Page 1

2017ko Ekaina - 5.Zenbakia

ALKARRIZKETA

ALBERTO UNAMUNO

“Herri baten kultura eta izaera, herri lez daukan memoriak definitzen dau”

Zer dakigu munitibarko bonbardaketaz?

3.ORR

“Egunero da martxoaren zortzia!”

5.ORR

Frontoia hobetzeko lanak egiten jarraitzen dau udalak 7.ORR


2

AURKIBIDEA

4 5 6 10

ALBISTEAK 2017an datozan jai guztiak antolatzeko beharrean

ALBISTEAK Euskeraren erabilera indartzea dau helburu Euskara batzordeak

ALBISTEAK Argi indarraren kontratazinoa Goiener-egaz egin da

ALKARRIZKETA “Herri baten kultura eta izaera, herri lez daukan memoriak definitzen dau” Alberto Unamunogaz alkarrizketa

9 14 18

HERRITARRAK AURREKONTUAK 2017 AGENDA DEIALDIAK

13 16 19

ZEUAZ ALBISTEAK MOZINOAK ETA ERABAGIAK DEKRETUAK ETA ORDAINKETAK INFORMAZINO PRAKTIKOA

Tel. 94 616 40 07 Fax. 94 616 41 42 idazkaritza@munitibar.org www.munitibar.org Doako alea - Tirada : 350 ale - Editorea: Munitibarko Udala - Lege gordailua: BI-2004-2015 Kudeaketa, diseinua, maketazinoa eta argazkiak: Plugin Estudioa (Gaizka Muñoz Etxebarria) 94 616 5 7 25 - 670 913 901 - info@pluginestudioa.com | www.pluginestudioa.com


3

ZUTABEA

HERRITARREN AHOTSA

Ongi etorri Gernika 2017 1937an, faxismoak Gernika bonbardatu eban, ankerkeriaz, modu basatian. Picassok Guernica margotu ebanetik, herri bizkaitarra Bakearen ikur bilakatu da mundu osoan. 2017an, laurogei urte geroago, beharrezkoa da gertakari haren memoriari bizirik eustea, eta “nahikoa da” esatea milioika lagunen ihesaldia eragiten dabilzan beste Guernica anker horreen aurrean. Europako mugetan pasetan dabilen dana historiako beste sarraski handi bat da. Ongi Etorri Errefuxiatuak Plataforman, laguntza humanitarioaz harago joan nahi dogu, ziur baino ziurrago gagoz-eta salaketa politikoa dala pertsona guztiontzako justizia eta duintasuna lortzeko ezinbesteko aldaketaren motorra. Ezin dogu onartu mugak atxilotzeko, gizatasuna kentzeko eta heriotza eragiteko eremu bihurtzea milioika lagunentzat. Hori dala eta, ekitaldia antolatu genduan, Gernikan, 2017ko apirilaren 29an eta 30ean. Bertan, Euskal Herriko, espainiar estaduko eta beste herrialde batzuetako milaka lagun alkartu ginan, egoera honi jagokonez gure sumindura eta gaitzespena adierazoteko, gure gobernuen pasibotasunaren kontrako jarrera agertzeko, bai eta aukerak planteetako eta eraikitzeko be. Gernikako bonbardaketaren 80. urtemuga horretan, mobilizazino jentetsurako deia egin genduan, “gerrarik ez” oihukatzeko eta migratzaile eta errefuxiauei ondo etorriak direla esateko. Ez dogu Gernika gehiagorik gura, eta EZ DOGU AHAZTEN gure herriak ondotxo dakiela zer dan beharturiko emigrazinoa eta deserria. Jakin daki kolpe militar faxistak eragin ebala orain dala 80 urteko exodoa, zeinak jentarte osoaren askatasun, demokrazia eta justizia ametsak txikitu ebazan; hori guztia ezin da ahanzturan geratu.

Ongi etorri errefuxiatuak

Zer dakizu munitibarko bonbardaketaz? Zer erizten deutsazu gertatutakoaren errelatoa osatzeari? EDURNE ZENIGAONAINDIA Amama Asuncion Aspiazuk eta Jose Ibaibarriagak kontautakoa dakit. Amamak kontau eustana idatzita gordeta daukat, eta Josek kontau eustana grabauta daukat. Amamak ha sasoia bizi izan ebanez, beti euki izan dot bizi izan ebena jakiteko gogoa. Nire amama erbesteratu egin eben. 1937ko maiatzaren 21ean, “Habana” izeneko itsasontzian eroan eben, eta urte bi pasau ebazan erbestean. Oso ondo deritxat. Garrantzitsua begitantzen jat gure herrian gertatu zana jakitea eta hori jenteari jakitera emotea.

MARIBI IBAIBARRIAGA Munitibarko bonbardaketari buruz dakidana etxean entzun dodana da. Amak, batez be, kontetan dau zelan Gerrikaitzeko kanpantorrean ezkutatuta egon ziran, pilo bat jente. Gizonezkoek kanpantorrera igon eta handik ikusten ebezala abioiak pasetan; hainbat etxe erre ei ziran Gerrikaitzen, bildurra be pasau eben. Munitibarren, soldauak egon ei ziran eleizpean, eta herritar batzuk Bilboruntz joan ziran, gero Ingalaterrara joateko. Hori eguerdi inguruan pasau ei zan. Gertatutakoa jaso eta errelatoa osotzea polita izango da, ze bonbardaketako bizipenak eta testigantzak hor agertuko lirateke, gure gurasoek bizi izandakoak.

JAZINTO BASTERRETXEA Jakin baino gehiago gogoratu; bezperan gerratik ihesi joian jente piloa gogoratzen dot Munitibarretik pasetan. Gure aitak baeroazan egun batzuk zeozer gertatzear egoala esanaz. Aldakazabal baserri parean, kainoi ilara bat be gogoratzen dot; Sollube aldera apuntetan ebalakoan nago. Bonbardaketaren egunean bertan, gure aita Urebei aldean egoan, behiekin altzari batzuen bila joanda. Lehenengo bonba zubiko etxondora bota ebenean, behiak bertan itxi eta etxera bueltau zan, arratsaldean euren bila bueltetako.

Hau kontau egin behar da, eta jenteak benetan zer pasau zan jakiteko eskubidea dauka. Horretarako, uste dot garrantzitsua dala bizi izan dogunok gogoratzen doguna kontetea.


