Page 1

IKT: Mapen aplikazioak

INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIOAREN TRATAMENDUA Web 2.0 zerbitzua: Mapen aplikazioak 2012/01/13

Edurne PĂŠrez Joseba Saenz de U. Asier Rodriguez Nekane Pedrosa LH 32(2)


IKT: Mapen aplikazioak AURKIBIDEA Sarrera ........................................................................................................... 3 Web 2.0.......................................................................................................... 4 Web 2.0 zerbitzuak:....................................................................................... 5 Mapen aplikazioak.............................................................................. 5 RSS zerbitzuak................................................................................... 8 Sare sozialak...................................................................................... 9 Bog-ak................................................................................................ 11 Podcasting........................................................................................... 12 Wiki..................................................................................................... 14 Isuu..................................................................................................... 16 Argazkiak konpartitzea (Flickr) ........................................................... 17


IKT: Mapen aplikazioak

Sarrera Zer tresna teknologiko erabili ditzakegu irakaskuntzan?

Internet era azkar eta inkontziente batean gure munduan sartu eta aldatu den errekurtso bat da. Lehen, aldizkari, irrati, telebistaren‌ bitartez munduan gertatzen zenaren berri izan ahal genuen; gaur egun, aldiz, “klikâ€? soilarekin orain minutu gutxi batzuk gertatutakoa jakin dezakegu. Aipatzekoa da, sareak berak izan duen eboluzioa. Lehen, Interneteko erabiltzaileak eraldatu eta igo zezakeen informazioa, besteek ikusten zuten bitartean. Egun, ordea, Internetean dabilen edozeinek jarri dezake bere iruzkin pertsonala, bideoren bat elkarbana dezake gainerako pertsonekin‌ Edozein erabiltzailek bururatzen zaiona sarean jarri dezakeenez, lankidetzari buruz hitz egin beharra dugu eta hortaz, termino hau definitu. Lankidetza elkarrekin lanean arituz (eta partaideen artean rolak banatuz) taldeko helburu jakin batzuk lortzeko ematen den prozesua da. Guztiok batera brainstorming burutu, esandako ideietatik aukeratu, rolak banatu eta elkarrekin lan egitean azaltzen den lan egiteko modua izango litzateke. Lankidetzako ikaskuntza ezinbestekoa da gaur egungo gizartean, batez ere digital mundua aztertzen badugu, gure artean, lan egiten dugunean askoz gehiago ikasten dugu, besteen ideiak eta gureak bat eginez. Gainera modu erraz

eta

azkar

batean

barneratzen

ditugu

eguneroko

esperientziak.

Lan egitea taldean dauzkan gaitasunak eta ezagutzak barneratu xede berdina, asinkronikoki edo sinkronikoki. Konpromezua, komunikazioa eta koordinazioa ezinbestekoa da taldeko lan prozesuan. Xede berbera talde bat gara behar da funtzionamendu bat non funtzio ezberdin batzuk beteko diren xedeak gauzatzeko, rolak.


IKT: Mapen aplikazioak

WEB 2.0 Oso ondo dakigunez internet komunikazioa jorratzen den gune bat da eta informazio ugari mugitzen dena. Komunikazioa bere baitan bi norabide mota izan ditzake: norabide bakarrekoa eta bi norabidekoa. Norabide bakarreko komunikazioan igorle batek hartzaile bati informazioa ematen dio eta hartzaileak jaso egiten du ezer ere ez egin ezin duelarik. Hau gertatzen zen orain dela gutxira arte, hau da, orain arte interneten erabiltzaile batek informazioa bila zezakeen baina ezin zuen berak nahi zituen aldaketak egin edota

konpartitu

beste

erabiltzaile

batzuekin.

