__MAIN_TEXT__

Page 1

2015eko ABENDUA

MUNITIBARKO UDALEKO ALDIZKARIA


SARRERA UDALAREN AURKEZPENA AUZO-BATZARRAK PLAZA ATONTZEA

EGINDAKO LANAK

2 3 4 5 6-7

JAIETAKO ARGAZKIAK

8

AINGERUREN ATXILOKETA

9

ALBISTE LABURRAK

10-11

GABONETAKO AGENDA

11

Argitaratzailea: Lege Gordailua: Diseinua: Maketazioa eta inprimaketa:

Munitibarko Udala BI-2004-2015 IBEGRAFIK (Lorena Elizburu) IBEGRAFIK www.ibegrafik.com

Kaixio, Munitibartar!!!

Eskuetan duzun aldizkari hau ateratzea da Udala danon artera ekartzeko gustura egin dogun beste ahalegin bat, Udalean egiten doguzanen barri danok eduki dagigun. Urte amaieran gagozan arren, maiatzeko hauteskundeen ostean osatutako Udalbatzaren barri aurkituko dozu berton eta Udaleko ardurak zelan banatu doguzan. Gure asmoa litzateke arlo bakoitzeko batzordea osatzea, horrela nahi daben talde zein herritarrei zabalduta, gainera. Dagoeneko egina daukagu ahalegintxoa Udala hurbilagokoa egiteko, irailaren amaieran hasi eta urrian zehar egin doguzan auzo-batzarren bidez eta esan geinke, neurri handi batean, lortu dogula nahi genduana: Munitibartarren ahotsa zuzenean eta bitartekorik barik entzutea. Datorren urteko aurrekontuari begira, gainera, egitasmo eta proposamen ugari daukaguz; egiteko baino gehiago, egia esan. Gauzak egin eta landu ahala, aldizkari barri honetako ale barrietan azalduko doguz, danok jakinaren gainean egon gaitezan. Guztion artean Munitibar bizitzeko leku hobea egin dagigun!! Zorixonak eta urte barri on!! Arkaitz Goikoetxea Munitibarko Alkatea


UDALBATZAREN AURKEZPENA 2015eko maiatzaren 24an udal hauteskundeak egin ziran eta hauek izan ziran emaitzak:

2015 154

3 Beraz, EH Bildu izan zan botatuena herrian, eta Arkaitz Goikoetxea da alkate hurrengo lau urteetarako. EH Bilduk 154 boto eta EAJk 118 boto jaso ebazan. Emaitza horren arabera, 4 ordezkari ditu EH Bilduk eta 3 EAJk.

118 Baliogabeak

4

Zuriak Errolda: 371 Boto-emaileak: 276 (%74,39) Abstentzioa: 95 (%25,61) Zerrendei botoak: 272 (%98,55)

0

Arkaitz

Goikoetxea Etxebarria Alkatea

Xiana

Ibaibarriaga Varela

Mikel

Resurta Onaindia

Be単at

Zabalbeaskoa Zabala

Francisco Javier Artaetxebarria Zuazo

Mirene

Bidaguren Pujana

Juan Anastasio

Ibaibarriaga Basterrechea

ARLOA

ARDURADUNA

Zerbitzuak Hirigintza

Arkaitz

Euskara Jaiak

Be単at

Kultura Garapena Ongizatea

Mikel Xiana eta Jabier

Hezkuntza Kirola

Jabier


4

AUZO-BATZARRAK Legealdi honetako helburuetako bat Udala herritarrengana hurreratzea eta auzoekin hartu-emana estutzea da. Asmo horrekin, auzo batzarrak egin ziran, alde batetik udalbatza berria herritarrei aurkezteko, eta, beste alde batetik, auzo bakoitzean dagozan arazo eta eskakizunen barri zuzenean jasotzeko. Holan, irailean eta urrian zehar, udal ordezkariak Aldaka, Munitibar, Berre単o, Ganbe eta Gerrikaitz, eta Totorika eta Gerrikako bizilagunekin batzartu ginen. Batzar horietan azaldu ziran arazo nagusiak bi izan ziran batez ere: batetik, bideen egoera, eta, bestetik, urarekin eta Ur-patzuergoarekin lotutako kontuak. Parte hartzea zabala izan zan, auzoetan batez ere, eta aurrerantzean ere, urtero auzo-batzarrak egingo dira, udalak beharrizanen berri zuzenean izan dagian, aurrekontuak egoki prestatzeko.


