Page 1

Zer dira eta zertarako balio dute IKTek eskola testuinguruan? HAUSNARKETA


Mundu globalizatu honek komunikatzeko eta munduarengana hurbiltzeko baliabide berriak ekarri ditu, IKT-ak. Baliabide hauek hezkuntzan ezartzeak aldaketa asko ekartzen ditu esaterako, lankidetza errazten dute. Bestalde, komunikatzeko bideak areagotu dira eta hauek gainera idatzizkoak, ahozkoak zein ikusizkoak izan daiteke. Gainera ikerketa ariketak egiteko erraztasuna eskaintzen digute IKT-ek eskoletan eta honek ikasle kritikoak sortarazten ditu, edo behintzat lagundu egiten du horretan. Eskolen arteko interakzioa bultzatzen dute baita ere, nahiz eta hauek geografikoki urruti egon. Hala ere, abantaila asko eskaintzen dituen arren, IKT-ak eskolan txertatzeak aldaketa asko egitea dakar. Esaterako espazioaren antolaketa aldatzea beharrezkoa izaten da baliabide guzti hauek modu eraginkor batean sartzeko eskoletan. Baino guk argi daukaguna da, garrantzitsuena metodologia aldatzea dela IKT-ak eraginkorrak izan daitezen. Beraz, irakasleen formakuntza berriz ere puntu garrantzitsu bat izango da garapen honetan. Horretarako formakuntza saioak jasotzea beharrezkoa izango dute. Horrela pixkanaka pixkanaka IKTen abantailez jabetu eta beraien irakasteko modua eraldatuz joango da. Gure iritziz, ordenagailuak edo arbel digitalak eskolan izateak ez du esan nahi IKT-ak ondo integratu direla eskolan. Izan ere, irakasleak gai izan behar dira testu liburuetan duten materia IKT-ekin uztartzeko, horrela, nahi diren helburuak lor daitezke.

hausnarketa  

zer dira iktak eta zertarako balio dute?

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you