Hau

zen

Web

1.0ren

funtzionamendua, baina gaur egunera ondo egokitzen zen sistema bat bilatu behar zen, erabiltzaileen beharretara egokitua alegia. Honela Web 2.0-ren ideia sortu zen eta martxan hasi zen. Sistema berri honekin zerbitzu asko ipini ziren erabiltzaileen eskura eta honek asko lagundu izan du interneten erabilpenaren zabalkuntzan. Alde batetik jendea gehiago inplikatu du internet ibiltzera komunikazio bide bezala eta asko ere interakzio gehiago lortu da. Jada edozeinek munduko edozein lekutan lan egin dezake bere bulegoan bezala eta hau aurrenetariko erabilpena bat da, hezkuntzan ikusten ari garenez oraindik asko jorratzen ari den gai bat da baina martxan ipinita dauden programen emaitzak, asko motibatzen ari da gizartea eta batez ere irakaskuntzan honela sistemak ipintzeko.


IKT: Mapen aplikazioak

WEB 2.0 ZERBITZUAK Mapen aplikazioak: Interneteko aplikazio batzuk dira non munduko mapa ikusi dezakezu eta zu momentu horretan zauden lekuaren posizioa eta abar ikusi ditzakezu. Adibidez, GPS sistema baldin badugu gure mugikorrean gure posizioa topatu dezakegu edozein momentutan eta joan behar garen lekuaren helbidea sartuz bertara iristeko bidea pantailaratu dezakegu. Horrez gain, aplikazio batzuk sortu dira zu zauden lekuan ze jatetxe, taberna, zerbitzu, geltoki...-ren kokalekua ikusteko dezakegu eta ibilbide bat programatuz bertara iristeko aukera izango genukeen. Interneten mapen aplikazioak arakatuz edozein helbide topa dezakegu eta GPS-arekin bezala ibilbide bat programatu dezakegu eta pantailan ikusi pausuz pauso detaile guztiekin. Gainera, guk interesgarri ikusten ditugun lekuak, herriak eta baita ondo bazkaldu dugun jatetxearen etiketak ipini ditzakegu beste egun batean bertara erraz iristeko. “Google Maps” izeneko plataforma mapen aplikazioei dagokionez, programarik erabiliena

da.

Printzipioz,

“Google

Local”-ean

bilaketak

egiten

dituen

erabiltzaileari osagarri eta laguntza gisa, hainbat herrialdeen (Txina, EEBB, Brasil…) hirien mapak eskaintzen dizkigun zerbitzua da. 2005eko apirilean, satelite moduko irudiak eskaintzen hasi zen Keyhole sinaduratik eratorriak (“Google”-tik lortuak). Era honetan, herriko nukleo garrantzitsuak diren arabera, planeta osoko erresoluzio handiko edo txikiagoko aireko argazkiak ikus ditzakegu. “Google

Maps”-eko

satelite

irudi

guztiak

“Google

Earth”-ean

(gure

ordenagailuan exekutatzen den dohaineko aplikazioa) aurki ditzakegun argazki berdinak dira. Gainera,2005eko ekainean “Google Maps-“eko “API”a aurkeztu zen, irudiak eta zerbitzu honen mapak erabiliz programatzaileek beren aplikazioak sortzea ahalbidetzen die.


IKT: Mapen aplikazioak Orain, “Google Maps”-ek ere eraikuntza barruan nabigatzeko aukera ematen digu. Aplikazioaren azken eguneratzeari esker, “Android” sistema darabilten 200.000.000 “Smartphone”tan automatikoki instalatua izan da. Erreminta berri hau, adibidez, eraikuntza handietako irteerak aurkitzeko erabil daiteke. Hala nola, zentro komertzialak, aireportuak edota dendak. Erabili daitezkeen beste plataformetariko batzuk honakoak dira: o Michelin zerbitzua. o Repsol gida. o http://www.cuervoblanco.com/atlas_mapas.html (Web honetan mapen aplikazioen plataforma gehiago barne hartzen direlarik). Horietariko bat National Geographic-eko MapMaker Interactive. Bertan, klimak, tenperaturak, populazioa, ozeanoak…aztertu eta ikas daitezke.

