Issuu on Google+

2004. urteko apirila. dohaineko alea 09

Dastatu gure

MP3NUA

a • Taldeen kontaktuakak• Taldeei buruzko informazio tzungai • Kantu solte Kontzertuak • Katalogo gukuztirata zeenko • Bideoak • ra ke au es lak tua bir ko dis zein Postalak • Argazkiak • Berriak....

afrika

seiurte metak bilduma disko berriak kontzertuak....


4 SEIURTE 6 AFRIKA DUMA 8 METAK BIL rriak 10 disko be alea 12 kontrak 14 Agenda

metakzine

Argitaratzen du: Metak Testuak: eragin.com Diseinua eta maketazioa: Metart

Metak

Eguzkitza karrika 13, 20.304 Irun. EH Tel: 34 943 63 31 37 • Fax: 34 943 63 31 30

info@musikametak.com www.musikametak.com

ED IT O R IA LA Izan dugu lana iragan hilabeteetan, aurreko MetakZinearen editorialean iragarri genuen web gune berria erabat atontzeari ekin diogu, uste baino lan handiagoa izan da, baina tira, prest dugu jada. Bertan aurrekoan kontatu bezala berrikuntza nabarmenena musika MP3 formatuan saltzen hasi garela litzateke, kantu solteak edo disko osoak eros ditzakezularik, kasu honetan .pdf batean hitzak eta diseinua jasoko zenuke ere. Baina berrikuntza hau ez da soilik salmenta honetan nabaritzen, badira beste hamaika gauza eta ezagutzera gonbidatzen zaitugu. Bestetik garai bertsuan ekin genion zenbait talderen kontratazioa bulegotik eramaten diskoen zabalkundea lagundu nahiaz eta une honetan horrekin gaude anari, Kuraia, Rafa Rueda eta Maddi Oihenart eta Josetxo GoiaAriberen kasuan. Amaitzeko beste adar bati eman diogu hasiera Metaken barnean. Kontrakalea. Oraino Fermin Muguruzak Metak etxean argitaratutako lanak gordetzen zituen apala, zabaldu egiten da, ireki, honenbestez Kontrakalea Metak soinu lurralde berria sortuz. Bertan Metak diskoetxearekin elkarlanarean Fermin Muguruzak ekoiztutako lanak argitaratu eta garatuko dira. Oraingoz lau izango dira marka honenpean kaleratuko ditugunak. Fermin Muguruza Kontrabandaren zuzeneko diskoa, Afrikaren estreinakoa, Irungo Bad Sound System kolektiboa eta Erromako Rude. Sartu gurean eta kasu datorkigunari


seiurte ekinez egina.

Berrizkoek urteak daramatzate musikaren zurrunbiloan murgilduta, nahiz eta beren izena azkar hedatu zen iaz Bapatean kaleratu zutenean. Izan ere, Seiurte 1996 urtean sortu zen Julen eta Iokinen eskutik. Aldaketa batzuen ostean, taldea sendotzea lortu zuten Ekain (bateria) eta Iñaki (gitarra) sartzearekin batera. Bi maketa grabatu zituzten lehen diskoa heldu aurretik, eta orain bigarrenarekin datoz, Ekiozu, hamaika kantuz osatutako lana. Beren estudioan grabatua izan da Maikel “ikuskari” izan dutela. Iokinek erantzun ditu bota dizkiogun galderak.

