Issuu on Google+

Gazteen

proposamena parte hartze prozesua

politika integralak

diseinatzeko prozesua

NOLA & MUNDUMIRA KOMUNIKAZIOA 2013ko Martxoa


Gazteen Proposamena

0

NOLA & MUNDUMIRA KOMUNIKAZIOA

aurkibidea

1. Sarrera 2 2. Helburuak 3 3. Prozesuaren urratsak 4-9 4. Egitura eta funtzionamendua 10-11 5. Oinarriak eta metodologia 12-14 6. Kronograma 15 7. Aurrekontua 16


Gazteen Proposamena

1

NOLA & MUNDUMIRA KOMUNIKAZIOA

Sarrera Nola eta Mundumirak lankidetzan landutako proposamena da honakoa. Nola herritarren parte-hartzearen inguruko aholkularitza metodologikoan aritzen da eta Mundumira, aldiz, komunikazio gaietan. 2012an beste proiektu baten lankidetzan aritu ondoren eta azkeneko urteetan gazteek harremanak egiteko modua eta aisialdia asko aldatu denez, proposamen hau diseinatu dugu eta eskaini nahi dugu. Gazteen egoera eta joerak aldatu egin dira, eta herri gehienetan gazte lokaletan elkartzen dira. Uste dugu udalek eta erakunde publikoek, gazteei begirako politikak zehazterakoan, egoera berrira egokitu behar dutela. Proposamen hau premia horri erantzutera dator; gazteen egoera ezagutzera eta horren arabera beraiei begirako politika integralak diseinatzeko oinarriak jartzera. Nolanahi ere, proposamen hau irekia da, interesa izan dezakeen erakunde publikoaren premia, nahi eta ezaugarrietara egokitzeko.

2


Gazteen Proposamena

2

NOLA & MUNDUMIRA KOMUNIKAZIOA

Helburuak Helburu orokorra Udalerri jakineko gazteei begirako politika integralak diseinatzeko oinarriak jartzea, gazteek beraiek esandakoan oinarrituta.

Helburu zehatzak

» Udalerri jakineko gazteen diagnostiko kuantitatiboa eta kualitatiboa egitea eta langintza horretan gazteak subjektu aktibo izatea

» Gazte lokalen egoera ezagutzea. Gazte lokalen inguruko araua zehaztea

» Gazteak udalerrian parte-hartzea, elkar ezagutzea, saretzea, koordinatzea

» Udalak gazteen berri izatea, subjektuaren araberako politikak diseinatzea, integralak

3


Gazteen Proposamena NOLA & MUNDUMIRA KOMUNIKAZIOA

3

Prozesuaren urratsak Prozesua hiru fasetan banatuko da eta 6 hilabete irautea aurreikusten da:

Lehen fasea: Aurrelanak Esan gabe doa, gazteak eta instituzioen artean soma daitekeen distantzia. Horregatik, gazteei dagokien protagonismoa aitortzea izango da lehen fase honetako komunikazio planaren helburu nagusia. Honela, gazteei euren behar eta arazoak guztion arazo direla jakinarazi eta parte hartze prozesuan parte hartzeko motibatzea bilatu nahi da. Egingo direnak:

Âť Udalerriko gazteen mundua dimentsionatuko dugu talde

Âť Elkarrizketak egingo ditugu informazio biltzeko. Zeintzuei?

Âť Gazteak prozesuan parte hartzera gonbidatzeko bideak

eragilean (ikus egitura, 4. puntua), neurria hartuko diogu gaiari. Horretarako egingo ditugun galderak: Ze gazteri buruz ari gara? Zenbat urtekoak? Nolakoak? Zeintzuk dira herrian gazte erreferenteak? Nola baliatu ditzakegu prozesua erakargarria bihurtzeko?... gazte batzuei, udaltzainei, higiezinen agentzietako langileei, eskola/ institutuko irakasleei, gazte teknikariari, kale hezitzaileei (baleude), gazte lokaletako hezitzaileei (baleude).... Elkarrizketetan horrelako informazioa jasotzen ahaleginduko gara: Non mugitzen dira gazteak herrian? Non daude lokalak? Nolakoak dira?... zehaztuko ditugu talde eragilean. Nola zuzendu gazteengana? Zer egin? Zer azaldu? Nora jo? Nor? Nola motibatu parte hartzeko?