4

KULTURA ETA JAI BATZORDEA

2017an datozan jai guztiak antolatzeko beharrean Aurton, bagilaren 29an hasita garagarrilaren 2ra arte ospatuko dira San Pedro jaiak. Hilabete falta da jaietarako, eta zezeiletik, Munitibarko Kultura eta Jai batzordeko kideak egitaraua lantzen dabilz buru-belarri. Urtero lez, San Pedro egunean (ekainak 29, eguena), jubilauen bazkaria egingo da. Bariku arratsaldean, pala partiduak jokatuko dira, eta iluntzean, parrillada, erromeria talde batek alaituta. Zapatua adin guztietako herritarrentzako eguna izango da: herri bazkaria, erromeria, elektrotxaranga eta gazteenentzako puzgarriak eta apar jaia egongo dira. Domekan, barriz, euskal dantzak, Munitibarko dantza taldearen eskutik eta pilota partiduak antolatu dira. Bestalde, aurton, asteburuan herriko artisauen erakusketa egongo da. San Pedro jaiez ganera, Kultura eta Jai batzordeko kideak Gerrikaitz auzoan ospatzen diran Andra Mari jaiak antolatzen be badabilz, irailaren 8an, 9an eta 10ean ospatuko direnak. Andra Mari egunean, meza ostean pintxoak egongo dira; iluntzean, barriz, antzerkia. Zapatuan, herri bazkaria, gazteenentzako jolasak, giza futbolina, mus eta briska txapelketa eta erromeria egongo dira. Domekan,ostera, jaiak ikuskizun bategaz amaituko dira.

Garagarrilaren 29an ospatuko da Munitibarren 2017ko Leatarren eguna Leatar kontzientzia indartu eta desbardintasunei barik batzen dabezanari garrantzia emoteko asmoz, Lea Ibarra osotzen daben bost herrietako bizilagunak Leatarren Eguna antolatzen dabilz.

Leatarren Eguna 1977. urtean ospatu zan lehenengoz. Etenaldi baten ostean, Lea Ibarrako bizilagunek jai eguna berreskuratu eben, 2001.urtean. Ordutik, hiru urterik behin ospatzen da jai egun hau.

Mendexan egin zan lehenengoa, 2001. urtean. Ostean, Munitibarren (2004), Gizaburuagan (2007), Amoroton (2010) eta Aulestin (2013). Aurton, 2017an, garagarril amaieran ospatuko da Leatarren eguna, Munitibarren. Guztien gustuko jai bat antolatzeko, adi egon herrian egingo diran deialdiei, eta hartu parte batzarretan!


5

PAREKIDETASUN BATZORDEA

“Egunero da martxoaren zortzia”

Pasa dan martiaren 8an kontzentrazino jentetsua egin zan, “Heteropatriarkatuei aurre eitteko feminismue zorroztu” lemapean. Handik egun bira, barikuan, “Gure gorputzak ezagutzen eta marrazten” tailerra egin zan. Bertan, kartoietan, emakume batzuen gorputzak marraztu ziran eta bakotxak nahi ebazan aldarrikapenak idatzi ebazan. Ostean, gorputzekin herria apaindu zan. Parekidetasun batzordeko kideen esanetan, antolaturiko ekimenak oso positibotzat hartzen dabez, eta baita emakumeen parte hartzea be. Bestalde, bagilaren 28an, LGTB (Lesbina, Gay, Transexual eta Bixesual) eguna ospatzen da. Munitibarren be, kolektibo honen burrukagaz bat eginaz, Parekidetasun batzordea ekimen batzuk antolatzen dabil. Beraz, adi hurrengo deialdietara, eta parte hartu! Danon artean, pausoz pauso feminismoruntz!

EUSKERA BATZORDEA

Euskeraren erabilera indartzea dau helburu Euskara batzordeak Munitibarko Euskara batzordeak, euskararen erabilera indartzeko helburuagaz, hainbat jarduera aurreikusi dauz 2017ko lehenengo seihileko honetarako. Besteak beste, honakoak landuko dauz: UEMAgaz batera, aurtengo errenta aitorpena euskeraz egiteko kanpaina, herritarrei gomendioak eta argibideak emonez. Herrian atzerritarrak ugaritu direla eta (erromesak, bidaiariak…), eskuko hiztegitxoak argitaratuko dauz, geure nortasunaren ezaugarri baliotsuena euskera bera dalako. Igazko egitasmoari jarraituz, maiatza eta bagila bitartean irakurketa tailerraren 2017ko lehenengo saioa egingo da. Laster eskatu ahalko dira liburuak liburutegian. Bestalde, aitatu beharra dago, inoizko KORRIKArik indartsuenean han izan direla munitibartarrak be. Aulestirako bidean egin dabez euren kilometroak Munitibarko Udalak, Gaztetxeak eta Guraso Elkarteak. Kolosala izan da!


6

GARAPEN BATZORDEA

Argi indarraren kontratazinoa Goiener-egaz egin da

Lau parte-hartzaile aurkeztu ziran argi indarraren kontratazinorako udalak antolatutako lehiaketara: Aura EnergĂ­a SL, Biosfera Protect, Iberdrola Clientes SAU eta Goiener. Kontratazio mahaiak eskaintza guztiak aztertu eta bakotxak ataratako puntuazinoa kalkulau ostean, Iberdrola geratu zan garaile, tarte estuagaz, eta Goiener izan zan bigarrena. Iberdrolagaz berba egin ostean, egindako eskaintza ekonomikoan aldaketak egin beharko ebezala adierazo eben;

izan be, adierazo eben lehen eskaintzan 2016ko tarifetan oinarritu zirela eta 2017ko igoera ez ebela kontuan izan. Iberdrolak eskaintza ezin ebala mantendu eta atzera bota zan. Azkenik, bigarrenagaz kontaktau zan, Goiener-egaz. Honek eskaintza mantentzen ebala adierazo eban, 2017 igoeraren kostua kontuan hartu ebalako lehen eskaintza egin ebanean. Beraz, Munitibarko Udaleko argi indarraren kontratuak Goiener-egaz izango dira hurrengo urteetan.

Ortuen erabilerarako luzapena eta esleipena

Ortuetako erabiltzaileekin batzarrak egin dira. Bertan, balorazinoak eta ekarpenak egin dabez orain arteko erabiltzaileek. Luzapena eskatu dabe gehienek, eta baja emon gitxi batzuek. Ganera, bertatik bizi izan daben erabiltzaileak saiatu dira aurrera begirako norabidea zehazten be, bertako funtzionamentua hobetzeko asmoz. Egitasmoen artean, ortuen perimetroaren itxitura egitea eta oinarrizko erreminta lortzea dira gehienek konpartitu dabezan ideiak. Bestalde, aurtengo helburu nagusia izango da landareak lortzeko inguruko ekoizle ekologikoekin kontaktua egitea, landareak hurrekoak izatearen abantailak aprobetxau ahal izateko. Azkenik, erabiltzaile barrientzako be apuntetako epea zabaldu da, igaz libre geratu ziran lur sailei baja emon dabenak gehitu jakezanez, horreek bete eta lurraz gozau nahi eta ezin dabenentzat aukerak barriro zabaltzeko.


