handi batez eragiten dena eta zuloak egiteko puntzoi bat daukana.


Cortar el hierro Existen en la fragua varias herramientas para cortar el hierro. Se puede trabajar en frĂ­o sujetando la pieza en el tornillo de mesa y cortĂĄndola con la sierra. Si por no estar recocida no es posible cortarla en frĂ­o, se calienta a la temperatura necesaria

y mediante la tajadera se cercena sobre el yunque. Si se trata de una chapa suele utilizarse la cizalla o tijera para cortar. Se conserva la vieja cizalla que se acciona con una gran palanca y que tiene incorporado un punzĂłn para abrir agujeros.


Gurdi - gurpilak

Gurdi-gurpilak forjatzea lan garrantzitsua izan da errementeri honetan, horretarako dauden tresnak aintzat hartuz gero. Gurpilak egitea zailtasun handiko lana zenez, tresna asko sortu ziren lan hura errazteko. Tresna haien artean ondokoak dira nabarmentzekoak: Forjar ruedas de carro ha sido un trabajo muy importante en esta fragua viendo la diversidad de herramientas existentes para este fin. Cuando se llega a conocer lo complicado que es elaborar una rueda, resulta natural que surjan, a la larga, utensilios diversos para facilitar esta ardua tarea. Entre todos ellos merece la pena destacar algunos de gran importancia.


La rueda de carro

• Haguna kurbatzeko moldea. Burdinazko pieza handia da, hainbat zabaleratako artekak dituena, batzuetan, hagunaren alde bati alaka egiteko ere erabilia. • Haguna kurbatzeko beste makina bat. Bi palankari eraginda ibiltzen zen, eta eduki behar zuen kurbadura teinkagailu edo torlojo baten bidez graduatzen zen. • Ardatz-kalibragailua. Ardatzaren konoa gurpegian sartu ahal izateko erabiltzen zen. Pletina luzea da, berez, mutur batean sasi-eskuaira bat daukana. • Konpasa. Egurrezko gurpila eginda zegoenean, zeukan zirkunferentzia konpas moduko baten bidez egiaztatzen zen. • Arrabola. Gurpilak eta zegokion hagunak neurri bera izan zezaten erabiltzen zen. • Gako bat “calzador” izenekoa. Haguna gurpilean sarrarazteko erabiltzen zen gakoa da. • Heltzekoak (Kurrika mota bat). Haguna bero dagoenean eramateko erabiltzen dira.

Se conserva en buen estado un molde que sirve para dar curvatura a la llanta. Es una gran pieza de hierro con ranuras de diversa anchura, que se utiliza también para hacer el chaflán a una cara de la llanta. Hay otra máquina empleada para curvar llantas que funciona accionando dos palancas. Mediante un tensor o tornillo se gradúa la curvatura que necesita tener la llanta. Se encuentran también diferentes ejes y bujes. Para hacer el cono del eje que penetra en el buje se utiliza el calibrador de ejes. Consiste en una larga pletina que tiene en uno de sus extremos una falsa escuadra. A pesar de su aparente sencillez requiere de la adiestrada percepción del herrero. Una vez terminada la rueda de madera se verifica con un calibrador, semejante a un compás de grandes dimensiones. Existen otros utensilios de gran utilidad como por ejemplo el rodillo para medir la rueda y la llanta y así encajar justamente; el calzador para ajustar correctamente la rueda, las grifas para sujetar y transportar la llanta cuando se saca del horno.


• Zanpatzeko makina. Haguna lasaitzen zenean, ez zen beti moztea beharrezkoa izaten: muturretako bat berotzen zen eta bi aldeei eutsi egiten zitzaien loditu eta uzkurrarazteko. Jatorrizko inskripzioa dauka: L.DARD Sccc Paris.

Hagunak jartzea

Es también muy útil la máquina de recalcar empleada cuando la llanta se salía de la rueda. Mediante esta herramienta no era necesario cortar la llanta; calentando en un punto y sujetando a ambos lados se la hacía engordar y encoger apretando un mecanismo con una manilla. Posee una inscripción de origen: L. DARD Sccc París.

