Page 1

mugikirola.net

2012ko maiatza

72. zenbakia

mugikirola k i r o l z a l e e n

a l d i z k a r i a

Lander Lasa “Oso garrantzitsuak dira zaleak, bai gauzak ondo doazenean, bai gaizki doazenean�

3

Lander Lasa

7

Hegalak

8

Uda 2012

12

GR Donostia

13

Aritz Azpiroz


t e

Janaria eta edaria

gi k i r o l a . n

MENDI IRTEERETARAKO AHOLKUAK

Mendiko edozein jardueratan jan gabe edan gabe baino denbora gehiago iraun dezakegu. Mendian ibiltzen den edonork jakin behar du ur nahikoa eramatea zein garrantzitsua den. Ibilbidea zehazterakoan kontuan izan behar dugu bidean ura jaso dezakegun ala hasieratik behar dugun ur guztia eraman behar dugun.

mu

Urari behar duen arreta jartzen ez badiogu, deshidratazio ustekabean etor daiteke. Deshidratazio larriak (udan zein neguan eman daitekeela argi izan behar da) honako ondorioak izan ditzake: nekea, ahitzea, buruko min handia, zorabioa, arreta eta kontzentrazio falta, eta desorientazioa. Mendian errendimendu ona izateko, ez da nahikoa jardueran zehar nahikoa hidratatzearekin, hasi aurretik ere ondo hidratatu behar da. Horretarako, aurreko 2 edo 3 egunetan ur asko edatea gomendatzen da.

ARGITARATZAILEA:

Donostiako Udala. Euskara Zerbitzua 943 483 750 FAXA: 943 483 765 E-POSTA: udala_ euskara@ donostia.org mugikirola@mugikirola.net WEBGUNEA: www.mugikirola.net TELEFONOA:

LAGUNTZAILEA:

Kiroletako Udal Patronatua

EKOIZPENA:

iametza interaktiboa S.L. Iure Eizagirre Altzibar, Naiara Exposito Alberdi ARGAZKIAK: Dani Blanco DISEINUA: antza Komunikazio Grafikoa INPRIMAKETA: antza Komunikazio Grafikoa

Eguraldia Mendiko ekaitzak dira fenomeno meteorologiko zirraragarri eta beldurgarrienak. Azkar sortzen dira eta hartzen duten ezohiko indarraren ondorioz arazo larriak izan ditzake aterperik gabe harrapatu duen mendizaleak. Beraz, irten aurretik eguraldiaren iragarpena begiratu behar da.

Arropa Mendirako gutxi transpiratzen duten arropak saihestu behar dira. Edozein jarduera fisikotan izerditu egiten gara. Izerditzeak eragindako ur baporea ez badugu kanpora ateratzen, gure azalaren eta arroparen artean geratuko da. Horrela, blai eginda egongo gara barrutik eta kanpoko tenperatura jaisten bada ondorio larriak izan ditzakegu. Horregatik, mendirako erabiliko dugun kanpoko arropak iragazgaitza eta transpiragarria izan behar du.

Intsektu ziztadak Mendian, udaberrian eta udan batez ere, oso ohikoa da erle, liztor, ezpara eta txindurri gisako intsektuen ziztadak jasatea. Ziztadak saihesteko intsektu-uxagarriak erabili. Aukera naturalak: • Eltxoen kontra: limoi tantak, azido zitrikoak uxatu egiten ditu. • Ziztaden hanturak arintzeko: kalendula eta malba pomada eta buztin berdearekin egindako krema. Ziztadak kaltetutako lekuan eman. • Erreakzio alergikoak arintzeko: onagra olioa.

ERREDAKZIOA:

ALE KOPURUA: LEGE

15.000 GORDAILUA: SS-0129/03

Club Vasco de Camping Elkartea


elkarrizketa

3

LANDER LASA

Lander Lasa “Nire lana entrenamenduetan laguntzea da, nik hori oso argi dut”

Zein izan da zure ibilbidea? Esan dudan bezala saskibaloiarekin lehenengo kontaktua eskola kirolean izan nuen. Handik gutxira, Tolosako elkartean hasi nintzen jokatzen eta baita Gipuzkoako selekzioarekin ere. 16 urterekin Euskal Herriko selekzioarekin jokatzeko hautatu ninduten. 17 urte bete nituen arte Tolosan jokatzen aritu nintzen eta ondoren, Atlético San Sebastián tal-

