Page 1

ALKARRIZKETA

LURDES MEABE

“Munitibarko eskola, herrira zabalik dagoen eskola�

Bengolako ortu ekologikoak martxan 4.orr

Garagarrilaren lehenengo asteburuan ospatuko dira aurten San Pedro jaiak 5.orr

Baserrietako argiztapenean aurrezteko plana jarriko dau martxan udalak 6.orr


2

AURKIBIDEA

3 4 6 8

HERRITARREN AHOTSA Zein da zure eritxia emakumeek kirolean daukien paperaz? Eta zer egin geinke Munitibarren emakumeen beharra ikusarazoteko?

ALBISTEAK Munitibar barriro Markina-Xemeingo azokan

ALBISTEAK Munitibarko irisgarritasuna hobetuko daben obren azterketa

ALKARRIZKETA Munitibarko eskolako zuzendaria, Lurdes Meabe, alkarrizketatu dogu.

10 13 15

2016ko AURREKONTUAK ONARTUTAKO DEKRETUAK ONARTUTAKO ORDAINKETAK INFORMAZINO PRAKTIKOA

12 14 16

MOZINOAK ETA ERABAGIAK AGENDA / OHARRAK ZEUREA EIZU GEURE

Tel. 94 616 40 07 Fax. 94 616 41 42 idazkaritza@munitibar.org www.munitibar.org Doako alea - Tirada : 350 ale - Editorea: Munitibarko Udala Kudeaketa, diseinua, maketazinoa eta argazkiak: Plugin Estudioa (Gaizka Mu単oz Etxebarria) 94 616 5 7 25 - 670 913 901 - info@pluginestudioa.com | pluginestudioa.com


3

ZUTABEA

HERRITARREN AHOTSA

Zein da zure eritxia emakumeek kirolean daukien paperaz?

Bertako hezkuntza sistema? Idatzi hau egiteko informazino bila nenbilela, egungo hezkuntzaren hiru printzipioak topau nebazan. Lehenengo biak ohikoak, hezkuntzan beti erabilten diran hiztegiaren normaltasunaren barruan dagoz, eta ez deustie atentzino askorik emon. Hirugarrena izan da musak esnatu deustazan printzipio hori; batez be, egunero barrietan entzun eta ikusten dogunagaitik. Hasierako printzipioak “ikasle guztiei kalitatezko hezkuntza eskaintzeko beharra, hezkuntzasistemaren maila guztietan, pertsona guztiek eskola-arrakasta lor dezaten” dino, eta bertan, hezkuntzaren kalidadea eta ikasle guztien inklusinoa batzeko asmoa aitortzen da. Segidan, “Hezkuntza komunitatearen partaide guztiek helburu horren alde egiteko beharra” dator, eta puntu honetan, eskola-arrakastaren erantzunkizuna guztioi jagokula gogorarazoten deusku. Eta azkenak, “Europar Batasunak datozen urteetarako proposatutako hezkuntza-helburuekin hartutako konpromisoa” azaltzen dau, non Europar Batasuneko baloreen transmisinoaren xedea azaltzen deuskun. Eta baliook be zerrendatzen dabez “Balio horiek hiritarren eskubideak, berdintasuna, tolerantzia eta errespetua dira, besteak beste”. Eta, azken hau da begietan min emoten deustana, hasieran esan dodanagaitik. Egunero-egunero entzuten eta ikusten dogu edozein kanaletako barrietan Europa siriar errefuxiatuekin egiten dabilena, muga guztiak korazetan kostatakoa kostata. Horreek dira hezkuntzaren printzipioak oinarritzen dabezan europar printzipioak, hori da gure seme-alabei irakatsi nahi deutseguna? Beharbada, hoba litzateke gertutxoagoko baloreei begitu, behintzat geureak izango dira eta.

Idoia K.

Eta zer egin geinke Munitibarren emakumeen beharra ikusarazoteko? ESTHER URIONAGUENA Aurtengo emakumeen bira adibidez, arrakastatsua izan dala dinoe; baina, arrakastatsuagoa izango litzateke hedabideetan publizidadeagaz egin daben lez, etapen zuzeneko jarraipena egingo balebe, esate baterako, eta ez laburpen soil bat. Herri txikia danez, ekintzak egin leitekez umeak kirola egitera animetako, mendira urteerak edo familia maratoiak… Ekintza sinpleak, baina azken finean, eraginkorrak izan leitekezanak.

ANDONI BILBAO Konpetizinoetan parte hartzeko aukera handirik ez daukie, dirua, publizidadea eta laguntza gitxi jasoten dabez; hor dago arazoa. Gizarteak txipa aldatu behar dau. Pentsetan dot herritik hasi beharko ginatekeela. Bertoko nesken jarraipena egin, eta publizidade gehiago egin; holan, txapelketa, lasterketa eta partidu batzuk antolatu geinkez. Pauso txikiak emoten hasi beharko gara.

AMAIA MALATSETXEBARRIA Egia esan, asko garatu da, baina oraindino emakumeak kirola egiten ikusteko asko dago egiteko. Egia esanda, ez dakit. Uste dot kirola egitearena bakotxari atara behar jakola. Munitibarren, emakumeen kirola ikusiarazoteko ekintza batzuk jarriz gero, izan leiteke bultzatzea.