7

HIRIGINTZA ETA ZERBITZUEN BATZORDEA

Frontoia hobetzeko lanak egiten jarraitzen dau udalak Nahiz eta 2016an 30.000 euroko lanak egin, udalak ezin izan ebazan egin nahi izan ebazan konponketa guztiak: frontoiko kantxako sapaia birgaitu barik geratu zan, eta aldagelak konpondu barik. Egin barik geratu zan ganerakoa (90.000â‚Ź inguruan balorau eben teknikariek), baina, horrezaz ganera, kantxako argiztapenak be hobetzeko premina dauka: gaur egun, argiztapena alboko horman jarri ohi da frontoi guztietan, eta ez sapaian. Azkenik , kantxako pelotetatik babesteko sarea be aldatzea pentsau dau udalak, egun dagoena ez baita egokiena batzen eta zabaltzen ibilteko. Beharrok egiteko, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza Sailak landa-garapenerako egindako deialdian diru-laguntza eskatu zan, eta jasoko dan laguntzaren arabera egin beharko dira beharrok, udalaren egoera ekonomikoan eragin ez daian.

Olabarri eta Gerrikaitzeko argiteria publikoa hobetzeko lanak

Horreetako gune bietako argiteria publikoa barrizteko asmoa dauka udalak. Izan be, Olabarrikoak ez dauka behar besteko argitasunik, eta, ganera, oso garestia da.

Gerrikaitzeko argiteriari, ostera, ipini ebenatik ez deutsie barrikuntzarik egin, eta egun, argiztapena ez da egokia herri-gune osoan, ez dabezalako kontuan hartzen argiztapena lehenengoz ipini ebenetik gaur egunera bitarteko etxebizitza edo aparkaleku barriak.


8

HIRIGINTZA ETA ZERBITZUEN BATZORDEA

UEM4 eta A.P.G.g.2 guneak kudeatzea Batetik, UEM4 gunea eremu bitan banandu da, amaituta dagoena eta ez dagoena argi zehazteko, urbanizazinoko kargei jagokenez. Holan, garbi geratuko da, amaitu bakoa amaitzeko, udalak zein eremutan indar egin beharko dauen eta norengana jo beharko dauen. Bestetik, Gerrikaitzeko A.P.g.2 gunean lez, kudeaketa sistema lankidetza-sistemara aldatu da, uri-lur eremuko garapena, urteak pasauta, amaitu barik dago eta. Udalak erabagi dau beronen garapena zuzenean kudeatzea, gunean aurreikusitako urigintza-garapena egiteko.

ZUGAZ GARA MUNITIBAR

Udaletxearen funtzionamentuan batzordeak dira erabaki gunea, horregaitik parte-hartzeak garrantzi handia dauka, zugaz garelako Munitibar.

Jarri hartu-emonetan interesa daukazun batzordeagaz eta PARTE HARTU!

EUSKERA BATZORDEA

euskera@munitibar.org

GARAPEN BATZORDEA

garapena@munitibar.org

HIRIGINTZA ETA ZERBITZUEN BATZORDEA KIROL BATZORDEA KULTURA ETA JAI BATZORDEA ONDARE BATZORDEA ONGIZATE BATZORDEA PAREKIDETASUN BATZORDEA

hirigintza.zerbitzuak@munitibar.org kirola@munitibar.org kultura@munitibar.org ondarea@munitibar.org ongizatea@munitibar.org parekidetasuna@munitibar.org


9

HERRITARRAK

Olgetan hazi, olgetan hezi!

Kubike, Lea-Ibarrako aisialdi alkartea da, ibarreko gazteek sortua, bertoko aisialdi arloko gabeziei aurre egiteko. Hori holan, aurton be maiatzaren 14an Lea-Ibarreko umeen eguna ospatuko da, Amoroton. Bertan, egun osoko eskaintza egongo da, besteak beste puzgarriak, aurpegia margozteko txokoa, gorunzko tirolina, mural erraldoia, ginkana‌ Eguna amaitzeko, danentzako txokolatea egongo da. Aurton be, urtero lez, udaleku irekiak Aulestin izango dira, garagarrilaren 10etik 28ra bitartean. Amoroton ospatuko dan umeen egunean, udalekuetan izena emoteko aukera egongo da.

Udaleku irekiei jagokenez, 2-12 bitarteko umeentzako izango dira, eta ekintza gehienak Aulestin egingo diran arren, beste herrietara be egingo doguz txangoak; horrezaz ganera, Karraspio hondartzara be joango gara. Udaleku ibiltaria 12 urtetik gorakoentzat da, eta abuztuaren 3tik 7ra izango da. Aurton, Gasteiztik Etxarri-Aranatzera joango gara. Bai udaleku irekiak bai ibiltaria be, aukera parebakoak dira Lea-Ibarreko ganerako ume eta gazteekin hartu-emonak izateko eta esperientzia ezinhobea bizitzeko. Beraz, parte hartu eta gozau!

233 munitibartarrek hartu eben parte Gure Esku Dagok antolatutako galdeketan Estatus politikoari buruzko herri galdeketak egin ziran maiatzaren 7an 52 herritan. 247.812 herritar egozan deituta euren eritxia emotera. 138 hautetsontzi bete ziran botoz. 63.237 bozka emon ziran; zehazki, herritarren %25,52k hartu eban parte. Lea-Artibain deituta egozan 21.914 herritarretatik %41,63ak hartu eban parte, eta Munitibarren zehazki deituta egozan 406 herritarretatik 233k. Egun osoko egitarauaz gozau eben Munitibarren, goizetik hasita arratsaldeko 20:30ean emaitzak jakinarazo arte.


