Issuu on Google+

mugikirola.net

2011ko azaroa

70. zenbakia

mugikirola k i r o l z a l e e n

a l d i z k a r i a

Aimar Agirresarobe “Duela bi urte izandako ezbeharra izan da aurten Hawaiiko triatloira joateko arrazoietako bat�

7

Arrauning, arrauna denon eskura

9

Behobia-Donostia markak hausten

11

Eskola kirola

15

Etxarri eta Arzamendi munduko txapeldun


gi k i r o l a . n

t e

mu ARGITARATZAILEA:

Donostiako Euskararen Udal Patronatua 943 483 750 FAXA: 943 483 765 E-POSTA: udala_ euskara@ donostia.org mugikirola@mugikirola.net WEBGUNEA: www.mugikirola.net TELEFONOA:

LAGUNTZAILEA:

Kiroletako Udal Patronatua

EKOIZPENA:

iametza interaktiboa S.L. Iure Eizagirre Altzibar, Naiara Exposito Alberdi ARGAZKIAK: Dani Blanco DISEINUA: antza Komunikazio Grafikoa INPRIMAKETA: antza Komunikazio Grafikoa ERREDAKZIOA:

Hilabete batzuk argitaratu gabe igaro ostean, Mugi! aldizkaria eraberritu eta Mugikirola! jarri dugu martxan Donostiako Euskararen Udal Patronatuak eta Kiroletako Udal Patronatuak. Aurrerantzean ere, kirol arloko gaiak erabiliz, euskararen erabilera eta irakurzaletasuna sustatzea izango dugu helburu. Aro berri honetan, funtsezko aldaketa bat izango dugu: aurrerantzean www.mugikirola.net webgunea izango da aldizkariaren oinarri nagusia. Horrek ez du esan nahi papereko argitalpena desagertuko denik. Ikasturtean zehar papereko hiru ale argitaratuko dira: azaroan, otsailean eta maiatzean. Kirol eta kirolari ezagun eta ez hain ezagunen berriak, albisteak, adituen aholkuak, eskola kiroleko jarduerak eta antzekoak jasoko dira aldizkarian. Eta, esan bezala, hemendik aurrera www.mugikirola.net izango dugu baliabide paregabea gure inguruko kirolaren berri izateko. Gure helburua da denon artean, gure ahaleginarekin eta zuen partaidetzarekin, ahalik eta gune bizi eta erakargarriena sortzea. Bertan topatuko dituzue albiste eguneratuak, kirol ekitaldien agenda, argazkiak eta bideoak, ikastetxeen eta kluben berriak, blogak, kirol eragileen loturak, eta abar. Zuen partaidetzari begira, berriz, zuen iritziak, ekarpenak eta iradokizunak jasotzeko atal finko bat izatearekin batera, Facebook eta Twitter baliabideak eskura izango dituzue. Esan gabe doa, orain arteko zozketa eta lehiaketekin ere jarraituko dugula.

ALE KOPURUA: LEGE

15.000 GORDAILUA: SS-0129/03

ARO BERRIA

Donostiako Euskararen Udal Patronatua


elkarrizketa

AIMAR AGIRRESAROBE

3

Aimar Agirresarobe “Distantzia luzeen aldeko apustua egin dut igeriketan ahulago eta bizikletan sendoago ibiltzen naizelako“

Urrian Hawaiiko Ironmanean hartu zenuen parte. Zer moduz ibili zinen? Bukaeran egindako denbora eta egunean bertan izandako sentsazioak kontuan hartuta, erdipurdiko lasterketa izan zen. Nire asmoa bederatzi ordu eta erditik beherako denbora egitea zen baina ez nuen oso gorputzaldi ona eta erdizka atera zen proba.

AIMAR AGIRRESAROBE

Hiru kirol: korrika, txirrindularitza eta igeriketa. Eta hiruak uztartzen dituen bakarra: triatloia. Horretan aritzen da Aimar Agirresarobe (Tolosa, 1981) Club Atlético San Sebastián taldeko kidea. Fruitu onak eman dizkion denboraldia amaitu berri du, aho zapore gazi-gozoa utzi dion Hawaiiko Ironman proban parte hartuta.