2012ko maiatza

Noiz hasi zinen saskibaloian? 10 urte nituenean hasi nintzen. Eskola kirolaren baitan hainbat kirol egiten genituen eta horietako bat saskibaloia zen. Hasieran nire ikastolako, Laskorain Ikastola (Tolosa), taldean aritzen nintzen baina denbora gutxira Tolosako elkartean hasi nintzen jokatzen. Txikitan, hasiera batean, futbola zen gehien gustatzen zitzaidan kirola, baina pixkanaka saskibaloia ere gustatzen hasi zitzaidan. Gainera, nire familian ere bazen zaletasuna, nire aita eta osabak ere aritzen ziren… Horrek ere eragina izango zuela pentsatzen dut.

DANI BLANCO

Lander Lasa (Tolosa, 1988) Lagun Aro GBCko saskibaloi jokalaria da. 2010eko udan hasi zen taldean jokatzen eta ordura arte beste hainbat taldetan aritu izan da: Club Baloncesto Atapuerca, Universidad de Burgos, Lan Mobel ISB-n... Gaur egun ACB Ligan jokatzen duen arren, LEB eta EBA Ligatan ere aritutakoa da. Lagun Aro GBC taldeak denboraldi ona egin du aurten: bosgarren sailkatu da, play off-erako txartela lortuz. Errege Kopa ere jokatu du.

mugikirola.net 72 ·


4

LANDER LASA

elkarrizketa DANI BLANCO

dearekin jokatzera pasa nintzen. Hurrengo denboraldirako Donostiako Askatuak taldeak fitxatu ninduen. Urtebete egin nuen han. Ondoren, beste urte bat egin nuen Burgosen, han lehenengo mailako taldearekin entrenatu eta beheragoko taldearekin jokatzen nuen. Hurrengo bi urteetan Azpeitian jokatu nuen eta handik Lagun Arora etorri nintzen. Etxetik eta herritik kanpo jokatzea nola eraman zenuen? Egia esan esperientzi berezia izan zen. Gaztea nintzen eta lehenengo aldia zen etxetik kanpo egoten nintzena. Esperientzia hartan (Burgosen) asko ikasi nuen, bai pertsonalki bai kirolari bezala. Familia eta lagunak gertu ez izatea nahiko gogorra izan arren, esperientzi ona izan zen. Gogorra al da saskibaloi jokalaria izatea? Profesional mailan jokatzen hasi nintzen lehenengo urtea, apur bat ezagutzeko edo izan zen, eta egia esan zail samarra egiten da: entrenamenduak egunero‌ Baina ohitu egiten zara, edo ohitu egin behar duzu, izan ere saskibaloia da gehien maite dudan kirola. Asko eman dit saskibaloiak eta nik uste dut pena merezi duela. Lagunekin egoteko badut nire denbora, eta parranda egiteko agian urtean zehar ez dut aukera asko izaten, baina uda beti iristen da!

2012ko maiatza

Nolakoa da Landerren egun bat? Goiz jaikitzen naiz eta zerbait gosalduta Donostiara joaten naiz entrenatzera. Normalean pesak egiten ditugu goizetan. Tolosara itzultzen naiz etxekoekin bazkaldu ahal izateko. Bazkal ondoren beti siestatxo bat egiten dut goizeko nekea gainetik kentzeko, arratsaldean berriro entrenatzera joan behar izaten baitut. 16:3017:00ak aldera berriro Donostiara joaten naiz. Arratsaldeko entrenamenduak bi ordukoak izaten dira, erritmo gehiagorekin, mugimendu gehiagorekin‌ Etxean afaltzen dut familiarekin eta, ez oso berandu, lotara joaten naiz.