4


Gazteen Proposamena

3

NOLA & MUNDUMIRA KOMUNIKAZIOA

Lehen fase honetan komunikaziorako erabiliko diren bitarteko edo baliabideei dagokionez, ohiko hedabideetatik haratago, gazteek gertuen sentitzen dituzten sare sozialen lanketa berezitua egingo da. Hala ere, ez dago inolako zalantzarik komunikazio biderik eraginkorrena zuzeneko harremanak direla. Eta prozesua arrakastatsua izan dadin, aurrez aurreko saioak, email-ak edota telefono deiak egingo ditugu. Horretarako, talde eragilean gonbidatu nahi ditugun gazteen email edota telefonoen zerrenda osatuko da. Aurrez zehaztutako bideen arabera, gazteengana joko dute (ahal dela talde eragilean parte hartuko duten gazteak edo kale/ gazte hezitzaileak) parte hartzeko prozesura gonbidatzeko. Prozesua girotzeko, diptiko edota kartel propioak ere atera daitezke beharrezko ikusten bada. Kasuan, diseinuari garrantzia emango zaio, instituzioek ohi duten irudi hertsitik atera eta gazteen izateko moduari hobekiago egokitzen zaion estiloa erabiliz.

5


Gazteen Proposamena NOLA & MUNDUMIRA KOMUNIKAZIOA

3

Bigarren fasea: Parte hartzeko prozesua gazteekin Aurrelanetan identifikatutako gazteak zein udalerri jakineko gazte guztiak (deialdi ireki bidez) gonbidatuko ditugu parte hartzeko prozesuan bi topaketatan parte hartzera. Topaketak 4 ordu ingurukoak izatea aurreikusten da, aisialdi garaian (aurrelanetan zehazteko). Horietan egingo direnak:

Âť 1.TOPAKETA: Diagnostiko kuantitatiboa eta kualitatiboa

landuko dugu gazteekin, horrelako galderei erantzunez:

Kuantitatiboa: Zenbat gazte lokal daude gure herrian? Zenbat gazte bakoitzean? Sexuaren araberako banaketa zein da? Adinaren araberakoa?... Kualitatiboan: Nola ikusten duzue zuen egoera? Ze arazo eta behar dituzue? Ze interes?

Horretaz gain, elkarren artean ezagutzeko, lokalen arteko koordinazioa eta elkarri eragitea ere landuko dugu. Âť 2.TOPAKETA: Egoeraren gaineko azterketa eginda, aurrera begirako ekintzen proposamenak landuko ditugu horrelako galderei erantzunez: Zer bilatzen duzue lokaletan? Ze irtenbide ikusten diezue dituzuen arazoei? Ze ekintza bideratuko zenukete egoera hobetzeko? Eta indarguneak hobetzeko?

Diagnostikoan oinarrituta, udalerriko gazte lokalen egoera arautzeko oinarriak jarriko ditugu. Topaketa honetan ere, elkarren artean ezagutzea, lokalen arteko koordinazioa eta elkarri eragitea landuko dugu. Prozesuaren azalpena eta landutakoa, emaitza, memoria-txosten batean jasoko dira.

