__MAIN_TEXT__

Page 1

2016ko Abendua

ALKARRIZKETA

ALBERTO URIBARRI

“Herri-ekimen, mogimentu sozial eta alderdi batzuen presinoan dago itxaropena�

Zein da zure eritxia energia barriztagarriei buruz? 3.ORR

Argindarraren kontratazino barria

5.ORR

Munitibar be erabagiteko eskubidearen alde 7.ORR


2

AURKIBIDEA

4 5 6 10

ALBISTEAK Balorazinoa egin dau Parekidetasun batzordeak

ALBISTEAK Urte barrian ortuak esleitzeko prozedura barriro martxan

ALBISTEAK Mugarri parte-hartze prozesuaren balantzea egin dau udalak

ALKARRIZKETA “Herri-ekimen, mogimentu sozial eta alderdi batzuen presinoan dago itxaropena” Alberto Uribarri

7 9

HERRITARRAK ONARTUTAKO DEKRETUAK ONARTUTAKO ORDAINKETAK

8 11

MOZINOAK ETA ERABAGIAK INFORMAZINO PRAKTIKOA

Tel. 94 616 40 07 Fax. 94 616 41 42 idazkaritza@munitibar.org www.munitibar.org Doako alea - Tirada : 350 ale - Editorea: Munitibarko Udala Kudeaketa, diseinua, maketazinoa eta argazkiak: Plugin Estudioa (Gaizka Muñoz Etxebarria) 94 616 5 7 25 - 670 913 901 - info@pluginestudioa.com | pluginestudioa.com


3

ZUTABEA

Lurrean iraun nahi badogu, eredu energetikoa aldatu beharra daukagu Ez dot ezer barririk esango esaten badot gizakion garapena zuzen lotuta dagoela energiaren erabileragaz. Pertsonen beharrizan materialak (gero eta handiagoak) asetzeko energia kantidade handiagoak erabiliaz lortzen dogu. Sasoi batean, energia hori egurra erreta lortzen zan gehienbat, baina Iraultza Industrialetik

hona, energia fosilak erretetik dator batez be: ikatz mineraletik eta petroliotik, energia kantidade handiak lortzen baitira ikatz-meategiak eta petrolio-putzuak ustiatuta. Eredu horrek arazoak dakarz: energia fosilak erreteak sortzen dauen kutsadurak bizidun guztiongan dauka eragina, bai zuzena, kea arnastuta, bai zeharka, aldaketa klimatikoak sortzen hasita dagoena, poloetatik hasi eta bizi garen herrietaraino. Eta handitzen joango ei da eredu energetiko honegaz jarraitzen badogu, Lurraren ganeko bizidunon esistentzia arriskuan jarteraino. Horren aurrean zer egin? Soluzinoa sinplea da, baina ez erreza: gure eredu energetikoa aldatu. Energia gitxiago kontsumidu, eta behar doguna iturri garbietatik hartu: barriztagarrietatik. Gitxiago kontsumitzeko ez da sakrifizio handirik egin behar batzuetan: behar ez dan argia amatau, oinez ibili kotxea derrigorra ez danean, garraio publikoa erabili, konpostau ezin doguzan etxeko hondakinak gitxitu, berrerabili eta birziklatu, hurreko elikagaiak kontsumidu...Eta energia barriztagarriak kontsumitzeko energia elektriko garbia saltzen dabenei erosi (Goiener daukagu eskura), baserri eta eraikuntza publikoak berotzeko gure basoetan ugaria dan biomasa erreteko galdarak ipini, etxeko ura berotzeko eguzki-panelak instalau... Gure ondorengoei bizitza ziurtetako asko daukagu egiteko: arazoaren kontzientzia hartu eta aldatu. Fidel Arejita

HERRITARREN AHOTSA

Zein da zure eritxia energia barriztagarriei buruz? JON ZUAZO Ezinbesteko bihurtuko dira hurrengo urteetan, ez petrolioa edo uranioa amaituko direlako, aldaketa klimatikoak eragindako prezino sozialagaitik baino. Eraldaketa momentu batean gagoz, zaharkitutako konbustiotik elektrifikazinorako jauzian. Energia eraginkorragoak edo iturri barriak sortuko dira, baina kontsumoa murriztu beharko dogu jasangarria izateko. Erremediorik ez dagoen arte ez geunke itxaron behar, ez daukagu-eta hemendik nora joan.