4

GARAPEN BATZORDEA

Bengolako ortu ekologikoak martxan

Lur sail hau Lea Ibarreko Mankomunazgoaren esku egoanez, udalak ortu ekologikoen proiektua aurkeztu eban, eta lur sail honen erabilera Munitibarren esku geratzeko hitzarmena sinatu zan. Ortu ekologikoen ideia elikadura subirautza eta naturarekiko errespetua sustatzeko asmoz jarri da martxan, eta herrian harrera ona euki dau.

Lehenengo aurkezpenean, zortzi bat lagun batu ziran, proiektua azaldu eta funtzionamentuari buruzko lehenengo erabagiak hartzeko asmoz. 2.300m2-ko lur saila, aurkeztu dan jentearen artean banandu zan, eta orain, 10 lagun dabilz baratze zaintza ekologikoa praktikan jarten, esperientziak alkartrukatuz, ikasiz eta gozauaz.

Munitibar barriro Markina-Xemeingo azokan Badira urte batzuk Munitibarrek Markina-Xemeingo azokaren parte izateari itxi eutsanetik. Eskualdeko herrien arteko alkar laguntza eta eskualde izaera bultzatu behar direla uste dau. Hori holan, eskualde osoan bertatik kanpo egoan herri bakarra izanik, barriro bertan parte hartu behar zala erabagi zan maiatzeko udalbatzan. Parte hartzeko gonbitea jaso eta aukera pasetan itxi barik, gustura onartu eben. Eskualdeko beste herriek be pozik entzun eben erabagia. Beraz, aurten, urriaren bigarren asteburuan Munitibar be bertan izango da!


5

KULTURA ETA JAI BATZORDEA

Garagarrilaren lehenengo asteburuan ospatuko dira aurten San Pedro jaiak

Aurtengo San Pedroak ospatzeko data bi egozan mahai ganean. Lehenengoa, garagarrilaren 1etik 3ra, Amorotoko jaiekin batera; eta bestea, bagilaren 24tik 26ra, Aulestiko San Juanekin batera. Herriko koadrilen eritxia jaso eta gero, apirilaren 9an egindako Kultura eta Jai batzordera joandakoek aurtengo San Pedro jaiak garagarrilaren 1etik

3ra ospatuko direla erabagi eben. Beraz, aurten garagarrilaren lehenengo asteburuan San Pedro jaiak ospatuko dira Munitibarren. Batzordeak beharrean jarraitzen dau egitaraua definitzeko asmoagaz, baina herriari lagin bat aurkezteko aukera aprobetxau dabe aldizkari honen bidez.

BAGILAK 29 12:00 Pintxoak 14:00 Jubilauen bazkaria

GARAGARRILAK 2 12:00-18:00 Umeen jolasak 14:30 Paellada 17:00 Nagusientzat magoa 18:30 Elektrotxaranga 21:30 Erromeria

GARAGARRILAK 1 20:00 Txupina 20:30 Parrillada eta kontzertua

GARAGARRILAK 3 12:30 Dantzak 17:00 Pelota partiduak 19:00 Antzerkia

EUSKERA BATZORDEA

Herritarrak euskeraren egoeraz arduratuta

Joan dan maiatzaren 4an, 25 lagun alkartu ziran udaletxean egindako herri batzarrean. Munitibarren euskeraren erabilerak azken urteetan egindako beherakada izan eben gai nagusia. Udalak gabon inguruan egindako inkestak datu esanguratsuak erakutsi ebazan, eta gai horri tiraka hainbat kontu atara ziran. UEMAko teknikari batek gidatu eban batzarra. Gogotsu eta ekiteko prest urten eben bertan egon ziranak. Udalak bertaratutakoei eskerrak emon nahi izan deutsiez, eta geroago egingo diran batzarretara gonbidatzen dauz herritar guztiak.


6

HIRIGINTZA ETA ZERBITZUEN BATZORDEA

Baserrietako argiztapenean aurrezteko plana jarriko dau martxan udalak

Orain, 70 farola dagoz zuzenean Iberdrolaren sarera konektauta aintxinako tarifa finko baten bidez, kontagailu barik, eta bakotxaren kostua 240â‚Ź ingurukoa da (16.500â‚Ź inguru guztira, herriko argiteri publikoaren %40a). Baina, kostua 10 bider txikiagoa izango litzateke etxeetako saretik hartuko balitz argindarra.

Holan, datozan hilabeteetan etxerik etxe joango dira farolok ikuskatzen, eta konforme dagoenari etxeko sarera lotuko jako jagokon farola (udalaren kontura), eta kontsumoa udalak urte amaieran ordainduko deutso zuzenean (farola bakarra etxeko). Farola etxeko argindar-sarean ipinterik gura ez leukenari farolarik ez jako ipiniko.

Munitibarko irisgarritasuna hobetuko daben obren azterketa 2016an, irisgarritasuna hobetzeko obrak pentsau eta dokumentu batean jasoko dira, azken orduan prisaz egindakoak eragozteko. Beharrok egiteko, 7.650 euroko diru-laguntza dago, eta ganera, derrigorrezkoa izango da Irisgarritasun Plan hori, etorkizuneko obrengaitik Eusko Jaurlaritzan dirulaguntzak eskatzeko.