SEIURTE ekiozu CD

Nahiko denbora gutxi pasatu da lehen diskoa argitaratu zenutenetik. Material berria borborka zeneukaten jada? Lehen diskoa guretzat etapa baten amaiera bezala izan zen, aurreko urteetan konposatutako hainbat abestiz osatua baitzegoen. Horko abesti gehienak urte asko generamatzan jotzen eta etapa hori itxita, gogoa genuen abesti berriak egin eta jotzeko. Horrela, 2003ko udan lehen diskoa zuzenean aurkezten genuen bitartean, lokalean abesti berriak egiten egon ginen. Uda amaieran disko berri bat egiteko behar beste material genuela ikusita, ez genuen beldurrik izan bigarren bat grabatzeko. Zer edozer naturala izan da taldearen barnean, ez da fortzatua izan, abestiak ateratzen zioaz eta hori aprobetxatu beharrekoa zen. Nire ustez, taldeak azken urtean gertatutakoa azalarazteko gogoa zuen, Seiurte orain non dagoen erakutsi nahi zuela eta hori lehen diskoak ez zuen guztiz islatzen, disko horrek Seiurte azken urteetan nondik ibilia zen erakusten baitzuen. Lehen diskoan erakutsi zenituzten kartak ez dituzue oraingoan ezkutatu. Aitzitik, esan genezake lehen diskoan erakutsitako soinu-lerroan sakondu egin duzuela bigarren honetan, ez? Bai, uste dugu lehen diskoan hasitako bidean goazela, baina era berean aurrerapauso nabarmena egin dugula ere. Batez ere sonoritate aldetik. Uste dugu taldeak duen soinua hobeki islatzea lortu dugula disko honetan. Era berean orain arte egiteko gogoa genuen eta eginak ez genituen gauzak egin ditugu, sokazko instrumentuak sartu, pianoa, efektu espezialak, ingelesez abestu, kolaborazioak eduki ditugu… disko honetan gehiago arriskatu dugu. Gainera, abestiak denboran gertuago konposatuak daudenez lotura bat daukate eta diskoan osotasun bat lortzen dute. Disko borobilagoa da.

Single talde bat zaretela esan daiteke. Izan ere, kantuak bezainbeste balizko single ditu kasik disko honek. (Lehenarekin antzeko zerbait gertatu zen). Ados zaudete esandakoarekin? Ez dakigu. Guk konposatzerako orduan ez dugu inolako predisposiziorik abestiak inora bideratzeko ezta inolako singlerik egiteko. Azkenean horrela bada ez dugu ez positiboki ez negatiboki ikusten, guztiz sekundarioa deritzogu. Guk bilatzen dugun bakarra ahalik eta gehien gustatzen zaizkigun abestiak egitea da eta jendeari gustatzen bazaio hobe. Kontaiguzu nola atera den Gariren kolaborazioa eta nola izan den berarekin izan duzuen lan harremana. Abestia ia amaituta genuenean, Garik abesten duen kortea sortu genuen eta nolakoa zen ikusita denoi etorri zitzaigun burura Garirentzat egokia zela. Garirekin ez genuen harreman gehiegirik baina ezagutzen genuen elkar, telefonoz deitu eta Garik gustura egingo zuela esan zigun. Horrela, egun batean estudioan elkartu, kortea nolakoa zen erakutsi eta ze asmo genuen esan genion, hortik aurrera berak bere kutsu pertsonala eman ziezaion. Eta baita egin ere! Denok ezagutzen dugun Gari agertu zen mikrofonoan eta gure nahiak guztiz ase ziren. Oso gustura gelditu gara Gariren kolaborazioarekin asko atsegin izan baitugu beti bere lana. Nahiko ezagunak egin zineten lehen diskoarekin. Zer da bigarren honekin bilatzen duzuena? Gure helburua musika da. Abestiak egin eta jotzea da gure helburu bakarra, hortik aurrera etortzen zaizkigunak atsegin ditugu baina ez dira gure helburu. Gu duela bi urte egin gara “ezagun”, baina urte asko daramatzagu musikaren itzalean, Julen eta biok adibidez 15 urte daramatzagu musikan eta Iñakik 13. Eta ziur gaude duela bi urtetik hona pasa izandakoa gertatu ez balitzaigu ere musikan jarraituko genukeela. Gure karrera guztian koherenteak izan gara gure estiloarekin eta uste dugu gu baino, ingurunea aldatu dela, inork nahi ez zuenean ere pop-rocka egiten genuen eta orain bada modara igogarela uste duenik. Urte asko izan dira itzalean eta jendeak ere hori baloratu egin beharko luke, ez gara loteria tokatu zaigun etorri berriak.