10

ALKARRIZKETA izango, bildurra izateaz ganera, eurek lehen pertsonan bizi izandakoaren garrantziaz ez zirelako konturatzen. Zer sentimentu edo emozino antzeman deutsezu testigantzak emon dabezanei? Danetarik. Kasu batzuetan, samina, bizi izandako izuaren edo galdutako senideen oroitzapen gogorrak; beste batzuetan, lasaitasuna, urte luzez barruan gordeta eukitakoa askatzean. Sarri, guri kontautakoak etxekoek inoiz entzun bakoak izan dira. Kasu batzuetan, familia osoak alkartu dira testigantza jasote baten inguruan edo ostean, guk testigantza publikau ostean. Harridura, honek guztiak sortutako interesagaitik, zeharka ezagutzen ez ebezan beste gertaera batzuen

ALBERTO UNAMUNO AHAZTUEN OROIMENEKO KIDEA

“Herri baten kultura eta izaera, herri lez daukan memoriak definitzen dau� Ahaztuen Oroimeneko kide Alberto Unamunogaz alkarrizketa euki dogu. Apirilean emondako berbaldian, publiko egin eban Munitibarko bonbardaketaren inguruan jasotako testigantzek sortu daben errelatoa. Egindako lanari buruz datu gehiago jakiteko asmoz, herritar talde batek Telegram aplikazinoa erabiliz proposatutako itaunetan oinarritu dogu alkarrizketa hau. Zelan eta zergaitik hasi zinan Munitibarko bonbardaketaren inguruko lanekin? Ni ez nabil honetan nire kabuz, Ahaztuen Oroimena alkarteko partaidea naz. Gure inguruko gertaerak hobeto ezagutu nahian, gerra eta bere ingurukoak bizi izan ebazanen testigantzak jasoaz, galtzeko arriskuan ziran pasarteak gorde eta etorkizunari begira eskura izateko asmoagaz 2008. urtean gure hurrako pertsonekin hartu-emonean jarri ginan. Ohartu ginan, ezagutzean sakondu ahala jasoten genduzan testigantzak aberatsagoak zirela, eta dana amaraun bat lez hedatzen hasi zan; batak esandakoak beste batengana bideratzen ginduazan, eta bategaz eta besteagaz egon ostean, Munitibarko bonbardaketa-

ren pasarte baltzera ailegau ginanean, berton gertatutakoaz jabetzeaz ganera, konturatu ginan historialariek Munitibarko aire erasoa sakon ikertu barik eukiela. Badakigu testigantza asko eta asko betiko galdu doguzana, eta zuk batzuk batu dozuzana; zer salbau dogu ahanzturatik? Guk batu doguz, gure taldeko beharra da. Berrehundik gora testigantza jaso doguz, hainbat gaien ganeko informazinoa eta datuak grabau doguz, eta garrantzitsuena zera da: bildurrez urteetan isilik etxeko ezkaratzeko txokotxoan gordetako bizipenak hor daukaguz, gure artxibategian. Gauza asko daukaguz, eta aurretiaz gauza asko galdu ziran, baina inoiz pentsetan dogu beharbada lehenago jasoterik ez zala

inguruko azalpenak emoten deutseguzalako. Testigantzaz aparte, beste iturririk erabili dozu? Zeintzuk? Ezinbestekoa da beste iturri batzuk lantzea: artxiboak, liburuak, lankidetzak, ‌ Honek guztiak errelato bat osotzen laguntzeaz ganera, jakinduriaz hornitzen gaitu, eta holan, testigantzak jasoteko orduan galdetegi egokiagoak preparau geinkez. Informazinoa batzerakoan zeintzuk oztopo topau dozuz? Testigantzak jasoterakoan, ez dogu inoiz oztoporik aurkitu; akaso bakarren batzuek ez dabe testigantza emon nahi izan, baina jasoten doguzan testigantzak izugarri eskertzen doguzan lez, argi daukagu testigantza emote horretan asko emoten dabilzala, eta nonork zeozergaitik ez emotea erabagiten badau, ez deuskula kentzen ezer. Testigantza emotea borondatezko kontua da, eta ulertzen dogu zelan oraindino be bere sasoian izandako bildur edo kezkak egon leitekezala. Eta beste kontuetan be jarrera ona izan da, orokorrean; memoria historikoarekiko jarrera ona eta ulermena handitzen doaz; beharbada, urteetako ibilbidean, gure alkartearen irudia eta ezagutza indartu da. Oraindino asko daukagu egiteko, eta orain arteko laguntza jasoten jarraitu nahi dogu; hortik etorriko dira emaitzak. Testigantza kontrajarririk topau dozu? Baiezkoa izatekotan, zelan egin dozu bat ontzat emoteko?


11

Kontrajarriak barik, aurretiaz zabalduta egozan usteak hankaz gora jarri dabezan testigantzak edo isilean gordeta izan zirenik jakin ez doguzan gertaera latz eta garrantzitsu batzuk azaleratu dira. Bestela, anekdota txikietan ikuspuntu desbardin batzuk izango ziran. Baina, bata edo bestea izan, beti ondo dokumentau, kontrastau eta ikertzen saiatu gara beti; gai batzuekin oso temati jardun dogu. Zer esan zeinke frankistak herrietan sartu ahala (Munitibarren be bai), gertatu zan errepresinoari buruz, errepresialiauen eta errepresoreen ganean? Frankisten asmoa ez zen bakarrik gerra ha irabaziaz euren ideologia eta pentsaera inposatzea. Frankisten asmoa zan eurekin bat ez etorrena suntsitzea; eta holan jardun eben. Herrietara etorrita, herrietako agintari barrien izaeraren eta jarreraren araberakoa izan zan errepresinoa. Berezia izan zan Bolibarko kasua. Agintari barriak erabagiak hartzen hasi ziranean, salaketa faltsuetan oinarrituta arazo pertsonalengaitik

Agarreko Boni Egurrola fusilau izanak herrian sortutako egonezinak ondorengo erabagiak baldintzatu ebazan, eta kontu handiagoagaz jardun behar izan eben. Etxe bakotxean bizitakoa jaso eta ikerketa ezbardinak josi dozuz. Zer esan nahi dau zuretzat kontakizun partzial edo pertsonaletik kontakizun kolektibora salto egiteak? Josi doguz. Lehen aitatu deutsuedan amarauna ehuntzea lez da. Ia-ia zerotik hasita, batak eta besteak esandakoagaz informazinoa batu, norbera gertatutakoan kokatu eta gertaerak bata bestearengan izandako eragina aztertzen saiatzen gara. Inoiz ez dogu gertatutako guztia edo gertatutakoaren egia osoa jakingo. Baina, argi daukagu, geuk eta etorkizunekoek be zeozer gehiago eta zuzenagoa jakingo doguna bakarreko kontakizunak ahanzturatik berreskuratzen badoguz. Zergaitik ez ete da ariketa hau Munitibarren, beste leku batzuetan lez, lehenago egin? Erantzunik errezena hauxe da: bonbardaketaren egun berean Gernika suntsitu ebela, eta horren oihartzunak

