Page 1

80

Noticias de Gipuzkoa Domingo, 24 de abril de 2011

Braille y audio

mirarte C U LT U R A

OCIO

La biblioteca de la ONCE en Donostia cuenta con más de 3.000 libros adaptados para la lectura de personas ciegas. PÁG. 82

COMUNICACIÓN cultura@noticiasdegipuzkoa.com

FERMIN MUGURUZA MUSIKARIA, ZINEGILEA ETA ‘NEXT MUSIC STATION’ DOKUMENTAL SORTAREN ZUZENDARIA

“Arabiar musikari modernoenek ere beren gurasoek entzuten zituzten kantak miresten dituzte” Datorren asteartean ‘Al Jazeera English’ katean (21.00etan) botako dute Fermin Muguruzak arabiar herrialdeetan filmatu dituen hamaika dokumentaletan lehena, Tunisiari buruzkoa. Bidaia musikal horretan modu askotako doinuak topatu zituen, eta hori saiatzen da azpimarratzen JOSEBA IMAZ DONOSTIA. Elkarrizketaz elkarrizketa dabil musikari irundarra azkenaldian, Al Jazeerarako egindako lana tarteko. Solasaldi honen aurretik, Alemaniako Berliner Zeitung egunkariaren galderei erantzun die. Nazioartera zabaldu baita azken proiektu honen oihartzuna.

behar genituen musikariei deitu zieten esateko jakinaren gainean zeudela... Lerro artean, baina kontuz ibiltzeko ohartarazten zieten. Musikarien helbideak eskatzen zizkiguten, goizero Komunikazio Ministerioko jendea etortzen zen guregana, kanpoan grabatzen bagenuen norbaitek jarraitzen gintuen...

Zer nolako giroa ikusi zenuen Sirian? Siria ez beste herrialde guztiak Mendebaldearen aliatuak izan dira. Horregatik, jendeak aldaketa nahi badu ere, ezberdin ikusten dute egoera. Hango lagun eta musikariek esaten didatenez, manifestazioetan aldaketak eskatzen ari da jendea. Baina, era berean, ez dute Mendebaldeak eskua sartzerik nahi. Dokumentala ikustean, pentsatzen duzu: benetan hau da Siria? Kultura musikal izugarria, estilo guztiak... Tentsioa

dago, baita ere, musika berriaren eta tradizionalaren artean. Zoragarria da.

Aurreiritzi asko apurtu dizkizu esperientzia honek? Saiatzen naiz bidaiatzen aurreiritzirik gabe, estereotipoak alderatuz, baina ezinezkoa da. Bonbardaketa mediatiko bat dago eta, azkenean, nahiz eta armadura izugarria eraiki, gauza horiek kutsatu egiten dira. Sudanera iritsi nintzenean, beste herri bat espero nuen aurkitzea. Eta harrituta geratu nintzen. Espero nuen emakumeak estalita aurkitzea eta topatu nituen oso erritmo biziekin dantzan. Estereotipoak hausten ditu lan honek.

Boterearen laguntza ez, baina herriaren ateak zabaldu dizkizu ‘Al Jazeera’rako lan egiteak? Hala da. Egiptoko Hegoaldera joan

“Dokumentalek zuten balio kulturalari, beste balore bat gehitu zaio orain: iraultzen aurretik aurkitu genituen pistak” “Bi totem daude arabiar musikan, biak emakumeak: Umm Kulzum eta Fairuz. Toki orotan aipatzen dituzte”

ginen batean, zeremonia sufi bat grabatu genuen. Eraman gintuzten kotxeetan, furgonetetan... Inork grabatu gabeko gauza bat filmatu genuen. Pozik zeuden, interesaturik geundelako beraien musikarengatik baina, baita ere, Al Jazeerak lan izugarria egiten duelako arabiar kulturaren alde. Esperientzia itzela izan zen hura.

