__MAIN_TEXT__

Page 1

2016ko Urria

ALKARRIZKETA

XIANA IBAIBARRIAGA

“Herri zapalduen arteko elkartasuna beharrezkoa da�

Urte honetan obrak egingo dauz frontoian Munitibarko Udalak. 4.orr

Herriko bideen erabilera arautzeko ordenantza barria 5.orr

Aurten be euskera klaseak egongo dira Munitibarren 6.orr


2

AURKIBIDEA

3 4 5 8

HERRITARREN AHOTSA Zein da Munitibarren edo kanpoan bizitzen zure egunerokotasunean nabaritu duzun desberdintasuna? Zerk harritu zaitu gehien?

ALBISTEAK Gerrikaitzeko P.G.g.2 guneari jagokon kudeaketa-sistemaren aldaketa

ALBISTEAK Munitibar energia barriztagarrien alde

ALKARRIZKETA Chiapasen brigadista moduan egon da eta bertan bizitakoa kontatu deusku Xiana Ibaibarriaga munitibartarrak.

10 13

MOZINOAK ETA ERABAGIAK SAN PEDRO JAIAK 2016

12 14

ONARTUTAKO DEKRETUAK ONARTUTAKO ORDAINKETAK ANDRA MARI JAIAK 2016

Tel. 94 616 40 07 Fax. 94 616 41 42 idazkaritza@munitibar.org www.munitibar.org Doako alea - Tirada : 350 ale - Editorea: Munitibarko Udala Kudeaketa, diseinua, maketazinoa eta argazkiak: Plugin Estudioa (Gaizka Muñoz Etxebarria) 94 616 5 7 25 - 670 913 901 - info@pluginestudioa.com | pluginestudioa.com


3

ZUTABEA

HERRITARREN AHOTSA

Munitibarren bizi ala ez bizi: That’s the question - Kontuz, munitibartar! Ireki begi, belarri zein sudurzuloak! Izan ere, herri txiki bateko biztanle zarenez gero… gogaitasunez hiltzeko arriskuan zaude! - Don’t worry, be happy, munitibartar! Gure herriak, txikia izanagatik, ez zaitu inolaz ere mugatuko zure nortasuna nahieran eraikitzerakoan, ezta bizitzan egin gura dituzunak gauzatzerakoan ere! Sarritan entzun dituzu esloganok, argumentu pozoitsu edo harrotasunezkoek atonduak, kasuan kasu. Baina lerrootan dikotomia horrekiko jarrera bat hartzea espero baduzu, munitibartar… jai duzu! Leku orok ditu bere mugak: hirietako martxa frenetikoa zainetan daramanari itolarria sor diezaioke herriko lasaitasuna usaintze hutsak; itolarri bera suma dezake, zementuz inguratuta dagoen aldiro, belarraren berdea zapaltzea laket duenak ere… Mugek mugatu egiten gaituzte horrelakoetan: ez dago lekuaren eta pertsonaren arteko sinkroniarik. Munitibarrek badauka zer eskaini; herri txikietako ohiko abantailez gain, herrian beren-beregi eratutakoak dauzkagu: norberak ekoitzitako produktu ekologikoez elikatzeko aukera, edota herriari dagozkion erabakietan zeresana izatea ahalbidetzen duen demokrazia parte hartzailea, kasu. Zuri dagokizu, munitibartar(gai), baldintzok zure beharrizan eta apetekin harmonian daudenetz erabakitzea! Bitartean, nik badaukat gurean bizitzearen hobari eta trabez eztabaidatzea tokatzen zaidan hurrengo aldirako konsigna: Egia absoluturik ez da oraindik jaio! Munitibartar izan ala ez izan norbere esku dago! Uzuri Albizu Mallea

Zein da Munitibarren edo kanpoan bizitzen

zure egunerokotasunean

igarri dozun desbardintasuna? Zerk harritu zaitu gehien? SILVANA COLLEDANI 1997 urtean Italiatik Munitibarrera etorrita. Munitibarrera bizi izatera etorri nintzanean, esparru guztietako ordutegiak, garraio zerbitzu urriak, eta kale eta tabernetako bizitza soziala izan ziran gehien igarri nebazan desbardintasunak, besteak beste. Gehien harritu ninduana, jendea nahiko itxia dala izan zen, eta honek gizarteratzerako orduan trabak ipinten ditu.