afrika

desberdin entzuteko Afrika Bibang Algortakoa da, nahiz eta Lekeitiorekin erlazionatzen dugun beti, hangoa baitzen Etsaiak taldea, zeinarekin askotan kolaboratu izan duen. Baina Afrika proiektu gehiagotan ondu egin den abeslari bikaina da. Ke Rule, Keu, Rudo&Friends Sound System eta hainbat disko jartzailerekin (Dj Oliver, Sebastian Gamboa, Dj Pipi) jardun du. 2003an 30 kontzertutik gora eman zituen house musika lantzen duten areto ezberdinetan, Bilbo, Iruñea, Gasteiz, Biarritz, Bartzelona, Malaga eta beste hainbat tokitan. Beharrezko esperientzia eta errodajea bakarkako disko bati ekiteko. Eta lan hori heldu da jada: Entzun du izenburua, eta askotariko soinuak entzuten direla ezin uka: egungo R&B, soul, jazz, ragga… musika beltzaren magalean dauden soinuak beti ere. Fermin Muguruzak lau urte eman ditu Afrikaren atzean. Bakarkako lan bat egin zezan nahi zuen, eta maiz hitz egin ostean, 2003ko udan Rudo & Friends Sound System taldeko gitarra jole Israel Monzoncillorekin eta Ernesto Maestro ekoizle eta konposatzailearekin lanean hasi eta zenbait zirriborro osatzen dute. “Maketa bat grabatu genuen urrian. Fermini eraman genion. Bederatzi abesti zituen, eta bederatziak diskoan daude. Bere oniritzia eman zigun Metak-ekin batera diskoa ateratzeko. Orduan, diskoaren aurre-produkzio elektronikoa egiteari ekin genion. Estudioan berriz, bateriak, baxuak, ahotsak eta kolaborazioak grabatu genituen”, azaldu digu Ernesto Maestrok. Ernestoren aburuz, diskoan entzun daitezkeen soinuak ez dira sobera hedatuak gurean: “Ez da Euskal Herrian egiten ohi dena. Gauza berri samarra da, eta horregatik jendeak atsegin handiagoarekin entzun lezake. Hasieratik bukaeraraino entzun daitekeen disko bat egiten saiatu gara, abestiak saltatzen ibili behar izan gabe. Koherentea izaten saiatu gara”, eta gaineratu du: “Gauza zen R&B modernoa lantzea bakoitzari gustatzen zitzaizkigun gauzak gehituaz. Abestiei forma eman eta gero, estilo nahiko definitua atera zitzaigun”. Ahotsa polita du Algortako abeslariak, zorionez, estudioaren zurrunbiloan ateratzerik izan duena: “Afrikatik gehien gustatzen zaidana bere ahotsa da, oso ongi kantatzen du. Estudioan oso ongi kantatu zuen nahiz eta presio izugarripean zegoen, oso denbora gutxi baikenuen. Gainera, ia koru guztiak berak egin ditu Sorkunek kantatu dituenak kenduta. Gero, zuzenean oso ongi moldatzen da ere”.