¡ mugikirola.net 72

ABIADAN Herri bat? Tolosa. Talde bat? Lagun Aro. Kirol bat? Saskibaloia. Saskibaloia ez den kirol bat? Futbola. Saskibaloi jokalaria ez bazina? Futbolaria. Oporretako leku bat? Ibiza. Denbora librean, kirola edo lasaitasuna? Urtean zehar lasaitasuna, oporretan kirola.


elkarrizketa

LANDER LASA

Inoiz pentsatu izan al duzu saskibaloian hain urrutira iritsiko zinenik? Egia esan, ez. Txikitan beti esaten nuen “nik ACBn jokatuko dut!�. Baina ez, oso zaila delako. Batez ere, nire mailako eta askoz hobeak diren jokalari asko dagoelako. Nik txikitatik lan asko egin dut, gehien gustatzen zitzaidan kirola zelako. Zortea izan dut eta ea orain urte askoan mantentzeko aukera dudan. Etorkizuna nola ikusten duzu? Aurten kontratua bukatzen zait, eta ez dakit zer pasako den datorren urtean. Nik beti pentsatu izan dut ahal dudan denbora gehien pasa nahi dudala hemen, ahal bada profesional mailan eta hori ezinezkoa bada, beheragoko mailatan ere oso gustura arituko nintzateke. Baina beti saskibaloian pentsatzen.

5 berdina izan zen, jende asko berria baitzen. Aurten bost jokalari bakarrik etorri dira berriak, gainontzekoak aurretik ezagutzen ginen. Garrantzitsuena da kantxetatik kanpo ere geratzen garela, telefonoz hitz egiten dugula‌ Laguntasuna dugu eta hori gero kantxetan antzeman egiten da. 10 hilabete pasatzen ditugu elkarrekin eta, lehen esan bezala, familia bat bezala gara. Nolako zaleak ditu Lagun Aro GBCk? Aurreko urteko emaitzak ikusita, zaletasun handirik ez egotea nahiko arrunta zen alde batetik. Aurten, ordea, igoera nabarmena izan da, bereziki urte oso ona egin dugulako eta ikuskizun apur bat eman dugulako. Aurten ikusleen laguntza antzeman dugu eta egia esan horrek asko animatzen zaitu. Niri gus-

Egunero entrenatzen duzue? Nola antolatzen duzue astea? Igandean partida jokatu baldin badugu, astelehena jai izan ohi dugu. Astearteetan goiz eta arratsaldez entrenatzen dugu, asteazkenetan entrenamendu bakarra izan ohi dugu eta ostegunetik aurrera, berriz, asteburuko partidara begira entrenatzen dugu.

Lander Lasa Illunbeko harmailetan.

2012ko maiatza

Nolako harremana duzu jokalari eta entrenatzailearekin? Jokalariekin harreman oso ona dut. Denok familia bat bezala gara. Iaz ez-

DANI BLANCO

Denboraldi ona egin duzue. Gustura zaude egindako lanarekin eta lortutako emaitzarekin? Bai, aurtengo denboraldia oso ondo joan zait bai pertsonalki bai kirol arloan. Hasiera gogorra izan zen, taldekide eta entrenatzaile berriak baikenituen, baina klubarentzat eta inguruan dabilen jendearentzat oso urte polita izan dela uste dut. Espero dut bukaera ona emango diogula Illunben!

mugikirola.net 72 ¡


6

LANDER LASA

tatzen zait partidak ikusten ari direnak gustura egotea eta aurten hori lortu dugula uste dut, antzeman egiten baitzen ikusleak gustura jarraitzen zituztela partidak. Alde horretatik oso pozik gaude taldekide guztiak.

elkarrizketa

e arik gab tz n a l a z Pankok o jokalari “Andy i en ligak u z re berar i e ez k r u e me N n saria. on en are n botoa” o i n n a em

Ikusleak seigarren jokalari bat bezala dira guretzat, asko laguntzen digute. Oso garrantzitsua da afizioa, bai gauzak gaizki doazenean bai ondo doazenean ere.

zaitezkeen momenturik. Hasieran erritmoa hartzea asko kostatu zitzaidan.

Iraurgin jokatzetik ACB Ligan jokatzera pasa zinen. Zertan antzeman zenuen aldea? Egia esan gehiena fisikoki antzematen nuen. ACB Ligan saskibaloia oso ezberdina da, saskibaloi arinagoa, azkarragoa… da. Ez dago geldirik egon

LAGUN ARO GBC

Teknikoki ez, izan ere, bakoitzak bere rolak ditu talde batean eta eskatzen zidatena ematen ohituta nengoen. Defentsa aldea eta fisikoa hobetu behar izan nituen. Zuen taldekide bati, Andy Pankori, ligako jokalari onenaren saria eman diote. Nola jaso duzue albistea? Botazioak egin zirenean, nik adibidez berari eman nion nire botoa. Guretzat oso garrantzitsua da sari hori, izan ere, jokalaria oso ona da, oso profesionala… 34 urte ditu eta adin horrekin lortu duena lortzea oso zaila da. Egia esan, gure taldeak liga amaitu duen postuan amaitzea zati handi batean berari esker izan dela argi dago. Zalantzarik gabe, saria merezitakoa da!