LUIS IRUSTA 18 urtegaz Miamira joan eta 2013an Munitibarrera itzulitakoa. Miamin nire egunerokotasunean igarri neban desbardintasunetako bat, hango jendearen bizitzeko modua izan zan. Jendea ez zan hamengo moduan egunero kalera urteten eta lagunekaz egoten. Euren bizitza etxetik beharrera eta beharretik etxera izaten zan. Han lagunak noizean behin edo egun puntualetan bakarrik ikusten zenduzan, ez hamen beste. Miamira joan nintzanean, hango guztiak harritu ninduen, baina gehien, arraza eta kultura ezbardinetako jendea alkarrekin bizitzen ikusteak. Hamen ondino ez zan holakorik ikusten. Eta bueltan etorri nazenean be, sorpresa hartu dot. Ni joan nintzanetik herria asko hazi da eta. Jende barri asko dago kalean, etxe barriak…

SOFIA IVARSON 2009an Suediatik Munitibarrera etorrita.

goan ohitura.

Gehien igarri dodan desbardintasuna bizitza soziala izan da; etxean alkartu beharrean, kalean edo tabernatan alkartzeko da-

Oso herri txikia izan arren, zerbitzu asko izateak harritu nau: eskola, liburutegia, medikua, botikina, tabernak, etab.


4

EUSKERA BATZORDEA

Aurten be euskera klaseak egongo dira Munitibarren Munitibarko Udalak lagunduta eta UEMAgaz alkarlanean, 2016/2017 ikasturtean be euskara ikastaroak egongo dira Munitibarren berton. Munitibar moduko herri euskaldunetan, euskara ezagutzeak daukan garrantzia kontuan hartuta, beste urte batez ahalegin berezia egin nahi dau Udalak euskara ikasteko edo hobetzeko pausoa eman nahi dabenari laguntzeko. Printzipioz, udaletxean bertan irailaren 30era arte, interesa daukan edonork emon ahalko dau izena, maila guztietarako (A1, A2, B1, B2, C1 eta C2) zein titulu homologatuak prestatzeko (HABE, EGA…). Izena emon dabenen kopuruaren arabera antolatuko dira taldeak.

PAREKIDETASUN BATZORDEA

Parekidetasun batzordeak agenda beteten jarraitzen dau Ikasturte barriarekin batera badatoz Parekidetasun batzordeak antolatutako ekintzak be. “Non gaude?” antzezlana izango da lehenengoa, urriaren 21ean, eta ostean etorriko dira Emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna (Azaroak 25) eta baita Gabonak orduko egingo den jolas ez-sexisten inguruko saioa eta “Teknologia berriak eta indarkeria” hitzaldia be. Honetaz gain, Lea Ibarreko mankomunidadeko Berdintasun batzordeak antolatuta, udaletako langile zein zinegotziek politika feminista izeneko formakuntza izango dabe.

ONDARE BATZORDEA

Arbatzegi eta Gerrikaitzeko argazki artxiboa osatzen jarraitzeko deialdia 2015eko Gabonetatik martxan dagoan Ondare batzordeak argazki zaharrak batzeko eta artxibo bat osatzeko deialdia egin eban iragan maiatzean.

Ez dira gitxi izan orain arte batzordeak batu dabezan argazkiak, baina, barriro be, herritarrei deia egitea pentsatu dabe. Jasoten diran argazki danekin Arbatzegi

eta Gerrikaitzeko historia eta ondarearen artxibo digital bat sortu nahi dabe. Horretarako, batzordearen arduradunagaz harremanetan ipintera animetu nahi

dabez herritarrak. Harremanetarako: 679 729 870 telefonora deitu edo ondarea@munitibar.org helbidera idatzi.