Zein berezitasun du Ironman probak? Distantzia eta iraupen luzeko lasterketa izatea da bere berezitasuna. Gaur egun iraupen luzeko proba asko daude baina Ironmana berezia da triatloia hortik sortu zelako. Triatloiak Hawaiin egindako Ironman proba bat du jatorri. Eta horregatik da, aldi berean, Hawaiikoa triatloi proba ezagunena. Gainera, Munduko Txapelketa gisa hartzen da.

Triatloian kategoriak ezberdindu behar dira: profesionalena eta adin tarteen araberakoa. Azken hori amateur kategoriaren parekoa izango litzateke eta ni horretan aritzen naiz. Munduan zehar egiten diren Ironmanetan lortutako emaitzen arabera lortzen dugu sailkapena. Las-

2011ko azaroa

Nola sailkatu zinen proba horretarako?

mugikirola.net 70 ·


4

AIMAR AGIRRESAROBE

elkarrizketa DANI BLANCO

“Triatloia orain modan dago, duela zazpi urte ez hainbeste. Ni Tolosakoa naiz eta han bere garaian nahiko jende ona aritzen zen kirol honetan, Dina Bilbao, esaterako.“

terketa bakoitzean Hawaiin parte hartu ahal izateko plaza kopuru bat egoten da. Ni Regensburgeko (Alemania) sailkapen proban egon nintzen eta han bost plaza zeuden nire adin tartean (30-34 urte). Laugarren egin nuen kategoria horretan eta zuzenean sailkatu nintzen Hawaiirako. Aurtengoa ez da Hawaiiko Ironmanean parte hartzen duzun lehen aldia. Ez, orain dela bi urte ere egon nintzen. Bigarren urtez joateko arrazoietako bat 2009an bizikletako proban izandako erorikoa izan da. 2009an kolpe handia hartu nuen, eskuko azazkal bat galdu nuen. Proba bukatu nuen, baina nahiko gaizki. Aurten, oso emaitza onak izan ditut, eta plaza lortu dudanez, joatea erabaki dut. Gainera, ingurukoek (familiak, lagunek…) ere animatu naute. Denboraldi ona izan dela diozu. Bai, emaitzei dagokienez gauza politak lortu ditut: distantzia erdiko Espainiako txapelketan, Gasteizen, hirugarren egin dut; Garaiko triatloia irabazi dut; Bilboko distantzia erdiko triatloian zortzigarren sailkatu eta Euskadiko txapeldunorde izan naiz. Regensburgeko Ironmanean, berriz, 13.a izan naiz sailkapen orokorrean (2.000 pertsonek baino gehiagok hartu dute parte proba horretan). Nazioarteko probetan parte hartzen duzu. Bidaia horiek nola ordaintzen dira? Bakoitzak bere poltsikotik ordaintzen ditu. Normalean urtean behin bakarrik joaten gara Estatu espainiarretik kanpo eta hori norberak ordaintzen du. Estatu mailako probetan taldeak laguntzen digu.

2011ko azaroa

Noiz hasi zinen triatloian? Duela zazpi urte. Futbolean jokatzen nuen baina aspertu egin nintzen: lesioak nituen, ikastera kanpora joan behar izan nuen… Bizikletan eta korrika ibil-

· mugikirola.net 70

ABIADAN Entrenatzeko leku bat? Tolosaldea. Lehiaketarik gustukoena? Zarauzko triatloia. Kirolari gisa, amets bat? Euskal selekzioarekin mundu mailan onenekin lehiatzea eta gustuko kirolaz bizitzea. Korrika, bizikleta edo igeriketa? Bizikleta. Zerbaiti uko egin al diozu triatloian aritzeagatik? %100ean ez, baina gauza asko utzi ditut alboan. Lehiaketan triatloia, hortik kanpo kirol bat? Mendia.