2012ko maiatza

Iazko denboraldian gehiago jokatu zenuen aurtengoan baino. Nola daramazu hori? Iaz garai honetan minutu gehiago nituen metatuak, baina nik badakit nire lana zein den, nire lana entrenamenduetan laguntzea da eta hortik aurrera gogortasun bat ematea entrenamenduei. Entrenatzaileak badaki ni prest nagoela behar denean jokatzeko. Hortik aurrera…

· mugikirola.net 72

Nire aurretik dauden hiru jokalariek egin duten denboraldia ikusita, zaila da entrenatzaileak gazte batengan konfiantza izatea, baina ni beti nago prest jokatzeko. Hasieran, gogorra da noski, baina denborarekin ohitzen zara. ■


erreportajea

7

HEGALAK

Kirola denen eskura Ekaineko lehen astean irekiko dute Hegalak, Kontxako kirol egokituko zentroa Ezagunak dira kirola egitearen onurak, baina pertsona guztion ezaugarri fisikoak zein psikikoak ez dira berdinak. Horregatik, zenbait pertsonek, aniztasun funtzionala dutenek kasu, arazo gehiago dituzte beraien beharretara egokitutako zentroak aurkitzeko. Aurrerantzean, izango dute beren lekua hirian. Gurpildun aulkian sartu eta ibiltzeko ate eta korridore zabalagoak, braillez idatzitako seinaleak, bi altueratan jarritako barandak, ate lerragarriak, igerilekura sartzeko arrapalak, esfortzu probak egiteko lau metroko zinta‌ Begi-bistakoa da Donostiako Cervantes plazaren azpian irekiko duten Hegalak Kirol Zentroa ez dela ohikoa, elementu bereziak ditu, aniztasun funtzionala duten pertsonei egokituta dago. Baina edonorentzat egongo da zabalik. Ekaineko lehen astean irekiko ditu ateak zentroak. Bertaratu nahi dutenek hiru sarbide izango dituzte: Cervantes plazatik, Kontxa hondartzara doan maldatik eta lur azpiko aparkalekutik. Zentroaren barruan kirol eremua eta osasun alorra bereizten dira. Kirol eremuak, halaber, bi gune ditu: lehorra eta hezea. Lehenengoan daude erabilera anitzeko gelak, gurpildun aulkiekin ibili ahal izateko makinak dituen gimnasioa eta zentzumenen estimulaziorako aretoa. Bigarrengoan, berriz, sarrerako arrapaladun eta led argidun 25 metroko igerilekua, musikoterapia egiteko ur azpiko bozgorailuz hornitutako igerileku txikia eta spa gunea daude.

IURE EIZAGIRRE Kirol eremuak gune lehorra eta hezea ditu.

programak eta errehabilitazio tratamenduak gauzatuko dituzte, besteak beste, autismoa edo ulermen arazoak dituztenekin. Baina instalazioak eta zerbitzu berezituak ez dira Hegalak-en eskaintza bakarra, haurrentzako, gazteentzako, helduentzako zein familian egiteko ikastaroak emango baitituzte. â–

Osasun gunean aniztasun funtzionala duten pertsonen egoera ezagutu eta laguntzen saiatuko dira. Horretarako prestatu dituzte hainbat mediku eta fisioterapia gela, baita laborategi medikua ere. Bestelako funtzionaltasuna duten pertsonentzako

www.hegalak.com Hegalak Kirol Zentroa

2012ko maiatza

Informazio gehiago:

mugikirola.net 72 ¡


8

UDA 2012

erreportajea

Uda, kirol berriak praktikatzeko parada Uda gauza berriak egiteko garai paregabea izan daiteke, baita urtean zehar praktikatzen ez diren kiroletan aritzeko ere. Eskaintza zabala da hondartzan, kalean, itsasoan zein kirol instalazioetan. Horren erantzule, besteak beste, Uda 2012 kanpaina. Gaztetxoak surf ikastaroan Zurriolan, umeak padelean Donostiako Tenis Elkarte Errealaren instalazioetan, helduak irristailuen gainean hirian zehar... Egoera arruntak dira udan Donostian, urtero egiten den Uda kanpainak ohiko bihurtu baitu adin guztietako jendea kirola egiten ikustea uztaileko eta abuztuko eguzkipean (sarri lainopean).