5

GARAPEN BATZORDEA

Herriko bideen erabilera arautzeko ordenantza barria Udalak, herriko bideak erabilteko ordenantza berrikusi eta eguneratu dau. Batetik, baso ekoizkinak atarateari jagokonez, moldaketak egin dira, kanona eta fidantzen balioak eguneratu dira, bideak garbi mantentzeko puntu bat gehitu da eta atarate beharrak hasi aurretik eta ostean teknikari batek bideak ikuskatuko dabezala bermatzeko beste puntu bat, besteak beste. Bestetik, bestelako materialen garraioak eta apeaderoak erabiltea arautzen daben puntuak gehitu dira. Neurri horrekaz herriko bideak hobeto zaindu eta mantenu hobea emotea lortu da.

Munitibar energia barriztagarrien alde Udalak energia barriztagarriak erabilteko apustua egin dau. Herriko instalakuntza elektriko desbardinetarako argindarra (herriko argiteria, udaleko eraikinetako argindarra‌) kontratatzeko orduan, energia-saltzaileek baldintza batzuk beteten dabezala ziurtatzeko, kontratazinorako plegu barriak onartu dauz Udalak. Bertan, Kontsumo iraunkorra bultzatze aldera, kontsumitzen dan energiaren jatorria iturri barriztagarrietatik datorrela ziurtatuta izateko baldintzak jasotzen dira batez be. Ganera, merkatua aztertuz, aldaketa horrekaz, Udalak daukan urteko energia gastua murriztea aurreikusten da.

Ortu ekologikoen lehenengo uzta jasotzen hasi dira Badira hilabete batzuk ortu ekologikoak martxan ipini zirenetik, eta proiektua gitxinaka-gitxinaka gorpuzten eta itxura hartzen doa. Intsektuei eta gaixotasunei aurre egiteko saldak, belar txar eta onak‌ esperientzia eta ikaskuntza asko izan dabez dagoeneko. Esperientziarik onena be hasi dira bizitzen; uztak jasoteko momentua, (kalabazin, tomate, letxuga‌) norberak sartu, norberak zaindu, norberak jan!


6

HIRIGINTZA ETA ZERBITZUEN BATZORDEA

Kontribuzinoaren ordenantza eguneratuko du Udalak

Bizkaiko Foru Aldundiak 40 urte baino gehiago daroaz balioak eguneratu barik eta kontribuzinoa balio teoriko horren arabera kalkulatzen da, ondasunak dagozan egoeran dagozala. Holan bada, gaur egun, etxeek daukien balio zahar horren arabera ordaintzen da kontribuzinoa, eta datorren urtetik aurrera, Bizkaiko Foru Aldundiak emondako balio barriaren arabera ordainduko da. Alde handia egon leike herritar batzuentzako, katastro-balioa asko aldatu bada.

Bizkaiko Foru Aldundiak notifikazinoak bialduko dauz etxe guztietara, bakotxaren ondasunen balioa zein dan esanez, eta horren arabera ordaindu beharko da. Nornor balio honegaz ados ez badago, alegazinoak idatzi beharko ditu. Argi ibili behar da, alegazinoak idazteko epe bat egongo da eta. Gaiaz hobeto informatzeko, udaletxera hurreratzeko dei egiten da.

Urte honetan obrak egingo dauz frontoian Munitibarko Udalak Udalak 30.000â‚Ź-ko lanak egingo dauz frontoian urte bukaerara bitartean: eraikinaren hormigoizko egitura birgaituko da (probalekuan eta kontra-kantxaren parean), kanpotik falta edo apurtutako panelak eta moldeatutako beirak ipiniko dira, inguruko kanaloiagaz batera, eta aldageletako teilatua konponduko da. Lanok egiteko, BFAko udal azpiegiturak konpontzeko 28.400â‚Ź-ko diru-laguntza dauka Udalak.