7

HIRIGINTZA ETA ZERBITZUEN BATZORDEA

Berrerabili leitekezan gauza txikiak botateko edukiontzi barria 2016ko apiriletik aurrera, eliza ondoan ipinitako edukiontzi zurian berrerabili leitekezan gauza txikiak izteko aukera dago: jostailuak, liburuak, etxetresna elektriko txikiak, gailu elektronikoak, etxeko tresnak, erropak, oinetakoak‌ Hondakin klase hori batu eta kudeatzeko zerbitzua antolatzeko ardura Ingurumen Foru Sailak eukiko dau, eta zerbitzua Garbiker soziedade publikoaren bidez emongo da.

ZUGAZ GARA MUNITIBAR

Udaletxearen funtzionamentuan batzordeak dira erabaki gunea, horregaitik parte-hartzeak garrantzi handia dauka, zugaz garelako Munitibar.

Jarri hartu-emonetan interesa daukazun batzordeagaz eta PARTE HARTU!

EUSKERA BATZORDEA

euskera@munitibar.org

GARAPEN BATZORDEA

garapena@munitibar.org

HIRIGINTZA ETA ZERBITZUEN BATZORDEA KIROL BATZORDEA KULTURA ETA JAI BATZORDEA ONDARE BATZORDEA ONGIZATE BATZORDEA PAREKIDETASUN BATZORDEA

hirigintza.zerbitzuak@munitibar.org kirola@munitibar.org kultura@munitibar.org ondarea@munitibar.org ongizatea@munitibar.org parekidetasuna@munitibar.org


8

ALKARRIZKETA

LURDES MEABE MUNITIBARKO ESKOLAKO ZUZENDARIA

“Munitibarko eskola, herrira zabalik dagoen eskola� Herriko eskolako zuzendariagaz alkarrizketa euki dogu klase egun batean. Ordu erdi batez ostu geuntsen eskolakoai, herriko aldizkarian eskolako barri emoteko. Munitibar, eskola, euskera, gatazkak, hezkidetza eta beste gai batzuk landu doguz, aurrez herritar batzuk WhatsApp eta Telegram erabilita proposatutako itaunetan oinarrituta.

Munitibartarra zara. Txikitan eskola honetara etorri zinan? Gernikara bidean ezkerretara dagoen BerreĂąoko eskolara joan nintzan, hamar-hamaika urtera arte. Eskola txikitxo bat, hau baino eskola txikiagoa oraindino. Zenbat urte daroazuz irakasle Munitibarko eskolan? Eta zuzendari? Zortzigarren urtea daroat hemen. Eta laugarrena da zuzendari nazela. Beste urteetan tutore egon nintzan. Zer gustetan jatzu gehien Munitibarko eskolan? Bueno, nik esango neuke eskola txikia izatearena. Eskola txikiak eskola handien aldean, nire eritxiz, beste aberastasun batzuk daukaz. Umeentzat, batez be. Danak alkarlanean egin ahal ditue gauzak. Euron arte-

ko hartu-emonak sendotu leitekez. Ez bakarrik eskolan. Beharrerako orduan be bentaja batzuk badaukazala esango neuke. Nagusitxoagoek txikiekin lan egin ahal izatea... Esate baterako, hemen nagusitxoagoak ipuinak kontetan haur hezkuntzakoen gelara joaten dira, aitabitxi edo amabitxiren papera egiten dabe. Tutorizauta esaten jako horri. Ze alde dago irakasle Munitibarren izan edo herri handi batean izan? Lehenengo, herri handi bateko eskolan, gela handi bat eukiko dozu, eta han danak adin berekoak. Eta hemen, gela bakarra daukazu, adin desbardinetako eta interes desbardinetako umeekin; aberastasuna da hori. Eskola handian irakasleak be pilo bat izaten dira, eta funtzionamenturako beste antolaketa bat egoten da.