5

PLAZA ATONTZEA Urriaren 12an Udalak ez eban jairik ospatu, eta herritarrei auzolanerako deia egin eutsen. Horri erantzunez, hogei bat herritar batu zan Munitibarko plazan, hainbat behar egiteko. Besteak beste, plazako bankuak, baranda eta umeen parkea txukundu ebezan. Udaleko beharginek ere, ez eben jairik egin egun horretan eta normaltasun osoz egin zan beharra. Harrezkero, hainbat alditan plaza inguruak atontzen borondatez ibili danik ere bada. Eskerrik asko, benetan, guztion onerako egin dozuen lanagatik!!!

Bestalde, Udalbatzarrean, aho-batez erabaki dogu plaza ibilgailuei zarratzea, automobilen ardurarik barik plazaz goza dagigun!!! Ibilgailuen joan-etorria hurrengo grafikan azaltzen dan bezala geratuko litzateke: eskola parean eta bide nagusiko sarbidea erabat zarratuta, kendu zein ipini egiteko piboteekin eta Zubialdetik plazarantz zerbitzuen eta auzokoen ibiligailuak sartuko lirateke bakarrik.


6

EGINDAKO LANAK Atal honen helburua da Udalean egin diran lanen barri ematea (zer egin dan eta zenbat kostatu dan), gardentasuna izan dadin gure udalaren ezaugarri nagusietako bat.

OBRAK

• Auzo-bideetako sasiak garbitzea (5.872,74 €) • Oizerako bideko bideak konpontzea (642,51 €) • Espaloiak hidra-garbigailuz garbitzea (2.849,89 €) • Espaloiak harlantzea (3.402,62 €) • Hilerriko sasiak garbitzea (2.998,45 €) • Herriko plaza 3, 1B etxebizitzan hobekuntza (7.397,22 €) • Gillistegi kaleko bidea konpondu da (12.767,59 €)

BESTELAKOAK Uraren Euskal Agentziak 55.000€ inbertitu ditu Lea ibaiaren sekzioa handitzeko (Udalak ez dau ezer ordaindu), Mintegi baserriaren osteko eremuan. Horretarako, URAk hormigoizko horma kendu eta ordezkatu egin dau paisaiaren ingeniaritza teknikaz egindako ezponda edo talud batekin, udalak eskuragarri jarritako ibai ondoko lurretan. 2016an guztion artean pentsatu eta erabaki beharko dogu zelan antolatu erreka ondoko lur-sail hori.


PAREKIDETASUN BATZORDEA Lehendik martxan egoan batzordeak hainbat jarduera antolatu ditu, besteak beste: - Ikastaroa udaleko zinegotzi eta beharginentzako, politika feministari buruz. - Hitzaldia gurasoentzako, hezkidetza eta genero indarkeriari buruz. - A zaroaren 25ean, kontzentrazioa, emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna dala-eta. - A zaroaren 27an, ume eta gurasoentzako tailerra eta kontzentrazioa. - A zaroaren 28an, ipuin saioa “Emakume basatia”.

7

EUSKARA-BATZORDEA Batzordea osatu dau udalak, herriko talde eta horretan lagundu nahi izan daben herritarren artean. Egindakoak: • Euskara klaseak antolatzea, UEMAk lagunduta. • Gabonak arteko egitaraua (Amurizaren hitzaldia, Yolanda Arrietaen hitzaldia, Anje Duhalderen kontzertua eta Porrotxen ekitaldia). • Gure herrian euskarak daukan egoeraz diagnostikoa egiteko galdetegia.

GARAPENA Elikadura-burujabetzan sakontzeko asmoz eta kontuan izanda Munitibarko herri-gunean lur-sailik eskura ez dabenik badagoela, Bengolan bertan ortu ekologikoak ipintzeko asmoa daukagu eta jadanik egin dogu dagokion hitzarmena Lea Ibarrako mankomunazgoarekin lurron ardura hartzeko.

MOZIOAK

Hurrengo hauek dira udalbatzak onartutako mozioak eta adierazpenak •L  GTB (lesbiana, gay, bisexual eta transexualak) eta pertsona askeen eta Munitibar herri askearen aldeko adierazpena, uztailaren 1eko batzar nagusian aho-batez onartuta. •A  SKAPENA erakunde internazionalistaren aldeko mozioa, irailaren 2ko batzar nagusian aho-batez onartuta. • 3 5/02 auziaren epaiari buruzko adierazpena, irailaren 2ko batzar nagusian aho-batez onartuta •Siriako errefuxiatuen egoerari buruzko adierazpena, urriaren 7ko batzar nagusian aho-batez onartuta.

Lanean ari gara ortuon antolaketan eta funtzionamendua arautuko daben ordenanatzan. Interesa bazenu aterako dogun lur-sailetako bat erabiltzeko, etorri udaletxera eta emon zure izena.

