Page 1

Egileak: Adriana Casillas Garazi Casillas


Bazen behin Afrikan bizi zen hartza panda bat, ezkutaleku batean bizi zen eta hori eder ederra zen, baina hartza pandak arazo handia zuen: -Ez dut lagunik!!!!!!! Gaixoak egun guztiak aspertuta eramaten zituen. Egun batean, kanpora irtetea erabaki zuen, baina, ez zuen lortzen bere ezkutalekua labirinto handi bat zelako. Irteera bilatu nahian, bertan, ibili eta ibili, halako batean, txori bat ikusi zuen eta galdetu zion: -Aizu zer zara zu? - Ni txori bat naiz, ez al dakizu zer diren txoriak? - Ba... ez - erantzun zion hartzak.


Txoriak irteera erakutsi zion baita munduko animali guztiak ere. Bi hilabete geroago mundua ezagutzeko ibilaldi bat egin zuten elkarrekin, hartzak pertsonak, janaria, eta gauza pila ikusi nahi zituen. Bidaiatik bueltatu zenetik, oso ondo pasatzen zituen egunak bere lagun berriarekin. Horrek erakutsi zion hartza pandari ez zela beti etxean egon behar kanpora atera behar zela aire freskoa hartzera eta lagunak bilatzera.


Beste egun batean, urtxintxa jauna eta txolarre andrearekin egin zuen topo eta beraiek beren etxetik gertu zegoen ezkutaleku bat erakutsi zioten - Zein ederra den! zergatik hartu duzue ezkutaleku handi hau eta zeinentzat? galdetu zien hartzak - Zuretzat da!!!! -Ezkerrik asko lagunak!!!! Baina zergatik egin didazue opari hau? -Zure urtebetetzea delako zorionak!! Hartza pandak eskerrak eman zizkion, eta bere urtebetetzea ospatu zuten ezkutaleku berrian.


Handik urte batzuetara eme eder bat aurkitu zuen eta berarekin ezkondu zen. Ezkontzara animali guztiak joan ziren.


Hala bazan ez bazan kalabaza, sartu dadila Zarauzko plazan.

Hartza panda  

ipuina, hartza panda

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you