TERE MALLEA Munduko energia kontsumoa goruntz doa abiada handiz. Holan jarraituz gero, bizidunok desagertzeko zorian ipiniko gaitu. Zergaitik? Bada, planeta kutsatzen dihardugulako, errekurtsoak agortzen, eta ganera, hori gitxi balitz, ekoizten dan energia batzuen eskuetan bakarrik, mundu erdiak pobrezian jarraitzen dauen bitartean. Barriztagarriak horren alternatiba izan badira, gehienek kutsatzen ez dabelako, agortezinak direlako eta mundu guztiarentzat eskura egongo liratekeelako. Baina, horrezaz ganera, Lur planetaren etorkizuna gitxiago kontsumitzean dago. Hor dago untzea!

JUAN ABASOLO Energia barriztagarriak erabiltea geure burua zaintzeko ahalegina da. Bakotxak bere burua eta alkar, eta etorri behar dabenak be bai. Lurra ez da gutariko bakotxarena; berez, etorri behar dabenena da, guk hareek itxita zorrean daukaguna. Herrian errotak paisaiari egiten deutsen kalteak zer pentsau emon ahal deusku; baina, nik nahiago begietako kaltea Boroakoaren birikietakoa baino. Barriztagarria ala

hondakin eragilea? Daukagun ardurari alde egiten deutsagu hondakinak sortzen edo sortu eragiten doguzanean.


4

PAREKIDETASUN BATZORDEA

Balorazinoa egin dau Parekidetasun batzordeak Igaz, udalak Parekidetasun batzordea sortzeko dei zabala egin eban, gai honen inguruan egoan gabezia ikusirik eta honek daukan garrantziaz jabeturik. Hori holan, herritar tade bat alkartu zan eta 2016rako plangintza zabala osotu eban. Hainbat ekintza egin dira, adin tarte guztietako jentearentzat. Besteak beste, antzerkiak, LGTB (lesbiana, gay, transexual, bisexual) eguneko mural erraldoia, “Teknologia berriak eta indarkeria” eta “Jostailu ez- sexistak” tailerrak… Azken horreei jagokenez, herriko egoera ikusirik, familientzako formakuntza beharra somatu zan. Parte-hartzaileen balorazinoa oso ona izan da, eta batzordekideen eritxiz be edarto joan dira, nahiz eta tailerretan guraso askoren falta igarri dan. Urtarrilean batzordea barriro alkartuko da, 2017rako plangintza potente bat sortzeko. Batzordea “herritar guztientzako zabalik dago, eta parekidetasunaren arloan aurrerapausoak emoteko danon inplikazinoa beharrezkoa dala” deritxa batzordeak. Beraz, animetako eta hurrengo batzarretan parte hartzeko deia egin dabe.