•G  aixo diren presoak Euskal Herriratzeko eskaera, urriaren 22ko batzar berezian aho-batez onartuta •H  assan Aaliaren egoeraren gaineko adierazpen instituzionala, asiloa emateari buruzkoa, azaroaren 4ko batzar nagusian aho-batez onartuta. •E  makumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna dala eta adierazpen instituzionala, azaroaren 4ko batzar nagusian aho -batez onartuta. • Euskararen nazio-arteko egunagatik UEMAK proposatutako mozioa, euskaldun berriei euren ahalegina aitortuz, abenduaren 2ko batzar nagusian aho-batez onartuta.


JAIETAKO ARGAZKIAK


9

AINGERU CARDAÑOREN ATXILOKETA Irailaren 1ean Aingeru Cardaño muntibartarra atxilotu eban Ertzaintzak, berton lagunekin kalean ebilela. Abuztuaren 18an kartzelan aurkezteko hamar egun eukazala jakinarazi eutsoen, gutun baten bidez, eta hamar egun horiek abuztuaren 28an bete ziran. Handik lau egunetara atxilotu eben. 2014ko azaroan hiru urteko kartzela zigorra ezarri eutson Espainiako Auzitegi Nazionalak, 2001ean (hau da, orain 14 urte) Bilboko Santutxu auzoko kutxazain batzuen kontrako erasoa leporatuta. Hasiera batean, Basauriko kartzelara eroan bazuten ere, orain Zaragozako Darocan dago, etxetik 415 kilometrora. 2016ko otsailean geratuko da libre.

UDALAREN MOZIOA Aingeru atxilotu eben egunean bertan, irailaren 1ean, Udalbatzak urgentziazko mozioa aurkeztu eban, eta aho batez onartu zan. Mozioan atxiloketa salatu zan, eta Aingerurenganako elkartasuna eta babesa adierazi ziran. Horrez gain, azaldu zan atxiloketa horrek ez eutsola bat ere laguntzen azken urte hauetan bizi dogun aro barriari, ez elkarbizitzari, ez denok nahi dogun bakeari. Azkenik, dispertsioa salatu zan, izan ere beste zigor bat da emaztearentzat, semearentzat eta familia osoarentzat.

PRENTSAURREKOA ETA MANIFESTAZIOA, GERRIKAITZEN, IRAILAREN 12AN Irailaren 12an, Gerrikaitzeko Andra Mariaren jaien barruan, hainbat herritar batu zan Aingeru Cardaño herriko presoari elkartasuna adierazteko. Lehenengo, prentsaurrekoa egin zan eta, ostean, manifestazioa, herrian zehar. Bertan, 180 lagun inguruk parte hartu eben. Prentsaurrekoan, mozioan bezala, Herritarren elkartasuna adierazi jaken atxilotutakoei. Aingeru orain urte bi etorri zan bizitzera Munitibarrera, eta atxilotu ebenean herrian bizi zan emaztearekin eta semearekin, guztiz bertokotuta. Herrian hainbat ekimenetan parte hartu dau urteotan, eta bera izan da, beste batzuekin batera, herriko gimnasioaren bultzatzaileetako bat. Bere izaera jatorra ere nabarmendu zan. Era berean, zentzu-bakotzat jo zan orain hamalau urte gertatutako eta torturapean egindako deklarazioan oinarritutako zigor hori. Eta amaitzeko Aingeruk Hitzarako egindako adierazpen batzuk irakurri ziran: Herriak dauka gaitasuna hau gelditzeko. Gizartearen inplikazioa beharrezkoa da.


10

HONDAKINAK Lea Ibarra Mankomunazgoko beste herriekin elkarlanean, hondakinen eredua hobeto ipini beharra dagoela erabaki zan arinagoko legealdian, Lea Ibarrako bost herrietan sortzen diran hondakinak ahalik eta egokien bideratzeko. 2013ko datuen arabera (aurtengoak ere antzekoak izango dira), 60.000â‚Ź inguru ordaintzen dogu mankomunazgoko herrien artean, gure hondakinak erretzearren. Hobeto esanda, beste edozertan gasta geinken dirua, gure basura-poltsak erretzeagatik ordaindu ordez. Gure basura-poltsaren zatirik handiena hondakin organikoek osatzen dabe eta irtenbidea da botatzen doguna ondo bereiztea edo sailkatzea. Horretarako, batetik, herrian bertan auzokonposta guneak ipini ziran eta hondakin organikoak botatzeko ontzi marroia banatu zan etxe guztietara. Bestetik, ostera, baserrietan autokonpostagailuak banatu ziran, esandako ontzi marroiarekin batera. Hondakinak ondo bereizteko, gida ere banatu zan etxerik etxe, eta konposta zelan egin ikasteko Lea Ibarrako Mankomunazgoak Vermican enpresaren zerbitzuak kontratatu ebazan.