Zertan ikusten dozu indartsu eskola? Momentu honetan, ume kopuruagaz polito gabilz, gazte asko ikusten dot eta horrek badauka eragina eskolaren jarraipenerako. Eta indartsu, orokorrean, eskola-komunidade osoan lanerako gogoa ikusten dot. Kanpotik eta barrutik, esan leiteke indartsu dagoela. Eta zertan ikusten dozu makal gure eskola? Momentu honetan, lehen esan dodan lez, polito ikusten dot. Herrian gazte asko dagoz, baina etorkizunerako zer? Urtetik urtera ikusten dira aldaketak, baina niri horrek etorkizunerako bildurra emoten deust, ze matrikula kopuru egongo dan. Euki doguz urte on batzuk etxe barriak egin ziran, jente gaztea etorri zalako etxe barrietara. Aurrerantzean ia zer. Badakizu, herri txiki batean eskolak bizitasuna emoten dau. Beste herri batzuk ikusi dodaz nik, Munitibarren antzekoak, eskolarik ez daukienak eta herrian ez dago bizirik. Han, beharbada, hemen baino ume gehiago dagoz, eskolara doazenak, baina eskolarik ez dago. Eskolak lotu egiten dau. Eskolak bizia emoten dau. Lehen irakasle ibili zinan. Orain zuzendari. Zeintzuk aldaketa dakarz horrek? Eskola txikian ez dago hainbeste desbardintasun. Nik momentu honetan zuzendari papera daukat, irakaslea izanda. Behar hori egitea tokau jat eta hori nabil egiten. Baina guk klaustroan danok batera egiten dogu lan. Zuzendaria, zuzendaritza-taldea eta gero klaustroa. Ez dago eskola handi baten dagoen diferentzia hori. Zuzendariak badaukaz gero beste behar batzuk, burokratikoak edo alde horretatik datozenak. Eta horreek be egin egin behar dira, bardin-bardin, eskola handia ala eskola txikia izan. Ze oinarri izan behar leukez eskola ideal eta perfektu batek? Hezkuntza idealak zer euki beharko leuken ez dakit. Baina, Europara begituta, hezkuntza hain ondo ei dabilen herrialdeetan esaten dabe, han erreformak urte askotarako egiten direla; eta eginda dagozan erreformak hobetu egiten direla. Orduan, igual, errezagoa da esatea zer ez litzatekeen egin behar eskolak oraindino akats gehia-


9

go ez eukiteko, hobetzen joateko: daukaguzan erreformak hobetu. Eta ez, orain dabilzan moduan, urte bitik gitxira kontraerreformak egiten ibili. Nik pentsetan dot horreekin asko galtzen dogula. Orain, eskola ideal eta perfektuak ez dakit nik zer euki beharko leuken. Eta ez dakit zein dan hezkuntza sistemarik egokienaren errezeta. Ez dakit errezetarik dagoen, baina, egonez gero, nik jakin nahiko neuke. Urte asko daroazuz hezkuntzan. Zertan aldatu da hezkuntza sistema bera? Gurasoak, ikasleak, irakasleak… Niretzat, gehien aldatu dana parte-hartzea da. Lehen, eskola eraikin bat zan, baina gaur egun, eskola bat ez da bakarrik gela bat edo umeak doazen toki bat. Eskola dana da: ikasleak, irakasleak, gurasoak... Itauna egin dauenak gero segitzen dau esanaz “ikasleen, irakasleen, gurasoen tipologiak” Bai. Hori lotuta doa. Oraingoak parte-hartzaileak dira. Eta ez da lehengo eskola modukoa, eskola itxi bat. Lehen zan eskola bat, norbera ikasten joaten zana eta hortxe amaitzen zan. Gaur egun eskola ez da hori. Batez be, eskola txikiak, herrira zabalduta dagozanak eta danok hor talde bat garena. Parte-hartze handiagoa egoten da orain lehen baino? Parte-hartze aldetik beti ikusi dot ondo eskola hau. Orain nik ikusten dot, beharbada, lan-taldeetan. Baina, jakina, lehen ez genduan euki holakorik; orduan, ezin da balorau. Baina, parte-hartzea aldatu... ez dakit. Nik euki dodazan gurasoak parte-hartzaileak izan dira, edozertarako... eta orain be ikusten dozu: ortua, ipuinak kontetan (lehengo eguneko liburu eguneko ha). Danetarako egoten dira prest. Nik, parte-hartze aldetik ez daukat inongo atxakiarik, beti izan dira eta badira oso parte-hartzaileak Munitibarko gurasoak. Lehen aitatu dozu herrira zabalik dagoen eskola. Herrira zabalik dagoen eskola izateak zelan eragiten deutso eskolari? Askotan, emoten dau, umeek bakarrik ezagutzen dabela euren etxekoa (gaur egun, lehen gehiago ezagutzen zan). Apur bat ixten gara eta gure in-

gurua bakarrik ezagutzen dogu. Gaur, adibidez, Riki egon da eurekin berbetan eta umeak aho zabalik egon dira bera entzuten. Ahoz aho pasatzen diran horreek dira, eta dauken balioa emon behar jake. Ni oso ondo akordetan naz amamak edo aititak kontetan eustazan gauzekin. Horreek dira liburuek kontau ezin dituen kontuak, telebisinoak kontau ezin dituen horreek. Zer gabilz aldatzen onerako? Orain, esate baterako, Hezkuntza Proiektua egiten gabilz. Eta ia aldaketa horregaz zeozer sendoa lortzen dogun, eskola sendoak lortzen doguzan. Ez dakian batentzat, zer da Ikastetxeko Hezkuntza Proiektua? Zer dabilz egiten Munitibarko eskolan? Nik esango neuskio Hezkuntza Proiektu horretan ikusiko dauela eskola zelakoa dan, barruko funtzionamentua, zein ezaugarri daukazan, zein proiektu lantzen dan, zein ordutegi... Hezkuntza Proiektu horretan agertuko da eskolan jakin behar dogun dana, eskolari buruz jakin beharreko guztia. Hor joango da ze metodologia, testuliburu erabilten dan, zelan lantzen dan... Hori guztiori agertzen dan totxo bat da. Bai, “totxo” esango deutsagu, ze, lodiera eukiko dau. Mamina eukiko dau. Umeen arteko gatazkak. Zer egiten da? Bardin jokatzen da eskolan izan ala patioan izan? Nahiz eta patioan egon, eskola-ordua bada, dana da eskola barrukoa. Nahiz eta frontoian edo jolas orduan pasau, plazan edo jantokian izan. Ahalegintzen gara lehenengo ondo enteretan zer pasau dan, ahal danik eta lasterren tratetan. Momentuan bertan tratau, ahal dala, ez dogu ixten geroko. Pasetan dana momentuan tratau eta konpondu ahal badogu, konpontzen dogu. Batzuetan txarto aituak izaten dira, “batak esan deust” eta besteak “baina holan ez da izan”. Lehengo ondo enterau zer pasau dan. Berba egitea da giltza. Egongo dira gurasoekiko gatazkak, gurasoen arteko gatazkak, irakasleen arteko gatazkak... horreek ikusiko zenduzan. Hor zelan? Gatxa dan gai bat da. Gurasoekin euki ahal doguzan gatazkak gehienetan ez dira izaten gatazkak, ez-ulertuak iza-