Hezkuntza munduan aplikazio honek ere bere erabilpenak ditu. Esaterako gure umeei mundua hobeto erakusteko erabili dezakegu bi dimentsioko paperezko mapetatik haratago. Honelako erremintak beraz zentzu batean errealitatearen pertzepzioari lagundu dezake. Bestalde lehen erabiltzen ziren paperezko mapak geletan geografia azaltzeko, honelako programek asko lagundu dezakete herrialde ezberdinetako geografiak ezagutzeko. Horrez gain bertako klimak edota begetazioa ikusi dezakegu, ez orain arte bezela mapa politikoak soilik lantzen zirela. Gainera zoom-a eginez edozein herriren mapa eta kaleak ikus ditzakegu, hau bereziki interesgarria izan daiteke bakoitzak bere auzoa eta etxea besteei erakusteko. Horrez gain eskolarekin egin behar ditugun irteerak planifikatzeko eta erakusteko balio digu, egun hortan egingo duen eguraldia ikusteaz gain.


IKT: Mapen aplikazioak Orain arte gure geletan, mapak, paper hutsak ziren eta oso erabilgarriak ziren. Edozein hiriburu ikus ahal zenuen bertan puntu beltzak bilatuz hau topatzeko. Google maps edo earth bezalako herramintek gure munduaren beste ikuspegi bat eskeintzen digu. Lehen ere globo moduko mapak ere bazeuden mundu osoa azaltzen zelarik, baina orain mundu osoa pantaila batean ikus dezakegu eta zomm-a egin nahi degun guztia gure herri alboko basoa edo kaleren bat ikusi arte. Honelako aplikazioez gain kaletik ibilbide bat bilatu dezakegu eta ibilbide bera egin paseatzen ari bagina bezela. Gainera autoz egin behar badugu bidai bat, errepidean joan gaitezke gidatzen ari bagina bezala ibilbidea eginez.

Ikusten ari gara nola aplikazio hauek aukera ezberdinak eskeintzen dizkiguten informazio iturri bezala. Orain dela urte batzuk toki konkretu bateko tenperatura edo klima nolakoa zen jakin nahi bagenuen, liburuetara jo behar genuen hau jakiteko eta gehienetan gauza asko imaginatu egiten genituen. Zerbitzu hauekin errealitatea ikus dezakegu edozein momentutan eta oso baliagarriak izan daitezke erabilpen egoki bat emanez. Beraz interesgarria izango litzateke lehen hezkuntzako geletan herraminta hauek erabiltzea eta ikasleei erakustea aukera ezberdinak geri beraiek beraien egunerokoan erabil dezaten. Edukia konpartitzeko zerbitzuak: (RSS)


IKT: Mapen aplikazioak Zure web orria gustokoenetaz informazioa jasotzeko erabiltzen den modu bat da. Informazioa zuzuenean jasoko duzu eta momentuan berrituko da. Zure ordenagailuan, orri honek jarduera egokia gauzatu ahal izateko, RSS zerbitzua eta RSS irakurgailua izan beharko ditu erabilgarri. Bertan, zure izena ematen duzunean, jaso nahi duzun informaizoa hautatuko duzu. Era honetan, momentuan bertan jakin ahal izango duzu eduki dituen eraldaketak aukeratu duzun edo dituzun gai horiei buruz. RSSak web orri eta informazioaren kudeaketa eta argitaratzea errazten du. RSSari esker, irakurleak interesatzen zaizkien albiste eta web orriei buruz informatuak mantendu daiteke. Denbora aurrezten duzu RSS irakurlea irekitzean azkenengo berriei buruz informatuko bazaitu. Adibidea: Mozilla Firefox-ekin posible da egitea (bestela, Google Reader-ekin). Berria.info-n sartu eta RSSaren ikonoaren gainean klikatu eta harpidetu egin behar zara nahi duzun arloan (Euskal Herrian, Arian etab.).