EUSKERA BATZORDEA

Kale neurketa batek euskeraren erabileraren egoera emon dau 1986. urtean lehen hizkuntza euskera eukien munitibartarrak %99 ziran. 2015ean, barriz, %82. Euskeraz dakienak, baina, %97 dira. Eta, erabili, zenbatek egiten dau? Euskera osasuntsu egoteko jakin egin behar da; baina, batez be, erabili. Munitibarren gero eta euskera gitxiago entzuten dala eta, Euskara batzordeak kale-neurketa egitea erabagi eban, euskeraren osasuna neurtzeko. Honeek dira emoitzak, labur-labur: %73k baino ez dau egiten euskeraz, eta kalean, gaztelaniaz egiten dau lautik batek; ostatuetan, hirutik batek. Emoitzen barri emoteko, eztabaidatzeko eta aurrerakoak zehazteko, Herri Batzarra deitu eban Euskara batzordeak zemendiaren 16rako. Herritar ugari batu zan Udal Aretoan, eta gaiak taldeka eztabaidatu ostean, guztien artean adostu ziran ondorio nagusiak. Laburbilduta: euskerak prestigioa eta konpromisoak behar dauz. Hori aintzat hartuta, eta 2017. urteari begira, Munitibarren euskeraren erabilera indartzeko kanpaina diseinetea erabagi dau batzordeak. Hiru esparru landuko dira, beti be erabilerari lotuta: kalea, liburutegia eta ostatuak. Bestalde, egungo jarduerek be jarraipena eukiko dabela jakinarazo dabe.


5

GARAPEN BATZORDEA

Urte barrian ortuak esleitzeko prozedura barriro martxan

Urte amaiera heldu da eta udalak Bengolako ortu ekologikoetako erabiltzaileekin batera balorazinoa egin eta aurrera begirakoak zehazteko batzarra egingo dau gabonetako oporretan. Bertan, egungo erabiltzaileek luzapena eskatzeko aukera izango dabe; izan be abenduaren 31n amaituko da indarrean dagoen esleipena. Datorren urteko inbertsinoetarako zirriborro bat zehaztu eta egin leitekezan hobekuntzak landuko dira, besteak beste.

Bestetik, urte barrian, erabiltzaile barrientzako ateak zabalduko dira, eta ortuak erabili eta zaindu nahi dabezan pertsona oro gonbidatzen dogu gabonetako batzarrean parte hartzera. Orain arteko esperientziak entzun eta edozein duda argitzeko aukera izango da bertan. Hala eta guztiz be, apuntatetako epea urtarrilaren amaierara arte zabalik egongo da.

Argindarraren kontratazino barria Joan zan irailaren 14an egindako udalbatzan aho batez onartu ziren herriko argindarraren kontratazinoa lehiaketara atarateko beharrezkoak ziran plegu tekniko eta administratiboak. Bertara, lau lehiakide aurkeztu dira guztira: Global biosfera protect SL, Goiener, Aura Energia SL eta Iberdrola Clientes SAU. Orain, bakotxaren eskaintza aztertuko da, eta pleguak beteten dabezala ziurtatu ostean, aukeraketa eta kontratazinora joko da. Aldaketa honen oinarrian, ekosistemaren eta ingurumenaren zaintza dagoz; izan be argindarra ekoizten daben enpresa nagusiek portzentaia handi batean erregai fosilak erabilten dabez energia elektrikoa ekoizteko. Horreek erabilteak egiten dauen kaltea (negutegi efektua batik bat) ezaguna da . Horregaitik, Munitibarko argiteria publikoko argindarra %100 energia barriztagarrietatik eta pertsonentzat guztiz seguruak diran iturrietatik eratorriko dala ziurtatu nahi izan da. Bestalde, kontratazino barria egitean, potentzia kontratatuak berrikusi eta doitzen joatea aurreikusten danez, kostu ekonomikoa murriztuko da.