ten dira. Zelan konpondu? Lehenengokoa entzutea da. Trankil entzun eta berba egin. Horrek asko trankiltzen dau. Zuk berba egiten dozunean eta kontetan dozunean zer gertatu jatzun, kontauaz batera beste era batera ikusten zoaz pasau dana. Eta, batzuetan, ha esaten dana, momentuko urduritasun hori galtzen dozunean, beste era batera ikusten dozu. Orduan: egon trankil, hartu arnasa eta berba egin. Eta bai, gatazkak gertatzen dira, beti. Umeen artean, nagusien artean... hor ez dago kontra egiterik. Ama izanda, edo ama izan zinanean, ama izateak irakaslea izatearen ikuspegia aldatu deutsu ala ez? Eraginik badauka ala ez? Bai, beti. Ama izanda beti beste ikuspegi bat eukiten dozu. Alde bietako ikuspegia. Aurrekoarekin jarraituaz, esate baterako gatazkak gertatzen direnean, alde bietatik ikustea ondo egoten da. Ze, jakina, guraso modura gauzak modu batera bizi izaten doguz (gurasook be bizi doguz seme-alaben gatazkak) eta irakasle moduan beste modu batera; hobeto ulertzen laguntzen dau, alde batera eta bestera. Hezkidetzari zertan emoten jako garrantzia bereziki gure eskolan? Guk hezkidetza lantzen dogu. Aholkulari bat daukagu. Aholkulari horrek mintegi batean hartzen dau parte eta gero eskolan bertatik bideratutako ekintzak egiten doguz. Zehatz-mehatz ez dakit zeri ematen deutsagun garrantzia. Bat-batean erantzuten ez dakit. Baina, lehen esan deutsudan lez, hortik bideratuta daukagu. Inguruko eskolekin, aholkularia Gernikako Berritzegunean egoten da, eta eskolako guztiok batera lantzen doguz proposatutako ekintzak. Mankomunidadetik be badaukagu hezkidetza-eta lantzeko laguntza bat. Gai potoloa da hezkidetzarena. Zergaitik potoloa? Orain arte ez dogulako euki formazinorik. Orain hasi gara, baina orain arte geuk be ez dogu euki holako formazinorik. Bidea egiten gabilz.


10

UDALEKO KONTUAK

AURREKONTUAK Honeetan orri bietan, 2016rako prestatu eta plenoan onartu diran aurrekontuen laburpena egiten saiatu gara. Alde batetik, diru sarreren jatorria dago; hau da, udalak eukiko dabezan diru sarrera guztien laburpena. Beste alde batetik, gastuen laburpena eta funtzionalki zelan banantzen diran. Amaitzeko, 2016an egingo diran inbertsino edo gastu konkretuen zehaztapena; inbertsino edo gastu bakotxak udalari suposatuko deutsan kopurua eta diru laguntzekin lortuko dana.

SARRERAK EKONOMIKOKI Zuzeneko zergak Zeharkako zergak Tasak eta beste sarrerak Transferentzia arruntak Ondasunezko sarrerak Ondare enajenazinoa Kapital transferentziak Finantza pasiboak

GASTUAK EKONOMIKOKI 60.300,00 € 6.000,00 € 36.200,00 € 553.800,00 € 30.000,00 € 200,00 € 255.200,00 € 100,00 €

Pertsonalaren ordainsariak Ondasun eta zerbitzuak erosketa Finantza gastuak Transferentzia arruntak Inbertsino errealak Kapital transferentziak Finantza pasiboak

216.700,00 € 235.900,00 € 400,00 € 163.400,00 € 318.900,00 € 6.500,00 € 0,00 €

GUZTIRA 941.800,00 €

GUZTIRA 941.800,00 €

GASTUAK FUNTZIONALKI Hirigintza gastuak, eraikinen mantenimentua Bide hobekuntzak Estolderi - saneamentu gastuak Ur gastuak Zaborra batzeko zerbitzua Argiteri publikoa Gasifikazino sarea Lan orokorrak Ongizate zerbitzua Sanidade gastuak Hezkuntza gastuak Liburutegiko gastuak Kultur ekintzak Ludoteka, kultur alkarteak Jaietako gastuak Kirol ekintzak Frontoia eta gimnasioko gastuak Mendi nekazaritza Garapen zerbitzua Korporatiboen gastuak Administrazino gastuak Zor finantziarioa