DONOSTIA KIROLA

Aurten ere izango da horretarako aukera, Donostia Kirola patronatuak, hiriko 30 klubek eta Gipuzkoako Piraguismo Federazioak martxan jarri baitute Uda 2012 kanpaina. Aurreko edizioetan baino plaza eta eskaintza zabalagoarekin, gainera. 80 kirol modalitatetan aritzeko aukera eskainiko diete donostiarrei zein kanpotik datozenei eta guztira, 70.000 pertsonentzako lekua izango da kirol jardueretan.

2012ko maiatza

Txikienek ere izango dute kirola egiteko aukera, izan ere, 3 urtetik aurrerako haurrak igeriketan has daitezke. Adin horretatik 16 urtera arteko umeek eta gaztetxoek kirol batzuetan aritzeko parada izango dute (ikus koadroa) eta 17 urtetik aurrerakoek beste jarduera batzuetan. Eskaintza hain zabala izateak familian jarduteko aukera eskaintzen du, eta parte-hartzaileek gero eta gehiago baliatzen dute hori. Eskaria handitu egin da eta hainbat klubek familian egiteko ekintzak, bela, esaterako, eskainiko dituzte aurten. Gainera, familia bakoitzak bere neurrira egokitutako jarduerak burutu ahal izango ditu. Familian kirola praktikatzeak ez ezik, kirol anitzeko jarduerek oso harrera ona izan

路 mugikirola.net 72

Txikiek zein helduek eskaladan hasteko aukera dute.

dute azken urteetan. Ikastaro horiek jarduera ezberdinez osatuta daude, klub bakoitzak bere berezitasunen arabera antolatzen ditu, eta parte-hartzaileek goiz osoa igaro dezakete kirol horiek praktikatzen.

Ekainetik irailera Izen-ematearen lehen fasea maiatzean egin bazuten ere, oraindik badago aukerarik Uda 2012ko


erreportajea

9

UDA 2012

DONOSTIA KIROLA Surfekoa da gaztetxoen artean arrakasta handiena duen ikastaroetako bat.

Ekainaren 24an hasiko dira ikastaroak eta kirol jarduerez gozatzeko azken eguna irailaren 7a izango da. Bitarte horretan, astebete eta hiru aste bitarteko ikastaroak eskainiko dituzte (gehienak bi astekoak izango dira). Prezioak ere ikastaroen araberakoak dira, 25 eurotik hasita. Uda 2012 kanpaina osatzen laguntzen duten klubek Udalaren diru-laguntza jasotzen dute parte hartzen duten ikasleen arabera. Euskara da laguntza horiek emateko garaian kontuan hartzen den irizpideetako bat, eta klubei ikastaroen hedapena elebitan egiteko eta ikastaroetan euskarak presentzia izatea eskatzen zaie, udan hizkuntza ez dela albo batera utzi behar ohartaraziz.

Parte-hartzaile andana Urteak dira Uda kirol kanpainak antolatzen direla eta azken urteotan parte-hartzaile kopurua egonkortu egin da. Gutxi gorabehera 14.000 pertsonek hartu ohi dute parte. Donostia Kirola patronatuko

AURTENGO KIROL ESKAINTZA - Eskola umeentzako: arkuzko tiraketa, arrantza, bela, bizikleta triala, capoeira, errugbia, esgrima, eskalada, hipika, irristaketa, mendiko bizikleta, padela, pilota, piraguismoa, skatea, SUP, surfa, tenisa, triatloia, urpekaritza, waterpoloa, xakea‌ - Gazte/helduentzako: 60 plus, aerobik, arraunketa, batuka, bossu, dantza latinoak, defentsa pertsonala emakumeentzat, eskafandrismoaren hastapena, hipopresiboak, itsas-gym, urpekaritza, parapentea, urpeko arrantza...