AFRIKA entzun CD

Diskoan aurki daitezkeen kolaborazioak anitzak dira, Jon Urrutia latin pianoak Borja Barruetaren bateriak (egun Carmen Parisekin), Gorka Escauriazaren funk baxua, Travis Flinten scratchak, Sorkunen ahotsa eta Fermin Muguruza eta bere Kontrabandako zenbait kideren partaidetza.


metak bilduma IKUSGAI

BAT, BI, HIRU... eta segi kontatzen Ezinezkoa da diskoetxe batek ateratzen dituen talde guztien berri zehatza izatea, are gutxiago disko guztiak eskuratzea. Modu batean, disko bildumek hutsune hori betetzen dute. Hiru urte eman ditu Metak zigiluak diskogintzan, aitzaki polita bilduma disko bat argitaratzeko, orain arte kaleratutakoaren laburpen bat egitekoa hain zuzen ere; “airea hartu, atzera begiratu eta egindako bidearen laburpena egiteko”, diote diskoetxeko arduradunek. Baino aitzakia baino gehiago ere bada. Hiru urte askotarako ematen baitute, artista anitz pasatu direnez gero Irungo Eguzkitza kaletik. Metak zigiluaren orbitan dabiltzan artisten 27 kantu dira entzugai paratu dituztenak bilduma honetan, tartean Pil-Pil Sessions atalari dagozkion hiru pieza. Eta emaitza, zigiluaren beraren katalogoa bezala, askotarikoa da: rock, punk, metal, pop, elektronika, doinu jamaikarrak, autore abestia… Estiloei izenak jartzen hasiz gero, kolore anitzetako koktela ateratzen da. Esaterako, Mizturaren intentsitatea, Xabier Montoiaren zuzentasuna, Ruper Ordorikaren emozioa, Fermin Muguruzaren soinu-zubia, Selektah Kolektiboaren hitz errabiadunak, Rafa Ruedaren erraietako popa, Eraso!ren oldarraldia, Sorkunen indarra, Bap!!en amesgaizto azkarrak, Kuraiaren musu beltza, Zein?-en magia, Etsaiak-en zartadak edota, erregistro askoz ere lasaiago batean, Maddi Oihenart eta Josetxo Goia-Ariberen goxotasuna eta Jabier Mugurzaren ahots pausatua. Eta gehiago daude: Cab (Basque Elelectronic Diaspora), Sen, Seiurte, Lif, ∏ LT, Eh Sukarra, R, Skunk, Sagarroi eta Betagarri. Ez da gutxi.

CDak eskaintzen duen iraupena erabatekoa da, 79 minututik goiti. Eta luxuzko aurkezpena dakar: tapaki gogorra, 48 orrialdetako liburuxka non zigiluko taldeei buruzko informazioa dagoen (lau hizkuntzatan: euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa) eta hamahiru bideoz osatutako DVDa. Hau guztia astintzen badugu eta koktelaren prezioari erreparatzen badiogu (12 euro), emaitza… bueno, bakoitzak atera ditzala bere ondorioak. Hau Metak zigiluaren hasiera baino ez da. Askoz ere gehiago etorriko baitira (hau idatzi bitartean etortzen ari dira jada talde eta disko berriak). Minor Threatek izen bereko abestian aspaldi esaten zuen, beste testuinguru batean noski (barkamenak hortaz aldez aurretik): “Ez gara lehendabizikoak, espero dugu azkenekoak ez izatea”.

DVDak hiru ataletan banatutako menu bat eskaintzen du. Batetik zigilu ezberdinen inguruko informazioa (Metak, AlterMetak, Pil Pil Sessions, Esan Ozenki eta Gora Herriak), non sail bakoitzari dagokion taldearen fitxa topa daitekeen. Bestetik bideoei eskainitako atal bat, non film moduan ikus daitezkeen (hamairu bideoklip jarraian) edo banan bana, unean unekoa aukeratuz. Azken atala, Pil Pil Sessions sailari eskainitakoa da, -gailu, Anari ta Petti eta Sen + Hendrik Roever, kolekzioa oraino osatzen duten diskoetatik kantu bana jasoko duena. Ondoko taldeen bideoklipak dira ikusgai DVDan: • Kuraia (Bizi gera) • ∏ LT (Bestaldean) • Sorkun (Lurra) • Miztura (Remix) • Seiurte (Zugatik) • Sagarroi (X-izpiak) • Skunk (Etor daitezela) • Betagarri (Zure ingurua) • Fermin Muguruza (In-Komunikazioa) • Ruper Ordorika (Zaindu maite duzun hori) • Eraso! (Gertaerak) • -gailu (Kontrolari kontrola) • Bap!! (Abiada bizian)