elkarrizketa

AIMAR AGIRRESAROBE

5 DANI BLANCO

tzen nintzen nire kabuz, eta triatloia probatzeko gogoz nengoen. Hasi nintzen, eta gaur arte. Triatloia probatzeko gogoa? Gazteen artean ez dago oso zabalduta… Orain modan dago, duela zazpi urte ez hainbeste. Ni Tolosakoa naiz eta han bere garaian nahiko jende ona aritzen zen kirol honetan, Dina Bilbao, esaterako. Oso ezaguna zen, Hawaiin parte hartu zuen, eta erreferentzia zen herrian. Beraz, beti izan zara kirolzalea? Bai, beti egin izan dut denetik, nahiz eta orain triatloian nahiko zentratuta egon. Dedikazio esklusiboa ez dut inoiz izan baina futbolean aritzen nintzenean korrika ibiltzen nintzen, bizikletan, mendian, eskaladan… Denbora-pasa gisa, gauza asko egin ditut. Egun Club Atlético San Sebastián taldean zabiltza. Nola heldu zinen horra? Tolosan hasi nintzen baina duela zazpi urte oso jende gutxi zegoen triatloi taldean. Ezagunak nituen Atlético San Sebastián-en eta haien bitartez hasi nintzen taldean.

ahiz eta n , k i t e n t de ta izan du n i g zentratu e i o t k i h “Be a n a ez dut iatloian orain tr kazio esklusibo itzen e di lean ar o b t egon. D fu a nintzen, n bain n a e iz tz l i iz b o i a in n korrik eskaladan…” a e n e tz n ni dian, n e m , n a biziklet atera eta entrenatzera joaten naiz afaltzeko ordura arte. Egunean bi kirol egin ohi ditut (igeriketa eta korrika, bizikleta eta korrika…), nahiz eta egun batzuetan bakarra edo hiruak egiten ditudan. Entrenatzeko garaian, fase ezberdinak antolatzen ditut urtean zehar. Orain, adibidez, suabe-suabe hasiko naiz datorren urteari begira entrenatzen. Eguraldiak ere ez du askorik laguntzen, eta igeriketan, teknika hobetzen, zentratuko naiz. Neguko fasean kilometroak egin eta indarra hartuko dut hanketan. Lasterketak gerturatzen diren heinean entrenamendu espezifikoagoak egiten joango naiz, erritmo altuagoko serieak eta abar.

Normalean, Tolosako kiroldegian. Bizikletan ere han inguruan, Tolosaldean, ibiltzen naiz, errepideak ongi daudelako, gehien ezagutzen dudan ingurua delako eta denbora askorik ez dudalako, izan ere, lanetik

Distantzia luzeetan aritzen zara gehien bat. Zergatik distantzia hori? Aurten apustu hori egin dut igeriketan ahulago eta bizikletan sendoago ibiltzen naizelako. Bizikletan

2011ko azaroa

Non eta nola entrenatzen duzu?

mugikirola.net 70 ·


6

AIMAR AGIRRESAROBE

“Hasi berrientzat igeriketa izaten da zailena. Horrekin ez beldurtzeko, ez obsesionatzeko, aholkatuko nieke. Orduak sartuz emaitzak iristen dira eta horretarako gai garela sinetsi behar da”

denbora irabazi eta lasterketa jokatuz neure burua aurrean ikusteko aukera gehiago nuen.

elkarrizketa

trenatzen joan naiz eta denbora gehiago behar izan dut. Normalean, lanak eta etxeko kontuek uzten didaten denbora guztia entrenatzeko erabiltzen dut. Zer aholkatuko zenioke triatloian hastear den norbaiti? Hasi berrientzat igeriketa izaten da zailena, Euskal Herrian, orokorrean, ez dugu igeri asko egiten. Horrekin ez beldurtzeko, ez obsesionatzeko, aholkatuko nieke. Orduak sartuz emaitzak iristen dira eta horretarako gai garela sinetsi behar da. ■

Ez zara triatloiko profesionala. Nola uztartzen da kirola eta egunerokotasuna? Ez da erraza. Hasi nintzenean oso ondo moldatzen nintzen, pixka bat entrenatzen nuen, helburua lasterketa bukatzea zen. Gero lehiatzen hasi nintzen, eta denbora hobetzea zen asmoa. Hori lortu eta emaitza onak eskuratzeko aukera nuela ikustean, gehiago en-