Eskaintza osoa: www.donostia.org

ordezkarien ustez, kopuru horrek gora egin dezake baina eguraldia bezalako faktoreek eragin zuzena dute horretan. Parte-hartzaileen joerak ikusita, adinaren arabera gustuak aldatu egiten direla ondoriozta daiteke. Horrela, eskola umeek igeriketa, kirol anitzeko jarduerak, tenisa eta surfa dituzte gustukoen; gazteek eta helduek, berriz, piraguismoa, surfa eta padela. â–

2012ko maiatza

ikastaroetan parte hartzeko. Izen-ematearen bigarren fasea maiatzaren 30ean ireki zen eta oraindik libre dauden plazetan eman daiteke izena. Horretarako www.donostiakirola.org webgunera edo kanpainan parte hartzen duten klub guztien bulegoetara jo daiteke.

mugikirola.net 72 ¡


10

eskola kirola

Gazteak kirolari Lauaizeta ikastolako DBH 3. mailako ikasleak kirol eskaintzaz hizketan Gazteek kirola atsegin duten eta beraiei zuzendutako eskaintzaz zein iritzi duten jakin nahian hurbildu gara Lauaizeta ikastolara. Ondorioak bi: askok kirola uzten duten adinean egon arren, gustuko dute kirola eta, besteak beste, adin horretan taldeetan eskatzen duten gutxieneko errendimendua delaeta, guztiek ez dute nahi duten kirola praktikatzeko aukerarik. 1- Kirolik praktikatzen al duzu?

2012ko maiatza

IURE EIZAGIRRE

IURE EIZAGIRRE

2- Gazteentzako eskaintza ikusita, zein gabezia sumatzen duzu?

Ainhoa Odriozola

Iker Basurto

1- Orain ez, baina egin izan dut balleta, gimnasia erritmikoa, dantza modernoa, eskubaloia eta arrauna. 2- Arrauna gustatzen zait baina taldeek ez dizute kasurik egiten kadetea bazara. Beste leku batzuetara joan behar duzu. Futbolean, hirian nesken talderik ez eta areto futbolean jokatzera joan behar izan nuen Altzara.

1- Bai, futbolean aritzen naiz. Ikastolan hasi eta gero klub batean jarraitu dut: Kostkasen. Txikitan saskibaloian eta eskubaloian ere ibili nintzen ikastolan, baina ez zitzazkidan gustatzen eta utzi egin nituen. 2- Nik ez dut ezer faltan botatzen, dena ongi dagoela uste dut.

路 mugikirola.net 72


11

eskola kirola IURE EIZAGIRRE

IURE EIZAGIRRE

Maier Irastorza

Asier Acu帽a

1- Praktikatzen nuen. Hasieran gimnasia erritmikoa eta balleta egiten nituen. Eskubaloian eta futbolean ere jokatu nuen mutilekin. Gero, saskibaloian ibili nintzen Inter taldean. Ez nengoen gustura eta kirola utzi nuen. 2- Ariketa gehiago egitea botatzen dut faltan.

1- Bai, karatean ibiltzen naiz baina momentuz albo batera utzi dut, ikasketetan zentratzeko. Gero jarraitzeko asmoa dut. Txikitan, eskola kirolean, hasi nintzen. 2- Akaso, futbol aretoan aritzeko aukera, gustatzen baitzait.

Goizane Gorosabel

Telmo Etxeberria

1- Egiten dut baina lagunekin-eta, ez klubetan. Lehen gimnasia erritmikoan, balletean eta saskibaloian aritua naiz. 2- Futbola, adibidez, gustatzen zaigu baina klasean oso astakiloak dira eta neskei ez digute pasatzen baloia.

1- Bai, futbolean jokatzen dut. Txikitan hasi nintzen eta gero Martutene taldera joan nintzen. Saskibaloian ere ibili nintzen urtebetez. 2- Ezagutzen dudana kontuan hartuta, ondo dago. Gure klubean, adibidez, oraintxe aldatu dituzte instalazioak eta dena ondo dago.

2012ko maiatza

IURE EIZAGIRRE

IURE EIZAGIRRE

mugikirola.net 72 路


12

klubak

GR Donostia Donostiako gaztetxoek badute aukera gimnasia erritmikoa ikasi eta praktikatzeko 1988an sortu zen elkarte hau hainbat gurasok bultzatuta. Garai hartan entrenatzaileek Donostiako Udal Kirol Patronatuarekin zuten hitzarmena amaitu zen eta gimnasia erritmikoarekin jarraitu ahal izateko, elkartea osatzea erabaki zuten. Elkarteak, datorren urtean, 25 urte beteko ditu gimnasia erritmikoa gaztetxoenen artean zabaltzen.