6


Gazteen Proposamena

3

NOLA & MUNDUMIRA KOMUNIKAZIOA

Komunikazioa:

BIgarren fase hau izango da prozesua egosiko den unea, honela, barne mailako komunikazioak bere biziko garrantzia izango du. Lehen fasean osaturiko email sarea tresna baliagarria bilakatuko zaigu, eta sare sozialak ere baliatuko dira prozesuaren gaineko informazioa elkartrukatzeko. Komunikazio orokorrari dagokionean, batzarretako argazkiak eta landu diren gaien gaineko informazioa bideratuko da hedabideetara. Gazteekin egingo diren batzarrak amaituta, gazteen proposamen edota hausnarketak bilduta izango ditugunez, garrantzitsua izango da informazio horren kudeaketa egokia egitea. Lehenik eta behin, ateratako ondorioak gazteei zabaltzeko bideak jorratuko dira. Aurrez aipatu moduan, email sarea eta sare sozialak baliatuz. Segidan, herritar orori gazteen ikuspegia jakinarazi asmoz hedabideetara egingo dugu jauzi, edo kasuan, hala erabakiz gero, bitarteko propioak ere atera daitezke herritarrei helarazteko.

7


Gazteen Proposamena

3

NOLA & MUNDUMIRA KOMUNIKAZIOA

Hirugarren fasea: Parte hartzeko prozesua Udalarekin Gazteen parte hartzeko prozesuan landutakoarekin, Udaleko hainbat arlotako teknikariak (ongizatea, berdintasuna, droga brebentzioa, euskara, kultura, kirola, gazteria...) prozesu batean parte hartzera gonbidatuko ditugu. Prozesuan bi topaketa egitea aurreikusten da, 2 ordu ingurukoak. Egingo direnak:

Âť 1.TOPAKETA: Diagnostikoa ezagutuko dugu. Topaketa honetan

gazteen parte hartzeko prozesuko topaketetan parte hartu duten zenbait gazte ere izango dira, ordezkari modura, topaketan landutakoaren berri zuzena emango dutenak. Diagnostiko horren gainean, gazteak subjektu modura izango dituen politika integralak diseinatzen hasiko da taldea, bakoitza bere arlotik: ongizatea, berdintasuna, euskara, kultura, kirola... Egingo diren galderak: Nola ikusten duzue zuek gazteen egoera? Bat dator zuen susmoarekin? Gaur egun zure arlotik martxan jartzen diren politika edota ekintzak bat datoz proposatutakoarekin? Zertan? Zertan ez? Zergatik? Aurrerantzean nola hartuko zenituzke kontuan? Topaketa batetik bestera udal teknikariak hausnartutakoa landuko dute bakoitzak bere arlotik.

Âť 2. TOPAKETA: Proposatutako politika integralak aztertuko dira

eta gazteen plan integrala diseinatzeko oinarriak zehaztuko dira. Egingo diren galderak: Nola koordinatuko gara arlo desberdinak gazteei begirako politikak edota ekintzak garatzerakoan? Nola planifikatuko ditugu? Nola egingo diegu segimendua? Nork edo non jarriko ditugu neurri zuzentzaileak? Prozesuaren azalpena eta landutakoa, emaitza, memoria-txosten batean jasoko dira.

8


Gazteen Proposamena

3

NOLA & MUNDUMIRA KOMUNIKAZIOA

Komunikazioa: Udalak gazteekiko hartzen dituen konpromisoen berri eman beharko die gazte zein herritarrei. Horretarako, lehen fasean irekitako bideak erabiliko dira gazteengana zuzentzeko. Baina herritarren aurrean ere, gazteen arazoei tamainako garrantzia emanez ariketa berbera errepikatuko du udalak, hartutako konpromisoak prentsaurreko bidez jakinaraziz. Prozesuaren azken balantze-balorazioa egingo den aldizkari bat osatuko da, herrian etxez etxe zabaltzeko. Aldizkari hau osatzeko, oso modu berezian landuko da prozesuan parte hartu duten gazteen parte hartzea. Finean, prozesuko protagonista izan diren horien iritzi eta ekarpenekin osatu beharreko aldizkaria litzateke.