‘Checkpoint Rock’ zure aurreko dokumentalaren egitura daukate azken hauek ere? Al Jazeerakoekin egon nintzenean, asko gustatu zitzaien lan hura, Checkpoint Rocken ideia. Ni lagun batekin elkartzea eta gero bertakoak hari narratibo bezala jokatzea, anfitrioi lana egitea herrialdean zehar, beste musikariak aurkeztuz. Gainera, mapa sonoro bat osatzea zen helburua, musika tradizionaletik azke-

Espero zenuen ‘Next Music Station’ dokumental sortak halako interesa sortuko zuenik? Banekien horrelako serie batek sekulako dimentsioa zuela. Gainera, oso informazio gutxi daukagu bisitatu ditudan herrialde horien inguruan. Apustu handia zen, baita ere, Al Jazeeraren partetik. Interes handia zuten eta buru-belarri lan egingo zutela banekien.

Egindako lanak beste esanahi bat hartu du gaur egun? 2010ean ibili nintzen herrialde horietan guztietan. Abenduan bueltatu nintzen eta urtarrilean hasi dira matxinadak eta iraultzak. Imajinatu zein muturreraino: Egipto eta Tunisian hango diktadoreak kanporatzea lortu dute. Hasiera batean dokumentalek zuten balio kultural eta didaktikoari, beste balore bat gehitu zaio orain: iraultzaren aurretik aurkitu genituen pistak. Herrialde bakoitzeko atmosfera islatu dugulako, musikaren bidez. Horrek interes izugarria piztu du. Orain Al Jazeera Englishen hasiko dira emititzen, eta zoramena izaten ari da. Jendea zain dago. Izugarrizko poza da arabiar herrialdeetan horrelako material bat dokumentatu izana.

Kanpotik diruditen bezain uniformeak dira musikaren ikuspegitik? Hamalau hilabetetan hamaika dokumental egitea, bederatzi herrialdetan, elkarren artean oso ezberdinak... Antzekoak direla pentsatzen dugu, baina ezta pentsatu ere! Marokok ez du zerikusirik Libanorekin, ezta Yemen edo Sudanekin ere. Bakoitza unibertso ezberdin bat da.

Orain badirudi begiradak Siriara bideratu direla. Hain Estatu hermetikoa al da? Hermetikoak denak dira. Ikus dezazun, Libano eta Siria izan ziren errazenak grabatzeko. Beste guztietan zailagoa izan zen filmatzeko baimenak lortzea. Odisea bat. Oso zaila izan da: Tunisian, adibidez, grabatu

Fermin Muguruza Rabaten, Oum abeslaria alboan duela, Marokori buruzko dokumentaleko une batean. ARGAZKIAK: ‘NEXT MUSIC STATION’


CULTURA MIRARTE 81

Noticias de Gipuzkoa Domingo, 24 de abril de 2011

neko joeretaraino. Hori egin dut, baina gidari lana egiten dutenak ez dira soilik musikariak. Marokon musikari bat izan zen, baina Sirian ordea, kontzertuak antolatzen dituen neska bat. Yemenen, berriz, kazetari emakume bat, batzuk aipatzearren.

Lotura hori guztietan betetzen da? Tunisian, bestalde, perkusionista batek egiten du lan hori. Gauzak perkusioaren bidez bakarrik azaltzea erabaki zuen, adierazpen askatasun falta salatzeko. Kuwait eta Bahreinen, atzerakada fundamentalista bat zegoenez askatasunaren eta musikarien aurka, kometa bidez egin genuen lotura. Izan ere, talibanek kometak debekatu zituzten eta herrialde hauetan ere asko erabiltzen dituzte. Irudi poetikoa iruditu zitzaigun.

Balio artistikoari ere garrantzia eman diozue, beraz. Dokumental hauetan sekulako pisua du alde bisualak, poetikoak... Beti daudelako musikariak poeten letrak hartu dituztenak. Pieza zinematografiko interesgarrienak egiten saiatu gara.

Emakumeen presentzia aipatu duzu. Zer nolako eremua dute arabiar musikan? Ezin da orokortu, baina hartu dudan sorpresa handietako bat izan da. Zenbait herrialdetan, emakume pilo bat dago musika egiten. Gainera, bi figura, bi totem daude arabiar musikan. Umm Kulzum (Egipto) eta Fairuz (Libano). Toki guztietan aipatzen dituzte. Gazteek, txikiak zirenean, Umm Kulzum entzuten zuten. 1970eko hamarkadan, hilabete bakoitzeko lehen ostegunean, Cairo Irratitik abesten zuen eta herrialde guztietan sintonizatzen zuten. Lehenbizikoz, herrialde arabiarrek

batasun kontzientzia bat hartu zuten garai hartan. Kultura komun horren kontzientzia zabaltzen lagundu zuen Umm Kulzumek.