120.900,00 € 49.000,00 € 1.100,00 € 900,00 € 42.500,00 € 56.300,00 € 100,00 € 86.500,00 € 41.400,00 € 5.100,00 € 116.000,00 € 27.250,00 € 38.980,00 € 200,00 € 29.900,00 € 11.220,00 € 63.600,00 € 3.400,00 € 10.800,00 € 20.450,00 € 216.200,00 € 0,00 € GUZTIRA 941.800,00 €


11

2016 GASTU-SARRERA ARRUNTAK AZALPENA

GASTUA

SARRERAK

NONDIK

UDALAREN ALDE

Gastu orokorrak

622.900,00 €

32.000,00 € 536.200,00 € 118.400,00 € 686.600,00 €

Kontribuzioak Udalkutxa Beste batzuk

63.700,00 €

INBERTSINO PROIEKTUAK / INBETARIAGARRIA AZALPENA

GASTUA

LAGUNTZAK

Bideak / 2015eko kalteak

24.850,00 €

Bideak / Ziortza-Bolibar Udal eraikinetako leihoak 2016 eskola Aterpetxea Irisgarritasun plana Frontoiko obrak

23.150,00 € 92.900,00 € 69.500,00 € 10.200,00 € 60.600,00 €

Sinburuen parkea Baserrietako argiak Beste batzuk / Txikiak Inbentariagarria

0,00 € 24.500,00 € 1.600,00 € 11.400,00 €

GUZTIRA

Mintegi osteko parkea

7.500,00 € 2.300,00 € 11.550,00 € 44.040,00 € 48.860,00 € 67.715,00 € 7.650,00 € 25.000,00 € 30.600,00 € 4.850,00 € 0,00 € 5.085,00 € 0,00 € 0,00 €

NONDIK

EGOERA

UDALAREN KARGURA

Estatua BFA basoak Ziortza Udala E.J. Hezkunt. E.J.Nek.2016 E.J.Nek.2015 E.J. 2015 BFA Azpieg. BFA Agenda 21 EVE

Eskatuta Konfirmatuta Konfirmatuta Konfirmatuta Eskatu gabe Konfirmatuta Konfirmatuta Eskatuta Eskatuta Eskatu gabe

15.050,00 €

EVE

Konfirmatuta

318.700,00 € 255.200,00 €

26.000,00 €

19.500,00 €

i

GASTUA 941.800,00 €

1.785,00 € 2.550,00 € 150,00 €

0,00 € 19.415,00 € 1.600,00 € 11.400,00 €

63.500,00 €

Lea Ibarratik

6500,00 €

AURREKONTUEN EMAITZA GUZTIRA

11.550,00 € 0,00 €

SARRERAK 941.800,00 €

SUPERABITA 0,00 €

Aurrekontuak osotasunean ikusteko, sartu www.munitibar.org helbidean


12

UDALEKO KONTUAK

Atal honetan, udaletxean hartzen diran erabagiak eta egiten diran gastuak modu errez eta ulergarrian aurkeztuko dira. Alde batetik, plenoetan aurkeztutako mozinoak eta hartutako erabagiak; bestetik, onartutako dekretuak; eta amaitzeko, azken hilabeteetan onartutako ordainketen zerrenda.

MOZINOAK ETA ERABAGIAK URTARRILA Eusko Jaurlaritzagaz hitzarmena eurekin egin beharreko kudeaketak udalaren bitartez egiteko. ZEZEILA

Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren egoeraz adierazpen instituzionala. BFAgaz hitzarmena, katastroaren balioak eguneratzeko datuen simulagailua erabilteko. Martiaren 8az adierazpen instituzionala.

MARTIA A8aren peajeaz adierazpen instituzionala. Ibon Iparragirreren egoeraz adierazpen instituzionala. Ziortza-Bolibarregaz hitzarmena, Gerrika-Gortaguren bidea konpontzeko. Lea Artibai Landa Garapen agentziagaz hitzarmena, urriko azokan sartzeko. Desplazautako pertsonen egoeraz mozinoa. Katastroaren berrikuspena dala eta, errekargu eta hobariez mozinoa. 2015eko kontu orokorra onartzea 2016ko aurrekontua onartzea

MAIATZA 2016ko ibilgailuen zerrenda onartzea Kontrolpeko ehiza gunean sartzeko adostasuna BFArekin Otsaileko euriteek eragindako kalteak konpontetzeko laguntza eskatzea BFAri Lea Artibai Euskararirekin hitzarmena onartzea Hilerrian 16 nitxo berri ipintzea onartzea Edukiontzi zuria ipintzeko BFArekin hitzarmena onartzea

i

Udalbatza guztien aktak eta mozinoak irakurteko sartu www.munitibar.org helbidean