Sare Sozialak: Sare sozialak web bidezko topaguneak dira, bertan harpidetza egiten da eta bakoitzak bere profila sortzen du datu pertsonal batzuk eta dituen zaletasunak sartuta. Sare sozialak sistema irekia dira eta etengabe eraikitzen ari dira. Erabiltzaileei beste pertsona batzuekin elkarreraginean aritzeko aukera eskaintzen diete. Sare sozialak hezkuntzan txerta daitezke eskaintzen dituzten aukerak baliatuz. Sare sozialak, tresna erabilgarriak izan daitezke baldin eta erabilera egokia ematen bazaie eta hezitzaileek, irakasleek eta gurasoek sare sozialak ezagutzea beharrezkoa da, ondoren haur eta gazteak alor horretan behar bezala hezteko.


IKT: Mapen aplikazioak Sare sozialek hainbat abantaila dituzte: kooperazioa, sozializazioa, elkarlanean aritzeko aukera eta IKT-etara gerturatzeko aukera eskaintzen dute. Sare sozialei esker, ikasleek beraien artean informazioa partekatu dezakete, bai eta ikuspegi desberdinak mahaigaineratu ere. Gainera, haien artean gai ezberdinei buruz eztabaidatu dezakete

besteen iritziak aintzat hartuz, eta

besteen esperientzietatik asko ikasi dezakete. Desabantailak ere badituzte: pribatutasun eskasa esate baterako. Web bidezko topagune hauek, belaunaldi berriek ikasteko moduan aldaketa ekarri dute, ikaskuntza elkarlanean egin daitekeelako eta edukiak sozializatzen direlako. Sare sozialek ikastetxe bateko irakasleen eta ikasleen jarduera guztiak leku bakarrean biltzeko aukera ematen dute, komunitate sentimendua areagotuz. Gainera, laneko giroa hobetzen dute eta komunikazioa erraztu. Hainbat talderen arteko lana koordinatzeko aukera ematen dute eta ikasleek gizartean izan behar duten portaeraren gainerako oinarrizko alderdiak irakasteko balio dezakete. Gazteek egunero eskuartean dituzten baliabide hauek eskolan erabiliz gero, ikasketa esanguratsua izango dela pentsatu behar du irakasleak.

Sare sozialen plataformak ondorengoak dira: Facebook http://www.facebook.es/ Myspace http://www.myspace.com/ Tuenti http://www.tuenti.com/ Twitter http://www.twitter.com/ Google Plus+ http://www.plus.google.com/ Twitter: Twitter sare soziala, gizarte-sarea eta “mikroblogging� zerbitzua da. Edozein erabiltzaileek ( adin handikoa izanda) erabil dezake eta mezuak haren jarraitzaile diren pertsonei agertuko zaizkie. Twitter kontu bat egiteko, honako pauso hauek jarraitu behar ditugu:


IKT: Mapen aplikazioak - Izengoitia, emaila eta pasahitza. -Perfila aldatu eta pertsonalizatu: informazioa, argazkiak... -Lagunak bilatu, jende famatua, ikertzaileak... jarraitu. - Zure lagunen berriak ikusi. Hezkuntzari dagokionez, pedagogoen, ikertzaileen berriak ikusi eta haien informazioak zein ideiak komentatu... egin daitezke. Blog-ak Interneteko idazketarako gunea da. Kronologikoki antolatuta dago, doan erabiltzen da eta sinplea da. Sarrerak (testuak) eta iruzkinak (irakurleen ekarrizketak) dira osagai nagusiak. Hauetan egileek nahi dutena idazteko askatasuna dute. Bestalde, aukera gehigarri gehiago ematen ditu. Partekatzeko modu berri honek elkarrekintzarako aukera handia ematen du. Eskola- komunitateko komunikazio- tresna bilaka daiteke eta edozeinek kudeatu dezake

(irakasle, ikasle, guraso- elkarteak ...).