‘Next Music Station’ irudietan

Baina gaur egun ere eremu hori mantentzen dute emakumeek? Marokon, Libanon, Tunisian, Egipton, Sirian, Sudanen... emakumeen parte-hartzea izugarria da. Pertsiako Golkoan, ordea, ez horrenbeste. Atzerakada ideologiko bat bizi dute. Egon, badaude, baina herrialde horietan emakumeek zailagoa dute. Yemenen ere berdin; musika bekatua da han.

Hip hopak eta rapak indar handia dutela esan duzu. Badago belaunaldien arteko hausturarik? Oso ezberdinak dira hiriburuetan eta nekazari inguruetan aurki ditzakezun giroak. Hirietan ikusten dituzu estilo eta janzkera modernoak, eta jarrera lotsagabeak –zentzu positiboan–. Besteetan, bestalde, kostata ikusten duzu halakorik. Hori interesgarria izan da ikustea. Baina interesgarriena zera da: hip hop edo rock taldeekin hitz egiterakoan, edo musika ezberdinak nahasten dituztenekin topo egitean, denek azaltzen dute sekulako miresmena txikitan entzuten zuten musikarekiko.

Hori ez da toki guztietan gertatzen. Horrek talka egiten du, hemen oso zaila delako hori gertatzea. Hip hop talde bati galdetu zein diren bere eraginak eta oso zaila da esatea bertako poetak erreferentzia dituela. Arabiarrek beren gurasoek entzuten zituzten kantak miresten dituzte. Soka ez da eten, eta ondare hori jasotzen dute, beren musiketan herentzia horretako elementuak sartzen dituzte. Oso elementu interesgarria iruditu zait. Gauza orokorra da egon naizen tokietan.

X E H E TA S U N A K

Goian, dokumental sortako soinu ingeniaria, Khartoumen (Sudan). Ezkerrean, Muguruza I-Voice rap taldeko kideekin, Beiruteko Borj El Barajneh errefuxiatu eremuan (Libano).

‘Next Music Station’. Al Jazeera telebista kateak herrialde arabiarretako soinu mapa osatzeko eskatu zion Fermin Muguruza musikari eta zinegileari, dokumental sail baten bitartez. Egindako lan horren ondorioa da Next Music Station. Bederatzi herrialde ezberdinetan egin zituen filmaketak musikari irundarrak, 2010. urtean zehar. ● Emanaldiak. Al Jazeera Documentary Chanel katea martxoan hasi zen dokumentalak ematen eta datorren asteartean Al Jazeera English hasiko da emititzen. ● Asteartean. 21.00etan Next Music Station proiektuko lehen saioa botako dute, Tunisiari buruzko atala. ●

ZIFRA

11

● Dokumental. Bederatzi herrialde bisitatu ondoren, hamaika dokumental osatu ditu Fermin Muguruzak. Egipto, Maroko eta Libanon bina, bana Tunisian, Sirian, Yemenen eta Sudanen, eta beste bat Bahreim eta Kuwaiten. Aljerian ez zuten grabatzerik izan, eta beraz, ez zen posible izan han filmatu nahi zituzten bi atalak egitea. ● Eragozpenak. Marokon material guztia erretenitu zieten hiru egunez, Bahreimen ere beste kamera batzuk lortu eta klandestinoki grabatu behar izan zuten, adibidez. ● Iraultza. Egipton, The King musikaria ikustera joan zirelarik, kontzertua debekatu eta handik 15 kilometrora eskaini zuten. 25.000 lagun elkartu ziren; polizia eta herriaren arteko borrokarekin bukatu zen dena.

Lerro hauen gainean, Lamya ekoizle yemendarra, Muguruzarekin solasean, Sanaan (Yemen). Eskuinean, berriz, Lila Shaker musikariarekin.

“Arabiar musikari modernoenek ere berengurasoek entzuten zituzten kantak miresten dituzte”  

Datorren asteartean ‘Al Jazeera English’ katean (21.00etan) botako dute Fermin Muguruzak arabiar herrialdeetan filmatu dituen hamaika dokume...