13 ONARTUTAKO DEKRETUAK 1

Ganbe-Aisti bidea erabilteko baimena, Nicolas Arrate Juaristi

2016/01/04

2

Astorkigane-Urnategi bidea erabilteko baimena, Explotaciones Forestales Egurmendi, SL

2016/01/25

3

Tomas Uberuaga Urriolabeitia jaunak egindako lanen zerga-likidazinoa

2016/02/01

4

Gillistegi Goikoa 4 etxebizitzan itxitura 2,1 m-ra jarri daien agintzea

2016/02/01

5

Gillistegi Goikoa 1 etxebizitzan itxitura 2,1 m-ra jarri daien agintzea

2016/02/01

6

Berreñoko Etebarri baserrian teilatua konpontzeko lan-lizentzia emotea

2016-02-08

7

Uriona-Gontzugarai bidea erabilteko baimena, Centra Forestal, SAU

2016/02/29

8

Garro-Gerrikaitz bidea erabilteko baimena, Explotaciones Forestales Egurmandi, SL

2016/02/29

9

2015eko aurrekontuaren likidazinoa onartzea

2016/03/09

10

Gerrika-Gontzugarai bidea erabilteko baimen, Lejarreta egurrak, SL

2016/03/14

11

BFAko Tokiko Agenda 21 programan laguntza eskatzea frontoiko argiteria berrizteko

2016/05/10

ONARTUTAKO ORDAINKETAK Autoak plazara ez sartzeko posteak eta seinaleak jartea

1842,98 €

Learri

Abadetxeko teilatua konpontzeagaitik ordaintzea udalari jagokona

682,2 €

Egoitza elektronikoa barriztetea

1718,22 €

Izenpe S.L

Gaztedi programa

915,69 €

Lea-Artibai Mankomunazgoa

Gerrikaitzeko argiteri publikoa legalizetea

941,12 €

Learri

Desbrozagailu barria erostea

934,15 €

Leaniz tresnak

Olaurre etxeko lehenengo eskuinean egindako iturgintza lanak

723,58 €

Learri

Aretoko trifasiko toma instaletea

805,41 €

Learri

Aretoko proiekzino instalazinoan hobekuntzak

26745,21 €

Learri

Euskera teknikaria

2752,75 €

Ekilore

Gillistegiko kontenedoreak estaltzea

970,9 €

Learri

Gerrikaitzeko edukiontzien gunea atontzea

3856,5 €

Learri

Gerrikaitzen eta herriko plazan egindako lan txikiak

2088,16 €

Learri

Aterpetxeko lanak

69.500 €

Learri

Baserrietan argiteri aldaketa

769,30 €

Learri


14

AGENDA MUNITIBAR

AULESTI

SAN JUAN GABA Bagilak 23

IBILALDIRA AUTOBUSA Maiatzaren 29an Antolatzailea: Trolebu Elkartea

TOTORIKAKO SAN JUAN JAIA Bagilak 26 lgtb eguna (sexu askapenerako nazioarteko eguna) Eguna aldarrikatzeko ekintza, Bagilak 28 SAN PEDRO JAIAK 2016 Garagarrilaren 1etik 3ra OIZKO SAN KRISTOBAL JAIA Garagarrilak 10 LEA IBILBIDETIK MARTXA Garagarrilak 23

Santa Eufemira MARTXA Bagilaren 4an, 9:00etan Antolatzailea: Aulestiko Gure Esku Dago

AMOROTO PAZKO JAIAK 2016 Bagilaren 11tik 14ra SAN MARTIN JAIAK 2016 Garagarrilaren 1etik 4ra

ONDARROA ZAPATO AZULE Bagilak 25

SAN JUAN JAIAK 2016 Bagilaren 23tik 26ra ITSASBASERRIKOEKIN ERREKATXORA URTEERA Garagarrilak 21. Antolatzailea: Hirugarren Adineko eta Pentsionisten San Blas Elkartea

MARKINA-XEMEIN

ANDRAMAIXAK 2016 Abuztuaren 13tik 17ra

ISPASTER SANTIAGO ETA SANTA ANA JAIAK 2016 Garagarrilaren 29tik 30era

JAIAK

ALDAKAKO SANTIAGO JAIA Garagarrilak 25

BERTSO BAND Lekeitioko musika banda, Jon Maia eta Amets Arzallus. Maiatzak 28, 19:00 Uhagon Kulturgunea

IGOERA BERDEA MOTROLLORA Garagarrilak 30, 11:00 Herriko plazatik

KARMENGO JAIAK 2016 Garagarrilaren 15etik 18ra

IBILALDIA 2016 Maiatzak 29, Durango

ETXEBARRIA

EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN JAIA Bagilak 5, Hendaia

SANTIAGO JAIAK 2016 Garagarrilaren 21etik 26ra

UEMA EGUNA 2016 Maiatzak 28, Leitza INFO+ www.uema.eus

ARABA EUSKARAZ 2016 Bagilak 19, Agurain

BIALDU ZURE DEIALDIAK komunikazioa@munitibar.org

OHARRAK

Ondarroako Kamiñaldeko larrialdi egoera dala eta, etxebizitza hutsak daukiezanei deia egiten jake Honeek familiok daukien etxebizitza preminari erantzun ahal izateko, bizitzeko moduan dagozan etxeak behar dira. Jabetzan etxerik libre badaukazue, Alokabideren eskuetan izteko deia egiten deutsuegu. Interesauta bazagoz, informazino gehiago: ondarroa-alokabide@alokabide.eus edo 630 407 726 telefonoan

Alokabidek hauxe eskaintzen dau: - Urtebeterako kontratua sinatuko dau jabeagaz, eta kontratu hori hilabeteka luzatu ahal izango da, beharren arabera. - Hileroko errenta 450€ artekoa izango da. - Etxea emondako egoera berean itzuliko da.