Ikasgaiarekin

erlazionatutako blogak ere sortu daitezke. Prozesua erraza da: lehenik eta behin kontu bat ireki behar da eta ondoren bloga sortu. Bertan sarrerak, iruzkinak, bideoak, loturak... txertatu daitezke. Egiletza- eskubideekin kontuz ibili behar da, informazio- iturri egokiak erabiliz eta adingabeak tutorearen baimena izan beharko dute. Artikuluetan kalitaterai emango zaio garrantzia, idatzitako sarrera irakurri eta gogoetak eginez. Amaitzeko, gelakideen iruzkinak jasotzerakoan errespetuzkoak izango dira eta beti ere edukiak eta gogoetak erantsiz. Gelaz kanpoko iruzkinak jasotzean, komunitatera irikiko da eta irakasleak kontrolatu beharko du hau.

Plataforma ezberdinak: • Blogak.com (euskaraz) • Blogariak.net(euskaraz) • Blogger.com


IKT: Mapen aplikazioak 1. Wordpress.com 2. Blogia.com 3. TypePad.com 4. Blogware.com 5. Novabletype.com 6. ExpressionEngine.com

Eskolan nola aplikatu: • Ikasleek beraien lana irakasleekin eta beste ikasleekin konpartitzeko. • Besteek egindako lanetatik ikasteko. • Egindako

lanak

sarean

eskuragarri

izateko. Plataforma bakoitzak bera pausoak ditu blog bat egiterako orduan, nahiz eta denak nahiko antzekoak diren. Bi plataforma erabilienak Blogger eta Wordpress dira.

Podcast: Podcast

bat

RSS

bitartez

gailu

mugikor

eta

ordenagailuetan

erreproduzitu daitekeen multimedia fitxategia da. Irrati tradizionalaren antzekoa da baina hau ez da zuzenean. Podcastean

musika, elkarrizketak,

albisteak,

dokumentalak,

debateak...lehendik

gordeta egoten dira. Kazetariez gain, zale asko ere badago Podcast-a egiten diharduena gaiez informatu edo musika kaleratzeko asmorekin. Beste batzuk, berriz, edukiak lantzen dituzte elkarrizketak edota grabazioak eskainiz.


IKT: Mapen aplikazioak

Hezkuntza munduan baliagarriak dira, hala nola: 1. Hezkuntzari buruzko meeting-ak entzuteko aukera ematen du, honela irakasleak diskurtso hauek ikus ditzake bere formazioa hobetzeko. 1. Atzerritarren irakaskuntzarako erabilgarria da (A pie de aula, Lourdes Domenech) 2. Irakurketarako liburu kolektibo moduan (IES Serrallarga, Banes) 3. Legendak entzun eta irakurtzeko (Bartzelona) 4. Frantseseko klaseetarako (Instituto Majadahonda) 5. Musikako klaseetarako (IES Heliche) 6. Ikasleek beren buruak azaltzeko, non bizi diren, zer duten gustuko eta zer ez... (IES La Rosaleda de Malaga) 7. Ipuin kontalarien txapelketetarako (CEIP San Sebastian de la Puebla del Rio) 8. Ingeleseko hiztegi multimediarako (Proyecto Grimm)

Aipatutako ekintzak burutzeko mota askotariko podcastak daude, adibidez: • Dokumentalak entzuteko • Audiolibros • Ingelesa ikasteko • Audientzia gehien duten programak entzuteko • Kirol programak entzuteko • Teknologia programak entzuteko


IKT: Mapen aplikazioak • Musika entzuteko

Wikiak: Wiki bat webgune mota bat da non erabiltzaileek orrialdeak sortu, editatu, ezabatu eta eraldatzeko aukera duten. Honela, wikiak elkar-idazkera bultzatzeko

modu

egokienak

dira.