2011ko azaroa

AIMAR AGIRRESAROBE

NEGUA ENTRENATZEKO, UDA LEHIATZEKO Euskal Herrian maiatza hasieran ekiten diote kirolariek triatloi denboraldiari. Udan zehar hainbat proba izaten dira, bai kostaldean bai barrualdeko zenbait herritan. Irailean amaitzen da denboraldia. Hala ere, kirolari batzuek, Aimarrek kasu, Estatu espainiarrean zein nazioartean antolatutako lehiaketetan hartzen dute parte. Ondorioz, beraien denboraldia urria arte luzatzen da.

· mugikirola.net 70

Informazio gehiago: aimaragirresarobe.blogspot.com clubatss.com/berria


erreportajea

7

ARRAUNING

Arrauning egin nahi? Kontxan edo Urumean arraunean egitea amesten zuenak posible du Arrauning-i esker Julen eta Unai Elizasu anaiek Arrauning izeneko proiektu berria jarri dute martxan. Horren oinarria arrauna da eta Ur Kirolak elkartearekin elkarlanean ontzi batean arrauna egiteko aukera eskaintzen dute. ARRAUNING

Arrauning proiektuan parte hartu duen ikasle talde bat trainerillan arraunean eta Unai Elizasu patroi lanetan.

Jendeak piraguan ibiltzeko aukera badu baita rafting-a egitekoa ere, baina arrauna egiteko aukerarik ez dagoela garbi dute altzatarrek. Gainera, proiektuaren izenak badu amu berezi bat: ingelesezko atzizkia izan arren, euskarazko esaera edo esamoldea ematen duen hitza da: arraun-ing. Azken batean, beraiek eskaintzen dutena egun batean itsasora edo ibaira joan, ontzia hartu eta pare

bat orduz arraunaz gozatzeko aukera izatea da. Arrauna, berez, ezagutu denek ezagutzen dutela dio Unaik, baina kirolean aritzeko aukera gutxi batzuek dutela azpimarratu du. Altzatarraren esanetan, arraunak baditu bere gain historikoki jasotako milaka konnotazio (kirol gogorra, kirol sufritua, nekea; gaizki esaka, orroaz‌ aritzea) baina horren guztiaren gainetik kirol bat dago eta itsasoan, elkarrekin egin daitekeen kirol bat, tradizioa oinarri duena. Mito horiek guztiak hausteko asmotan ere sortu da Arrauning, erakusteko ez duela axola duzun indarrak, ezaugarri fisikoak, eta edonor dela traineru batean eseri eta arraunean aritzeko gai.

2011ko azaroa

Julen eta Unai Elizasu anai altzatarrak aspaldi konturatu ziren gaur egun jendearentzat ez dela oso erraza arrauna probatzea. Aukera hori gizarte osoari eskaintzeko asmoz Arrauning proiektua martxan jartzea erabaki dute.

mugikirola.net 70 ¡


8 ARRAUNING

ARRAUNING

erreportajea

ten zer egin eta egia esan, oraingoz, jaso ditugun dei guztiak horri buruzkoak izan dira. Arrauna bada koadrilan egiteko plan bat eta kirol honek ematen du jai giroan aritzeko aukera; ez da gauza serio bat egin behar, nahikoa da traineruan esertzea”. Otsailera begira sagardotegien plana indartu nahi dute: ontzian arraunean egin, bertan dutxatu eta gero sagardotegira. Taldeetako eskaintzez gain, banakakoek ere aukera dute arraunean egiteko. Horretarako, gutxienez, bi pertsona behar dira batel batean uretara ateratzeko.

Koadrila bat Urumean arraunean hasteko prest.

Ez du axola duzun indarrak edo ezaugarri fisikoak, eta edonor da traineru batean eseri eta arraunean aritzeko gai.

Arraun munduan ibilitakoak Unai bere garaian, Gipuzkoako Arraun Federazioko zuzendari teknikoa izan zen eta eskolako umeekin hiru edo lau urtez lanean aritu zen. Garai horretan, elbarri fisikoekin ere ibili zen lanean.