Gainera GR Donostik kirol hau ikasgai gisa ematen du ikastetxeetan. Elkarteko kideek azaldu dutenez, “Donostiako gazteek gero eta gehiago eskatzen dute kirol modalitate hau”.

2012ko maiatza

Naiara Crujeiras entrenatzaileak argitu duenez ez dago adin mugarik kirol hau praktikatzeko, “baina gaztetxoak izan ohi dira, orduan izaten baita elastikotasun handiena”. Sarri badirudi gimnasia erritmikoa nesken kirola bakarrik dela, eta gehiengoa hala izan ohi den arren, mutilak ere aritzen direla ziurtatu du Crujeirasek: “gure elkartean badira mutil gutxi batzuk, ez dago mugarik kirol hau praktikatu ahal izateko”. Ikasturte amaieran, gimnasia erritmikoko ikasleek erakustaldi bat egin ohi dute ikasturtean zehar ikasi dutena senitartekoei, lagunei eta ezagunei erakusteko.

· mugikirola.net 72

CLUB GR DONOSTI

Elkartearen egoitza Altzako kiroldegian dago, bertan daude bulegoa eta entrenatzeko kantxak. 7 urtetik 16 urte bitarteko 100 neska-mutil inguru dira gimnasia erritmikoko klaseak hartzen dituztenak gaur egun eta horietako 12 federatu mailan aritzen dira. Beste 50 inguru eskola-kirolean aritzen dira eta gainontzekoak oinarrizko eskolan.

Gimnasia Rítmica Donosti elkartean 100 gaztetxo inguru aritzen dira.

Txapelketak Gipuzkoan ez ezik, Euskal Herri osoan jokatzen dituzte, maila eta lortutako emaitzaren arabera. Gimnasta izateak, beste hainbat kiroletan gertatzen den bezala, “bere alde onak eta txarrak” dituela azpimarratu du Crujeirasek. Gimnasta ona izateko koordinazio ona beharrezkoa dela adierazi du entrenatzaileak: “funtsezkoa da koordinazio ona izatea gorputzarekin egiten diren ariketak egiteko eta hauek gimnasiako tresnekin (pilotak, zintak…) koordinatzeko”. ■

Informazio gehiago: www.clubdonosti.com


13

protagonista

Aritz Azpiroz “Donostian, askok skatea garraiobide bat bezala erabiltzen du alde batetik bestera mugitzeko“ Skate txapelketak antolatzen al dira Euskal Herrian?

Aritz Azpirozek (Tolosa, 1997) 15 urte bete berri ditu, Donostiako Mariaren Bihotza Ikastolan ikasten du eta badu zaletasun bat: skatea. Duela hilabete inguru, Donostiako Euskararen Udal Patronatuaren Auzoka aldizkariak antolatutako Sorkuntza II. Bideo-lehiaketan banakako saria irabazi zuen bera patinatzen agertzen den Patinatzen izeneko bideoarekin.

Bai antolatzen dira eta nik ere hartu izan dut parte. Txapelketa horiek skate-parkeetan izaten dira normalean. Skatearen kultura zabaldua al dago Donostian? Nik uste dut nahiko zabaldua dagoela. Gainera, zenbaitzuk skatea leku batetik bestera mugitzeko erabiltzen dute, garraiobide bat balitz bezala. Asko bizikletan edo motorrean mugitzen dira hirian zehar eta beste jende kopuru handi bat skatean. Duela gutxi ikus-entzunezko lan batekin sari bat jaso duzu. Ikus-entzunezkoen mundua gustuko duzu?

Gehienbat Donostian zehar ibiltzen gara, baina beste herri batzuetara ere joaten gara noizean behin patinatzera.

Bai oso gustuko dut, gustatzen zaizkidan gauzak egiteko aukera ematen dit. Auzoka aldizkariaren lehiaketan parte hartzea nire lagun bati bururatu zitzaion, ideia ona iruditu zitzaidan eta bideoa prestatu genuen.

Herrietan ba al dira skate parkeak?

Skatean taldean aritzen al zarete edo bakarka?

Bai izaten dira, eta Donostian adibidez lau daude: Intxaurrondo, Anoeta, Aiete eta Larratxo. Parkeetara batzuetan joaten gara, baina egia esan, Donostiako Justizia Jauregiaren atarian gehiago ibiltzen gara.