Wikiaren erabilerarekin konstruktibismo izeneko ikaskuntza pedagogikoa ahalbidetu daiteke. Teoria honek dioenez, ezagutza eraiki egiten da pertsonen arteko elkarrekintzan. Honela,ikasleek web orri bat sor dezakete,ikasle ezberdinek egiten dituzten aportazioekin gai batekiko ezagutza eraikiz. Gainera, ikaslerenbat esandakoarekin ados ez badago, hau modifikatzeko aukera du. Aurrekoaz gain, ikasleek ezagutza informazioan bilakatzeko gaitasuna garatzen dute. Izan ere, wikiarekin artikuluak idatzi daitezke. Artikulu hauen eraketan ikasle askok har dezakete parte,pertsona askoren artean eraiki dezaketelarik

artikulua.

Honela, ikaskideen artean komunikazioa sustatzen du, hierarkiak hautsiz. Ikasleek, adituak (irakasleak) idatzitako dokumentuez gain, beren kideek sortutako artikuluak eta ezagutza konpartitu ditzakete. Ikaskideen arteko komunikazio honetan, ikasleek proiektu amankomun bat ere eraman dezakete aurrera, wikiko espazioan bakoitzak bilatu duen informazioa igoz, beren informazioa besteek bilatu dutenarekin osatuz eta birformulatuz betiere gainerako ikaskideekin “feedback�-a izanaz eta erabakiak hartuz. Honela, proiektuaren zirriborroa nahiz azken lana elkarrekin burutu dezakete fisikoki elkarrekin egon beharrik gabe. Dokumentuak partekatzeko aplikazioak: (Issu) Interneteko sareak duen funtzio honen baitan dauden aplikazioek dokumentuak sortu, igo, partekatu eta jasotzeko aukera ematen dute.


IKT: Mapen aplikazioak Gurea den edozein dokumentu partekatzeko aukera ematen duten hiru tresnen berri emango dugu: ezagunena den Scribd programa, bisualena den Issuu eta orain sarean sartzen ari den Docstoc. Ondoren, Issuuren ezaugarri batzuk emango ditugu beste biak antzeko ezaugarriak dituztela kontuan harturik.

Scribd

Docstoc

Issuu Ordenagailuan

dagoen

material

digitalen

(liburuak,

aldizkariak‌)

ikuskera ahalbidetzen duen sareko zerbitzua da. Issuuk

argitaratzeko esparruan eskaintzen duen zerbitzuari dagokionean, Flickr-ek argazkiak eta Youtube-k bideoak partekatzean egiten duten

parekoa da. Sareko nabigatzaile baten bitartez ikusi ahal ditugu jendeak igo dituen materialak (hala ere, hauen kopia bat gorde daiteke gure ordenagailuan) eta argitalpen inprimatu baten antza izateko helburuarekin egina dago (orriak binaka ikus daitezke eta orria animazio baten bitartez biratzen da). 2008ko abenduan, Smart Look jarri zena bian. Beste leku batzuei beren sareko dokumentuak edizio digitaletan bihurtzea baimentzen die aplikazio honek. Era honetan, irakurleek ez dute zertan dokumentua deskargatu behar. Issuu-ren

bezerorik

nabarmenenak

Munduko

Bankua,

Routledgeren

argitalpenen etxea eta Cambridgeko Unibertsitatea dira. Issuu bezalako aplikazioan izena emateko (Facebook kontua izanez gero, ez dago Issuu kontua sortu behar bertan dokumentuak igo ahal izateko) ondorengo pausoak jarraitu behar dira:


IKT: Mapen aplikazioak 1) Issuu-ren web orrian “Create your account” klikatu ostean, ondoko irudia bezalako leihoa azaltzen da. Bertan, eskatzen diren datu guztiak bete ondoren, segurtasuneko kodea idatzi eta baldintzak onartzean, kontua sortuta egongo da.