Neguan ontziak uretara berdin-berdin aterako direla ziurtatu du Unaik. Ontzia ez ateratzeko arrazoi bakarra haizea izango litzateke, izan ere, haizearen kontra ezin da arraun egin.

Unai eta Julen Elizasu Donostiako Ur Kirolak elkartearekin ari dira elkarlanean egitasmoan. Elkarteak jartzen die eskura material guztia. Gainera, inguruan badute jendea irakasle lanetan laguntzeko.

Proiektu sortu berria den arren, dagoeneko zenbait ikastaro eskaini dituzte eta harrera ona izaten ari da.

Oraingoz zerbitzuak Donostian eskaintzen dira logistika-arrazoiez gain jende askok arrauna Donostiarekin identifikatzen duelako. Iruditzen zaie Kontxa oso leku motibagarria dela. Hala ere, norbaitek eskatuko balu, beste herriren batean ibiltzeko prest daude.

Uretara sartu aurretik ikastarotxoa Uretara sartu aurretik parte-hartzaile guztiek hamar minutuko ikastarotxo praktiko bat egiten dute. Ikastaro horretan, nola eseri behar den, hankak non jarri behar diren, nora begiratu behar den, arraunaren keinua zein den… batik bat segurtasun kontuak azaltzen zaizkie. ■

2011ko azaroa

Eskaintza aukera zabala Arraunean egiteko adinik ez dagoela nabarmendu dute eta horregatik parte-hartzaileen araberako eskaintza zabala prest dute, umeetatik hasi eta helduetaraino.

Harremanetarako:

Eskola umeekin lanean hasiko dira aurki. Ezkontza aurreko agurrak ere eskaintzen dituzte, horrela azaldu du Unaik: “Jende askok holakoetan ez du jaki-

Webgunea: www.arrauning.com

· mugikirola.net 70

Telefonoa: 666 995 198 E-posta: arrauning@gmail.com Arrauning


erreportajea

BEHOBIA-DONOSTIA

9

Markak hausten Heldu, gazte zein haurrek hartu dute parte 47. edizioan Urteak pasa arren, hazten jarraitzen du Behobia-Donostia lasterketak. Gazteek zein helduek hartzen dute parte Irundik eta Donostiatik igarotzen den proban. Aurten ere, milaka izan dira parte-hartzaileak, 20.000tik gora izena emandakoak. Eta, iaz ez bezala, sargoria protagonista.

AZAROAN IZANIK, eguraldia lagun edo etsai izan daiteke Behobia-Donostia (www.behobia-sansebastian.com) lasterketan parte hartzen duten korrikalarientzat. Aurten ere hala izan da eta batzuek besteek baino hobeto jasan dute azaroaren 13an egindako bero sargoria. Milaka izan dira, beste behin, egin zezakeen tenperatuz ahaztu eta korrika egiteko Behobia-Donostian sortzen den giroaz gozatu nahi izan dutenak. FELIX SANCHEZ

Etiopiarrak garaile Bai emakumezkoetan bai gizonezkoetan etiopiarrak izan dira garaile. Trihas Gebrek irabazi du emakumeen kategorian, 1:08:07ko denborarekin. Aurretik Rocio Rios korrikalariak zuen marka 50 segundotan hobetu du. Gizonezkoetan Abraham Milawk irabazi du proba 1:02:57ko denborarekin.

FELIX SANCHEZ

2011ko Behobia-Donostia lasterketak orain arteko marka hautsi du, parte-hartzaile kopuruari dagokionez. Guztira, 23.400 lagunek eman dute izena eta horietako 19.877 irten dira. 202k ez dute lasterketa amaitu.