Taldean aritzen gara normalean eta webgune bat ere badugu (ticksb.weebly.com) bertan, gure taldeko kideen bideoak eta argazkiak jartzen ditugu. Guztietan skatean akrobaziak-eta egiten ageri gara. ■

Non ibiltzen zara skatean?

Aritz Azpiroz.

2012ko maiatza

Duela bi urte inguru hasi nintzen, 12-13 urte izango nituen garai hartan. Skatea originala iruditzen zait, eta txikitan kalean jendea skatea egiten ikusten nuenean beraiek bezalakoa izan nahi nuen.

DANI BLANCO

Noiz hasi zinen skatean ibiltzen?

mugikirola.net 72 ·


albisteak

10 24

ATLÉTICO SAN SEBASTIÁN

EKAINAK Donostri Sprint Triatloia DONOSTRI-ESTANDA TT Donostiako XXVII.NazioartekoTriatloia ATLÉTICO SAN SEBASTIÁN

UZTAILAK

9-20 15 1

RS Nesken campusa 2012 REAL SOCIEDAD

REAL SOCIEDAD

14

Paseo Berriko 44. Igerialdia FORTUNA KIROL ELKARTEA

FORTUNA

ABUZTUAK

IRAILAK

FORTUNA

Haize Orraziaren 6. Igerialdia FORTUNA KIROL ELKARTEA

Donostiako udal gobernuak eta Realak egindako bilera baten ondoren, Udalak Anoeta estadioa birmoldatzeko espedientea abian jarri du. Eraberritze lanetarako Hiri Antolamendurako Plan Orokorrean aldaketa bat egin beharko du Udalak. Futbol klubak estadioko atletismo pistak kendu nahi ditu eta ikusle kopurua 32.000tik 38.000ra igo.

· mugikirola.net 72

REAL SOCIEDAD

2012ko maiatza

ANOETAKO ESTADIOAN ATLETISMOKO PISTAK KENTZEKO TRAMITEAK HASITA


15

MARIA MUJIKAK URREZKO DOMINA ESPAINIAN Atlético San Sebastián taldeko Maria Mujikak Espainiako Txapelketako 60 metro hesietako urrezko domina lortu du. Martxoan Oviedon (Asturias) jokatu zuen kadete mailako txapelketa 15 urteko donostiarrak.

ATLÉTICO SAN SEBASTIÁN

albisteak

HOCKEYAN ZILARREZKO DOMINA

GROS XAKE TALDEA

Txuri-Urdin Izotz Hockey taldeko Alex Veak (kapitaina), Pablo Puyuelok (aurrelaria) eta Luis Sokolovek (atezaina) Espainiako senior mailako selekzioarekin bigarren postua lortu dute Islandian jokatutako Munduko Txapelketan. Zilarrezko dominarekin etxeratu dira.

TXURI URDIN

VELTEN TXAPELDUN NÎMES-EN Gros Xake Taldeko jokalaria den Paul Velten baionarrak junior mailako Frantziako Txapelketa irabazi du Nîmes-en jokatutako norgehiagokan. Veltenek Donostiako Openean, berriz, laugarren postua lortu du.

BEHOBIA-DONOSTIAN IZENA EMATEKO EPEA ZABALIK

FELIX SANCHEZ

Albiste gehiago

mugikirola.net helbidean

2012ko maiatza

Maiatzaz geroztik irekita dago BehobiaDonostia lasterketan izena emateko epea. Izen-ematea 35 euro kostako da eta webgune honetan egin behar da: www.behobia-sansebastian.com. Aurten 25.000 korrikalarik hartu ahal izango dute parte azaroaren 11n egingo den lasterketan.

mugikirola.net 72 ·


mugikirola.net webguneko

lehiaketan

parte hartu

Kirol materiala lortu nahi?

Lehiaketan parte hartzen dutenen artean 50 â‚Źko bi erosketa txartel zozkatuko dira Izadi Kirolak (Donostia) dendan erabiltzeko.

zorte on!

mugikirola.net jarraitu sarean ere!

Mugikirola! 72. zenbakia. 2012ko maiatza  

Lander Lasa saskibaloi jokalariari elkarrizketa, mendi irteeretarako aholkuak, Hegalak Kirol Zentroa, UDA 2012 kanpainaren eskaintza, Lauaiz...