El enllantado

Gurpilari haguna jartzen zitzaion eguna, egun berezia izaten zen, orduan frogatzen baitzen errementariak egindako lanaren kalitatea.

Cuando había que poner la llanta a la rueda era un día especial, un momento en que se probaba la labor realizada por el herrero.

Errementeriatik kanpo su handia pizten zuten, eta bertara eramaten zuten haguna, suaren beroarekin zabal zedin.

Se comenzaba haciendo una gran fogata circular fuera de la fragua, donde se colocaba la llanta para que con el intenso calor se dilatara.

Kurrika handiz ongi helduta zegoen gurpilaren ertzaren inguruan jartzen zuten hagun goria laguntzaileek. Hagunak egurra erretzen zuen, hura ukitu bezain laster, eta, hortaz, kontu handiz egin beharreko lana zen.

Con la rueda sujeta firmemente, los ayudantes llevaban la llanta ardiente, con grandes tenazas, y la ponían sobre el borde de la rueda. En cuanto la llanta tocaba la madera ésta empezaba a quemarse, por lo que debía hacerse con cuidado.

Segituan, mailukatu egiten zuten mazoaz, eta “calzador” izeneko tresnaren bidez indarrez eusten zioten, haguna gurpil osoan berdin sar zedin, eta ondo jarrita zegoenean, ura botatzen zioten hozteko. Hoztu eta uzkurtu ahala, gurpilaren lotura guztiak doitu egiten ziren. Azkenik, gurpila uretan sartzen zuten, guztiz hozteko.

A continuación se martillaba con mazas para que la llanta quedase introducida en la rueda de manera uniforme. Una vez en su sitio se arrojaba agua para enfriarla. Según se iba enfriando y contrayéndose, se iban ajustando todas las uniones de la rueda. Por último, debía sumergirse en agua toda la rueda para obtener así el enfriado final.


Nekazaritzarako lanabesak

Los aperos de labranza

Garai batean, eskualde honetako herri eta herrixketako biztanleen lanbide nagusia nekazaritza zen, eta, honenbestez, ekonomian garrantzi handia zuen. Lurra lantzen zuten laborariek lanerako behar zituzten lanabes gehienak errementariak saltzen eta konpontzen zizkien: nabarrak, are-hortzak, laiak, aitzurrak, aizkorak, hagunak eta uztaiak gurpiletarako, e.a.; bezero gehienak behartsuak izaten ziren eta askok gauzaz ordaintzen zuten: gariz, babarrunez, arraultzez, e.a.

Antaño, la agricultura tenía un peso importante en la economía de los habitantes de aldeas y pequeños pueblos de esta región, de ahí que dedicasen una parte importante de su tiempo a las labores del campo. Como consecuencia los aldeanos que araban la tierra dependían directamente del herrero del lugar, que les suministraba y reparaba la mayor parte del equipo que estos utilizaban en su trabajo: rejas para el arado, picos para la trapa, layas, azadas, hachas, llantas y cellos para las ruedas... Estos utensilios poseen la belleza de la forma adaptada a la finalidad y duraban mucho más que los actualmente producidos en cadena.


Burdiznako hesiak

Las verjas

B u rd i n a z k o h e s i a k e r a i k i n e t a monumentuak babesteko erabili ohi dira. Hesian zehar babestutakoa ikus daiteke, baina barrura sartzea galarazten dute.

Las verjas son obras de hierro para proteger edificios y monumentos, permitiendo la vista de los objetos, pero impidiendo el paso.

Barren goialdeak askotariko errematez apaindurik egoten dira, hala nola, lantza itxurako burdinaz, bolaz edota lore handiz.

Los extremos superiores de los barrotes se adornan algunas veces con remates de varias formas, tales como hierros de lanza, bolas, florones, etc..

Errementeri honetan egindako hesiek elizen inguruan eta Artziniegako zein beste herri batzuetako etxeen inguruan dira

TodavĂ­a hoy quedan muestras de verjas realizadas en esta fragua alrededor de iglesias, casas particulares de Artziniega y otros pueblos cercanos.