FELIX SANCHEZ

2011ko azaroa

Inoizko parte-hartzailerik handiena

mugikirola.net 70 路


10

BEHOBIA-DONOSTIA

ANA ITURRIZA

erreportajea

ANA ITURRIZA

Parte-hartzaile gehienak lasterka, baina badira beste modalitate batzuk ere Urtero bezala, elbarriek Behobia-Donostia lasterketa egiteko aukera izan dute. Aurten handbike, eskuekin eragindako bizikleten modalitatea estreinatu dute eta Joel Jeannot izan da azkarrena, 45:27ko denborarekin. Patinetan Donosti Roller taldeko Nicolas Alonso izan da azkarrena, 37:50eko denborarekin.

Fortunaren mendeurrena Behobia-Donostia proba antolatzen duen elkarteak, Fortunak, mendeurrena ospatu du aurten. Korrikalari talde batek gogoan izan du urteurrena eta aurreko mendeko arropekin egin du lasterka.

2011ko azaroa

ANA ITURRIZA

Behobia-Donostia, txikienen lasterketa

LASTERKETA LIBURUAN

Korrika egitea ez da helduen kontua bakarrik. Horren erakusle, aurtengo V. Behobia Txikian parte hartutako haurren kopurua. 0 eta 15 urte bitarteko ia 2.000 haurrek eta gaztetxok zeharkatu dituzte Alderdi Ederreko kaleak. Korrika egin ostean, txokolatea izan dute jateko.

La Behobia. Cr贸nica de un libro EGILEA: Koldo Bravo Go帽i. ARGITALETXEA: Erein. HIZKUNTZA: Gaztelania.

ANA ITURRIZA

路 mugikirola.net 70

Ez da ohikoa lasterketa bateko sentsazioak liburu baten bitartez bizitzea, baina horretarako aukera eskaintzen du Koldo Bravo donostiarrak. Korrika egiteko ohiturarik ez eta lehen aldiz Behobia-Donostia lasterketan izena eman duen Ikerren istorioa kontatzen du fikziozko eleberriak. Ikerrek hiru hilabete bakarrik ditu proba prestatzeko eta aurreikusi gabeko hainbat oztopo gainditu beharko ditu. Idazlearen esanetan, Behobia-Donostian gertatzen dena, jendeak zergatik duen hain gogoko, irteeran zer pasatzen den eta abar kontatzen du liburuak.


11

eskola kirola

Txikitatik kirola eginez Haurrek, sei urtetik aurrera, taldeko kiroletan edo banakako kiroletan parte hartzeko aukera dute Eusko Jaurlaritzak eskola kirolaren inguruko lehenengo dekretua 1990ean onartu zuen, eta 2008an argitaratu zuen azkena. Gaur egun dekretu horren arabera funtzionatzen du Eskola Kirola programak. 125/1998 Dekretuak eskola kirolaren eredu zehatz bat onartzen du, eta zenbait gai bate-

Kirol ibilbideak - Parte hartzekoa. Umeek hasieran prestakuntza osatua behar dute (ikastetxeen eskutik). Helburua, kirola eta jarduera fisikoa egitea, kirol modalitate ezberdinak ezagutzea, kirola egiten ohitzea eta bizimodu osasuntsua izatea da. Halaber, ezintasunak dituzten ikasleen partaidetza bultzatzen da. - Errendimenduan hastekoa. Klubek bultzatzen dute. Programa honetan etorkizunean kirola profesional moduan egingo dutenak prestatu daitezke. LHko seigarren mailan zenbait kiroletako errendimendu programetan parte hartzen hasten dira. Kirolen batean ondo moldatzen diren haurrak LHko azken mailan has daitezke errendimendu programetan.

ratzen ditu, hala nola, kirol ibilbideak eta ibilbide bakoitza zein jarduerek osatzen duten, ibilbide bakoitzean eta lehiaketa mota bakoitzean hasteko behar den gutxieneko adina... Gainera, kirol errendimendura bideratutako lehiaketetan parte har dezaketen kirolarien gehieneko kupoak ezartzen ditu. 2011-2012 ikasturteko programan, jarduera eskaintza dekretuan ezarritakoari egokitu zaio. Ze-

Helburua, jardunean hasteko erraztasunak ematea da. Teknifikazio jarduerak izango dituzte hobekuntza fisikoa, taktikoa eta teknikoa lortzeko. - Talentudunak eta etorkizuneko kirolariak identifikatzekoa. Helburua kirolerako jarrera eta gaitasunagatik talentudun edo etorkizuneko kirolaritzat hartuak izateko eskakizunak betetzen dituzten eskola-ikasleak detektatzea, hautatzea eta garatzen laguntzea da. Ibilbide honetan ez dute ikasle guztiek parte hartzen, hautaketa bat egiten da.