6

HIRIGINTZA ETA ZERBITZUEN BATZORDEA

Mugarri parte-hartze prozesuaren balantzea egin dau udalak Irisgarritasuna (accesibiladad, erderaz) da edonork daukan aukera herri-guneak, eraikin publikoak, garraioak edo komunikabideak erabilteko, edozein dala be norberaren egoera fisikoa, psikikoa edo sentsoriala. Beharrezko lanak aurreikusita eukitea ezinbestekoa da holako dokumentu batean, Irisgarritasuna hobetzeko Eusko Jaurlaritzak emoten dabezan laguntzetara aurkezteko. Plana idazteko diru-laguntza kontuan izanda, udalak Learri SA enpresari emon deutsaz irisgarritasun-plana idazteko lanak. Enpresa hori Lea Ibarrako bost udalerriek eta Mankomunitateak osotzen daben enpresa da. Irisgarritasuna hobetzeko plana munitibartar guztien eritxia kontuan izanda egiteko, Mugarri izena jarri geuntsan prozesu parte-hartzailea jarri genduan martxan idazketa-tekniko hutsa izango zana zabaltzeko. Prozesu horren barruan hainbat pausu zehaztu ziran: hasierako aurkezpena egin zan ordura arteko teknikariek jasotako datu eta proposamenekin, proposamenok lantzeko tailerra eta barriak proposatzeko epea be zabaldu genduan. Eskolara be osteratxoa, Munitibarko umeengana, eta, guztien eritxia kontuan izanda, abenduaren 12an izan zan zirriborroaren aurkezpena, eta abenduaren 14ko udalbatzean onartu zan Muntitibarko irisgarritasun-plana. Emoitza hiru dokumentutan banantzen da: herriko ibilbideak , udal eraikinak eta garraio publikoa. Ibilbideei jagokenez, dokumentuan bost zehaztu dira, eta bertan irisgarritasunagatik egin beharrekoa 1.208.000â‚Ź -tan kalkuletan da. Udal eraikinetan egin beharreko inbertsino guztiak 702.000â‚Ź inguruan balioetsi dira eta garraio publikorako azpiegituretakoa 129.000â‚Ź inguruan balorau da.


7

HERRITARRAK

Munitibar be erabagiteko eskubidearen alde

“Herri bat gara, erabagkitzeko eskubidea dugu eta herritarron garaia da”. Badira urte batzuk GURE ESKU DAGO dinamika herritarra printzipio honeen bueltan beharrean hasi zala. Aitatzearren, 2013an dinamikaren aurkezpena Irunen, 2014ko bagilaren 8an Durango eta Iruñea lotu ebazan giza kate erraldoia, 2015eko bagilaren 21ean Bilbo, Donostia, Gasteiz, Iruñea eta Baionan egindako hautestontziaren ekimenak, hainbat herritan egindako galdeketak (Ispasterkoa gertuen), eta herrietan egin diran beste hainbat ekimen. Munitibartarrek be erakutsi dabe erabagiteko eskubidearen alde dagozala; izan be, Munitibarko Gure Esku Dago-k bul-

tzatutako ekimenek parte-hartze arrakastatsua euki eben: giza kateak, hautestontzien ekimenak eta herrian antolatutako bestelako ekimenek, besteak beste. Orain, aldarrikatutako eskubidea gauzatzeko sasoia ailegau da. Lea-Artibai eskualdeak 2017ko olatura batzeko apostua egin dau. Dagoeneko data jarrita dago: 2017ko maiatzaren 7an egingo da galdeketa eskualdean. Munitibarri be orain jagoko apostua egitea, orain da erabagiteko aukerarik onena! Urtarrilaren 8an, eguerdiko 12:30ean Munitibarren egingo dan herri batzarrean hasita, herritar guztien indarrak batu eta erabagiteko eskubidea gauzatzeko ordua da!

Auzo urteera antolatu dau Marraixo kirol elkarteak abenduaren 31rako

Badatoz Gabon jaiak, eta aurten be, igaz egin zan antzera, Marraixo Kirol Elkarteak abenduaren 31rako ibilalditxo bat antolatu dau. Batzuk gogoratuko dozuenez, pasa dan urtean plazatik urtenda Urebeira joan, han baso bidea hartu eta Aulestiruntz abiatu ginan Murla auzora heldu arte, Murlatik bide gorrira eta Munitibarreruntz. Aurten Totorikara bidea hartu, handik Gerrikara, Gontzu-

garaire bajatu eta Urionatik Gerrikaitzera Donejakueko bide dotoretik. Martxa plazara heltzen danean, Lea taberna-aterpetxean kopaua egingo da. Eguzki zein euri, herritarrak parte-hartzera animetan dauz Marraixo kirol elkarteak, koadrila ederra batzeko esperantzagaz, eta ume, guraso, gazte zein adinekoei, ibiliz eta kontuak esanez, goiz ederra pasetako gonbitea egin deutsie.