datozen

ekoizpenak

INOREN ERO NI

Aurkezpena: ekainak 10

Talde berria, nahiz partaide ezagunak dituen bere baitan; BAP!! taldeko Eneko –ahotsak- Mikel (BAP!!; Negu Gorriak, Parafünk, Anari, Dub Manifest, Fermin Muguruza Kontrabanda) -bateria, Drake (BAP!!, Anari) –baxua- eta Purr ohi eta egun Hotel taldean den Borja –gitarrak-. Inoren Ero Ni hainbat denboraz gure artean zabaldu den zurrumurruari erantzuna da, BAP!! amaitu zen, bai Purr ere baina enbor beretik sortu da ezpal berria.

AMODIO Vol. I

Aurkezpena: Maiatzak 13

Lisabö taldeko Javi Manterola-k zuzentzen du egitasmo hau. Bere bakarkako lehen proiektua da eta honakoan Aurelien Routoureau frantziarrak lagundu du elektronikaz janzten Javik konposatu eta grabatutako doinuak. Post-folk-popa komunikazioaren alde. Ahotsetan bera eta Aurelien egoteaz gain Larraitz Torres ageri da.

NEUBAT Dantzaldiko Erreginak Aurkezpena: ekainak 3

Eskarmentu handiko talde gaztea, izan ere beraien bideaz gain taldeko bik (Kanda, gitarrak eta ahotsak, eta Atxus, baxua,) Sorkunen taldea osatu dute azken bi urteetan. Beste biak Imanol (bateria) eta Libe (teklatuak eta ahotsak) ditugu. Gogor kolpatuko dizute beraien rock, stoner, eta indarrarekin.


AFRIKA ENTZUN

Aurkezpena: Maiatzak 06

Kontrakalea zigilua, oraino Fermin Muguruzak Metak etxean argitaratutako lanak gordetzen zituen apala, zabaldu egiten da, ireki, honenbestez soinu lurralde berri bat sortuz. Bertan Metak diskoetxearekin elkarlanarean Fermin Muguruzak ekoiztutako lanak argitaratu eta garatuko dira. 2004ko lehen sei hilabeteko honetan lau izango dira argia ikusiko duten lanak. Lehenik Afrika abeslari ginearraren estraineko diskoa, Irungo Mosku auzoko BAD Sound System kolektiboarena, Erromako soinu eragilea den Ruderena eta Fermin Muguruza Kontrabandak aurtengo uratrrilaren 21an Bartzelonako Apolon emaniko kontzertuarekin eginiko zuzeneko lana.

Sarri ikusi izan dugu agertokietan eta sarri ere hainbat diskotan entzun kolaboratzaile gisa (aspaldian Etsaiak taldearekin eta azkenekoz Fermin Muguruzarekin). Hau, Ekuatore Gineako euskaldunak, bere izenez sinatzen duen lehena da eta euskal musikari haize berriak dakarzkio, izan ere elektronika, r’n’b, soul eta beste zenbait iturrietatik edaten duen musika duzu, hasieratik harrapatuko zaituen ahots batek gidatua.

FERMIN MUGURUZA KONTRABANDA 2004/01/21. APOLO. Barcelona Aurkezpena: Maiatzak 26

Aurkezten dizueguna Fermin Muguruza Kontrabandarekin aurrera daraman azken bira honen lekukotasuna uzten duen grabaketa dugu. 12 musikari agertoki gainean. Aukeratutako emanaldia aurten urtarrilaren 21an Bartzelonako (Katalunia) Apolo aretoan, zentsurak behartuta hamaika emanaldi suspenditu ostean, emaniko kontzertu ahantzezina da. 80 minutuko testigantza zuzena.