7

HIRIGINTZA ETA ZERBITZUEN BATZORDEA

Gerrikaitzeko P.G.g.2 guneari jagokon kudeaketa-sistemaren aldaketa

Udalak nitxo barriak ipini dauz hilerrian

Gerrikaitz auzoan kokatuta dagoen P.G.g.2 hiri-lur eremuko garapena, urteak pasatuta, erdizka dagoanez, Udalak erabagi dau beronen garapena zuzenean lankidetza-sistemaren bidez kudeatzea (orain arteko ardura San Andres , S.L.-rena).

Ekainean Udalak 16 nitxo barri ipini ebazan hilerrian (13.250â‚Ź-ko kostuagaz), libre egoazan ia danak okupatu ostean. Bide batez, ordenantza zaharra eguneratu da tasa benetako kostutik hurrerago lagateko eta okupazino arazoa konpontzeko. Horregatik, tasa barria 500â‚Ź-koa da eta nitxoen kontzezinoa 10 urterako izango da.

BESTE BATZUK

Kubike aisialdi elkartearen udaleku ireki eta ibiltariak

Udaleku irekiak Aulestin egin ziran uztailaren 5etik 22ra, eta guztira 60 ume inguruk hartu eben parte (horretatik 9 munitibartarrak). Ekintzen artean, Lea-Ibarreko gainerako herrietara bisitak egin ebezan eta Munitibarrera be etorri

ziren. Hemen, naturarekiko errespetua landuz, Lea ibaia garbitzen ibili ziran. Antolatzaileek balorazino oso ona egiten dabe eta ea hurrengo urtean Munitibarko ume gehiagok izena emiten daben.

Udaleku ibiltariei jagokonez, uztailaren 23tik 27ra egin zan, Saratik Elizondora, eta ekintza honetan be herriko hainbat gaztek hartu eben parte. Hainbat leku edar ezagutzeko aukera euki eben; besteen artean, Arizkungo dorretxea, Baz-

tango biltzarra, Elizondoko jaiak... Egunak motx geratu jakezala esan dabe joandakoek eta oso pozik ibili dirala lagunartean. Hurrengo urtean gehiago!


8

ALKARRIZKETA bana eurekaz. (Irakasleen blokeoan izan ginen eta beraiekin hitz egiteko aukera izan genuen. Ikaragarria eta eredugarria begitandu jatan euren burrukarako indarra, Gobernuak egin nahi daben erreformaren aurrean). Bestetik, Zapatisten errealitatea ezagutzea. Komunitate txiki batean izan ginen, eta nahiz eta batzuk bakarrik Tzeltal-ez berba egin, eurekaz hurrako harremana izatea lortu gendun. Zer ikasi dozu han? Elkarri gehiago entzun beharko geniokeela eta ez bakarrik berba egiteari emon garrantzia. Baita be, horizontalki eta asanbladetan antolatzeak daukan balioa ikusi dot. Bestearen berba errespetatu eta esandakoa inork epaituko ez duen guneak izateak dakarren aberastasuna ikaragarria da.