9


Gazteen Proposamena NOLA & MUNDUMIRA KOMUNIKAZIOA

4

Egitura eta funtzionamendua Ondorengo hiru hauek izango dira prozesuan parte hartuko duten hiru lantaldeak:

Talde eragilea:

» » » » » »

Gazteria zinegotzia Gazteria teknikaria (herriaren arabera aztertzeko) Hezitzaileak (baleude) Gaztetxeko edo gazte asanbladako kideak Lokaletako gazte batzuk Aholkulariak

Talde honek bost bilera egingo ditu aurrelanetan: proposamena adostu, egokitu eta finkatzeko; komunikazio-plana zehazteko, komunikazio-ekintzak antolatzeko (elkarrizketak, gazteengana nola jo...), topaketak prestatzen hasteko... Gazteen prozesua martxan den bitartean, topaketa bakoitzaren aurretik, bilera bat egingo du, bileraren planteamenduaren inguruko ekarpenak jasotzeko eta aurreko saioa baloratzeko; guztira bi bilera. Hirugarren fasean berriz, hiru bilera egingo ditu, topaketa bakoitzaren aurretik planteamenduaren ekarpenak egiteko eta azkena prozesuaren balorazioa egiteko. Talde eragileak, beraz, guztira hamar bilera egingo ditu.

10


Gazteen Proposamena NOLA & MUNDUMIRA KOMUNIKAZIOA

4

Gazteen taldea / topaketa:

» » » » » » »

Lokal bakoitzeko kideak (ahalik eta gehien) Gaztetxe edo gazte asanbladako kideak (ahalik eta gehien) Herriko gazteak (lokala izan edo ez, deialdi irekiaren bidez erakarritakoak) Gazteria zinegotzia Gazteria teknikaria Hezitzaileak (baleude) Aholkulariak

Talde honetan herriko gazte gehienak elkartu nahi ditugu eta bi topaketetan guztiak elkarrekin egongo dira. Aurrelanetan zehaztu beharko dugu zenbat gaztek parte hartzea nahiko genukeen. Lantalde hau ahalik eta anitzena izateko, hainbat irizpide kontuan hartuko ditugu: sexua, adina, gaztetxe edo gazte asanbladako kidea den, lokala duen...

Udaleko taldea / topaketa:

» Gazteria zinegotzia » Udaleko hainbat alorretako teknikariak (ongizatea, berdintasuna, euskara, kultura, kirola, gazteria, drogomenpekotasuna…) » Topaketetan parte hartu duten zenbait gazte (1. topaketan) » Aholkulariak

Talde honek bi topaketa egingo ditu gazteek egindako diagnostikoa ezagutzeko eta gazteen politika integralak diseinatzeko.

11


Gazteen Proposamena NOLA & MUNDUMIRA KOMUNIKAZIOA

5

Oinarriak eta metodologia

Prozesuan kontuan izango diren

oinarriak

honakoak izango dira:

Parte-hartzea: parte-hartzea ez dugu informazioa eman eta iritzia eskatzera

mugatuko, guretzat benetako parte-hartzea gauzak ezagutu, elkarrekin landu, aztertu eta denon artean zerbait sortzean gertatzen baita. Uneko errealitatea aldatzeko baldintza subjektiboak eta objektiboak sortu behar dira; horretarako bidea lan-prozesua bera izango delarik.

Komunikazioa: Komunikazioa arrakastarako gakoa da horrelako prozesuetan: herritarrengana iritsi eta bueltan prozesua beraien ekarpenekin aberasteko, balorazioak egiteko (egindakoa eta egiteke geratu dena identifikatzeko)... Nola ulertzen dugu beraz prozesu honetan komunikazioa? Komunikazioaren gaia talde eragilean landuko da prozesu osoan zehar, eta markoa aurrelanetan diseinatuko den komunikazio-plana izango da. Herrian dauden hedabideen gaineko azterketa egitea beharrezkoa izango da, tokiko komunikabideen, udalaren web orria edota udalak aldizkaririk baduen... Komunikazioa bi planotan bereiziko dugu; batetik herri osoari begirako komunikazio orokorra eta bestetik gazteei zuzendutakoa. Honela, osagarriak izango diren bi plano hauek prozesuak izango dituen hiru faseetako bakoitzean helburu eta bitarteko desberdinak izango dituzte. Hasiera batean Udalak (kanpo aholkulariaren laguntzaz) prozesuaren berri emateko eta parte-hartzera motibatzeko komunikazio-ekintzak bideratuko ditu. Lantaldeak martxan direnean, informazioak aurrera eta atzera etengabe egingo du herritarren iritzietatik, talde eragiletik, etab. aterako den informazioak; feed-backa bermatuko da, informazio hori osatua eta adostua izatea lortzeraino. Bestalde, prozesua gardena izan dadin, beharrezkoa izango da komunikazio lan jarraia egitea. Eta honela, bai gazteek bai herritarrek ere prozesuaren logika barneratu ahal izango dute.