Tornuzilak

Limatu, zerraz ebaki edo beste zerbait egin beharreko piezak mugi ez daitezen balio du, eta, horrela, errementariak eskuak libre izaten zituen lanerako. Irekitzea eta indarra gradua daitezke. Bi tornuzil daude. Bata, txikia, mugigarria da, sutegitik kanpo eraman ahal izateko, eta bestea lanmahaiarifinko loturik, lurrean oin bat duela. Biradera batez estutzen diren bi baraila indartsu ditu, eta lotu nahi den pieza mugiezin geratzen da haien artean. Esku-tornuak, txikiagoak, eskuz erabiltzen diren tornuak dira, eta eginkizun bera zuten baina, pieza txikiagoak lantzeko erabiltzen ziren. Horiez gain, beste bi tornu txiki daude, arotzen sarjentaren antzekoak, eta barrak bi muturretatik helduta mantentzeko erabiliak.

Los tornillos de mesa

Sirven para inmovilizar las piezas que se han de limar, cortar con sierra u otra operación, graduando su apertura y fuerza y permitiendo al herrero tener las manos libres. Se conservan dos tornillos de mesa, fijo uno al banco de trabajo, con un pie en el suelo y otro más pequeño móvil, para trasladarlo fuera de la fragua. El fijo posee dos poderosas quijadas o mandíbulas que se aprietan con una manivela dejando inmóvil la pieza que se quiere sujetar. Los tornillos de mano o entelladas son de menores dimensiones, pero desempeñan la misma función con piezas más pequeñas. Hay otros dos viejos tornillos más parecido a un sargento de carpintero, usados para inmovilizar una barra sujetándola por los extremos.


Mailuak Mota askotako mailuak daude, duten erabileraren arabera. Handiena, mazoa, lodia eta prisma itxurakoa da. Burdina mailukatzeko eta luzatzeko, edo ebaketaeta grabaketa-tresnak mailukatzeko erabiltzen zen. Besteek bi mutur izaten dute: bata zapala, mailukatzeko, eta bestea era askotakoa: esferaerdikoa, puntan, ebakitzeko, e.a. Bestalde, lan-mahaikoak, zeharrekoak, esku-mailuak, trokel- edo molde-mailuak, errematxatzeko mailuak, buru borobilekoak, taielak, e.a. ere izan daitezke.

Los martillos Hay muchos y de formas variadas. Sus variantes están en función del uso concreto a que se destinan: el más grande es el mazo o macho, grueso y casi prismático, que se emplea para batir y estirar el hierro o para golpear otras herramientas de corte o grabación. Los demás martillos tienen dos extremos diferenciados, uno plano para batir y el opuesto de diversas formas (semiesférica, en pico, en corte...), y reciben el nombre según su uso (martillos de banco, de través, de mano, de estampa o molde, de remachar, de cabeza redonda, tajadera... ).


Buruak edo moldeak Zurtoinez eta buru batez osaturiko piezak dira. Buru mota asko zeuden, bete behar zuten funtzioaren arabera. Moldea ingudearen zuloetako batean sartzen zen. Badira burdina ebakitzeko taielak, burdina tolesteko tresnak, hainbat forma emateko moldeak, e.a. Molde batzuek marrazki bat dute buruan, zenbait mailuk ahoan duten marrazki bera; pieza borobilak, burdinazko hesietako apaingarriak, e.a., forjatzeko erabiltzen ziren.

Las cabezas o moldes Son aquellas piezas formadas por una espiga o v谩stago, la cual se introduce en uno de los agujeros del yunque, y una cabeza, que puede ser de muy diferentes tipos en funci贸n de la finalidad a que se destine. Se pueden encontrar tajaderas para cortar hierro, degolladores para doblarlo, moldes para darle distintas formas... Existen moldes que tienen el mismo dibujo en la cabeza que el que poseen algunos martillos en su boca, y se utilizan para forjar piezas redondas, adornos de verjas etc..


Kurriak

Las tenazas

Burdina gori zegoela lekuz aldatu edo mailukatu behar zenean, heltzeko erabiltzen zen tresna da.

Son las herramientas características para sujetar el hierro en caliente, bien para trasladarlo o para golpearlo.