BAD SOUND SYSTEM BUIAKA Aurkezpena: Maiatzak 06

Irungo DJ eta MC kolektiboa. Maiz Fermin Muguruzaren Dub Manifest zein Kontrabandaren emanaldiak itxi izan dituzte Euskal Herrian. Esku artean dakartena Lesakako Zambra aretoan Fermin Muguruza Kontrabadarekin batera egindako kontzertu bateko sesioa da. Hip hop, rap, dance hall, ragga eta free style...

Rude Barriobeat

Aurkezpena: Maiatzak 06

Bolognatik datorkigun soinu eragilea. Breakbeat, latin breaks & bassline pressure!!


Kontzertuak Afrika + Bad Sound System Maiatza 2004 08 Ugao 14 Arrasate (gaztetxea) 15 Bilbo - Arenala 29 Gasteiz (gaztetxea) Anari Maiatza 2004 01 Iruñea (Gaztetxea) + Kuraia + Zea Mays 07 Lasarte (Jalgi) Fermin Muguruza Maiatza 2004 01 Copenhague (DK) (Antifastitche aktion) 07 Blanquefort (FR) (Salle Fongravey) 08 Ugao (Sarea Sound Festival) 09 Sara (Herri Urrats) 13 Buenos Aires (Argentina) (El Teatro) 15 Santiago (Chile) (Teatro Providencia) 16 Montevideo (Uruguay) (Plaza Cultural Eduardo Mateo) 22 Rivas Vaciamadrid (Pabellón Cerro del Telégrafo ) 28 Prats de Lluçanes (Pavelló) 29 Vilafranca del Penedes (Pavelló Firal - Ateneu X -) 30 Puisserguier (Cave Coopérative) Ekaina 2004 05 Markina-Amallo (30 urte alkarrekin auzolanean) 06 Bilbo (Euskal Eskola Publikoaren 13.jaia) 19 San Francisco (USA) (Sierra Nevada World festival) Kuraia Maiatza 2004 01 Iruñea (Gaztetxea) + Anari + Zea Mays 08 Sara (Herri Urrats bezpera) 14 Luzern (CH) (BOA) 15 Montreaux (CH) 18 Zürich (CH) (Rote Fabrik) 19 Thun (CH) (Mokka) 21 ITALIA (TBC) 22 ITALIA (TBC) 28 Gasteiz (Azkena aretoa ) 29 Azpeitia (plaza) + Gatibu Ekaina 2004 11 Cornella (plaza) 12 Vilafranca (Teatre) 19 Igorre (Plaza) + Zein? 25 Tolosa (Plaza) 26 Arrasate (Gaztetxea)

Maddi Oihenart/Josetxo Goia-Aribe Maiatza 2004 07 Tolosa 09 Elorrio (Eliza) 30 Leioa (Ibilaldia) Rafa Rueda Maiatza 2004 04 Leioa (Askartza-Claret ikastola) 14 Eskoriatza 25 Gasteiz (Parral Taberna) Ruper Ordorika Maiatza 2004 28 Barcelona (Primavera Sound) Sagarroi Maiatza 2004 30 Ekaina 2004 26 Decazeville (FR) (Fête des lengues festival) Abuztua 2004 06 Gasteiz (Matxete plaza) Skunk Maiatza 2004 02 Nebouzat (FR - 63) (Les Folies Laitières) 09 Senpere (Herri Urrats) 15 Betton (fr-35) (Salle municipale) Seiurte Maiatza2004 03 Legazpi 14 Santutxu (gaztetxea) 22 Lizarra (Katxetas) 26 Leioa Campusa 28 Donostia (Guardetxea) Ekainak 2004 04 Oiartzun (Pagoa) 05 Mungia 11 Bergara 12 Azkoitia (Matadeixe) 19 Asteasu Zein? Ekaina 2004 19 Igorre (Plaza) + Kuraia


metazine009eusk