8

UDALEKO KONTUAK

Atal honetan, udaletxean hartzen diran erabagiak eta egiten diran gastuak modu errez eta ulergarrian aurkeztuko dira. Alde batetik, plenoetan aurkeztutako mozinoak eta hartutako erabagiak; bestetik, onartutako dekretuak; eta amaitzeko, azken hilabeteetan onartutako ordainketen zerrenda.

MOZINOAK ETA ERABAGIAK URRIA

Irudi korporatiboaren eskuliburua onartzea. Munitibarko eskolan zaintza-zerbitzua jarteko erabagia hartzea eta zerbitzuak bete beharko leukezan baldintzak zehaztea. APg2 Hiri-lur unitateko urbanizazino gastuen likidazino kontua aldatzea. Eskolako leihoak aldatzeko proiektuko lanen zertifikazinoa eta likidazinoa onartzea. Munitibarko hirigintzako plan nagusiari ELE azterketa egitea, euskerarenganako eragina aztertzeko. Alkatearen 2016ko ordainsariaren eguneraketa egitea, bere lanpostukoagaz bat datorrena.

ABENDUA

2017rako udal ordenantzen behin betiko onartzea. Aulestiko Udalagaz hitzarmenaren onarpena bertako haurreskolaren mantenimentuagaitik. Mediku-kontsultategia mantentzeko kostuetan osasun sailak parte hartzeko hitzarmena. Bake-epaile titularra eta ordezkoa izentetako prozedura martxan jartea. Irisgarritasun planari jagokozanak. 2017rako euskera sustatzeko kudeaketa plana onartzea. Aurrekontuan kreditu transferentzia (hilerriko nitxoak) eta kreditu gaikuntza (Goikola-Beaskoa bidea konpontzea) ustebako lanak egiteko. Learriri adjudiketea Goikola-Bizku bitarteko bidea konpontzeko egin beharreko ustebeko beharrak egitea. Lea Artibai Amankomunazgoagaz hitzarmena onartzea herriko bide-zidorrak garbitzeko (eskualdeko enplegu plana).

i

Udalbatza guztien aktak eta mozinoak irakurteko sartu www.munitibar.org helbidean


9 ONARTUTAKO DEKRETUAK 27

Gillistegi Goikoa 4 etxebizitzan itxitura 1,5 m-ra jarri daien agintzea

2016/09/27

28

Gillistegi Goikoa 1 etxebizitzan itxitura 1,5 m-ra jarri daien agintzea

2016/09/27

29

L. S.B.ri baimena emotea Herriko plaza 2 etxebizitzan lanak egiteko

2016/10/05

30

Udalaren irudi korporatiboa barrizteko lanak Plugin enpresari esleitzea

2016/10/05

31

Gillistegi Goikoa 5 etxebizitzako uren arazoa konpontzeko egikaritze-lanaren prozedura hastea

2016/10/06

32

Matxinena baserriari jausitako teilatuagaitik egikaritze-aginduaren prozedura hastea

2016/10/06

33

Gerrikaitz-San Migel bidea erabilteko baimena Maderas Lejarcegui, SL enpresari

2016/10/13

34

Ondamendi tabernako ezkaratzean lanak egiteko baimena

2016/10/14

35

Kurutzeku-Astorkigane bidea erabilteko baimena Maderas Egurmendi, SL enpresari

2016/11/15

36

Beresiku baserriko portxean lanak egiteko lan-lizentzia

2016/11/15

ONARTUTAKO ORDAINKETAK Plugin estudioa enpresari, irudi korporatiboaren lanengaitik