Kurrikak heldu beharreko piezaren tamaina eta formaren araberakoak ziren: kurrika zuzenak edo aho luzekoak, karramarro ahokoak, gurpegi-kurrika, eraztun formakoak, kanioi itxurakoak, e.a.

Sus variantes dependen del tamaño y forma de la pieza que han de sujetar. Así, pueden encontrarse tenazas rectas o de boca larga, de boca de cangrejo, de codillos o bujes, de anillo, cañoneras, ...


Daratuluak

Los taladros


Burdina zulatzeko modurik onena daratulua erabiltzea da. Zulatzen hasi baino lehen, errementariak zuloa egin behar zuen lekuan, puntzoi edo beran puntadun batez, hozka egiten zuen. Hau egin ondoren, daratuluz zulatzen zuen burdina; zulo borobila geratzen zen, hozkak zuen diametroaren araberakoa. Horretarako, barautsa ongi zorrozturik edukitzeaz gain, indarra ere egin behar zuen. Batzuetan -lekua estuegia bazen, edo errementariak ezin bazuen jira egin-, ezin izaten zuen daratulua erabili, eta orduan matraka-giltzaz baliatzen zen. Joan den mendean asmatu zuten sutegi honetan ikus daitekeen zulatzeko makina. Lan-mahai bati finko lotutako makina da, eta piezak duen zabaleraren arabera, platera hurbil edo urrun daiteke. Eskuz eragiten zioten, baina, biraderaren ordez, polea mailakatua jar daiteke. Gainera, pinoi bikoitza lekualdatuz gero, barautsak bi abiadura har dezake.

Hariztatezko ardatza

La manera más perfecta de producir agujeros en el hierro la realiza el herrero mediante el taladro. Antes de empezar la operación señala el punto donde ha de hacer el agujero, realizando una entalladura con un punzón o buril puntiagudo. Posteriormente mediante el taladro, perfora el hierro, haciendo un agujero redondo conforme al diámetro de esta. Para ello debe tener las brocas bien afiladas y además emplearse con fuerza. En las ocasiones que no podía utilizar el taladro debido a que el espacio era demasiado estrecho o bien porque era complicado dar la vuelta, empleaba la chicharra. En el siglo pasado inventaron la máquina de taladrar o taladradora que se puede observar en esta fragua. Es una máquina fija a un banco pero que permite acercar o separar el plato donde se pone la pieza según la anchura de esta. Su movimiento es a mano pero en lugar del manubrio puede colocarse una polea escalonada. Además pueden obtenerse dos velocidades de la broca desplazando el doble piñón.


Iltze-ereduak

Claveras

Iltzeak egiteko, errementariak iltze-eredu izeneko burdinazko xafla laua erabiltzen zuen, hainbat neurritako zulo borobil eta karratuak zituena.

Para elaborar los clavos el herrero utiliza una plancha de hierro plana llamada clavera, que tiene varios agujeros, redondos y cuadrados, de diferentes medidas.

Zuloetan iltzearen zurtoina sartzen zuen, eta, mutur lodia mailukatuz, iltzearen burua egiten zuen.

Por éstos se introduce el vástago o cuerpo del clavo; golpeando después en su extremo más grueso con un martillo se forma la cabeza del clavo.

Los machos Torlojoen azkoinak egiteko erabiltzen zuen errementariak. Hainbat profiletako artekak -zuzenak edo kiribilak- eta buztan karratua -bertan terrail etxea ipintzen da- dituen altzairu tenplatuzko zilindroa da; artekek espiralean jaten dute burdina. Modu honetan egiten zen hariztaketa: lehenik eta behin, erabili nahi zuten hariztatzeko ardatzaren taulan irakur zitekeen diametroaren araberako zuloa egiten zuten. Gero, ardatza zuloaren ahoan jarri, eta terrail etxeaz ezker-eskuin biratuz eta olioz lubrifikatuz sakatzen zuten, guztiz sartu arte. Azkenik, diametro handiagoko ardatzez handitu egiten zuten, hala behar izanez gero. Sutegi honetan hariztatzeko ardatz asko gordetzen dira.