2011ko azaroa

Boleibol partida bat jokatzen Donostiako nesken bi talde.

mugikirola.net 70 路


12 hazki, hiru kirol ibilbide bereizi dira (ikus koadroa). Legea aldatu aurretik, 14 urtera arte izaten zen eskola kirola. Gaur egun, oro har, eskola kirolak 6 urtetik 16 urtera bitartekoak biltzen ditu.

Donostia handia denez, zonaldeka antolatzen dira lehiaketak. Guztira bost zonalde daude eta bakoitzean hainbat instalazio erabiltzen dituzte inguru horretako ikastetxeek.

Lehen Hezkuntzako ikasleen eskola kirola batez ere ikastetxeek bideratzen dute, hastapen urteak baitira. Handik aurrerako jarraipena, klubetan egiten da. Hala ere, ondo moldatzen diren haurrek klubetako teknifikazio eskoletara joateko aukera dute. Bertan, besteak beste, teknika ikasten dute. Horrez gain, klubek kirolariek eurekin maila txikienetatik hastea nahi izaten dute eta horregatik eskola kirola egiteko adinean dauden haurrak euren taldeetara eramatearen aldeko apustua egiten dute.

Donostiako Kirol Patronatuarentzat garrantzitsuena formazio orokorra da (ikastea, lagunekin egotea eta ondo pasatzea) eta ez lehiaketak, sailkapenak edo emaitzak.

Lehen Hezkuntzako eskola kirola inklusiboa da, denek hartzen dute parte eta kirol aniztasuna bultzatzen da.

Lehiaketen antolaketa - Aurre benjaminak: mailako honetako ikasleentzat bada eskaintzarik, txikia den arren. Ikasleek eskola kirola ikastetxeen barruan eta eskola orduetan egin behar izaten dute. Gehien lantzen dena igeriketa sustapena da adin aproposa baita ikasteko. - Benjaminak (LH 3 eta 4): kirol aniztasuneko egutegia dute eta bost kirol praktikatzeko aukera dute. Maila honetan ez dago sailkapenik, ezta saririk ere. Hiruhileko bakoitzean taldeko kirol bat 2011ko azaroa

eskola kirola

¡ mugikirola.net 70

Gaur egun gero eta zabalduago daude eskola kirolaren helburuak eta gutxiengoa da eskola kirola goi-mailako izarrekin lotzen duena. Programan parte hartzen duten kluben artean zortziek dute futbol-eskola eta lauk saskibaloi-eskola. Eskubaloi- eta errugbi-eskolak ere badaude. Banakako kirolak ere eskaintzen dira baina taldeko kirolak dira 2008ko dekretuak arautzen dituenak. â– 

jokatzen dute: saskibaloia, futbola, pilota, errugbia, eskubaloia, hockeya edo sofbola. Banakako kirolak ere egiten dituzte, gimnasia erritmikoa eta judoa, besteak beste. Asteburutan jokatzen dituzte partidak. - Alebinak (LH 5 eta 6): benjamin mailako taldeko kirol berdinak praktikatzeko aukera dute. Aldaketa bakarra hondartza futbola da. Banakako kirolak jokatzeko aukera ere badute eta lehiaketa guztiak asteburuetan jokatzen dituzte. Maila honetan sailkapenak egiten dira.

l


13

agenda / lehiaketa

ABENDUAK

17

ABENDUAK

22-23

31. Hondartza Krosa ATLÉTICO SAN SEBASTIÁN ATLÉTICO SAN SEBASTIÄN

Basket Indoor 3x3 Lehen Txapelketa Herrikoia ATLÉTICO SAN SEBASTIÁN

ABENDUA-URTARRILA

URTARRILAK

1-8

TXURI URDIN

Iraupen eskiko irteera VASCO DE CAMPING ELKARTEA CVCFONDO

Arraunean egin nahi?