Munitibarkoa baztertu dauela. Baina, ez da hori bakarrik: herri honek izugarri sufridu eban; suntsiketa eta galera pertsonalez ganera, berebiziko bildurra ezagutu eben bertakoek, herritar batzuk frankistekin lerrokatuta egozan eta beste batzuk interesagaitik lerrokatu ziran. Horrek zauri handiak sortu ebazan. Bizimodua moldatuta eukien familiak miseria gorrian geratu ziran, bizilagun izandakoak osten eutsien bitartean. Gatx-gatxa zan gertaeretan murgildu eta iragana ikertzea, eta ondino gatxagoa herritarrentzako, senideak gertaera horreetako protagonistak izan baziran. Munitibarren bonbardaketa ostean ezer antolatzeko ziranak herritik alde egin beharrean aurkitu ziran. Gernikagaz alderatuta, ez zan ganorazko erreskaterik antolatu, ez zan behar bezala dokumentau, ez dogu argazkirik ezagutzen; frankistek gertatutakoa guzurtatu edo isilean kudeatu eben. Zer egin leike udalak kontakizun kolektiboan sakontzeko? Herri baten kultura eta izaera, herri lez daukan memoriak definitzen dau. Instituzino publiko lez, udalak he-


12

ALKARRIZKETA

rriaren ondarea eta historiaren ezagutza landu eta zabaltzeko beharra daukan moduan, herriak pairatutako basakerien aurrean, egiaren ezagutzan sakondu behar dau, konfliktoaren biktimak identifikau eta aitortza eta erreparazinoa gauzatzeaz ganera, biktimei jagoken justizia eskubidea bermatzeko bitarteak jarri beharko leukez. Munitibarren kontrako erasoa gizateriaren aurkako gertaera larri bat izan zan. Gertaera hareek biktimak sortu ebezan lez, errudunak izan ebazan, eta horreek errudunok inoiz ez dabe egindakoaren zigorrik ordaindu, ez eta egindako kaltea aitortu be; ganera, errudunak identifikau barik dagoz. Herriak memoriaren eskubidea dauka. Eta herri honetako biktimak memoria eskubidea daukien moduan, gizarteak memoria ziurtetako betebeharra dauka. Memoria berreskuratzea betebehar publikoa da; udalak bere esku daukazan tresnak baliatu behar dauz berreskuratze hau emon daiten. Gure ustez, memoria berreskuratzeko asmoagaz, errelatoa definidu eta kontetako orduan ikuspegi eta dinamika kolektibo bat erabiliaz emaitza hobeak lortzeaz ganera, gizateriaren eskubideen urraketa gehiago ez gertatzeko bermeak indartzen dira.

Gaur eguneko eta orain dala 80 urteko errefuxiauen arteko zein antzekotasun azpimarratuko zeunke? Edo, ezbardintasunik? Ez dago ezbardintasunik. Gizartea da ezbardina; gizartea bizkorregi doa, distantziak laburragoak dira eta agintea daukienen interesek lagun ez diran herrien bizi iraupena erasotu eta arriskuak areagotu dabez. Gaur egun, beste herri eta kultura batzuei tokau jake jauntxoen interesen arabera sortutako konfliktoetatik ihes egitea. Atzean itxitakoaren suntsipen maila ikaragarria da; honeek errefuxiauek ezin dabe atzera begitu, ezin izango dira euren herrietara duintasunez bueltau eta euren etxeetatik kanporatu doguzanok gure “paradisuâ€?ko argazkia erakutsi eta ateagaz musturretan jo doguz. Duela 80 urte gurean kanporatuak izan ziranak beste gizarte bat aurkitu eben Frantzian, Ingalaterran, Belgikan, Errusian, Hego Ameriketan‌ Onartu egin ebezan, eta bizitza barri bat eraikitzeko aukera eduki eben. Zilegitasun bako interes militar eta ekonomikoek irauten daben bitartean, herritarrak izango dira konfliktoen zama astuna eroan behar izango dabenak, munduan barrena, ahal daben moduan ihesean eta trukean mespretxua jasoz.

Oraintsu ibili zarie Aranzadigaz batera Bengola inguruan, gorpuzkinen bila. Zerk eroan zaitue bertako lanak egitera eta zein izan da emaitza? Beste kasu batzuetan lez, jasotako testigantzek eroan ginduezan Bengolan izan eikean hobiaren ikerketan murgiltzera. 1937ko apirilaren 26an Munitibarrek jasan eban bonbardaketa basatiak hainbat hildako itxi ebazan. Frankistek herria hartu ebenean ez eben itxi hildakoak hilerrian lurperatzen; bonben leherketek eragindako zuloetan lurperatzera derrigortu ebezan. Gitxienez, hiru bonba zulotan ehortzi ebezan hildakoak: Zubialdeko etxe ondoan, Arbatzegiko abade-etxearen ortuan eta Bengolako soloan. Lehenengo toki bietan, lurperatzeak izan eta hamar bat urtera hazurrak atara baziran, Bengolakoa hustu barik egoalakoan gagoz; baina, zoritxarrez, ingurua berregokitzeko egindako lanek eragina euki dabe eta hobia kaltetu dabelakoan gagoz. Ezin izan dogu topau. Ez dogu Bengolako bonba zuloan lurperatutako milizianoen arrastorik aurkitu, baina ahaleginak merezi izan dauelakoan gagoz. Prospekzino honen testuinguruan egindako ikerketek Munitibarko memoria historikoa argitzen lagunduko dabelakoan gagoz.