XIANA IBAIBARRIAGA BRIGADISTA

“Herri zapalduen arteko elkartasuna beharrezkoa da” Txiapas-eko (Mexiko) eta bereziki Zapatisten errealitatea ezagutu nahian, Askapena-k (Euskal Herriko erakunde internazionalista) urtero udan antolatzen dabezan Brigadetan izena emon eta hilabete pasatxo pasatu du bertan. Besteak beste, San Cristobal De las Casas-eko irakasleen burruka, presoekin beharra egiten daben taldea, Komunitate Zapatista… ezagutzeko aukera izan du. Zein izan da egin duzun bidaiaren helburua? Bi helburu desbardin izan dabezala esan leike; bata pertsonala, eta bestea, politikoa. Lehenegoari erreparatuz, urteetan garatutako amets bat izan da Zapatistak eta euren lurraldea ezagutzea eta hori egi bihurtzea lortu dot. Bestetik, lan politikoa egitera joan garenez, honen helburu nagusia bertako burrukak, beharra egiteko moduak eta prozesuak ezagutu eta bertan Euskal Herrikoen barri emotea izan da. Joan-etorriko hartu-emona azken batean, herri langile eta zapalduen arteko zubiak eraikiz. Hemen be, ganerako herrien babesa behar dogulako. Zer moduzko esperientzia izan da brigadista ibiltea? Oso aberasgarria begitandu jate es-

perientzia; egin doguzan harremanak izatea oso gatxa izango litzatekeelako bestela. Errealitate desbardinak ezagutzeko aukera izan dogu (Zapatisten komunitate bat, kartzela bat, irakasleen burruka...) eta errealitate hori bizi duten pertsonekin bertatik bertara berba egiteko aukera. Horren ondorioz, burruka desbardinetatik asko ikasteko aukera izan dogu, baita gureari buruz berba egiteko be. Zer da bidaiatik gehien azpimarratuko zendukena? Galdera gatxa benetan. Bi gauza azpimarragarri etorten jatez burura momentu honetan, baina gehiago pentsatzen hasten banaz seguru nago gehiago etorriko jatazala. Batetik, irakasleen burruka azpimarratuko neuke, eta bertan bizi izan ne-

“Indigenek errepresio gogorra jasaten dabe ” Une honetan zer nolako egoera soziopolitikoa bizi da bertan? Igarten al da tentsiorik kaleetan? Oso galdera zabala eta orokorra da hori, nik denbora gehien San Cristobal de las Casas-en (Txiapas) igaro dot, hortaz, bertan ikusitakoa kontatu ahal dot. Lehen aitatu lez, iraskeleen burrukak oso potenteak izan dira ni egon naizen sasoian behintzat. Autopistako sarrera blokeatuta eukien, barrikaden bitartez, eta bertan igarotzen ebezan egun eta gabak. EZLNkoak be joan jakezan janaria eroatera eta handik aste betera ondoko herriko paramilitarrak bajatu (Gobernuaren agindupean, noski) eta bi irakasle erail ebezan. Ostean, beste talde batek (anarkistak zirela esaten eben) udaletxeari sua emon eutsien eta ez zan giro San Cristobaleko kaleetan. Halanda be, San Cristobal nahiko hiri lasaia da eta egunerokotasunean ez da ezelako tentsiorik sumatzen, nahiz eta presentzia poliziala, bai hor eta bai egon naizen ia leku danetan, oso handia izan.


9

guruan batutako munduko jendeagaz egoteko aukera izan dogu eta askok erakusten euskuen Euskal Herriaren barri izateko gogoa. Momentu polit horrek, gauza asko elkarbanatzeko eta ikasteko aukera emon deuskue. Hilabete pasau ostean, bertan bizitakoaren inguruko hausnarketa sakonagoa egiteko aukera izango zenuen ezta? Egia esan ez dot denbora larregirik euki hausnarketa sakonik egiteko, handik gatu dan nire brigada kidea bueltatutakoan egingo doguz. Ja,ja!!! Egon naz jenteagaz berbetan eta bai emon deuste aukera beste perspektiba bategaz ikusteko bizi izandakoa. Eta hemen be hango egoeraren barri jakiteko interes handia erakutsi deuste jenteak. Azken batean, entzuten doguzan albiste manipulatuak alde batera itxi eta bertatik bertara ibili dan nonok kontatzeak konfiantza handia emoten dabelako. Han ikasitakoa Euskal Herrian trasmititzeko momentua dala esango genduke, zerk balio ahal digu guri hemen? Kontun hartu behar dogu hango egoera eta burrukak hemengoekin konparatuta oso desbardinek direla, nahiz eta sistema kapitalista patriarkala amankomunean daukagun etsaietako bat izan.

