Page 1

IBAIAK:


ZER DA? Ibaiak, eskualdeko lurralde altuetatik baxuetara, aintziretara eta itsasoetara, euria eta izotza garraiatzen duten ibilgailu naturalak dira. Ubide naturala da, normalean euritik edo elurraren urtzetik goiko lurretik behekoetara datorrena, eta itsaso, aintzira edo beste ibai batera isurtzen dena.


Ibaia hiru zonaldetan sailkatuta dago Goi-ibilgua, Erdi-ibilgua eta Behe-ibilgua. Goi ibilgua: Ibaiaren zatirik aldapatsuena da. ura oso azkar eta oldartsu jaisten denez, higadura handia sortzen du: harriak, harkaskarrak eta harea herrestan eramaten ditu, eta V itxurako haranak eratzen dira. Erdi-ibilgua: Aldapa txikiagoa du eta ura mantsoago jaisten da. Higadura ez da hain handia: Ibaiak material fin edo txikia garraiatzen du. Haranak irekiak izaten dira eta ibaia zabalagoa. Zenbait tartetan “meandroâ€? izeneko bihurgune zabalak egiten ditu adibidez: IruĂąetik pasatzean Arga ibaiak duen meandroa. Behe-ibilgua: Bokaletik (ibaia itsasoratzen den tokitik) hurbil dagoen lautada da. Ibaiaren zatirik zabalena da, eta oso malda txikikoa. Sedimentazioa izaten da nagusi: aurreko ibilguetatik ekarritako materiala hondoan edo ertzetan metatuta gelditzen da.


LURRAREN ERLIEBEAN DUEN 1. ERAGINA: -Lurrari forma ematen dio higaduraren poderioz harri sedimentarioak sortuz.

:

- Arroiak sortzen ditu adibidez Irunberriko arroia - Garraiatutako materiala sedimentatzen dituenean lur berriak sortzen ditu: Ebroko delta.


Itsasoak:


ZER DA? Itsasoak erlieben aldaketak eragiten dituen, higadura sortzen duten eragile geologikoa da. Itsasoa ur gaziko eremu zabala da. Ozeanoa baino txikiagoa. Hala ere, neurri edo definizio zehatzak ez daukanez mota askotako itsaosoak daude. Adibidez: Litoral itsasoa, Kontinental itsasoa eta Barnealdeko itsasoa.


FENOMENOAK: Olatuak: Haizeak itsasoaren gainazalean sortutako uhinak dira. Itsas lasterrak: Ozeanoak leku batetik bestera mugitzen diren ur masak dira, itsasoaren barneko ibaiak bailitzan.

Itsasaldiak: Sei ordutik behin gertatzen diren itsas mailaren gorabehera erritmikoak dira.


LURRAREN ERLIEBEAN DUEN 1. ERAGINA:

Higadura: Urak, poliki-poliki kostaldearen itxura aldatzen du. Urteak pasa ahala, itsas labarrean ertza atzeratu egiten da, eta itsasoa lurrean gero eta barruago sartzen da. Higatutako materiala toki batera garraiatzen du.


LURRAREN ERLIEBEAN DUEN 2. ERAGINA: Higatutako materiala itsasertz lauetan sendimentatzen ditu, hondartzak eratuz.


EGILEAK: RITA eta

IDOIA

Ibaik eta itsasoak  

Ibaiek lurrako erliebean duten eragina