13

ALBISTEAK Bengolako atseden gunea, ‘zeuaz’ egitasmoaren lehenengo emaitza

Herritarren parte-hartze zuzena aktibetako asmoz, “zeuaz� egitasmoa aurkeztu eban Munitibarko Udalak, martiaren 9an. Egitasmo honen helburu nagusia da gardentasunaren bidez eta Munitibarren norabidea zehazteko, udalaren egunerokotasuna guztioi hurreratuta, bertan lantzen eta erabagiten diran kontuez herritar guztiak jakitun izatea. Bakotxak norbere interesak agertzeko zein eritxiak emoteko eta alkarbanatzeko aukera izateko modu zabala antolatzeko beharra dagoela ikusi dau udalak, baita erabagi guztietan munitibartarrek modu zuzenean parte hartzeko aukera izateko be. Egitasmo honek martiaren 18an eta apirilaren 1ean euki ebazan lehenengo geldialdiak. Kasu honetan, udalak 2016an erreka inguruko espazio berdeetan mobiliarioa jarteko eta atseden-gune bat jarteko eskatutako diru-laguntzaren proiektua herritarrekin batera osotzekoa. Batzar honeetan, lokalizazino biren arteko erabagia eta aukeratutako lokalizazinoan jarri beharreko mobiliarioa erabagiteko ariketak egin ziran. Bertaratutako guztien artean, ebatzi zan Bengolan hiru mahai, hiru zuhaitz, barbakoa bikotx bat eta Elortzatik Bengolara bajetako pasarela bat eraikitzea. Beste alde batetik, proiektuaren beste diru zati bategaz Mintegi osteko zelaian adinekoek psikomotrizidade ariketak egiteko parke bat eraikitzea adostu eben bertaratutakoek. Bestalde, proiektuaren ejekuzinoa martxan jarteko momentua helduta, Ura agentziatik jakinarazpen bat jaso eban Munitibarko Udalak. Jakinarazpen horretan adierazten eben atseden-gunea jarteko erabagitako landa urpean geratu leitekeen lekua zala, eta beraz, udalak erabagia hartu behar izan eban herritarrek erabagitako kokapenetik alboko landara mogitzeko. Horregaitik, udalak aurrerantzean erreka inguruko proiektuak egiterako orduan, lehendik izan behar eban informazinoa eskuetan kontu handiz bideratuko dauz proiektuak, holakorik pasau ez daiten. Amaitzeko, udalak proiektu hau posible egin daben herritarrei eskerrak emon deutsez, eta aurrerantzean antolatuko diran lan-saioetan parte hartzeko deia zabaldu nahi izan dau.


14

UDALEKO KONTUAK

AURREKONTUAK Honeetan orri bietan, 2017rako prestatu eta plenoan onartu diran aurrekontuen laburpena egiten saiatu gara. Alde batetik, diru sarreren jatorria dago; hau da, udalak eukiko dabezan diru sarrera guztien laburpena. Beste alde batetik, gastuen laburpena eta funtzionalki zelan banantzen diran. Amaitzeko, 2017an egingo diran inbertsino edo gastu konkretuen zehaztapena; inbertsino edo gastu bakotxak udalari suposatuko deutsan kopurua eta diru laguntzekin lortuko dana.

SARRERAK EKONOMIKOKI Zuzeneko zergak Zeharkako zergak Tasak eta beste sarrerak Transferentzia arruntak Ondasunezko sarrerak Ondare enajenazinoa Kapital transferentziak Finantza pasiboak

GASTUAK EKONOMIKOKI 67.200,00 € 9.500,00 € 38.700,00 € 532.000,00 € 24.900,00 € 200,00 € 224.200,00 € 100,00 €

Pertsonalaren ordainsariak Ondasun eta zerbitzuak erosketa Finantza gastuak Transferentzia arruntak Inbertsino errealak Kapital transferentziak Finantza pasiboak

218.500,00 € 230.200,00 € 400,00 € 178.900,00 € 268.700,00 € 6.500,00 € 0,00 €

GUZTIRA 941.800,00 €

GUZTIRA 896.800,00 €

GASTUAK FUNTZIONALKI Hirigintza gastuak, eraikinen mantenimentua Bide hobekuntzak Estolderi - saneamentu gastuak Ur gastuak Zaborra batzeko zerbitzua Argiteri publikoa Gasifikazino sarea Lan orokorrak Ongizate zerbitzua Sanidade gastuak Hezkuntza gastuak Liburutegiko gastuak Kultur ekintzak Ludoteka, kultur alkarteak Jaietako gastuak Kirol ekintzak Frontoia eta gimnasioko gastuak Mendi nekazaritza Garapen zerbitzua Korporatiboen gastuak Administrazino gastuak Zor finantziarioa

54.700,00 € 42.500,00 € 1.300,00 € 14.000,00 € 41.200,00 € 49.000,00 € 100,00 € 88.070,00 € 53.300,00 € 5.200,00 € 114.500,00 € 28.200,00 € 35.900,00 € 200,00 € 26.700,00 € 10.700,00 € 59.800,00 € 3.500,00 € 12.200,00 € 21.170,00 € 234.560,00 € 0,00 € GUZTIRA 896.800,00 €


15

2017 GASTU-SARRERA ARRUNTAK AZALPENA

GASTUA

SARRERAK

NONDIK

UDALAREN ALDE

Gastu orokorrak

628.100,00 €

38.900,00 € 517.800,00 € 115.900,00 € 672.600,00€

Kontribuzioak Udalkutxa Beste batzuk

44.500,00 €

INBERTSINO PROIEKTUAK / INBETARIAGARRIA AZALPENA

GASTUA

LAGUNTZAK

BIDEAK / 2015 /2016ko KALTEAK BIDEAK / ZIORTZA-BOLIBAR ESKOLAK

30.800,00 € 11.600,00 € 87.300,00 €

Irisgarritasun lanak Frontoiko obrak

25.400,00 € 56.000,00 €

UR PUNTUAK ETA MANGERAK Inbentariagarria ARGITERIA PUBLIKOA

13.200,00 € 11.400,00 € 33.000,00 €

PLANEAMENDU LANAK TXIKIAK & ERABAKI GABEAK IGAZKO BIDEAK

100,00 € 100,00 0,00

25.000,00 € 11.600,00 € 52.380,00 € 34.920,00 € 10.500,00 € 22.400,00 € 12.300,00 € 6.600,00€ 0,00 € 16.500,00 € 9.500,00 € 3.300,00 € 0,00 € 0,00 19.200,00

GUZTIRA

268.700,00 €

224.200,00 €

NONDIK

UDALAREN KARGURA

BFA Azpiegiturak Ziortza Udala E.J. Hezkunt. E.J. Irisgarritasuna E.J. Irisgarritasuna E.J.Nek. Errepeska BFA Kirolak E.J.Nek. 2017

5.800,00 € 0,00 € 0,00 € 0,00 € 14.900,00 € 21.300,00€

E.J.Nek. 2017 BFA Agenda21 EVE

100,00 € 100,00 -19.200,00

44.500,00€

AURREKONTUEN EMAITZA GUZTIRA

i

GASTUA 896.800,00 €

SARRERAK 896.800,00 €

6.600,00 € 11.400,00 € 3.700,00 €

SUPERABITA 0,00 €

Aurrekontuak osotasunean ikusteko, sartu www.munitibar.org helbidean


16

UDALEKO KONTUAK Atal honetan, udaletxean hartzen diran erabagiak eta egiten diran gastuak modu errez eta ulergarrian aurkeztuko dira. Alde batetik, plenoetan aurkeztutako mozinoak eta hartutako erabagiak; bestetik, onartutako dekretuak; eta amaitzeko, azken hilabeteetan onartutako ordainketen zerrenda.