15

INFORMAZINO PRAKTIKOA AUTOBUSAK A-3523 Lekeitio -Galdakaoko Ospitalea - Bilbo (Termibus) Geralekuak: Lekeitio - Amoroto - Gizaburuaga - Aulesti - Munitibar - Mendata - Arratzu - Gernika - Muxika - Zornotza - Galdakao Ospitalea Bilbo(Termibus) Geralekuak Munitibarren: Uribei - Munitibar *- Susaeta - Astorkigane - Berreño - Agarre Matxinena

Urteerak Lekeitiotik Lanegun eta zapatuetan: 06:00-20:00 ordu birik behin

FARMAZIAK MUNITIBAR (94 616 41 30) Astelehena eta eguaztena 09:00-13:30 Barikua 11:30-13:30 AULESTI (94 627 91 39) Martitzena eta eguena 09:00 - 13:30 Barikua 09:00 - 11:30 GUARDIAKO FARMAZIAK 94 607 20 00 telefonora deitu eta guardian dagoen farmaziagaitik galdetu edo www.cofbizkaia.net webgunean kontsultau.

TELEFONOAK

Domeka eta jaiegunetan: 08:00-20:00 ordu birik behin

ZERBITZUAK *Kontuan hartu Bizkaibusen datuen arabera Lekeitiotik Munitibarrera 20 minutu dagozala.

Urteerak Bilbotik Lanegun eta zapatuetan: 06:15 - 20:15 ordu birik behin Domeka eta jaiegunetan: 08:15 - 20:15 ordu birik behin

UDALETXEA

94 616 40 07

MUNITIBARKO MEDIKUA

94 616 40 46

MUNITIBARKO FARMAZIA

94 616 41 30

MENDATAKO MEDIKUA

94 625 81 99

GERNIKAKO ANBULATEGIA

94 603 58 00

GERNIKAKO OSPITALEA

94 627 40 00

GALDAKAOKO OSPITALEA

94 400 70 00

GARRAIOAK

A-3922 Munitibar - Markina-Xemein - Etxebarria Geralekuak: Munitibar - Ziortza Bolibar - Markina-Xemein Etxebarria Geralekuak Munitibarren: Munitibar - Gerrika

Urteerak Munitibarretik Lanegunetan: 7:40, 9:40, 12:40, 19:40

BIZKAIBUS

94 612 55 55

EUSKOTREN

902 54 32 10

JOSE Mª OLABARRIA”IXELA” TAXI

608 87 65 98

IÑAKI ARAKISTAIN “AKIS” TAXI

648 25 52 71

TELE TAXI BILBO

944 44 23 33

TABERNAK ONDAMENDI TABERNA

94 616 40 00

TXORI TABERNA

94 616 40 68

SINDIKATU TABERNA

94 616 57 76

LEA TABERNA-ATERPETXEA

615 721 807

Urteerak Etxebarriatik Lanegunetan: 7:10, 9:10, 12:10, 19:10

TRASTE ZAHARRAK BATZEA

Urteerak Markina-Xemeindik Lanegunetan: 12:20, 14:35, 19:20

Informazino gehiago: 902 22 22 65 - infobizkaibus@bizkaia.net

GARAGARRILA URRIA

21 eguena 20 barikua


Munitibar eta Gerrikaitzeko historia eta ondarea aztertzeko eta batzeko, 2015eko Gabonetan alkartu ginan lehenengoz. Batzorde hau sortzeko helburu nagusia izan da herrian bertan daukaguzan altxorrak, batzuk ezkutukoak eta beste batzuk ez hainbeste, herritarren eskura egotea. Hori dala eta, ez dogu bakarrik guk ondaretzat sailkatutakoa batu gura. Beharrean hasteko, herriko argazki zaharren bilduma osotzea pentsau dogu, geroago argitaratzeko asmoz. Hori egin ahal izateko, herritarron laguntza ezinbestekotzat joten dogu, eta eskatzen deutsuegu etxean daukazuezan argazki zaharrei kopia bat egiten izteko. Gugaz hartu-emonetan jarri zeinkie behean agertzen diran telefono edo helbidean. Argazkiaren kopia atara eta segiduan bueltauko geunskizue. Animau zaitez eta partekatu eizuz zure ezkutuko bitxi horreek ondorengoek be gure iragana ezagutu daien. Zeurea eizu geure!

ondarea@munitibar.org | 679 72 98 70

Ondare Batzordea

Profile for Munitibarko Udala

MUNITIBARKO KONTUK - 2016ko Maiatza  

MUNITIBARKO KONTUK - 2016ko Maiatza