Malgutasuna:

pertsonekin lana egitea oinarri izango denez, aurreikusitako lanak eta epeak moldagarriak izango dira. Bidean parte hartzaileek beharrezko jotzen dituzten aldaketak proposatuko dituzte prozesuaren egokitzapenak egiteko.

12


Gazteen Proposamena

5

NOLA & MUNDUMIRA KOMUNIKAZIOA

Hezkuntza-prozesua:

partaidetza-prozesu hau eraldaketa-prozesu bat izango da, hau da, eraldaketa-prozesu guztien moduan hezkuntza-prozesu bat suposatuko du. Emaitzez gain, prozesuak berak protagonismo berezia izango du eta parte hartzen dugun guztiok (norbanako, talde eta erakundeek) ikasiko dugu prozesuaz, bata bestearengatik jaso eta elikatuko dugu ezagutza, elkarrekin.

Subjektibitatea:

prozesuaren ardatza pertsonak izango dira eta horregatik, pertsona arteko harremanek ere pisu nabarmena izango dute prozesuaren urrats guztietan; hala nola: lantaldeetan parte hartuko dutenak ezagutzen denbora emango da, bilera dinamikoak eta alaiak egingo dira (ondo pasatzea helburu dutenak), beraien arteko giroa landuko da, etab. Eraldaketa-prozesua arrakastatsua izateko, gure ustez, beharrezkoa da jarrerak aldatzea eta norbanako bakoitzaren alderdi “pertsonala� ukitzea, hots, subjektibitatea lantzea. Modu berean, eraikuntza kolektiboa egitea lortzeko ezinbestekoa izango da.

Hizkuntzen erabilera: taldeetan parte hartuko duten pertsonen errealitate

Emakumeen eta gizonen berdintasuna:

soziolinguistikotik abiatuko gara eta prozesu honetan gazteekin lan egingo da, hain zuzen udalerri jakinean euskararen ezagutza altuena duen adin-multzoarekin. Beraz, euskararen erabilerari lehentasuna emango zaio lan-taldeen funtzionamenduan zein komunikaziomailan. Nola hartuko da kontuan

proiektu honetan berdintasunaren gaia?

Parte hartzaileei dagokienez: prozesuaren egitura edo talde guztietan parte hartuko duten emakume eta gizon kopurua parekoa izaten saiatuko gara. Landuko diren gaien aldetik: emakume zein gizonen interesak, nahiak, ikuspegiak, arazoak, proposamenak, irtenbideak... aintzat hartuko dira.

Kultura-aniztasuna:

Herrian dagoen kultura-aniztasuna kontuan hartuta osatuko dira lantaldeak eta landuko dira gaiak saioetan: bizitza-modu desberdinak, kultura eta nortasun aniztasuna, elkarbizitza...

13


Gazteen Proposamena NOLA & MUNDUMIRA KOMUNIKAZIOA

5 Metodologia:

Nolak Reflect Ekintza1 ikuspegi metodologikoan oinarritzen du bere lana. Lan egiteko ikuspegi berri hau 1994ean sortu zen Reflect izenarekin, El Salvadorren, Ugandan eta Bangladeshen egindako esperientzia pilotuetan, Paulo Freire brasildar pedagogoaren ikuspegi psikosoziala eta DRPko (Diagnostico Rural Participativo) teknikak helduen alfabetatze-prozesuetan elkarrekin aplikatu zirenean (Archer,1997). Ikuspegi honekin lan eginez gero, prozesua (pertsonek beraien artean eta errealitatearekin erlazionatzeko eta jarduteko duten modua) izaten da giltzarri, eta edukiak edo gaiak bigarren mailara pasatzen dira. RE esperientziek erakutsi dute aldaketa indibidualak eta kolektiboak nola eta zergatik lortzen diren. Prozesu honen abiapuntua pertsonak dira, ekintza eragiten, bideratzen edota egiten duten pertsonak, hain zuzen ere. Hortik abiatuta, gure errealitatea, bai gertukoa, baita estrukturala ere, “irakurri” egiten dugu. Ondoren REk dituen ezaugarriak zerrendatuko ditugu:

» Parte-hartzea eragiten du. » Pertsonek zerbait bizi dutenean, beraiena egiten dute (“jabetzen dira”) eta

horrela inplikatu egiten dira. » Bibentziala da. » Norberaren bizipenetan oinarrituta aztertzen da egoera. » Talde-izaera sendotzen du. » Horrela, taldea bera prozesuaren eragile izatea lortzen da. » Pertsona bakoitzak bere espektatibak ditu eta garrantzitsua da taldearen dinamikan kontuan hartzea. » Kalitatezko parte-hartzea lortzeko lan-eskema mailakatua da. » Banakako lanetik hasita, talde txikitan eztabaidatu eta adosten da, eta, bukatzeko, denen artean berriz ere eztabaidatu eta adosten da. » Bisuala da: egoerak bisualki planteatzen dira errazago aztertu ahal izateko. » Denen artean eraikitako prozesua bideratzen du. » Aldaketa eragiten du. » Ekintzarekiko identifikazioak aurrera egitea dakar; taldeak berak proposa tutakoa bultzatzen baita. Laburbilduz, hau lortzen da: Taldeko pertsonen esperientzietan oinarrituta eta parte-hartzea eragiten duten zenbait teknika erabiliz, hausnarketarako bideak jarri eta aldaketarako ekintzak lantzeko oinarriak finkatzen dira.

14


Gazteen Proposamena

5

NOLA & MUNDUMIRA KOMUNIKAZIOA

Hauxe da eraldaketa-prozesuaren eskema:

Beraz, ikuspegi metodologiko honekin lan egingo dugu proiektu

Beraz, ikuspegi metodologiko honekin lan egingo dugu proiektu honetan, nahiz honetan, nahiz eta beharrezkoa den esatea batzuetan aukera izaten eta beharrezkoa den esatea batzuetan aukera izaten dugula oinarri horietan guztietan dugula oinarri horietan guztietan gehiago sakontzeko eta beste gehiago sakontzeko eta, beste batzuetan, berriz, elementu horien lanketa azalekoagoa berriz, elementu horien eta lanketa azalekoagoa izatenbatzuetan, dela, betiere, proiektuaren baldintzen ezaugarrien arabera.izaten dela,

betiere, proiektuaren baldintzen eta ezaugarrien arabera.

15


6

Kronograma

Gazteen Proposamena

NOLA & MUNDUMIRA KOMUNIKAZIOA

16


Gazteen Proposamena NOLA & MUNDUMIRA KOMUNIKAZIOA

7

Aurrekontua

» » » » » » » »

Prozesua tekniko-metodologikoki bideratu eta Udalarekin koordinatu Elkarrizketak egin Komunikazio-plana diseinatu talde eragilearekin batera Komunikazio ekintzak bideratu talde eragilearekin batera Gazteen topaketak prestatu, bideratu eta txostena egin Udaleko topaketak prestatu, bideratu eta txostena egin Prozesuaren memoria-txostena landu Prozesuaren balorazioa bideratu

11.000 € + BEZ

Oharrak:

» » » »

Komunikazio euskarriak ez daude aurrekontu honetan kontuan hartuta. Gazteengana joatea ez dago aurrekontu honetan kontuan hartuta. Topaketetako baliabideak ez daude aurrekontu honetan kontuan hartuta. Prozesuaren memoria-txostena euskaraz landuko da.

17


Mundu Mira Elkartea eta Gazteen joera berriak