Indigeneei jagokonez, errepresio gogorra jasaten dabe, asko eta asko bidegabekeriz torturatuak eta kartzelaratuak izaten dira egin ez daben gauzengatik. Gainera, San Crsitobal hirian bertan, indigena asko mespretxatuak dira batez be mestizoen partetik. Emakumeen kasuan ondino gehiago ganera. Eremu Zapatistetan emakumeenganako zapalkuntzari aurre egiteko “La ley Revolucionaria de mujures del EZLN” atara eben 1994ko altxamenduagaz batera. Esan beharra dau, emakume Zapatistak kargu desberdinetan hartzen dabela parte (militarra barne) nahiz eta betiko rol tradizionalak be (janaria prestatu, umeak zaindu…) erreproduzitzen dabezan hainbat komunitateetan.

“Euskal Herriarekiko interes handia dago Chiapasen” Bertako eragile sozial eta politiko desbardinekin batu zarie bertan. Euskal Herriko egoerarekiko interes handia sumatu dozue? Orokorrean Euskal Herriarekiko interes handia dagoela sumatu dogu eta esan beharra dago gure burruka ezaguna dala bertan be; hau da, egiten euskuezan galdera asko eta asko “Non dago Euskal Herria?” baino sakonagoak zirala esan nahi dot. Kalean topo egindako jendeagaz edota zerbeza baten in-

Burrukarako daukien indar itzela ikusi dot, batez be irakasleen burrukan; gauza asko alde batera itxi eta euren helburuak bete arte jarraitzekoa. Zapatismoaren kasuan, erabakiak hartzeko modu horizontal eta asanblearioa oso interesantea da. Burruka asko mantsotzen dau, baina aurrera doa geldiro baina ganoraz. Honegaz lotuta, alternatiba autogestionatuak garatzeko daukaten gaitasuna be ikaragarria da. Internazionalismoaren garrantzia azpimarratuko neuke amaitzeko. Herri zapalduen arteko elkartasuna beharrezkoa dalako, beste herrialdietatik ikasi eta guk be geurea erakusteko, besteak beste.


10

UDALEKO KONTUAK

Atal honetan, udaletxean hartzen diran erabagiak eta egiten diran gastuak modu errez eta ulergarrian aurkeztuko dira. Alde batetik, plenoetan aurkeztutako mozinoak eta hartutako erabagiak; bestetik, onartutako dekretuak; eta amaitzeko, azken hilabeteetan onartutako ordainketen zerrenda.

MOZINOAK ETA ERABAGIAK EKAINA

Bizkaiko Foru Aldundiko Gaztedi programan sartzea Hitzarekin hitzarmena onartzea diruz laguntzeko 2017ko Herriko Jaieguna San Pedro eguna izatea erabagitea Olabarri Kluba erosteko eskaintza Aurreko Urteetako kredituen eta fidantzen bajak P.G.g.2.-ri jagokon kudeaketa-sistema aldatzea. Behin-behineko onarpena. Katastroko “ponencia de valores� dalakoa jendaurrean ez ipintea 2016 ekitaldirako EAEko landa-eremuak sustatzeko eta garatzeko laguntzetara eskolako leihoak aldatzeko proiektua aurkeztea Udalkutxari buruzko adierazpen instituzionala

UZTAILA

2016ko aurrekontua behin betiko onartzea 2015eko galeren eta irabazien kontuak eta kontu orokorra onartzea Irisgarritasun Plana idaztea Learri S.A.-ri esleitzea Mantenurako tresna barriak erostea Frontoia barrizteko lanen kudeaketa Learri S.A.-ri esleitzea Udaleko argindarra kontratatzeko pleguak onartzea