MOZINOAK ETA ERABAGIAK 2016KO AURREKONTUAREN LIKIDAZINOA. Aho batez onartua OIZPE EGOITZA, KOOP. E. DE INICIATIVA SOCIAL ELKARTEAREKIN SINATU BEHAR IZANGO DAN HITZARMENA onartzea (aho batez onartua) BIZKAIKO FORU ALDUNDIKO GIZARTE EKINTZA SAILAREKIN SINATUTAKO HITZARMENAREN LUZAPENA (Oizpe egoitza) (aho batez onartua)

ZEZEILA

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO TOKIKO JASANGARRITASUNAREKIKO KONPROMISOA BERRITZEKO AKORDIOA: “UDALSAREA 21, JASANGARRITASUNERAKO UDALERRIEN EUSKAL SAREA” dokumentuari udal honen atxikimendua azaltzea (aho batez onartua) ARGINDARREN KONTRATAZINO-MAHAIAREN PROPOSAMENA ONARTZEA (pleguetan zehaztutako “C”sobreak zabaldu ostean) (aho batez onartua) DUBLINEKO 2013ko ADIERAZPENAri atxikipena onartzea, ADINEKOEKIN LAGUNKOIAK DIRAN HERRIEI BURUZ (aho batez onartua) Euskeraren erabilera linguistikoan Hirigintzako plan nagusiak daukan eragina zehazteko egindako txostenaren (ELE) barri emotea (aho batez onartua) BAKE EPAILEAREN ETA BERE ORDEZKOAREN IZENDAPENA EGITEA (aho batez onartua) 2017/1 GERAKINAREN KARGURAKO KREDITU ERANSKETA (aho-batez onartua) HERRI-ORTU EKOLOGIKOAK EMOTEA ETA ERABILTEA ARAUTZEN DAUEN ORDENANTZA (EH Bilduren aldeko 4 botogaz eta PNVren kontrako 2 botogaz onartua) 2017. URTEKO AURREKONTUA AURKEZTEA eta onartzea (aho batez onartua) ARGI-INDARRA ESLEITZEA: “MUNITIBARKO UDALAK KUDEATZEN DITUEN KONTSUMO PUNTUETAKO HORNIDURA ELEKTRIKOA, ENERGIA-ITURRI BERRIZTAGARRIEN ETA SEGURUAK DIREN ITURRIEN BIDEZ EKOITZITA (aho batez onartua) OIZPE EGOITZA DALA-ETA UDALAK BIZKAIKO FORU ALDUNDIAGAZ SINATUTAKO HITZARMENAREN LUZAPENA ONARTZEA (aho batez onartua) UDALAK OIZPE EGOITZAGAZ SINATUTAKO HITZARMENAREN LUZAPENA ONARTZEA (aho batez onartua)

APIRILA

2017ko ibilgailu errolda onartzea (aho batez onartua) Etxegabetzeak ekiditeko gizarte laguntzen aurrean, finantza erakundeek daukien jarrera salatzeko EH Bildu taldeak aurkeztutako mozinoa (aho batez onartua adierazpen instituzional moduan). Diru sarrerak bermatzeko errenta prestazinoaren jasotzaileek 2017ko urtarriletik aurrera legez jaso beharreko kopuruari buruz EH Bildu taldeak aurkeztutako mozinoa (onartua, EH Bilduren aldeko 4 botogaz eta PNVren kontrako 2 botogaz). Guernica Gernikara EH Bildu taldeak aurkeztutako mozinoa (aho batez onartua adierazpen instituzional moduan). Uraren bono sozialaz EH Bildu taldeak aurkeztutako mozinoa (onartua, EH Bilduren aldeko 4 botogaz eta PNVren kontrako 2 botogaz). Martiaren 8ko adierazpenari buruz EH Bildu taldeak aurkeztutako mozinoa (aho batez onartua, adierazpen instituzional moduan). Aurreko batzarretako (2017-02-08 eta 2017-04-05) aktak onartzea (aho batez onartua) Gaztedi Hitzarmena (aho batez onartua) Ongi Etorri Errefuxiatuak mozinoa (EH Bilduren aldeko 3 boto eta PNVren kontrako 2 botogaz onartua).

MARTIA

Mantenuko lokaleko ate (automatikoa) barria ipintea (aho batez onartua) UEM4-ri jagokozanak: UEM4 unidade bakarretik unidade bira pasetea justifiketan dauen dokumentua onartzea eta UEM4 unidadea kudeatzeko sistema aldatzea, konpentsazinotik kooperazinora (aho batez onartua) Gure Esku Dagok antolatu dauen galdeketari babesa emonez adierazpen instituzionala (aho batez onartua)


17 ONARTUTAKO DEKRETUAK 1

P.O.C.-k eskatuta, betidanik egon dan nekazal eraikina legalizetea (2017/01/16)

2

Diru-laguntza eskatzea eskolako irisgarritasuna hobetzeko, Eusko Jaurlaritzako Udalaguntza 2016 programan (2017/01/20)

3

Diru-laguntza eskatzea frontoia birgaitzeko, Eusko Jaurlaritzaren landa-garapeneko laguntzan (2017/01/24)

4

2016ko aurrekontuaren likidazinoa onartzea (2017/02/07)

5

V.M.R.-ek egindako lan-lizentzia eskabideari ezezkoa emotea, arkitektoaren txostenean oinarrituta (2017/02/10)

6

Diru-laguntza eskatzea, energia-eraginkortasunari jagokon BFAko Tokiko Agenda 21 programaren barruan (2017/02/13)

7

Inglesena eta Lea ibilbiderako bidea erabilteko baimena emotea Maderas Egurmendi, S.L. enpresari (2017/02/15)

8

J.R.A.I.ri baimena emotea Agarre -Agarreburu bidea erabilteko (2017/03/06)

9

J.D.M.Z.ri baimena emotea Ganbe-Aisti bidea erabilteko (2017/03/06)

10

M.M.A.-ri lan-lizentzia emotea konponketa lanak egiteko (2017/03/06)

11

R.U.J.ri jakinarazotea udalari 291,46€ ordaindu behar deutsazala Gerrika-Gontzugarai bidea erabilteagaitik (2017/03/13)

12

B.Z.Z.-ri lan-lizentzia emotea garajeko atea aldatzeko (2017/03/13)

13

J.Z.A.-ri lan-lizentzia emotea konponketa lanak egiteko (2017/03/01)

14

Udaleko idazkari-kontuhartzailearen gaixotasun-bajagaitik, ordezkapen eskaria egitea Bizkaiko Foru Aldundiari (2017/03/27)

15

Arantzamendirako bidea erabilteko baimena emotea Explotaciones Forestales Burdibide, S.L. enpresari (2017/03/28)