Jaso ezazue gonbitea izena emoteko, oraindik emon ez badozu; jarraipena eta laguntza jasotzeko, udaletxera jo, edo, gurago badozu, jar zaitez Vermicanekoekin kontaktuan 636 94 40 97 ( Jone) telefonora deituta.

HERRIKO TABERNA Herriko taberna hartzeko azaroan egindako deialdian bi eskaintza aurkeztu ziran eta abenduaren hasieran Eider Atekak egindakoa aukeratu genduan, eskaintza bakoitzari dagokion puntuazioa kontuan izanda. Beharrezko guztia aurkeztuta, abenduaren 19an egin eban pintxo-potearekin hasi zan; abenduaren 24tik aurrera egunero egongo da zabalik eta gabon ostean hasiko da eguneko menua eskaintzen. Gure artean, beraz, lagun barria dogu. Ondo etorria Munitibarrera!!


11

GIMNASIOA ETA MARRAIXO KIROL KLUBA Marraixo kirol kluba 2014 urte bukaeran hasi zan bere lehen pausuak ematen, herrian kirola egiteko eta sustatzeko baliabide nahikorik ez egoala ulertuta. Herrian bageneukan duela urte batzuk bertan behera gelditutako proiektu bat: Udal gimnasioa. Kirol klubarentzat, erdigune, bilgune eta, era berean, kirola egiteko instalazio izan zitekeela ikusita, Udalarekin kontaktuan jarri eta asmoa azaldu eutsoen Udalari. Marraixo Kirol Kluba herriko gimnasioaren kudeaketaz arduratzeaz gain, adostu zutena izan zan herritarrentzat kirol arloko ekimen desberdinak eskainiko zituela Marraixok eta Udalak hasierako inbertsioa egingo ebala. Erabakigunea asanblada izanda, Klubaren eginbeharra da herrian kirola sustatzeko ekimen desberdinak egitea. Elkartearen funtzionamendua definitzeko batzar ugari egin ziran eta, ondoren, lokala margotu, garbitu eta makinak ipini ziran ekainerako. 2015eko ekainaren 13an ofizialki zabaldu zan gimnasioa eta, honekin batera, nahi duenak Marraixo Kirol Klubeko bazkide egiteko aukera. Hasiera batean 15-20 bat lagun egin ziran bazkide eta, gaur egun, 50etik gora dira bazkideak.

GABONETAKO EGITARAUA Abenduaren 24an, OLENTZERO

Gerrikaitzen, 17:30ean. Handik, Egoitzara eta txokolatea egongo da bertan denontzat, Oizpe egoitzaren eskutik GURASO ELKARTEAK ANTOLATUTA

Abenduaren 27an, “AZKEN EGUZKILOREA” ANTZERKIA umeentzat Udaletxeko Aretoan, 17:30ean

LIBURUTEGIAK ANTOLATUTA

Abenduaren 28an eta 29an, TAILERRAK umeentzat Liburutegian 11:00tik – 13:00ra

LIBURUTEGIAK ETA GURASO ELKARTEAK ANTOLATUTA

Abenduaren 28an, TALO TAILERRA Gaztetxean 17:00an. Gero, talo jana egongo da

GAZTETXEAK ANTOLATUTA

Abenduaren 31an, MENDI IBILALDIA:

Munitibar-Murla-Munitibar Goizeko 10:00an. Bueltan kopaua egongo da

MARRAIXO KIROL KLUBAK ANTOLATUTA

Abenduaren 31an, EUSKAL PRESO ETA IHESLARIEN ALDEKO BRINDISA Plazan, 19:30ean

Urtarrilaren 12an, JOXE MARI AGIRRETXE PORROTXegaz berbaldia

HERRIGINTZAZ ETA IRRIGINTZAZ Udaletxeko aretoan, 16:30etan EUSKARA BATZORDEAK ANTOLATUTA

ALKAR TA S U N Z O Z K E TA


MUNITIBARKO UDALA Arbatzegi-Gerrikaitz 48381 Munitibar Tel: 94 616 40 07 Fax: 94 616 41 42 Mail: agabiola.munitibar@bizkaia.org www.munitibar.org

Profile for Munitibarko Udala

UDALEKO KONTUK - 2015eko Abendua  

UDALEKO KONTUK - 2015eko Abendua  

Advertisement