IRAILA

2017rako udal ordenantzen aldaketa onartzea (kontribuzinoa, eraikuntzak, herriko eta hilerriko nitxoak arautzeko ordenantzak) Aura 2015 egitarauan oinarrituta estatutik lortutako subentzinoei jagokezan lanen kudeaketa Learri S.A.-ri esleitzea (auzo-bide batzuk konpontzeko) P.G.g.2.-ri jagokon kudeaketa-sistema aldatzea. Behin betiko onarpena.

i

Udalbatza guztien aktak eta mozinoak irakurteko sartu www.munitibar.org helbidean


11 ONARTUTAKO DEKRETUAK 12

E.M.G.-ri baimena emotea Berreñoko Etxebarri baserriko teilatua konpontzeko

2016/05/30

13

L.S.B.-ri baimena emotea Herriko plaza 2 etxebizitzan lanak egiteko

2016/05/30

14

E.R.B.-ri baimena emotea Zuzaeta baserriko teilatua konpontzeko

2016/05/30

15

E.O.S.-ri baimena emotea labea birgaitzeko

2016/05/30

16

J.A.C.D.-ri baimena emotea etxearen atzeko aldean hormigoia botateko

2016/05/30

17

J.A.L.Z.-ri baimena emotea Zarrabe baserriko lurretan egin beharreko lanak egiteko

2016/05/31

18

Mohamed Abdelazizen, Fronte Polisarioko Idazkari Nagusia eta Sharar Errepublika Arrabiar Demokartikoaren lehendakariaren, heriotzagatiko adierazpena

2016/06/01

19

Baserrietan argiteri publiko kontsumoa murrizteko lanak onartzea, EVEn eskatzea eta lanak Lerri S.A.-ri esleitzea

2016/07/07

20

Gerrika auzora eta Kortaguren inguruko bide-tartea konpontzeko Ziortza-Bolibarko Udalagaz hitzarmena sinatzea, eta lanak Learri S.A.-ri esleitzea

2016/07/12

21

J.M.J.M.-ri baimena Totorikako Arrizabalaga baserriari teilatua barrizteko

2016/07/12

22

A.U.A.-ri baimena Uriona auzoko Goikoetxebarri baserri aurrean nekazal-pabilioia eraikitzeko

2016/07/12

23

K.A.R.-ri “en precario” baimena txabola legalizatzeko

2016/08/18

24

Administrazio Publikoko Ministeritzatik egindako errekarimendua ez izapidetzeko ebazpena

2016/08/18

25

Errillene-Munitibar bidea erabiltzeko baimena F.A.U.-ri

2016/09/15

26

Gerrika-Gontzugarai bidea erabiltzeko baimena J.M.A.-ri

2016/09/15

ONARTUTAKO ORDAINKETAK Learriri aurrerapena eskolako leihoak aldatzeko

30.734,00 €

Learri S.A

EUSKERA BATZORDEA

euskera@munitibar.org

GARAPEN BATZORDEA

garapena@munitibar.org

HIRIGINTZA ETA ZERBITZUEN BATZORDEA KIROL BATZORDEA KULTURA ETA JAI BATZORDEA ONDARE BATZORDEA ONGIZATE BATZORDEA PAREKIDETASUN BATZORDEA

hirigintza.zerbitzuak@munitibar.org kirola@munitibar.org kultura@munitibar.org ondarea@munitibar.org ongizatea@munitibar.org parekidetasuna@munitibar.org