Dokumentu bat igotzea erabakitzean, igo baino lehen dokumentua bereiziko duen titulua, dokumentuaren gaiari buruzko norakoa… (“keyword”) gaineratu behar dira bilatzailetan dokumentua errazago aurkitu ahal izateko. Ondoren, hori guztia amaitzean, “upload” botoari eman behar zaio, dokumentua igotzeko formaturik egokiena .pdf delarik. Hezkuntza munduan, komunitateko agente guztien (irakasleei, ikasle nahiz gurasoei zuzenduta) artean dokumentuak partekatzeko balio dezake programa honek, interesen eta edukiaren arabera dokumentua publiko nahiz pribatua jarriz. Argazkiak konpartitzea: (Flick)


IKT: Mapen aplikazioak Hemen hiru programa aipatuko ditugu: Flickr, Favshare (bere blog propioaren jabe da) eta Imageshack (argazkiak eta bideoak kudeatzeko aukera ematen du). Flickr

argazki

nahiz

bideoak

sarean biltegiratzeko, ordenatzeko, bilatzeko, saltzeko eta partekatzeko aukera ematen duen web orria da. Gainera, sare sozial baten itxura hartzen duela ere esan dezakegu. Flickr-ek dohaineko eta ordaindu beharreko (pro) bertsioak ditu bere barnean. Gmail edota Facebook bezalako kontutik logeatu zaitezke Flickr-era eta Flickr-era argazki bat pribatu eran igoz gero, blogera ezin dela igo gaineratu behar da. Flickr-era izena emateko eman behar diren urratsak honakoak dira:

Nahiz eta harpidetuta egon ez, Flickr-en erabiltzaileek igotako argazkiak ikus eta gorde ditzakezu: hauxe da Flickr-en abantailetako bat. Egun, Flickr-ek erabiltzaile komunitate handi baten jabe da eta hauek sortutako beren argazki zein bideoak partekatzen dituzte programa honetan. Aplikazio honen erabilera izugarria egilearen irudiak kudeatzearen gaitasunari dagokio etiketatzea eta beste erabiltzaileen argazkiak iruzkintzea ahalbidetzen diolarik. Honako komunitatea edukien kudeaketari laguntzen dioten jarreren arauetan eta baldintzen erabileran oinarritzen da.


IKT: Mapen aplikazioak Hezkuntza munduan, ikasle batek gai bati buruzko irudi bat egitean, Flickr-era igo dezake gainerako kideek ere eskuragarri izan dezaten. Gainera, ikasle

nahiz

irakasleek

aplikazio

honek

eskaintzen

duen

argazkien

itxuraldaketaren erabilera bere gain har dezakete beren sormen nahiz arte alderdiak adieraziz. Ondorioak: Gure gizartea etengabe aldatzen ari den gizarte bat da. Informazio gehiago sortzen da egunero eta modu askotan jaso daiteke informazio hau. Egungo gizartea duela urte batzuk genuen gizartearekin alderatuz, informazio askoz gehiago dagoela esan beharra dago. Eskolan informazio guzti honi aurre egiteko irakasleak adinean aurrera doazen haurrei (ikasle ia guztiek etxean ordenagailu bat dutela eta talde lanak egiteko erabiltzen dutela aprobetxatuz), informazioa era egoki batez hautatu eta eraldatu behar dutela jakinarazi eta irakatsi behar die. Informatika

munduan

azpimarratu

dezakegun aldaketarik nagusiena web-a 1.0-tik 2.0-ra aldatu izana da. Honek esan nahi du erabiltzaileek informazioa sortzeaz gain, modu askotan elkarbanatu edo konpartitu dezaketela. Informazioa tratatzeko moduak etengabe eraldatzen doazela ikusi dugu, beraz hau kontuan izanik, nolakoa izango da etorkizuneko web 3.0-a?

BIBLIOGRAFIA

http://google.dirson.com/o.a/google-maps http://maps.google.es/ http://www.cuervoblanco.com/atlas_mapas.html Gainerako ikaskideen blogak.


IKT: Mapen aplikazioak

Dokumenetuak konpartitzeko aplikazioak ONA  

IKT Txostena

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you