16

Diru-laguntza eskatzea, 2016ko abenduaren 28an EJko Ingurumen, Lurralda Plangintza eta Etxebizitzak deialdian (Renove) oinarrituta, udal etxebizitzak birgaitzeko (2017/03/30)

17

V.U.G.-k, D.U.F-k eta I.U.F.-k eskatutako lur-bereizketa egiteko lizentzia emotea (2017/04/10)

18

J.A.C.D.-ri lan-lizentzia emotea konponketa lanak egiteko (2017/04/18)

19

M.S.A.B.-ri lan-lizentzia emotea fatxada pintetako (2017/04/18)

20

J.Z.A.-ri lan lizentzia emotea etxebizitza kanpotik margotzeko (2017/04/26)

21

Herriko plaza 1, Zubiarre etxeko (abadetxea) ganbara garbitzeko, Gabiola Igeltserotzaren aurrekontua onartzea, udalari jagokona %28,95 izanda (2017/04/26)

22

V.M.R.-ek ipinitako errekurtsoa ezeztea, arkitektoaren txostenean oinarrituta (2017/05/03)

ONARTUTAKO ORDAINKETAK Frontoiaren eta probalekuaren eraikinaren birgaitzeari jagokon azken ordainketa

7127,51 €

Learri

Gerrika-Gortaguren bidea konpontzeko lanengaitik (erdia Ziortza-Bolibarrek)

23142,4 €

Learri

2016ko zezeila-martiko euriteek eragindako kalteak konpontzeagaitik

13116,51 €

Learri


18

AGENDA BAGILA

BAGILA

23

25

SAN JUAN GABA Txokolatada, sua...

TOTORIKEKO SAN JUAN JAIA 2017 GARAGARRILA

BAGILA

16

29

SAN PEDRO JAIAK 2017 Bagilaren 29tik Garagarrilaren 2ra

GARAGARRILA

OIZKO SAN KRISTOBAL JAIA 2017 Egun osoko egitaraua

ABUZTUA

29

5

LEATARREN EGUNA 2017 Egun osoko egitaraua

MOTROLLORA IGOERA 10:00 Munitibarko plazatik

BIALDU ZURE DEIALDIAK komunikazioa@munitibar.org

AGENDA AUZO BATZARRAK

BAGILA

28

LGTB EGUNA Sexu Askapenerako nazioarteko eguna

GARAGARRILA

25

ALDAKAKO SANTIAGO JAIA 2017 IRAILA

8

GERRIKAITZEKO ANDRA MARI JAIAK 2017 Irailaren 8tik 10era


19

INFORMAZINO PRAKTIKOA AUTOBUSAK A-3523 Lekeitio -Galdakaoko Ospitalea - Bilbo (Termibus) Geralekuak: Lekeitio - Amoroto - Gizaburuaga - Aulesti - Munitibar - Mendata - Arratzu - Gernika - Muxika - Zornotza - Galdakao Ospitalea Bilbo(Termibus) Geralekuak Munitibarren: Uribei - Munitibar *- Susaeta - Astorkigane - Berreño - Agarre Matxinena

URTEERAK LEKEITIOTIK Lanegun eta zapatuetan: 06:00-20:00 ordu birik behin

FARMAZIAK MUNITIBAR (94 616 41 30) Astelehena eta eguaztena 09:00-13:30 Barikua 11:30-13:30 AULESTI (94 627 91 39) Martitzena eta eguena 09:00 - 13:30 Barikua 09:00 - 11:30 GUARDIAKO FARMAZIAK 94 607 20 00 telefonora deitu eta guardian dagoen farmaziagaitik galdetu edo www.cofbizkaia.net webgunean kontsultau.

TELEFONOAK

Domeka eta jaiegunetan: 08:00-20:00 ordu birik behin

ZERBITZUAK *Kontuan hartu Bizkaibusen datuen arabera Lekeitiotik Munitibarrera 20 minutu dagozala.

URTEERAK BILBOTIK Lanegun eta zapatuetan: 06:15 - 20:15 ordu birik behin Domeka eta jaiegunetan: 08:15 - 20:15 ordu birik behin

UDALETXEA

94 616 40 07

MUNITIBARKO MEDIKUA

94 616 40 46

MUNITIBARKO FARMAZIA

94 616 41 30

MENDATAKO MEDIKUA

94 625 81 99

GERNIKAKO ANBULATEGIA

94 603 58 00

GERNIKAKO OSPITALEA

94 627 40 00

GALDAKAOKO OSPITALEA

94 400 70 00

GARRAIOAK

A-3922 Munitibar - Markina-Xemein - Etxebarria Geralekuak: Munitibar - Ziortza Bolibar - Markina-Xemein Etxebarria Geralekuak Munitibarren: Munitibar - Gerrika

URTEERAK MUNITIBARRETIK Lanegunetan: 7:40, 9:40, 12:40, 19:40

BIZKAIBUS

94 612 55 55

EUSKOTREN

902 54 32 10

JOSE Mª OLABARRIA”IXELA” TAXI

608 87 65 98

IÑAKI ARAKISTAIN “AKIS” TAXI

648 25 52 71

TELE TAXI BILBO

944 44 23 33

TABERNAK ONDAMENDI TABERNA

94 616 40 00

TXORI TABERNA

94 616 40 68

SINDIKATU TABERNA

94 616 57 76

LEA TABERNA-ATERPETXEA

615 721 807

URTEERAK ETXEBARRIATIK Lanegunetan: 7:10, 9:10, 12:10, 19:10

TRASTE ZAHARRAK BATZEA

URTEERAK MARKINA-XEMEINDIK Lanegunetan: 12:20, 14:35, 19:20

Informazino gehiago: 902 22 22 65 - infobizkaibus@bizkaia.net

URTARRILA APIRILA GARAGARRILA URRIA

19 eguena 20 eguena 20 eguena 19 eguena


24 ORDUKO ZERBITZUAK - 112: Larrialdi zerbitzuak - 016 :Tratu txarrak jasaten dabezan emakumeentzako arreta zenbakia. - 900 84 01 11: Informazinoa behar badozu zeuretzat edo ingurukoentzat arreta psikologikoa.

AMOROTOKO UDALA

MENDEXAKO UDALA

KONTAU BILDUR BARIK ZURE INGURUKOEI EDOTA ERABILI ZERBITZU HONEEK. DEITZEN DOZUN LEKURA DEITZEN DOZULA, KONFIDENTZIALTASUNAZIURTATUTA DAGO.

Profile for Munitibarko Udala

MUNITIBARKO KONTUK - 2017ko EKAINA  

MUNITIBARKO KONTUK - 2017ko EKAINA