12

ARGAZKI GALERIA / SAN PEDRO JAIAK 2016

Euskera ikasleen txupina

Txupina botaten

Alkarretaratzea

Parrilladaren prestaketa lanak

Zazkel taldearen kontzertua

Aizkorak zorroztu taldea

Puzgarriak

Kajen jolasa

Paella txapelketa

Herri bazkaria

Munitibarko gaztetxoak

Magia ikuskizuna

Ginkana

Erromeria

Dantza emanaldia

ARGAZKIAK: Gaizka MuĂąoz / Karmelo Goikoetxea


13

ARGAZKI GALERIA / ANDRA MARI JAIAK 2016

Txupina

Dantza emanaldia

Hutsa taldearen kontzertua

Txalainak taldearen kontzertua

Paella txapelketa

Paella txapelketa

Plazako giroa

Herritarron arteko jolasak

Herritarren arteko jolasak

Apar jaia

Apar jaia

Harri zulatzaileak

Munitibarko harri zulatzailea

Antzerkia

Antzerkia

ARGAZKIAK: Gaizka MuĂąoz / Karmelo Goikoetxea


14


15

INFORMAZINO PRAKTIKOA AUTOBUSAK A-3523 Lekeitio -Galdakaoko Ospitalea - Bilbo (Termibus) Geralekuak: Lekeitio - Amoroto - Gizaburuaga - Aulesti - Munitibar - Mendata - Arratzu - Gernika - Muxika - Zornotza - Galdakao Ospitalea Bilbo(Termibus) Geralekuak Munitibarren: Uribei - Munitibar *- Susaeta - Astorkigane - Berreño - Agarre Matxinena

Urteerak Lekeitiotik Lanegun eta zapatuetan: 06:00-20:00 ordu birik behin

FARMAZIAK MUNITIBAR (94 616 41 30) Astelehena eta eguaztena 09:00-13:30 Barikua 11:30-13:30 AULESTI (94 627 91 39) Martitzena eta eguena 09:00 - 13:30 Barikua 09:00 - 11:30 GUARDIAKO FARMAZIAK 94 607 20 00 telefonora deitu eta guardian dagoen farmaziagaitik galdetu edo www.cofbizkaia.net webgunean kontsultau.

TELEFONOAK

Domeka eta jaiegunetan: 08:00-20:00 ordu birik behin

ZERBITZUAK *Kontuan hartu Bizkaibusen datuen arabera Lekeitiotik Munitibarrera 20 minutu dagozala.

Urteerak Bilbotik Lanegun eta zapatuetan: 06:15 - 20:15 ordu birik behin Domeka eta jaiegunetan: 08:15 - 20:15 ordu birik behin

UDALETXEA

94 616 40 07

MUNITIBARKO MEDIKUA

94 616 40 46

MUNITIBARKO FARMAZIA

94 616 41 30

MENDATAKO MEDIKUA

94 625 81 99

GERNIKAKO ANBULATEGIA

94 603 58 00

GERNIKAKO OSPITALEA

94 627 40 00

GALDAKAOKO OSPITALEA

94 400 70 00

GARRAIOAK

A-3922 Munitibar - Markina-Xemein - Etxebarria Geralekuak: Munitibar - Ziortza Bolibar - Markina-Xemein Etxebarria Geralekuak Munitibarren: Munitibar - Gerrika

Urteerak Munitibarretik Lanegunetan: 7:40, 9:40, 12:40, 19:40

BIZKAIBUS

94 612 55 55

EUSKOTREN

902 54 32 10

JOSE Mª OLABARRIA”IXELA” TAXI

608 87 65 98

IÑAKI ARAKISTAIN “AKIS” TAXI

648 25 52 71

TELE TAXI BILBO

944 44 23 33

TABERNAK ONDAMENDI TABERNA

94 616 40 00

TXORI TABERNA

94 616 40 68

SINDIKATU TABERNA

94 616 57 76

LEA TABERNA-ATERPETXEA

615 721 807

Urteerak Etxebarriatik Lanegunetan: 7:10, 9:10, 12:10, 19:10

TRASTE ZAHARRAK BATZEA

Urteerak Markina-Xemeindik Lanegunetan: 12:20, 14:35, 19:20

Informazino gehiago: 902 22 22 65 - infobizkaibus@bizkaia.net

URRIA

20 barikua


Profile for Munitibarko Udala

MUNITIBARKO KONTUK - 2016ko URRIA  

MUNITIBARKO KONTUK - 2016ko URRIA  

Advertisement