Son las herramientas que se utilizan para hacer tuercas. El macho es un cilindro de acero templado, provisto de ranuras de variado perfil (rectas o espirales) que comen el hierro, con una cola cuadrada donde se aplica la manilla de terraja. La operación de roscar se debe comenzar haciendo un agujero de diámetro igual al indicado en las tablas del macho que se va a emplear. Así se introduce el macho y se le obliga a entrar girándolo a derecha e izquierda mediante la manilla de terraja o bandeador lubrificándolo con aceite. A continuación se utilizarán más machos si es necesario. El herrero posee una colección de machos cuyos gruesos y roscas varían según las exigencias de la que deba hacerse.


Terrailak eta orrazi modukoak dituen terraila

Los cojinetes y la terraja de peines

Terraila altzairu tenplatuzko azkoina da. Osorik edo bi piezatan erdibiturik egon daiteke, eta haria duen aldean artekak ditu. Terraila-etxean jarri eta torlojoak egiteko balio du. Errementariak burdinazko barra bat jartzen zuen terrailan eta birarazi egiten zuen haria eman arte.

El cojinete es una tuerca de acero templado, entera o en dos mitades, provista de ranuras en la parte fileteada, que sirve para hacer tornillos. La operaciรณn consiste en hacer girar el cojinete sobre una barra hasta conseguir sacar la rosca. Para ello debe introducirse en el portacojinete.

Orrazi modukoak dituen terraila hainbat diametrotara doi daiteke, eta horretarako bi palanka ditu: batak, behar den neurriaren arabera, orrazia aldentzeko balio du, eta besteak orrazia finkatzeko.

La terraja de peines es ajustable a diversos diรกmetros. Para ello tiene dos palancas, una permite establecer la separaciรณn de los peines y la otra fijar los mismos para el diรกmetro que busca. Con estas terrajas las roscas se pueden hacer de una pasada, pero es preferible hacerlas en varias. Su movimiento debe ser siempre progresivo, sin volver hacia atrรกs, y, una vez se ha llegado al final de la rosca, se abren los peines y se retira la terraja.


Inbentarioa Inventario

300 pieza baino gehiago sailkatu dira. Horrez gain, landu gabeko burdinak, eta burdinazko hesiak egiteko hainbat tresna daude. Baita nekazaritzarako lanabesak ere; uztaiak, gurpegiak eta gurdiardatzak, gurpilak, ferrak, iltzeak, torlojoak, bandak, kateak, igitaiak, aihotz bat, atrile bat, e.a.

En total más de 300 piezas. Entre el material existente en el local se encuentran diversos hierros en bruto y diversos elementos para hacer verjas. Hay hechos aperos de labranza, cellos, bujes y ejes de carro, ruedas, herraduras, clavos, tor nillos, cadenas, hoces…

Alicates Barreno Barrilete Broca Broca de barreno Burros o sirvientes Calibrador Calibrador eje de carro Calzador de llanta Chicharra Cizalla-taladradora Clavera Cojinete Compás de calibre Cuchilla o plana Entramador Escoplo Escuadra de madera Escuadra de hierro Formón Fuelle y tobera Garra de acoplar Gancho coger maderos Gramil Grifa Gubia Lima Llaves de boca fija Llave inglesa Macho de terraja Manilla de terraja Máquina de curvar Máquina de recalcar Máquina de taladrar Martillo Moldes para enrejadode verja Molde para curvar llantas y hacer chaflán Patrones para bisagras, cerrojos, goznes Piedra de afilar Piedra de afilar formones Porta cojinetes Punzón y cincel Rodillo Sargento Soldadores de estaño Sierra Taladro Tenazas Tenaza molde Tensor Terraja de peines Tornillo de mano Tornillo de mesa Yunque (uno partido)

3 4 1 12 1 3 1 1 1 1 1 6 1 1 1 3 1 1 1 2 2 1 1 2 5 4 9 20 2 29 4 1 1 1 65 6 1 5 1 1 3 34 2 1 3 1 3 32 2 1 2 4 2 2



La Fragua de Pablo Respaldiza