Parte hartu

mugikirola.net webguneko

lehiaketa

lehiaketan

ZORTE ON

Lehiaketan parte hartzen dutenen artean trainerilla batean sei lagunek arraun egiteko sari bat zozkatuko da.

!

2011ko abendua azaroa 2011ko

26-5

Izotz gaineko patinaje ikastaro trinkoak TXURI URDIN IZOTZ JAUREGIA

mugikirola.net mugikirola.net 70 70 ··


albisteak ALEX PRIOR

14

PRIOR TIRATZAILEA MUNDUKO TXAPELKETAN Alex Prior Fortuna K.Eko esgrima tiratzaileak urriaren hasieran Catanian (Italia) jokatu zen gurpil-aulkiko tiratzaileen Munduko Txapelketan laugarren postua lortu zuen. Donostiarraren helburua 2012an Londresen jokatuko diren Joko Paraolinpikoetarako txartela lortzea da.

EGIGUREN PUNTISTA FINALEAN Mikel Egiguren zesta puntalaria Buruz Buruko Txapelketako finalerako sailkatu zen. Durangon jokatu zen finalean ordea, txapela bederatzigarren aldiz I帽aki Osa zumaiarrak jantzi zuen 30-17 irabazita donostiarrari. Iaz puntista berdinek jokatu zuten finala eta orduan ere zumaiarrarentzat izan zen txapela. JAI ALIVE

DBN

DONOSTI BASKET NESKAK Donosti Basket Neskak (DBN) izeneko errendimenduko saskibaloi proiektua aurkeztu da Udaletxean. Emakumeen Txapelketako talde profesionaleko jokalariak orokorrean gipuzkoarrak izatea du helburu proiektu honek. Aurtengoa, proiektuaren hirugarren denboraldia izango da.

2011ko azaroa

LAGUN ARO GBC KIROL EGOKITUAREKIN Lagun Aro GBCk eta Gipuzkoako Kirol Egokituaren Federazioak lankidetza-hitzarmena sinatu dute. Hitzarmen horren helburuak haurren psikomotrizitatea hobetzea eta beste haurrekin harreman sozialak areagotzea dira. Programa honek lantalde zabala du eta bertako profesionalek programazio, egiaztatze eta ebaluazio prozesuak lantzen dituzte.

路 mugikirola.net 70

GKEF


15

albisteak

ESKOLA KIROLEKO MONITOREENTZAT IKASTAROA Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako foru aldundiek, Asmoz Fundazioarekin elkarlanean, Eskola Kiroleko monitoreentzako on-line ikastaroa antolatu dute. Bi txanda izango dira: lehenengoa abenduaren 12tik otsailaren 26ra eta bigarrena otsailaren 27tik maiatzaren 13ra.

DONOSTI BERRI

TXIRRINDULARITZA BULTZATZEKO HITZALDIAK DONOSTI BERRIN Donosti-Berri Txirrindulari Eskolan gazte mailetako txirrindularien kopuruak behera egin du azken urteetan. Horregatik, ekimen bereziak antolatu dituzte, adibidez, txirrindulari gazteentzako eta gurasoentzako hitzaldiak. ETXARRI ETA ARZAMENDI PADELEKO MUNDUKO TXAPELDUN

CLUB DE PADEL SOCCERWORLD ETXADI

ARTE MARTZIALEN ZENTROA Eusko Jaurlaritzak goi-mailako kirol-zentro kalifikazioa eman dio Judo Club SS elkarteak kudeatzen duen Anoetako Arte Martzialetarako Udal Aretoari.

Albiste gehiago

mugikirola.net helbidean

2011ko azaroa

Amaia Etxarri eta Irene Arzamendi Soccerworld Etxadi taldeko padel jokalariek munduko txapelketa irabazi dute. Lehenak 18 urtez azpikoen kategorian irabazi du eta bigarrenak 14 urtez azpikoen mailan.

JUDO CLUB SS

mugikirola.net 70 路



Mugikirola! 70. zenbakia