1597,2€

Plugin Estudioa

Learriri, Gerrikaitzeko saneamentu sarean egindako lanengaitik

588,25€

Learri S.A

62.166,00€

Learri S.A

Learriri, Totorikara bidean egindako lanengaitik

4571,68€

Learri S.A

Learriri, Errillenera bidean egindako lanengaitik

20.252,37€

Learri S.A

Learriri, Irisgarritasun plana idazteagaitik

12.705,00€

Learri S.A

Learriri, eskolako lehioak aldatzeko lanen likidazinoa

EUSKERA BATZORDEA

euskera@munitibar.org

GARAPEN BATZORDEA

garapena@munitibar.org

HIRIGINTZA ETA ZERBITZUEN BATZORDEA KIROL BATZORDEA KULTURA ETA JAI BATZORDEA ONDARE BATZORDEA ONGIZATE BATZORDEA PAREKIDETASUN BATZORDEA

hirigintza.zerbitzuak@munitibar.org kirola@munitibar.org kultura@munitibar.org ondarea@munitibar.org ongizatea@munitibar.org parekidetasuna@munitibar.org


10

ALKARRIZKETA

ALBERTO URIBARRI GOIENEReko BAZKIDEA

“Herri-ekimen, mogimentu sozial eta alderdi batzuen presinoan dago itxaropena” Zein da energia barriztagarrien egoera Euskal Herrian? Nire eritxiz oso txarra. Espainiako legealdiari lotuta gagozanez, bada, energiaren autokontsumoa eta auto-ekoizmena ia-ia bideraezina da, zerga bereziak jasoten dabilzalako; justu Europan gertatzen danaren kontrakoa. Ez dogu ahaztu behar Madrileko gobernuan dagoen alderdiak “negacionismo”ren aldeko jarrera publikoki onartzen dauela. Posiblea da aldaketa eta trantsizino energetikoa Euskal Herrian? Espainiako gobernuak Europatik ezarritako trantsizino nibelak errez bete leikez. Gogoratu Espainiak energia jasangarria ekoizteko izugarrizko kapazidadea daukala. Baina, momentuz, enpresa potolo batzuentzako negozioa ez dator bide horretatik; beraz, gobernuaren laguntzagaz, trantsizino hori atzeratzen dabilz. Bestalde, hemen oinarrizko herri-ekimenak, mogimen-

tu sozialak eta alderdi batzuek presino estra sortzen dabe, eta hor dago herriaren itxaropena, bai energia arloan bai beste eremuetan (eskubideak, generoa…). Zentzu horretan, Europako erakundeek gure alde jokatzen dabe; esate baterako, azkeneko asteetan Europak beste direktiba bat kaleratu dau Espainiako egungo legealdia guztiz kontra doana. Energia oinarrizko ondasun bilakatu da. Ostera, haren jabetza gitxi batzuen esku dago. Horrek zelako ondorioak daukaz herritarrakan? Argi dago, zure ingurura begitzea baino ez daukazu, zelan antolatzen dan baliabide naturalen kontrola. Ondorioak: menpekotasuna eta pobretzea. Jenteak gasolina merkea nahi dau. Baina, ez ete da gasolina garestia planetarentzat hobea beharbada? Bai, baina hori ez da soluzinoa; nik mentalidade aldaketa behar dogula

uste dot, kultura eta osasunari lotuta dagoen faktore bat da. Zer egin leike herritar batek energia aurrezteko? Etxeko argiak eta elektrotresnak fundamentuz erabiltea, kotxea behar danean bakarrik hartu... Herri txikietan ez, baina herri ertainetan batzuek 100 metro egiteko kotxea hartzen dabe… Energia aurrezteaz ganera, dirurik aurreztu geinke gure etxeetako instalazinoen argindar kontratuak egokituta? Gure etxean “elektraindarra garbia” da aukera bakarra; beraz, gure aurrezteko estrategia ez da merkatuaren eskaintza bajuena bilatzea, kontsumoa arrazionalizetea baino: AAA+ elektrotresnak, LED argiak, gasoilen ordez egurra erabili…


11

INFORMAZINO PRAKTIKOA AUTOBUSAK A-3523 Lekeitio -Galdakaoko Ospitalea - Bilbo (Termibus) Geralekuak: Lekeitio - Amoroto - Gizaburuaga - Aulesti - Munitibar - Mendata - Arratzu - Gernika - Muxika - Zornotza - Galdakao Ospitalea Bilbo(Termibus) Geralekuak Munitibarren: Uribei - Munitibar *- Susaeta - Astorkigane - Berreño - Agarre Matxinena

URTEERAK LEKEITIOTIK Lanegun eta zapatuetan: 06:00-20:00 ordu birik behin

FARMAZIAK MUNITIBAR (94 616 41 30) Astelehena eta eguaztena 09:00-13:30 Barikua 11:30-13:30 AULESTI (94 627 91 39) Martitzena eta eguena 09:00 - 13:30 Barikua 09:00 - 11:30 GUARDIAKO FARMAZIAK 94 607 20 00 telefonora deitu eta guardian dagoen farmaziagaitik galdetu edo www.cofbizkaia.net webgunean kontsultau.

TELEFONOAK

Domeka eta jaiegunetan: 08:00-20:00 ordu birik behin

ZERBITZUAK *Kontuan hartu Bizkaibusen datuen arabera Lekeitiotik Munitibarrera 20 minutu dagozala.

URTEERAK BILBOTIK Lanegun eta zapatuetan: 06:15 - 20:15 ordu birik behin Domeka eta jaiegunetan: 08:15 - 20:15 ordu birik behin

UDALETXEA

94 616 40 07

MUNITIBARKO MEDIKUA

94 616 40 46

MUNITIBARKO FARMAZIA

94 616 41 30

MENDATAKO MEDIKUA

94 625 81 99

GERNIKAKO ANBULATEGIA

94 603 58 00

GERNIKAKO OSPITALEA

94 627 40 00

GALDAKAOKO OSPITALEA

94 400 70 00

GARRAIOAK

A-3922 Munitibar - Markina-Xemein - Etxebarria Geralekuak: Munitibar - Ziortza Bolibar - Markina-Xemein Etxebarria Geralekuak Munitibarren: Munitibar - Gerrika

URTEERAK MUNITIBARRETIK Lanegunetan: 7:40, 9:40, 12:40, 19:40

BIZKAIBUS

94 612 55 55

EUSKOTREN

902 54 32 10

JOSE Mª OLABARRIA”IXELA” TAXI

608 87 65 98

IÑAKI ARAKISTAIN “AKIS” TAXI

648 25 52 71

TELE TAXI BILBO

944 44 23 33

TABERNAK ONDAMENDI TABERNA

94 616 40 00

TXORI TABERNA

94 616 40 68

SINDIKATU TABERNA

94 616 57 76

LEA TABERNA-ATERPETXEA

615 721 807

URTEERAK ETXEBARRIATIK Lanegunetan: 7:10, 9:10, 12:10, 19:10

TRASTE ZAHARRAK BATZEA

URTEERAK MARKINA-XEMEINDIK Lanegunetan: 12:20, 14:35, 19:20

Informazino gehiago: 902 22 22 65 - infobizkaibus@bizkaia.net

URTARRILA APIRILA GARAGARRILLA URRIA

20 eguena 21 eguena 21 eguena 20 eguena


Profile for Munitibarko Udala

MUNITIBARKO KONTUK - 2016ko ABENDUA  

MUNITIBARKO KONTUK - 2016ko ABENDUA  

Advertisement